__MAIN_TEXT__
feature-image

Page 1

Urolaldeko

Ikastola

Publikoen

aldizkaria

IKASTEN Antzerki topaketak eta

105. 2 017 k o

ekaina

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHIn LIBURUAREN EGUNA OSPATZEN

bertsopaper lehiaketa

BAILARAKO LANBIDE HEZIKETA PROIEKTU BERRIA

IKASLEEN ERAKUSKETAK Xabier Munibe ikastolan

Xabier Muniben zerbitzua eta lana euskaraz

AZPEITIKO IKASTOLA

www.azpeitikoikastola.hezkuntza.net

www.azkoitikoikastolahlhi.hezkuntza.net www.xabiermunibebhi.hezkuntza.net

www.urola.org


Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI


ikasten

AGURRA Azken zortzi urteetan zuzendaritza lanetan aritu garenoi, agintaldia ikastolaren bertsoekin bukatzea egokia iruditu zaigu. Azkoitiko ikastolaren histori txikia hara! bi bertsotan laburtuta laburtzerik baldin bada mila bederatziehun ta hirurogeiko hamarkada hartan sortu zitezkeen hainbat arazo ta traba guztiei aurre eginez euskaltzaleen erara imajinatu gabeko lekuraino heldu gara baloreak ez ditugu sekula alboan laga beti oinarri izanik hezkuntza eta euskara.

Nolako enborra izan dator halako ezpala sarritan irakasleek egiten duten itzala gurasoen parte hartze emankor bezain zabala ume txiki, gazte, heldu ikasleen eginahala handitzen joan garenez urteak pasatu ahala orduko oroitzapenak ezin ahaztu berehala orain arteko bidetik luzaro segi dezala guztiok osatzen dugun famili handi bat bezala.

NON ZER

Doinua: Habanera Egileak: Eneritz Artetxe Eizagirre eta Silvia Etxaniz Alberdi

Arduradunak: XABIER MUNIBE, KARMELO ETXEGARAI eta UROLA IKASTOLETAko Guraso, ikasle eta irakasleak Fotokonposaketa: FK

BERRIAK Martxoaren 8a _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 2 IKTn heldutasun maila aurreratua _ _ _ _ 2 Korrika _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 3 Korrika txikia _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 5 Irudi biziak programa _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 6 Ahozkotasuna _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 6 Eman bostekoa! _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 7 3txulo gure ikastolan _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 8 Atletekin solasean _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 9 Txokolatezko lantegia liburu egunean _ 10 Iksleen erakusketak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 11 XXVI. antzerki topaketak _ _ _ _ _ _ _ _ 12 Aenor auditoritzak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 13 Bertso, dantza eta kanta saioa _ _ _ _ _ 14 Mirari Amenabar _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 15 TALDEAK Gorputz hezkuntza _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Oinarrizko lehen sorospenak uretan _ _ Biologia-geologia saioak _ _ _ _ _ _ _ _ Elkarrekin eraikitzen proiektua _ _ _ _ _ Ghosts in love _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Txakur terapia eskolan _ _ _ _ _ _ _ _ _ Interneteko arriskuei aurre nola egin _ _ Gaztetxoen aholkulari digital _ _ _ _ _ _ Iraurgi berritzenen bisita _ _ _ _ _ _ _ _ Sare sozialak lantzen _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Soziolinguistika saioak _ _ _ _ _ _ _ _ _ Azkoitia ezagutzen _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Jolas kooperatiboak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Udaletxera irteera _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Igerilekua _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Diego Garciaren omenez _ _ _ _ _ _ _ _

1

16 17 17 18 19 19 20 20 21 21 21 22 22 23 23 24

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibeko zuzendaritza taldea

Ikaskirol: urteko balorazioa _ _ _ _ _ _ _ Eskola Agenda 21 _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Gu ere bertsotan _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Zur eta altzarigintza mintegia _ _ _ _ _ Mendekorasun egoeran daudenentzako arreta zikloa _ _ _ _ _ _ Administraritza eta finantzak _ _ _ _ _

24 25 28 29 32 35

ARTIKULUAK Eskola mapa berria _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 36 Azpeitia ezagutzen proiektua _ _ _ _ _ 38 ERREPORTAIAK Rise and Shine eta Shine Again _ _ _ _ _ 39 PROTAGONISTAK Elos jarduerak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Erasmus+ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Praktikak atzerrian _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Practicum masterreko praktikak _ _ _ _ Atseden hartzeko ordua _ _ _ _ _ _ _ _ Gure Ixabel _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Sara Aranguren _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Iker Sarasua _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _

40 41 46 47 48 49 50 50

OSPAKIZUNAK Bertso paper lehiaketa _ _ _ _ _ _ _ _ _ 51 Ikastolaren eguna _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 54 Ikas-kirol krossa _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 54 IBILALDIAK Ibilaldiak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 55 EKOIZPENAK Ekoizpenak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 74


ikasten

Berriak

MARTXOAREN 8a

Xabier Munibe BHI Aurtengoan ere, Azkoitiko Xabier Munibe DBHko komunitateak talde lanean eraturiko PANKARTA zin­tzilikatuz eta IRUDI ERRALDOIA eratuz Emakumeon Nazioarteko Egunarekin bat egin izan nahi dugu. Ekimena 3. DBHko ikasle taldeak bul­ tzaturik burutu dugu, eta berorren bidez, beste behin, berdintasun, askatasun eta sexismoaren kontrako aldarria egiteaz gain, egunerokoan bakoitzak bere esparrutik aritzeko geure konpromisoaren berri zabaldu nahi izan dugu lau hazitara.

Urola Ikastola

IKASTETXEETAKO TEKNOLOGIA–HELDUTASUNEKO EREDUAN MAILA AURRERATUA LORTU DU UROLA IKASTOLAK Proiektu honen helburua, ikastetxeen heldutasun teknologikoa neurtzea da, heldutasun eredu hau hiru mailetan banatua dago:

autonomiaren barruan, aurreikusiko du irakasle guztiek eremu guztietan erabiliko dituztela IKTak, eta baliabide telematikoak gero eta gehiago erabiliko direla, ikastetxean emandako espazioaren kontzeptua eta ikasgaiei dagokien denbora birtualki zabal dadin.

1. Oinarrizko maila: Erabiltzaileak trebatzea eta ikastetxean eskura dauden baliabide informatikoak (IKT gelak, ordenagailuak ikasgeletan, arbel digitalak, multimedia proiektagailua eta abar) erabili ohi dituzte irakasleek. Hezkuntza komunitatearekiko harremanetan baliabide telematikoak erabiltzen hasten dira, bai Sailak jarritakoak, bai ikastetxeak hartu dituenak (siteak, blogak, web orriak, posta elektronikoa eta abar)

Urola Ikastolak heldutasun maila ertaina 13-14 ikasturtean lortu zuen eta lan ildo horri jarraituz,aurreko urtean irakasleek egindako lanari esker, lortu dugu ikastetxea digitaliza­ tzea eta honen ondorioz maila aurreratua lortzea, hau da IKT-ak gure egunerokotasunaren parte dira. Parte hartu duten irakasle guztiak zoriondu eta egindako ahalegina eskertu nahiko nuke.

2. Maila ertaina: ikasgela digitalizatzea. Ikasgelan egin behar dira ahalegin guztiak, IKTak erabil daitezen curriculumeko eremu bakoitza lantzeko garaian.

IKT DINAMIZATZAILEA

3. Maila aurreratua: ikasgela eta ikastetxea birtualizatzea. IKTak irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuaren zati dira, era naturalean. Ikastetxeak,bere proiektuan eta dagokion

2


ikasten

Berriak

KORRIKA Xabier Munibe BHI Martxoaren 30ean, Otxandion hasi eta 2.535 km egin ondoren, apirilaren 9an, Iruñean amaitu zen 20. KORRIKALDIA.

ginen eta aparteko korrikaldia burutu Jose Mº Peña eta Maite Ansolak zeramatzaten lekukoaren atzetik. Eta jakina, gainerako beste 364 egunetan ere, segi dezagun bakoitzaren eskuak, oinak, pausoak astinduz, segi pausa eta etenik gabe.

“BAT ZUK” leloa soinean, Xabier Munibeko ikastolakook, apirilaren 5ean goizeko 5:50 inguruan S. Martin kalean bildu

EUSKARAK AURRERA EGIN DEZAN!

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

3


ikasten

Berriak Urola Ikastola

4


ikasten

Berriak

KORRIKA TXIKIA 20. korrika gure artean izan genuen apirilaren 5ean. Gaueko ordu txikitan pasa­tzen zenez korrika txikia aurreko egunean ospatu genuen. Gogotsu parte hartu zuten Azpeitian Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraikoek eta Azkoitian Xabier Munibekoak lelo berdinaren pean, euskaldunak garela eta izango garela adieraziz. Izan euskaldun, euskararen indarra gutako bakoitzetik sortzen baita.

5


ikasten

Berriak

IRUDI BIZIAK PROGRAMA:

DBH 4 ETA ZIG GELAKO IKASLEENTZAT

Xabier Munibe BHI

AMAMA Asier Altuna, Euskadi, 2015, 103min.

ALKOHOLA ETA ADINGABEKOAK PROGRAMA

Azaroaren 8an.

Ikasturtean zehar.

Familia bat, bi mundu. Jatorri bat, bi norabide. Baserria eta kalearen arteko gatazka, tradizioaren eta bizimodu berriaren arteko talka, guraso eta seme-alaben arteko ezin ulertua. Bizitza ulertzeko eta bizitzari aurre egiteko bi modu, elkarren aurka. Eta badoan mundu baten eta badatorren beste baten aurrean, lekuko isila, amama.

Atal hau, laburmetrai, iragarki, irudi etab.-en aukera batean datza, Unitate Didaktiko batekin batera. Adingabekoen alkohol kontsumoa lantzeko helburuarekin. Eduki guztiak, PDF formatoan bidaliko zaizkio irakaslegoari, bertan, aukeratutako ikus-entzunezko material ezberdinak ikusteko behar diren esteka aktiboak egongo dira.

MUSTANG

CAPTAIN FANTASTIC

Denis Gamze ErgĂźven, Frantzia, 2015. 97 min.

Matt Ross, AEB, 2016. 118 min.

(Euskaraz azpidatzita eta gaztelaniaz bikoiztua)

(euskaraz eta gaztelaniaz bikoiztua)

Otsailaren 8an.

Apirilaren 27an.

Turkiako herri txiki batean osaba eta amonarekin bizi diren bost ahizpa umezurtzen istorioa kontatuko digu Mustang filmak. Hamabi eta hamasei urte arteko neskatoak hondartzan mutil batzuekin jolasean ibili ondoren, jarrera inmoral hori zuzentzen saiatuko dira osaba eta amona.

Ben, bere sei seme alabak Ozeano Barearen ipar-mendebaldeko urruneko basoetan hazten, 10 urte igaro dituen aita da. Egun batean ordea, familiak naturan duen bizimodua utzi egin beharko du eta zibilizaziora itzuli. Beraien egoera berri hau asimilatzea eta berriz ere gizarte modernora egokitzea, ez da gauza erraza izango.

AHOZKOTASUNAREN INGURUAN APUNTE ZENBAIT Xabier Munibe BHI Ikasleen ahozko komunikazio gaitasuna, idatzizkoa bezalaxe, gelan landu behar da

zioak dituen ezaugarri nagusiak aztertu ditugu. Era berean, adibide praktiko bat ere baloratu ahal izan dugu ahozkoa lantzeko jarduerak egin aurretik eta egin ondoren, eta ikusi dugu lanketaren ondorengo ikasleen gaitasunaren hobekun­ tza nabarmena izan dela.

Aurten irakasle klaustroak gelan ahozko komunikazioa landu beharrari buruzko girotze saioa jaso dugu gai horretan aditua den Josune Zabalaren eskutik. Saio horretan Josunek, idatziz­ ko komunikaziorako gaitasuna lantzen den bezalaxe, ahozko komunikaziorako gaitasuna ere gelan landu beharrari buruz hitz egin digu. Horretarako guztion artean ahozko komunika-

Ea datorren ikasturtean, gaitasun hori lantzeko jarduerak eta ebaluatzeko tresnak prestatzeko formazioarekin ematen diogun jarraipena aurtengoari.

6


ikasten

Berriak

BATEKOA, BIKOA, HIRUKOA! EMAN BOSTEKOA!

ONE POINT, TWO POINTS, THREE POINTS! GIVE ME FIVE! Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai and Iraurgi Saskibaloia, “giving five�. As one of the main objectives for students is practicing English, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai 5th and 6th grade students received the visit of some of the Iraurgi Saskibaloia players. On the first lesson the players talked about their background and career experience ending with some questions asked by the students. On the second lesson, the focus was basketball; rules, games and some specific training were developed during this session.

7


ikasten

Berriak

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI

3TXULO GURE IKASTOLAN 3 txulo saioko Xbel etorri zen apirilaren 5ean Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraira. Bertan Olatz idazkaria ibili zen honen laguntzaile eta kontu hauek dakarkigu. Egunon Olatz, zer da 3txulo? ETB3n 0-12 urteko haurrentzako saio da. Umorea, zientzia, jokoak, lehiaketak eta gauza gehiago dituena. Atal horien barruan “3Txulo zuzenean” dago, ikastetxeei eskaintzen zaien tartea, hain zuzen ere.

Amaitzeko, ikasleek nola bizi izan dute bisita atsegin hau? Ikasleak zoratzen egon ziren, beraien ideia, bizipenak, ekarpenak… telebistako ikus-entzuleei erakustea ez da txantxetarako gauza!!! Xbel primeran ibili zen gurean, oso proiektu interesgarriak ditugula eskuartean esan zigun eta jarraitzera animatu gintuen.

Nola sortu zen 3txulokoak etortzea gure ikastolara? Programako arduradunak gonbitea pasa zigun, nola ukatu horrelako aukera bat?, Zuzendaritza taldeak zikloko koordinatzaileekin hitz egin ondoren, onartu egin genuen. Gainera, gurekin salbuespen bat egin dute, normalean Lehen Hezkuntzako ikasleak izan ohi dira euren protagonistak baina gure kasuan Haur Hezkuntzako ikasleak ere partaide izan dira.

MILA, MILA ESKER XBEL ETA KONPAINIA, NAHI DUZUEN ARTE!!!

Zertan aritu ziren Ikastolan? Aldaketekin gabiltza bi eraikinetan eta bertatik bertara berrikuntza hauek ikusteko aukera izan zuen. LHn lehen zikloko ikasleekin ibili zen Xbel “GARABI”, “ENGLISH FACTORY” eta “BIG-BANG” tailerretan saltzea­ tzen. Beste tailerren berri ere izan zuen (“MUGI-MUGI”, “INFINITO”, “OLGETAN”, “SORMEN”, “HIZKI-MIZKI”, “DENDA” eta “FUNLAND”). Bigarren zikloko ikasleek prestatu zuten zuzeneko irratsaioan ere egon zen. HHn, aspertzeko denborarik ez zuen izan ezta ere! LHko bosgarren mailako ikasle talde batek hiru urtekoei eskaini zien “Afrika eta koloreak” antzerkiaz gozatu zuen lehendabizi. Ondoren bost urtekoekin jolastoki berriaren maketa ikusi eta azken ikutuak eman zizkion Xbelek.

8


ikasten

Berriak Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI

ATLETEKIN SOLASEAN Martxoak 30ean, 6. mailako ikasleak San Agustin kulturgunera joan ziren Azkoitia-Azpeitia erdi maratoia zela eta antolatutako ekitaldira. Aurrenik Diego Gartziari buruzko bideo bat ikusi zuten. Bere omenez egiten den erdi maratoi honen jatorria eta bere bizi­ tza ezagutu zuten haurrek. Ondoren bertan ateratzekoak ziren atleta afrikarrei elkarrizketa egin zieten ingelesez. Oso interesgarria izan zen eta asko ikasi zuten afrikarrek dituzten bizi baldintza gogorrei buruz eta korrikalari izateko egin behar dituzten sakrifizioei buruz. Lasterketan hauek txalotzeko arrazoi askorekin atera ziren denak!

9


ikasten

Berriak

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI

TXOKOLATEZKO LANTEGIA LIBURU EGUNEAN Apirilak 24an, Karmelo Etxegarai ikastolan “Liburuaren Nazioarteko eguna” ospatu genuen.

• LH-6. mailakoek, Txokolatezko lantegia antzerki musikala prestatu eta antzeztu zuten.

Zergatik ospatzen da egun hori? Liburuenganako maitasuna inspiratzeko animoz eta liburuengan atentzioa deitzeko egiten da. Zergatik ospatu da aurten apirilak 24an? Berez, “Liburuaren Nazioarteko eguna” apirilaren 23a da. Aurten, eguna igandea izan denez, apirilak 24ra aldatu da.

• Astearte eta asteazkeneko jolas denboratan Perdillegiko atarian, kartel bat jarri zen bertan, galdera batekin: “Gustatu zaizun liburu bat” Ikasle eta irakasleek idatzitako hainbat erantzun jaso genituen. Kartel honen arduraduna, 6. mailako ikasleek eduki zuten.

“Liburuaren Nazioarteko eguna” ospatzeko, ikastetxe eta liburutegi desberdinetan, ekintza ugari burutzen dira. Guk ere, aste horretan, ekintza desberdinak egin genituen:

Honez gain, Izar Liburutegian, aste osoan zehar eta eskola orduz kanpo, ekintza bereziak burutu ziren:

Aurtengo gaia Ikastolan, 100 urte bete dituelako, “TXOKOLATEZKO LANTEGIA” izan da. • HH-3 urtekoek, 6. mailako ikasleek antzeztutako “Txokolatezko Lantegia” antzerkia ikusi zuten. • HH-4 urtekoek, 6. mailako ikasleek antzeztutako “Txokolatezko Lantegia” antzerkia ikusi zuten. • HH-5 urtekoek, 6. mailako ikasleek antzeztutako “Txokolatezko Lantegia” antzerkia ikusi zuten eta udal Liburutegira bisitan joan ziren. • LH1.go mailakoek, Gautenakoek kontatuta ipuinak entzun zituzten. • LH2.en mailakoak, Gautenakoek kontatuta ipuinak entzun eta Udal liburutegira joan ziren. Bertako arduradunek, liburuaren garapena historian zehar, liburutegia nola erabili behar den eta liburuak nola aukeratu daitezkeen azaldu zietelarik. • LH3 eta 4.mailakoek, ipuin trukaketa egin zuten. • LH5. mailakoek, ingelesez Txokolatezko lantegiaren inguruan, “running dictation” egin zuten.

• Ipuin kontaketak gurasoen eskutik • Orri markatzaileak • Marrazkiak margotu • Zirkoa Oso aste polita izan genuen. Mila esker guztioi!!!

10


ikasten

Berriak

IKASLEEN ERAKUSKETAK Xabier Munibe DBH Ekainaren 2tik 4ra, Xabier Munibe DBHko ikasleek Teknologian, Plastikan eta Eskulangintzan egindako lanak eta proiek­ tuak izan genituen ikusgai TORRE ZURIN.

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI Bi urtetik behin, gure ikastolak ikasleak egiten dituzten eskulanen erakusketa irekia antolatzen du. Aurtengoa ekainaren 12tik 17ra ETXE-BELTZEan egon da irekita. Gurasoek, 2 urtetik hasi eta 12 urte arteko ikasleek ikasturtean zehar egindako eskulanak ikusgai izan dituzte.

11


ikasten

Berriak

Xabier Munibe ikastolan

XXVI. ANTZERKI TOPAKETAK Ikastolako antzerki topaketak 26 urte beteko dituzte. Aurtengo antzerki emanaldiak maiatzaren 18an izango dira. Beti bezala, ikastolako LHko ikasle guztiek, antzezlanekin gozatzeko aukera izango dute.

12


ikasten

Berriak

Urola Ikastola

AENOR AUDITORITZAK ZORIONAK ETA MILA ESKER GUZTIOI!! Maiatzaren 24 eta 25ean AENORrek ISO 9.001 (Kalitate Kudeaketa Sistema) eta ISO 14.001 (Ingurugiro Kudeaketa Sistema) ziurtagiriei buruz auditoritzak egin zituen Azkoitiko nahiz Azpeitiko egoitzetan. ISO 9.001ti dagokiolarik, 1999-2000 ikasturtetik, 17. Aldia da egiaztagiria lortzen duguna. Bestalde, ISO 14.001tek, aurten bigarrena izango du. Hauek izan dira gehien nabaritu diren indarguneak:

13


ikasten

Berriak

2016-2017 ikasturteko ikasturte amaierako

BERTSO, DANTZA eta KANTA SAIOA Errezilen maiatzaren 30ean, eguardiko 11:00etan ANTOLATZAILEAK: Xabier Munibe ikastolako Bertsolariak eta Kanta Taldea eta Urola Ikastolako DBHko Kanta Taldea

EGITARAUA 1. XABIER MUNIBE IKASTOLAKO DBHko “Gu ere bertsotan“ taldekoek “ZOOLOGIKO EROA“ antzeztuko ziguten 2. XABIER MUNIBE IKASTOLAKO DBHko MUSIKA TALDEAk BI DANTZA: 1. Huntza taldearen “Aldapan gora” (Urolakoekin batera) 2. “Txapeloaz“ dantza. 3.- Bertso karaokea DENOK PARTE HARTUZ: 1. Pasaiako herritik 2. Orioko balearena 4. UROLA IKASTOLAKOEK: • Soroetan Beleren “Arratsalde Honetan” • Urtz-en “Kaixo” • Goazen-eko “Euskararen Txantxangorria” • Goazen-eko “Goazen” • Huntza taldearen “Aldapan gora”

14


ikasten

Berriak

MIRARI AMENABAR

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko zure lankideen partez mila esker zure irribarre eta goxotasunagatik

Kantuz sortu naiz eta kantuz nahi bizi kantuz igortzen ditut nik penak ihesi kantuz izan dudanean zerbait irabazi kantuz gustora ditut guztiak irazi kantuz ni bezelakoak hiltzia du merezi? kantuz pasatu ditut gau eta egunak kantuz izan dirare ardura ene lanak kantuz bildu izan ditut aldeko lagunak kantuz eman daiteke obra gabe famak kantuz hartuko ahal nau gure lur amak‌

15


ikasten

Taldeak Xabier Munibe ikastola BHI

GORPUTZ HEZKUNTZA Eskalada Ikastaroa DBH 1. mailako ikasleok eskalada mundura hurbiltzeko aukera izan genuen Elkarguneko rokodromoan. Onartu behar dugu primeran pasatu genuela. Jolas desberdinak egin genituen: “zapizko eskalatzen”, “batzuek botoiak ezkuta­tzen eta besteak aurkitzen”… Jolasaz aparte, ordea, beste hainbat gauza interesgarri ere irakatsi ziguten: mendian nola eskalatu, ezertan hasi aurretik, ondo estiratu behar dela lesiorik ez izateko… Irati Arambarri, Irati Guembe, Libe Aleson, Leire Uria, Naia Gomez

Mendi orientazioa Apirilaren 5ean Gipuzkoako Mendi Federazioko bi ordezkari mendi orientazioari buruz hainbat gauza esplikatu eta erakustera etorri zitzaizkigun. Goizean, Ipar orratza nola erabili behar den erakutsi ziguten, baita mapa bat nola erabili behar dugun ere, eta horiei buruzko ariketa batzuk egin genituen. Lehen jolastorduaren ondoren, patiora jaitsi, eta ipar orratzaren laguntzaz hainbat jolas egin genituen. Bigarrenaren ostean, berriz, lauzpabost kidez osaturiko taldeak egin genituen, eta mendi buelta moduko bat egin genuen mapa eta ipar orratzaren laguntzaz. Hainbat gauza ikasteaz gain, ederki pasa genuen! DBH2Bko ikasleak

16


ikasten

Taldeak

OINARRIZKO LEHEN SOROSPENAK URETAN

Xabier Munibe ikastola BHI. DBH 4. maila

Iaz bezala, ikasturte honetako ekainean, uretako Oinarrizko Lehen Sorospenen inguruko nondik-norako nagusiak ezagutu eta beroietan trebatzeko asmoz, ikastaro interesgarria izan genuen Elkarguneko igerilekuan, Gurutze Gorriko Ibon Errazuren eskutik. Jardueran, DBH 4.mailako ikasleok azalpen teoriko eta ariketa praktiko batzuen bitartez, uretan gerta dakizkigukeen hainbat arrisku eta istripuren aurrean zer egin eta nola jokatu beharko genukeen ikasteko aukera izan genuen.

BIOLOGIA-GEOLOGIA SAIOAK Xabier Munibe ikastola BHI Bi egunez murgildu ginen Iraurgi Berritzenek antolatutako proiektuan. Ikastetxe bakoitzak egokitutako gaia jorratu zuen aditu batzuekin. Guri, Xabier Munibeko ikasleoi, Biologia egokitu zitzaigun, mikroorganismoen inguruan lan egitea zehazki. Horretarako, Aingeru etorri zitzaigun, biologian aditua baita bera. Lehenengo egunean, astelehena, Elkarguneko areto batean hitzordua genuen Aingerurekin. Hark, hainbat gauza azaldu zizkigun mikrobiologiari buruz eta zenbait esperimenturen bidez jarri genuen praktikan ikasitakoa. Batetik, jogurtak egin genituen, eta bestetik, beste esperimentu baten bidez mikroorganismoak nola hazten diren ikusi genuen. Oso polita izan zen, interesgarria benetan! Aingeruren azalpenek gauza asko ikasi eta ulertzeko bide eman ziguten. Oso ongi pasatu genuen hark proposaturiko esperimentuak egiten. Ostiralean, berriz, inguruko beste ikastetxeetakoekin elkartu ginen Azkoitiko plazan. Talde bakoitza ikasitakoa beste taldekideei eta baita beste hainbat herritarri ere azaltzeaz

arduratu zen. Aingeruk, guk geuk eginiko esperimentuen emaitzak eta mikroskopioa ekarri zituen, egindako lanaz ondorioak atera genitzan. Oso aberasgarria izan zen, eta guztiok elkarrekin giro ederrean, herrian “saltsa polita�ren kutsua zabaltzea lortu genuen.

17


ikasten

Taldeak

ELKARREKIN ERAIKITZEN Xabier Munibe ikastola BHI PROIEKTUA Elkarrekin Eraikitzen proiektua Iraurgi Berritzen elkartearen babesean lanean diharduten bailarako hainbat eragileren laguntzaz abian jarritako elkarlanaren ondorio dugu. Proiektu horren bidez, bailarako 5 ikastetxeetako ikasleok eskualdeko egoera sozioekonomikoa gertu-gertutik ezagu­ tzeko aukeraz gain, sektore desberdinetako egunerokotasun errealean murgiltzeko parada ezin hobea izan dugu. Talde lanean, esleituriko kasuak ulertu, zuzeneko bixiten bidez, eragile desberdinekin harremanetan jarri, elkarrizketak antolatu eta gogoetak eta ondorioak partekatu ahal izan ditugu. Hori guztia tutoretza saioak baliatuz.

antolatu eta beraiekin power point itxurosoa taxutu eta gero, gure esperientzia beste taldekideekin partekatu ahal izan genuen. Esperientzia guztiz interesgarria!

Guri egokitutako sektorearen nondik-norako nagusiak ezagutzeko, Talleres Arrietara jo genuen, metalgintzaren sekretuak geureganatzeko asmoz, besteak beste. Arduradunekin elkarrizketa aberasgarria izan ondoren, erantzunak ondo

1915ean ERAIKIA 18


ikasten

Taldeak

GHOSTS IN LOVE

Xabier Munibe ikastola BHI

Martxoaren 13an Xabier Munibe Ikastolako DBHko ikasle guztiok ingeleseko antzerkia ikustera joan ginen. Atari denboran irten eta 3. eta 4. orduak pasatu genituen bertan. Ingalaterratik etorritako aktoreen eskutik, historia interesgarri eta polit baten lekuko izateko aukera izan genuen, gainera, gure ikastetxeko ikusleriak parte hartu zuen. Parre eta algara ugari izan zen Baztartxo Antzokian. Eguraldia oso ona egin ez arren, gustura egon ginen GHOSTS IN LOVE ikusten. Nerea Osinalde / Miren Senperena

TXAKUR TERAPIA ESKOLAN

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI

Ekainaren 8an gure artean izan genituen Anateusk elkartekoak bere txakurrarekin gugana txakurren bizi­ tza gerturatzen. Asko ikasi genuen txakurrei buruz eta hauek ulertzen erakutsi ziguten. Momentu ederrak bizi genituen benetan!

19


ikasten

Taldeak

INTERNETEKO ARRISKUEI AURRE NOLA EGIN IKASTEN DBH3ko IKASLEAK

Urola Ikastola

ra konektatuta daude, horrek sortzen dituen arriskuekin. %100ean babestea ezinezkoa bada ere babes neurri batzuk hartzea ezinbestekoa da eta guzti horren inguruan hitz egin zien IS4K (Internet Segura For Kids, www.is4k.es) erakundeko aditu batek DBH3ko ikasleei apirilaren 4ean. Ikasleak erabiltzen dituzten gailu gehienak (ordenadore, Tablet, mugikor, kontsola‌) internetera konektatuta daude, hauek babesteko hartu beharreko oinarrizko neurriak azaldu zizkien, baita erabiltzaile gisa ditugun arrisku pertsonaletatik nola babestu ere. Goizean ikasleekin eginiko saioaren antzekoa burutu zen arratsaldean irakasleekin, aholku eta iradokizun ugari emanez eta babeserako tresna eta baliabideak aurkeztuz.

Guztion eguneroko bizitza oso modu desberdinetara dago Internetekin erlazionatua. Lanerako nahiz asialdirako erabiltzen ditugun hainbat gailu eta baliabide Internete-

Guztiok asko ikasi genuelakoan gaude!

IKT IEKO IKASLEAK GAZTETXOEN Urola Ikastola AHOLKULARI DIGITAL Urtero bezala lehenengo Batxilergoko IKT ikasgaiko ikasleak gaztetxoen aholkulari bihurtu dira, interneten dauden arriskuen aurrean nola jokatu beharko luketen azalduz. Gaia sakon jorratu dute ikasgelan, interneten dauden arrisku mota desberdinak bereiztuz, bakoitzaren aurrean hartu beharreko neurriak aztertuz‌ Lanketa guzti honen emaitza aurkezpen batean bildu ostean Xabier Munibe HLHI, Xabier Munibe BHI, FLoreaga ikastetxea, Karmelo Etxegarai, Urola Ikastola eta Errezilgo eskolako LH5, LH6, DBH1 eta DBH2ko ikasleengana gerturatu dira martxoan eta apirilean. Ikastalde bakoitzarekin ordubeteko saioan arriskuen aurrean adi egon daitezen azalpen eta aholkuak eman dizkie, ingurune horretan dauden seguruago ibiltzen ikasteko asmoarekin. Saio hauek guztientzat izaten dira aberasgarriak, guztiek egiten dute ekimenaren balorazio oso positiboa.

20


ikasten

Taldeak

IRAURGI BERRITZEN ETA INTZA ETXEBERRIAREN BISITA Urola Ikastola DBH4ko ekonomiako ikasleok Iraurgi Berritzenekoekin egon ginen; hauek bi bisita egin dizkigute. Lehenengoan, Martxoak 16an, guretzat enpresa bat eraikitzeko beharrezkoak zein gauza diren galdetu ziguten, bakoitzak gure iritzia eman ondoren, lau pertsonako taldeetan banatu gintuzten, eta erronka bat proposatu ziguten: hainbat materialekin ahalik eta dorre altuena egitea. Guztiok ondorio bat atera genuen, talde-lana eta antolaketa oso garrantzitsuak zirela. Gehienok ahalik eta dorre altuena egiten ahalegindu ginen, baina ez zigun zutik iraun, azkenean irabazleak altutasunaren bila joan ordez sendotasun eta seguruenera jo zutenak izan ziren. Bisitatu ziguten bigarren aldian, Apirilak 4an, Intza Etxeberria fisioterapeutarekin etorri ziren. Honek bere esperientzia pertsonala azaldu zigun, bera ekintzaile bat baita, SENTI enpresaren sortzailea hain zuzen. Berak guk buruan dugun proiektua aurrera ematera bultzatu gintuen.

Honez gero, garbiago dugu ekintzaile izateak zer dakarren; bai alde onak, bai alde txarrak. Eta nik uste denoi lagundu izan digutela bisita hauek. Mila esker! KIARA ANGULO ALBERDI. DBH4-B

SARE SOZIALAK LANTZEN UROLA IKASTOLAKO IKASLEEKIN

Urteroko ohiturari eutsiz, pasa den martxoaren 2 eta 3an batxilergoko ikasleen bisita izan genuen Xabier Muniben, eta “Sare sozialen” erabileraren inguruan, egunerokoan kontuan hartu beharreko zenbait arriskuri buruz hitz egin ziguten: argazki eta mezu desegokien erabilera traketsa, datu pertsonalen erabilera arriskutsua… Luzaturiko hainbat argibide dagoeneko ezagunak izan arren, gaiaren aurkezpena interesgarria iruditu zitzaigun eta balorazioa oro har, positiboa izan zen. Urolako ikasleak egoki aritu ziren eta eskainiriko tratua hurbila eta atsegina izan zen.

Xabier Munibe ikastola BHI

Xabier Munibe ikastola BHI

SOZIOLINGUISTIKA SAIOAK DBH 3ko ikasleok soziolinguistikari buruzko lau saio jaso genituen joan zen urtarrilaren 25etik otsailaren 16ra bitartean. Inaxio Usarralderen gidaritzapean, Azkoitia herri euskalduna izan arren, euskarak Euskal Herrian bizi duen egoeraren kontzientzia hartu eta geure jarrera, aurreiritzi eta usteen inguruko hausnarketa egin genuen denon artean.

Azkoitian bertan, eta baita Azkoititik kanpora ere, euskaraz inolako konplexurik gabe bizitzeko eta bide horretan aurrera egiteko jarrera egokia zein litzatekeen pen­tsatzen aritu ginen. Eta ondorioa, argia: lehendabiziko hitza, beti euskaraz.

21


ikasten

Taldeak

AZKOITIA EZAGUTZEN Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI Azkoitiko Udalak herriaren ondare kulturala eta garapen historikoa ezagutzera emateko hainbat ekimen sustatu ditu. Besteak beste, herriguneko eraikuntzak eta ondare elementu ezberdinak identifikatzea eta ibilbideak definitzea bertakoek zein bisitariek herriko informazio esanguratsua aurki dezaten kalean. Erdialdeko hiru gune ezberdinetan kartelak kokatu dira, herriko pertsonai esanguratsuak txertatuz. Egitasmo honen barruan “Azkoitia Ezagutzen” programa didaktikoa eskaini nahi zaie herriko irakasleei, hain zuzen, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleekin herriaren garapen historikoa lantzeko helburuarekin. Dokumentu honen bitartez Araziko lantaldeak proposatzen duen programa didaktikoa aurkezten da, beti ere, Azkoitiko irakasleen beharretara egokitzeko asmoarekin. Horrela, haien ekarpenak jaso eta neurrira sortutako material didaktikoak definituko lirateke. “Azkoitia Ezagutzen” programaren bitartez, ikasleek udalerriko ezagutza sakona barneratuko dute. Jarraian, programa didaktikoaren irizpide nagusiak azaltzen dira:

• Gela bakoitzarekin egun osoko iraupena izango duen egitaraua garatzea proposatzen da (aukeran, egun erdiko iraupena eskeiniko da) gelan zein kalean egingo diren ekintzak konbinatuz. 2016-2017 ikasturtean programa didaktikoaren ezaugarriak Azkoitiko irakasleekin adostuko lirateke, behin betiko proposamena definituz. Modu berean, “Aztarnak” izeneko fasea lantzeko material didaktikoak sortu eta LH 5 zein 6 mailako ikasleekin egitaraua Araziko hezitzaileekin garatzea proposatzen da. Ekintzak garatu ondoren eragile guztien balorazioa jaso eta behin betiko material didaktikoak prest utziko lirateke 2017-2018 ikasturtean irakasleek garatzeko. 2017-2018 ikasturtean “Letrak” izeneko fasea lantzeko material didaktikoak sortu ondoren, Araziko hezitzaileek egitarauak garatuko lituzkete LH 6. mailako ikasleekin. Modu berean, eragileen balorazioa jaso eta behin betiko baliabideak finkatuko lirateke. Horrela, 2017-2018 ikasturtean maila bakoitzari zuzendutako ekintza garatuko litzateke: • LH 5 maila: “Aztarnak”, historiaurretik hiribildua sortu arte.

• Historiaurretik gaur egun arte udalerriak izan duen garapena aztertuko da. • Lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek garapen historikoaren fase ezberdinak landuko dituzte. “Aztarnak” izeneko fasea, Historiaurretik hiribildua sortu arte, LH 5. mailan, eta “Letrak” izeneko fasea, hiribilduaren sorreratik gaur egun arte, LH 6. mailan.

• LH 6 maila: “Letrak”, hiribilduaren sorreratik gaur egun arte. Baliabide erakargarriak sortuko dira Azkoitiko izaerari keinuak eginez: herriko pertsonai esanguratsuak, eraikin eta leku kuttunak, ohitura zaharrak, testigantza, etabar, modu ludiko eta didaktikoan lantzeko helburuarekin.

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

HH05 URTEKOAK JOLAS KOOPERATIBOETAN GUSTURA IBILI GARA

22


ikasten

Taldeak

UDALETXERA IRTEERA

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

Martxoaren 23an osteguna, Xabier Munibeko LH3ko ikasle-irakasleak, Udaletxera joan ginen. Alkateak, Udaletxeko gauzak erakutsi eta azaldu zizkigun. Ondoren, Azkotitik buelta bat eman genuen. Eraikinak, alde zaharra, jauregiak eta seinaleak ikusi genituen, inguruneako gaia lantzeko.

LH3C, Azkoitiko Xabier Munibe

IGERILEKUA

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

MARTXOAREN 29AN HASI GINEN PISZINARA JOATEN. EGUNEAN LAU TXANDA EZBERDIN DAUDE; GOIZEAN HIRU ETA ARRATSALDEAN BAT. TXANDA BAKOITZEAN GELA BAT JOATEN DA. PISZINARA HELTZEAN, IGERILEKU TXIKIRA JOATEN GARA JOLASTERA. URA BEROA EGOTEN DA. ONDOREN, IGERILEKU HANDIRA JOATEN GARA IGERIAN IKASTERA ETA URA HOTZA EGOTEN DA. IRAKASLEAK IGOR, PEIO ETA TXARO DIRA. OSO ZINTZOAK DIRA GUREKIN, ETA TRANPOLINETIK SALTO EGITEN USTEN DIGUTE. OSO ONDO PASATZEN DUGU PISZINAN, PENA BAT DA MAIATZAREN 17AN AMAITZEA.

23


ikasten

Taldeak

DIEGO GARCIAREN OMENEZ

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

Diego Garciaren omenez, Azkoitia-Azpeitia laisterketan parte har­ tzen duten kirolariak bisita egin digute Elkargunean. Afrikako gizon-emakume kirolari kenyar eta etiopiarrak izan ditugu elkarrizketan gure artean. Beraien esperientziak kontatu zizkiguten, beraien entrenatzeko modua, disziplina… Asko ikasi dugu! Eskerrik asko! LH 6B

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe HLHI

IKASKIROL URTEKO BALORAZIOA Ikasturte honetan, kirolari asko izan ditugu ikaskirolen. Aurreko urteari jarraituz, benjamin eta alebin mailetan kirol aniztasuna landu dugu. Bertan, kirol ugari egin ditugu; atletismo, pilota, igeria, txirrindularitza, herri kirolak, mendia, futbola eta saski-baloia. Kirol guztietan pare bat saio izan dituzte, futbola eta saskibaloian izan ezik. Hauetan, benjaminek saio gehiago izan dituzte eta alebinek beraien txapelketa. Kirol guztietan partaidetza ugaria izan dugu eta benjamin mailan, kirol guztiak lagun artekoak izan dira. gainera bai txirrindularitzan eta bai mendi irteeretan gurasoen partaidetza ere izan dugu.

tzean berriz, herri kiroletan Gipuzkoako txapelketara joateko aukera izan zuten 2 taldek eta horietako bat txapeldun suertatu zen.

Alebin mailan, ikasleak oso gustura aritu dira aipatutako kiroletan eta saski eta futbolean txapelketa egin dute, dagokien finalekin. Maila honetan, ikasleek urtean zehar mahi tenisa lantzeko aukera ere izan dute entrenamendu gisa, eta azkeneko hilabete honetan tenisean ere aritu dira.

Amaitzeko, eskerrak ematea besterik ez zait geratzen. Eskerrak eman Ikaskirolen parte hartu duten ikasle guztiei, baita hauen gurasoei ere, eta nola ez, urte osoan lan ugari egiten duten Ikaskiroleko monitore guztiei ere.

Maila berarekin jarraituz, apirilean, azkeneko Sagarzazu omenaldian parte hartu zuten 6. mailako ikasleek eta maia­

Sara Ariño (Xabier Munibe Ikastolako Kirol koordinatzailea)

Atletismon alebin mailako ikasleek, inguruko zenbait krossetan parte hartu dute (Elgoibarren, Azpeitiko ihauterietan, Zumarragan…). Ikakirol amaitzera doa, baina oraindik azkeneko ekintzetan parte hartzeko aukera izango dute, belaxe baitugu ekainaren 4an ospatuko den XXXV. Ikaskirol Krossa eta ekainaren 17an ikasturteari amaiera ematen dion Ikastolaren Eguna.

Hurrengo urte-arte agurtzen da IKASKIROL.

24


ikasten

Taldeak

ESKOLA AGENDA 21 Xabier Munibe ikastola BHI

XABIER MUNIBEKO 3. DBHKO IKASLEAK ZERAMIKA, EZTI, FRUTA, OGI ETA GAZTAGINTZAN MURGILDURIK POTT BASERRIAN

(ZERAMIKA TAILLERRA) 3Ako ikasleok Itsasoko Pott zeramika-gunera joan ginen zeramikagintzaz zerbait ikasteko asmoz. Lehenik, zeramika lantzeko erabiltzen zituzten teknikak erakutsi zizkiguten. Gero, oinarrizko irudi batzuk egin genituen eta azkenik, guk nahi genuen eskultura egin ahal izan genuen. Egindakoa gurekin ekarri genuen.

BAZTARRIKA BASERRIAN (GAZTAGINTZA)

3Cko ikasleak Gabiriko Baztarrika baserrira hurbildu ginen, eta bertan gazta egiten erakutsi ziguten, lehengo eta oraingo eran. Prozesu osoa bideo batean ikusi ahal izan genuen. Guri ere egiten laguntzeko aukera eskaini ziguten. Ardiak ikustera eraman gintuzten, eta beraien inguruko kontuak esaten zizkiguten bitartean, ukitzeko aukera ere baliatu genuen. Azkenean, beste ikastetxeko bateko ikasleek egindako gazta zatiak eman zizkiguten, guk egindakoak behar bezala ontzeko, 2-3 hilabete egonean gorde behar zirelako.

HARIZTIZABAL BASERRIAN

(FRUTAGINTZA ETA OGIGINTZA EKOLOGIKOA) 3Bko ikasleak pastak egitera joan ginen Ezkio-Itsasoko Hariztizabal baserrira. Zazpi zereal mota daudela adierazi zigun bertako andreak. Errota batez nola lortzen zen irina erakutsi eta gero, pastak egiteko era azaldu zigun. Lehenengo irina, arrautzak, gurina, bikarbonatoa, azukrea eta kanela nahastuko dira ore homogeneo bat lortu arte. Orduan hozkailuan gordeko dugu ordu betez. Ondoren, masa mahai gainean zabaldu erreboilaz eta forma eman molde ezberdinekin edo eskuz. Bukatzeko labean sartu ordu laurden bat.

AIKUR ERLE MUSEOAN

(ERLAZAINTZA)

3Dko ikasleek Urretxuko AIKUR erle museora hurbilduz, erleak nola bizi diren eta eztia nola ekoizten duten ezagutu genuen. Erleek duten garrantziaz ere ohartarazi ziguten. Atsedenalditxo baten ondoren, kandelak nola egiten diren azaldu ondoren, bakoitzak bana egin genuen. Eztia ere oparitu ziguten etxera eramateko.

25


ikasten

Taldeak

Urola Ikastola “Eskola jasangarria” X. aintzatespenaren batzorde ebalua­tzaileak Urola Ikastola BHIri “Eskola jasangarria” ziurtagiria ematea erabaki du. Agiria, hurrengo ekainaren 6an jasoko dugu, Urdaibaiko Ekoetxean (Madariaga Dorretxea, Busturia) Parte hartu duzuen guztioi eskerrak, eta hurreno urteetan ere, horrela jarraitzera animatzen zaituztegu.

UROLA IKASTOLAKO EKO-ORDEZKARIAK KLIMA ALDAKETARI AURRE EGITEKO KONPROMISOAK AZALDU ZITUZTEN ESKOLEN ARTEKO FOROAN ETA UDAL AUDIENTZIAN

ENERGIA 1. Kontsumoa murrizteko, argiak behar direnean bakarrik piztuko ditugu 2. Komunetik ateratzen garenean, argiak itzali egingo ditugu 3. Berogailua piztuta badago, atea eta leihoak itxita edukiko ditugu 4. Ura neurriz erabiliko dugu

MUGIKORTASUNA 1. Ahal dugun guztietan, oinez edo bizikletaz etorriko gara ikastolara 2. Herri batetik bestera joateko, autobusa edo kotxe konpartitua erabiliko dugu

KONTSUMOA ETA HONDAKINAK 1. Hondakinak ondo bereizten eta konposta egiten jarraituko dugu 2. Balio ez duten boligrafo, errotuladore, mugikor, pila, CD… bilketarako dauden ontziak erabiliko ditugu 3. Paper gutxiago gastatuko dugu ondo erabiliz

26


ikasten

Taldeak Eskolen arteko Foroan

Udal audientzian

Lorea Auzoa • Tolosa Etorbidea, 107 • Tel. 943 21 82 11 • 20009 DONOSTIA 27


ikasten

Taldeak

Xabier Munibe Ikastolako DBHko 1. mailakoak

“GU ERE BERTSOTAN” programaren jaialdia izan zuten Baztartxon maiatzaren 18an, arrastiriko 18:00etan

Aurtengo jaialdirako, talde bakoitzak bere saioa landu du. Horretarako, iazko jaialdian, beste batzuek egiten zituztenak ikusi ondoren, “ideien zaparrada” egin eta, honakoak atera ziren: 1Akoak “Politikan ez da gauza politikan” (Haizeak bidali du doinuan), 1Bkoak “Azkoitia argazkitan” (Konplize ditut eta maite… doinuan), 1Ckoak “Zoologiko eroa“ (9 doinu desberdinetan) eta 1D taldekoak “ 100 egunenetan Lurrari bira” (Orioko balearen doinua). Istorio horien garapena Jokin Uranga eta Ixabel Jauregiren eskutik joan da. Ikasturte hasieratik jarritako helburuak eta edukiak oso ondo garatu dituzte gure ikasleek, eta jaialdia dugu horren lekuko. Bertsoak egiteko teknika landu dute: atzekoz aurrera, oinetatik abiatuz puntuak atera, hasiera emanda bertsoa osatzea. Ber­ tsoak ulertzeko eta horietaz gozatzeko gai dira. Bertsoen barne egitura lantzean atal hauek jorratu dira: ideien antolaketa, bertsoaren barne egituraketa, doinu eta neurriaren bateratasuna, bertsoaren azterketa ideien tolestea eta garapena, aukera aniztasuna, kanta era eta gorputz espresioa eta memorizazioa.

Xabier Munibe ikastola BHI

Eta bereziki-bereziki, komunikazioaren aldeko jarrera: komunikazioaren aldeko jarrera: entzuten ikasi, txanda errespetatu, bakarka zein taldeka sorkuntzarako interesean murgildu, une oro besteena baloratuz (ikastetxe desberdinen aurrean egiten den jaialdi honetan, besteena baloratzen ikasten dute). Jaialdi horretan eta jende aurreko beste saiotan (Urola Ikastolan, Errezilgo San Martin eskolan, Zaharren egoitzan…) gelan egiten den lanketa plazaratzen da, eta norberak bere lorpenak ikusten ditu, bere buruarekiko estimua garatuz. Azkenik esan, talde lanean jarrera parte hartzailea indartuz, lehiakortasuna eta nabarmendu- nahia baztertzen saiatu garela,Ikasturtean zehar, oinarrizko bi zutabe lehenetsiz: euskaraz hitz egitearen aldeko jarrera positiboa eta hizkuntzaz gozatzeko aukera, astero- astero eta elkarrikin.

28


ikasten

Taldeak

ZUR eta ALTZARIGINTZA MINTEGIA Urola Lanbide Eskola PROIEKTU BERRIAK: UMEENTZAKO AULKI JOKUAK Zur eta Altzarigintza Mintegiak beste proiektu batean ere parte hartu du Cluster habic.ekin batera, Basque Living.en barne. Umeentzako aulki bereziak mekanizatu dira Urola Lanbide Eskolan, Zenbaki Kontrol makina bidez, ikasleekin. Ondoren, Tabakaleran antolatutako umeen tailerretan erabili dira: egituratxoak muntatu dituzte, euren irudimena landuz. Bakoitzak bere eserlekua ere pertsonalizatu du, eta margotu ondoren, etxera eraman dituzte.

Argazki gehiago ikusi nahi badituzue, hemen duzue esteka: https://www.flickr.com/photos/clusterhabic/sets/72157681029020860/with/33320968984/

WOODTEKTURA: EKOETXEAREN LANAK AURRERA!! Proiektuaren lanak aurrera doaz. Oraintxe ikasleak praktiketan dabiltza eta hona hemen argazki batzuk, 2017an egin den lanaren isla. Datorren ikasturtean, bigarren mailako ikasleekin jarraituko dugu proiektu hau lantzen.

29


ikasten

Taldeak

IRAKASLEEN FORMAKUNTZAREN JARRAIPENA Pasa den hilabetean Urola Lanbide Eskolako zur eta altzarigintza mintegia Italian aritu zen egurrezko egituren eta etxeei buruzko ikastaroa egiten. Honekin jarraipena eman dio azken hiru urteetan egindako apustuari, egurrezko etxeak eta etxe jasangarriak espezialitatean murgiltzeari. Formakuntza Saioa etxeen erosotasunari buruz izan da gehienbat, baita egituren burdineria eta material berriei buruz ere. Oso teknikoa izan da ikastaroa eta asko ikasi dugu. Hainbat enpresatara ere bisitak egin ditugu. Eta azkenik Trentino herrialdeko C.F.P. ENAIP VILLAZZANO Lanbide Heziketa Institutuan ere egon gara.Ea beste proiekturen bat irteten den hortik ere! Harrera oso ona izan genuen eta elkarlanerako prest agertu ziren. Talde bikaina osatu dugu irakasleen artean. Sei institututako irakasleak egon gara, eta Teknikako kide bat. Eskerrak eman behar zaizkio Teknika.ri bere laguntzagatik, beronen eta Erasmus beken bidez joan baikara. Hona argazki batzuk:

Ikastaroa Rothoblaas egoitzan

Enpresa irteeretako bat

Trentino, Villazzano herrialdeko Lanbide Heziketako irakasleekin

Institutuko tailer areto batean

30


ikasten

Taldeak PROFESIONALTASUN ZIURTAGIRIAK:

Ikasturte honetan, 2. mailako 9 ikaslek AROTZERIAKO ELEMENTUAK INSTALATZEA Profesionaltasun ziurtagiria lortu dute eta dagokien titulua jaso ere bai. Aurten ere Profesionaltasun ziurtagiria osatzeko beste hiru modulu eman dira. - Arotzeriako elementuak instalatzeko datuak hartzea eta neurketak eta krokisak egitea (40 ORDU) - Arotzeriako elementuak instalatzeko irtenbideak lantzea (80 ORDU) - Lan-harremanik gabeko lanbide-praktiketarako modulua (80 ORDU) Azkeneko hiruhilabetekoan egindakoak: Lanbide: • MAMS0108 AROTZERIAKO ELEMENTUAK INSTALATZEKO PROFESIONALTASUN-ZIURTAGIRIA • MP0025 AROTZERIAKO ELEMENTUEN INSTALAZIOETAKO LANEKOAK EZ DIREN LANBIDE-JARDUNBIDEAK (Gutxienez 80 Ordu) • Ikasleek 2016-2017 Bitartean Profesionaltasun ziurtagiriko modulo guztiak Praktikak honako empresa hauetan egin dituzte: Todo Lufe, Taulaxxi, Begar, Astigarraga Kit-Line, Marpe, Betelu, Arzamendi. Enpresen balorazioa oso postiboa izan da eta hemendik luizatu nahi genieke gure eskerrik beroena. Hobetuz: • MAMS0108 AROTZERIAKO ELEMENTUAK INSTALATZEA PROFESIONALTASUN-ZIURTAGIRIKO MF0886_2 ZUREZKO EGITUREN INSTALAZIOA (90 ordu) moduloa eskeini da • WOODTEKTURAKO PROIEKTU barruan dagoen zurezko etxearen proiektuan lana egin da. 2. eta 3. hiruhilabetekoan egindakoak: • MF0883_2 AROTZERIAKO ELEMENTUAK INSTALATZEKO NEURRIAK HARTZEA MODULOA. (120 ordu) • UF0101 DATOAK HARTZEA ETA NEURKETAK ETA KROKISAK EGITEA AROTZERIAKO ELEMENTUAK INSTALATZEKO. (40 ordu) • UF1012 AROTZERIAKO ELEMENTUAK INSTALATZEKO INTERBIDEAK PRESTATZEA. (80 ordu) 2017/18 ikasturtean zehar ziurtagiria lortzeko ikasle hauei falta zaizkien moduluak eskaintzeko asmoa dago: • M0884_2 ZUREZKO ATEAK ETA LEIHOAK MUNTATZEA ETA INSTALATZEA (90 ordu) • M0885_2 ZUREZKO ETA ANTZEKO INSTALAZIETAKO ESTALDURAK (120 ordu) • MP0025 AROTZERIAKO ELEMENTUEN INSTALAZIOETAKO LANEKOAK EZ DIREN LANBIDE-JARDUNBIDEAK (gutxienez 80 ordu) Honela gure ikasleek MAMS0108 AROTZERIAKO ELEMENTUAK INSTALATZEKO PROFESIONALTASUN-ZIURTAGIRIA lor dezakete eta lan mundura sartzeko aukera gehiago izan.

31


ikasten

Taldeak

MENDEKOTASUN EGOERAN DAUDENENTZAKO ARRETA ZIKLOA Urola Lanbide Eskola Dakizuenez, aurten Azkoitian Menpekotasun egoeran dauden pertsonentzako arreta zikloa martxan jarri dugu. Proiektu hau martxan jartzearen arrazoietako bat gure bailaran perfil horren beharra ikustea izan da. Eta ziklo honek lanerako dituen irteeren garrantzia kontuan izanik, esan beharra dago inguruko udalak ez ezik, arlo honetako profesionalen lana eta gogoa ere aipatu gabe ezin direla utzi. Izan ere, lan asko egin dugu, elkarlanean hezkuntza publikoak eskaintza hau baimentzea lortu genuen, ikasturteari ere gogotsu eutsi genion eta orain azken txanpan gaude oso emaitza onekin.

Eskerrik asko proiektu honetan sinetsi eta lortzeko lan egin duzuen guztioi.

Ziklo honetan behar desberdinak dituzten pertsonen arreta nola egin behar den ikasten da: Menpekotasunaren ezaugarri eta behar desberdinak identifikatzen, eta horren aurrean, eta kasu bakoitzean, eman beharreko arretak nolakoa izan behar duen, besteak beste. Lan irteerari dagokionez, esan beharra dago aurten enpresa ezberdinetatik deitu digutela ikasle eske, beraz, 2018an Azkoitiko lehen promozioak amaitzen duenean, lanerako aukera bikainak izango ditu. Lanerako irteera aipatu dugu, eta zein arlotan egingo dute lana gure ikasleek? Hiru esparru desberdinetan lan egiteko aukera ematen die gure zikloak, egoitzetan, etxez etxeko laguntzan eta telelaguntzan hain zuzen ere. Eta azkenik, irakasleon eta zentroaren aldetik ez dugu esan gabe utzi nahi, nahi dutenei instalazioak erakusteko prest gaudela eta nola lan egiten dugun ikustera hurbiltzeko gonbitea luzatzen diegula. Gainera, datorren ikasturterako jendea animatu nahi dugu, aurre-matrikula ekainaren 5etik 16ra bitartean da, aukera aparta lan mundura edo Goi Mailako ikasketetara sartzeko.

32


ikasten

Taldeak 2016/17 Ikasturtean Mendekotasun egoeran dauden pertsonen arretako erdi mailako zikloan hainbat gauza egin ahal izan ditugu. Ikasle-irakasle taldeak gogotsu jardun izan behar dugu erronka gogorra bezain ederra izan dugulako, ziklo bat martxan jartzeak lan asko eskatzen baitu. Irailean hasi ginen jo eta su eta hilabete hauetan gauza asko egiteko beta izan dugu. Hainbat bisita egin ditugu eta ikastetxera ere etorri zaizkigu hizlari asko, baina ikasleek oso gogoan dute AESLEME-ko Mikel etorri zenean bizkar muineko istripuen inguruan lehen pertsonan hitz egitera eta taldea kontzientziatzeko oso baliogarria izan zen.

Margoketak egiten

“Etxez etxeko Laguntza ikasgaian hainbat etxeko lan egin ditugu, margotze lanak barne”

AESLEMEko Mikel gure taldearekin solasaldian.

Talde bazkaltzen

“Ikasturtean zehar bazkari ezberdinak egiten ere trebatu gara, taldeko batzuk esperientzia asko dute arlo hauetan eta oso baliogarria izan da gutxiago duten ikasleekin ikasketa esanguratsua egin ahal izateko” aipatzen digu irakasle taldeak.

Maialen eta Eider aurkezpen batean

“Nork esango zigun guri ikasturte hasieran gela guztiaren aurrean aurkezpenak egiten trebatuko ginela, baina lotsak gainditu eta indarrak batuz edozein gauza egiteko gai gara” Maialen

“Talde bikaina dugu eta horrelako gelarekin gauza guztiak errazago egiten dira” Eiderrek

“Taldearen garrantziaz jabetzeko lan asko egin ditugu ikasturtean zehar”

33


ikasten

Taldeak Garabiarekin lanean.

“Lanean erabiliko ditugun garabiak erabiltzeko praktikatu beharra dago” Mireia

Pertsona baten zainketa pertsonalerako praktikak egiten.

Aitor eta Olatz ditugu argazki honetan pertsona baten zainketa pertsonalean mugimenduak nola egin praktika­ tzen. “Oso baliogarriak dira ikastetxean egiten ditugun praktikak, datorren ikasturtean lanera joaten garenean jakin beharrekoak izango baitira” diote Olatz eta Aitorrek.

Taldekideekin praktikak egiten

“Pertsonekin egin aurretik panpinekin praktikatzeak beldurrak kentzen dizkigu eta gero taldekideekin egiten ditugu mugikortasun praktikak” Ainara

34


ikasten

Taldeak

GOI MAILA ZIKLOA ADMINISTRARITZA ETA FINANTZAK Urola Lanbide Eskola ZER ESKAINTZEN DA? METODOLOGIA BERRIA: ETHAZI. ETekin HAndiko ZIkloa Talde txikiko lanean oinarritutako ikaskuntza sustatzen duen teknika didaktikoa da Ikasketa Kolaboratiboa, non ikasle bakoitza ez bakarrik norberaren ikaskuntzaren arduradun den, baizik ikaskideen ikaskuntzan ere laguntzen du, aurreikusitako emaitzetara iristeko.

• Ikaskuntza eta prestakun­tza lan-kontratu baten bidez edo beka baten bidez gauzatzen da. • Gazteak lan-merkatuan sartzea errazten du, kalitateko lanpostuak sustatuz. LAN PRAKTIKAK ATZERRIAN Erasmus bekei esker, hiru hilabetez atzerrian Goi mailako Administrazio eta Finantzak moduluko praktikak egiteko aukera izaten da. Ikasitako arloarekin lotura duten lan praktikak eta bertako hizkuntza hobetzeko helburua izanez.

OREKA S.A.S., ENPRESA SIMULATUA Urola Lanbide Eskolako enpresa simulatuak, estatuko beste 350 enpresa simulaturekin merkataritza-harremanetan jarduten du, denen artean sare bat osatuz: SEFED merkatua. Metodologia hau jarraituz, hainbat kontzeptu lantzen dira: lanerako erantzukizuna, antolaketa, talde-lana, ekimena… azken batean, enpresa simulatuan lan eginez IKASI.

DUAL: IKASI ETA LANA Ikastetxean eta enpresaren artean garatutako ikaskuntza-prozesu baten bidez, lanbide Heziketako Teknikari edo Goi-mailako Teknikari–titulua lortzeko aukera ematea.

INGURUKO ENPRESEKIN HITZARMENAK

LAN POLTSA Enpresetatik iristen diren lan-eskaintzak, ikasle ohiei helarazten diegu. HOBETUZ IKASTAROAK Ikastetxeak arratsaldetan langile eta langabetuentzat eskaintzen dituen ikastaroak

• Lanbide heziketa berri bat enpresekin lankidetzan.

ANIMATU ZAITEZ MATRIKULA EGITERA!!!! Uztailaren 13tik 19ra

35


ikasten

Artikuluak

HEZKUNTZA ESKAINTZA: eskola mapa berria Urola Bailarako Hezkuntza Publikoari dagokion hezkuntza eskaintzaren eskola mapak, aldaketa nabaria izango du 2017-18 ikasturtetik aurrerantzean. Hemen duzu, grafikoki, konparaketa:

Aldaketa honen buruzko hausnarketa gisa, honako galdetegia luzatu diogu IKASTEN egiten duten ikastetxeetako egungo nahiz ondorengo zuzendariei:

1.- Nolako balorapena egiten diozu egoera berriari? 2.- Zeintzuk izan daitezke onura nabarienak? 3.- Nola irudikatzen duzu Euskal Eskola Publikoaren etorkizuna Urola Bailaran? 36


ikasten

Artikuluak Alberto Izagirre

Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIko zuzendaria 2016-17 Nolako balorapena egiten diozu egoera berriari? Oso balorapen positiboa egiten dut. Bere garaian, uneari zegokion konponketa zirkunstantziala egin zen eta, borondatea eta konpromisoa barne, egoki funtzionatu dugu. Indartu eta sendotu egin gara, nahiz eta hainbat zailtasun egokitu kudeaketa mailan. Alor horretan, ISO 9001 eta zilarrezko Q-ak (EFQM) ziurtagiriek izugarrizko laguntza suposatu izan digu Zeintzuk izan daitezke onura nabarienak? Arrazionaltasun irizpideak nagusitu dira, eta, eskaintza akademikoa berean mantenduz Urola Bailari zuzenduta, erraztu egingo dira kudeaketa arazoak eta logika barnean gauzatuko dira baliabideak, tresneria, hornikuntzak, azpiegiturak eta eraikuntzak. Azkoitiak bere batxilergo ikasketa propioa izanik, Azpeitiak berean jarraituko du. Eta berariazko Lanbide Heziketako eskola independentea izango dugu bailara ikuspegiarekin Nola irudikatzen duzu Euskal Eskola Publikoaren etorkizuna Urola Bailaran? Oraingo konpromisoekin jarraituz, etorkizun oparoa du euskal eskola publikoak. Ikasleria aldetik nagusitasun osoa dugu bailaran, eta eskaintza zabala, ugaria eta anitza ere bai. Bestalde, baliabide eta instalazioen aldetik, ondo hornituta gaude. Eta, garrantzi­ tsuena, irakasleriak proiektuan sinesten duenez, ezinbesteko konpromisoa du bere egin beharrarekin.

Camino Saiz

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHIko zuzendaria 2016-17_2017-18 Nolako balorapena egiten diozu egoera berriari? Balorapen positiboa da. Arazo larriak gainditu ditugu baina Hezkuntza Publikoa bailaran indartsua eta sendoa izatea lortu dugu. Dena den, Instituzioengandik inplikazio handiagoa izan behar genukeela uste dut egindako konpromisoak betetzeko. Zeintzuk izan daitezke onura nabarienak? Dena arrazionaltasun egiten bada, eskaintza akademikoa, baliabideak, eraikuntzak, azpiegiturak, etab. oso onuragarriak izan daitezke. Hori bai, batxilergoaren banaketaz aparte, lanbide heziketa zaindu behar dugu bailaran, bultzada bat eman behar diogulakoan nago. Nola irudikatzen duzu Euskal Eskola Publikoaren etorkizuna Urola Bailaran? Etorkizun oparoa izatea espero dut. Instituzioen inplikazioa handitzen bada, gure ikasleri kopuru nagusia ikusirik eta irakasleri artean dauden konpromisoa eta ilusioa ain­ tzakotzat hartuta aurrera egin dezakegu.

Eduardo Sudupe

Urola Lanbide Eskola BHIko zuzendaria 2017-18. Azkoitia Nolako balorapena egiten diozu egoera berriari? Egoera berria oso positibotzat jotzen dugu, bailara gehientsuenetan dagoen hezkuntza eskaintzaren eskola mapa antzekoa izango dugularik. Zeintzuk izan daitezke onura nabarienak? Urola bailaran lanbide heziketa ikastetxe indartsu bat izateko aukera paregabea, egungo benetako gizarte eta enpresa beharrei erantzuteko. Era berean, oso eskola mapa zentzuduna izango dugu, herri bakoitzak bere Bigarren Hezkuntzako Institutua izanik. Nola irudikatzen duzu Euskal Eskola Publikoaren etorkizuna Urola Bailaran? Egoera berri honetan, etorkizunari benetan itxaropentsu aurre egin behar diogu: eskola publiko benetan indartsuak izango ditugulakoan nago.

37


ikasten

Artikuluak Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI

AZPEITIA EZAGUTZEN PROIEKTUA Ba dira urte batzuk, Azpeitiaren historia modu erakargarrian bildu eta ezagutzera ematea nahi zuela Udalak. Horretarako Azpeitia Ezagutzen proiektuari ekin zion eta unitate didaktikoetan biltzen hasi zen Azpeitiko historia gertutik ezagu­ tzeko eta ikastetxe desberdinetan lantzeko asmoz. Hiru lan koaderno dira guztira, hiru ziklotan banatuta. Koordinatzailea Olatz Aranguren izan da eta ilustrazioak Iban Eizagirre ikastolako ikasle ohiak egin ditu. Aurreko unitateen bidez, gure herriaren garapena ezagutu ahal izan dugu. Haren ondoan, garaian garaiko gure herritarrak nola bizi ziren, zein arazo zituzten, garai bakoitzean hartutako erabakiak, herria nola egituratzen joan ziren eta abar jakin ahal izan dugu. Denbora, ordea, aurrera doa eta harekin batera herria garatuz doa. Herria zentzurik zabalean, hirigintza eta azpiegiturekin batera kulturalki ere garatzen baitoa, gure ondare kulturala osatuz. Aurten 11-12 urteko gaztetxoei zabaldu zaie proiektu hau, eta liburuxka honen ardatza XIX, XX eta XXI. mendeko Azpeitia da. Bost eta seigarren unitateetan jendartean sortutako gatazka edo ezinikusi horietan sakontzen da eta horrekin batera herri baten garapenerako gatazkak ongi bideratzeak duen garrantzia azpimarratzen saiatu dira.

Azkeneko unitatean egitasmoa borobiltzeko zeregin nagusia duena, XX. mendearen zati handienari dagozkion gaiak lantzen dira eta beste bost unitateetan landutakoa ekarri eta birgogoratzen da. Gure herriko historiari begirada azkarra ematen zaio orainaldira hurbildu arte. Batez ere, nekazaritza gizartean oinarritutako herri industrial batekoak gara, herri langile batekoak gara gure mendekoak. XX. mendeak askotarako eman du; Urolako trena martxan jartzea, Errepublika aldi gazi-gozoa, gerra zibila, euskara eta euskal kulturaren amaiera zirudien gerraondo luzea, krisi ekonomiko sakona, frankismoaren iluntasuna, askatasun egarria, torturak, espetxeratzeak, indar armatu desberdinek eragindako hildakoak, frankismoaren azken ostikoetan fusilatutakoak, estatuaren indarrek tiroka txikitutako gorpuak, drogaren atzaparrak harrapatutakoak, errepresio bortitza jasandakoak‌ 6. maila

38


ikasten

Erreportaiak

RISE AND SHINE eta SHINE AGAIN Proiektu hau, 2013ko maiatzean hasi genuen. Hainbat hilabetetako buru hausteen ostean lehenengo pausua ematea erabaki genuen, kasting baten bitartez. Kasting hau maia­tzean burutu genuen eta egia esan uste baino arrakasta gehiagorekin 25 pertsona inguru agertu ziren eta horietatik 12 hautatu genituen. Horietaz aparte beste 13 pertsona ere hartu genituen. Hautatze prozesua gogorra izan zen arren, ez zaigu damurik gelditu 25 pertsonako talde itzela sortu baikenuen. Urte bereko irailean hasi ginen taldekide guztiak lehenengo urratsak ematen. Pixkanaka itxura hartzen joan zen proiektu hau, eta urtebete gogor baten ondoren iritsi zen eszenaratzeko ordua. 2014ko ekainean izan zen hau eta nola ez, Azkoitian izan zen. 2 emanaldi eskaini genituen eta izandako harrera ona ikusita herritik pixka bat irtetea erabaki genuen. 2015eko otsailean Azpeitiko Soreasu antzokira joateko parada izan genuen “Txiki bira� proiektuaren barnean. Jendeak pozez hartzen gintuela ikusirik, beste zerbait egitea pentsatu genuen. Martxoan Zumaian izan ginen, han ere antzokia bete genuelarik. Donostian XXII. Gazteen antzerki topaketak ospatzen zirela ohartu ginenean, segituan sortu zitzaigun denoi hiriburura joateko zirrara hori eta halaxe izan zen. Maiatzean izan zen hau eta bertan Antzoki Zaharrean aurkeztu genuen gure obra. Lehiaketa bat zen eta eszenaratze onenaren saria lortu genuen. Cocacolak antolaturiko Buero Sarietan ere saria jaso genuen, Euskal Autonomia Erkidegoko antzerkirik onena maila ez eskolarrean. Aurrera jarraitzeko indar handia eman zigun sari honek eta horrela hasi zen bigarren zatia prestatzen hasteko ideia. SHINE AGAIN izeneko obran lanean ibili gara azken 2 urteetan. Hainbat emanaldi eman ditugu: Donsotian (2016/06/12), Azkoitian (2016/12/02), Azpeitian (2016/12/10), Elgoibarren (2017/04/23). Obra honekin Donostiako Antzerki topaketetan aipamen berezia jaso genuen obra honek suposatzen zuen lan handiagatik eta taldearen koordinazio onagatik.

Familia apurka apurka handituz joan da eta gaur egun 40 bat pertsonak hartzen dute parte antzerki musikalean, eszenatoki gainean nahiz atzean. Orain Shine Again antzerki musikalaren azken bi emanaldiak eskainiko ditugu Azkoitiko Baztartxo antzokian, ekainaren 16 an 18:00tan eta 18an berriz 19:00tan.

Sinopsia: Krisiaren ondorioak iritsi dira ikastola honetara. Orain arte bi talde egon dira ikastolan, bat eliteko dantzariz osatuta eta bestea berriz afizionatu hutsez. Murrizketen ondorioz, Junek, orain arte eliteko dantzariak zuzentzen zituenak, bere taldean jende baldar eta traketsa hartzen duenean hasten da guztia. Irabazleen taldea izatetik galtzaile izatera pasa daitekeela ikusten duenean. Bertan sartuko zaizkigu pertsonaia berriak hainbat sentimenduren artean murgilduko direnak, laguntasuna, amodioa, traizioa eta batez ere irabazteko grina. Obra oso koloretsua, musika eta dantza askorekin, entretenigarria eta oso eramangarria edozein adinetako ikusleentzak.

Animatu Shine Again ikuskisunaz gozatzera!

39


ikasten

Protagonistak

UROLA IKASTOLA

ELOS JARDUERAK https://elosbasquecountry.wordpress.com/ Elos (Europe as a Learning Evironment) Basque Country-ren taldeak Europako gaiez iritzia trukatzeko hirugarren eta laugarren jarduerak egin dituzte aurtengo 2016-2017 ikasturtean. Aniturri BHI (Agurain), Antigua-Luberri BHI (Donostia), Botikazar BHI (Bilbo) eta Ekialdea BHI (Gasteiz) ikastetxeetako ikasleek Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIko DBH eta Batxilergoko ikasleek. Lehenengoa irailean egin zuten Elos World CafĂŠ delakoan Lakuan. Han Europako zenbait gaiez iritzia trukatu zuten ingelesez beti ere. Gero, bigarren ebaluazioan, eta martxoaren 8ko Emakume Langilearen egunaren kariaz, emakume zientzialari europarrek giza garapena eta ongizateari egin dioten ekarpena ezagutarazteko zenbait lan egin zuten DBH eta Batxilergoko ikasle batzuek. Martxoak 8: Emakume zientzialari europarrak.

https://issuu.com/elosurola/docs/aurkezpena.pptx

Martxoak 16: Azkoitiko Urola Ikastolako ikasleak Donostiako EHU/UPVko Zuzenbide Fakultatean Elos jardueretan. TTIP eta CETA merkataritza ituna eta Europar Batasuneko hiritarronganako eragina aztertzen aritu ziren Elos Basque Country ikastetxeetako ikasleak. Saio honetan Azkoitiko Urola Ikastolako Maria, Aitor, Ander, Maddi eta Mariak lana nola egin zuten Ekonomia ikasgaian azaldu zuten ingelesez Donostiako Zuzenbide fakultateko aretoan.

40


Protagonistak

ikasten

ERASMUS+

UROLA IKASTOLA AZKOITIA-AZPEITIA BH PROIEKTU EUROPARRETAN MURGILDUTA ERASMUS KA2 “HOW IT IS TO LIVE, STUDY AND WORK IN AFOREIGN EU COUNTRY”

TORNIO, FINLANDIA 2017ko otsailaren 19tik 24ra bitartean Finlandiako iparraldera, Suediaren eta Finlandiaren arteko mugan kokatzen den Tornio herrian izan ginen Urola ikastolako 1. batxilergoko 7 ikasle eta bi irakasle. “How it is to live, study and work in a foreign EU country” (www.ka2erasmus.net) Erasmus proiektuaren lanak egiten. Atzerrian gure abentura berriari bide eman aurretik, bertako familiekin kontaktuan jartzeko aukera izan genuen whatsapp eta gmail bitartez. Horrela, Torniora joan aurretik, beraien egunerokotasunaren berri izan genuen. Gainera lan batzuk egin genituen Finlandiako hezkuntza sistema eta bizimoduaz aldez aurretik zerbait jakiteko. Esan beharra daukagu, proiektu honetan beste hainbat herrialdetako ikasleekin lanean aritzeko aukera ezin hobea izan genuela; poloniarrekin, italiarrekin, holandarrekin, ingelesekin, espainiarrekin, estoniarrekin, eta nola ez, finlandiarrekin. Jarraian, labur-labur 5 egun hauetan zer egin genuen azalduko dizuegu: Otsailak 19: Iritsi zen eguna. Denok desiratzen geunden hegazkina hartu eta bertara iristeko, lagun berriak egiteko, bertako kultura ezagu­tzeko… Bilbotik Madrilera, Madriletik Helsinkira eta bertan egonaldi luzea egin ondoren heldu ginen Kemi-Tornioko aireportura. Azken hegazkina helizeduna zen, beste esperientzi bat. Bidaia luzea benetan baina hegazkinetik irteterako, gure zain zeuden jada lagun eta familia finlandiarrak. Ongi etorri bikaina egin ondoren, bakoitza bere familiarekin bere etxera joan ginen, hurrengo egunerako a­tsedena hartu eta lanerako prestatzeko. Hau izan zen izotza urtzen hasteko, inoiz baino hobeto esatearren, lehenengo harremana.

Otsailak 20: Jaiki orduko irrikitan geunden besteekin elkartu eta beste herrialdeetako jendea ezagutzeko. Ikasketa buruak emandako hitzaldiaren ondoren, finlandiarrek prestatuta zituzten ezagutza prozesua errazteko ekintzak egin genituen.

41


ikasten

Protagonistak

Bazkalordua iristean, txundituta geratu ginen ordutegiarekin, 12etarako bazkaltzen hasten baitziren. Gero, denbora librea izan genuen eta herriko merkatal zentrora joatea erabaki genuen. Eguna bukatzeko, boloetara joan ginen. Otsailak 21: Eguzkia atera bezain pronto, autobusean sartuak ginen, Kemira joateko asmoz. Bertan, izotz eta elurrezko gaztelua bisitatu genuen “Snow Castle” izenekoa, hain zuzen. Benetan ikusgarria. Bazkaldu ostean, Torniora itzuli ginen eta sorpresa izugarria eman ziguten, 4ºC- ko uretan sartzeko aukera eman baitziguten. Zazpirok ausart jokatu genuen, geu izan baikinen sartu zen talde bakarra. Ondoren, iritsi zen gure barnean dugun umetasunari ateak irekitzeko aukera. Trineoak, elurretako erraketak, “ice fishing” … egiteko aukera eman ziguten. Oso dibertigarria izan zen, aspaldi ez baikenuen horrelako aukerarik izan. Iluntzean, bakoitzak bere familiarekin plan desberdinak egin genituen.

Otsailak 22: Normalean baino goizago esnatu ginen, Rovaniemi hirira joateko asmoz, “Santa Claus”en hirira. Bederatzietarako han ginen, eta Laponiako unibertsitatera joan ginen, “Arctic Centre” izenekoa. Finlandiako hezkuntza sistemaz ari ginen. Baita lan aukerak eta gaur egun ekintzailetasunaren erronken aukerez ere hausnarketa egin genuen denon artean. Unibertsitatea bisitatu ondoren, bertan bazkaldu eta “Santa” bisitatzera joan ginen. Arratsaldean, oreinetan ibiltzera joan ginen, oso dibertigarria izan zen. Etxerako bidean, “ski jumping” ikusten geratu ginen, txundituta geratu ginen! Gau hartan, etxean geratu ginen filma batzuk ikusten.

42


Protagonistak

ikasten

Otsailak 23: Osteguna, oso egun interesgarria izan zen. Lappia izeneko goi mailako heziketako ikastetxe batera joan ginen. Oso harrituta geratu ginen ikustean finlandiarrek dituzten ikasteko aukerekin. Beraien ikasteko metodoak oso desberdinak dira Euskal Herrian ditugunekin alderatuz eta geure ustez hemen ere horrelako aukerak egon beharko lirateke. Arratsaldean, Outokumpu izeneko fabrika batera joan ginen. Bertan, beraien lan egiteko modua ikusi ondoren etxera joan ginen. Azkenik, agurtzeko festa izan genuen alokatutako etxe batean. Oso festa dibertigarria izan zen eta gau ederra izan zen. Otsailak 24: Ostirala gure azken eguna izan zen, jada itzultzeko eguna iritsi zen eta oso triste geunden. Jaiki orduko gure maleta egin eta bertako familiari agur esan genien. Geroago, aireportura joan eta bertan egon ginen denbora batez, geure lagun eta finlandiarrekin. Ordua iritsi zenean, azken aldiz agurtu ginen. Nahiz eta oso goibel egon, poztu egin ginen jakitean azaroan etorriko zirela gurera. Eguerdi aldera, azken hegaldia hartu baino lehen, Helsinki bisitatzen geratu ginen. Bertan pare bat ordu pasa ondoren, eta hiriburua ezagutu ondoren, berriro aireportura joan ginen. Eguna aireportuan pasa ondoren, Euskal Herrira gaueko 23:00etan iritsi ginen, eta oso pozik jarri ginen geure familiak ikusitakoan.

Laburbilduz, horrelako esperientziak gutxi! Erasmus+ proiektuak aukera paregabea eskaini digu beste herrialdeetako ikasleekin lanean aritzeko eta kultura zein han bizi, ikasi eta lan egiteko aukeraz zerbait jakiteko. Ikasten segitu beharko dugu!

43


ikasten

Protagonistak

HERBEHEREAK Erasmus + deituriko proiektu baten barnean joan ginen Herbeheretara, martxoaren 26tik martxoaren 31 arte. “How it is to live, study and work in a foreign EU country” gaia landu eta lagun berri asko ere egin genituen. Eskola eta gizarte berria ezagutu genuen. Gure iritziz esperientzia ahaztezina izan zen. Oso ondo pasatu genuen. Landgraaf Landgraaf 37.000 biztanle dituen hiri handia da. Herbehereetan dago, Alemania eta Belgikarekin mugan, izan ere, hegoaldean dago. Nola Alemaniara hala Belgikara 15 minututan irits daiteke. Etxebizitzei dagokienez, Landgraaf bertan ez da ohikoa pisuak ikustea kaleetan zehar. Ohikoagoa da, aldiz, banakakoak edo txalet antzekoak topatzea. Autoa asko erabiltzen den harren, ia jende oro bizikletaz mugitzen da hirian zehar. Gainera errepideek beraien bidegorriak dituzte. Biz­tanle guztiek badakizkite bizikletaz ibili ahal izateko arauak baina, oso bitxia izan arren, inork ez du kaskoa erabiltzen, ez baita derrigorrezkoa. Ikastetxearen baliabideak oso ona dira eta hango ikastetxeko lan giroa ezagutu dugu. Gauza bera Maastrichten bisitatu ditugun bi unibertsitatetan. Bestalde, egun batean lantoki ezberdinetan banatu ginen (okidengi, udaletxe, agure egoitza, haur eskola, kiroldegi eta abarretan) eta toki horietan halako lan praktika simulakroa egin genuen Sittard Sittard Landgraafetik gertu dagoen herri bat da. Turismo gehiegi egiteko denborarik izan ez genuen arren, asko gustatu zitzaigun. Sittardeko kanpoaldean, Sabic deituriko plastiko enpresa erraldoia bisitatzera joan ginen. Enpresa hau Azpeitia osoa bezain handia da. Han bertako ingeniari, kimikari, komer­tzial, komunikatzaile eta bestelako profesionalekin elkartu ginen lantalde txikietan halako multinazional batean lan egitea zer den jakiteko. Lan hizkuntza ingelesa dute eta Europa osoko langileak ari dira han. Saudi Arabiako petrolio eta berziklaturiko materialez plastiko mota ezberdinak egiten dituzte ikerketa aurreratuenaren bidetik. Gero Sittard hiria bistatu genuen. Gure iritziz nahiz eta herriak ez izan gauza asko ikusteko, plaza edo “merkatua” oso polita zen.

44


Protagonistak

ikasten

Maastricht Maastricht 121.000 biztanle dituen hiri bat da eta Limburgeko hiriburua da. Bertan Europa Europar Batasunean egituratu zuen Ituna sinatu zutelako da oso ospetsua, baina gu hango unibertsitate sistema ezagutzera joan ginen. Horretarako bi unibertsitatetara joan ginen eta nazio ezberdinetatik etorritako bertako ikasle batzuekin egin genituen jarduera batzuk. Ingelesez beti ere. Izan ere, ingelesa gehiago entzuten zenuen ikasleen artean holandesa bera baino. Ingelesa da unibertsitate internazional hauen lan hizkuntza. Oso giro polita sumatzen zen. Lasaia eta aldi berean ikasleak gogor lanean han eta hemen, taldeka gehienetan. Sekulako gai eta gradu aukera zabala dute eta Europako ikasketekin lotutako gaiak eta graduak garrantzitsuenetakoak dira. Liège Liège Belgikako hiri zoragarri bat da. Bertako hiria izan arren, Landgraafetik oso hurbil dago. Ordubeteko bidaia bakarrik dago Landgaafetik Liègera. Ibai handi eta polit batek hiria bi zatitan banatzen du. Typical Dutch: Herbeheretako tipikoa Ohiturak: Nederlandarrek, gurekin alderatuz, oso goiz bazkaltzen eta afaltzen dute. Eguerdiko 12etan bazkaltzen dute eta normalean sandwich bat bakarrik jaten dute. Hala ere, afalordua da guretzat bitxiena, 17:30ean afaltzen baitute. Jende berria ezagutzerakoan, eskua ematen dute eta ez dira besarka­tzen edo muxukatzen hemen bezala. Hori bai, hasiz gero, hiru muxu beti. Herbeheretan “kuadrilla” kontzeptuak ez du existitzen, eta beraz ez dira kalera irteten lagunekin. Blegny-Mine Liège eta Maastricht hirien artean dagoen eta Europan aurki daitekeen ikatz meategi bat da. Gaur egun meategiak ez du funtzionatzen baina museo bezala darabilte. Izan ere, Limburgo eskualde oso hau ikatzetik bizi izanda ia mende oso batean, ikatz meategi guztiak laurogeigarren hamarkadan denak itxi arte. Benetako pasabide edo galerietatik ibiltzeko aukera izan genuen, 30 eta 60 metroko sakoneran eta ikatza nola ateratzen zuten ikasi genuen. Hura bai lan gogorra! Zer baldintzatan egin behar zuten lan ikaragarria zen, nahiz eta azkenengorako asko hobetu berauek. Hala ere! Geure esperientzia • Amets: esperientzia ikaragarria izan da. Herbeheretako kulturari buruz asko ikasi dut eta herrialde desberdinetako lagunak egin ditut. Gainera, ingelesez jardun dut eta nire ingelesa hobetu dut. Azaroa iristeko gogoz nago. • Maider: oso esperientzia ona izan da. Lagun berriak egin ditut, inoiz izan gabeko hiriak bisitatu eta nire ingelesa hobetu dut. Irrikan nago azaroan berriro elkar ikusteko. • Leire: esperientzia izugarria izan da! Benetan merezi du horrelako bidaiak egitea, kultura berriak eta bizitzeko era desberdinak ezagutzeko aukera ematen baitigute. Ingelesa praktikatzeko aukera ere izan dugu eta hori primeran dago. Lagun berriak egitea izan da oparirik handiena. • Miren: izugarri gustatu zait esperientzia. Atzerrira joateak eta beste familia batekin egoteak, aukera ematen digu askeago sentitzeko eta kultura berriak ezagutzeko. Lagun berriak egitea eta ingelesa etengabe praktikatzea ere gustatu zait. • Ane: bidaia izugarria izan da, ez dut inoiz ahaztuko. Jende berria ezagutu dut eta laster berriro elkar ikusiko dugun esperantza dut.

45


ikasten

Protagonistak

ADMINISTRAZIO ETA FINANTZETAKO

PRAKTIKAK ATZERRIAN Urola Ikastola Ikaslaneko Erasmus beka bati esker, 3 hilabetez Irlandako Cork hirira etortzeko aukera eman zidaten Goi-mailako lan praktikak egiteko. Martxoaren 2an hain zuzen, Euskal Herriko 14 bat pertsonarekin batera, heldu nintzen Irlandara, guztiok elkarrengandik nahiko gertu dauden apartamentuetan bizi gara eta maia­ tzaren bukaera arte, geuk ikasitako arloarekin lotura duten lan praktikak ari gara egiten Corkeko enpresa desberdinetan. Denok gure praktikak burutzeko lantoki bat genuen, nire kasuan, OBR builders izeneko enpresa batean hain zuzen ere. Ingelesa egunero eta une oro ibili behar da, nire maila txarra zela pentsatu arren, asko hobetu da. Banekien aukera hau oso esperientzia polita eta aberasgarria izango zela, niretzat eta aprobetxatu beharra zegoela, pen­ tsatu nuen. Izan ere, mundu osoko eta kultura desberdineko jendea ezagutzeko aukera izan dut eta ingelesa hobetzeko era hobeagorik ez dagoela, pentsatzen dut. Lana egiteaz gain, gure ordu libreetan, asteburuan, Irlandako txokoak ikusteko aprobetxatzen dugu adibidez: Galway, Kinsale, Belfast, Lymeric‌

Niretzat oso esperientzia positiboa izan da; ingelesa ikastea, lanean aritzea, zerbeza edaten ikastea eta beste herrialde batzuetako jende berria eta kultura ezberdinak ezagutzea. Egia da, hasieran kostatu egiten dela, beste herrialde batera joatea eta etxean duzun guztia: familia, lagunak, etab., alde batera uztea, baina gero konturatzen zara pena merezi duela! Nire biziko esperientzia onena izan dela esan dezaket, eta mundu osoari gomendatzen diot, aukera izan ezkero, praktikak atzerrian egiteko. Iosu Garate.

46


ikasten

Protagonistak

Urola Ikastola

ADMINISTRAZIO ETA FINANTZAK ZIKLOAN,

PRACTICUM MASTERREKO PRAKTIKAK Izen /deiturak. Jaiotze urtea-herria. Bizitokia. Maialen Aldalur Arrieta, 23 urte, Azpeitia. Ikasketak/ikastetxeak/unibertsitatea. Batxilergoa Urola Ikastolan Azpeitian ikasi nuen eta jarraian, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradua egin nuen Donostiko EHUko fakultatean; eta, gaur egun, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzarako Unibertsitate Masterra burutzen ari naiz. Lan ibilbidea. Orain dela bi urte amaitu nuen gradua eta ordutik kafetegi batean nabil lanean, aurreko urtean masterrean eman nuen izena eta orain biak uztartuz aritzen naiz. Zein Practicum egiten ari zara? Zein irakasle/ek laguntzen dizute?. Irakasleen prestakuntza masterreko praktikak egiten ari naiz Azkoitiko Urola Ikastolan, Administrazio eta Finan­ tzetako Zikloan eta Jone Urbieta da nire tutorea, gainerako irakasleek ere asko laguntzen didate. Zertan datza zure egungo jarduna ikastolan?. Praktikaldiak bi fase izan ditu; lehenbizikoan, behaketa lanetan aritu naiz ikastetxea eta ikasgeletako antolamendua nolako den ikusiz, eta bigarrengoan, berriz, proposamen didaktiko bat diseinatu eta hori aplikatzen saiatu naiz, klaseak emanez. Nola gogoratzen dituzu maila honetako (DBH-n eta Batxilergoan), zure garaiko ikasketak?. Oso oroitzapen politak ditut, hainbat momentu gogoangarri bizi izan genituen eta, oraindik ere, sarritan aritzen gara berriketan bizipen haietaz, egia esan, talde ederra genuen eta oso ongi pasatzen genuen. Gustatzen zaizu irakaskuntza? Zerbait azpimarragarria?. Bai asko gustatzen zait. Zure jakintza besteei transmititu ahal izatea azpimarratzekoa da, eta era berean, sortzen diren harremanak ere aberasgarriak dira.

Nolako giroa antzematen duzu ikastolan? Horrelakoa zen zure garaian?. Giroa oso ona da, irakasle eta ikasleek konfiantza eman didate eta oso gustura egon naiz beraiekin. Nire garaian giroa antzekoa zen, aldaketa, batik bat, teknologian nabaritu dut eta aipatzekoa da Administrazio eta Finantzetako Zikloan metodologia berritzaile batekin dabiltzala lanean, horrek esan nahi du hezkuntza pixkanaka bada ere eraldatzen ari dela. Zeintzuk dira zure afizioak-zaletasunak?. Nire zaletasunen artean kirola egitea, irakurtzea eta gertukoenekin ondo pasatzea aipatuko nituzke. Horrez gain, ahal dudan heinean bidaiatzea ere atsegin dut. Zein asmo dituzu zure ibilbide profesionalerako?. Lehenengo eta behin, masterra amaitzea da nire asmoa eta ondoren, lana bilatzen eta oposaketak prestatzen hasiko naiz. Bestela, beste zenbait herrialde ezagutzeko gogoz nago eta prest egongo nintzateke atzerrira joateko.

47


ikasten

Protagonistak

UROLA IKASTOLA:

LAN UGARI, ETA GUSTUKOA, EGINAREN ATSEDEN ONDORENA

Julian Olano (jubilazioa)

Maria Eugenia Sudupe (errelebo kontratua)

Alberto Izagirre (jubilazioa)

Begotxu Azkue (errelebo kontratua)

Miguel Jiménez (jubilazioa)

Hainbat urtetan hezkuntzako motor-eragile izan ondoren, atsedena hartzeko ordua iritsi zaie gure lankideei. Zenbait ikasle? Zenbait proiektu? Zenbait egoera berezi?… Zenbait hezkuntza lege? Alaitasunez eta atseginez, onena opa diogu guztiok: jarraitu umoretsu eta indartsu! Zoriontasuna eguneroko berrian jorratu! Mila esker guztiagatik! … eta Jon Miranderen poema opari gisa

ZERGATIK

Jon Mirande

Zergatik ikasi ahanztekotz gero ikasiak oro?

Ezer ezin eutsi… Zergatik laztandu? Zergatik higuindu?

Nigar dagit asko soin ‘ta bihotz-minez, irazeki minez)

Zergatik ikhusi hainbertze lurralde, hainbat, hainbat jende?

Bihar edo etzi ni non naiz izango? (Ai, ez naiz ordongo,

Zergatik, zertako —nork erranen eni?— hemen… hor… han… ni… (ni?)

Bertso pare bat eskeini nahi det zuek bostoi alajaina! kitatu nahian nolabaiteko urte askoren ordaina. Gutti-guttika iraganari gailendu zaio oraina egiak egi utz diguzue barru-barruan orbaina.

Bizi oso bat laburtutzea ez da oso gauza erraza horretarako aska dezagun oroimenaren mataza izan zineten urte askotan gutako askoren ardatza denon partetik har ezazue merezitako solasa.

48

Mikel Sarasua. Urola Ikastolako irakaslea


Protagonistak Xabier Munibe ikastola BHI

GURE IXABEL

ERRELEBOA EMATEKO PREST Xabier Munibe Ikastolan ia lau hamarkadaz ekinean gogotsu aritu ondoren, erreleboa emateko garaia iritsi zaio gure Ixabel Jauregiri. Euskararen biziberritze eta berorren transmisio eta zabalkundean eskuzabaltasun osoz egindako ahalegin nekaezin horrengatik GUZTIAGATIK, bihoazkizu bihotz-bihotzez gure AITORTZA ETA ESKERRIK BEROENAK. ZORIONAK eta BEJONDEIZULA! Irakaskuntzan egin duzunak denok txunditurik gauzka modu alaian esan liteke “a zer andereño puska” zuk ereindako haziak jada emana du bere uzta ta uzta horrek inguruetan kimu berriak badauzka. Bertsozalea ta idazlea itzain gozo, bihozbera “zure bizitza liburu bat da” konparazio batera hamaika kontu hor idatziak ta LETRA LARRIZ gainera, oraindik txuri dauden orriak idatz ditzagun batera. Jendartea ta borondatea zuk daukazu berezkua zerbaiten eske joandakoan luzatzen dezu eskua guretzat nola beti zeraden hain emakume prestua lankideen partez jaso Ixabel besarkada bat estua! ETBn sarri ikusten degu MAITE ZAITUGU programa damu bat degu zuri lehenago halakorik ez esana. etorkizuna opa dizugu ta eskertzen iragana. MAITE ZAITUGU, OHORE BAT DA ZURE LANKIDE IZANA! MAITE ZAITUGU, OHORE BAT DA, ZURE LAGUNA IZANA!

49

ikasten


ikasten

Protagonistak

Xabier Munibe ikastola BHI

DBH 1. maila

SARA ARANGUREN Noiz hasi zinen gimnasia erritmikoan? LH1n hasi nintzen nire lagun onenarekin. Une batez laga egin nuen, estiramenduak besterik ez baikenituen egiten, eta aspertu egiten nintzen. Bi urte geroago,ordea, LH4n nengoela, berriro hasi nintzen. Betidanik gustatu izan al zaizu kirol hori? Bai, txikia nintzenean telebistan eta kiroldegian ikusten nuen jendea jantzi politekin eta makilatuta. Horrek inbidia ematen zidan. Zer sentiarazten edo ematen dizu kirol horrek? Kanpoko arazoak ahanzten laguntzen dit eta horrek poztu egiten nau. Noiz erabaki zenuen azkoititik Eibarrera joatea? Zergatik? Lehenengo urtean, Azkoitiko denboraldia amaitu zenean. Azkoitiko entrena­ tzaileak, Eibarko talde batean norbait behar zutela esan zion nire amari eta ea niri gustatuko al zitzaidan bertako parteide izatea. Asko pentsatu ondoren, baiezkoa eman nuen.

Aldaketa handia al dago talde batetik bestera? Bai, Eibarren entrenamenduak luzeagoak eta gogorragoak dira. Denbora gehiago kentzen didate entrenamendu horiek. Horretarako, nire ikasketak planifikatu behar izaten ditut, entrenamendua bukatzean zer ikasi, zein lan egin edo‌ lagunekin geratu jakin ahal izateko. Zenbat entrenamendu egiten dituzu? Astelehen, asteazkenen eta ostiraletan 17:30etik 21:00etara, eta larunbat eta igandeetan, lehenik, baleta izaten dut 10:00etatik 11:30era, eta gero, entrenamendua 13:00etatik 16:00etara. Ondo antolatzen zara ikasketekin? Zerbait baduzu, nola antolatzen zara? Azterketaren bat badut, astean zehar ikasten saiatzen naiz, bestela,edozein denbora aprobetxatzen dut guztia aurreratu eta ahal badut lagunekin irteteko. Monitore moduan lan egitea gustatuko litzaizuke? Nire txikitako ametsa hori zen. Entrenatzaileak, zinta, pilota eta horrelako

IKER SARASUA

tresnekin ikusten nituen eta gustukoa iruditu zitzaidan. Nola heldu zara espainiako txapelketara? Zaila izan al da? Taldekoetan lehenengo Euskadin klasifikatu ginen, handik jarraian Espainiara pasatu ginen. Banakoan ere, prozesu bera jarraitu dut. Nolakoa izan da esperientzia? Oso polita eta errepikatzeko modukoa. Noiz arte jarraituko duzu? Ez dut oraingoz horretan pentsatu. Miren Senperena eta Malen Bastarrika

Xabier Munibe ikastola BHI

Gipuzkoako Dantza Solte Txapelketako txapeldun Txapelketan guztira 19 bikotek hartu zuten parte, eta 2. DBHko gure ikasle den Iker Sarasua, Enara Arrizabalaga azpeitiarrarekin batera, txapeldun gelditu zen. 64. Gipuzkoako Dantza Solte Txapelketa jokatu zen Trintxerpen, eta Azpeitiko Luix Alberdiren dantza eskolako ikasleak diren Sarasua eta Arrizabalagak txapela eta zapia janztea lortu zuten. 2015. urtetik ari da bikotea txapelketan parte hartzen, eta 2016. urtean Gipuzkoako 61. Bikote gazteen dantza txapelketan hirugarren gelditu ziren, eta Orioko bikote gazteen dantza suelto txapelketan ere postu bera errepikatu zuten. BEJONDEIZUELA!

50


Ospakizunak

ikasten

XABIER MUNIBE IKASTOLAREN

BERTSO LANKETAREN 30. URTEURRENA eta BERTSO PAPER LEHIAKETAREN XXVI. EDIZIOAREN JAIALDIA, Baztartxon maiatzaren 31n egin zen eguardiko 12:00etan

Antolatzaileak: Ikastolaren “Indarlan “ eta “ Udaberri” Guraso Elkarteak, Azkoitiko Udalaren babesean. Epai mahaian: Agustin Arrieta, Anjel Larrañaga eta Jokin Uranga bertsolariak, eta guraso elkartetik Agurtzane Azpeitia. Aurten 50 ale aurkeztu dira, Azpeitia, Azkoitia, Zarautz eta Eskoriatzatik.

EGITARAUA: • AURRESKUA: saridun, bertsolari eta ikusleei.Pello Larrañaga txistulariaren doinupean honakoan izan ziren dantzariak: Idoia Larrañaga, Naroa Juaristi, Nerea Osinalde, Ma­ ddi Gajate eta Iraide Alberdi • Saridunen bertso sortak eta bertsolarien aurkezpen bertsoak “Gu ere bertsotan” proiektuko ikasle bertsolarien aho­ tsetatik etorri ziren, eta saridunen sortak entzun ondoren, bertsoen balorazioak Maddalen Arzallus eta Eneritz Artetxek egin zituzten. Jarraian, azken bi bertsolari horien saioa. • Sari emaileak: Udaletik Mari Jose Arregi, kultur zinegotzia, eta Lurdes Aristimuño (Zuzendaria) eta Beatriz Agirre (Idazkaria), Zuzendaritza taldetik. SARITUAK honako hauek izan dira: A mailan DBH: 3. eta 4. mailako ikasleak 1. saria: “ Berriz elkartuko gara” gaiaz, Eskoriatzako Oihana Arana. 2. saria: “Hezkuntza sistemari” eskainiak, Eskoriatzako Haizea Arana. 3. saria: ”Odola ez da ezer” gaiaz, Zarauzko Aner Eguzkitze 4. saria: ”Zer du berezi udarak?” gaiaz, Azpeitiko Iker Letamendia Barandiaran B mailan DBH 1. eta 2. mailako ikasleak 1. saria: “Mundua apurtzen ari gara” gaiaz Azkoitiko Joseba Tena eta Ioritz Legarda-Ereño. 2. saria: ”Tolosako mutilak diru bila” gaiaz, Azkoitiko Jon Galdona, Itsaso Soraluce eta Salima Laabidi 3. saria.” Bulliyng-a jasaten dut” gaiaz Azkoitiko Nahia Arrizabalaga 4. saria: “Zentzumenak” gaiaz Azkoitiko Maite Portalo eta Haizea Alberdi Azkoitiar onenaren saria: “Amesgaizto berberean” gaiaz, Julene Iturbe Epelde • Saioa amaitzeko Maddalen Arzallus eta Eneritz Artetxeren jarduna. Bakoitzak bi puntu erantzunez Maddalentzat: a) Inoiz jantzi al duzu / anaian txapela? b) Hendaia ala Zumaia/ zer duzu nahiago? Eneritzentzat: a) Bertso zale ugari / al dago herrian? b) Oholtzatik begira zer ikusten duzu? Gaia emanda bertso pare bat Eneritz: “Zu ere Eneritz izan zinen hainbat urtetan txapelketa honetako sariduna, zere sango zenieke oraingoei? Maddalen: ”Badakigu, Maddalen txikitatik eta etxetik jaso duzula bertsoa, baina ez dakiguna da nola pasa zaren talde bateko abeslari izatera maiz zeure gitarrarekin”. Bata besteari pistak emanaz asmatzeko hitzak: Zumaiko Itzurungo hondartza (Eneritz pistak ematen) eta Azkoitiko Matadeixe (Maddalen pistak ematen) Bukatzeko gai librean koplatan

51


ikasten

Ospakizunak

12-14 urte. 1. saria. Joseba Tena eta Ioritz Legarda-Ereño

MUNDUA APURTZEN ARI GARA 1. Gure planetak ondasun franko Askotan eman dizkigu Eta gu berriz beti apurtzen Ingurumena testigu Gure buruari egunero Ezartzen mila kastigu Mundua gure etxea denez zaintzea komeni zaigu

2. Poloetako animaliak Inork ez du hiltzea nahi Tenperaturak gora doaz Itsas maila ere bai Badirudi gu guzti honetaz Ez garela_ohartzeko gai Arazo hauek sortuta ere Jende asko dago lasai

3. Papelgintzara bideratzen da Hainbat zuhaitz ta baso Gure mendiek jasan dituzte Hainbat sute ta eraso Basoak hiltzen ari zaizkigu Oharkabean akaso? Ingurumena zaindu nahi bada Datu hauek adi jaso!

4. Guk kutsadura hau murrizteko lan egin behar taldean beti arnasten dugun airea gris bihurtu azkenean orain gu gaude kalte egiten diguten gauzen menpean gas kutsakor gehiegi ditugu gure ingurumenean.

5. Hondakin pila sortzen dugu ta joerak nola aldatu? Paper, plastiko, organikoa edukinetan sailkatu eduki hauek banatu arren gero nola kudeatu? Ahal direnak berrerabili edo eta birziklatu! Doinua: Badira hiru aste.

14-16 urte. 1. saria. Oihana Arana

BERRIZ ELKARTUKO GARA 1.-Zenbat hutsarte gure barnean. Ezerezetik noraezean jardute horrek hautsak harrotzen baititu azken finean. Barne isiltasunean, hutsaren ondorenean, gerra mingarri batean… Lehenaldiak aulki huts bat zor digu etorkizunean ez dira berdin ospatuko ta urte berriak gurean.

2.-Urte berriak zekarren hotza: hamabi kanpai tristeren hotsa. minutu baten arnas luze bat, hurrengoan heriotza. Kolpez hausten den bihotza, malkoaren esklabotza: malko oro da zorrotza… Ez da erreza onartzen gure zen gorputz baten hilotza, maitatu baten galera baita min bizi baten jaiotza.

3.-Birika hortako zure minbizi besteontzako ere min bizi. Nahiz onartzeko negar nahikoa egin behar den lehenbizi. Doaz hainbat mezu bitxi, nahiz zugana ez iritsi, ez dut nahi biderik itxi… Borrokan nabil barneko pena bihurtu ez dedin krisi, ezin delako eskela baten begiradapean bizi.

4.-Izan bazara gure osaba, notizi hori ez zen poza ba. Guztia baita nostalgiatik sortzen zaigun hotz-ikara. Ikaratik malkotara, muga txikiren bat bada tartean gabiltza jada! Beraz, kantatzen dizudan dena entzuteko gai bazara muga hausten den leku horretan noizbait elkartuko gara.

5.-Harrotu ziren hautsak errazten nahiz panorama ez den errazten: oroitzen zaitut buruko ile rubio hoiek orrazten, zure altzotik ikasten, zena ez denez ahazten nahiz guztia den udazken… Joan zara, baina bizitakoa ezingo da hain erraz ken bizitza honek ematen baitu golpe aina irakaspen.

6.-Bihotz taupada horien pausak, gure etxean dauden errautsak, zure besotik zerua igoz pasatutako arratsak, zure muxuen arantzak, ta zure eskuen latzak. Emandako esperantzak baino ez dira hau idaztea bururatzearen kausak arnas motz batek gehiegi alda ditzazkeelako gauzak.

52

Doinua: Itsaso hori dago zatarra


Ospakizunak

ikasten

AZKOITIKO ONENA. Julene Iturbe

AMESGAIZTO BERBEREAN 1. Argi izpi bat, izar txiki bi gau hotzaren kolorean, bata etorri, bestea joan autoak errepidean, marrak zuri-beltz, beltz eta zuri diraute zebra-bidean ta ni hor nago aldatzen ez den biktimaren paperean, monotoniak guztia belzten duenez etengabean ta pauso oro eten, itsutu norbere ihesbidean, iluntasunak bere altzoan hartu nau ustekabean larunbatero izan ohi dudan amesgaizto berberean.

2. Negar-malkotan urtuz dihoa hain lauso den memoria, oihartzunaren erdian galduz parrandaren melodia, etxerakoan denak dirudi hankaz gora, eroria, histeriaren atzaparretan jausi da nire_historia, ahaztu ditut hasierako kemena, gizonkeria, emakume bat izatekore ez dut aski ausardia, ahultasuna bikoiztua dut, ziurtasuna erdia, hau dut gauean etxera heldu nahi dudan lehen aldia.

3. Inoiz kalean gauez entzunak: “Morena!”, ”Guapa!”, “Polita!”… nire buruan ahots bakarrez ari zaizkit garrasika, oinak pixkana, etsita doaz, eta bihotza, korrika, arnasten dudan aldiro pisuz josten dira bi birika, nahiz eta ustez gaur ez eduki beste inorekin zita, itzal bat daukat niri jarraika pauso isil ta txikika, baina itzala argitu asmoz buelta ematen hasita konturatu naiz beldurra baino ez zela niri segika.

4. Beldur, ikarak ez etsitzeko gogo oro dit akitu, aurrean dudan pasabidea beira bailitzan zatitu, gogor zabaldu beldurrez bete diren mila zirrikitu, lehen arrosak izan zituen bideak arantzak ditu, mundu hontara behin emakume nindutenetik erditu neu izatea, bizitzea maiz bilakatu zait delitu, ez bainintzen gaur arte ibiltze hutsarengatik ahitu ta korrika ez hasteagatik horrenbeste izerditu.

5. Bihotz-ertzean jada loratzen hasia da etsipena, norantza barik, noraezean dabil eta nire trena herdoildutako mila trenbide ta errailetan barrena ezin asmatu bere etxera zein duen bide zuzena, neure susmoak zein paranoiak bihurtu zaizkit kondena ta belztutako bi begirekin ikusten dudanez dena, oztopo oro hausteko nola eduki itxaropena neure burua bada gaur dudan oztoporik handiena?

6. Urte osoan geu garen horri ezin eutsita bizirik, berdintasun ta justiziaren ildo finetik zintzilik, inoiz indarrez bota dutena berriro zutitu nahirik jardun ohi dugu errespetatu sentitu nahi ta ezinik, larunbat gaua berriz heldu da amesgaiztoen artetik ta pentsatzen dut hau guztia ez ote den izan alferrik gaurkoan ere edozer gauza emango nuke eta nik, defenda nazan hirugarrengo hanka bat izateagatik.

Doinua: Haizea dator ifarraldetik

53


ikasten

Ospakizunak Xabier Munibe ikastola

XX. IKASTOLAREN EGUNA Azkoitiko ikastola Xabier Munibek, HLHI eta DBHko UDABERRI eta ELKARLAN guraso elkarteak antolatuta, XX. “Ikastolaren Eguna� ospatuko du ekainaren 17an. Goizean, 10:00etan hasita, kirolak eta jolasak izango dira. Eguerdian Guraso Elkartekoek pintxoak eta edariak eskainiko dituzte, ondoren, 14:00ak aldera HHko aretoan, bazkari gozoa izango dugu: paella (gurasoek prestatua), oilaskoa, ijito besoa izozkiarekin eta kafea. Bazkalondoan, nahi duenarentzat dantzaldia egongo da. Dudarik gabe, aurtengoa ere, egun ezin hobea izango da.

XXXV. IKAS-KIROL KROSSA

Xabier Munibe ikastola

Azkoitiko Ikastola Xabier Munibeko ikas-kirol taldeak eskola kirolaren egutegiari bukaera emateko, ikaskirol krossa antolatzen du. Aurtengoa XXXV.a izan zen, eta ekainaren 4an goizeko 10:30ean eman zitzaion hasiera. HHko 04 eta 05 mailek, LHko 1. mailatik 6. maila artekoek eta DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek parte hartu zuten. Beti bezala, giro ezin hobean burutu zen.

54


ikasten

Ibilaldiak

2. Batxilergoa Urola Ikastola

ERROMA – MALTA IKASBIDAIA

Hainbeste egun, aste, hilabete‌ bidaia hau prestatzen, eta azkenean, iritsi zitzaigun egun magikoa. Maletak arropaz bete, eta autobuserantz abiatu ginen ilusio, gogo eta indarrez beterik, nahiz eta beti gogoan izan bueltan azterketak zain izango genituela. Lehenengo geltokia, Erroma. Monumentu, eliza, plaza eta kale eder ugarik bertan igaro genituen bi egunak aspaldian igarotako onenak bilakatu zituzten, eta nola ez, gure artean geneukan giro ederra ere lagungarri izan zen. Zerbait azpimarra­tzekotan, esan beharra dago Vatikanoak denoki zeharo harritu gintuela; bere tamaina, arkitektura, eta edertasuna paregabeak ziren.

Erromaren ondoren, Maltaren txanda iritsi zen. Hegazkina hartu eta bidaian Mediterraneo itsaso ederraz gozatu ostean, heldu ginen azkenean! Iritsi orduko denon aurpegietan islatzen zen ilusioa. Bertan zazpi egun pasa genituen: dibertsio, festa, txango eta lagun giroko zazpi egun zoragarri. La Valleta, Maltako hiriburua, ere ezagutu genuen. Eta azken egunean, bidaia honi amaiera paregabea emateko, Comino irlako itsaso garden eta kolore liluragarriez gozatu genuen. Honela, pelikuletan eta Instagramen sarri ikusi ohi ditugun hondartza horietako batean, uda sentitzen hasi ginen. Inongo dudarik gabe, ez dugu sekula ahaztuko bidaia hau! PAREGABEA! Iban Garcia. 2. batx. Azkoitia

1. Batxilergoa Urola Ikastola - Azkoitia

LEHEN SOROSPENAK IKASTAROA

Azkoitiko 1. batxilergoko Anatomiako ikasleak Elkargunean Lehen Sorospenen ikastaroa izan zuten Gurutze Gorriaren eskutik. Praktikoa izan zen eta ikasitako guztia erabilgarria gerta dakiguke.

55


ikasten 2. Batxilergoa Urola Ikastola

Ibilaldiak

EUROPAN ZEHAR IKASBIDAIA

Loiun hasi genuen geure bidaia. Arratsaldeko bostetan hartu genuen hegazkina eta zazpiak aldera iritsi ginen Schipholera (Amsterdameko aireportura). Iritsi orduko liluratu gintuen hiri hark. Kale estuak, etxe ez oso altuak, ibaia beti tartean‌ Zoragarria zen. Bertan ikusi genuen guztia oso interesgarria izan zen. Gainera, Herbehereetan ez genuen Amsterdam bakarrik ikusi, baita Volendam ere. Hau, kostaldean zegoen herri txiki bat zen eta arrantzale giro ikaragarria zeukan. Herbehereak atzean utzi eta Alemanian sartu ginen, bere hiriburua den Berlinen, hain zuzen ere. Berau, ez zaigu inori ere ahaztuko, istorio ugariko hiria baita. Oso hunkigarria da bertan gertaturiko guztia, eta batez ere, Sachsenhauseneko kontzentrazio esparrukoa. Hau bisitatu ostean konturatu ginen guztiok, garai haietan jasan zutenaz. Praga izan zen geure hurrengo geltokia. Hiri handi eta ederra da hau. Nahiz eta kale zaharkituak eduki, badu bere lilura. Gaztelu oso ederra du eta zubi luzeak, hiriaren bi aldeak lotzeko. Txekiar errepublikatik Austriako Viena hirira joan ginen. Oso hiri dotorea da, eta edozein tokitan dago ikusteko moduko

zerbait, hiri guztia gauza eder eta dotorez josia baitago: alde zaharra, Holfburgeko jauregia, Schonbrunneko jauregia, opera‌ Ikusgarria da. Baina bidaia guztiko arazorik handiena ere, hementxe gertatu zitzaigun. Izan ere, Vienaren ondoren bisitatu behar genuen hiria Milan zen, baina ez ginen bertara iritsi, Austriako errepideetan ataskatuta gelditu baikinen, elurra eta eguraldi oso txarra egokitu zitzaigulako. Esan bezala, ezin izan genuen Milanera iritsi. Baina bere ordez, Veronara joan ginen. Hau Italiako beste hiri oso ezaguna da, eta oso polita ere bai! Merezi izan zuen ezagutzea! Hiriaren erdian koliseoa du eta hura ikustera sartu ginen. Hemendik ere, oroitzapen oso ederra ekarri genuen. Gure ondoren datozen ikasleei ere gomendatuko nieke bidaia hau egitea, beste herrialde batzuetako kultura eta historia hobeto ezagutzeko, eta ikaslagunekin egun zoragarri batzuk pasatzeko. Esperientzia oso positiboa izan da eta elkarrekin oso ondo konpondu gara. Eskertu nahi diegu baita, bidaian gida izan dugun Cristina eta Iraitz autobuseko txoferrari guri hainbeste lagundu izana.

EUREKA MUSEOA 2. Batxilergoko Biologiako ikasleek genetikako praktikak egin dituzte Eureka museoan: - Fikziozko osasun-kasua eta kasu kriminalen analisi elektroforetikoa. - DNA erauztea eta ikustea

56

Julen Aldalur. 2. batx. Azkoitia

2. Batxilergoa Urola Ikastola


ikasten

Ibilaldiak

DBH 4 Urola Ikastola

FRANTSESEKO IKASLEAK HENDAIAN

DBH 4ko frantseseko ikasleak martxoaren 16an eta 17an Hendaian izan ginen. Hernaniko eta Iparraldeko ikasleekin batera, Eurocité proiektuan parte hartzeko aukeraz gozatu genuen. Comme chaque année, l’Union Européenne a organisé un programme d’échange qui s’appelle l’Eurocité Basque. Les élèves de français de DBH4 d’Urola Ikastola avec les élèves d’Hernani et d’Anglet, nous avons réalisé un travail sur les corridors écologiques et nous avons appris beaucoup sur l’environnement et sur la langue française. Goizean goiz, autobusa hartu genuen eta Hernanira joan ginen, gu bezala frantsesa ikasten ari ziren ikasleen bila. Gero, denok autobusean sartu eta Jaizkibelerantz abiatu ginen, Guadalupeko zelaietara zehazki. Bertan, Iparraldeko beste ikasleekin elkartu eta guztiok ezagutzeko nahiz frantsesa praktikatzeko asmoz, hainbat jolasetan parte hartu genuen. Jolasak amaitu ondoren, bi biologoren laguntzarekin lantxo bat egitera igo ginen Jaizkibel puntara eta Txingudiko baia aztertu genuen. Proiektu honen helburua, gizakiok ingurumenari eta animaliei egiten dizkiegun kalteez ohartzea zen. Animaliei hainbat oztopo jarri dizkiegu, adibidez, errepideak, zubiak, etxeak… eta ez diegu uzten beren korridore ekologikoetan libre ibiltzen. Honegatik, ezin izaten dute janariaren bila lasai joan, ura erraz aurkitu…

Iluntzean, aterpetxera joan, Iparraldeko janari tipikoa afaldu eta Hernaniko ikasleek prestatutako jolasetan ibili ginen elkarrekin frantsesez mintzatzeko. Neka-neka eginda geundenez, goiz oheratu ginen. Hurrengo egunean, goizean goiz gosaldu eta logelak txukundu bezain pronto, Iparraldeko gure kideen lycée-oa (ikastola) bisitatu genuen. Bertan, bi irakaslek eta hainbat ikaslek, lizeoko historia azaldu ziguten eta bertako zati ederrenak erakutsi zizkiguten. Handik Baionara joan ginen, eta bazkaldu eta gero, Iparraldeko lagunek hiriko hainbat eraikin historikoen berri eman ziguten: eliza gotikoa, merkatua, zubia… Eguna ondo buka­ tzeko, guztiok probatzeko irrikatan geunden Frantziako gozo famatua dastatu genuen: txokolatezko crêpe-a, alegia. Finalement, vers 15 heures, nous avons pris le bus pour rentrer à Azpeitia. L’expérience a été magique. Nous avons appris beaucoup de français et nous avons fait beaucoup d’amis !

Hori guztia aztertu ostean, Guadalupera jaitsi ginen berriz. Bertan, argazki mordoxka atera genituen: hain zen ederra parajea! Arratsaldean, Hendaian izan ginen eta Abadiko jauregiaren lurretan dauden itsaslabarretan ibili ginen galdera sorta bat erantzuten. Segidan, denbora libreaz gozatzeko, Hendaiako malekoian paseatuz meriendatzeko eta itsasoari argazki bikainak ateratzeko denbora izan genuen.

DBH 2 Urola Ikastola

FRANTSESEKO IKASLEAK HAZPARNEKO LAGUNEKIN

Urola Ikastolako DBH2ko frantseseko ikasleok egun ederra pasatu genuen joan den ostegunean, hilak 6. Hazparneko gure lagunak eskolara etorri ziren gu bixitatzera eta egunpasa ederra antolatu genuen. Goizean alkateak harrera egin eta elkarrekin jolasten ibili ginen udaletxeko plazan. Azpeitiko liburutegia ezagutzeko parada ere izan genuen eta ondoren eskolara etorri ginen, gure ohiko klasetara sartzeko eta gure egunerokoa ikusteko. Bazkal­ tzeko garaian eguraldi ederra genuenez, udal kiroldegian jan genituen ogitarteko bikainak eta gero hango zelaitan elkarrekin jolastu genuen. Eguna bizkor batean pasatu zen baina hartu-eman ederra izan genuen. Irrikitan gaude jada maiatzan gu Hazparnera joateko!!

57


ikasten DBH 4 Urola Ikastola

Ibilaldiak

FRANTSESEKO IKASLEAK EUROCITÉ KONGRESUAN

Aurtengoan ere, DBH4ko frantses ikasleak EurocitĂŠ proiektuan parte hartu dute eta Iruneko Ficoba kongresu-jauregian izan dira euren bizipenak kontatzeko. Ehundako ikusleren aurrean frantsesez gure ikasleak euren esperientzia aurkeztu zuten. Ederki defendatu zuten euren jarduna!

DBH 2 Urola Ikastola

Jarraian bazkaritarako tartea hartu genuen eta arratsaldean jolas eta dantzak izan genituen. Bateko eta besteko ikasleok elkarrekin jolastu eta dantzatu genuen, frantsesa, euskara eta gaztelera komunikazio bide moduan genuela. Esperientzia bikaina ikasleentzat frantsesa ikasteko prozesuan aurrerapausoak egiteko!

DBH2KO FRANTSES IKASLEAK HAZPARNEN

Azpeitia-Hazparne senidetzarekin sakontze aldera, Azpeititik Hazparnera joan ginen gure lagunak bisitatzera maiatzaren 23an. Goizean goiz abiatu eta zuzenean Elhuyar kolegiora iritsi ginen. Hantxe zeuden denak gure zain eta izugarrizko plana egin ziguten: lehenik, eskola ezagutu genuen eta elkarrekin jolas batzuk egin genituen; ondoren, beren ikastordu batera sartu ginen eta beren egunerokoa ikusi ahal izan genuen hala. Jarraian, alkatea bera etorri zen eta agurra egin zigun. Honela, Azpeitia-Hazparne herriak senidetu izanaren 30 urteurrenari ekitaldi ofiziala egin genion. Bazkaltzeko ga-

raia iritsita, eskolako jangelan bertan jan genuen eta han ere egunero-egunero nola jarduten duten bizi genuen. Izugarria da ikustea gurengandik hain gertu dauden lagunen egunerokoa zenbat aldatzen den! Arratsaldean, rafting saioa genuen jada hitzartua inguruko ibai batean. Eguraldiak altxa egin zuen gainera bazkalostean eta eguzkia lagun, Hazparne inguruko parajeak deskubritu genituen ibaitik bertatik. Bizipen bikaina Azpeitiko lagunekin eta Hazparneko lagunekin izandakoa!! Hurrengo ikasturtera arte!

58


ikasten

Ibilaldiak

DBH 4 Azkoitia

IKASTURTE AMAIERAKO BIDAIA BARTZELONARA

Apirilaren 5ean abiatu ginen Bartzelonara. Sei ordu luze genituen aurretik, eta autobusa goizeko 06:30ean hartu genuen, korrikan irten ondoren. Bidean bi geldialdi egin, eta Tarragonara iritsi ginen. Bertan, Anfiteatro Erromatarra ikusteko aukera izan genuen; gero bazkaltzeko eta herria ezagutzeko denbora eman ziguten. Arratsalde horretan, autobusa hartu eta herri txiki batera joan ginen paintballaz gozatzeko. Oso ekintza dibertigarria izan zen eta arratsalde polita pasa genuen elkarrekin. Eguna amaitzeko, hotelera joan ginen, logelak antolatu eta afaldu egin genuen. Afalostean prestatu, kalean buelta bat eman, eta nekatuta geundenez goiz oheratu ginen. Hurrengo egunean, Bartzelonara joan behar genuenez, goiz jaiki ginen. Hara iritsitakoan, 4D eran, Gaudiren filma ikusi genuen. Hirian argazki rallya egin genuen; Sagrada Familian, La Pedreran‌ Arratsaldeko bostetan Colonen elkartu ginen

hotelera itzultzeko. Afaltzera joan arte denbora librea izan genuen. Eguraldia lagun, batzuk igerilekuan ibili ziren, beste batzuk, berriz, hondartzara joan ginen. Handik, afaltzera. Irakasleek, tamalez, ordu biak arte bakarrik utzi ziguten, baina egun ederra izan zen. Hirugarren eta azken egunean, Port Aventura atrakzio parkera joan ginen. Jende asko zegoen, baina espresa eskuan, etekin polita atera genion egunari. Gaueko 12etako Azkoitian egon behar genuenez, arratsaldeko 6etan autobusa hartu genuen. Ia guztiok lo hartu genuen autobusean, horregatik bidaia motza egin zitzaigun. Ahaztuko ez ditugun hiru egun polit igaro genituen elkarrekin.

Enparan Kalea, 10 • 20730 Azpeitia (Gipuzkoa) Tel. -Fax: 943 81 16 74 • decoracion@ederti. com

59

Miren Odriozola, Naira Etxaniz eta Elene Agirre


ikasten

Ibilaldiak

DBH 2 Azkoitia

BERTIZ

Maiatzaren 10eko goizeko 08:45 inguruan, XABIER Munibe DBH 2ko ikasleok autobusa hartu, eta Senpereko lakura abiatu ginen. Heldu bezain pronto, hamaiketakoa, eta inguru paregabeaz gozatu ondoren, ia konturatu gabe bazkal garaia heldu zitzaigun. Bazkaldutakoan, autobusa hartu eta Bidarrai izeneko herrira heldu ginen, eta denborarik galdu gabe, Errobi ibairantz jo genuen rafting egitera. Neoprenozko jan­tziak soinean, eta zortziko taldeak eginez, txalupetan sartu eta ibaian barrena ibili ginen.

t´erdiak aldera etorri zen eta orduan bakoitzak bere maleta hartu eta autobusean sartu ginen, Azkoitirantz. Bostak aldera iritsi ginen. Egun zoragarriak, maiatzaren 10-11koak! Oso gustora ibili ginen denok!

Rafting egin ondoren, aldatu eta aterpetxera heldu ginenean, dutxatu, eta aterpetxearen kanpoaldean egon ginen afaria prestatu arte. Afaldu ondoren, berriro ere, kanpoko gau giroaz gozatu ahal izan genuen eta gauean, diskoteka giroan edo logeletan egon ginen. Gaueko hamabiak aldera, eta irakasleen esanari kasu eginez, geure logeletara joan ginen, eta nola ez ba!‌ atsedinik gabe, lagunen arteko solasaldian aritu ginen, aspertu edota loak harrapatu gintuen arte. Hurrengo goizean, goizeko zortzietan jaiki, maletak prestatu eta gosaldu ondoren, bederatzi eta erdiak aldera, Bertiz Abentura Park-eko tirolinetara heldu ginen eta han egon ginen goiz guztia, zuhaitz-jokoetan. Gero, bazkaltzera aterpetxera, eta bazkaldu ondoren, aterpetxe kanpoan egon ginen autobusa iritsi arte. Autobusa hiru

60

Maite Portalo eta Garazi Zelaia.


ikasten

Ibilaldiak

DBH 1 Azkoitia

Egun pasa Oiartzungo Arditurri parketxe eta Hondarrabiako hondartzan

Ekainaren 2an, meategia ikusi ondoren, lau gela bitan banaturik, “Meatzaritza paisaiak eta biodibertsitatea� lelopeko tailerrean buru-belarri murgildu ginen, lau orduz luzatu ziren parketxe eta inguruetan antolatutako jardueretan, hain zuzen ere. Bazkal ordurako hondartzara hurbildu, eta bertan bazkaldu eta bainatu ginen. Ez zitzaigun eguraldi eguzkitsua suertatu, baina ez genuen inolaz ere aukera galdu gelakideekin primeran pasatzeko.

LH 2. maila Azpeitia

OLATZ - LOIOLA

Maiatzaren 9an ibilaldia egin genuen. Ikastolatik irten eta Olatzera abiatuko ginen. Handik Loiolara pasa ginen eta berriro ikastolara itzuli ginen. Eguraldia zoragarria lagun genuela, animaliak eta landareak ikusteko eta gozatzeko aukera izan genuen. Ederki pasa genuen!

61


ikasten LH 6. maila Azpeitia

Ibilaldiak

ZUGARRAMURDIRA IBILALDIA

Bi orduko bidai luzearen ondoren Graxiana aterpetxera iritsi ginen. Maletak utzi eta hamaiketakoa jan genuen, dagoenekoz gosez baikeunden. Ondoren aretora joan ginen begiraleak ezagutzera, aurkezpenak egin‌ guztira lau ziren eta sorginen zein aztien izenak zituzten. Gero frontoira joan eta bertan bazkaldu genuen euria ari zuen eta! Ondoren senda belarren tailerra egin genuen. Aterpetxean bueltan ginela, jan gelako arauak azaldu zizkiguten, taldeka eta txandaka mahaia jarri eta garbitu behar genuen. Afaldutakoan gaubeila prestatu genuen eta diskoteka egin ere bai, ondoren ohera joan ginen neka-neka eginda.

Hurrengo egunean, herrian zehar altxorraren bila jolasa egin bitartean eta inguruko mendiak ezagutu ondoren, sorginen leizera joan ginen eta akelarrea egin genuen. Arratsaldean autobusean sartu eta Azpeitira.

LH 5. maila Azpeitia

LEINTZGATZAGA 5. mailako ikasleak ibilaldi polit bat egin genuen. Leintz-Gatzagara joan ginen martxoaren 29an. Bertan gatza nola sortu eta biltzen den erakutsi ziguten. Gatza sortzeko bi mota daudela erakutsi ziguten baita: bata erreketatik jasotzen dena eta bestea itsasoan. Pixka bat beranduago, Jakionen marmeladak etab. nola egiten zituzten ikasi genuen. Plazan bazkaldu ondoren jolasean ibili ginen. Eguna oso ondo pasatu genuen, 5. mailako ikasle eta irakasle guztiok.

62


ikasten

Ibilaldiak

LH 1. maila Azpeitia

OIASSORA IBILALDIA

Erromatarren arrastoen bila, orain 2000 urteko Oiasso, gaurko Irun, hirira ailegatu ginen. Bertan, haiek ustiatutako meategian sartu eta egindako lanak ikusteko aukera izan genuen.

Trenean ibili, eta museoa ikusi ondoren, gereizpe lasai batean, bapo bazkaldu genuen. Egun borobila izan zen eta jun bezala, poz-pozik itzuli ginen.

LH 4. maila Azpeitia

ALBAOLA ORIO

Maiatzaren 26an autobusez Oriora joan ginen eta bertan hamaiketakoa egin genuen. Ondoren, autobuses Pasaiko portura joan eta handik hiru taldetan banatuta itsasontziz Albaolara abiatu ginen Pasaiko badian zehar ibiliaz. Albaola itsas kultur faktorian “San Juan” baleontzia egiten ikusi genituen bertako langileak, eta gero Zubietako frontoira bazkaltzera… Piska batean jolasean ibili eta… Ikastolara!!!!!! Egun ederra pasa genuen!!!!!!!!!!!!!!!!

63


ikasten LH 3. maila Azpeitia

Ibilaldiak LH 3. MAILAKOAK GETARIAKO BALENCIAGA MUSEOAN EGON GINEN. MUSEO DOTOREA DA ETA GAUZA ASKO IKASI GENITUEN.

BASERRIAN AGENDA 21 egitasmoaren barruan LH 3. mailakoak Komuntzo baserrira joan ginen. Bertan, produktu ekologikoak zer diren eta nola lantzen diren ikusi genuen: baratzeko lanak,ardiak jeitzi… Bukaeran bakoitza letxua banakin etorri ginen ikastolara. OSO ONDO PASATU GENUEN!!

64


ikasten

Ibilaldiak

HH 03 Azpeitia

BARATZA EZAGUTZEN

Maiatzaren 5ean Sierbetako monjen baratzera joan ginen hiru urtekoak bertako barazki eta animaliak ikustera. Oso gustura ibili ginen, eguraldia ere zoragarria eta bihotzez eskertu nahi diogu batez ere ateak ireki eta dena erakusten ibili zen Jexuxi. MILA ESKER JEXUXI!!!

65


ikasten HH 03 Azpeitia

Ibilaldiak

SAN PEDRORA EGUN PASA

Maiatzaren 15ean HH3ko ikasle eta irakasle guztiok San Pedrora joan eta egun zoragarria pasa genuen, eguraldia ere lagun izanik. Autobusetik jaitsi eta pixka bat jolastu ondoren bertako txirristetan, paziara txiki bat ematera joan ginen gosea egiteko. A ze aldapa! Hamaiketakoa jan behar indarrak berritzeko.

Jarraian, paraje oso handia denez, frontoia dagoen beste leku batean jolastu eta bazkaltzera zelaira. Amaitzeko berriro txirristetan eta zuhaitz tartetan ibili eta autobusera. Benetan egun ona pasa genuen denok elkarrekin gozatuz!!!

66


ikasten

Ibilaldiak

HH 05 Azpeitia

SASTARRAINERA IBILALDIRA

Maiatzaren 22an hh-5eko ikasle eta irakasleok Zestoako, Sastarrain baserri eskolara joan ginen. Baratzean atxurrean jardun genuen belar txarrak kendu eta letxuak landatuz. Ikuiluan gustura ibili ginen animalia ezagutuz, Faustino astoa,

Izar zaldia‌ baina hoberena Asterix, Obelix eta Egur zalditxoen gainean ibiltzea izan zen. Zelaian bazkaldu eta nahiko jolas egin ondoren etxera itzuli ginen. A ze egun ederra pasa genuen!

UDAL LIBURUTEGIA EZAGUTZEN Maiatzaren 2an eta 3an Azpeitiko Udal liburutegia ezagutzera joan ginen. Bertan altxorraren bila ibili ginen piratak ginelarik. Bai ederki ibili ere! Bukaeran liburutegiaz gozatzeko aukera izan genuen bertako liburuak eta ipuinak ikusiz.

67


ikasten HH 04 Azpeitia

Ibilaldiak

DEBA

Ikasturteari amaiera emateko HH4 urtekoak parranda txiki bat egitea erabaki genuen. Horretarako, motxila batean hamarretakoa eta bazkaria sartu genituen eta, Maiatzaren 15ean, Debara abiatu ginen.Bertan hondartzara joan ginen eta hondarrarekin jolasteko tarte bat izan genuen eta, bazkaldu ondoren, ziburuetara jolastera!! Azpeitira bueltatzeko autobusa hartu aurretik txokolatezko izozki bat jan genuen! Zelako egun polita!

LH 3. maila Azkoitia

Ekainberrire ibilaldia, maiatzaren 31an

68


ikasten

Ibilaldiak

EUSKO LEGE BILTZARRERA BISITA Gelan Euskadi ezagutzen gaia landu ondoren,martxoaren 24an Eusko Lege Biltzarrak Gasteizen duen eraikuntza ikustera joan giĂąen. Florida parkean hamarretakoa eta bazkaria berriz, Piraten parkean egin genuen. Azken honetan gelditu gabe jolasean ibili ginen autobusa hartu eta etxerako bidea hartu arte.

BIZKAIA ALDERA IBILALDIA Kurtso honetan azken ibilaldia Bizkai aldera egin dugu. Goizean Getxora iritsi eta bertan hamarretakoa egin ondoren Biz­ kaia Zubia edo Puente Colgantea erabiliz Portugatelera pasa ginen. Ondoren autobusean Gorlizeko hondartzara joan eta han bazkari goxoa dastatu eta bainu ederrak hartu genituen.

69

LH 4. maila Azkoitia


ikasten

Ibilaldiak

HH 05 Azkoitia

Maiatzaren 12an, Xabier Munibeko bost urteko gelakoak Debara joan ginen egun pasa. Hamarretakoa egitera Debako portura joan ginen, parkean tirolinan jolastu, hondartzan txirlak bildu eta eguerdi aldera bazkaltzera joan ginen, ze sorpresa! prostrean izozkiak! Egun bikaina!

DEBA

GURE SUSTRAIETARA BUELTATUZ Arbasoak sortu ziren enbor beretik garatzen bigarren mailako ikasleak, Ekain Berri inguruetan.

70

LH 2. maila Azkoitia


ikasten

Ibilaldiak

HH 02 Azkoitia

AZOKA

HH02koak gaur, Maiatzaren 5ean, berdura azokara joan gara. Hango barazki, haragi, arrain, frutak, loreak‌ ikusi ditugu. Ondoren, ogia eta txokolatea erosi ditugu eta hamaiketako ederra egin dugu “Kontsejupienâ€?. Hau goiz ederra. Primeran pasatu dugu!

71


ikasten LH 2. maila Azkoitia

Ibilaldiak

LURRASKA

Martxoaren 16an Xabier Munibeko LH2ko ikasle eta irakasleak Lurraskara joan ziren eta 17 an itzuli ziren. Bertan ekintza asko egin zituzten, eguraldi onarekin eta oso ondo pasatu zuten.

72


ikasten

Ibilaldiak

DONOSTIAKO AQUARIUMA Martxoak 24ean Donostiako Aquariuma ikustera joan ginen Azkoitiko Xabier Munibe ikastolako LH1eko ikasleak. Autobusean Paseo berriraino joan ginen. Bertan jolastu eta hamaiketakoa jan genuen. Gero, portura joan ginen. Portuan, itsasontziak ikusteaz gain, jolastu ere egin genuen. Ondoren Aquariumera sartu ginen, eta marrazoa eta arrain pilo bat ikusi genituen. Bazkaltzera Kristina eneako parkera joan ginen. Bazkalostean parkean jolasean ibili ginen eta azkenean, autobusa hartu eta Azkoitira itzuli ginen. Oso ondo pasatu genuen eguna.

HH 03 Azkoitia HH03KOAK UDABERRIA PROIKTUAREKIN LOTUTA IRTEERA EGIN DUGU. GOIZ POLITA!

73

LH 1. maila Azkoitia


ikasten

Ekoizpenak

UDABERRIA “UDABERRIA DATORRENEAN TXORI GUZTIAK KANTARI ARROSAK ETA KRABELIÑAK JA JAI 3 URTEKO UMEAK DANTZARI…”

HH 03. Xabier Munibe Ikastola UDABERRIA IRITSI DA ETA 4 URTEKOAK LANDAREEKIN ESPERIMENTOAK EGIN DITUGU: • ZER GERTATZEN DA LANDAREA EZ BADUGU UREZTATZEN?… • ETA ARGIRIK IRISTEN EZ BAZAIO?… ESKULAN POLITAK ERE EGIN DITUGU!

HH 04. Xabier Munibe Ikastola

SAN PEDRO KUKU, SAN MARTZIAL MUTU

- Aita, non egiten du kukuak habia? - Txantxangorri-habian lapurtuz tokia, trala-lara lapurtuz tokia.

LH2. MAILA. Xabier Munibe Ikastola 74


ikasten

Ekoizpenak

HH05 ESKULANAK. Hiruhileko honetan hainbat eskulan egin ditugu. Ipuinak landu ditugu, maketa egin dugu material ezberdinekin eta honela ipuina irudikatu dugu. Begira ze polit! Beste zenbait eskulan ere egin ditugu.

HH 05. Xabier Munibe Ikastola

HISTORIA 2016-17ko hirugarren hiruhilabetekoan, LH6ko ikasleak, historia lantzen ari gara. Proiektu honen bidez historiari buruz gehiago jakitea lortu nahi dugu. Gai hau lau andereĂąoek erabaki dute bilera bat eginez. Gure gelan LH6C-n lau talde txiki egin ditugu eta bakoitzak bere proiektuko zati bat antolatu du. Guztira 4 urrats bete behar genituen proiektua ongi antolatzeko: lehenengoa, historiari buruz zer dakigun adieraztea da. Bigarrengoa, zer ikasi nahi dugun. Hirugarrengoa berriz, zer egingo dugun hori ikasteko, eta azkenengoa, nola transmititu nahi dugun. Oraingo honetan, historia, ordenagailuekin, liburuen bidez eta etxean (aiton amonei) galdetuz ikastea pentsatu dugu. Lau taldeok historiaren ideia ezberdinak izan ditugu eta honako hauek dira talde bakoitzaren ideiak: talde batek, amonei buruzkoa egingo du, beste batek, U.2 musika taldearen historian oinarritu da, beste bat berriz, E.T.A-ren historia, eta azkeneko taldeak, Gernikako historia landuko du. Azkenik guztion artean, lan polita osatuko dugularik, antzerkitxo bat egitea ere pentsatu dugu historiako garai desberdinetaz ikasi duguna. EA NOLA MOLDATZEN GAREN!!!!!!!! LH6C-KO IKASLEAK . Xabier MUnibe ikastola

75


ikasten

Ekoizpenak

MITOLOGIA

LH 05. maila. Xabier Munibe Ikastola

76


ikasten

Ekoizpenak

2 URTEKOAK 2 urteko gure haurren gelak, hiru anbiente ezberdinetan banatuta ditugu. Bata mugimendu gela da, bertan saltoka, bola pistinan, txirristan ibiltzen gara. Liburutegia ere badaukagu.

Bestean gure arte lanak egiten ditugu, tenperekin, argizariekin, plastilinarekin eta gometsekin. Argi mahaietan ere gustora ibiltzen gara irudi ezberdinak eginez.

Eta azkenik, eraikuntza eta esperimentazioa, bertan puzzle ezberdinak egiten ditugu eta hondarra, zerrautsa, enborrak, kamioiak‌ erabiltzen ditugu jolasteko.

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI 77


ikasten

Ekoizpenak

BARATZ TXIKIAK SORTZEN 3 URTEKOAK

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI

ERLAUNTZA HH4 urteko geletara udaberria heldu da, eta honekin batera erleak etorri dira gure geletako landareetara. Eskolako pasiloan erlauntz erraldoi bat eraiki dute eta orain lan eta lan ibiltzen dira eztia sortuz.

GABON HONTZA Jolas kooperatiboetan “Gabon Hontza�ren ipuina landu dugu. Hori dela eta, zuhaitz handi bat, hontza eta txori batzuk egin ditugu gure pasilloa apaintzeko.

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI

78


ikasten

Ekoizpenak

GU ERE ARTISTAK

“AZPEITIA”

Oraingo honetan arkitekto eta maketista lanetan gustura aritu gara.

HH 05. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI

LH 1. maila. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI

79


ikasten

Ekoizpenak LH2KO IKASLEAK SAIATU GARA MATERIAL DESBERDINAREKIN LORONTZIAK APAIN-APAIN JARTZEN. HORRETARAKO BERZIKLATZEKO HAINBAT MATERIAL ERABILI DUGU.

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI. LH 1. maila

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI LH 2. maila

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI LH 2. maila

80


ikasten

Ekoizpenak ELKARBIZITZA ETA HEZKIDETZA IKASTAROA Badira ikasturte batzuk, Karmelo Etxegarai Ikastolak Azpeitiko udaleko Parekidetasun sailarekin elkarlanean, Hezkidetzaren inguruan formazio saioak antolatzen dituela. Lehen Hezkuntza 6. mailako ikasleentzat eskainia da formazio saio hau, ikasgela bertan egiten dute eta oro har balorazioa positiboa izaten da. Emailea Olatz Eizagirre izan dugu, gai honetaz aditua. Ondoren, gurasoentzat hitzaldia antolatzen da eta aukera egokia dute gaiari buruz hitz egiteko edo zalantzak argitzeko. Aurten, maiatzaren erdialdean egin da. Elkarbizitza eta Hezkidetza programaren zenbait gai ondorengoak dira besteak beste: neska eta mutilen arteko harremanak, sentimendu eta emozioen adierazpenak, adinaren ezaugarriak, gorputz aldaketak eta sentimenduak, familia eta komunikazioa, auto-estimua eta errespetua, lehen maitemintzeak, sexualitate kontzeptua‌ eta hauei buruz ikasleen aldetik egon daitezkeen galderak. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI LH 6. maila

IGARKIZUNAK Zer dela eta zer da‌ sokazkoak, eskularruzkoak zein behatza bezain txikiak direnak eta kriskitinak bezain alaiak diren panpinak?

Nik esan eta zuk entzun, pentsatu eta erantzun, egiptoarrek papiroa erabiltzen zuten idazteko eta txinatarrek asmatu zuten espagetiak baino finagoak den gauza zuria da. Ikastolan egunero erabiltzen duguna. Zer da?

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI LH 3. maila

Asmatzen asmatzen, ezkutuko hitza zein ote den‌ Zerutik bueltan Erromara doan zubi koloretsua. Robin Hooden arkua baino kolore biziagoa duena, gorria kanpoalderantz eta morea barnealderantz. Eguzkia eta euria elkartzen direnean sortzen dutena?

81


ikasten

Ekoizpenak

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI LH 2. maila

82


ikasten

Ekoizpenak

GOSARI OSASUNTSUA Txanelan eta Gaztelanian janariak eta elikagai motak landu ditugu. Horregatik, martxoaren 21ean, gosari osasuntsua egin genuen. Goizean denok urduri etorri ginen ikastolara. Ez genekien zer gosari izango genuen. Gosaltzeko sagarra, indioilar xerra bana, ogia, olioa, esnea eta kakaoa eman ziguten. Jangelako arduradunak eta andereĂąoak gosaria banatzen ziguten bitartean, denok kontu-kontari, lasai-lasai egon ginen. Gosari bikain bat egin ondoren, indarberrituta lanera joan ginen.

ISBKOEN BISITA Kaixo, gu 5C gelako ikasleak gara,eta ISB­ ko jokalariekin egindako ekintzak azalduko ditugu. Josuneren laguntzarekin galderak prestatu genituen taldeka ISBko jokalariei galdetzeko. Hiru jokalari etorri ziren eta lau gela ginenez, talde bat beste gelatan sakabanatu ginen. Bukaeran gelatik gelara sinadurak eskatzen ibili ginen. Egun batzuk pasa ondoren jolasak egin genituen, hasteko, baloia elkarri pasatzen erakutsi ziguten. Gero, baloia nola jaurti behar den. Ondoren zer egin behar genuen azaldu ziguten. Jarraian lau txoko egin zituzten eta talde bakoitza txoko batera joan zen jolasak egitera. Benetan ederki pasa genuen eskerrik asko etorri ziren jokalariei!!!

LH 5. maila. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI

83


ikasten

Ekoizpenak

MONET Claude Monet, inpresionismoko artista nagusienetako bat da. 4.mailako ikasleek bere arte lanak behatu ondoren, antzeko lanak egiten saiatu gara. Pintzelak eta tenperak hartu eta artista bihurtu gara!

LH4A – Liher Berezibar

LH4A - Onintze Sudupe

LH4B – Garazi Ortiz

LH4B – Saray Ladero

LH4C – Iraia Lopetegi

LH4C – Leire Aizpuru

LH4D – Eneko Reyes

LH4D – Udane Garate

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI

84


LEHIAKETA ALAIA PARTE HARTZEKO OHARRAK – Ikastolako ikasle guztiek parte har dezakete. – Galdera guztiei erantzuna eman behar zaie.

Erantzuten dutenen artean zozketa bat egingo da. Irabazleek bere saria Azkoitiko Amaitz edota Azpeitiko Pittinka dendetan izango dute eskuragarri.

JUNE ETXEBERRIA H. H. 3. maila AZPEITIA

IXONE LEZERTUA H. H. 4. maila AZPEITIA

INTZA IZAGIRRE L. H. 1. maila AZPEITIA

ANE AIZPURU L. H. 2. maila AZPEITIA

JULEN AZPIAZU H. H. 4. maila AZKOITIA

NAIARA MUJIKA L. H. 3. maila AZKOITIA

PAULE AGIRREBEÑA L. H. 4. maila AZKOITIA

OIER MACHO L. H. 6. maila AZKOITIA


IRUDIA OSATU OSATU IRUDIA ZENBAKIAK JARRAITUZ ETA MARGOTU.


BILATU ETA MARGOTU IRUDI HAUEK BEHEKO MARRAZKIAN.


AMAITU ETA MARGOTU. Lehengusu berria jaio dela eta, marrazkia egin du Liernik. Erdia ezabatu egin dio ahizpak. Amaitu eta margotuko duzu marrazkia?


Xabier Munibe ikastola


Biblioporrak

“Kaixo OPORRAK”!!!

Liburu gida

Laster, udako opor luzeak hartuko dituzue. Asko udalekuetara joango zarete, etxetik kanpora eta beste batzuk, Azpeitin bertan geratu eta udaleku irekietan ere ibiliko zarete. Baina zuen kabuz dibertitzeko ere denbora asko izango duzue eta baita gustoko liburuak irakurtzeko tarte bat ere. Irakurri nahi duzu, baina ez dakizu zer? Izarrek liburu gomendagarrien zerrenda osatu du zuretzat. Baietz bat baino gehiago gogoko izan!

0 - 6 urte * HIZKIRIMIRI (Miren Artetxe). Ibaizabal * Adi, Otso Handi badator! (Emile) Ibaizabal * Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa (Wolf). Kalandraka * Elmer (David Mckee). Alberdania * Koloreak * Igeritz (Lionni Leo). Kalandraka * Handitzen naizenean txakurra izan nahi dut (Anne Schneider). Ttarttalo * Neu naiz indartsuena * Bihotz – bihotzetik (Émile Jadoul). Ibaizabal * Ikusi-makusi zein ikusten duzu? * Bai jostagarria kirola! Aukera ezazu zure kutunena! (Carmen Gil). Erein

9 - 11 urte * Bat Paten abenturak (Roberto P). Mensajero * Futbolari basatiak (Joachim M). Gero * Nur (Toti). Erein * Bihotzak dun-dun (Miren Meabe). Elkarlanean * Geronimo Stilton Fantasiaren Erreinuan. Planeta * Eskubeltz taldearen abenturak * Los futbolísimos (Roberto Santiago). Sm * Ottoline (Chriss Ridell). Ibaizabal * Gizajo baten egunkaria. Hauxe besterik ez nuen behar! (Jeff Kinney) * Leize-zuloko misterioa (Iñaki Zubeldia). Ibaizabal

Gurasoak * Ámame para que me pueda ir (Jaume Soler) *Ecología emocional para el nuevo milenio (J.S) * Argiaren alaba (Yolanda Arrieta).Denonartea

7 - 8 urte * Matxinsalto bilduma. Ibaizabal * Ebelina Mandarina (Castillo Suarez). Erein * Hiru txerriren txerrikeriak (Mario ramos).Ttarttalo * Groau! (Yolanda Arrieta). Aizkorri * Besarkada (Uxue Alberdi) Elkar * Una bruja horriblemente guapa (M.). Edelvives * Los Olchis ya están aquí (Erhard Dietl). Pearson * Haur korapiloak (Juan Kruz Igerabide). Pamiela * Arbola esku zabala (She Silverstein). Pamiela * Amona basoan galdu zenekoa (Arantxa Iturbe). Elkarlanean * Bat Pat. Sirenen uhartea (R. Pavanello). Mezulari * Kika * Gorritxo eta beltxiko

12 urtetik gora * Animalien Inauteria (Felipe Juaristi). Erein * Anne Franken egunkaria (Anne Frank). Erein * Ezekiel (Jasone Osoro). Elkar * Nikolas Txiki (Sempé Goscinny). Elkarlanean * Bambulo (Bernardo Atxaga). Erein * Jara, bikiak eta bikoteak. Zubia * Ehun ipuin hitz gutxitan (Joxan Ormazabal) .Elkar * Lapurren burua! (Cornelia Funke). Elkar * Mozorroen uhartea (Pierdomenico Baccalario). * Diario de Greg (Jeff Kinney). Molino * Historias de miedo 1 (Alvin Schwartz). Everest * La vuelta al mundo en 80 días (Loïc D). SM * Mundua baloi batean (Patxi Zubizarreta). Elkar

Profile for web urola

Ikasten 105  

2016-2017 ikasturteko 3.alea

Ikasten 105  

2016-2017 ikasturteko 3.alea

Profile for weburola
Advertisement

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded