__MAIN_TEXT__

Page 7

Larratxe: Hor dago Joanaren eraldaketaren alde polita. Modu interesatuan hasten bada ere, Laurenen bizitzan erabat inplikatzen da, eta desjabetzaren lehen lerroan jartzen da. Amaieran etsipen kutsu bat geratzen da, AHTaren lanek aurrera jarraituko dutelako.

Larratxe: Protagonistek galdu egiten dute, eta hori da istoriotik gehien gustatzen zaidana. Alde guztietatik galdu dute bi protagonistek, baina Joana moralki aldatu egiten da, eta hor irabazten du. Hori gure bizitzetan aplikatu daiteke: borroka asko ez baititugu irabaziko, baina konbentzitzen ez bagaituzte zerbait irabazi dugu. Ugarte: Dokumentalaren ardatza aldatuko du Joanak, eta ez du egingo Euskal Herria ardatz duen gidoi kanonikoko dokumentala. Orain arte bazterrean egon den Euskal Herriari buruzko dokumental bat egingo du, eta berak aukeratuko du nor dagoen erdian. Larratxe: Komikian ez da garbi geratzen dokumental hori egitea lortuko ala ez, baina ez zaigu inporta, berak iritziz aldatu baitu. Hori da komikiaren puntu indartsua: istorio erdi ireki bat uzten duela, baina pertsonaiaren bilakaera itxita geratzen da. Joana aldatu da, eta hori da garrantzitsuena. Hori ere bada beste erresistentzia bat, euskal emakumeei buruzko dokumentala egiteko ideiarekin amaitzea.

Ugarte: Dudarik gabe, hori da bere garaipena. Momentu batean Joanak Sagastiri hala galdetzen dio: “Nola arraio irten honetatik garaile?”. Eta erantzunean hala dio: “Biziraupena da garaipena”. Emakumeek ez badugu erresistitzen maskulinoa dena bakarrik transmitituko dugu. Liburu hasierako aipuan hala dio Alan Moorek: “Ekintza magikorik handiena zure fikzio propioan biziko zaren ala ez erabakitzea da”. Hau da, herri batek ez badu erabakitzen bere fikzioa bizi ala ez, beste baten fikzioa bizitzen amaituko du. Hori oso garbi ikusten da hemen, errelatoaren borroka baitago. Esan daiteke, beraz, Joanak azkenerako historiak baztertutako pertsonaiekin gidoi bat egiten amaitzen duela?

kontakizunaren arkitekturan hiru pertsonaia nagusi horiek daude, eta bakoitzak bere macguffin-a dauka, bere elementua. Joanak bere dokumentala dauka, eta liburu handi horretan irudikatzen da; Laurenen helburua zuhaitza eta kalabaza dira; eta Kubik bere aitaren altxorra bilatzearekin obsesionatuta dago. Hirurek dauzkate euren nahiak, eta istorioan hirurok elkar gurutzatzen dira, batak besteari eragiten diote. Kontzeptu askori buruz hitz egin nahi dela dirudi, baina oinarri hori dago, eta elkarren artean ondo funtzionatzen du. Istorioaren antolaketari dagokionez nola egin duzue lan? Pertsonaien eraikuntza nolakoa izan da?

Larratxe: Askotan gustatzen zait alderaketa egitea, eta esan komikiak pelikula baten antz gehiago duela liburu batena baino. Gidoilaria eta zuzendaria dago filmetan, eta komikiaren kasuan marrazkilaria da zuzendaria, berak aukeratzen baititu storyboard-a, planoak, kontakizunaren erritmoa eta sekuentziazioa. Aktoreen castinga ere marrazkilariak egiten

Larratxe: “Marrazkilariak gidoilariaren lana berrinterpretatu behar du marrazkien bidez. Ez da transkribazio lan soil bat, lenguaiaz aldatu behar baitu” du askotan, eta aktoreen interpretazioa berak gidatzen du. Alegia, berak aukeratzen du aktorea; zenbateraino egin behar duen barre eta zenbateraino ez. Marrazkilariak azken batean gidoilariaren burua irakurri behar du, eszena batean bineta handitu ala ez erabaki... Esan daiteke gidoilariaren lana berrinterpretatu behar duzula marrazkien bidez. Ez da transkribazio lan soil bat, ia itzulpen lana bihurtzen da, lengoaiaz aldatu behar baituzu.

Ugarte: Hori da. Euskal emakumeak oinarri dituen dokumentala landuko du, eta komikian zehar ere kritika bat egiten du: zer jasotzen dugu, eta zer transmititzen? Oihenart ikastolan ikasten duzu, baina badakigu euskal poeta bat izan zela? Transmisioa funtsezkoa da, eta horren inguruko hausnarketa bat ere badago. Komikiko bi pertsonaia aipatu ditugu, baina Laurenen semeak ere protagonismo nabarmena dauka. Lauren eta Joanaren kontrapuntuan, bere buruaren alde dabil Kubi.

Ugarte: Nire ustez komikia hiru pertsonaia horien gainean ezartzen da. Asko gustatzen zait Kubiren pertsonaia, kontrapuntu kritiko bat delako alde guztiekiko: bere buruaren alde bakarrik dagoen norbait da. Azkenerako,

JOANA MAIZ Yurre Ugarte eta Joseba Larratxe Arg. Harriet 112 orri I 16€ eman dizkidazu, baina nik sormenerako tarte handiagoa eduki dut. Neuk aukeratu dut noiz egin plano amerikar bat, eta nola irudikatu. Ildo horretan, pertsonaien lehen plano asko daude komikian zehar. Zergatik? Keinuei garrantzia handiagoa eman nahi izan diozu?

Larratxe: Nik uste dut hori badela mangatik asko edan dudalako; azken batean, mangan pertsonaien aurpegietara asko hurbiltzen da espresioen bila. Komiki amerikarra gehiago oinarritu izan da postura on bat eta bunbuilo asko pilatzera, eta europarra plano urrun batean gehiago. Gorputz osoa agertzen dena. Nahasketa bat da orduan?

Larratxe: Bai, baina nik uste nire belaunaldiaren kontua dela hori. Komiki osoan zehar badago beste joko bat: Joanak pertsona bakoitzari animalia bat lotzen dio, izaerarekin nahiz itxurari lotuta.

Ugarte: Psikologiak eta fisionomiak bat egiten dute casting batean, eta horretan sakondu dugu. Azken batean, fisionomia muturreraino eramanez gero, pertsonengan animaliak ikustera iritsi gaitezke.

Ugarte: Bai, gidoia idazterakoan lan nahiko teknikoa da, eta ez hain literarioa. Marrazkilariari buruan duzun hori transmititu behar diozu. Larratxe: Baina zuk zentzu horretan askatasun handia eman didazu. Beste gidoilari batzuek, marrazkilariak baldin badira batez ere, sekuentziazioa eta keinu bakoitzak nolakoa izan behar duen esaten dizute. Zure gorputzean sartuko balira bezala da. Kasu honetan lerro garrantzitsu batzuk

Horrek ez al dauka arriskurik pertsonaiak mugatzeko?

Ugarte: Mugatu, zergatik?

Pertsonaia bati izaera bat lotuz gero, animalia bat, gaiztoak beti izaten amaitzeko arriskua duelako.

Ugarte: Tira, hori gaiztoa delako ere izan daiteke, ala? Pertsonaia gaiztoak ere existitzen dira. Dena den, baliabide bat izan da beste ezer baino gehiago. Ahaztu gabe, horrek azpimarratzen duela gizakiok daukagun animaliatasuna.

21

Profile for XABIROI Komikia

Xabiroi 54  

Xabiroi 54  

Profile for xabiroi
Advertisement