Ikasten 105

Page 47

Protagonistak

ikasten

Maastricht Maastricht 121.000 biztanle dituen hiri bat da eta Limburgeko hiriburua da. Bertan Europa Europar Batasunean egituratu zuen Ituna sinatu zutelako da oso ospetsua, baina gu hango unibertsitate sistema ezagutzera joan ginen. Horretarako bi unibertsitatetara joan ginen eta nazio ezberdinetatik etorritako bertako ikasle batzuekin egin genituen jarduera batzuk. Ingelesez beti ere. Izan ere, ingelesa gehiago entzuten zenuen ikasleen artean holandesa bera baino. Ingelesa da unibertsitate internazional hauen lan hizkuntza. Oso giro polita sumatzen zen. Lasaia eta aldi berean ikasleak gogor lanean han eta hemen, taldeka gehienetan. Sekulako gai eta gradu aukera zabala dute eta Europako ikasketekin lotutako gaiak eta graduak garrantzitsuenetakoak dira. Liège Liège Belgikako hiri zoragarri bat da. Bertako hiria izan arren, Landgraafetik oso hurbil dago. Ordubeteko bidaia bakarrik dago Landgaafetik Liègera. Ibai handi eta polit batek hiria bi zatitan banatzen du. Typical Dutch: Herbeheretako tipikoa Ohiturak: Nederlandarrek, gurekin alderatuz, oso goiz bazkaltzen eta afaltzen dute. Eguerdiko 12etan bazkaltzen dute eta normalean sandwich bat bakarrik jaten dute. Hala ere, afalordua da guretzat bitxiena, 17:30ean afaltzen baitute. Jende berria ezagutzerakoan, eskua ematen dute eta ez dira besarka­tzen edo muxukatzen hemen bezala. Hori bai, hasiz gero, hiru muxu beti. Herbeheretan “kuadrilla” kontzeptuak ez du existitzen, eta beraz ez dira kalera irteten lagunekin. Blegny-Mine Liège eta Maastricht hirien artean dagoen eta Europan aurki daitekeen ikatz meategi bat da. Gaur egun meategiak ez du funtzionatzen baina museo bezala darabilte. Izan ere, Limburgo eskualde oso hau ikatzetik bizi izanda ia mende oso batean, ikatz meategi guztiak laurogeigarren hamarkadan denak itxi arte. Benetako pasabide edo galerietatik ibiltzeko aukera izan genuen, 30 eta 60 metroko sakoneran eta ikatza nola ateratzen zuten ikasi genuen. Hura bai lan gogorra! Zer baldintzatan egin behar zuten lan ikaragarria zen, nahiz eta azkenengorako asko hobetu berauek. Hala ere! Geure esperientzia • Amets: esperientzia ikaragarria izan da. Herbeheretako kulturari buruz asko ikasi dut eta herrialde desberdinetako lagunak egin ditut. Gainera, ingelesez jardun dut eta nire ingelesa hobetu dut. Azaroa iristeko gogoz nago. • Maider: oso esperientzia ona izan da. Lagun berriak egin ditut, inoiz izan gabeko hiriak bisitatu eta nire ingelesa hobetu dut. Irrikan nago azaroan berriro elkar ikusteko. • Leire: esperientzia izugarria izan da! Benetan merezi du horrelako bidaiak egitea, kultura berriak eta bizitzeko era desberdinak ezagutzeko aukera ematen baitigute. Ingelesa praktikatzeko aukera ere izan dugu eta hori primeran dago. Lagun berriak egitea izan da oparirik handiena. • Miren: izugarri gustatu zait esperientzia. Atzerrira joateak eta beste familia batekin egoteak, aukera ematen digu askeago sentitzeko eta kultura berriak ezagutzeko. Lagun berriak egitea eta ingelesa etengabe praktikatzea ere gustatu zait. • Ane: bidaia izugarria izan da, ez dut inoiz ahaztuko. Jende berria ezagutu dut eta laster berriro elkar ikusiko dugun esperantza dut.

45


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.