Page 1

IRAKURRIXU IBAIZABAL IKASTOLAKO ALDIZKARIA 2019 UDAZKENA


2

AGURRA

IRAKURRIXU

Kaixo, irakurle! 2019-2020 ikasturteko “Irakurrixuâ€? aldizkariaren lehen alea duzu hau. Ibaizabal Ikastolako 1D eta 1E taldeetako ikasleok osatu dugu, eta gustu guztiak asetzeko moduko aldizkaria dakarkizugu. Denetarik aurkituko duzu bertan: iritziak, askotariko elkarrizketak, gomendioak, bitxikeriak, erreportajeak, sexuari buruzko kontuak, tontokeriak, txutxu-mutxuak‌ Gehiago gura duzu? Bada, emaiezu begiratu bat talde-argazkiei eta Durangoko Azokako agendari. Ez zaizu damutuko!


EDITORIALA

IRAKURRIXU

FUNTZIONATZEN AL DU HEZKUNTZA SISTEMAK? Lander Arrillaga / Bryan Bustos / Mikel Balerdi

Gero eta argiago dugu Ibaizabal Ikastolako ikasleok hezkuntza sistemaren helburuetako batzuk atzean geratu direla jadanik. Memorizazioak gero eta balio txikiagoa du, gaur egungo erremintek lan hori egiteko gaitasuna baitute eta balio handiagoa du erreminta berri horiek benetan ondo erabiltzen jakiteak. Hezkuntza prozesu tradizionala ez da zaila azaltzeko: lehenik eta behin irakasle batek gai bat aurkezten du, ostean gai hori garatzeko. Honen aurrean, ikaslearen betebeharra gaia ulertzea eta informazioa erabiltzen ikastea izan beharrean, buruz ikastea da, horixe baita ondoren egingo duen azterketan eskatuko zaiona: gai hori paperean ahalik eta zehatzen itsastea. Badira, hala ere, aurrera urrats handiak, eta gero eta gehiago bideratzen ari da hezkuntza sistema buruz ikasarazi beharrean informazioa kudeatzen irakastera. Baina, ikasgai batzuetan bilakaera motelagoa izaten ari da. Hizkuntzetan, adibidez, ikaslearen eginbehar garrantzitsuenetakoa gramatikaren arauak buruz ikastea da, baina ez ahaztu etorkizunean informazio hori eskura izango duela ordenagailu edo mugikor batean. Guztiarekin ere, nahitaezkoa da hau guztia irakasleen errua ez dela aipatzea. Irakasleak behartuta daude materia konkretu bat modu konkretu batean irakastera, eta hala ere, haiek dira aurrera pausoak ematen hasten direnak, klasean dinamika berriak sortuz edo informazioa non bilatu irakatsiz. Baina, iruditzen zaigu batzuetan sistema honek hegalak mozten dizkiela. Hortaz, uste dugu gaur egungo sistemak ez duela asmatu teknologiak eskaintzen dizkigun erraztasun berrietara ondo moldatzen. Eskertu diezaiegun irakasleei egiten duten esfortzua, beraz, eta ez dezagun ahaztu irakasle eta ikasleon esku dagoela sistema aldatzea, nahiz eta horretarako lehenik sistematik bertatik igaro behar.

3


4

ERREPORTAJEA

IRAKURRIXU

JAIA ETA GAZTERIA Katalin Txurruka, Maddi Astola, Ziara Garaizabal eta Amaiur Apaolaza Jaia eta gazteriaren arteko batura amesgaizto da heldu askorentzat. Gazteentzat, aldiz, ez dago jaiak heldu direla baino berri hoberik. Eguneroko arazoez deskonektatzeko, desfasatzeko edota txortan egiteko garaia da. Baina, zer dago une goxo hauen atzean?

Drogak Jaiekin oso lotuta dauden substantziak dira drogak. Gaur egun pil-pilean dagoen eztabaida da ea gazteek substantzia horiei erabilera egokia ematen ote dieten. Heldu askoren iritziz, substantzia horiek kontrolatuago egon beharko lirateke. Espainiako Osasun, Politika Sozial eta Berdintasun Ministerioak argitaratutako ikerketa baten ondorioz, jakin daiteke Espainian zein Euskal Herrian edaten hasteko batez besteko adina hamahiruhamalau urte bitartean dagoela. Askotan honen kausa presio soziala izaten da, hau da, jende guztiak egiten duenez norberak ere egin behar duela pentsatzea. Bestalde, gertaera honen beste kausetako bat gizarte honetan alkoholaren kontsumoa oso onartuta dagoela da. Jendearen jarrerak pentsarazten du jai batean ondo pasatzeko drogaren bat hartu behar dela, eta gizarte honetan alkohola zein bestelako substantzia ilegalak kontsumitzen ez dituena ez dago oso onartua, ez gazteen aldetik ezta helduen aldetik ere. Bestalde, substantzia hauen arriskuen inguruko ezjakintasunak arazo larriak ekartzen ditu. Askotan, alkoholaren zein bestelako drogen erabilera desegokiak kalteak eragin ditzake maila fisikoan eta mentalean, eta baita kalte sozialak ere. Adibidez, pasa den urtean, 6.000 adin txikikok ospitalean bukatu zuten koma etilikoa dela eta.


IRAKURRIXU

ERREPORTAJEA

ALKOHOL KONTSUMOAREN ARRISKUAK ETA ONDORIOAK Epe motzekoak: • Intoxikazio etilikoa • Konortea galtzea • Deshidratazioa • Jokabide-arriskutsuak • Sexu-aparatua geldotzea Epe luzekoak: • Arazo organikoak: Arteria-hipertentsioa, gastritisa, ultzera gastroduodenala, gibel-zirrosia, abstinentzia... • Arazo psikologikoak: Loaren nahasmenduak, agresibitatea, depresioa, disfuntzio sexualak, memoria-galerak, narriadura kognitiboa, dementzia alkoholikoa, psikosia... MARIHUANA KONTSUMOAREN ARRISKUAK ETA ONDORIOAK • Mendekotasuna • Bihotz-taupaden jaitsiera • Neuronen heriotzak • Epe luzean eskizofrenia Gainera, beraien borondatez edota alkoholaren ondorioz, gazte ugarik jaietan droga gehiago ere kontsumitzen dituzte: kalamua, speed-a, kokaina, ketamina, estasia… Baina, festetan gehien kontsumitzen diren drogak alkohola, kalamua, kokaina, eta diseinuko pastillak dira. Horrez gain, jaietan bereziki, drogak oso erraz eskura daitezke. Alkohola eta droga ilegal hauek aldi berean kontsumitzeak arrisku handiak ekar ditzake. Azkenik, drogek jendeak modu oso agresiboan jokatzea ekar dezakete. Horren ondorioz, askotan borrokekin topo egin genezake. Eta honekin lotuta, drogen kontsumoaren aitzakian, emakumeek gau osoan zehar hainbat ekintza toleraezin jasan behar izaten dituzte; besteak beste, jende ezezagunen piropoak, ukitzeak, pertsona bati ezetza esaterakoan irainak jasotzea, jazarpenak, eta kasurik larrienetan bortxaketak.

Sexua Gauza jakina da jaiak eta sexua oso lotuta daudela gazteen artean. Jaietara ligatzeko itxaropenez joaten da jendea, eta hori nabarmena da. Baina, alkoholaren edo beste drogaren baten menpe egoteak ez du askotan arlo honetan ere onurarik ekartzen. Alde batetik, antikontzeptiboen gaia dugu. Gazteen artean erabilienak kondoiak dira, eta baita erabiltzea gehien gomendatzen direnak ere. Nahiz eta sexu kideak ongi ezagutu, eta nahiz eta harreman homosexuala edo heterosexuala izan, oso garrantzitsua da babesa erabiltzea, kondoiak ez baitira haurdunaldiak saihesteko soilik, gaixotasunetatik ere babesten gaituzte. Hauek dira sexu bidez transmititu daitezkeen gaixotasun batzuk: gonokozia, hiesa, sifilisa, herpesak, hepatitisa eta abar.

5


6

ERREPORTAJEA

IRAKURRIXU

Lehenago aipatu bezala, antikontzeptiboen erabilpen eskasia drogen menpe egotearen ondorio da sarri, baina bestalde, gizarteak eta hezkuntza-sistemak ere badu honen erantzukizuna. Izan ere, XXI. mendean, oraindik ere sexua eta antikontzeptiboen erabilpena tabu bat da. Eta, interesgarria litzateke hezkuntzan sexuari buruzko ikasgai bat izatea, ikaragarria baita zenbateko ezjakintasuna dagoen gazteen artean sexuari buruz.

Etxerako bidea Jai giroko barre eta algaren ostean, etxera itzultzeko ordua izaten dute gazte gehienek. Momentu hori ez da erraza izaten askorentzat, batez ere emakumeentzat. Izan ere, gaur egun, XXI. mendeko gizarte honetan, hainbat eta hainbat egoera onartezin sufritzen jarraitzen dute: lapurretak, jazarpenak, bortxaketak…. Ekintza horiek beldurra eta segurtasun falta sortzen dute gizabanakoen artean. Hau horrela, neskek une latza igarotzen dute etxera itzultzerakoan. Etxera bueltatzeko bidea bukaezina egiten zaie. Denbora guztian egon behar dute adi ea inor atzetik datorren, eta atari barrura sartzerakoan, lasaitu ikaragarria sumatzen dute. Hori guztia onartezina da, eta honela salatzen du mugimendu feministaren lemetako batek: ‘’etxera itzultzerakoan ez dut ausarta izan nahi, librea baizik’’.


ALBISTEAK

IRAKURRIXU

Greta Thunberg: egia ala fartsa? BeĂąat Uriarte eta BeĂąat Urizar

Azken orduko ikerketek diote Greta Thunberg aktibista suediarraren mugimendua fartsa hutsa izan daitekeela Greta Thunberg 16 urteko aktibista suediar bat da, 2018ko abuztutik aurrera, ostiralero klasera joateari utzi eta bere herrialdeko parlamentuaren aurrean protestatzera joaten zena. Horregatik, aldaketa klimatikoaren borrokaren aldeko ikono bihurtu da. Bere protesta etengabeengatik, bera bezalako gazte asko inspiratzera heldu da. Horrez gain, “Fridays For Future� izeneko mugimendua sortu eta mundu osoko gazte horiek bere mugimenduan sartzea lortu du. Mugimendu horren ekintzarik garrantzitsuena, Gretak egiten zuen bezala, ostiraletan aldaketa klimatikoaren kontrako protestak egitea da. Baina, azkeneko ikerketen arabera, Greta Thunbergen fenomeno hau fartsa besterik ez da. Bere herrialdeko parlamentuaren aurrean egindako eseraldiengatik hasi zen egiten ezaguna. Baina, horren atzean, enpresa berde dirudun ugari omen zeuden, neskaren irudia haien diruarekin puzten. Iturri batzuen arabera, neska honen atzetik dabiltzan enpresak haien interes ekonomikoaren alde baino ez dabiltza. Eta, hori lortzeko, neska gaztearen irudi inuzentea erabiltzen ari dira. Nolanahi ere, NBEak 2019ko martxoan argitaratutako txosteneko datuak arduratzeko modukoak dira: neurriak hartu ezean, kutsadurak milioika heriotza goiztiar eragingo ditu. Hortaz, Thunbergena fartsa izan ala ez, badugu zertan pentsatu.

7


8

ELKARRIZKETA

IRAKURRIXU

ENEKO SAGARDOY Eneko Sagardoy telebistan, zineman eta antzerkian ibilitako antzezle durangarra da. “Handia” filmaren protagonista izan zen, Migel Joakin Elizegi antzeztuta; eta, hain zuzen, paper horri esker lortu zuen Goya saria. “Irakurrixu” aldizkarirako bere ibilbideari buruzko hainbat galdera egin dizkiogu. Ainara Martinez / Julene Ruiz / Maren Uribezubia

Noiz ohartu zinen antzeztea zure etorkizuna zela? Ez dakit oraindik ere nire etorkizuna ote den. Orain, une honetan, honetara dedikatzen naiz eta hemendik aurrera ere honetan segi nahi dut. Egia esan, oso gustura nabil, proiektu oso desberdinetan parte hartzeko aukera izaten ari naiz, eta asko ikasten ari naizela sentitzen dut. Aurrera begira, sentsazio hori ez galtzea gustatuko litzaidake.

Antzezten hasi baino lehen, zein uste zenuen zela zure ibilbidea? Batxilergoan ikasten ari nintzela, Euskal Filologia, Filosofia edo Kazetaritza nerabiltzan buruan. Idaztea asko gustatu izan zait beti; hausnartzea, komunikatzea… tira, uste dut egiten dudanak baduela horretatik asko. Ikus-entzunezko komunikazioa ikasi nuen azkenean, nolabait, nire interesekoak ziren hainbat esparru biltzen zituelako. Gero, klase gutxitara joan nintzen, ordu gehienak antzerki entseguetan edo kamera aurrean igaro nituelako. Garai hartan, ez neukan ideiarik ere zer ibilbide izango nuen gerora. Gustatzen zait, dena den, misterio hori mantentzea. Auskalo nora noan.


IRAKURRIXU

ELKARRIZKETA

Zein gauza on eta txar ekarri dizkizu antzezteak? Ezagutu dudan jendea, nire burua gehiago ezagutzeko aukera… sentsibleago sentitzen naiz, gehiago disfrutatzen dut zinemaz eta antzerkiaz ikusle moduan… Gauza asko egiteke dauden sentsazioa daukat, eta hori maite dut. Anonimotasunaren galtzea edo espektatibak bete beharra dira, agian, txartoen eramaten ditudanak.

Nor izan da bide horretatik joatera bultzatu zaituen pertsona? Zergatik? Bidean zehar izan ditut, eta baditut, bultzada eman didaten pertsonak. Txotxerengandik hasi, nire lehenengo antzerki zuzendaria eta laguna izan zena; eta baita nire etxekoak eta lagunak ere. Baina norberak argi ez badu, ez zoaz inora. Oso gorabeheratsua da lanbide hau, eta pasiorik gabe oso nekagarria suerta daiteke. Askotan zuk zeuk gogorarazi behar diozu zeure buruari zergatik ari zaren honetan, eta zergatik jarraitu nahi duzun.

Zer sentitu zenuen Goya saria irabazterakoan? Poza eta emozioa. Baita sinesgaiztasun moduko bat ere. Horrelako gertaerak asimilatzea kosta egiten zaio gorputzari eta buruari. Baina esker on handia sentitzen dut, noski.

Etorkizunean proiektu berririk egin nahi ahal duzu? Datorren astean bukatuko dut orain grabatzen ari naizen “Hil-kanpaiak” pelikula, Imanol Rayo zuzendariarena. Neguan “Ama kuraia” antzezlanean parte hartuko dut Arriaga Antzokian. Datorren urterako bi pelikula berri eta antzezlan bat lotuta ditut. “Patria” telesaila eta “Mía y Moi” pelikula ere datorren urtean estreinatuko ditut.

Zein izan da egin duzun proiekturik onena? Zergatik? Onena ez dakit. Dudarik gabe gehien markatu nauena “Handia” izan da. Ekarri didan guztiagatik.

9


10

IRITZI ARTIKULUA

IRAKURRIXU

KANPOKO ITXURA Mikel Balerdi Gaur egun gero eta gehiago entzuten da (batez ere sare sozialetan) kanpoko itxurak ez duela batere inporta eta garrantzitsuena barnealdea dela. Bigarren adierazpenarekin ados nago, aldiz lehena ez zait erabat zuzena iruditzen. Lehenik eta behin, ukaezina da pertsona baten kanpoko itxura ikusteaz bakarrik, hari buruzko aurreiritzi ugari sor ditzakegula eta sortzen ditugula, baita aurreiritzi hauek benetan erabilgarriak izan ohi direla ere. Adibidez, kalean oinez zoazela, gizon itsusi, zikin, kirasdun eta gaizki jantzi batek telefono mugikorra eskatzen badizu, ziur aski ez diozu mugikorra utziko. Aldiz, gizon dotore eta garbi batek eskatuz gero, utzi egingo zenioke. Badago gaztelaniazko atsotitz bat zera dioena: “Bien vestido, bien recibido”. Gure kanpoko itxura gaur egun erreminta bat bihurtu da eta ezer gutxi egin dezakegu honi aurre egiteko. Hala behar luke? Ez dut uste. Pertsona bati buruz egiten dugun aurre ebaluazioak ez luke bere irudian soilik oinarritutakoa izan behar, baizik eta pertsona horrek guri eskaini diezagukeenean, hizketaldi batean adibidez. Izan ere, beste atsotitz batek dio: ”Astoa, zaldiz jantzi arren, beti asto”. Itxura eta jarrera, formak eta edukiak, izena eta izana… Horien arteko orekan egon daiteke gakoa. Oreka hori lehenik norberak bere buruarekin lortu beharko luke; bestela, gerta daiteke (sare sozialetan gertatzen den moduan) itxura eta formen kontrako diskurtsoa sutsuki erabiltzen duten pertsona berberak izatea haien kontua argazki nartzisista soilez beteta dutenak. Ez hori bakarrik, baizik eta diskurtso horiek zorrotzegi hartzen dituen jendeak, arazo moral edo etikoetatik harago, arazo fisikoak izan ditzake, oso larriak kasu batzuetan. Esate baterako, pertsona gizenen aurkako fobia ez da onargarria, baina horrek ezin gaitzake eraman, tolerantzia muturrera luzatuz, gizenegi dagoen horri arazorik ez duela sinetsaraztera. Aspaldiko beste esaera zahar batek dioen bezala, “gogo onez betea dago infernua”. Hortaz, hitz egin dezagun kanpoko itxuraz behar bezala. Egin dezala bakoitzak erreminta honen moraltasunaren inguruan hausnarketa bat. Baina, batez ere ez ditzagun lelo arriskutsuak zabaldu, ezta zorrotzegi hartu ere.


IRAKURRIXU

TALDE ARGAZKIAK

TALDE ARGAZKIAK 1. A

1. B

11


12

TALDE ARGAZKIAK

1. C

1. D

IRAKURRIXU


IRAKURRIXU

1. E

2. A

TALDE ARGAZKIAK

13


14

TALDE ARGAZKIAK

2. B

2. C

IRAKURRIXU


IRAKURRIXU

HH1

HH2

TALDE ARGAZKIAK

15


16

ELKARRIZKETA

IRAKURRIXU

ONINTZA ENBEITA Onintza Enbeita 1979an jaio zen Muxikan. Emakume bertsolaria, kazetaria eta feminista da. Kulturako hainbat esparrutan parte hartu izan du, adibidez, bertsolaritzan. Politikan ere egin ditu urratsak: Espainiako Gorteetan diputatua izan zen 2012tik 2016ra. Horrez gain, Onintzak Muxikako andrekin antzerki talde bat dauka, urtero antzerki bat sortzen dute eta herri batzuetara joan ohi dira antzeztera. Talde horretan edozein adineko emakumeek parte har dezakete eta gai nagusia emakumeek historian izan duten funtzioa da. Olatz Larrea / Nerea Velรกzquez

Idatzi dituzun artikuluetatik zeinetaz zaude harroen? Zergatik? Ezingo nuke bat aukeratu, baina orokorrean emozioez hitz egiten dutenak gustatzen zaizkit. Gaurkotasuneko gaiak-eta jorratzen ditut, baina uste dut euskaldunoi falta zaigula sentimenduak azaleratzeko ausardia. Herri honek asko sufritu du, eta pozak eta minak barruan gordetzen irakatsi digute. Ez dago zertan gorde; sentitzen duguna, askotan, pentsatzen duguna baino inportanteagoa da.


IRAKURRIXU

ELKARRIZKETA

Nondik ateratzen dituzu artikuluak idazteko ideiak? Aktualitatetik, neure bizipenetatik, liburu batetik... edozein lekutan dago ideia bat, eta askotan telefonoan edo paper batean apuntatzen dut esaldi bat. Gero hortik artikulua ateratzen da.

Artikuluez gain, beste motatako idazlanak idaztea gustatuko litzaizuke? Nire benetako ametsa liburu bat idaztea da, baina orain arte ez dut ausardiarik izan bakardadean egindako zirriborroak inori erakusteko. Ikusiko dugu aurrerantzean…

Zer pasatu zen zure burutik Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapelduna zinela esaterakoan? Izen asko eta “lortu dugu” bat maiuskulaz. Jende askok sinistu du nigan eta andre asko geratu dira bidean euren ametsak bete barik. Horregatik “lortu dugu” pentsatzen nuen, “Onin, lortu dugu”.

Zer sentitzen da Bizkaiko txapela irabazten duen lehen emakumea izatean? Poza, poz handia, eta lasaitasuna. Lasaitasuna: helmugara heldu den norbaiten lasaitasunaren antzekoa. Gero, egia da txapelak neure buruarekiko konfiantza handia eman didala.

Bertsolaritzaz gain, politikan izan duzun ibilbidea ere oso ezaguna izan da. Zure esaldi ezagunenetako bat “en mi coño y en mi moño mando yo!” da. Zergatik sentitu zenuen hori esateko beharra? Hori esateak ondorioren bat ekarri zuen zure inguruan? Gauzak esateko modu asko daude, eta batzuek esan zidaten Kongresua ez dela “coño” esateko lekua. Kontua da, gure gizartean “coño” esaten dela esklamazio moduan, baina benetan emakumeon gorputzeko atal bat da. Eta nik zati horretaz hitz egin nahi nuen. Azken batean, nik esan nahi nuena da geu garela geure pentsamendu zein arrazoien eta desioaren jabe. Pentsamenduak buruan sinbolizatzen dira beti, eta desioa beherago. Zer esanik ez haserretu egiten naute abortuaren kontrako legeek zein beste askok. Gure gorputzari dagozkion erabakiak emakumeonak dira, eta kito! Egun horretan Teleberria zabaldu zuten nire esaldiarekin eta amak deitu zidan telefonoz, baina ez zegoen haserre.

Zergatik utzi zenuen politika? Ez delako niretzat mundu erosoa, hipokresia handia dagoelako eta ez delako betiko gauza bat. Lau urte egin nituen, neure ekarpena egin nuen eta asko ikasi nuen. Hala ere, harro nago egindako ibilbidearekin, harro egotea bada lana ondo bete izanaren sentipena.

17


18

KUXKUXEROAK

IRAKURRIXU

KUXKUXEROAK Maddi Astola / Katalin Txurruka / Amaiur Apaolaza / Ziara Garaizabal

Honatx ikastolan udazkenean jaso ditugun txutxu-mutxuak: • Arandia, neskengan duzun interesa notetan jarriko bazenu 10ak aterako zenituzke. • Maiderrek lehenengo egunetik Peio du gustuko. • Olatzek Gaztainerre biziki itxaroten du, 2. Batxiko Oier Medonagarekin harremana izateko. • Gorka, aukeratzeko garaia da, Irati edo ikasketak? • Saioa, denei fitxak sartzen zabiltza, zenbatekin nahi duzu ba? • Klaudia eta Beñat, zelan doa zuen artekoa? • Garazi, Unaxen atzetik zabiltza txikitatik, superatu ia! • Porra 1E gelan: Sonia zein Beñatekin? • Bryan eta Iker, noiz irtengo da argira zuen artekoa? • Jon, nor da interesatuta zauden lehenengo batxilergoko neska hori? • Maria eta Hodei, lagun onak zaretela pentsatzen duzue baina atrakzioa argi ikusten da. • Ugaldek Ane gustuko du. • Jon kurtso hasieratik Amaiurrekin maitemindu zen. • Eneko, baliteke lehen mugikorra ezkutatzeagatik pixka bat haserretu izana, baina zure muxu (edo beste zerbaiten…) trukean barkatuko zaitut (Jone). • Irune, Unax eta Aketza zelako hirukotea... Pozik ikusten zaituztet gelan. Pena bat laster banatu izana.


IRAKURRIXU

KUXKUXEROAK

• Ali maitea, neskalaguna utzi mesedez. Zoratuta naukazu (Zure maitale sekretua <3) • Nerea eta Beñat, klasean adi egon, fitxak klase bukaerarako. • Irati utzi mutil guztiei fitxak sartzeari mesedez. • Oh Zuzene, SanFaustoetako gau zoro hori eta gero txora-txora eginda utzi nauzu. Eta zure omenez, ZUZENbidea ikasiko dut… Errepikatzeko irrikaz nago <3 • Marques aukeratu ia, Ainararekin edo Julenerekin nahiago duzu? Mareatzen zabiltza eta. • Lander eta Anne, askotan geratu zarete biok bakarrik gela ‘’garbitzen’’ eh… <3 • Maialen eta Ander, jolastokiko paseotxoek askotarako ematen dute ez? • Iker eta Irati, zuen artekoa nola doa? • Irune, 2Cko norbait txoratuta daukazu. • Josu eta Jokin, zuen artekoa laguntasuna baino zerbait gehiago da. • Jokin, gonbidatu Klaudia zurekin surfeatzera! • Ibai, oso agerian dago Maiderrekiko sentitzen duzuna. Utzi lotsak alde batera! • Agate, ondo pasatzen dituzu Ekonoko momentutxoak Garayren alboan ezta? • Bengoa eta Malentxu… atera armairutik zuen artekoa! • Endika bider June. • Ane, noiz erakutsiko duzu Hodeirengandik sentitzen duzuna? • Egoitz, badakigu egunean behin tranpa egiten duzula.

19


20

ELKARRIZKETA LABURRAK

IRAKURRIXU

ELKARRIZKETA LABURRAK Olaia Goienetxea / Izaro Zuazua GALDERAK: • 1- Jaietan egindako txorakeria handiena.

• 3- Zer irakasle musukatuko zenuke?

• 2- √25 x 4+2x5-7? (103)

• 4- Zein toki morbosotan egingo zenuke?

Karlos: 1- Jaietan? Etxean geratu.

Ane:

1- Puufff… Lagunen bat oso oso txarto parau iatana, erre2- Ummm… Pi (π). kara bota binaz, eta ni bere 3- Egoeraren arabera,nik esan- atzetik gelditzen. Hori izen zan fuertie jajaja. go nuke danak.

Ibone: 1- Ointxe bertan ez iazte okurritzen ezebez, uummm ez dakit, jajajaja, eehhh ba lagun batekin por alguna txorrada diskutidu, ba ez dakit.

4- Zer egin? Eehhhhh, ikasto- 2- Itxoin, aber... 22x5 bale, 2- 103. itxoin, 107 uste dot. lako laborategian. 3- Ikastolakue? Jokin, ez, ez 3- Ez dakit eehhh... Suposat- dakit jaja, buenooo bai, bai, zen dot lagun moduen eda- Jokin. diaz hurbil daukuazenak, Josu 4- Ehhhh hondartzan? Bai edo Jokin… hondartzan. 4- Ez naz parau pentsetan uummm... Ikastolako kumunetan.


ELKARRIZKETA LABURRAK

IRAKURRIXU

Eneko:

Leire:

Hasier:

1- Baa... Lezaman pasa dan urtean eeh, egon giĂąenean ETSn kontzertuen, geratu nintzen kamiseta barik, ze gero gaiĂąera trenien geratu nintzen kamiseta barik, eta geratu zitzaidan tren barruen, eta ba ni ia egon nintzen tren kanpuen.

1- Ez naz jaietara jueten jajjaj.

1- Joee... bua ez dakit, beti hartzen dodanez mozkorra, ez naz gogoratzen ezertaz jajajaj.

2- 103, Ibon eskerrik asko! 3- Buuaa... Xabi, Xabi. 4- Ba ez dakit, bueno bai, klasean, klasean.

2- 120? Ez, ez 103. 3 -Jajajaj, Jokin ala... 4- Nik zer dakit? Ba aldageletan edo...

2- Aiaiaii bale, bale, 113, ai kasiii... 3- Jajaj inor, Goiatz. 4- Irakasle gelan.

21


22

ELKARRIZKETA LABURRAK

IRAKURRIXU

Zuzene Barbero / Markel Cortes / Eider Barrena / Goizane Barrenetxea GALDERAK: • Zure bizitzako zer esperientzia txar bat borratuko zenuke? • Ibaizabaleko norekin egingo zenuke “50 Sombras de Grey” pelikula? • Azaldu egin duzun gauzarik zoroena.

Ziara:

Amaiur Apaolaza:

Nerea Gallardo:

1. A ver, ez da txarra baina da lotsagarria: egon zan lurra komo bustita plaza erdian ta izen zan pintxopo eta jauzi nintzen plaza erdian.

1. ja ja ja. Klaseko lehenengo eguna, ze etorri nintzan Lekitxoko jaixak eta gero izan zan, todo afonika etorri nintzan ta Jonek nire aurpegira barre ein aben.

1. Nire anaxiai konturatu baik espaneko frenillu apurtu netzanin… ai ama kotxaue.

2. Tipo a lo grande engoneban: Julen, Klaudia eta Ander, 2. Ba es que ez dakit Anekin Teresa eta bueno seguramentio, nire laguna, Ane Larra tia 2. jaja Katalinaz (Churruca). te gente gexaz bebai, baine (Ane te quiero). BDSM mundun hasteko hobe3. Bua eske asko dauz… Ba… to konfixantzakuak. 3. Puenting parakaidazen salta. 3. Bixitxan gauza zoro asko eitxuaz baine supongo zoruena ixandala neure lagun bateaz etxetik eskapagiñanian motxilakin kanping batera juteko parrandan, gurasuk ixe jakin baik...


ELKARRIZKETA LABURRAK

IRAKURRIXU

Asier Aranaz:

Ainhoa Aranda:

Ainhize Sot:

1. Ba izango litzatekeâ&#x20AC;Ś Baâ&#x20AC;Ś igual, ba ez dakit. Familiako bat hiltzerakoan berarekin denbora gehiago pasatu ez izana.

1. Orain dela urte pare bat nire aitak bihotzekoa izan zuen ni bakarrik nengoela. Zorionez oso ondo dago orain baina momentuan oso zaila egin zitzaidan burua hotz mantendu eta egoera kudeatzea.

1. Nengoen nire herrian eta nire lehengusinarekin apustu bat egin nuen: hasi behar nintzen jarraitzen herriko bat. Nik han ez daukat Wifirik, beraz, datuekin nengoen eta jarraitzera ematean ikusten nuen ematen ez nion bezala agertzen zela eta uste nuen daturik ez nuelako zela, baina gero bidali zidan mezu bat esanez ez zidala aceptauko y yo en plan que vergu, espero que no me conozca ja ja ja.

2. Izarregaz, kar kar kar. 3. Mate penkatu.

2. 50 sombras de Grey pelikula ez zait batere gustatzen, beraz, ez daukat hori egiteko inongo gogorik. 3. Londresetik Bilborako hegaldi baten motxila eta maleta sartu ahal izateko, motxila txamarra barruan ezkutatu eta hegazkinera igotzerakoan Business Class jarlekura eraman ninduten haurdun nengoela pentsatuz.

2. Leire Bilbao 3. Zineman litxarreriak jan nahi genituen, baina ez genuen nahi dirurik gastatu, beraz, eraman nuen bol bat tripan como chica preĂąada baina en si eramaten genituen bol barruan txutxeak.

23


24

GOMENDIOAK

IRAKURRIXU

Gomendioak Ainhize Lopez / Udane Saratxaga

YUKA Elikagaien eta kosmetikoen osagaiak aztertzeko app bat da. Oso erabilerraza da: app beretik elikagaiaren edo kosmetikoaren barra-kodea eskaneatu eta produktuak dituen alderdi positibo eta negatiboak adierazten dizkizu; adibidez, elikagaien kasuan, zenbat proteina, azukre (g), zuntz, balio energetiko (kaloriak) eta abar dituen. Eta, kosmetikoen kasuan, konposizioa zein den. Gainera, hautabide egokiagoak ematen dizkizu produktua desegokia izanez gero. Aplikazioak lau maila desberdinetan sailkatzen ditu ekoizkinak; sekulakoa (berde iluna), ona (berde argia), erdipurdikoa (laranja) eta txarra (gorria). Aipatzekoa da aplikazioan hitz zientifikoak erabiltzen direnean, app berak azaltzen dituela, detaileak emanez, hobeto ulertzeko. Adibidez, osasunean zelan eragiten duen, zelako arriskua duen kontsumitzeak eta abar.

TEZZA Argazkiak editatzeko aplikazio ezin hobea da. Egia da hainbat tresna erabiltzeko ordaindu egin behar dela, baina ordaindu gabeko tresnekin edizio profesionala ere egin dezakezu. Bertan aurkitu ditzakegun aukerak hauek dira: iragazkiak eta tresnak (kontrastea, itzalak, tenperatura...). Gainera, aplikazio berak editatutako argazkiekin album bat sortzen dizu. Horrez gain, egindako edizioak beste argazki batean aplikatu ditzakezu, kopiatu-itsatsi eran.


IRAKURRIXU

GOMENDIOAK

Josebe Garcia / Jone Iturrieta

Derry Girls Telesail hau 90. hamarkadako Ipar Irlandan kokatuta dago, eta 5 neraberen istorioak kontatzen ditu. Neska-mutil talde horrekin identifikatuta sentitzea oso erraza izango da, nerabeoi ezagunak egiten zaizkigun gauzei buruz hitz egiten duelako (maitasuna, sexualitatea, familia…). Serie honetako protagonista Erin Quinn deituriko neska irlandarra da. Berarekin batera Orla, Michelle, Claire eta Jamesek, Michellen lehengusuak, osatzen dute talde protagonista. Beraien eskutik, Derry herrian 90. hamarkadan nerabe bat izatea zer den ezagutuko dugu. Izan ere, Irlandan zegoen egoera politikoa aipatzen da: protestante eta katolikoen arteko gatazkak, atentatu terroristen arriskua eta abar. Hala ere, egoera horiek beti umorez adierazten dituzte, beraz, ez da batere nekagarria. Derry Girls Ipar-Irlandako historian arrakasta handiena izan duen telesaila izan da; batez ere, 18-34 urtekoen artean. Hainbesteko arrakasta izan zuen, non lehenengo kapitulua eman zuten egun berean bigarren denboraldia egitea erabaki zuten. Kapituluak oso laburrak dira, 20 minutukoak; beraz, oso erraza da ikusteko. Netflixen ikus daiteke, baina adi: bakarrik jatorrizko hizkuntzan, azpitituluekin. Hala ere, telesail hau ikustea merezi du.

Barricada Barricada 1982an sortu zen musika talde nafar bat da. 2013 arte iraun zuen, eta urte horretan izan zen beraien agurra. Haien abestiak rock generokoak dira, hard rocketik heavy rockeraino. Estudioan grabatutako 15 disko dauzkate, eta 1000 kontzertu baino gehiago eman zituzten. Barricadak duen abesti ospetsuenetako bat “No hay tregua” da: YouTuben bertan 600.000 entzunaldi baino gehiago izan ditu. Beste abesti ospetsu askoren sortzaile izan dira, adibidez, “A toda velocidad”, “Tentando a la suerte”, “Alambre de espino”... Edozelan ere, taldearen lorpenik handiena “Diamantezko diskoa” izan zen, milioi bat disko baino gehiago saltzeagatik. Barricadaren musikaren jarraitzaile sutsua bazara, ez galdu hemen utziko dizkizugun beste talde batzuk: “La Polla Records”, “ Reincidentes”, “Kortatu”... Adi! Nahiz eta Barricada taldea bananduta egon, bertako taldekideek musika munduan jarraitzen dute. Esaterako, taldeko abeslaria zen Enrique Villarreal “El Drogas”-ek parte hartu zuen azken bolada honetan asko entzuten ari den “Aurrera Altsasu” abestian.

25


26

BITXIKERIAK

IRAKURRIXU

BITXIKERIAK Imanol Erdoiza / Hodei de Abajo / Robert Filip / Martin Larrañaga

• Eguzkiak segundo batean, gizakiak bere historia guztian zehar kontsumitu duen energia guztia baino gehiago askatzen du. • Jaio berriek ez dutela errotularik. Hori gertatzen da hezur guztiak kartilago moduan sortzen direlako, eta errotula hezurrak denbora dezente behar duelako hezur bilakatzeko, gizakiaren lehenengo urteak, hain zuzen ere. • Jaiotzerakoan, umeek helduek baino hezur gehiago dituzte. Hau gertatzen da hainbat hezur txiki dituztelako eta hazterakoan, elkartu eta hezur handiagoak egiten direlako. • Astronautek ezin dituzte babarrunak jan espaziora joan aurretik, gizakiak askatzen dituen "gasek" espazioko arropa kaltetu dezaketelako. • Albanian, jendeak ezeztatzeko goitik behera mugitzen du burua eta ezkerretik eskumara mugitzen du baietz esateko. • Japonen, jendearen aurrean lo egitea ondo ikusita dago; bertan, metroan, lanean edo eskolan lo egitea ez dago txarto ikusita, guztiz kontrakoa, oso gogor lan egin duzunaren seinalea da. • Koalek ez dute urik edaten. Behar duten ura eukalipto hostoen hezetasunetik hartzen dute. Koalek metabolismo geldoa dutenez, ez dute ur kontsumo handirik agortzen, baina urte sasoi batzuetan, klima aldaketen ondorioz, normalagoa da koalak edaten ikustea. • 14 zortzimilakoak 190 egunetan; Nirmal "Nims" Purja mendizaleak marka berria ezarri du. Aurretik, Jerzy Kukuczkak zazpi urtean ezarri zuen errekor hau 1983. urtean. • Danimarkako itsasargi bat lekuz aldatu behar izan dute itsasoak irentsi ez dezan.


BITXIKERIAK

IRAKURRIXU

EZ BALDIN BADAKIZU ZER IKASI, HONA HEMEN IKASGAI BITXI BATZUK “Juego de Tronos” unibertsitateetan ikasgai. Kaliforniako eta Virginiako unibertsitateetan ikasgai berriak sartu ditu "Film Studies"-ek. "Game of Thrones"-en agertzen diren egoera politiko eta sozialen ingurukoak dira.

Marihuana lantzeko ikastaroa. Cannabisaren laborantza, sendagaien eta kosmetikaren erabilera kosmetikoko lehen ikastaroan izena emateko zerrendak ireki ditu Kolonbiako Unibertsitateak. Ikasleek marihuana hazten ikasi, produktuak garatu eta beste hainbat ekintza burutuko dituzte. Klaseak abuztuaren amaieran hasiko dira, garaiz zabiltza.

Filosofia eta Sinfoniak. Kaliforniako Unibertsitateko Berkeley campus ospetsuan, bi moduluz osatutako ikastaroa da, baina “The Simpsons”-i buruzko azterlan programa bat dute, eta haren filosofia da programak belaunaldietan zehar egin duen dibertsifikazioaren froga.

Harry Potter hezkuntza sail barruan sartu dute. Durham Unibertsitateko Hezkuntza karrerak “Harry Potter”-en inguruko gaia bildu du 2018. urtearen hasieran. Pertsonaiak jasaten dituen jazarpena, aurreiritziak eta horiek gaur egun munduan eragina duten antzeko arazoekin zer harreman duten aztertzen dute ikasleek.

27


28

SEXULAPIKOA

IRAKURRIXU

Nire gorputza eta nire plazera Maren Seijo / Saioa Zengotitabengoa Masturbazioa urte luzez debekatuta egon da edo gaizki ikusitako ekintza izan da. Erlijioa horren guztiaren kausa izan daiteke. Eta, nahiz eta gaur egun lotsa gutxiagorekin onartu, leku eta familia askotan izugarrizko tabua da. Kontuan hartu behar dugu nesken eta mutilen kasua ere guztiz desberdinak direla: mutilak masturbatu arren, ez dago horren txarto ikusita nesken kasuan bezala. Adibide argi bat interneten aurki dezakegu; “masturbación” hitza bilatzerakoan, gizonen irudiak soilik agertu zaizkigu, eta “masturbación femenina” hitzak bilatzerakoan, argazki gehienak pornografikoak izan dira. Baina ba al du alde txarrik masturbazioak? Historian zehar, hainbat falazia asmatu dira gai honen inguruan. Itsu geratu zaitezkeela, ile gehiago has daitekeela, grano gehiago irtengo zaizkizula… Baina, zorionez, hau guztia gezurra besterik ez da. Alderantziz, masturbazioak hainbat onura fisiko eta psikiko dakartza guretzat. Adibidez, sistema immunologikoa hobetzen du; prostata infekzioen aurrean indartsuago egon zaitezke; hilekoa baino lehen eta hilekoarekin batera izaten den mina arintzen du; estresaren aurka onuragarria da; pelbiseko muskuluak indartzen dira; infekzio sexualen aurka immunizatu egiten gaitu; eta, azkenik, zoriontsuago eta alaiago egoten gara. Adituek diotenez, masturbazioaren inguruko jakin-mina, mutilen kasuan, barrabilak eta zakila handitzen hasten direnean hasten zaie; eta, emakumeen kasuan, hilerokoa izaten hasten direnean. Baina, zoritxarrez, 11-15 urte bitarteko gazteek lotsa handia izaten dute masturbazioaren edota sexuaren inguruan hitz egiteko orduan, gehienbat neskek. Honek hainbat ondorio kaltegarri ekar ditzake; adibidez, garapen sexual geldoa edota gaixotasun sexualak ez aurkitzea. Hori ekidin ahal izateko, gai hau normalizatu beharra dago, etxeetan eta ikastoletan hasita. Lotsa horrek ez diezagula gure gorputzaz gozatzeko oztoporik jarri. Etxeetan normaltasun osoz hitz eginez gero, eta ikastetxetan informazioa emango baligute, ez genuke gure artean lotsarik edukiko horrelako gauzez hitz egiteko. Horrela, erakutsiko ligukete normala eta naturala dela, denok egiten dugula eta onurak besterik ez dizkigula ekartzen. Beraz, masturbatu gaitezen denok! Ez baitago gauza eder eta merkeagorik benetako orgasmo bat baino.


IRAKURRIXU

Gomendioak Gaizka Etxebarria / Iker Braga / Ibai Furundarena

Ligatzeko esaldiak: • “Bazatoz buelta bat ematera?” • “Bazatoz iturrira?” • “Ahaztuta nauzu...” • “Ea noiz elkar ikusten dugun, ezta?” • “Bazatoz trago baten bila?” • “Zer okindegitik atera zara, pasteltxo?” • “Txahala izango bazina, Euskolabela zuretzat!” • “Esan zure izena, eta Olentzerori eskatuko diot” • Udaberria hasi ote da? ikusten dudan lehenengo lorea zara eta!

Beste pertsonari ezetz esateko moduak: • “Gaixorik nago…” • Beste gauza batez hitz egin • “Bikotekidea daukat” • “Heziketa Fisikorako etxean ikasten geratu behar dut…..”

SEXULAPIKOA

29


30

DENBORAPASAK

IRAKURRIXU

DENBORAPASAK Amets Iglesias / Olatz Isasi

Bete honako sudoku hau.

Aurkitu 11 irakasleren izenak. Ana Egoitz Endika Goiatz Ibon Irune Izaskun Jokin Karlos Samuel Xabi


DENBORAPASAK

IRAKURRIXU

Nor da nor? Zer da zer? Jolas orduan ikusiko nauzu edonora begira, bakardadean hartzen nire tila. Zorte on nire motorrarekin harrapatzen ez bazaitut. Nor naiz? _ _ _ _ _ _ Kirola egin ostean, ni naiz berotan sartzen zaituena. Jokinen begiak beste aldera begiratzen daudenean, ziztuan zatoz nigana, harrapatu ez zaitzan. Zer naiz? _ _ _ _ _ Aquamanek eman zidan surf egiteko abilezia eta Thorrek ilea horrela izateko aholkuak. Animo ekipo, asma dezakezue! Nor naiz? _ _ _ _ _ Beroa dagoenean, bahiketa ugari jasan behar ditut, ikasleak nitaz maiteminduta baitaude. Ni naizelako beraien tenperaturak jaisten dituena. Zer naiz? _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _

Bete abesti honetako hutsuneak honako hitz hauek erabiliz: aurrera, goizero, geundeke, loratu, zaurietan (x3), bagenio, munduko, Altsasu (x3), ernaldu, aurpegia, onena (x3), arnasik, bazkaleku

TXARRENARI ………… ATERA DIOZU ………………… MUSU EZEREZEAN ZU MINARI ……………… GEZURRARI EGIA AURRERA …………...! Ez bagenu izanen dugun bizi griña ez bagenu ………….. jaio ez bagina Ez bageunde kalean azaldu ez balira ez balitz borobila …………….. lur bira Utziko ……………. bat izateari ez ……………. sekula batera kantari

Neguak ernaldu du haritzen herria noiz ………….. da horren oparo urria TXARRENARI ………… ATERA DIOZU ………………… MUSU EZEREZEAN ZU MINARI ……………… GEZURRARI EGIA AURRERA …………...! …………... berriak behar du izuak udaberriak erre nahi dituen suak Noiz arte luzatuko litzateke gaba …………. ez bagenu zure besarkada

Utziko …………... bat izateari ez geundeke sekula batera kantari Neguak ………….. du haritzen herria noiz loratu da horren oparo urria. TXARRENARI ………… ATERA DIOZU ………………… MUSU EZEREZEAN ZU MINARI ……………… GEZURRARI EGIA AURRERA …………...!

31


32

ERREZETAK

IRAKURRIXU

Errezetak Nazkatuta edo nekatuta zaude beti jateko plater berberak eginda? Zaude lasai, Ibaizabal Ikastolako chef aparten errezetak dakarzkizugu! On dagizula! Maider Lacuesta / Maddi Aurrekoetxea

Babarrun gorriak OSAGAIAK: • 400 g babarrun gorri • 300 g odolki • 200 g txorizo fresko • Tipula 1 • Piper berde 1 • Gatza • Piperbeltza • Oliba-olioa

PRESTAERA: Aurreko gauean, babarrunak ur hotzean beratzen jarriko ditugu. Ez da beharrezkoa gatza eta olioa gehitzea, baina bai babarrun guztiak urez estalita egotea. Hurrengo egunean, babarrunak lapiko batean olio apur batekin jarriko ditugu. Su motelean dauden bitartean, tipula eta piper berdea tiretan moztu eta lapikora gehituko ditugu. Gero, guztia urarekin estali. Gatz eta piperbeltz pixka bat gehitu eta 3 ordu inguru utziko ditugu sutan. 2 ordu pasatzerakoan, txorizo freskoa botako dugu babarrunetara eta beste ordubetez utziko dugu guztia berotzen. Indabek oraindik 30 minutu inguru behar dituztenean, odolki zatia gehituko diegu (lehenago botako bagenu, desagertzen hasiko litzateke). Osagai guztiak gehituta daudenean, berotzen utziko ditugu, babarrunak bigundu arte.


ERREZETAK

IRAKURRIXU

Jon Martinez eta Unax Patiño

Perretxiko risottoa OSAGAIAK: • 300 g arroz

• Tipula bat

• 900 ml perretxiko salda

• Berakatz ale bat

• 70 g gurin

• Perrexila

• 300 g perretxiko (boletusak badira hobeto)

• Olioa

• 45 g parmesano gazta

• Gatza

PRESTAERA: Lehenengo eta behin perretxikoak ondo garbitu behar dira. Ondoren, berakatz-alea eta tipula zatitxoetan moztu. Jarraitzeko, lapiko bat hartu behar da, berotzen jarri eta barruan gurin apurra urtzen utzi. Guztiz urtuta dagoenean, berakatz eta tipula bertan bota. Jarraitzeko, arroza gehitu eta 4-5 minutuz dena nahasi arroza garden gelditu arte. Arroza bere puntuan dagoenean, salda bota behar zaio eta nahasten jarraitu 15 minutuz. Aparteko zartagin batean, lehen garbitutako perretxikoak frijitu eta perrexila bota. Amaitzeko, frijitutako perretxikoak eta gazta apur bat bota eta dena nahastu behar da.

33


34

ERREZETAK

IRAKURRIXU

Maider Lacuesta / Maddi Aurrekoetxea

Patata-arrautzopila OSAGAIAK: • 8 arrautza • Tipula bat • 1 kg patata • Gatza • Oliba-olioa

PRESTAERA: Lehenik eta behin, patatak zurituko ditugu, uretan garbitu (gelditutako azal zatiak kentzeko) eta trapu batekin lehortuko ditugu. Gero, patatak laukitxoetan zatitu eta katilu handi batean sartuko ditugu gatz pixka bat gehituta. Eskuekin patata txikituak nahastuko ditugu. Ostean, zartagin handi eta zabal batean oliba olio nahikotxo botako dugu eta berotzen utziko dugu. Berotzen dagoen bitartean, tipula zati fin eta txikietan moztuko dugu eta hori egiterakoan, katilu handian dauden patatei gehituko diegu. Olioa bero dagoela ikusterakoan, patatak zartaginera botako ditugu eta 10-15 minutuz egiten utziko ditugu bigundu arte, noizean behin patatei birak emanez itsatsi ez daitezen. Bitartean, patatak egondako katilu handia aprobetxatuz, arrautzak bertara botako ditugu gatz apur batekin eta irabiatuko ditugu. Patatak bigun daudenean, sutatik kenduko ditugu. Ondoren, zartaginean soberan gelditu den olioa kenduko dugu eta patatak katilu handira gehituko ditugu arrautzen nahasketarekin batera. Zartagina berriro su motelean jarriko dugu bi tanta olio botata. Bero dagoenean, nahasketa guztia zartaginera isuriko dugu eta patatak zartagin osoan zehar zabalduko ditugu, leku batean bakarrik pilatu ez daitezen. Denbora apur bat pasatutakoan, eta plater bat hartuta, patata- arrautzopilari bira emango diogu beste aldea egiteko. Tortillaren barnealdea harroagoa nahi izanez gero, sutan denbora gutxiago edukiko dugu. Eta sikuago nahi bada, berriz, zartaginean denbora gehiago eduki. Bi aldeak egin ondoren, sutatik kenduko dugu eta plater batean jarriko dugu hoztu dadin.


IRAKURRIXU

ERREZETAK

Jon Martinez / Unax Patiño

Labean egindako oilasko-izterrak OSAGAIAK: • 4 oilasko izter • 4 patata • 2 tipula • Gatza • Olioa • Piperbeltza

PRESTAERA: Hasteko, patatak garbitu eta zuritu egin behar dira ahalik eta xafla txikienetan. Patatez gain, tipulak ere xafla txikietan zuritu behar dira. Zuritutako elikagaiak labeko erretilu gainean jarri behar dira oilasko-izterrekin. Erretilua labean sartzeko dagoenean olioa, piperbeltza eta gatza bota behar zaio gainetik. Ondoren, oilaskoa labera 30 minutuz 150 gradura sartu behar da (15 minuturik behin buelta eman). 30 minutuak pasatzean, oilaskoa eta patatak eginda daudela egiaztatu.

35


36

ERREZETAK

IRAKURRIXU

Maider Lacuesta / Maddi Aurrekoetxea

Gazta Tarta OINARRIA EGITEKO OSAGAIAK:

GAZTA TARTA EGITEKO OSAGAIAK:

• 240 g gurin

• 150ml esne

• 2 arrautza

• 6 gelatina isats

• 470 g irin

• 500g esne-gain harrotu

• 180 g glas azukrea

• 500g Philadelphia

• 60g almendra birrindua

• 150g azukre

OINARRIAREN PRESTAKETA: Lehenik, gurina astiro berotu eta pomada antzera geratzen denean, sutatik erretiratu. Ondoren, 2 arrautza oso eta irina gurinari gehitu. Jarraian, masa horri glas azukrea eta birrindutako almendrak bota. Hori guztia irabiagailu elektrikoarekin pasatu, eta ongi irabiatuta dagoenean, bola bat egin, paper gardenarekin bildu eta ordu batez hozkailuan utzi.

TARTAREN PRESTAKETA: Gelatina isatsak ur hotzetan jarri, bigundu daitezen. Esnea pixka bat berotzen jarri eta gelatina isatsak bigunduta daudenean, esnearekin nahastu. Nahastura hau irabiagailu elektrikoarekin pasatu. Esne-gain harrotua katilu batean jarri, azukrea gehitu eta dena ongi irabiatu. Honi, Philadelphia gazta gehitu eta irabiatzen jarraitu. Bi nahasturak, hau da, esnea gelatina eta esne-gain harrotua azukrearekin elkartu. Aurretik egin dugun oinarrirako masa, molde borobil batean kokatu (oinarria eta ertzak guztiz estaliz) kapa ez oso lodi bat osatuz, kontutan hartuta, horren gainean gazta tartaren masa joan behar dela. Labea 200º-ra 15 minutuz berotu ostean, molde hori aluminio-paperarekin batu eta labean egin 20 minutuz. Masa eginda dagoenean, labetik atera, hozten utzi (moldetik atera gabe) eta denbora baten ondoren, aurretik prestatutako gazta tartaren masa moldera bota. Tartaren oinarriaren masa eta gazta tartaren masa batera daudenean, gau osorako hozkailuan utzi eta hurrengo egunean azken ukitua emateko, marrubizko marmelada gainetik bota, azal guztia estaliz.


IRAKURRIXU

ERREZETAK

Adarrosa Wilches / Uxue Zorrilla

TXOKOLATEZKO COULANT-A OSAGAIAK: • Txokolate tableta bat (170 g) • 170 g gurin eta pixka bat gehiago moldeak koipetzeko. • 100 g azukre. • Arrautza 1. • 90 g irin. • Gatz apur bat. • Kakao-hautsa moldeak hautseztatzeko.

PRESTAERA: Moldeak koipetu, gurina giro tenperaturan edukita eta burdinazko moldeak badira, kakaoa hautseztatu. Moldeak irauli eta kolpetxo batzuk jo soberakina kentzeko. Txokolatea urtu gurinarekin mikro-uhinen labean, eta gero, ondo eragin. Azukrea irabiatu arrautzekin aparra egin arte. Gehitu txokolate eta gurin nahastea, dena ondo nahastuta geratu arte. Gehitu irin zetabatua eta gatz apur bat, gero nahasteko. Masarekin molde bakoitzaren ¾ bete, film paperarekin estali eta hozkailuan utzi. Desizoztu barik, laberatu 220º 20 minutu. Lehenengo saiakeran, proba bat egitea komeni da. Coulant bat laberatu, batzuetan laberatzeko denbora aldatu ahal delako (1 edo 2 minutu gutxi gorabehera). Izoztu nahi ez bada, giro tenperaturan utzi Coulantak, hozkailuan 2 minutu gutxienez. Egosketa-denbora 15 minutukoa izango da gutxi gorabehera. Coulantak giro tenperaturan utzi minutu pare bat, moldeetatik atera eta zerbitzatu.

37


38

HOROSKOPOA

IRAKURRIXU

HOROSKOPOA Irune Ocariz / Sonia Solana

Aquarius

urtarrilaren 21etik otsailaren 19ra

Laster bi pertsonen artean hautatu beharko duzu: bata, zure bizitzan betiko egongo da; eta bestea, joan egingo da. Ondo aukeratu! Bestalde, lanean hasiko zara: hasieran, gaizki sentituko zara, baina denborarekin konturatuko zara zorte txarreko bolada baino ez dela izan.

Pisces

otsailaren 20tik martxoaren 20ra

Beti laguntzeko prest zaude. Pertsona bat txarto ikusten duzunean, egin ahal duzun guztia eta gehiago egiten saiatzen zara. Orain dela gutxi ezagutu dituzun bi pertsona zurekin egongo dira aurrerantzean ere. Betiko lagunak ez dituzu saldu nahi, baina konturatuko zara denak ez direla benetako lagunak.

Aries

martxoaren 21etik apirilaren 20ra

Pazientzia izan beharko duzu maite duzun pertsonarekin, bikotekidea duelako. Lasai egon, benetan maite baduzu eta berak zu, batera amaituko duzue. Gainera, pentsatu arrain gehiago daudela itsasoan. Bost urte barru, diru nahikoa irabaziko duzu egindako esfortzuagatik.

Taurus

apirilaren 21etik maiatzaren 21era

Zure inguruko pertsona bat hil egingo da. Ondoren, denbora gutxi barru, zure bizitzako pertsona garrantzitsuena ezagutuko duzu. Zorte oneko zure zenbakia 12 izango da. Ez ahaztu! Konplexuak dituzu, zuri buruz esaten duten horrek gehiegi arduratzen zaitu. Hori ahaztu, eta zure burua maita ezazu, primerakoa zara eta.

Gemini

maiatzaren 22tik ekainaren 22ra

Aro berri bat hasiko duzu laster, oraingoa baino hobea. Zure bizitza pertsonalean ondo zabiltza, baina ekonomikoki galera handiak jasan ondoren, horiek gainditu eta aurrera egingo duzu. Baretu zaitez, eta bizitzaz disfrutatu.

Cancer

ekainaren 23tik uztailaren 22ra

Ez duzu inoiz benetako amodioa ezagutuko; baina lasai, ez duzu behar izango, lagun onak dituzulako. Ahalegintzen bazara, etorkizunean harro egongo zara, nahiz eta hasieran denbora galdu izana pentsatu.


IRAKURRIXU

HOROSKOPOA

Leo

uztailaren 23tik abuztuaren 23ra

Erabakiak hartzeko orduan oso zaila egiten zaizu zein hautatu. Oso nahasita zaude hiru pertsona maite dituzulako. Denbora gutxi barru konturatuko zara zein den egokia. Beste biak ez dituzu galduko, zure lagunak izaten jarraituko dute.

Virgo

abuztuaren 24tik irailaren 23ra

Erabaki txar bat hartu ondoren, dena galduko duzu, baina lagunen eta familiaren laguntzarekin, gauzek onera egingo dute. Nolanahi ere, ez espero haiek dena egitea, zuk ere zure partetik lagundu behar duzu; bestela, ez zara inora helduko.

Libra

irailaren 24tik urriaren 23ra

Pertsona bat ezagutzen duzunean eta berarekin ondo zaudela pentsatzen duzunean, maitemindu egiten zara eta hala, sarritan hanka sartuko duzu. Oraindik ez duzu pertsona egokia ezagutu, baina laster jakingo duzu nor izango den. Zeure buruarekin arduratu lehenengo, eta gero, besteei lagundu.

Scorpius

urriaren 24tik azaroaren 22ra

Gehiegi pentsatzen duzu. Gauzak zuk nahi duzun moduan irten ezean, haserretu egiten zara. Besteengan gehiago pentsatu; bestela, asko galduko duzu eta damutu egingo zara. Zorte oneko zure zenbakia 54638 da.

Sagittarius

azaroaren 23tik abenduaren 22ra

Zeure burua kaltetzen ari zara, nahiz eta zure adiskideak laguntzen saiatu. Ez zaitez besteez arduratu. Une honetan, zu ondo egotea da garrantzitsuena. Lanetik kaleratuko zaituzte, baina beste bat topatuko duzu.

Capricornus

abenduaren 23tik urtarrilaren 20ra

Pertsona oso sentikorra zara, baina ez zaizu gustatzen besteen aurrean adieraztea. Maitasun handia duzu emateko, baina ez duzu pertsona egokia aurkitu. Diru kontuetan ondo zabiltza, eta lanean gora egingo duzu. Gogoratu â&#x20AC;&#x153;pitafinauâ&#x20AC;? hitza.

39


40

AGENDA

IRAKURRIXU

AGENDA

Gazteok maiatzetik irailera bitartean ibiltzen gara bereziki jaietan, baina urtean zehar jai gehiago ere badago. Gainera, abenduan ohikoa den legez, Durangoko Azokarekin gozatzeko aukera izango dugu. Hemen daukazue gure inguruko emanaldi interesgarri zenbaiten berri:

DURANGOKO AZOKA

Ahotsenea: sortzaileen plaza • Abenduak 5: • Zuzenekoak: Mocker’s, La Basu, Oreka TX, Willis Drummond... • Solasaldiak: Yolanda Arrieta, Garbiñe Ubeda, Mikel Markez, Alaia Martin eta Amets Badiola, Karmele Mitxelena, Miren Agur Meabe...

• Abenduak 6: • Zuzenekoak: Zea Mays, Mad Muasel, Sua, Afrika, Unidad Alavesa... • Solasaldiak: Fermin Balentzia, Bernardo Atxaga, Karmele Jaio, Harkaitz Cano eta Adur Larrea, Berri Txarrak… , Txakur Gorria, Joseba Sarrionandia...

• Abenduak 7: • Zuzenekoak: Habi, Dupla, Keu Agirretxea, Skakeitan... • Solasaldiak: Fito Rodriguez, Miren Amuriza, Eneritz Artetxe, Ruben Sanchez, Angel Lertxundi, Yogurina Borova, Amets Arzallus eta Ibrahima Balde.

• Abenduak 8: • Zuzenekoak: Assata, Eztanda, Revolta Permanent, Nebrashka... • Solasaldiak: Mari Luz Esteban, Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel, Joxemari Iturralde, Uxue Alberdi


AGENDA

IRAKURRIXU

Plateruena: kontzertu handien plaza • Abenduak 5: • En Tol Sarmiento

• Abenduak 6: • Zetak

• Abenduak 7: • Arkada Social

• Abenduak 8: • Maider Zabalegi

Szenatokia: arte eszenikoen plaza • Abenduak 5: • Oraindik izen gabe (Karrika antzerki taldea).

• Abenduak 6: • Erritu ikuskizuna (Kukai dantza taldea).

• Abenduak 7: • Antzerki eta dantza pieza laburren jaialdia.

• Abenduak 8: • Antzerki eta dantza pieza laburren jaialdia.

Irudienea: ikus-entzunezkoen plaza • Abenduak 5: • Gazteluak Zubi, TANTAKA webseriearen estreinaldia...

• Abenduak 6: • Zizelkariak, Kartzela, Erraiak, Dapa...

• Abenduak 7: • Nora, Apaiz kartzela, Iurretako dantzariak...

• Abenduak 8: • Orbainak, Ez eskerrik asko...

Musika Eskola: gogoetaren plaza • Abenduak 6: • Goizean: “Gu gara euskal prentsa: Euskaraz eta ez elebitan” mahai-ingurua. • Arratsaldean: “Eta debalde ematen diot herriaren aurikularrari… Lizentzia libreak kulturgintzako alorretan” mahai-ingurua.

• Abenduak 7: • Goizean: “Kultura lana da… Profesionalizazioa hizpide” mahaiingurua. • Arratsaldean: “Euskara integrazio hizkuntza… Zer diote euskaldundutako euskal herritar berriek?” mahai-ingurua.

41


42

AGENDA

IRAKURRIXU

JAIAK Abendua • 20: Gaztainerre Jaia Ibaizabal Ikastolan • 21: San Tomas Feriak herri eta hiriburu zenbaitetan

Urtarrila • 20: San Sebastianak Azpeitian, Donostian… • Donostiako Tanborrada

Otsaila • 3: San Blasak Abadiñon (Bizkaia) • Inauteriak • Tolosan (Gipuzkoa) • Ituren eta Zubietan (Nafarroan) • 29: 40 Minutu Rock musika jaialdia Durangon

KULTURA ESKAINTZA Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxea • Abenduak 13: Ghero (antzerkia)

Zornotza Aretoa • Abenduak 21: Ghero (antzerkia)

Ermua Antzokia • Abenduak 30: Liluraren laborategia (antzerkia)

Elorrioko Arriola Antzokia • Urtarrilak 24: Zaldi Urdina (antzerkia)

Durangoko San Agustin Kultur gunea • Urtarrilak 25: Zaldi Urdina (antzerkia)


TONTOMETROA

IRAKURRIXU

TONTOMETROA Ziara Garaizabal / Katalin Txurruka / Amaiur Apaolaza / Maddi Astola. Poseidon esateko beste modu bat? (Xabi) Aquaman! --Maren Aizpea dau FROZEN --Aizpea Durangon be lehendakaria dau --Aizpea Paseu KALGAILUE --Leire

Submarino acuĂĄtico --Pablo Nor da Dani Rovira? Abeslari bat? --Mikel 2+2=5 --Karlos Azterketak 5+1=6 moduko akats txikiak ez dute garrantzirik --Ibon

Angelue izan ahal da ahurra edo ganbera --Aizpea

Kahootean jarri zuen izen abizenak (Goiatz) Ni Ali --Ali

Bi horri ta pika --Ainhoa

Nazaketekete --Oier

Maiatzan aurreko hirien --Izaro

Zelan eiten da berdintze metodoa? (Ibon)

Maiatzan, aurreko astien --Enara Nahiago dot egin jingo --Aizpea El cuero huele a vaca --Iker Vocal puede ser con V de letra o con B de aparato Vocal --Pablo

Bai --MuĂąoz Rajoi komunista da! --Pello Zergatik baziletan nauzu? Alergia dekotelako --X

43


irakurrixu digitala:

ibaizabalikastola.eus > Ibaizabal+ > Irakurrixu aldizkaria

ikastolan egina

Laguntzaileak:

Profile for IBAIZABAL IKASTOLA

IRAKURRIXU 2019KO UDAZKENA  

IRAKURRIXU 2019KO UDAZKENA  

Advertisement