__MAIN_TEXT__

Page 2

12€HARPIDETZA

4

www.xabiroi.eus info@xabiroi.ikastola.eus www.facebook.com/xabiroi

ZENBAKI URTEAN

ALBISTEAK

Igor Leturia

SANTI BROUARD-EN HILKETA KOMIKIRATU DUTE HARKAITZ CANO ETA ADUR LARREAK TXALAPARTAK ATERA DUEN ANTZARA EGUNA KOMIKIAN FIKZIOZKO ISTORIO BATEN BIDEZ KONTATZEN DIRA ATENTATU HURA ETA GARAI HAIEK Santi Brouard mediku lekeitiarra itzal handiko politikaria ere izan zen ezker abertzaleko bere militantzia medio. 1984an GALek erail zuen Bilboko bere mediku kontsultan tirokatuta, gerra zikinaren biktimarik ezagun eta karismatikoenetakoa bihurtuz.

Brouarden bizitza publiko zein pribatua eta heriotza fikziozko istorio batean harilkatuz, garai baten kontaketa bizia egiten dute Harkaitz Canok eta Adur Larreak Txalaparta argitaletxearen bidez argitara emandako Antzara eguna komikian. 140 orriko komiki mardula euskaraz gain katalanez, galegoz eta gaztelaniaz ere aterako da. BUYAN, HERIOTZAREN UHARTEA, HERRIALDE ESLAVIARRETAKO MITOLOGIA ETA HISTORIA ABENTURAZKO ISTORIO BATEAN AEB-ETAN ETA FRANTZIAN PUBLIKATZEAZ GAIN, ETXEBERRIA ANAIEK ETA ARITZ TRUEBAK EUSKARAZ ERE KALERATU DUTE Urte anitzez egin dute lan Martin Etxeberria eta Xabier Etxeberria gidoilariek eta Aritz Trueba marrazkigileak Buyan komikian, eta azkenik heldu da fruitua jasotzeko ordua. Laster AEBetan eta Frantzian ikusiko du argia, Insight Comics eta Akileos argitaletxeen eskutik hurrenez hurren. Eta, guretzat garrantzitsuena dena, euskaraz ere atera berri da,

Buyan, heriotzaren uhartea. 210 orriko komiki mardula dugu hau. XIII. mendean Errusiako ipar-mendebaldean kokatzen da istorioa. Protagonista Maansi da, bere herriaren aurkako eraso batean emaztea galdu duen ehiztari gaztea, mitologia eslaviarreko Buyan hildakoen uhartearen bila abiatzen dena harekin elkartzeko.

Iazko Eusko Jaurlaritzaren komikidirulaguntzetako bat eskuratu zuen Aritz Truebak Buyan egin ahal izateko. Horrez gain, euskaraz atera ahal izateko, Turko Comics zigilu propioa sortu dute egileek. 430 ale inprimatu dira euskaraz momentuz. Biba zuek! EUSKALTZAINDIAREN 100 URTEAK, KOMIKIAN JUAN LUIS ZABALA ETA AMAIA BALLESTEROS ARDURATU DIRA ERAKUNDEAREN HISTORIA INTERESGARRIA MODU ATSEGINEAN KONTATZEAZ Ospakizun betean daude Euskaltzaindian azken urtean, bere sorreratik 100 urte bete direla eta.

Kongresu, jardunaldi eta bestelakoez gain, erakundearen historia publiko zabalari ezagutarazi nahi izan diote, eta horretarako komiki formatua baliatzea pentsatu dute. Euskaltzaindia, euskararen 100 urteko laguna izenburua duen komikiaren irudiak Amaia Ballesterosek egin ditu, eta gidoia berak eta Juan Luis Zabalak ondu dute. Irailaren 26an banatu zuten komikia Noticias taldeko egunkariekin batera, baina ondoren ere erosi ahal da liburu-dendetan, azoketan eta beraien webgunetik. Oso historia interesgarria da erakundearena, gauza jakingarriz betea, eta komiki honen bidez modu atseginean jaso dezakegu.

5 atera ziren (Marie Curie, Galileo, Newton, Darwin eta Aristoteles), guztiak Jordi Bayarrik sinatuta. Bada, bildumako seigarrena dakarkigu Ikaselkarrek oraingoan, Hipatia Alexandriakoaren bizitza kontatzen diguna, Hipatia - Egia matematiketan. IV. mendearen amaieran eta V.aren hasieran

VERTZINGETORIXEN ALABA, ASTERIXEN ISTORIO BERRI BAT PERTSONAIA EZAGUNAREN 60. URTEURRENAREKIN KOINTZIDITUZ ATERA DA MUNDU GUZTIAN Urte hasieran kontatzen genizuenez, Goscinnyk eta Uderzok sortutako Asterix pertsonaia ezagunak 60 urte beteko zituen urrian. Bada, urteurren horrekin bat eginez, Asterixen album berri bat kaleratu zen, mundu guztian eta hizkuntza askotan –euskaraz, besteak beste–, Bruño argitaletxearen eskutik. Vertzingetorixen alaba da istorio berriaren izenburua, eta Galiako herriak Julio Zesarren aurka borrokatzeko bildu zituen buruzagiaren alaba da bertako protagonista nagusia. Azken hiru albumetan bezala, gidoia Jean-Yves Ferrik egin du eta marrazkiak Didier Conradek. Maddalen Arzallusek itzuli du.

Egiptoko Alexandrian jaio eta bizitako zientzialari, filosofo neoplatoniko eta irakaslea izan zen, bere jakinduria eta ikasketekin matematikaren eta astronomiaren garapenean lagundu zuena. Zientziari buruzko ezagutzak gaztetxoenei modu entretenigarrian transmititzen laguntzeko beste ale bat.

HIPATIA ALEXANDRIAKOAREN BIZITZA, KOMIKIAN ETA EUSKARAZ IKASELKAR ETXEAK JORDI BAYARRIREN KOMIKIEKIN EGITEN DUEN ZIENTZIALARIAK BILDUMAKO BESTE ALE BAT DA HIPATIA - EGIA MATEMATIKETAN Badira urte batzuk Ikaselkar argitaletxeak Zientzialariak bilduma abiarazi zuela, gizateriaren historian garrantzitsuak izan diren zientzialarien bizitzak eta eginak komiki bidez euskaraz ezagutarazteko. Orain artean

DONOSTIAN, INTXAURRONDO KULTUR ETXEKO EUSKARAZKO KOMIKI SOLASALDIEN DENBORALDI BERRIA ABIAN DA ARDITUTAKOAK, JOANA MAIZ, GEREZI GARAIA ETA BUYAN KOMIKIAK IZANGO DITUGU SOLASGAI, EGILEEN PRESENTZIAREKIN Azken hiru urteotan bezala, erreportari xume honek koordinatu eta gidatuko ditu Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxeak antolatzen dituen euskarazko komiki solasaldien kurtso berriko saioak. Guztiak euskal komikiei buruzkoak izango dira eta egileak bertan izango dira. Hona saioak: - Abenduaren 17an: Mikel Begoña eta Adur Larrearen Arditutakoak. - Urtarrilaren 14an: Yurre Ugarte eta Joseba Larratxeren Joana Maiz. - Martxoaren 10ean: Belatzen Gerezi garaia. - Maiatzaren 12an: Martin Etxeberria, Xabier Etxeberria eta Aritz Truebaren Buyan - Heriotzaren uhartea. Saio guztiak Donostian, Intxaurrondoko Kultur Etxean izaten dira arratsaldeko 19:00etan, eta oso interesgarria izaten da beraien lanen inguruko kontuak egileen ahotik entzutea. Eta komikiak sinatzeko aukera ere izaten da. Zatozte!

Profile for XABIROI Komikia

Xabiroi 54  

Xabiroi 54  

Profile for xabiroi
Advertisement