Issuu on Google+

TUTORETZA-PLANA Helena Diaz Ainhoa Barr贸n Xabier Adot Maite Baza

1


AURKIBIDEA

1. SARRERA

Tutoretza gaia aukeratu dugu normalean klasean ematen ez diren gaiak jorratu ahal izateko, hala nola, hezkidetza; sexua, errespetua, gaur egungo gertaerak ‌ Honekin batera, bai talde bezala eta bai indibidualki ezagutu ahal izateko eta elkar lanean ondo aritzeko beharrezkoa dela pentsatzen dugu. Noizbait urtean zehar sortzen diren arazoak eta gatazkak konpontzeko aukera paregabea ikusten dugu. Hau guztia Lehen hezkuntzako seigarren mailan lantzea erabaki dugu, haurrak gai direlako ematen diren gaiak ulertzeko eta eztabaidatzeko.

2. ZER DA TUTORETZA EGITEA GURETZAT 2


Gure ikuspuntutik tutoretza ikasleak esparru akademikotik at ezagutzeko aukera ezberdin bat da, non beraien ideiak, arazoak, ikuspuntuak ‌ ezagutzeko aukera dugun.

Honetaz aparte baita ere irakasle eta ikasleen arteko harremana sendotzeko erabiliko

dugu,

Garrantzitsua

honela

da

hau

konfiantza, lantzea

lotura

ikasleen

eta

segurtasuna

zailtasunak

bermatuz.

konpontzeko

eta

ezagutzeko.

3. ZEINTZUK DIRA TUTOREAREN FUNTZIOAK 3.1. FAMILIEI DAGOKIONEZ

Tutoreak lehendabizi elkarrizketa prestatu behar du, zer esango duen eta Erabiliko dituen materialak prestatu, hala nola, notak, gertaerak, aurrera pausoak, zailtasunak ‌

Elkarrizketan zehar lehenengo ,irakasleak gurasoei giro ona eta konfiantza transmititu behar du. Hasteko haurraren aspektu positiboak azpimarratu beharko lituzke, gurasoak motibatzeko. Ondoren, haurrak zailtasunak edo arazoak izanez gero, lasaitasunez hitz egin eta enpatia transmititu beharko luke eta arazo hauei aurre egiteko konponbideak proposatu. Baita gaiak tematizatzea

beharrezkoa

izango

litzateke,

haurrari

buruzko

informazio

gehiago edukitzeko.

Bukatzeko,

eskerrak

eman

eta

beste

elkarrizketa

batera

gonbidatzea

komenigarria izango litzateke.

3.2. IKASLE BAKOITZARI DAGOKIONEZ

3


Irakasleak gutxienez urtean zehar haur bakoitzarekin edota gela guztiarekin bilera bat egin beharko du, klasetik kanpo, klasean, patioan ‌ Bilera hau egin baino lehen, irakasleak ahalik eta informazio gehien eduki behar du haurrari dagokionez. Honela bai akademikoki eta bai sozialki edo pertsonalki dituen arazoak konpontzeko aukera izango du. Arazoaz gain, gauza onak esateak beharrezkoa da, aurrera jarraitzeko eta motibazio gehiago edukitzeko. Bilera bukatu eta gero, irakasleak adi egon behar dira haurrak bileran esandako gauzak betetzen dituen edo ez.

3.3. IRAKASLEEI DAGOKIONEZ

Irakasleen artean komunikazioa oso garrantzitsua da, honela haurraren garapena arlo edo irakasgai bakoitzean nola doan jakiteko eta denen artean arazoak konpontzeko adostasun batera heldu ahal izateko. Erlazioa ona izatea ezinbestekoa da beraien artean lanean ondo aritu ahala izateko eta era berean haurrak irakasleak erreferentzi moduan hatu ahal izateko.

4. TUTORETZA EKINTZA 4.1. HELBURUAK

1- Bizitzan zehar ematen diren arazoei konponbideak aurkitzea etorkizuna kontuan hartuta. 2- Ekintzen bidez sozializazioa suztatzea. 3- Errespetua eta berdintasuna lantzea.

4.2. TUTORETZAREN JARDUERA-GUNEA

4


Orokorrean pentsatu dugu klasean egingo diren jarduerak izango direla, baina baita ere patioaren edota gimnasioaren espazioa erabiliko dugu. Gehienetan informazioa haurrei emango diogu eta ondoren honekin serikusia duten ariketak egingo ditugu, ikasitakoa praktikan jarriz, garrantzitsua delako arlo guztietan garatzea eta haurrei ikuspuntu ezberdin bat ematea.

4.3. TUTORETZA EKINTZEN PLANA 4.3.1. JARDUERAK FAMILIA EDO LEGEZKO TUTOREEI LOTUTA

Lehenengo kurtso hasieran familia guztiekin egiten den bileran, tutoretzan landu behar dugun gaiaz informatuko diegu, hezkidetzaz , honela beraien ikuspuntua eta ideiak jakin ahal izateko.

Hau alde batera utzita, familia bakoitzarekin informatzeko bere seme edota alabaren prozesuaz.

kontaktuan

jarriko

gara

Bukatzeko, Tutoretza plan guztian zehar egindako ariketak, ikasitako informazioa familiei azalduko diegu, porter eta ahozko azalpenen bitartez.

4.3.2. JARDUERAK IKASLE TALDE IRAKASLEEI LOTUTA

Lau ekintza gutxienez [Adb.: Bilerak (tutoretza-planari buruzkoak, ikasleen notei buruz, etab.), Boletinak, etab.]JUSTIFIKATU (Zertarako, Noiz, Nola)

Lehenengo klasean gaia aurkeztu eta ikasle bakoitzari ebaluaketa pertsonal bat egingo zaie, idatziz esaterako, honela jakingo dugu gaiari buruz duten pentsamenduak eta ikuspuntuak.

Hau egin ondoren, taldeka hitz egitea garrantzitsua da, iritzi pertsonalak partekatzeko, debate bat sortuz. Modu honetan aurreneko pausoan emandako informazioa ez du besteen eragina izango. Hau guztia, tutoretza planaren barruko saio batean egingo dugu, beste ikasgai bateko orduak errespetatuz. 5


Ikasleen notei buruzko bilerei buruz pentsatu dugu ikasle bakoitzarekin batzar bat egitea. Bilera hauek ebaluazio bakoitzaren azkenean izango dira honela irakasleak familiarekin kontaktuan jarri baino lehen haurrak beraien notak jakiteko. Bertan alde positiboak zein negatiboak landuko dira eta baita arazo bat edukiz gero, soluzioa eman hau gainditu ahal izateko.

Noizean behin gelaren notak oso onak edo txarrak baldin badira, hau ikasle guztien aurrean tutoretza batean hitz egin daiteke, orokorrean dauden emaitzak direlako.

4.3.3. JARDUERAK IKAS TALDEARI LOTUTA JARDUERA BAKOITZEAN ZEHAZTEKO ATALAK:

1.Jarduera: HELBURUA: Etxean guraso bakoitzak zein lan egiten duen ohartaraztea eta etxean egindako lanak beste lanak bezalakoak direla jakitea. DENBORA:Ekintza hau egiteko ordu bete jardutea izango litzateke aproposena. BEHARREZKO BALIABIDEAK:ikasle bakoitzari taula bat ematea ezinbestekoa izango da, taula horietan informazio guztia apuntatuko dute eta. GARAPENA: ikasle bakoitzari taula bat emango zaio, eta bertan informazio guztia bilduko du. Taula bukatzerakoan, haur guztiak ozenki irakurriko dute klasean, eta desberdintasun guztiak jasoko dira. 2. Jarduera: HELBURUA: Beste pertsona bati emandako afektua normalizatzea (musua eman) DENBORA: jarduera hau burutzeko 20 minutuko luzera nahikoa izango da. BEHARREZKO BALIABIDEAK: Ez da beharrezkoa material berezirik erabiltzea. GARAPENA: Klaseko haur bat aukeratzen da eta haur horrek, beste haur bat harrapatu behar du, baina beste umeak harrapatuak izango direnean stop hitza esan ahal dute horrela , ezingo dira harrapatuak izan, baina geldirik egon beharko dute klaseko beste batek musu bat ematera arte. 3. Jarduera:

6


HELBURUA:Gaur egun emakumeari buruz dauden aurreiritziez ohartaraztea eta ideia eta pentsaera berriak sortaraztea. DENBORA: Nahikoa izango litzateke ordu erdi erabiltzea ekintza honetarako. BEHARREZKO BALIABIDEAK: Aterako diren bi boluntarioei bi paper eman, non, bakoitzak egin behar duena azaltzen den. GARAPENA: Bi boluntario eskatuko dira, eta bestelako umeak ikusleak izango dira. Bi umeak papera irakurri eta 3 minutuko antzezlana egingo dute. Ondoren, bestelako umeak binaka banatuko dira eta bikote bakoitzak bi rolak birsortuko ditu. 5 minutu pasatzerakoan, haur bakoitzak beste rola hartuko du. Bukatzerakoan galdera hauek proposatuko dira: -

Zure sentimenduak azaldu mireia izan zarenean.

-

Zure sentimenduak azaldu Jaume izan zarenean.

-

Zein best aurreiritzi ditu jendeak emakumeei buruz.

-

Nola kalte egiten dituzte aurreiritzi hauek emakumeei. Eta gizonei

4. Jarduera: HELBURUA: Emakume eta gizonen artean dauden desberdintasunez ohartaraztea. Jakinaraztea edozein lan bi sexuek egin ahal dutela eta etxeko lanak lan bat direla ere jakinaraztea. DENBORA: Ordu erdi jardutea nahikoa izango litzateke BEHARREZKO BALIABIDEAK: Talde bakoitzari fitxa bat emango zaio, non, bere egitekoak azaltzen diren. GARAPENA: Klasea talde misto txikietan banatuko da. Haur bakoitzari fitxa bat emango zaio, eta umeak fitxa horretatik lan bat aukeratuko dute. Ondoren, bere aukera bere taldearekin komentatuko dute. Bukatzeko talde guztiarekin hitz egindakoa komentatuko da galdera batzuk eginez: -

Zein erreakzio eduki duzu zure lista ikusterakoan. Zergatik

-

Zergatik eta nola aukeratu duzu zure lana

-

Zein lan gustatuko litzaizuke lista horretan ikustea

-

Zein arrazoi eman dizute zure aukera ez aukeratzeko

-

Zeintzuk izan dira zure sentimenduak

5. Jarduera: HELBURUA: kaleko jendearen iritzia eta zure iritzia konparatzea, eta gaur egun daudena aurreiritziaz ohartaraztea. DENBORA: Ekintza honekin bi ordu jardutea komenigarria izango litzateke. BEHARREZKO BALIABIDEAK: Inkesta egiteko orri bat eta arkatz edo boligrafo bat.

7


GARAPENA: Bikoteak egiten dira, eta bikote bakoitzari inkestako orri bat ematen zaio. Kalera ateratzen dira, eta gizon eta emakumeei sexu bakoitzak zein lan egin behar duen galdetzen da. Datuak orri batean bilduko dira eta emaitzak aterako dira. Bikote guztiak inkestak bukatzerakoan, emaitza guztiak komunean jarriko dira. 6. Jarduera: HELBURUA: Jostailu guztiak bi sexuetarako berdinak direla jakitea eta estereotipoak alde batera uztea. DEBORA: 15 minutu jardutea beharrezkoa izango litzateke BEHARREZKO BALIABIDEAK: Horri bat ikasle bakoitzerako eta arkatza edo boligrafo bat GARAPENA: Ikasle bakoitzari horri bat emango zaio eta haurrak horri horretatik zein jostailu nahi dituen erabakiko du. Lista horretan ez dauden bi jostailu ere aukeratuko ahal dira. Bukatzerakoan bakoitzak erabakitakoa komunean jarriko du. Neskak eta mutilak erabakitako jostailuak begiratu eta azkenean eztabaida bat egingo da, ea guztiok jostailu berdinekin jolastu ahal dugun galdetuz 7. Jarduera: HELBURUA: Emakume eta gizonen aniztasunaz jabetzea,hori babestu behar dela jakitea. Beti txandak eta errespetua mantenduz: DENBORA: 30 minutu jolastea nahikoa izango litzateke BEHARREZKO BALIABIDEAK: Kartazko baraja espaniola GARAPENA: Seietako jolasera jolastu. Lau karta jartzen dira erdian eta ikasle bakoitzak karta batean zifra bat handiago edo txikiago den karta bat jarri behar du. 8. Jarduera: HELBURUA: Bizitzan ematen diren lau esparruak zeintzuk diren irakastea eta gizonak eta emakumeak esparru horietan berdin jardun behar dutela ulertaraztea DENBORA: partidak irauten duen denbora. BEHARREZKO BALIABIDEAK: Bingoko jolasa. GARAPENA: 32 kartoi banatuko dira eta bakoitzean 13 lauki daude. Kartoia lau ilaratan banatuta dago eta ilara bakoitzak kolore bat du non bizitzako aspektu garrantzitsuenak ordezkatzen diren( ni-urdina, familia-horia, gizartea-berdea, lana-magenta). Ilara bakoitzeko laukietan arlo bakoitzean ematen diren gauza positiboak eta negatiboak azaltzen dira eta poltsa batetik paperak ateratzen dira gauza horiek ozenki irakurriz. 9. Jarduera: HELBURUA: martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko Egunaren arrazoia ezagutzea.

8


DENBORA:Ordu-laurden inguru. BEHARREZKO BALIABIDEAK:Historiako ezagutzak eta liburuak GARAPENA:Historia aztertu eta iruzkinak egingo dituzte.

5. DENBORALIZAZIOA Tutoretza hauek ostiraletan garatuko ditugu. Goizeko erdialdean egingo ditugu, haurrak kantsatuta daudelako aste guztiko lanagatik eta lau hau burutzea interesgarriago. Tutoretzak ordu bateko iraupenekoak izango dira.

6. TUTORETZA EKINTZAREN EBALUAZIOA

Tutoretzetan egindako ekintzak eta jolasak ebaluatuko dira. Kleak amaitzerakoan, 10 minututan. Ebaluatuko dena, klasean emandako informazioa eta ikasiko duguna izango da, hau dena galdera sorta batez bidez edo ahoz izango da.

7. BIBLIOGRAFIA Erabilitako materiala (web guneak, liburuak, aldizkariak, etab.)

http://www.scout.es/uploads/genero/Juguemos.pdf

https://www.euskadi.net/u72nahikcon/eu/contenidos/informacion/nahiko_materialak/eu_unidades/tercer _ciclo_primaria.html

9


10


Tutoretza - plana