Page 1


2

mapa


agurra AGURRA D onejakue bidea gizartearen, kulturaren eta erlijioaren fenomeno bat izan zen Erdi Aroko Europan. H errialde guztietako erromesek Europa zeharkatzen zuten, apostoluaren erlikiak aurkitzen diren Santiago hirira bidean. Erromesaldi garrantzitsu hauek Europako kultura desberdinen arteko komunikabide handia ziren eta arteen zabalkundean lagundu zuten gehienbat: Bidea osatzen zuten bide desberdinetan zehar, berrikuntzak eta musika estilo desberdinak, eskultura, margoa eta arkitektura ezagutzera ematen joan ziren.

G ida honetan aurkezten dugun bidea, Baiona (Kostako bideak ere hemendik jarraitzen zuen) Iru単arekin lotzen zuena da, eta bertan Orreagatik zetorren bidearekin elkartzen zen. Urdazubi-Baztan deitzen dugun bide hau, urteetan ahaztua egon da, mende honen hasieran, Urdazubi-Baztango Donejakue Bidearen Lagunen elkartearen lanari esker egin zen berreskurapena arte.

irinioak gurutzatzeko aukera hau erromes askok aukeretua izaten zen, Otxondoko mendatea, Iba単eP takoa baino altuera ttikiagokoa izateagatik eta honek, neguko laztasunak areagotzen zirenean ere, aukera hobea bihurtzen zuen. Bi pasabide hauek denboraldiko garapena izan zuten: Urdazubiko monastegiko erromesen ospitalearen sorkuntza, Sancho VI Jakintsua errege nafarrak egin zuen, XII. Mendean eta Orreagakoa berriz bere semeak Sancho VII Indartsua erregeak sortu zuen. ide honetan, bi leku aipagarri nabarmentzen dira: Urdazubi eta Belate. Urdazubi bere monastegiaB gatik, estura aldarrikatzen zuten elizaren korronteko espirituarekin sortutako penintsula guztiko premonstratense ordeneko presentzia bakarra zelako eta mende batzuk geroago garapen ekonomiko handia izatera iritsi zelako. Gaur egungo Urdazubi eta Zugarramurdi herriak, monastegiarenak izan ziren 1785 arte eta abadeak Nafarroako Gorteetan exerlekua izan zuen.

U rdazubiko etapa igaro ondotik, bidea Baztan bailara ikusgarrian barneratzen da eta Belaten zehar ateratzen da bertatik Iru単arako bidean. Belaten erromatar galtzada batekin bat egiten du, bere markaketa zaharkitu eta nabariarekin eta bertako haizeaz babestutako eremu batean erromatar eraikuntza multzo ikusgarri bat kokatzen da: Santa Mariaren monastegi-ospitalea.

I bilbide honek paisaia leunak, ikuspegi ederrak eta bertako ohitura eta historiaz betetako herrixken bizimodua bezain ongi mantendutako natur hedapen handiak igarotzen ditu eta gaur egun bere abegikortasunari, bidaiariaren eskura dauden ostalaritza eta zerbitzu eskaintza zabal bat gehitzen zaio.

agurra

3


G ida hau Bertiz Turismo Partzuergoak egina da eta honekin,

Donejakue Bidea inguruko baliabide turistikoekin lotzea lortu nahi da.

B aionatik Iru単ara doan bide-tartea aurkeztu nahi izan dugu,

gure inguruan eragin handia duten senidetutako bi hiri arteko eremua, baina gure eragin eremuak igarotzen dituzten etapetako informazioan gehiago sakonduko dugu.

aurkibidea AURKIBIDEA Mapa orokorra Agurra Aurkibidea eta aurkezpena ETAPAK Baiona - Ustaritz Ustaritz - Urdazubi Urdazubi - Amaiur Amaiur - Elizondo - Lekaroz Elizondo - Berroeta Berroeta - Belate - Olag端e Olag端e - Iru単ea

4

aurkezpena - aurkibidea

2 3 4 5 7 8 10 14 16 17


BAIONA - USTARITZ

Luzeera 13,98 | Gehieneko desnibela 12 m | Gutxi gora beherako denbora 3 ordu

BAIONAREN DESKRIBAPENA i ibaiek gurutzatutako arkitekturadun hiri ederra da, ibaiaB horantz doan elkargune dotorea osatzen duena. Bere arkitektura eta monumentuetan agerikoa den historia anitzarekin, Urdazubi eta Baztan bere elizbarrutiaren partaide izan ziren. Nafarroako Erreinuarekin ere erlazionatuta zegoen eta Nafarroako Mariskala bertan zegoen errefortzuak bildu nahian, gaztelaren konkistaren aurrean izandako azken gotorleku zen Amaiur herrian, tropa batek eusten zuen bitartean. Gaztelako erregeek kanporatutako judutarren babeslekua ere izan zen eta familia hauek maisutasunez ezarri zuten txokolate tradizioa mantentzen du.

Bertako katedrala izugarria da eta mendeetan zehar berritu gabe egonak ema-

ten dion xarma dauka eta honegatik, oraindik ere argizari eta hezetasunak beltzatutako baina oraindik ikusgarria den jatorrizko koloredun dekorazioa mantentzen du bere barruan. Hiru mendez Ingelesen menpe egon ondotik, Baiona berriz hartua izan zen 1451. urtean eta Frantziako erreinuan berriz integratua izan zen. Dekorazioan gertaera hauen islada ikusi daiteke: Frantziako Lys-eko loreek, Ingalaterrako leopardoak ondozkatzen dituzte.

IBILBIDEAREN ESKEMA

B

aionako katedraletik irten eta Nive ibaia jarraitu Portu Berria pasatu arte. Ustaritz aldera desbideratu.

USTARITZEKO DESKRIBAPENA

E

uskaldun etxeak dituen lapurtar herri xarmangarria, eliza eder bat dauka. Aintzina Nive-ko erreka portu bat izan zen, Ainhoa, Baztan eta IruĂąara zihoan mandazain bidearen hasiera. 1170. urte aldera, Lapurdiko bizkondea zen eta Ricardo Corazon de Leon-ek Baionatik kanporatu zuen Arnaldo, Ustaritzeko Gazteluan (gaur egungo udaletxea) kokatu zen. Orduan, Usaritz Lapurdiko hiriburua, Biltzarraren egoitza eta lurraldeko komunitateen batzar demokratikoa bihurtu zen. XIX. mendean Ustaritz, euskal “amerikarreiâ€? esker berpiztu zen, aberastasunak egin ondoren bueltatu baitziren, Baztan-Bidasoa bailaran gertatu zen bezala.

baiona - ustaritz

5


6


USTARITZ - URDAZUBI

Luzeera: 21,5 km | Gehieneko desnibela: 289 m | Denbora: 6 ordu

IBILBIDEAREN ESKEMA

U

staritzeko elizatik irten, Larressoro barrutiko zelaiak igaro, Zudaire herria gurutzatu, Pinodietako gainerantz igoera gogorra, igoerak mendiz jarraitzen du Ainhoako herrian jeitsiera hasten den arte. Ainhoatik Dantxarineako bentetara (Urdazubi) baserri artean eta Urdazubiko Leorlas auzotik sartuko gara herriraino. * Urdazubi/Urdax-eko erromes aterpetxea, aintzinako monastegia: 948 59 92 66. (Ailegatu aurretik deitzea gomendatzen da, uda garaian gehienbat).

URDAZUBIKO DESKRIBAPENA rdazubi eta bertako San Salvador monastegia Donejakue Bideko zati honen kanU toi-harria da, 1172. urtean erromesen ospitale bihurtzearekin sendotu zena. Monastegia, Nafarroako Sancho VI Jakintsua erregeak eraiki zuen eta Nafarroako premonstratense ordeneko bakarra izan zen.

endeetan zehar ospe gehiago eta gutxiagoko garaiak bizitu ditu eta gudu, sute, eraberritze eta desamortizaM zioak jasan behar izan ditu. Hala eta guztiz ere, erlijio nahiz monastegiaren eraginpean zegoen eremuan, jurisdikzio zibil eta kriminalekiko auzien gaietako jardunean, abadearen boterea erabakigarria izan zen. Abadea, Nafarroako gorteetan mitraduna, exerlekuduna eta ahots eta botuduna zen eta gotzainaren ondotik, lehenengo lekuan zegoen, 1566. urterarte partaide izan ziren Baionako Sinodoan. Oparotasun garaietan, Urdazubi egiazko indar ekonomikoa izan zen, martxan zeuden bertako bi burdinola eta abelzaintza aktibitate garrantzitsuarekin. Errotak ere paper garrantzitsua betetzen zuen eta txokolate lantegi bat ere egon zen. aur egun, Urdazubiko herriak xarma handia du, GJauretxe artean errotaruntz doazen kanalekin eta bertako paisaia ederrarekin. Bisitariak hartzeko kalitatezko baliabideak eta kultur eta natur interesezko hainbat aktibitate ere eskaintzen ditu.

BIDEAN DAUDEN BERTIZ PARTZUERGOKO ZERBITZUAK ALOJAMENDUA - Irigoienea Hostala (Urdazubi) 948.599.267 - Dutaria Landetxea (Urdazubi) 948.599.237 / 636.557.048 - Indianobaita Apartamentu Turistikoa I--II-III (Urdazubi) 679.431.810 / 948.599.021 JATETXEAK - Koxka jatetxea (Urdazubi) 948.599.042 - Ikaburua jatetxea (Urdazubi) 948.599.222 BALIABIDE INTERESGARRIAK - Urdazubiko lezeak, monastegia eta errota 948.599.241 / 948.599.251 - Eskultura eta margo erakusketa etengabea monastegiko klaustroan 948.599.405 TELEFONO INTERESGARRIAK - Udaletxea: 948.599.034 - Turismo bulegoa: 948.599.070 ustaritz - urdazubi

7


URDAZUBI - AMAIUR/MAYA

Luzeera: 9,3 kms | Gehieneko desnibela 498 m | Denbora: 3h

DESKRIBAPENA ure ibilbidea monastegiko atean hasiko Gdugu eta monastegia eskuin aldera utziko

dugu, Ugarana zubitik gurutzatzeko eta segidan eskuin aldera desbideratzeko. Seinale ori batek norabidea azaltzen du. Zelaian goaz, errekaren ondoan, platano eta urritzen artean. Hirurogei metrotara, ezkerraldeko zuhaitz artean, ongi zaindutako kisulabe bat dago. Segidan, beste zubi bat gurutzatzen dugu eta ezker aldera desbideratzen gara. Eskuin aldetik, monastegiko klaustrotik ateratzen den bidea ailegatzen da eta erreka gurutzatzen du erdi aroko zubitik.

Ordutegia 0:10h Altuera 95m Luzeera 0,54 km UTM X 621725 UTM Y 4791592 etro batzuk haratago baliza bat ikusiko dugu, M ezker aldera “Otsondo� jartzen duena, baina ez diogu kartelari kasurik egin behar; bideak eskuinaldetik jarraitzen du. Bidegurutzetik igotzen hasten gara zihurtasunez. Bidea, zabala eta zoru onekoa, ohiantsua baina trinkoegia ez den eremutik igotzen da. Lehenengo bihurgunean, kontutan hartuko ez dugun desbideratze belartsu bat dago eskuinaldera. aisaia irekitzen da. Basoa, iratze baxuko mendia izaP tera pasatzen da. Malda ez da aldatzen. Luzea da eta zango eta biriketan nabaritzen da iada. Minutu bat geroago, eskuinaldera borda bat uzten dugu, landaretza artean. Eskuinaldetik bide bat lotzen zaigu. Ezkerraldera hainbat gaztainondo ikusten ditugu. Handik guttira, ezkerraldera ur depositu bat utziko dugu.

I

katzateko errekatxoaren beste aldeko mendilepoan, portuko errepide ondoan benta bat ikusiko dugu. Zati motz batean bidea pixka bat leuntzen da. Ordutegia 0:25h Altuera 200m Luzeera 1,30km UTM X 621971 UTM Y 4791231

bidaxka bat abiatzen da. Eskuinaldeko Ebidezkerraldetik zabalenetik jarraitzen dugu. Amerikar haritza jaiotzen da orain gure gainean. Goruntz jarraitzen dugu. Pixka bat aurreraxeago beste bidegurutze bat dago. Beti garrantzitsuenetik jarraituko dugu. Gainera seinale oriak nahastezinak dira. Zig-zag: norabide aldaketek malda igotzen laguntzen dute.

8

urdazubi - amaiur

Ordutegia 0:43h Altuera 334m Luzeera 2,25km UTM X 622205 UTM Y 4790413

I

katzatekoborda baserria ezkerretara. Bertatik gure bidearekin lotzen den beste bat iristen da. Jarraitzen dugu. Bide bat eskuinaldetik dator. Aurrera eta goruntz jarraitzen dugu. Guttinaka malda pixka bat leuntzen da. Zertxobait argitsuagoa den eremu batera ateratzen gara. Bihurgune batean Alkurruntzeko piramide itxurako tontorra ikusi dezakegu. Pixkanaka beheruntz jeisten goaz belardun eremutik, eskuinetara zonaldean dauden militarren bunker zahar anitzetako bat uzten dugun bitartean. Ordutegia 1:08h Altuera 445 m Luzeera 3,55km UTM X 622604 UTM Y 4789019

B

idegurutzea. Eskuinaldera hartzen dugu. Jeitsiera lasaia igaro eta gero, zelaian alertze eta pinuen basoa. Basabide bat gurutzatzen da. Ondoren, bidaxka, bazterretik igaroko dugun amildegi oihantsu eta itzaltsu batekin lotzen da (Saroiko erreka). Seinale oriek gidatzen jarraitzen digute. Bidaxkak goruntz ateratzen da, pista perpendikular zabal batera. Hau hartuko dugu ezker aldera eta metro gutti batzuetara berriz utziko dugu, bertze aldeko mendia igotzen duen bidaxka hartzeko eta aurreko norabidea jarraitzeko. Basoa orain basa-pinudia da. Zazpi minututan berriz eremu argitsu batera ateratzen gara, gero berriz pinu artera bueltatzeko. Atakadun eta eskaileradun hesia gurutzatu ondotik, Otsondoko aisigunera iristen gara. Ezkerraldera igoko gara, eremu altuenera iristeko eta bertze aldera igarotzen den N-121-B errepide aldera iristeko. Geldialdi bat egin eta indarrak berritzeko leku ezinhobea.


Isurialde aldaketa. Hurbileko errepideruntz jeitsiko gara, hau gurutzatzeko, Gorramendi aldera doan asfaltozko bidea ateratzen den puntuan. Hau gurutzatu eta beste aldean Gorramendiko errepidea 10 metro jarraituko dugu. Kanadiar pausu bat gainditu eta segidan errepidearen paraleloan beheruntz doan bidaxka belartsu batera ateratzen gara, eskuinaldera. Ondoren, ezker aldera bueltatzen joango da eta jarraian beheruntz doan malda gogor bat bihurtuko da alertze eta bertze zuhaitz hosto-zabalen artean. aister, iratze eta kukuprakek (Digitalis purpurea) inLbaditutako aintzinako belardi batzuetara iritsiko da. Gero, bidaxka hesi baten ondotik doa.

akarrik dagoen pago baten ondotik igarotzerakoan, B iratze artean begiak zabal eduki behar dira. Bidaxkak aurrera jarraitzen du baina zig-zag egiten duen eta eskuinaldera eta beheruntz doan bertze bat hartu behar dugu. bihurgunean, bidea erakusten duen, seiLnaleehenengo oridun zutoin bat dago.

B

ost minutu ondoren, paisaia Baztan bailarara irekitzen da. Bailarako lehenengo ikuspegia da gure azpian, bere baserri ugariekin. Jarraian, bidea haritz artean sartzen da eta hurbil dagoen baserri batera jeisten da.

Ordutegia 1:51h Altuera 398m Luzeera 5,45km UTM X 622808 UTM Y 4787660 rotzenea baserria. A Gure ezkerraldera gelditzen da. Bertaraino iristen den bideraino jeitsi ondotik, eskuinaldera jarraitu behar dugu. Pixka bat aurreraxeago, errekatxo bat igarotzen dugu, hiru enbor elkarturekin egindako zubi sinple batetik, eskuinaldera desbideratzeko beheruntz. Baserria gure gainaldean eta ezkerraldera gelditzen da.

O

rain, zati batean zehar goruntz joango gara, amerikar haritzezko baso baten barrutik. Eskuinaldera desbideratze bat dago, baina guk aurrerantz jarraituko dugu. zkerralderantz desbideratzen gara, bidaxka belartE sutik. Bidegurutzean seinale bat dago poste batean hau

erakusten diguna. Berrehun metro beherago, zementuzko bide bat aurkitzen dugu, Amaiurrera hurbilduko gaituena. Baso itzaltsuan, herritik oso hurbil, Apaizako Iturria dago ezkerraldean, oso ederra den iturria.

K

ale nagusitik jeisterakoan, herri erdian Amaiurko posadara iristen gara, ezkerraldeko plaza batean. Bertan posada, elkartea eta bigarren solairuan erromesen aterpea aurkitzen dira.

urdazubi - amaiur

9


DESKRIBAPENA AMAIUR * Amaiurko erromes aterpetxea: 948 453292 (Ailegatu aurretik deitzea gomendatzen da, uda garaian gehienbat).

maiur kale herri bat da: etxe guztiak bide naA gusian zehar kokatuta daude herriaren sorreratik, izan ere, bertako biztanleak Donejakue bidearen ondoan eraikitzen joan ziren. Partaide den Baztango bailaran, lurren %80a komunala da eta honek, bertako familien handitze ekonomikoan lagundu zuen, hauek eskuzko hainbat ofizio desberdin egiten hasi baitziren, horien artean erromes eta bidaiarientzako zerbitzuak ere zeudelarik. abarmentzekoak dira etxe eta jauregi edeN rrak, sarrerako arkua eta kalearen beste aldean Pilarko ermita.

Baina dudarik gabe, Amaiurko lekurik aipaga-

rriena, 1.922an eraikitako MONOLITOA da. Bertan Amaiurko gaztelua egon zen eta monolito honek Nafarroako dinastiaren jabetza berreskuratzeko azken saiakera oroitarazten du.

ertako aintzinako GAZTELUA, Fernando KaB tolikoaren Nafarroako okupazioaren ondoren, Najerako Dukearen eta Leringo Kondearen artileria eta armadak bortizki setiatu zutena, agaramontar soldadu-talde batek ausardia setatiaz defendatu zuten Jaime Velaz de Medrano Alkaidearen eskutik, 1.522. urtean suntsitu zuten arte. Okupazioaren ondoren, gaztelua erabat desegiteko agindua izan zen 1.582an. sadioz, gertaera hau Nafarroako Erreinuaren U aintzinako independentziaren bukaera sinbolikoaren atal bat bezala hartua izan da. Hau da monolitoak oroitarazten duena. Berriki egin diren indusketa arkeologikoen ondorioz, XVI eta XVII mendeetako harresiak dokumentatu dira, baita gazteluaren dorreren bat ere.

BIDEAN DAUDEN BERTIZ PARTZUERGOKO ZERBITZUAK ALOJAMENDUA - Malkornea landetxea (gelak) 948.453.320 / 699.958.207 - Eguzkialde landetxea (gelak) 948.453.047 / 626.021.643 - Goiz Argi landetxea (gelak) 948.453.234 / 649.785.193 - Miguelenea landetxea (gelak) 948.453.224 / 646.040.982 - Jaimenekoborda landetxe osoa 948 453.043 / 659.099.309 - Amaiurko errota landetxe osoa 948.453.490 / 692.160.365 - Alamanttonea landetxe osoa 948.453.049 - Bordaberea I-II landetxe osoa 948.453.021 BALIABIDE INTERESGARRIAK - Amaiurko errota 676.604.754 / 692.160.365

10

urdazubi - amaiur


AMAIUR - ELIZONDO - LEKAROZ

Luzeera: 9 km | Iraupena: 3 ordu

(* Urdazubi-Baztango Bidearen Lagunek, Amaiur-Berroeta etapa egitea proposatzen dute. 18,5 km, 5 ordu eta 224m.-ko gehienezko desnibela izango lirateke.)

erdialdean hasten dugu ibilbiIAmaiurreko dea, erromesen posada-aterpeko atean.

Ondoan dagoen plazatik, herriko kale nagusitik ezkerraldera jeisten gara. Errepideak eskuinaldera egiten duen momentuan, elizaren atzealdean, 6 eskaileren gainean altxatzen den harrizko gurutze ederraren ondoan, bidea bitan banatzen da. Ezkerraldera adar bat ateratzen da (Ursuako Jauregitik) eta eskuinaldera berriz bestea, Azpilkuetako Urrasundik (ikusi aurrerago).

A SAIHESBIDEA Bozatetik (Ursua) Arizkun arte xalet batera hurbiltzen gara zementudun kaletik eta T Amaiur atzean uzten dugu honen ondoan, zonaldeko bereizgarri diren harlauza bertikalek bereizten dituzten belardi artean igarotzen den bide batean zehar. Desbideratzetik minutu eta erdi igarota, ezkerraldean utziko dugun metalezko ate bat dago. Kisua baserria. Bideak eskuinetik jarraitzen du, eraikuntzari itxatxita eta beste metalezko atataka bat igaro ondoren, aurrera jarraitzen dugu, Amaiurko eta Otsondoko mendien irudia atzean utziz. Haritz amerikarren orban baten azpitik igaroko gara eta beste metalezko ate bat gurutzatuko dugu. Segidan Beltz-erreka gurutzatuko dugu, Urdazubi-Baztan Bideko Lagunek bultzatutako lan talde batek garbitua izan zen erdi aroko harrizko zubi eder batetik. Ondoren, errekaren beste aldetik igoko gara eta eremu ireki batera ateratzen gara. Ordutegia 0:26h Altuera 284m Luzeera 1,45km UTM X 623692 UTM Y 4783365 rain basoa eskuinaldera dugu eta hesiak eta belarO diak ezkerraldera. Bidea zabaldu egiten da segidan, eskuinaldetik datorren bertze batekin elkartzerakoan. Burdin harizko hesien hainbat ate uzten ditugu gure eskuinaldean. Sei minutu geroago baso ttiki bat igaroko dugu eta hurrunean ezkerretara San Migel ermitako pareta xuriak ikusi ditzakegu. Ermitaren pareraino hurbiltzen gara, zonaldeko eraikuntza tipikoa. Ermitara hurbiltzen goazen einean, hurrunean Arizkungo etxeak ikusten hasten gara. Ermitari bizkarra emanez (orain arte genuen norabidearekiko 90ยบ-ko bira eginez eskuinaldera), bide-pista zabal batetik jeisten gara. Gutxi barru zementuzko zati bat igaroko dugu, gero bidea berriz lurrezkoa izatera pasatzen da, aldeetan hesiak dituena. Barrualdean, mendi-magalaren erdi aldera, Azpilikuetako herria ikusten dugu.

Baserri baten ondoan dagoen eta bertze baserri batetik datorren bertze pista bat, gure bideari lotzen zaio perpendikularki. Bidea beheruntz doa zuhaitz artean Arizkun aldera. Ordutegia 0:44h Altuera 273m Luzeera 2,74km UTM X 623787 UTM Y 4782379 aserri batzuen artean sartzen gara Ursuako nobleen B jauregi eder eta sendorrera iristeko. Ezkerretra Bozate auzoa gelditzen da eta jauregiaren aurrealdean Santa Anako ermita. Platanuen itzalen artean Izpegiko portutik Arizkunera doan errepidean agertzen gara maldan behera. Gure aurrealdean Auza mendiaren handitasuna agertzen da. Gorramendi eta Gorramakil gure atzealdean gelditzen dira ezkerraldera. Errepidea gurutzatu eta eskuinera biratu. Errepidean aurrera jarraitzen dugu, segidan Bozate auzotik ateratzeko eta errepdieen bidegurutzera iristeko. Eskuinaldean Lamiarritako jauregia uzten dugu, Goienetxetarren aintzinako jauregia da hau. Gure ibilbideak ezkerreruntz hartzen du, Arizkun erdialdera hurbiltzeko. Ondoren, egun honetan lehenengo aldiz Baztan erreka gurutzatuko dugu zubiaren gainetik. Ordutegia 0:55h Altuera 261m Luzeera 4,05km UTM X 623802 UTM Y 4781943

E

xerlekuak dauden lekuan, segidan errepidea utziko dugu, ezkerraldeko zementuzko bidea hartu eta malda txiki batean gora abiatzeko. Laister, zorua lurrezkoa egiten da eta eskuinaldera alde egiten du herrira hurbiltzeko. Hiru minutu ondoren, perpendikular datorren bide batekin topo egiten dugu eta hau hartuko dugu eskuinaldera. Hurrunean, Arizkun gaineko beste aldeko magalean Azpilkueta herria ikusten da eta handik hurbil San Francisco Xabier-en familiaren etxea. Gure ibilbideak, bi hesiren artean dagoena, Arizkunekin kontaktua hartzen du. amaiur - elizondo - lekaroz

11


Herrian sartzen gara, forjazko tailer baten ondotik. Beheruntz egingo dugu xuabeki, kalearen ezkerraldean, zizelatutako egurrekin egindako teilatu-hegal harrigarriak dituen baserri handi bat aurkitzeko. Hurrengo ikusten dena berriz Iturraldea gaztelua da, Klarisen konbentuaren eraikuntza finantzatu zuen Juan Bautista de Iturralde bizitu zen etxea. Puntu honetan aurkitzen da B saihesbidearen lotura.

B

idea, azkar hasiko da jeisten. Landaredia ugariagatik zalantzak sortu ohi dituen bidegurutze bat, garbitua izan da azkenaldian. Bidegurutzeko harrian margotutako geziak, eskuinaldera igo behar dugula erakusten digu garbi. Horma handi baten ondotik igaroko gara. Berrehun metro barru, alanbrezko hesi batek eremu ireki bati lekua uzten dio. Ordutegia 0:42h Altuera 279m Luzeera 2,46km UTM X 622847 UTM Y 4782653

B SAIHESBIDEA Urrasundik Azpilkueta-Erratzu-Arizkun-era

A maiur: Elizara iristerakoan, eskuineko errepidetik ja-

rraituko dugu, Elizondo Dantxarinearekin lotzen duen errepideko Amaiurko irteerarako bidegurutzerantzko norabidean. “Bizintxako Zubia” igaroko dugu, errekatxo hau pasatzea ahalbideratzen digun zubia. Azken zati honetan maldan gora joango gara, errepide nagusiraino, Kateako dermioan.

Metro gutxi batzuk beheruntz egingo dugu eskuinaldetik eta lur soltezko pista bat aurkituko dugu bunker baten parean. Eskuinaldeko pista hortatik irtengo gara eta metro gutxi geroago goruntz hartuko dugu hautsitako bide batetik, “Amaiurko Bidea”, lohia saihesteko harlauza estruktura berezi bat eskainiko diguna eta ondoren harrizko hesi artean doan paseo goxo bat da, bidea zelaitzen hasten denean. Atakatik pasako gara eta gutti geroago ezkerretik eskuinera jeisten den hormigoizko pista batera aterako gara, “Malkorreko Bidea”. Bidea eskuinaldera biratzen da eta Urrasun auzoko lehenengo etxeetara garamatza. Auzoan, Santiagoko ermitaren paretik sartuko gara. Hemen ura aurkituko dugu grifoan, ondoan dagoen etxeko askan. PR NA-4 tik ibili garela erakusten duen marka bat ere ikusiko dugu eta bertatik jarraituko dugu. Auzoa, kale nagusitik zeharkatuko dugu, bertako etxe zoragarriei so eginez eta kalea bukatzerakoan, ezkerretara ateratzen den pista hartuko dugu, alanbrea eta harlauza bertikalezko hesi mixtoen artean.

12

amaiur - elizondo - lekaroz

lambrezko hesi baten ondora iristen gara eta hau A zeharkatzen dugu. Ezkerreko hormak jarraitzen du, baina eskuinaldetik bidea belardi batera irekitzen da. Metro gutti batzuetako maiztasunez, Bidearen gezi oriak, belar artean ateratzen diren harrietan margotuak agertzen dira. Berehala, iratze eta haritz txapar ugarien artean, beheruntz abiatuko gara, hondoko oihal bezala Azpilkueta dugularik ( eta Zuaztoi auzoa eskuinaldean). Bidaxka, hiru minututan bertze bati lotzen zaio eta ezkerraldetik jarraitzen dugu (ia zelaian). Berriz ere hesia inguratzen dugu. Eskuinaldetik arezko harlauza bertikalak agertzen hasten dira berriro.

B

idaxka errepidearen altueraraino jeisten da. Bere adar bat, bazterbidean bukatuko da, gaztainondo artean. Erreka asfaltuaren alde honetara igarotzen da, zubi baten azpitik. Gu eskuinaldera biratuko gara eta urezko errekatxo bat gurutzatuko dugu harrizko zubitxo batetik (harlauza bakar bat nahikoa da gurutzatu ahal izateko). Honela, ehun metro aurrerago bidegurutze batera ateratzen gara. Ezkerraldera goaz eta metro gutxi batzuetan zatitutako biribilgune batera ateratzen gara, N-121B errepide nagusiak zeharkatzen duena.

B

este aldean Erratzu-Izpegi errepidea abiatzen da. Gurutzatzen dugu eta eskuinaldeko bazterbidetik jarraitzen dugu, hainbat nabeen artean. Industria poligono txiki bat da, Ordokizelaiako dermioa. Erretegitik eskuinaldera, errekaren bila aterako gara, asfaltatutako bidetik. Erreka, Roako zubitik igaroko dugu, “Berroko zubia”, eta bidaxka fin eta bihurkatik, Arizkungo lehenengo etxeak aurkituko ditugu. Arizkungo ateetara ailegatuko gara eta bertan murgilduko gara, Arizkun Bozate auzoarekin lotzen duen NA 1601 errepidea gurutzatuz. Parean, gure eskuinaldera utziko dugun farmazia bat aurkituko dugu eta norabide horretan, harri soltezko bide zaharretik, asfaltatutako beste kale bateraino iritsiko gara eta orduan eskuinaldera biratuko gara Klarisen konbentura ailegatu arte.


ETAPA AMANKOMUNAREN JARRAIPENA untu honetatik aurrera A sahiesbideko ordutegi eta P distantziak hartuko ditugu oinarritzat. Herriaren erdigunean berriro errepidea aurkituko dugu. Aska bat pareta baten ondoan. Ezkerraldera hartuko dugu eta bidebazterretik jarraituko dugu Arizkundik irteteko. Herritik ateratzen goazen heinean, belardi eta baso lerroen mosaiko berri bat zabaltzen da gure begirada aurrean. Bide bat eskuinaldera doa. Guk errepide nagusitik jarraituko dugu beheruntz. Errepidearen bihurgune itxi batean, Aintzialdera seinalatzen duen asfaltatutako desbideratze bat dago. Metro gutxi batzuk aurrerago, aintzinako galtzada ederraren bidea ateratzen da. Bi zuhaitz lerro eta hesi baxuen artean, errekatxorantz jeitsiko gara. Erreka igarotzen duen eta trebeki eraikitako harrizko zubia. Lekua edertasun handikoa da. Bidea segidan malda gora hasten da berriro. Gastatutako harrizko lurra, zonaldeko historian zehar hemendik igaro diren ibiltari ugarien testigua da. Ordutegia 1:20h Altuera 271m Luzeera 5,38km UTM X 623003 UTM Y 4780651 intzialdeko desbideratzeko bidetik ateratzen gara eta A eskuinaldera biratzen dugu, asfaltotik jarraitzeko. Metro gutxi batzuk barru eskuinaldera desbideratzen gara bide zabaletik. Desbideratzeak hiruki moduko bat uzten du, bidearen ondoan. Jeitsiera hasten dugu. N-121-B errepide nagusira hurbiltzen ari gara. Errepide nagusira ezkerraldetik ailegatzen gara, eskuinaldera ia 90ยบ biratzen duen bihurgune batean. Ezkerraldeko bazterbidetik jarraitzen dugu. 200metrtotara Baztan ibaia berriro gurutzatzen dugu. 60km.-aren ondoan, eskuinaldera askaldegi bat dago bere elementu guztiekin berritutako kisulabe baten inguruan, baso itzaltsu batek babestuta. Ezkerreko bazterbideko lurrean dagoen seinalea jarraituz, hurbilean dagoen Baztan ibairuntz desbideratzen gara beheruntz, landarediz inguratutako bidaxka batetik. Bidea, zuhaitz galeria batetik sartzen da. Hiru minutu eta gero, harrizko hesi artean doan bide batera baztertuko gara. Eskuinaldera baserri txiki bat utziko dugu jarraian. Altuera berdinean perpendikularki doan bide bat gurutzatzen dugu, ezkerraldera pasabidea debekatzen duen seinale bat duena. Lau minutu ondoren, beste bide bat elkartzen da ezkerraldetik. Zuzenean jarraitzen dugu. Pixka bat aurreraxeago ur txorrotadun aska bat aurkitzen dugu eta zelaian Elbetera doan asfaltatutako bidean

sartzen gara. Eremu zelaia. Errepidea gure eskuinaldetik berrehun metro ingurura igarotzen da. ELBETEA

E rrepidea bistan dugularik, eskuinaldeko errepidea har-

tuko dugu, N121B errepidea gurutzatzeko eta perpendikularki jarraitzen dugu, galtzadaren beste aldetik. Haratago barneratzen gara. Harrizko gurutze batek bidegurutzea erakusten du. Elizara iritsi aurretik, garbitegia bisitatu dezakegu, kalearen eskuinaldean. Ondoren bideak bihurgune zabal bat egiten du Elizondoko mugara iristeko. Belardi bat gure eskuinaldean uzten dugu eta muga zehazten duen erreka baten gaineko zubia gurutzatzen dugu. ELIZONDO

B ailarako udala kokatzen den Foruen plazara iristen

gara. Lurrean dauden maskorrak jarraitzen ditugu Jaime Urrutia kaletik Txokotoko zubiraino. Hau gurutzatu eta ezkerretara Braulio Iriarte kaletik jarraitzen dugu eta bertan Puriosenea jauregian kokatutako etnografia museoaren aurretik pasako gara. Kale berdinetik jarraituko dugu, lagunduta, modernoago diren urbanizazio batzurekin topo egiten dugu eta gero herria uzten dugu Lekaroz aldera doan herri bidaxka bezala seinalizatutako lurrezko bidetik. Bi minutu geroago, itzal gunea aurkitzen dugu, harrizko bi pila artean. Beheruntz egingo dugu pixkanaka, ezkerraldea doan bide belartsu bat utziz eta asfaltatutako bide bat hartzen dugu. Berehala, hurbilean Lekarozko institutuko eraikuntzak ikusten digutu. Belardi eta zuhaitz multzoak txandakatzen dira, Baztango bailaran ohikoa den mosaiko jarrai batean. Institutuaren eremuan, erromesen aterpetxe bezala ere funtzionatzen duen Valle de Baztan aterpea aurkituko dugu.

amaiur - elizondo - lekaroz

13


BIDEAN DAUDEN BERTIZ PARTZUERGOKO ZERBITZUAK ALOJAMENDUA - Apaiolarre landetxe osoa (Azpilkueta): 948.453.450 / 626.918.572 - Gananea landetxe osoa (Azpilkueta): 948.453.338 - Karakotxekoborda I-II landetxe osoak (Azpilkueta): 948.453.311 / 699.652.349 - Labaki Zarra landetxe osoa (Azpilkueta): 948.453.311 / 699.652.349 - Labakia landetxe osoa (Azpilkueta): 948.453.311 / 699.652.349 - Petisansenea I-II landetxe osoak (Azpilkueta): 948.453.338 / 639.622.863 - Etxeberria pentsioa (Arizkun): 948.453.013 - Gontxea landetxea (Arizkun): 948.453.433 - Landaberroa landetxea (Arizkun): 948.453.208 - Malkoa landetxea (Arizkun): 948.453.195 / 609.405.040 - Barrantxea I-II landetxe osoak (Arizkun): 948.453.026 / 616.127.285 - Enekonekoborda landetxe osoa (Arizkun): 948.453.419 / 629.684.355 - Etxenikea landetxe osoa (Arizkun): 667.633.656 - Katalinkonea landetxe osoa (Arizkun): 948.580.514 / 948.453.246 - Lartezarrea landetxe osoa (Arizkun): 948.393.031 - Elbeteko posada (Elbete): 948.581.519 - Antxitonea Trinkete hostala (Elizondo): 948 581807 - Saskaitz hostala (Elizondo): 948.580.488 - Jaen landetxea (gelak) (Elizondo): 948.580.487 - Urruxka landetxea (gelak) (Elizondo): 948.452.106 - Larraldea landetxe osoa (Elizondo): 948.580.541 / 699.117.191 - Markullukoborda landetxe osoa (Elizondo): 680.456.884 / 948.581.967 - Casa Etxetxipia apartamendu turistikoa (Elizondo): 630.083.385 / 948.581.059 - Hiru Iturri pentsioa (Lekaroz): 948.580.389 - Gerezibeltzeta landetxe osoa (Lekaroz): 620.906.161 / 948.580.353 - Iparraldea landetxe osoa (Lekaroz): 699.325.449 - Mikelenea landetxe osoa (Lekaroz): 948.453.385 JATETXEAK - Etxeberria pentsioa (Arizkun): 948.453.013 - Elbeteko posada (Elbete): 948.581.519 - OĂąaska jatetxea (Elbete): 948.452.088 - Galarza jatetxea (Elizondo): 948.580.101 - Eskisaroy jatetxea (Elizondo): 948.580.013 - Baztan jatetxea (Elizondo): 948.580.113 - SidrerĂ­a Kortarixar (Elizondo): 626.532.452 - Hotel Baztan (Gartzain): 948.580.050 - Hiru Iturri pentsioa (Lekaroz): 948.580.389 BALIABIDE INTERESGARRIAK - Pedro Zapata forja artistikoa (Arizkun): 948.453.055 - Jorge Oteiza Baztango etnografia museoa (Elizondo): 948.581.517 - Arizkunenea kultur etxeko erakusketak (Elizondo): 948.581.279 INFORMAZIO PUNTUAK - Elizondoko turismo bulegoa: 948.581.279 (Goi denboraldia irekia)

Etnografia museoan ere informazio turistikoa ematen da.

14

amaiur - elizondo - lekaroz


Baztango bailarako hiriburuaren lana hartEzenlizondok du. Tradizioz bi feria eduki ditu, Aste Santu aldera eta urrian. Lehenengo gerra karlistan paper nagusia bete zuen, mugako eremu eta karlistentzako babesleku gisa Baztanek zuen garrantziagatik. Elizondoko Arizkunenea etxean bildu ziren Don Carlos erregegaia eta Zumalakarregi jenerala. Elizondok modu nabarmenean aurrera egin zuen XIX. Mende erdi aldera. ELIZONDOKO ETXEEN EZAUGARRI NAGUSIAK:

E

lizondoko etxeen gehiengoa, bailarako gainerakoena bezala, lekuko klima heze eta euritsura egokitzen diren oinplano karratu edo laukiko, hiru edo lau solairu eta teilekin estalitako eta teilatu-hegal handia duten (etxearen forua zehazten dutenak), euri teilatuak dituzten eraikuntzak dira. Bailarako etxeen parametroaren tratamenduak, hormen luzitua, baoetako ageriko lekuetako, bazterretako eta solairuak bereizteko inpostazko lerro batzuetako harlandu gorriarekin konbinatzen du. Etxeak banakako unitate bezala eginak daude, beraien

artean arteka edo estrakez eta irekita edo itxita egon daitezkeen kalexka txikiez bereizten direlarik. enetan, bailarako harmarria nabarmentzen da: D Xake taula bat. Harmarria, Nafarroako Karlos II.-ak, 1441. utean baztandarrei emandako kapare kolektiboari lotuta dago, mende erdi geroago Karlos Vianako printzeak mende erdi geroago berronetsi zuena. Tradizioz, harmarriaren jatorria 1212. urteko Tolosako Haraneko gatazkatik dator, Santxo gogorrak baztandarrei beraien ausardiagatik harmarria oparitzen dienean.

X

VII eta XVIII mendeetan Madrilera emigratu eta borbondarren gortean goi mailako karguetara iritsi ziren baztandarren harmarri handiak ere nabarmentzekoak dira. Hauek aberastasun handiak egin zituzten eta zenbaitetan erregeari dirua uztera iritsi ziren, honen aldetik titulu ugari jaso zituztelarik eta honela Baztango harmarria, arma heraldiko askorekin hornitzea lortu zuten. * Lekarozko erromes aterpetxea: 948 58 18 04

amaiur - elizondo - lekaroz

15


16


ELIZONDO - BERROETA

Luzeera: 9 km | Iraupena: 2 ordu

ekaroz herrira doan bidetik zuzen jarraitzen Ldugu, Iruritarako norantzkoan (hurrunean, ezkerraldera bertako eliza ikusten da, Abartan mendian bukatzen diren magalen azpian). errira hurbiltzerakoan eraikuntza batzuen ondoH tik pasako gara, Arrazkazaneruntz doan desbideratze baten ondotik. Ondoren, azken aldiz Baztan ibaia gurutzatzen dugu eta Iruritaruntz igotzen hasten gara. zkerraldera Gartzain gelditzen zaigu goialdean. EAzpialdean berriz frontoia eta parean eliza. Bi minutu geroago, plazara iristen gara, errepide nagusiaren ondoan, Gaston eta Jauregia jauretxeekin. Errepidea, plazaren altuera berdinean kasko batera iristen da eta beheruntz abiatzen da bihurgune batean. N-121-B Errepidea gurutzatzen dugu eta bere ezkerraldetik joango gara, Artesiaga eta Berroetaruntz jeisten den kalearen ezker alderako bidegurutzea arte (seinaleztatua dago). Bide hau hartuko dugu beheruntz. Hiru minutu geroago, Artesiagan zehar Eugira doan errepidea desbideratzen da ezkerretara, baina ez dugu kontutan edukiko eta aurrera jarraituko dugu. Pixka bat aurreraxeago, Ibur erreka zubi batetik gurutzatuko dugu eta Irurita atzean utziko dugu. Zubia pasatu eta ehun metro inguru geroago, asfaltoa utziko dugu, zuhaitzdun eremu batean sartzen den ezker alderako bidaxka bat hartzeko. Puntu hau, farola batean eta zutoin elektriko baten kaxan seinaleztatua dago. Goruntz joango gara. Minutu batzuetan igoera gogorra eta iraukorra da, baina Berroetako errepidearen bihurguneak, lasterbide batetik sahiestuko ditugu.

Altuera 260m UTM X 617678 UTM Y 4776176 ure bidaxkarekin gurutzatzen den bide diagonala. Ezker Galdera hartuko dugu, goruntz ere. Hiru minutu geroago eskuinaldetik beste bidaxka bat sartzen da. Malda mantentzen da. Bidea, landarediz betetako bi ezponda artean sartzen da. Malda guttitzen doa. Zigaurreko auzoa (Ziga).

S

ahiestu dugun errepidea aurkitzen dugu berriz, eskuinaldetik datorrena. “Baztango behatokia�ren azpian gaude. Auzoaren erdialdean San Andres ermita azpitik igarotzen gara. Errepidean aurrerago, auzotik azkar ateratzen gara, beheruntz. Auzoa atzean utzi ondoren, lehenengo bihurgunean eskuinaldera, hiru gezi orik seinaleztatua, desbideratzea errekaren ondoan daukagu.

B

i bide daude. Eskuinekoa hartuko dugu. Ongi seinaleztatua dago. Berehala erreka zubi batetik igaroko dugu. Goruntz goaz berriro. Lau minutu barru, berriz errepidera aterako gara eta ezker aldera hartuko dugu. Asfaltoan minutu bat ibili ondotik, Zigaruntz doan beherantzko desbideratzea hartuko dugu. Errepidetik joango gara. Bi minutu geroago hilerria gure ezkerraldean geratzen da. Bost minutu ondotik, Zigako lehe etxeekin kontaktuan jarriko gara. Eskuinalderuntz desbideratuz, elizarako norabidea hartuko dugu, goialdean.

elizondo - berroeta

17


lizatik berrehun metrotara seinale ori batek ezkerralEderuntzko desbideratzea erakusten digu, kaleburu batean. Asfaltatutako bidetik aterako gara, berriz ere jeitsiera xuabe batean, bostehun metrotara berriz Berroetako Bidearekin lotzeko. Eskuinaldera hartuko dugu. Errepidea beheruntzko malda txiki batean doa.

den Aniztik haratago. Berriz errepidea gurutzatzen dugu eta beheruntz doan bidaxka hartzen dugu. Aniz oso hurbilean uzten dugu. Bidaxka beherantzko malda gogorrean doa, landaredi askoko paisaian. Lau minututan bidegurutzea. Ezkerraldetik, zelaian goaz bide zabalenetik.

Altuera 404m UTM X 616140 UTM Y 4774382

inutu bat geroago, berriro errepidera aterako gara. M Eskuinaldera, beheruntz.

E zkerralderantzko desbideraketa, seinale batean margotutako gezi ori batzuekin markatua. Maldan gora, legarrezko bidean eta berehala eremu zabalera ateratzen da. Momentu horretan eskuinaldeko bidera desbideratzen gara, bide nagusia utziz. Hiru minututan, granja batean parean, eskuinaldeko asfaltatutako bidea hartuko dugu. Aniz herritik hurbil gelditzen da. Herria bistan dugunean, asfaltoa beheruntz hasten denean, ezkerraldera hartuko dugu etxe baten ondotik. Berehala, ehun metro ingurutara, asfaltoa utziko dugu ezkerraldeko bidea hartzeko. Bidea landarediz betetako bi pareten artean doa eta berriz beheruntz doa Berroetako errepideruntz baina iada eskuinaldean gelditzen

Ezkerraldera doan desbideratze berri bat, goruntz. Zuhaitzdun eremutik, zonalde ireki batera ateratzen gara. Bidea berehala zelaitzen da. Haritz eta urritzezko basotik sartzen da. Eskuinaldean, harrizko harrizko hesi batek laguntzen du eta ezkerraldean alanbrezkoak. Berroetako hilerriaren ondotik pasa ondoren, herria bistan dugu iada. Zorua zementuzkoa bihurtzen da eta errepidea eta herria aurkitzeko beheruntz doa. Bost minututan asfaltoa aurkitzen dugu eta herrian sartzen gara. Herri erdigunean * Berroetako erromesen aterpetxea: 948 58 51 04 (Iritsi aurretik deitzea gomendatzen da, gehienbat uda garaian).

BIDEAN DAUDEN BERTIZ PARTZUERGOKO ZERBITZUAK ALOJAMENDUA - Indartea landetxe osoa (Irurita): 948.580.871 / 679.696.559 - Senperenea I-II landetxe osoak (Irurita): 948.581.494 / 609.233.317 - Zapatilenea landetxe osoa (Irurita): 948.452.157 / 948.452.251 / 676.791.106 - Aldekoetxeberria I-II-II landetxea (osoa + gelak) (Ziga): 948.580.277 / 699.842.628 - Ziga´ko Etxezuria landetxea (gelak) (Ziga): 948.452.078 - Jauregia I-II landetxe osoa (Aniz): 948.585.003 / 645.799.262 JATETXEAK - Olari jatetxea (Irurita): 948.452.254 BALIABIDE INTERESGARRIAK - Iruritako Jauregia dorretxea: 948.452.056

18

elizondo - berroeta


BERROETA - BELATE - OLAGÜE

Luzeera: 20km | Denbora: 5h. 45 min. | Gehienezko desnibela: 628m

B

erroetako plazako hegoaldean, ate gainean 6 zenbakia duen etxe bat ikusiko dugu. Alde bakoitzetik kale bat ateratzen da. Ezkerraldetik, www.rutasnavarra.com –en deskribatzen den ekialdeko bidea ateratzen da.

B

,120km. Berriro ere errepidea. San Blas benta (aintzi5 nako aterpea eta gaur egungo landa ostatua). Honen ondotik saihesbide berri bat bihurgunean, errepidea azken aldiz gurutzatu eta pagaditik jarraitzeko, malda handian.

ide honen eskuinaldetik herritik ateratzen gara beheruntzko malda batean errepideruntz. Horrela, N-121 errepidea eta sarrerako bertze bide bat gurutzatzen ditugu, batzuetan asfalto gainean eta beste batzuetan honen azpitik doan tunel batetik. Beheruntz jarraituko dugu Marin erreka hormigoizko zubi batetik gurutzatzeko. Jarraian ezker aldera biratuko gara, Saldito galtzadatik igotzeko, hainbat bihurgune itxi eginez.

B

ALMANDOZ

9 ,240km. Belateko punturik altuena. Pisten bidegurut-

H erria zeharkatuko dugu goruntz errepide zaharretik lehenengo bihurgune itxia arte. Eskuinaldera desbideratzea zementatuztako bidetik. Igoera gogorra. Errepideari paraleloan jarraituko diogu, honen azpiko oinezko tunel batetik gurutzatu arte. Bentaberri baserri azpian, belarrezko bide bat jarraituko dugu eskuinaldera. Goruntz egingo dugu berriz asfaltoa gurutzatzeko eta belarrezko sahiesbide bat hartzeko.

asoaren zelaigune batean (Oltxoko errekaren iturburuan), bi bideak elkartzen dira (bestea ezkerraldetik iristen da) eta Belate gainaldera jarraitzen dute. Lepo xuabe batera iristen gara eta ondoren zuhaitzdun mendimagala diagonalean igarotzen duen bidaxka estuxeago batera desbideratzen gara. Azkenik belardi eremu batera iristen gara eta aintzinako erromatarren galtzadatik joango gara, ibilbidea erakusten duten bere menhir ikusgarriekin.

zea eta Baztan eta Ultzama arteko muga. Aztarnak aurkitzen ditugu, Santiagoko ermitaren ezkerraldean. Beheruntz joango gara. 600 metrotara, Belateko monastegia. Aintzinako erromes ospitalea, XII. mendean eraikia eta gaur egun berritua baina bakartia.

HISTORIA Maria Monastegi-ospitalea 1160. urtean eraikia izan zen. Kalonjeek priorato bat sortu zuten eta Iruñako kaS anta bildoan “Prior de Velate” irudia existitzen zen. Monastegi-ospitale mixtoa zen eta garai hartan ez zen harraroa

honela izatea. Gizon erlijiosoak prior batek gobernatuak ziren eta emakume erlijiosak berriz priora batek. Errege eta gotzainek ere asko babestu zuten. Monastegiak garrantzi handia izan zuen eta jabego handiak izatera iritsi zen.

on Juan de Labrit erregeak erreinua mantentzeko saiakeran porrot egin zuenean, bere tropak mugarantz erreD tiratzera zihoazenean, monastegia larrutu zuten 1.513an. Konbentzioko gerratik aurrera (1793-1795), bertan gurtzen zen birgina Alcoz-era eraman zuten eta monastegian San Agustin egunean egiten ziren erromeriak kenduak izan ziren, monastegia erabateko gainbeheraldira eramana izan zen.

G aur egun eraikuntza lauki bat dago, bi uretako estalkiarekin eta aurrealdean azalera berdintsuko Eliza bat.

berroeta - belate - olagüe

19


B

ost atalek osatutako nabe bat da puntadun kanoi estalkiarekin. Kanpoaldean bost ostiko gogorrek gangaren pisua banatzen dute.

B

i ostiko txikien arteko hormapikoan portada erromanikoa du, pixka bat puntadunak eta turuta antzekoak diren, lau ertzeetan arkibolta eta euriaz babestekoa dituen eta itsatsitako zutabeei lekua uzten dien inposta gainean ezartzen diren arkuduna da. Ebangelioaren aldean beste hutsune bat dago baino geroagokoa ematen du, portadaren goi eta ezker aldeko hormapikoko hutsunea bezala.

H

egoaldeko oinetako lehenengo bi ostikoen artean, tximinia handi bat dago, basamentua ikusi daitekeen elizpe batekin babestua egongo zena. Zihurrenik erromesei aterpea emateko erabiliko zen.

M

onastegia atzean utzita, eskuinaldera biratuko gara, erreka gurutzatu eta aurrerantz jarraituko dugu pagadi batetik. Basoan denbora luzea egin ondotik, belardiak agertzen hasten dira eta Lantz aldera jeisten hasiko gara. Kale nagusira iristean, eskuin aldera biratuko gara, ostatuaren ondotik pasako gara eta hegomendebalderantz aterako gara N-121runtz doan bidera. Bide hau zelaia da eta trafiko gutxi egoten da.

E

skuinaldera doan bihurgune batera iristean, zuzen jarraituko dugu, alanbrezko hesi artean doan lurrezko bide zabal batetik. 200m.tara dagoen bidegurutzean aurrerantz jarraituko dugu eta basotxo batera iritsiko gara. Belardi batetik ateratzera goazenean, eskuinaldeko bidaxka hartuko dugu, zuhaitzen azpitik.

BIDEAN DAUDEN BERTIZ PARTZUERGOKO ZERBITZUAK ALOJAMENDUA - Venta San Blas hostala (Almandoz – Belate): 948.585.016 - Palacio Beola hostala (Almandoz): 948.585.002 JATETXEAK - Venta San Blas jatetxea (Almandoz – Belate): 948.585.016 - Beola jatetxea (Almandoz): 948.585.002

20

berroeta - belate - olagüe

B

i ataka eta Eureka-Beltz erreka gurutzatzen duen zubi bat igarota, Anueko lurretan sartzen gara. Bide zabal batek N-121 errepide nagusiko bazterbidera ateratzen gaitu. Laister ezkerreruntz desbideratuko gara, Olagüera sartzen den errepidera, errepide nagusia zubi baten azpitik gurutzatzen dugularik. Olagüera iristen gara eta bertan erromes aterpetxe bat aurkituko dugu.


OLAGÜE - IRUÑA

* Olagüe Erromes aterpetxea. Kontaktuzko telefonoa: 948 307074

laguetik, Leazke, Etulain, Ostiz ezkerrean utzi, Enderiz, Olaiz, Sorauren, Arre, Arreko trinitatearen zubia: OrreaO gatik datorren bidearekin topo egiten du hemen, ibai parketik Iruñarantz.

Iruñako informazio bulegoaren telefonoa: Eslava kalea, 1 (Plaza San Francisco Plazako eskinean) - 31001 Iruña tel: 948.206.541 e-maila: oit.pamplona@cfnavarra.es

Iruñako erromes aterpearen telefonoa: Compañía kalea, 4, beheko solairua (katedralatik urbil) - 31001 Iruña tel: 662.570.716 / 948.222.274 www.caminodesantiagoennavarra.es Sanferminetan eta azaroak 1etik apirilaren 4ra itxita. Casa Paderborn. Camino del Molino de Catarroso z/g tel: 948.211.712 www.jakobusfreunde-paderborn.eu Azaroak 1etik otsailaren 28ra itxita.

olagüe - iruña

21


22


INTERESEKO ZERBITZUAK

OSASUN ZENTRUAK - Urdazubi/Urdax: tel: 948.59.91.30 - Elizondo: tel: 948.58.18.32

LARRIALDIETARAKO TELEFONOA - SOS Navarra: 112

BERTIZKO PARTZUERGO TURISTIKOA - tel: 948.59.23.23 e-maila: bertiz@consorciobertiz.org www.consorciobertiz.org

EGURALDI IRAGARPENA - tel: 807.17.03.65 http://meteo.navarra.es - www.euskalmet.euskadi.net

ESKERRAK

- Urdazubi-Baztan-eko Donejakue bideko lagunak. - Pello Iriarte, historiatzailea. - Amaiurko bizilagunak. - Urkulu Elkarte Kulturala: www.rutasnavarra.com

intereseko zerbitzuak

23


Baztan-Urdazubi Donejakueko Bidea  

Baztan-Urdazubi Donejakueko Bidea

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you