Page 1

TXAPELDUNAK!


Usandizaga 85 – 54 Iraurgi Gipuzkoako Eskola Serieen txapeldun berria dugu gure institutuko taldea. Donostia 2016 Arenan jokatu zen finala, Lagun Aro GBC-ren kantxan. Ikastetxeko ordezkaritza zaratatsua izan zen bertan, taldeari animatzera etorritakoa. Emaitzak adierazten duenaren kontra, ez zen erraza izan eta lehen laurdenean aurretik jarri ziren azpeitiarrak (2 puntu gora). Bigarrenean, ordea, finalera eraman dituen jokoa egin zuten gure ordezkariek (Joserra eta Dani nagusi erreboteetan, Mateo 3koak saskiratzen eta Dario fin ibilita). Halatan, 41-29 bukatu zen lehen partea. 3. zatia orekatu samarra izan zen (+4). Azken laurdenean, ordea, aldea handitu zuten poliki-poliki defentsa on baten bidez. Azken emaitza: 85-54. ZORIONAK! Usandizaga: Alonso (19), Zabaleta (19), Brizuela (25), Coloma (12), Hevia (2) – hasierakoa – Arnedo (4), Estarlich (2), Cuenca (1), Lucas, Santacana eta Escribano Iraurgi: Segurola (2), Olano (2), Ibarguren (15), Zubizarreta (19), Arrieta (12) – hasierakoa – Irulegui (4), Odriozola. I, Gurruchaga, Arregui, Odriozola. J, Olaizola eta Urteaga

Zorionak jokalariei eta eskerrik asko ere joandako zaletuei taldeari animatzeagatik. Orain iparraldeko fasea jokatu behar dute finalera joan ahal izateko. Zorte on!


USANDIZAGA 85 IRAUGI 54  

USANDIZAGA 85 IRAUGI 54