__MAIN_TEXT__
feature-image

Page 1

Urolaldeko

Ikastola

Publikoen

aldizkaria

IKASTEN

104. 2 017 k o

apirila

INAUTERIAK Xabier Munibe ikastolan

Karmelo Etxagarai ikastolako Euskal Herriako eraikinean JOLASTOKIA ERALDATZEN

Urola Ikastolako IKASLEAK FINLANDIAN

zerbitzua eta lana euskaraz

AZPEITIKO IKASTOLA

www.azpeitikoikastola.hezkuntza.net

www.azkoitikoikastolahlhi.hezkuntza.net www.xabiermunibebhi.hezkuntza.net

www.urola.org


Lorem ipsum


ikasten GARAIAN GARAIKOA; UNE ORO ETA BETIDANIK Eguneroko jardunean hainbat hitz darabilzkigu: ekintzailetasuna; know-how; 4.0 ingurunea; globalizazioa; inputoutput; PISA; dinamizatu; Ebaluazio Diagnostikoa; gaitasunak; inplikazioa eta konpromisoa; Heziberri eta Lomce; tek­nologia berriak… Denak dute egungo esanahia eta denak berehala ordezkatuko dira. Kontzeptuak berean jarraituko dute, baina deitura berria izango du. Eta kontzeptuaz ari garenez, hona zer zioen Ezra Pound poeta handiak: “Literatura hobea behar dugu, ez literatura gehiago, arte hobea, ez arte gehiago”. Hau da, balioa duena behar dugu, etengabeko balioa duena. Ildo horretatik, une oro dugu hobetzeko aukera. Beti dago zer edo zer egokitzeko aukera. Osatu, indartu eta aberasteko. Eta zer inguru eragingarriagorik hezkuntza baino? Ikasteko bideak zenbatezinak, anitzak eta xarmangarriak direlarik! Eskualdeko eskola mapa egokituko dugu. Indartua eta sakondua aterako dira hezkuntza proiektuak. Betiko metodologia berria izango dugu ispilu: “Azaldu zidaten eta ahaztu nuen, ikusi eta ulertu nuen; egin ondoren ikasi nuen”.

NON ZER

Alberto Izagirre (Urola Ikastolako zuzendaria)

Arduradunak: XABIER MUNIBE, KARMELO ETXEGARAI eta UROLA IKASTOLETAko Guraso, ikasle eta irakasleak Fotokonposaketa: FK

BERRIAK Piztu itxaropena proiektua _ _ _ _ _ _ _ _ 2 Proiektuak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 3 Aesleme _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 3 Psikomotrizitate praktikako formazioa _ _ 4 HHko jolastokiaren eraldaketa _ _ _ _ _ _ 5 Mendian argazkilari lanetan _ _ _ _ _ _ _ 6 HH2 berritzen _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 7 Euskara gure etorria _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 8 Euskararen eguneko lehiaketak _ _ _ _ _ _ 9 Eskola Agenda 21 _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 10 Foniatria ikastaroa _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 11 Frantseseko DELF B1 titulazioa _ _ _ _ _ 11 Elkarbizitza eta mendekotasuna _ _ _ _ 12 Stopapp _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 13 TKnikako prestakuntza jardunaldia _ _ _ 13 Geologiako IX. Olinpiada 2017 _ _ _ _ _ 14 Udara eta aurrera begira _ _ _ _ _ _ _ _ 14 TALDEAK Hezkuntza afektibo-sexuala _ _ _ _ _ _ Alcoholicos anónimos _ _ _ _ _ _ _ _ _ Nire igeriketako ikastaroa _ _ _ _ _ _ _ Urola ibaia aztertzen _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Elos World Café _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Ahozkotasuna eta bertsolaritza _ _ _ _ Proiektu europarrak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _

1

15 15 16 17 17 18 20

ARTIKULUAK Zur eta altzarigintza mintegia _ _ _ _ _ 22 Eskola maparen egokitzapena _ _ _ _ _ 24 Harremonak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 26 ERREPORTAIAK Nepalera elkartasun trekkinga _ _ _ _ _ 27 PROTAGONISTAK Ikasi eta lan _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 30 Erreleboa emateko prest _ _ _ _ _ _ _ _ 31 Maddi Esnaola _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 32 OSPAKIZUNAK Gabon giroa zabaltzen _ _ _ _ _ _ _ _ _ San Sebastian eguna _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Eskola eguna _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Santa Ageda _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ Inauteriak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _

33 34 36 37 41

GURASOEN TXOKOA Gaitasun handiko haurrak _ _ _ _ _ _ _ 43 IBILALDIAK Ibilaldiak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 44 EKOIZPENAK Ekoizpenak _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ 54


ikasten

Berriak

XIII. SAHARAREN ALDEKO EUSKAL KARABANA:

PIZTU ITXAROPENA PROIEKTUA Xabier Munibe ikastola Saharako errefuxiatuei janariak emateko premiazko proiektu honen helburu nagusia, herri sahararrari ahalik eta elikagai gehien eramatea da. Karabana, 2017ko otsailaren bukaeran aterako da Tinduf-eko (Aljeria) errefuxiatuen kanpamenduetara. Gure ikastolan Janari bilketa urtarrilaren 23tik 27ra egin da eta honoko elikagaiak jaso dira: • Azukrea • Konpresak • Lekaleak (babak, lentejak…) • Pasta • Arroza • Atuna eta sardinak oliotan

Urola ikastola UROLA IKASTOLA AZKOITIA-AZPEITIA BHIk, Zur eta Altzarigintza Arloarekin 2005 urtetik aurrera saharar herriaren aldeko proiektuekin lanean hasi zen. Orduan Lanbide Heziketako Zuzendaritzarekin Rabunin dagoen GAZUANI Lanbide Heziketa Eskolako sorreran eta antolakuntzan parte hartu zuen. Ondoren jarraipen bidaiak egin ditugu eta “Piztu Itxaropena “kanpainan ere parte hartu dugu. Gaur egun saharar Herriaren egoera gero eta okerragoa da eta denon laguntza behar dute. Aurten ere “PIZTU ITXAROPENA” SAHARAREN ALDEKO EUSKAL XII KARABANA antolatu da. Bertan saharar herriari laguntzeko hainbat elikagai eta higiene produktuen bilketa antolatu da herriz herri, bailaraz bailara. UROLA IKASTOLA AZKOITIA-AZPEITIA BHIko bi eraikuntzetan ere jaso dira material hauek. Parte hartu duzuen guztioi MILA ESKER/SHUKRAN. Saharar herriaren egoera konpondu ezean, laguntza honek beharrezkoa izaten jarraituko du, eta hemendik gonbidatzen zaituztegu datorren urtean ere laguntza hori eman dezazuen.

2

MILA ESKER / SHUKRAN


ikasten

Berriak

PROIEKTUAK

Xabier Munibe ikastola

Ikaskuntza esanguratsuaren didaktika Gure ikastolan Ebaluazio Diagnostikoen emaitzak aztertu ondoren, 2014-15 ikasturtean hobekuntza taldea osatu zen.

Azken urteetan HHn, proiektuka egiten dute lana. LHn aldiz, poliki–poliki proiektuak lantzen hastea erabaki genuen. Horretarako Zarauzko Orokieta eta Elgoibarko Herri Eskolakoekin jarri ginen kontatuan eta ikastolara etorri ziren beraiek proiektuak nola lantzen zituzten azaltzera. Ondoren, praktika nola garatzen zuten zuzenean ikusteko aukera eman ziguten beraien ikastetxeetan.

Taldea ziklo bakoitzeko irakasle batek, kontsultoreak eta zuzendaritzako hiru kidek osatzen dute. Ekainean klaustroan, metodologia eta programazioen azterketa egiteko, hausnarketa prozesua ireki genuen. Une hartako helburua hizkuntza arloa hobetzea izanik, Ikastolako maila guztietan (HLHI) egoera komunikatiboak gehitu eta lantzeko erabakia hartu genuen (ahozko jarduerak, bikoteka irakur­ tzen, tertulia dialogikoak, errutinak…).

Proiektuak lantzerakoan bi printzipio nagusi daude: Ikaskun­ tza-Globalizatua eta Ikaskuntza-Esanguratsua. Biak haurren ezagutzetan oinarritzen dira. Proiektuak egunero bizitzan ematen diren jarduerekin bat datoz. Helburuetako bat haurraren interesa kontuan har­tzea da, eta ondorioz, edukiek haurren interesetan oinarrituta egon behar dute.

Guztia bideratzeko, Zarauzko Berritzegunean aholkularitza eskatu eta formazio saioak jaso genituen. Bestalde, teknologia berriak eta liburuak gure metodologian nola uztartu aztertzen hasiak ginen. Garbi genuen metodologia aldaketak ez zuela izan behar inposatutako zerbait, baizik eta, geuri sortutako beharra; aldaketak ez zuen izan behar soilik euskarriarena (analogikotik digitalera) eta ezta ere guztientzat bat-batekoa.

Haurren garapena ongi bideratzeko ezinbestekoak ditugu gidaritza, irakasleen arteko koordinazio egokia eta familiekin lotura.

AESLEME

Urola Ikastola

(Bizkar-muineko zauriaren ikerketarako elkartea) Otsailaren 6an, AESLEME elkarteko kideak, ospitaleko espezialista batek eta istripu baten ondorioz bizkarrezur-muineko lesioa duen per­tsona batek, “Menpekotasun egoeran dauden Per­ tsonentzako arreta” (EMHZ) ikasketako ikasleei hitzaldia eman zien, bere kasua azaltzeko eta trafiko istripuek sortzen dituzten kalteei buruz hausnartzeko. Oso interesgarria izan zen.

3


ikasten

Berriak

B. AUCOUTURIERen HEZIKETA PSIKOMOTRIZITATE PRAKTIKAKO FORMAZIOA

Xabier Munibe ikastola

HELBURU NAGUSIA:

Eduki hauek BI IKASTURTETAN landuko dira:

Psikomotrizitate saioei zentzua eman eta ikastolako errealitatera egokitzen joatea.

2016-2017 IKASTURTEA: Alderdi teorikoari eskainiko zaio denbora gehiena. Landuko diren edukiak: - Psikomotrizitatearen inguruko hainbat kontzeptu garran­ tzitsu. - Saioko ibilbidea eta bere zentzua. - Psikomotrizitateko saioetako helburuak: komunikazioa, sormena eta pentsamendu operatiboa. - Taldearen zein umearen behaketa psikomotrizitateko saioetan. - Helduaren jarrerak. - Psikomotrizitate saioko zenbait irudien azterketa. - Psikomotrizitate saioak nola egokitu gure errealitatera.

LANDUKO DIREN EDUKIAK: - Psikomotrizitatearen inguruko hainbat kontzeptu garran­ tzitsu. - Saioko ibilbidea eta bere zentzua. - Psikomotrizitateko saioetako helburuak: komunikazioa, sormena eta pentsamendu operatiboa. - Taldearen zein umearen behaketa psikomotrizitateko saioetan. - Helduaren jarrerak. - Jolas desberdinak eta heldutasun mailak. - Hainbat jolas garrantzitsuen azterketa eta beraien kudeaketa. - Psikomotrizitate saioetako irudien azterketa. - Psikomotrizitate saioak nola egokitu ikastolako errealitatera.

2017-2018 IKASTURTEA: Hemen alderdi praktikoak izango du leku gehiago. Landuko diren edukiak: - Aurreko ikasturtean landutakoari buruzko errepasoa. - Jolasaren azterketa. Jolasak eta heldutasun maila. - Hainbat jolas garrantzitsuren azterketa eta bere kudeaketa. - Saioen azterketak. HH2-HH3 HH4-HH5 LH1-2

METODOLOGIA: Bi alde izango ditu: alderdi teorikoa eta alderdi praktikoa. Alderdi praktikoari dagokionez, bizipen pertsonaletik hasi eta edukiaren kontzeptura doan prozesuan oinarrituko da. Guzti honetarako erabiliko diren estrategia eta baliabideak hauek izango dira: - Trasparentziak. - Textu txikiak. - Bideoa. - Erreflexioak talde txikitan eztabaidatzea eta gero talde handian azaltzea.

4


ikasten

Berriak

Karmelo Etxegarai

HHko JOLASTOKIAREN ERALDAKETA Zer da Elkartoki?

Azken urte hauetan entzun izan dugu, ikasleen jolasa asetzeko ez dugula atari egokia, zementu asko, berdegune gutxi eta kirol guneak atariko eremu handia hartzen dutela.

ELKARTOKI eskolako patioen markoan garatzeko programa da.

Jolasa umearen garapenerako oso garrantzitsua da. Garapen fisiko, mental,sozial eta afektiboan jolasak balio handia du. Elementu naturalekin esperimentatzea eta jolastea (ura, harriak, egurra‌) ezin bestekoa da garapen orekatu bat izateko.

Elkartokin sorkuntza eta diseinu tailerren bitartez ikasleek eskolako patioaren espazioan eta erabileran eragiteko lanak, artefaktuak eta esku-hartzeak asmatu eta eraikitzen dituzte. Programak eskolako patioen espazioaren azterketa, honen gaineko hausnarketa eta azkenik, honen sorkuntza eta eraldaketa fisikoa proposatzen du, eskola-komunitatea eta bereziki ikasleak, diseinu eta sorkuntza prozesuaren zentroan kokatuz.

Hau guztiagatik eta ditugun beharrei erantzuteko asmoz parte hartze prozesu bat ireki dugu jolas tokia eraldatzeko, ELKARTOKI elkartearen eskutik. Proiektu hau Azpeitiko Udalaren inplikazioa eta laguntza ekonomikoarekin aurrera eramango dugu.

Urtero Euskal Herriko bi ikastetxe aukeratzen dituzte. Aurten Lekeitioko Herri Ikastetxea eta gu izan garelarik.

HH 4 URTEKOAK JOLASTOKIA BEGIRATZEN

JOLASTOKIAREN PLANOA

5

HH 4-5 URTEKOEK PROPOSATUTAKO JOLASTOKIEN MAKETAK


ikasten

Berriak

MENDIAN ARGAZKILARI LANETAN

Xabier Munibe BHI

Azken urteotan bezalaxe, Gabonetako oporrak hartu baino lehen, abenduaren 23an hain juxtu, Sistiaga errekako ibilaldi neurtua eta dagokion argazki rallya burutu genuen. Ikasleok 3/5 kideko taldetan banaturik, eta nahi adina argazki atera­ tzeko aukeraz. Taldean, kamera arduradun bakarra. Argazki rallyaren gaiak: Egurra, Ibilaldi neurtua eta gai librea. Irabazlea, berriz, epaimahaiak aukeraturiko 3 argazki onenen taldea. Jokoan, beraz, bi sari, eta aurtengo irabazleak honako hauxek suertatu ziren: • Ibilaldi neurtuan: - 1. zikloko Enaitz Osa, Imanol Garate, Unai Puertas, Gontzal Leizabe eta Eneko Miner - 2. zikloko Unai Urzelai, Joseba Ferriz eta Jon Zubizarreta. • Argazki rallyan, bilduma onenaren egileei: - 1. zikloko Aitor Escartin, Elias Marini, Jon Galdona, Jon Alkorta eta Jon Odriozolaren taldea. - 2. zikloko Luken Arellano, Aimar Manzisidor eta Ander Minerren taldea.

6


ikasten

Berriak

HH2 BERRITZEN

Karmelo Etxegarai

Aupa danoi! Hemen gaude HH2koak. Oraingo honetan berrikuntza batzuekin. Begira, begira! Hemen manipulatzeko mahai bat: ikusi, ukitu, dastatu, usaindu… Saltsan gustura ibil­ tzen gara.

Ene! Koloretako argiak! Eta gainean: formak, abereak, koloreen nahasketak… Zein dibertigarria den gure argizko mahaia!

Eta bukatzeko… Material desberdinen aukerak ikertzen: atera-sartu, bete-hustu, lerrokatu, dorreak eraiki, ireki-itxi. Ederki gabiltza jolas heuristikoan.

7


ikasten

Berriak

Xabier Munibe BHI

EUSKARA GURE ETORRIA URTARRILEKO ASTELEHEN BURUZURIETAN Aurten ere Xabier Muniben Euskara gure etorria zikloarekin jarraituz, 4. DBHkoek Eñaut Elorrieta eta Mikel Markezen bisita izan zuten, eta horien eskutik, euskal kantagintzaren transmisiorako eta sustapenerako egokitu duten BAGA BIGA HIGA kantaldi hitzaldian parte hartu zuten. Hainbat irudi eta bideoren laguntzaz euskaraz egindako kantuen historiaren argazki bat ikusteko aukera izan zuten, unean uneko gizartearekin izan duen harremana interpretatuz. Horrez gain, hamarkada bakoi­ tzean garrantzitsu izan ziren hainbat kantu ere entzun zituzten zuzenean gitarraren laguntzaz. 2. DBHkoek, berriz, Fernando Morillo idazlearen bisita izan zuten. Saioari hasiera emateko, idazleak idazten hasi eta bere burua idazletzat hartu zuen arteko gogoeta bat egin zuen, eta ondoren, ikasleen galderak direla eta, bere bizimoduaz eta liburuez hitz egiteko aukera aparta izan zuten. 1. DBHkoek Joxemari Carrereren beldurrezko kontakizunak entzun zituzten arreta eta atsegin handiz. Ekitaldi guztiak ikaslen oso gustukoak izan dira. URTARRILAREN 16an, 15:30ean, 1. DBHn JOXEMARI CARRERE KONTALARIAREN “NORK DIO BELDURRA?” KONTAKIZUNA

URTARRILAREN 23an, 15:30ean, 2. DBHn FERNANDO MORILLO IDAZLEAREKIN SOLASALDIA

URTARRILAREN 30ean, 14:45ean, 4. DBHn EÑAUT ELORRIETA eta MIKEL MARKEZ MUSIKARIEKIN BAGA BIGA HIGA KANTALDI HITZALDIA

8


ikasten

Berriak

Xabier Munibe BHI

EUSKARAREN EGUNAREN INGURUAN ANTOLATUTAKO LEHIAKETEN BERRIAK Aurreko alean genizuen bezala, Xabier Munibe BHIn, Euskararen Nazioarteko eguna ospatzeko, betiere, ikasleen sormenari, adierazpenari eta euskarari bide emanez, hainbat ekitaldi antolatu genituen. Horien artean, oraingoan, bertso, kartel eta kopla lehiaketetan irabazle suertaturiko ikasleen berri eman nahi genizueke. Honatx: KARTEL LEHIAKETAKO IRABAZLEAK

4. DBH ko lehen sariaren irabazleak: Ane Lizarralde, Maddi Gajate, Elene Agirre eta Idoia Larrañaga.

3. DBHko lehen sariaren irabazleak: Jon Zengotita, Enara Eizagirre, Lander Sudupe, Goreti Olazabal eta Maria Samardzic.

KOPLA LEHIAKETAKO IRABAZLEAK

BERTSO LEHIAKETA IRABAZLEAK

2. DBHko sariaren irabazleak: Naiara Andueza, Eneko Sarasua, Irati Olaizola eta Maite Portalo.

1. DBHko sariaren irabazleak: Irati Aranbarri, Libe Aleson, Unai Azkune eta Auritz Oteiza.

Lorea Auzoa • Tolosa Etorbidea, 107 • Tel. 943 21 82 11 • 20009 DONOSTIA 9


ikasten

Berriak

ESKOLA AGENDA 21 Xabier Munibe ikastola DBH Aurtengo LANGAIA, KLIMA ALDAKETA izanik, horren harira, besteeak beste, gure ikastetxerako bidea nola egiten dugun aztertu nahi izan dugu, eta ekintza sinple eta ohiko horretan, eragiten dugun CO2 isurketa zenbaterainokoa den aztertu. Diagnostikoa baliatu dugu horretarako, eta berorren bideraketan ikastetxe guztiko taldeok parte hartu dugu.

• IRAKASLEAK ETA LANGILE EZ IRAKASLEAK - % 22,5k oinez edo bizikletaz - % 75ek kotxez - % 2,5ek autobusez

Galdeketaren emaitzak bildurik ditugu dagoeneko, eta interesgarriak direlakoan, hemen dituzue aztergai.

• CO2 ISURIEN BALORAZIOA:

• IKASLEOK - Oinez edo bizikletaz: % 91 - Autobusez: % 4 - Kotxez: % 5.

Garbi asko ikus daiteke, ikasle gehienok oinez edo bizikletaz etortzen garela eskolara, eta ondorioz, eragiten dugun CO2 isurketa txikia dela. BEJONDEIGULA, ETA SEGI DEZAGUN HORRELA!

Urola Ikastola Ikasturtea aurrera doan heinean, EA21 programaren faseak ere bai.Ikastetxeko diagnostikoa egin ondoren, ikasleak konpromiso batzuk adostu dituzte klima aldaketak sor ditzakeen hainbat ondorio larri saihesteko eta beste urteetan hartutako konpromisoen betetze maila gogoratu dituzte, batxilergoko ikasleen eskutik.

Ikasleak elkarlanean aritu dira datu bilketan, ondorioen azterketa egindakoan eta konpromisoak adosterakoan.

Ikasle nagusiek denbora hartzen dute, aurreko ikasturteetan hartutako erabakiak azaltzeko ikasgeletan, denen inplikazioa lortzeko.

Lortutako emaitzak eta hartutako konpromisoak, denak ikusteko moduan jartzen dira.

Aurten ere, Sahararen aldeko janari bilketan, ikasleen kooperazioa txalotzekoa izan da.

10


ikasten

Berriak

Xabier Munibe BHI

FONIATRIA IKASTAROA Otsailean zehar, Xabier Munibeko zenbait klaustrokideok, Asier Uliarte logopedaren gidaritzapean bideraturiko FONIATRIA ikastaroan parte hartu genuen. Helburu nagusia, bat baino ez: - Ahotsaren erabilera eta zaintzari buruzko oinarrizko ezagutzak bereganatzea. 2 ordu eta erdiko 3 saiotan, eta betiere teoria eta praktika uztartuz, honako sei eduki-multzo desberdinak jorratu ahal izan genituen: - Ahotsaren eta bere inguruko oinarrizko mekanismoei buruzko ezagutza teorikoak. - Disfonia kontzeptua. Sailkapena. - Arnasketaren garrantzia. - Erlaxazioa. - Ahots-igorpen eta oihatzun-barrunbeen erabilera. - Ahotsaren erabilpen eta zaintzari buruzko aholkuak. Teoria, gutxi goiti-beheiti bereganatu, bereganatu genuen; urteetan zehar harturiko ahots-ohitura txarrak, bizio kaltegarriak zuzen­tzea lortzearena besterik da, ordea. Horra hor,

beraz, hemendik aurrerako gure erronka: ikasitako ariketa praktikoak sistematizatzea, eta egunerokoan ahantzi gabe, kontzienteki lehenik, eta naturaltasunez geroxeago, ahots artikulazio eta arnasketa egokiz hitz egitea.

Frantseseko DELF B1 titulazioa Urola Ikastola gure bi ikaslek!!! Azpeitiko batxilergoko bi ikaslek lortu berri dute Alliance Française erakundeak ematen duen DELF B1 titulazioa. Fran­ tziako Hezkuntza ministerioaren diploma honek Europa guztian du sona eta munduko beste herrialdetan ere ari da bere txokoa egiten. Frantseseko titulazio horixe dute esku artean jada Azpeitiko bigarren batxilergoko Nerea Urrestila Alkorta eta Oihana Lazkano Egiguren ikasleek. Ekainean beste ikasle talde batek egingo du titulazioa eskuratzeko saiakera. Azpeitiko DBH4ko frantseseko ikasleak HEO-EOIko A2 maila egiten saiatuko dira, eta Azkoitiko batxilergokoak ere animatuko dira. B1 mailarako beste saiakera bat ere egingo dute Azpeitiko bigarren batxilergoko beste ikasle batzuk. Nabari da frantsesa bizi-bizirik dagoela gure ikastetxean. Hainbat urtetan aukerazko irakasgai moduan ikasten jardun ostean, ikasle hauek bere ibilbidea gurean bukatzera doazen

honetan, pozgarria da nazioarteko titulazio besapean dutela agur esatea. Félicitations à tous et à toutes!

11


ikasten

Berriak

ELKARBIZITZA ETA MENDEKOTASUNEN SAIOAK JASO DITUZTE BATX-1 MAILAKOEK Inauterien atarian jaso dituzte aurten batxilergo 1 mailako ikasleek mendekotasun eta elkarbizitza saioak. Dinamiza­ tzaileek diotenez, oso momentu egokia: azterketak bukatu berri, “elengante (dotore) eguna” eta mozorro gaua iristeko irrikan… Sentipen eta emozio nahasi ugari pilatzen zaizkie: azterketa emaitzen dezepzio edota pozak, gurasoen erantzunen aurreko beldurra edota lasaitasuna, gustuko pertsona horren begiradaren irrika edota begirada ezaren mina… Sarritan, festetako droga kontsumo desegokia eta alkohol kontsumo gehiegizkoa (kasu batzuetan koma etilikora iristeraino! sentipen hauen guztien kudeaketa ezinak ekartzen du. Hau dela eta,hainbat drogaren inguruko informazioa eskain­ tzetik harago joanda, zenbait kontu lantzen eta eztabaida­ tzen dira: gaztea izatea zer den, lagun taldean nola sentitzen diren, zein momentutan dauden ikasle, seme-alaba izan da, zein beldur eta desio dituzten…

Urola Ikastola

Elkarbizitza eta mendekotasunen saio horien lanketa DBH 1.tik BATX 1.ra bitartean burutzen dira. Mendekotasunen barruan, joko eta mugikorrarekiko dagoen mendekotasuna, ludopatia arriskua, zenbait drogarekiko mendekotasun desberdinak eta gaixotasun hauetan babesteko taldea eta lagunen eragina lantzen da. Urtero 4-5 saio jasotzen dituzte ikasle eta jada batxilergoan dinamiken nondik norakoa ondo ezagutzen dute. Aurtengo batxilergo saioetan ikasleek oso ondo hartu dute parte, dinamizatzaileak gazteen erantzun eta inplikazioarekin oso gustura agertu dira eta jaso dituten saioak gutxitxo izan direla dioten arren, jaso dutena, behin­ tzat, oso baliagarria eta beharrezkoa ikusten dute. Espero, hurrengo ebaluazioan DBHko ikasleek jasoko dituzten saioak ere emaitza eta satisfazio maila berdina jasotzea.

Helburua: gaztea izateak normalez dakartzan gorabeherez ohartzea eta poliki, lasai eramaten laguntzea. Nerabe izateak, identitate krisia dakar. Mozorro baten atzean ezkutatzean, alkohol edo/eta speed-aren kontsumoa ematean… barruan oharkabean edo tapatuz ditugun amorru, lotsa, euforia, adrenalina eta dena irteten da. Nola? Hori da kontua. Sarritan desio edo harreman sexualen ondorengo damua, agresibitate jarrerak agertuta, norbere buruari min emanda… Lagun giroa horretaz guztiaz jabetuta, lasaitasunez emozioak agertzeko gunea izatea da prebentziorako ezinbestekoa. Lagun taldean ondo sentitzea eta taldean kon­ tsumo arduratsua emateko giroa egotea dira prebentziorako oinarria gazteentzat.

12

Izar Aizpuru


ikasten

Berriak

Urola Ikastola

STOPAPP:

IKTak eta ekintzailetasunaren adibide bat Gaur egun gero eta denbora gehiago pasatzen dugu smart­ phone edota tabletekin, ikasteko eta lanerako denbora kenduz. Denbora hori kontrolatu eta mugatzeko aplikazio bat sortu dute bi donostiar gaztek. Hauetako bat, Miguel Lopez de Ceballos, Urola Ikastolako batxilergoko IKTko ikasleekin izan da bere esperientzia partekatzen.

Aplikazioaren garapen fasean daude eta gai honekin interesatuta edota kezkatuta dauden gurasoen ekarpenak eskertuko lituzkete. Horretarako ondoko galdetegia erantzutea besterik ez duzue: •

Galdetegia euskaraz

Gailu mugikorren erabilera kontrolatzeko aplikazioaren ekimen/ideiak Gipuzkoako Santander Yuzz programaren lehen saria lortu zuen. Programa honek ekintzailetasuna bultzatzea du helburu eta urtero ideia onenak saritzen dira. Ikasleekin izandako saioan aplikazioa sortzearen ideia sortu zitzaienetik gaur egun arte egin duten ibilbidea kontatu zien, aplikazioa bera aurkezteaz gain. www.stopappweb.com helbidean informazio gehiago eskuratu daiteke, eta aplikazioa bere gailuetan instalatu nahi duenak PlayStoren aurkituko du.

Urola Ikastola

TKNIKAko PRESTAKUNTZA JARDUNALDIA Urtarrilak 18, Euskadiko lanbide heziketa sistemako ikastetxe desberdinetako kudeaketa sistemen arduradunei zuzenduriko formazio jardunaldi bat ospatu zen IURRETA Lanbide Heziketan. Bertara, beste horrenbeste ikastetxetako 24 ordezkarik parte hartu zuten. Aipaturiko jardunaldi honetan, eta Tknikako adituen gidari­ tzapean, barne auditoretzak gauzatzeko sistematika, arauaren bertsio berriak dakarzkien enfoke edo ikuspegi berriak eta aldaketak eta kudeaketa esparru hauei barne auditore­ tzarren testu inguruan erantzuna emateko aukera poten­tzial desberdinak modu teoriko-praktiko batean landu ziren. Aurkezpen metodologiak talde lan eta dinamikekin tartetaku ziren.

13


ikasten

Berriak

Urola Ikastola

GEOLOGIAKO IX. OLINPIADA 2017 Otsailaren 24an ospatutako Euskal Herriko Geologiako IX Olinpiadan Urola Ikastolako Oihane Suinaga geratu da bigarren eta Jon Ander Agirre hirugarren. Martxoaren 31an Oihane Salamancara joango da ondorengo fasean parte har­ tzeko. Zorionak bioi!!!

Urola Ikastola

Udara eta aurrera begira,

ZEIN AUKERA DITUT? Otsailaren 10ean, 1. Batxilergoko ikasleei Gazte Informazio Bulegoko Esther Sudupe eta Miren Ituarte etorri zitzaizkigun hitzaldi baten bidez udako lanei buruzko informazioa ematera. Bertan, hainbat aukera erakutsi zizkiguten, alde batetik atzerrian lan egiteko aukerak dauzkagu, baita Espainian ere eta bestetik auzolantegiak ditugu. Gero, Mirenek hitz egin zuen eta Lanbiden apuntatzeko zer pausu jarraitu behar diren esan zigun.Curriculuma egiten ere erakutsi zigun eta curriculum egoki bat edukitzeak duen garrantzia azpimarratu zuen. Gure iritziz, hitzaldi interesgarria izan zen, izan ere, opor luzeak ditugu eta udara begira pentsatzen joateko lagungarria izan daiteke. Libe Urzelai eta Enara Arozena- 1C

14


ikasten

Taldeak

HEZKUNTZA AFEKTIBO-SEXUALA

Xabier Munibe ikastola BHI

Iragan otsailaren 21ean, 4. mailako ikasleok sexu heziketaren inguruko ikastaroan parte hartu genuen eta gustura aritu ginen benetan, oso jardun interesgarri eta entretenigarria izan baitzen. Hasieran berotzeko, keinu jolasean ibili ginen (bakoitzak jendea erakartzeko modu edo era desberdinak dituela ikusteko) eta ondoren, norberak bere karikatura (marrazki bat) egin genuen, eta txotx egin ostean, hartzaileak zu zinela asmatzeko gai izan behar zuen. Asmatutakoan berari buruzko bi gauza positibo esan genituen. Jarraiean galdera batzuen inguruan eztabaidatu genuen (adostasuna/ adostasun eza adieraziz) eta bideo interesgarri batzuk ikusi genituen.

Atsedenaldia eta gero, guztion artean galdera batzuk prestatu genituen eta horiei erantzuteko neskak eta mutilak banatu egin ginen. Oso gustura egon ginen. Puntuatzeko garaian, nik 9 bat jarriko nioke ikastaroari, izan ere zalantza asko argitzeaz gain, guztiok parte har­ tzeko aukera izan baikenuen. Ea datorren ikasturtean ere, Haizea eta Axierrekin gai beraren inguruan elkarrekin ari­ tzeko parada izaten dugun. Shahzaib Rafaqat

“ALCOHOLICOS ANONIMOS” ELKARTEKO

KIDEEKIN BIZI-ESPERIENTZIAK PARTEKATUZ

Xabier Munibe ikastola BHI

Urtarrillaren 25ean, “Alcohólicos anónimos” elkarteko zenbait kideren bixita izan genuen Xabier Muniben, Joseba eta Isabelena, hain zuzen ere. Jator askoak biak ala biak! Joseba alkoholikoa zen, eta bere bizi-esperientzia kontatu zigun. Isabel ez zen alkoholikoa, baina bere semea bai, eta berak oso ondo azaldu zigun alkoholak gaixoa ezezik, alboko oro (familia, lagun…) ere astintzen duela. Gauza asko ikasi nituen, eta galdera mordo bat egin ere bai. Pertsona bakoitzari alkoholak nola eragin diezaiokeen eta jendeak zenbat sufritzen duen harritu ninduen. Nik, esa­te baterako, ez nekien alkoholismoa gaixotasun bat zenik, ezta “Síndrome de abstinencia” delakoa, zer zen ere. Ixabel eta Josebak oso ondo azaldu ziguten gaia. Beraien bizipenek asko hunkitu ninduten, eta pena ere sentitu nuen. Esate baterako, Josebak esan zuen juerga batean 1000 euro inguru gastatu zituela eta behin, erabat mozkortuta, kotxe

istripu bat izan zuela. Ia odol husturik, klinikoki hiltzear omen. Alkohola lagatzea oso zaila da; orain dela urte asko edateari utzi arren, oraindik ere Josebak “alkoholikoa dela” esaten du. Isabelen semea, bestalde, oso gazterik edaten hasi zen, baina “Alcohólicos anónimos” taldeari esker edateari utzi zion. Oso gaizki pasa zuen familia osoak. Alkoholaz aparte, tabakoari eta drogei buruz ere hitz egin ziguten. Esan ziguten denak oso txarrak direla, guztiak berdintsuak, eta edozeinek ere zure bizitza suntsi dezakeela. Alkoholarekin arazoren bat bazenu, jakizu, hura konpon­ tzeko kanpaina desberdin asko daudela, eta laguntza jaso dezakezula. Horietako bat “Alcóholicos anónimos” elkartekoa ezagutu berri dugu, beti lagun­tzeko prest, eta, erabat dohainik, gainera. Unai Puertas DBH 2.C

15


ikasten

Taldeak

NIRE IGERIKETAKO IKASTAROA Xabier Munibe ikastola HLHI Niri igeri egitea asko gustatzen zait, horregatik igeriketara joaten naizenean oso ondo pasatzen dut. Igerilekuan gauza asko egin ditugu, adibidez: taularekin bat, bi, hiru eta putz egin, hankekin bakarrik atzeraka ibili, taulan eserita ibili… Monitoreak Pello, Txaro eta Igor izan dira, beraiekin ere oso ondo pasatu dut. Lagunekin berriz, gero eta hobeagoa izan da jolasten ondo pasatzen dudalako. Egin dudan onena uztaiak pasatzea izan da, ur azpira joatea asko gustatzen bai zait. Haizea Lizarazu Sanchez. LH3B

Enparan Kalea, 10 • 20730 Azpeitia (Gipuzkoa) Tel. -Fax: 943 81 16 74 • decoracion@ederti. com

16


ikasten

Taldeak

UROLA IBAIA AZTERTZEN

Urola Ikastola

Azkoitiko 2. Batxilergoko Lur eta Ingurumen Zientzietako ikasleek Urola ibaiaren egoera hidrografikoari buruz lan bat egin dute praktiketan egon den Elen Mendiolarekin. Lan hori Azpeitiko udaletxean aurkeztu zieten ingurumen teknikari eta zinegotziari. Puntu aipagarriena euri urak erabiltzea egokia izango litzatekeela izan zen. Dena den, eskumen mugatua dutela udalek uraren kudeaketan esan zieten.

UROLAKO IKASLEAK EUSKO JAURLARITZAKO Urola Ikastola ELOS WORLD CAFÉN Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIko 2. Batxilergoko 4 ikaslek parte hartu zuten Lakuako Eusko Jaurlaritzaren eraikinean egin zen laugarren Elos World Cafén. Aniturri BHI (Agurain), Antigua-Luberri (Donostia), Botikazar BHI (Bilbo) eta Ekialdea BHI (Gasteiz) ikastetxeetako beste 16 ikaslerekin lau mahaitan banatu ziren eta, irakasle bat moderatzaile zutela, 15 minutuz Europako zenbait gaiez iri­ tzia trukatu zuten ingelesez beti ere. Mahai bakoitzean gai bat landu ondoren hurrengo mahaira pasatu ziren beste bat eztabaidatzeko. Berrikuntza Pedagogikoaren zerbitzuko zuzendaritzaren ongietorria eta animoak jaso eta gero, gogotsu ekin zioten eztabaidari. Ingelesa eta informazio maila oso ona erakutsi zuten ikasle guztiek. Lehenengo mahaia Europari buruzko gai orokorrak izan ziren mintzagai, bigarrengoan Europa Zure Bizitzan, hirugarrengoan “Europako balizko ametsa” eta laugarrengoan “Europa zure etorkizunean” Eztabaidak ingelesez izan ziren eta emaitzak aurkezpen batean geratu dira jasota https://elosbasquecountry.wordpress.com/.

Besteak beste, era honetako galderen inguruan eman zuten iritzia: Zer da Europar Batasuna zuretzat? Europar Batasunean hartutako erabakiek ba al dute eraginik zugan? Guztiok europarrak gara? Guztiok berdinak gara? Zer pentsatzen duzu errefuxiatuei buruz eta beraien beharrei Europak emandako erantzunari buruz? “Europa amets” antzekorik badago? Beste herrialde batean bizitzea inoiz pentsatu al duzu? Uste al duzu Europan edo Europako herrialdeekin lan egingo duzula? Europako beste hiritar batekin familia osatuko zenuke? Nola ikusten dituzu Europa, Euskal Herria eta zu zeu horien barruan 25 urte barru? Iritziak denetarikoak baziren ere, pesimismo puntu bat transmititu zen gehienen aldetik. Aurten ez da luntxarik izan, murrizketak ote? Gero Eusko Jaurlaritzaren pasiloetatik buelta bat eman, argazkiak atera eta ikastolara itzuli ziren Maria, Aitor, Jon Ander eta Eneritz Bergaran geldi aldi bat egin ostean. Lakuan egin zen Elos World Café saioaren emaitzen bideoa Elos Basque Country blogan ikus daiteke https://elosbasquecountry.wordpress.com/ edota esteka honetan: https:// sharalike.com/s/pL3N.

17


ikasten

Taldeak

AHOZKOTASUNA eta BERTSOLARITZA PROIEKTUA

“KOMIKIAK BERTSOTAN “ UNITATEA LANDU DUGU DBHko 1. mailako 4 geletan 18 istorio desberdin landu dira. Lehenbizi, ipuinaren egitura kontuan hartuta, istorioa garatu da, ondoren, marrazkien bidez, 4 pasartetan egokitzeko. Azkenean narratzailea eta pertsonaiak bertsotan arituz harilkatu da kontakizuna. Honatx adibide zenbait.

18

Xabier Munibe ikastola BHI


ikasten

Taldeak

1915ean ERAIKIA 19


ikasten

Taldeak

UROLA IKASTOLA AZKOITIA-AZPEITIA BHI

PROIEKTU EUROPARRETAN MURGILDUTA Erasmus+ LESZNO, Polonia 2016ko azaroaren 13tik18ra bitartean, Poloniako erdialde-hegoaldera, Poznan eta Wroclaw artean kokatzen den Leszno herrian izan ginen Urola Ikastolako 1. batxilergoko 4 ikasle eta bi irakasle “How it is to live, study and work in a foreign EU country” (www.ka2erasmus.net) Erasmus proiektuaren lanak egiten. Igandean, Bilbotik Munichera abiatu ginen eta gero Poznaneraino egin genuen bidaia. Azken hegazkinean proiektu-kide nederlandarrekin elkartu ginen. Ilun zela iritsi ginen Lesznora eta ikastetxe aurrean irakasleak, ikasle poloniarrak eta euren familiak zain geneuzkan. Lehenengo aurkezpenak, ikasleek aldez aurretik emailez eta whatsappaz elkar ezagutzen bazuten ere, egin eta, hurrengo egunerako hitz ordua jarri ondoren, poloniarren familiekin erretiratu ziren ikasleak afaldu eta atsedena hartzeko. Hurrengo egunean goiz joan ginen Higher School of Environmental Protection izeneko ikastetxera. Han beste ikastetxe bazkideetako ikasle eta irakasleekin elkartu ginen: • • • • • • • •

Liceo Scientifico Statale “Ettore Majorana” Scordia, (Sizilia, Italia) Charlemagne College Eijkhagen Landgraaf, (Herbeherak) Tornion Yhteislyseon Lukio, (Finlandia) Joyce Frankland Academy Newport, (Ingalaterra) Santa Maria La Real Aguilar de Campoo, (Gaztela-Leon, Espainia) MTÜ Kool 21 Sajadin Tallinn, (Estonia) Liceo C.Roccati” Rovigo, (Venetoa, Italia) Higher School of Environmental Protection Leszno (Polonia)

Hauxe da gure ikasleetako batek bere egunkarian jarri zuena: “Proiektuan parte hartzen duten guztiak ezagu­tzeko jolas batzuk egin genituen. Beraiek egin zuten an­ tzerkia ikusi eta berauen ikastetxea ikusi genuen. Ondoren beste jolas bat egin genuen herri osoan zehar eta sariak egon ziren irabazleen artean. Denbora librearen ondoren bakoitza bere bikote poloniarrekin egon eta etxera joan ginen afaltzera. asteartea: Goizean goiz ikastetxean bildu ginen guztiok eta Poznan-eko hiria bisitatu genuen. Lwehengo unibertsitatera Joan ginen eta Kikima fakultateko bi irakaslek azalpen batzuk eman ondoren, ikasleek esperimentu ak erakutsi zizkigute. Bertako plaza ikusi ondoren gure bikoteekin denbora librea eduki genuen eta kafe bat hartzera joan ginen. Egun amaieran Leszno-ra itzuli ginen. asteazkena: Plazan elkartu ginen atzerritik joandako parteartzaile guztiak eta Leszno hiriko alkate ordearen hitzaldia entzun ondoren bi taldetan banatu eta talde bana enpresa desberdin bat ikustera joan zen. Niri LFP enpresa bisitatzea tokatu zitzaidan eta asko gustatu ere. Azkenik arratsaldean beste hitzaldi batzuk entzutera joan ginen.

20


ikasten

Taldeak

osteguna: Egun honetan, Wroclaw hirira joan ginen. Bertan hiriko parterik garrantzi­ tsuenak ikusiz gida batez tour bat egin genuen. Errusiarren aurkako bataila baten mural izugarria erakusten duen museo batera joan ginen gero: Panorama of the Battle of Raclawice www. panoramaraclawicka.pl. Denbora libre pixka bat izan ondoren Hydropolisera joan ginen. Azkenik Lesnora itzuli ginen.” Ostiralean goiz sartu ginen ikastetxean. Han “feedback” saioa egin genuen inkesta bat betez. Nola ibili ginen galdetu ziguten eta genuen Polonian emandako egunak nola baloratzen genituen. Kultura, heziketa eta bertako lan mundu eta bizimoduaren berri izan genuen. Hau guztia ingelesez, berau baita beti proiektu honen lan hizkuntza. Bertako familien harrera bikaina izan genuen, batzuetan komunikatzeko zailtasunak izan arren, ingelesez espresatzeko zailtasun handiak baitzituzten sarri. Baina, dena dela lagun berriak egiteko eta Europako herri hau ezagutzeko aukera paregabea izan da hau. Horrela, bada, holandarrekin batera berriro ere Poznaneko aireportura joan ginen eta handik elkarrekin Munichera. Itxaronaldian Euskal Herria - Hebehereak txapelketa egin zuten ikasleek aireportuan zegoen futbolinean. Ondo ibili ginen!

Gero arte lagun poloniarrak! Do tej pory polscy przyjaciele! (uste dut) Rafa, proiektu Europarren koordinatzailea.

21


ikasten

Artikuluak

ZUR eta ALTZARIGINTZA MINTEGIA Urola Ikastola WOODTEKTURA PROIEKTUA Ikasten aldizkariko aurreko alean aurreratu bezala, Urola ikastolako Zur eta Altzarigintza mintegia WOODTEKTURA Proiektu innobatzailean parte hartzen ari da. Proiektu hau, 2016ko martxoan Cluster Habic-ek martxan jarri zuen Zuraren Sektorearen konpetitibitatea nahiz garai berrietarako transformazioa aurrera eramatea helburu garrantzitsu izanik. PROIEKTUAREN EGUNGO EGOERA EHU-ko Arkitektura Eskolako ikasleek, 14 diseinu desberdin aurkeztu zizkiguten eta denon artean bozkaketa bat egin ondoren, Urola Ikastolan eraikiko den Etxearen diseinua, diseinu irabazlea aukeratu genuen. Hemen dituzue aurkeztu ziren lan batzuk eta beraien artean irabazle suertatu zena: Diseinu irabazlea, EKOHOUSE – PASSIVEHOUSE:

2. mailako Zur Eta Altzarigintza Zikloko ikasleak buru belarri hasi dira lanean eta dagoeneko proiektua itxura hartzen hasia da.

Irudia: Ekoetxearen paretaren eraikuntza prozesua

Irudiak: Ekoetxearen paretaren lehen solairuko egitura, zurezko estruktura, zur zuntzezko babesa eta OSB panelen muntaia prozesua.

22


ikasten

Artikuluak IKASLEEN LANAK

Zur eta Altzarigintza Zikloko 2016-17 ikasturteko 2. mailako ikasleak martxoan lan praktikekin hasiko dira, hemen dituzue aurten egin dituzten lan batzuen argazkiak ere.

Irudia: Alphacam eta CNC kontrola erabiliz diseinatu eta fabrikatu diren zurezko Erlojuak.

Irudia: Tailerreko erremintak gordetzeko eraiki den Armairua

LANBIDE IKASTAROEN ESKAINTZA 2016ko Azaroa, Abendua eta 2017ko Urtarrila eta Otsaila bitartean, Urola Ikastolako Zur eta Altzarigintza Mintegiaren eskutik AROTZERIAKO ELEMENTUEN INSTALAZIOA eta ARO­ TZERIAKO ETA ALTZARIGINTZAKO LANAK formakuntza saioak eskaini dira. Kurtsoa gainditu duten ikasleek praktikak hasiko dituzte datozen hilabeteetan, profesionaltasun ziurtagiria lortu eta lan mundura jauzia egiteko helburuarekin. Hona ikastaroaren azken eguneko argazki bat.

HOBETUZ IKASTAROA Urola Ikastolako Zur eta Altzarigintza Mintegiak antolatuta, Martxoan HOBETUZ ikastaroa egongo da Azkoitiko eraikinean. AROTZERIAKO ELEMENTUEN INSTALAZIOA Profesionaltasun ziurtagiriaren barnean, Zurezko egituren instalazioa formakuntza modulua eskainiko da, aurreko bi ikastaroak egin dituztenei profesionaltasun ziurtagiri osoa lortzeko aukerak emanez.

EGURRA ETORKIZUNARI! UROLA AZKOITIA-AZPEITIA BHI-KO ZUR ETA ALTZARIGINTZA MINTEGIA 23


ikasten

Artikuluak

UROLA-ERDIA ESKUALDEKO ESKOLA MAPAREN EGOKITZAPENA Badirudi 2017-18 ikasturterako hainbat aldaketa izango ditugula Urola–Erdia eskualdeko hezkuntza publikoko eskaintza egiten dugunon ikastetxeen artean. Azken hogei urteetan osatu den eskaintza, UROLA IKASTOLA AZKOITIA-AZPEITIA BHIk, bi herrietan osatzen da, Azkoitian Batxilergoa eta Lanbide Heziketarekin, eta Azpeitian DBH eta Batxilergoarekin. Era berean, Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe BHIk, DBHko eskaintza burutzen du Azkoitian. Baina, egin dezagun, labur-labur, historia pixka bat. UROLA IKASTOLA AZKOITIA-AZPEITIA BHI. Azkoiti-Azpeitiko ertainetako hiru ikastetxeren bateratzetik sortutako ikastetxe publikoa da. Ikastetxe berri honen erronkarik nagusienak Urola bailararen hezkuntza beharrei era egokian erantzutea eta hiru funtzionamendu, hiru antolaketa egitura eta hiru erakunde-kultura desberdinen ezaugarri aberasgarrienetatik abiatuz, proiektu bateratu, eraginkor eta ilusionagarri bakar bat osatzera iristea dira. Bide honen amaieran bailarako ikastetxe erreferente izatera iritsi nahi duelarik. 1997. urtera arte, ertainetako hiru ikastetxe ginen Urola bailaran: Azpeitian Azpeitiko Institutua (1955) eta Karmelo Etxegarai Ikastola (1965). Azkoitian, Urolako Institutu Profesionala (1959). Tradizio historiko eta bilakaera historiko desberdinak izan ditugun hiru ikastetxek osatzen dugu, beraz, UROLA IKASTOLA AZKOITIA-AZPEITIA BHI. AZKOITIKO IKASTOLA XABIER MUNIBE BHI: Azkoitiko Ikastola 1969-1970 ikasturtean, 1970ko urtarrilean, hain zuzen, sortu zen, baina Ikastolen mugimendua nahiko indar hartzen hasia zen jada 1965. urterako. 1996-1997. ikasturtearekin hasera emango diogu gure ikastolaren historiaren aldi berriari. Erreforma entzutetsuaren ezarketarekin Hezkuntza munduan aldaketa nabariak gertatu ziren. OHOko ikasketak desagertu ziren eta beste plangintza berri bati hasera eman zitzaion. Hau zela eta Hezkuntza Sailak “Eskola Mapa” berri bat eratu zuen eta, alde batetik, eskola mapa honen eta, bestetik, publifikazio prozesuaren ezarpenez garai berri bati hasera eman genion. Unibertsitaterainoko ikasketen planifikazio berria araututa gelditu zelarik. Beraz, ikasturte horretan eratu zen DBHko ikastola independente gisa Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe BHI, Estrada Auzoko eraikinetan. Ikasleen hazkundea zela eta, aipatu eraikinak txikiak geratu zirelarik, berria egin bitartean hainbat birkokapen izan ondoren, 2016-17an egungo egoitza berrian gera Azkoitiko Juin auzoan. ESKOLA MAPAREN EGOKITZAPENA. 2012. urtean, Azpeitia eta Azkoitiko udalak, Iraurgi Berritzen (EzagutzaGunea-Loiola Berrikuntza) garapen agentziaren gidaritzapean, eta Izinker enpresaren bitartez, Urola Erdiari zegokion Lanbide Heziketa ereduaren azterketa egin zuen, non parte hartu zuten, aipatutakoekin, eskualdeko hainbat enpresa, erakunde (TEKNIKER, EHUUPV, IDEKO, MU, CIDETEK) eta hezkuntza ertaineko ikastetxe publikoak nahiz itunpekoak. Emaitza orokor gisa aipa daiteke Lanbide Heziketako zentro independente bat jotzen zela egokiena, lanbide arlo desberdin eta anitzez osatua.

24


ikasten

Artikuluak Une honetan Lanbide Heziketa eremuan ditugun lau lanbide alor egonkorrekin, nahiz Etengabeko Ikaskuntzarekin, Lanbide Heziketako eskaintza kualitatibo nahiz kuantitatiboki berezitua dugula esan dezakegu. Bestalde, Lanbide Heziketako eskaintza beti egon da Urola Bailarako ehun industrial nahiz zerbitzutariko eremura bideratua, zalantza gabeko bailara ikuspegia izanik betidanik. Ondorioz, 46/2014 Dekretuak dionen ildotik, Urola Ikastolak honako eskaera luzatu zion Hezkuntza Sailari, 2016ko azaroaren 18an:

Eskualdeko instituzio eta erakunde eragileak, Lanbide Heziketa sendoa eta indartsua bihurtzeko soluzio-bidea berariazko institutua izan daitekeela jabeturik, eta erabaki horrekin bat eginik lanbide heziketako irakasleriak, Klaustroak nahiz Ordezkaritza Organo Gorenak, aho batez onartzen du erabakia eta 2017-18 ikasturterako gauzatzea eskatzen du. Jaso izan dugun erantzuna eskualdeko eskola maparen egokitzapenaren beharra izan da. Ondorioz, honako Dekretua kaleratu berri da: 53/2017 DEKRETUA, otsailaren 28ko, Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait ikastetxe publiko sortzea, bat egitea, zatitzea eta kentzea xedatzen duena. … IES Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIk Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako Heziketa Zikloetako irakaskuntzak ematen ditu bi udalerri desberdinetan. Udalerri bakoitzean, berariazko eraikinak, instalazioak, irakasleak eta irakasle ez diren langileak dituzte. Horregatik, komeni da ikastetxe hori bi ikastetxe desberdin eta independentetan zatitzea: ikastetxe bat Azkoitian, eta beste bat Azpeitian. … 1. artikulua.-1.- IES Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHI (kodea 20009275; EAEko kodea: 013007) zatitu egiten da, eta, zatiketaren ondorioz, ikastetxe hori kendu egiten da, eta ikastetxe hauek sortzen dira: - IES Urola Lanbide Eskola BHI (kodea: 20015275; EAEko kodea: 013556), Altamira kalea z.g., Azkoitia (Gipuzkoa). - IES Urola Ikastola BHI (kodea: 20015263; EAEko kodea: 013555), Perdillegi kalea 3, Azpeitia (Gipuzkoa). 2.- Kendutako ikastetxeko lanpostuei atxikita zeuden irakasleak IES Urola Lanbide Eskola BHI eta IES Urola Ikastola BHI ikastetxeetako lanpostuekin birkokatuko dira. Behin betiko destinoa dutenei apirilaren 16ko 86/2002 Dekretuan ezarritako irizpideak aplikatuko zaizkie; dekretu hori urriaren 10eko 198/2006 Dekretuak eta uztailaren 29ko 148/2008 Dekretuak aldatu zuten. 3.- Kendutako ikastetxeko lanpostuei atxikitako Administrazio Orokorreko langileak birkokatu egingo dira IES Urola Lanbide Eskola BHI eta IES Urola Ikastola BHI ikastetxeetako lanpostuetan, dekretu hauetan ezarritako irizpideen arabera: urriaren 13ko 190/2004 Dekretua, Euskal herri-administrazioetarako funtzionarioen lanpostuak betetzeko araudia onartzen duena, eta martxoaren 9ko 83/2010 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura diharduten funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituen akordioa onartzen duena. … AZKEN XEDAPENA Dekretu honek 2017ko uztailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak Vitoria-Gasteizen, 2017ko otsailaren 28an

Hezkuntza sailburua CRISTINA URIARTE TOLEDO

Lehendakaria IÑIGO URKULLU RENTERIA

Beraz, 2017-18 ikasturtetik aurrera, honela egokituko zaigu eskualdeko eskola mapa: AZKOITIA

AZPEITIA

Ikastetxea

XABIER MUNIBE BHI

UROLA LANBIDE ESKOLA BHI

UROLA IKASTOLA BHI

Eskaintza akademikoa

DBH eta Batxilergoa

Lanbide Heziketa

DBH eta Batxilergoa

25


ikasten

Artikuluak

HARREMONAK Urola Ikastola

Azpeitiko Lehenengo Batxilergoko ikasleak urtarrilaren 9an,10ean eta 11ean, ikasturtean zehar antolatzen diren ekintza osagarrien barruan, Orientazio mintegiak antolaturiko SEXU HEZKUNTZA saioak izan zituzten. Bertan, gelan hiru orduko saioak izan zituzten eta jarraian, nahi zutenentzat banakako edo taldekako aholkularitza eskaini zioten ikasleei. Jarraian, HARREMONAK (saioa burutu zuten taldea) eta hainbat ikasleren azalpenak doazkizue. HARREMONAK EGITASMOA: Ekintzaren arduraduna, Haizea Egiguren HarremONAK egitasmoaren xedea tratu onak eta sexu aniztasuna sustatzea da. Horixe da, hain zuzen ere, indarkeriari eta bereziki emakumeen kontrako indarkeriari eraginkorki aurre egiteko bidea. Nork bere burua onartzen eta maitatzen laguntzea da muina, horrela izango baititugu pertsona zein harreman osasuntsu eta gustagarriak. Zentzu horretan, egitasmoaren protagonistak gazteak dira. Gazteen esparrura, komunitatera zabal­ tzea da ardatza. Gazteak subjetu bilakatu, komunitateaz pentsatzen lagundu eta beraien ingurua ere transformazio prozesuan uztartzea. Egitasmoak eskola eta jendartearen artean ezartzen ditugun mugak gainditu, eta hezkuntza komunitate zabalean izan nahi du eragina. Heziketa ez da eskolan soilik gertatzen: etxea, auzoa, internet, saltokiak, lantokia‌ gune guztietan eragin beharra dago, benetako aldaketa lortu nahi badugu. Oraindik martxan diraute gurean, pertsona batzuk bortizkeria eragitera bultzatzen, eta besteak bortizkeria jasateko prestatzen dituzten mekanismoak. Neska-mutilek jendarteratze prozesu ezberdina jasotzen dugu, sexu/genero sistemaren irizpideak iraun-araziz. Aurrez ezarrita dauden rol eta igurikimenek (espektatibek) gazteen gaitasunak bere osotasunean garatzea baldintzatu eta mugatzen dute. Modu honetan, heldu bilakatzeko prozesuak ez gaitu beti pertsona autonomo eta buru-askeak egiten; nahi baino gehiagotan aurreiritzi eta menpekotasunekin borrokan gabiltzan norbanakoak baizik. Jendea sexuka banatzen duen antolaketa batek berezkoa du bortizkeria; beraz, arazoa ez da amaituko, besteak beste, sexismoaren transmisioa eteten ez dugun artean. Alegia, egiturazko bortizkeria ez da amaituko, pertsona eta harreman askeak oinarri dituen jendartea osatu arte. Izan ere, plazera, sexuen aniztasuna eta tratu onetan oinarritutako harremanek ez dute oraindik zilegitasun osoa gure jendartean. Eta zaintza, bizitzari eutsi eta berau gozatu ahal izateko oinarrizkoa dena, bazterreko jardueratzat hartua da. Hauek indartzeko asmoa du harremONAK egitasmoak. HARREMONAK: Batx.1Gko ikasleak, Leire Goenaga eta Mikele Lapeira Duela aste batzuk Harremonak taldeko Olatz Izagirrerekin izan genuen hitzaldia. Lau ordu inguru pasatu genituen elkarrekin eta urtero jarduten dugun gai beraren inguruan mintzatu ginen, sexualitatearen inguruan. Hitzaldia bi zatitan banatu genuen. Hasteko, borobilean jarri eta geure burua aurkeztu genuen. Geroago, elkar hobeto ezagutzeko, hainbat ariketa egin genituen, eta baita momentuan izan genitzakeen edozein duda galdetu ere. Honetaz gain, pare bat bideo ikusi eta ondoren komentatu egin genituen. Lehen atal hau oso atsegina egin zitzaigun, Olatzekin oso giro ederra eta erosoa izaten baitugu gelakideok. Jarraian, bigarren zatian, jolas praktikoago batzuk egin genituen geure zentzumenak martxan jarriz. Bikoteka jarri ginen eta bietako batek begiak estalirik genituela hainbat usain edota zapore dastatu genituen; barre piloa egin genuen eta labur gelditu zitzaigun. Urtero egiten den ekitaldi hau bikaina dela iruditzen zaigu, oso interesgarria eta dinamikoa da eta egunerokotasunetik at arnas pixka bat hartzeko aukera ematen digu; gehiagotan egitea ia ezinezkoa dela badakigun arren, berriz diogu horrelako saio edo ikastaro gehiagoren esperoan gaudela. Eskerrik asko, Olatz!

26


ikasten

Erreportaiak

NEPALERA ELKARTASUN TREKKINGA Urola Ikastola 2015eko apirilean, Richter eskalan 7,8 indarra zuen lurrikara indartsu batek Nepaleko lurrak astindu zituen. 800 pertsona baino gehiagok galdu zuten bizia eta Kathmandu hiriko txoko asko, baita inguruko herrixkak, lur azpian geratu ziren. Egoera apurka lasaitzen ari zenean, urte berdineko maiatzean, 7,3ko indarra zuen beste lurrikara batek astindu zuen Nepal. Euskal mendizale eta ez mendizale askok herrialde honekiko duten harremana, eta egoeraz kezkaturik, NEPAL LAGUNDUZ taldea sortu zen Oñatin, “Aloñamendi” Mendi Elkartea eta “Mendiak eta Herriak” Mendi Gidari Elkarteak lagunduta. Honen harira, eta beste ekimen batzuen artean, 2016ko udazkenean 10 lagunek osatu genuen Elkartasun Trekking bat, eta 1100 metrotara dagoen Shivalaya herritik 5545 metrotara dagoen Khala Phattar gailurrera abiatu ginen. 250kg arropa eraman genuen 4 porteadore eta 2 gidarien laguntzarekin. Bidean lurrikarak kalte handiak utzi zituen herrietan, Euskal

Herritik eramandako arropak, ume eta helduen artean bana­ tzen aritu ginen. Kathmandutik Shivalaya herrira autobusez 12 ordu behar izan genituen 200 km baino gutxiagoko ibilbidea egiteko. Bidaian ikusi genuen lurrikarak utzitako ondorietako batzuk. Errepideak hondatuta, lurjausi ikaragarriak eta betirako lurpean desagertutako herrixkak. Bidaia 23 egunetakoa izan zen eta egunero 6-7 ordutako ibilaldiak egiten genituen herri batetik bestera iristeko. Ez zegoen errepiderik… mendiz mendi errekaraino jaitsi, zubi tibetanoak pasa, eta atzera aldapan gora hurrengo herrixkara iritsi arte. Mundu guztia oinez mugitzen da alde batetik bestera: umeak eskolara joateko, porteadoreak janaria eta edariak garraiatzeko, astoak eta jakak zamak garraiatzeko, bailaran zehar gora eta behera. Gaixoak ere oinez eramaten zituzten hurbilen zegoen medikuaren herrira bizkar gainean batzuk, egurrez eta kañamoz egindako ohatietan beste batzuk.

27


ikasten

Erreportaiak

Herrixka galdu batean zegoen Lehen Hezkuntzako ikastetxe bat ere bisitatzeko aukera izan genuen. Inguruko herrietako eta adin ezberdinetako ikasleak batzen ziren bertan. Askok ordu bat eta bi oinez egin behar izaten zuten eskolara joateko. Hango ikasle eta irakasleekin hitzegiteko aukera paregabea izan genuen. Batzuekin ingelesez ondo moldatzen ginen, txikiagoak zirenekin berriz keinuz, baina denak irrifar batekin!!! Lehen 10 egunak, eta poliki poliki altuera irabaziz gindoazen bitartean, gaua igarotzen genuen herrietan arropak banatzen genituen. Jende ugari elkartzen zen bertan, denak gure zain, ahoz aho inguruko herrietako jendearen artean zabaltzen baitzen gure elkartasun karabana handik pasa behar zela. 2, 3 eta 4 ordutara oinez zeuden herrixketako jendea ere gerturatzen zen arropa bila. Pentsa zer nolako beharra duten!

egiteko zuten bakarra zen. Khumbu eskualdean eta 3440 metrotan dagoen Namche Bazar herrira iritsi ginenean berriz, egoera guztiz aldatu zen. Toki honi Himalaiako mendietan barrena sartzeko atea deri­tzote, eta hemen elkartzen dira trekking eta espedizio ezberdinetara doazen turista asko, batez ere altuerara aklimata­tzen joateko. Mendiko material dendak, hotelak, ziberkafeak‌ denetarik aurki dezakezu. Guk ere hala egin genuen. Hemendik aurrera, nik hainbeste maite nituen mendietan barrena ibiltzeko aukera izango nuen. Lehen gaua herri honetan pasa genuen, eta goizean, 4200 metrotan dagoen Khunde Peak gailurrera igo eta berriz jaitsi ginen Namchera. Eguraldiak ez zigun asko lagundu bidaia osoan zehar. Iraila bukaeran montzoiaren azken astinduak jasan genituen. Goizean eguzki apur bat egiten zuen arren, eguerditik aurrera euria barra barra. Urrian berriz, normalean eguraldi ona egiten duen hilabetea den arren, mon­tzoia normala baino gehiago luzatu zenez egun asko lainopean pasa genituen. Hori bai, lainoa desagertzen zen bakoitzean inguruko mendi ederren argazkiak ateratzeko probetxatu genuen. Pena bakarra, ezin izan genuela paisai ikusgarri haiek nahi bezain beste gozatu.

Gu noiz agertuko zain zeuden bitartean, han elkartzen zirenen aurpegi alai haiek ikusteak, zer pentsa asko eman zigun, sentimendu eta emozio ezberdin asko gure barren barrenean mugituz. Zaila egiten zait idatziz azaltzea, baina hain esker onekoa den jende hau horrela ikusteak, poza eta tristura batera sentiaraztea eraman ninduen. Guretzat, behar ez genituen arropak ziren bitartean, eurentzat negu gordinari aurre

28


ikasten

Erreportaiak Goizean goiz abiatu eta ordu asko oinez egiten genituen arren, mendi erraldoi haiek inguruan sentitzeak indarra ematen zigun gero eta gorago igotzeko, osasun arazorik izan gabe, gorputza altuera haietara egokituz.

Hurrengo 3 egunak 4000 metro inguruan ibili ginen. Kyangyuma, Tyamboche, bertako monastegi ezaguna bisitatuz. Pangboche, Somare, Dingboche eta Khumbu glaziarra zeharkatu ondoren, 4830 metrotan dagoen Thukla La lepora iri­ tsi ginen. Lepo hau Everest eta inguruko mendietan hildako mendizaleen oroigarriz beteta dago. Baita Ama Dablam handia ere… Azkenik, 5575 metrora dagoen Khala Phattar gailurrera iritsi ginen! Bista ezin hobea da: Everest eta Everesteko kanpo basea, Nuptse, Lhotse… eta ehunka gailur ezezagunak. Tamalez guk ez genuen zorte hori izan lainoa eta elurra zela igo baiginen…

Hemendik, 4910 metrora dagoen Lobuche aterpera igo eta bertan igaro genuen Khala Phattar gailurrera igo aurretiko gaua. Gezurra dirudi altuera honetan aterpe bat bilatzea. Eta are gehiago aterpe honek Wifi izan eta San Migel zerbeza hartzeko aukera ematea. Asko ikasi dut bidai honetan. Nere burua hobeto ezagutzeko lagundu dit, eta oso argi daukat egunen batean hara bueltatuko naizela. Eta orduan egingo dudan bidaia, Himalayaren alde basatiena ezagutzeko izango da.

Pumori mendia ere ikusteko aukera izan genuen…

Ederrak mendiak! Ederra jendea! Zein gertu eta era berean zein urrun dauden! Eta zein erakargarriak eta maitagarriak diren… Egilea: Susana Urmeneta Urola Ikastolako Administratzailea

Chola Tse ikusgarria…

29


ikasten

Protagonistak Urola Ikastola

IKAS-EKINEZKO LANBIDE HEZIKETA DUALA

IKASI ETA LAN Ikastetxean eta enpresaren artean garatutako ikaskuntza-prozesu baten bidez, Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi-mailako Teknikari titulua lortzeko aukera ematea. • Lanbide heziketa berri bat enpresekin lankidetzan. • Ikaskuntza eta prestakuntza lan-kontratu bidez edo beka bidez gauzatzen da. • Gazteak lan-merkatuan sartzea errazten du, kalitateko lanpostuak sustatuz.

ANE UGARTEMENDIA, Administrazio eta Finantzak Goi Maila Zikloko ikaslea, DUAL programa, CALDERERÍA DEL ORIA S.A. enpresan gauzatzen ari da. Zer da Lanbide Heziketa DUALA zuretzat? Niretzat, duala, ikasten ari naizena praktikan jartzeko aukera bat izan da, lan mundura sartzeko aukera Aparteko irrika erakutsi zenigun ikas-ekinezko Lanbide Heziketa hori egiteko, nork edo zerk eraginda? Lanean hasteko irrikaz nengoen, eta programaren berri jakin nuenean, aukera aparta zela pentsatu nuen. DUAL programari noiz ekin zenion? Noiz emango diozu amaiera? 2016ko ekainaren 15ean hasi nintzen dual programa eta 2017ko ekainaren 14an amaituko dut. Zein lan mota garatzen ari zara? Kontabilitatea, fakturazioa, erosketak… Ikasten ari naizenarekin lotutako arlo gehienetan egin dut lan. Eskolan landutako zein eduki edo jarrera izan zaizu/zaizkizu baliagarria(k) praktiketarako? Eskolan landu ditugun arlo gehienenak izan dira baliagarriak. Ikas-ekinezko Lanbide Heziketa hori, zero eta hamar bitartean, zenbateraino iruditzen zaizu gomendagarria beste ikasleren batentzat? Zerotik hamarrera, bederatzi-hamar bitartean esango nuke. Lan praktikak oso baliagarriak dira ikasten ari zarena lan­ tzeko. Bertan asko ikasten da eta gauzak errealitatean nolakoak diren ikusten da. Beraz, beste ikasleei Dual programa egitea gomendatuko nieke.

Ane Ugartemendia ikaslea, Calderería del Oria S.A. enpresan

Aurrera begira, zeintzuk dira zure asmoak? Orain behintzat, ez dut ikasten jarraitzeko asmorik, lanean jarraitzea da nire asmoa. Denborarekin ikusiko dut gerora zer egin. Beste zerbait esatekorik? Eskerrak eman nahi nizkieke lan egiten ari naizen enpresako arduradunei, niri bertan lan egiteko aukera emateagatik eta batiz bat Asun eta Garbiñeri asko irakatsi baitidate. Bestalde, eskerrak eman nahi nizkieke irakasleei ere, dual programa egin ahal izateko lantokia bilatzeagatik eta kur­ tso osoan eman diguten laguntzagatik.

30


ikasten

Protagonistak OLATZ EGUIGUREN, Administrazio eta Finantzak Goi Maila Zikloko ikaslea, DUAL programa, MUEBLES Y MADERAS DE NUEVA LÍNEA, S.L.L. GRUPO AZKUE enpresan, gauzatzen ari da. Zer da Lanbide Heziketa DUALA zuretzat? Lan munduan sartzeko eta esperientzia lortzeko aukera bikaina izan da. Aparteko irrika erakutsi zenigun ikas-ekinezko Lanbide Heziketa hori egiteko, nork edo zerk eraginda? Ikasketa hauek burutzeko erabakiaren zati garrantzitsu bat hasieratik DUALean parte hartzeko aukera izan zen, garbi bainuen lanean hastea nahi nuela. DUAL programari noiz ekin zenion? Noiz emango diozu amaiera? Joan den urteko (2016) Ekainaren erdialdean hasi nintzen DUAL programarekin eta aurten data berdintsuan emango diogu amaiera. Zein lan mota garatzen ari zara? Administrazio arloko lan orokorrak burutzen ditut. Eskolan landutako zein eduki edo jarrera izan zaizu/zaizkizu baliagarria(k) praktiketarako? Eduki edo jarrera bat baino gehiago izan dira baliagarriak. Ofimatikako, kontabilitateko, edo giza baliabideen arloko zenbait ezagutza besteak beste.

Olatz Eguiguren ikaslea eta Maialen Etxeberria Muebles y Maderas de Nueva Línea, S.L.L. Grupo Azkue enpresako langilea

Ikas-ekinezko Lanbide Heziketa hori, zero eta hamar bitartean, zenbateraino iruditzen zaizu gomendagarria beste ikasleren batentzat? Lanerako gogoa duen edozeinentzat oso gomendagarria iruditzen zait, bederatziko nota batekin. Aurrera begira, zeintzuk dira zure asmoak? Lanean jarraitzea gustatuko litzaidake aukera izanez gero. Beste zerbait esatekorik? Eskerrak eman nahiko nizkieke programa hau bideratzea posible egin duten guztiei. Bereziki Muebles y Maderas de Nueva Línea, S.L.L enpresari eta Antonio Ceballosi aukera hau emanagatik. Horrez gain, Urola Ikastolan Administrazio eta Finantza ikasketak burutu zituen Maialen Etxeberriari eskertu nahiko nioke lankide bikaina izanagatik.

ITZIAR PUELLES ETA ARANTXA OÑEDERRA

ERRELEBOA EMATEKO PREST Karmelo Etxegarai

Karmelo Etxegarai Ikastolan hainbat urte pasa eta auskalo zenbat umeren andereño izan ondoren, erreleboa emateko aukera iritsi zaie aurtengo bigarren hiruhilabete honetan. Ikastolarentzat hainbeste lan eginez pasatako ikasturteak eskertuz, bejon dagizuela eta aprobetxatu daukazuen sasoi bikaina. Zorionak!

ARANTZA OÑEDERRA

31

ITZIAR PUELLES


ikasten

Protagonistak

Urola Ikastola

IKASLE OHIA

MADDI ESNAOLAK

ZILARREZKO DOMINA LANBIDE HEZIKETAKO OLINPIADETAN Martxoaren 1, 2 eta 3an Madrilen “SPAINSKILLS” izeneko Lanbide Heziketako olinpiadak izan dira. Aurten ere CIFP Monte Albertia LHI ikastetxeak parte hartu du CIF Estetikako espezialitatean eta Maddi Esnaola Arakistain azpeitiarra izan du ordezkari. Kontuan hartu behar da Maddik azaroan ospatutako Euskoskills txapelketa irabazi zuela, eta oraingo Spainskills-en Euskadi ordezkatzea zuela helburu. Hiru egunetan zehar bere espezialitateari dagozkion hainbat probatan daukan gaitasuna erakutsi du. Hasierako urduritasuna gainditu ostean, froga guztietan duen trebetasuna eta maila bikaina agerian uzteaz gain, txapelketaz gozatzeko gai izan da. Berak dioen bezala: “Pentsatzen nuen nerbioek traizionatu egingo zidatela, baina uste baino gustorago egon nintzen eta harro nago egin nuen lanaz”. Lan horren saria ez da nolanahikoa izan, zilarrezko domina jaso baitu. ZORIONAK MADDI!!!

32


Ospakizunak

ikasten

Xabier Munibe Ikastolako DBHko 1. mailako ikasle, guraso eta irakasleak

GABON GIROA ZABALTZEN EGUBERRI BEZPERAN

Aurten ere, 1. mailakook hilabetez Arbil Elortza eta beste hainbat irakaslerekin entseguetan aritu ondoren, pandero eta soinujolez lagundurik, kalera atera ginen guraso mordoxka, beraien senide eta hainbat eta hainbat irakasleekin batera. Denera 165en bat kide; talde bikaina, benetan! Eguraldi bikaina lagun, ibilbideari hasiera eman genion. Lehen hitzordua (09:00etan) Bizkargi plaza, Julio Urkijo eta Trino de Uria kaleak pasa ostean, Jandonianiz plaza. Ondoren, San Jose egoitza, non hiru taldek kanta ezagunak eskainiz, giro alaia sortuz, bertakoek parte hartu zuten. Saio erdian, salda beroa prestaturik zutenez, kalera jeitsi aurretik barruak berotu genituen. Jarraian, berriz, “Ixkitturriâ€? elkartean Indarlan eta Udaberri guraso elkartekoek parte hartzaile guztioi hamarretako aparta eskaini ziguten. Indarberriturik, herriko beste hainbat gune poztu eta bete genituen: Trenbideko zumardia, Xabier Munibe kalea, Guardia kalea, Ibai Ondo, Kale Nagusi osoa‌ Eztarriak urratu samar eta etxerako gogoz, 14:00ak aldera bukatu genuen Eguberri bezperako girotze saio-aldia.

33


ikasten

Ospakizunak

SAN SEBASTIAN EGUNA DANBORRADA Karmelo Etxegarai Ikastola San Sebastian bezperan hotzari aurre eginez gogotsu aritu ziren Karmelo Etxagarai Ikastolako ikasleak danborrak eta atabalak astintzen. Bai Perdillegiko eraikinean zein Euskal Herriako eraikinean arte eta ofizio ederrak erakutsi zituzten haurrek martxa ezberdinetan. San Sebastian egunean bertan, eguraldi hotza izan arren berotu zituzten inguruak kalean atera zirenek.

34


Ospakizunak

ikasten

Xabier Munibe Ikastola HLHI Aurten ere, gure ikastolako atarian, San Sebastian eguna ospatuz, HH eta LH 1. eta 2. mailako ikasleek danborradako pieza ezberdinekin gozatzeko aukera eskaini ziguten ikasle, irakasle eta gurasoei eta, eguerdiko 12:00ak puntuan San Sebastian martxa jo zuten.

Xabier Munibe Ikastola DBH ZIG gelakoak azpeitiko umeen danborrada ikustera joan ziren Eskolatik irten ginen Azpeitira autobusean. Han taberna batean pintxoak jan genituen eta bi andre eseri ziren gure ondoan. Leihotik udaltzainak ikusi genituen etxaferoak botatzen, zezenak irteteko. Tabernatik irten ginenean soka mutilekin argazkia atera genuen. Gero umeen danborrada ikusi genuen. Azkenean autobusez etorri ginen eskolara. Oso ondo pasa genuen.

35


ikasten

Ospakizunak UROLA IKASTOLA

ESKOLA EGUNA (2017-01-27) Urtero legez, Eskola eguna ospatzeko, urtarrilaren 27 honetan ekintza desberdinak burutu ditugu. Ekintza hauek aurreko astean hasi ziren: futbol, saskibaloi eta pilota partidak, besteak beste, eta hauek guztiek atari denborak entretenigarriagoak egin dizkigute. Aurretik aipatu bezala, egunean bertan festa handia izan dugu. Alde batetik, patata tortilla lehiaketa izan da tabernan, eta han geunden bitartean txorizo pintxoa jateko aukera paregabea izan dugu. Gainera, egindako tortillak jateko aukera zegoenez, goiza ez dugu sabel hutsik pasa. Bestalde, bingo, eskoba, mus txapelketa, ping-pong, Mihiluze‌ izan ditugu gela desberdinetan, eta ikusle eta jokalariak bildu dira berauetan. Goizari amaiera emateko, oskola bilketa ikusteko aukera izan dugu eskolako patioan. Hau amaitzean, sokatiran aritu dira hainbat ikasle, elkarren indarrak jokoan jarriz.

36

Sorturiko giroa eta parte hartzeari esker gozatu ahal izan dugu egun hau, eta 2Bkoak atera dira irabazle. Besteok ere goiz ederra pasa dugu, eta beraz, denok izan gara irabazle. Eneritz Lopez eta Sara Arrieta-2C


ikasten

Ospakizunak

SANTA AGEDA IKASTOLAK, AURTEN, 25 URTE SANTA ESKEAN 1992-ko otsailaren 4ean atera ginen lehenengoz santa eskean kalera ikastolako ikasleekin. Beraz, aurten, Ikastolak 25 urte bete ditu Azpeitiko kaleetan zehar santa eskean. Garai hartan, OHO 6. mailako talde batekin atera ginen. Ikastorduak bukatu eta arratsaldez, ilundu bitartean, aritu ginen. Eguraldi zimela izan genuen lagun baina, herritarrek sekulako harrera egin ziguten. Ez zen orduan ikastetxeetatik kalera eskean ateratzeko ohiturarik. Aintzindariak izan ginen.

alde zaharretik eta besteak Ikastola berritik, Sanjuandegi auzotik barrena, aritu ondoren, denak anbulategi aurrean azken saioa egiteko elkartu eta 12:30ak aldera bukaera eman genion kaleko eskeari. Azken Saioa, ikastolan bertan (Urola Ikastolan) egin genuen. Aurtengoan eguraldi bikaina lagun, eske arrakastatsua burutu genuen.

Ikus argazkian, lehenengoz atera ziren 6D gelako kide guztiak.

Gerora, aurten arte, makina bat ikasle zein irakasle atera izan gara, beti ere, 6. mailatik gorako ikasleekin.

Jadanik, ohitura hau, ikastolako ikasle guztiekin ospatzera iritsi gera. Ikus adin guztietako ikasleekin, ikastolako atari desberdinetan eginiko saioak.

Aurten, DBH 1-eko bost taldeak bitan banatuta, Azpeitiko kale eta auzoetan, hor ibili ginen‌ Hala, 10:45ean LH-koekin batera Perdillegiko atarian eginiko saioaren ondoren, batzuk

Eskerrik asko danoi eta bejondaigula‌ Jarrai dezagun halaxe beste 25 urtetan!

37


ikasten

Ospakizunak

Karmelo Etxegarai Ikastola Otsailak 3, ostiralean, urtero bezala ate joka izan genituen Urola Ikastolakoak Santa Ageda bezperako koplak abestuz. Ohitura eta tradizioak mantenduz eta ikasleengan jarraipena emateko asmoz elkarrekin abestu genuen eguraldi bikaina lagun genuela. Bai Perdillegin zein Euskal Herriako eraikinean ederki pasa genuen. Trula trula la lai‌

Xabier Munibe Ikastola DBH ESKU SOINUZ ETA PANDEROZ LAGUNDURIK, XABIER MUNIBE IKASTOLAKO DBH 2KO IKASLE ETA IRAKASLEAK SANTA ESKEAN, AZKOITIKO KALEETAN BARNA Goizeko 10:00ak aldera eman genion hasiera ohiko santa eskeari, parrokian, meza ondoren bertaratu ziren eliztarrei, lehen koplak eskainiz. Jarraian azoka, epaitegi eta jubilatuen tabernakoen txanda izan zen. Hurrengo geldiunea, udalean, plenoen aretoan, bereziki Jabier Zubizarreta alkatea agurtuz. Herriko gunea ere alaitu genuen, taberna, ile apaindegi, denda‌ berriro ikastolara etorri arte. Han DBH 1. mailako, LH eta HHko haur eta gurasoak, koplarik onenak eskainiz, agurtu genituen, eta bukatu Atso morrongo, denok batera abestuz bukatu genuen.

38


Ospakizunak

ikasten

Eguneko jarduna amaitzeko San Jose egoitzara joan ginen, eta bertako goiko eta beheko jangeletan eta eguneko zentroko jangelan azken koplak aireratu ondoren, 13:30ak aldera eman genion amaiera aurtengo ibilbideari. Hona hemen kantatu ziren kopla aleak:

UDALETXEAN

7.- Andramaiztako azken egunin izaten dala bazkaxe hamasei urte ez dauzkeu baino joan nahi degu haraxe.

1.- Udaletxera etorri gara Santa Ageda_ospatzera gure makilak eskuan hartu atera gara kalera

Gisel Martinez eta Sara Conde

Aitana Aranbarri, Jone Arregi

2.- Ipin_ezazue gaztetxe_eder bat plaza_inguruan mesedez Gazte guztiok hara joateko musika_entzutera pozez

8.- Igande eta jai egunetan Elkargunea itxita non bildu behar degu neguan ez badago irekita? Maialen Andueza eta Eneko Sarasua

Unax larrañaga, Ibai Uria

3.- Plazan dagoen gure iturria gauean dago itxita gure nahia da gauean ere egotea irekita

9.- Ikastolako neska-mutilak mesede txiki bat nahi deu ibilaldia gertu dugu ta baina dirurik ez taukeu.

10.- Ene alkate guapo tajator Zer ondo gauden zurekin Ea horrela jarraitzen degun Denok pozik elkarrekin. Ane Aranbarri eta Mirari Muruaga

11.- Lokalak daude herri guztitan baina Azkoitin ez daude lokal gehiago nahi ditugu zeren guztiok zain gaude Enaitz Osa, Eñaut Zabala eta Miljan Pljevancic

12.- Eta honekin agurtzen gara eskerrak laguntzagatik kale bazterrak alaituz goaz santa Agedarengatik

4.- Urbanoaren aurrerapena izanda oso bikaina guztiontzat da oso erosoa eskerrik asko jakina. 5.- Kaixo alkate hemen gara gu Azkoitiko udaletxean Faborez eman diru apur bat Santa eskeko egunean. Manex Unanue

6.- Artxamendi handitzea nahi degu leku gutxi dagolako eta zuk hori egingo al duzu guk eskatzen dugulako. Eritz Etxaniz

DENDARIEI

AZOKAKOEI

1.- Dendari artean denetik dugu zaharrak eta gazteak Santa Ageda egun honetan gehienak kopla zaleak

1.- Patatak eta letxugak daude garesti azken aldian baña zapore bikainekoak ekoitzita baserrian.

Ilargi, Ibai eta Garazi

2.- Goizean goizez amen zaudete produktu bikainak saltzen ondo pasatu eta gainera diru asko irabazten. Manex Azpillag Gontzal Leizabe

2.- Aurten salmenta onak ez dira bainan ateak zabalik horrek askotan laguntzen digu kaleak ikusten pozik Diego eta Joanes Dávila

39


ikasten

Ospakizunak

PARROKIAN

KORUAN ABESTEN DUTENAK

1.- Hementxe gaude alai ta pozik Azkoitiko parrokian bertso sorta hau abesteko prest gaude gu zuen aurrian.

5.- Azkoitiako abeslariek osatzen deuzten taldea kontzierto eta emanalditan poztu ohi da entzulea Irati Arambarri

2.- Meza orduak kantuz beteta giro berri bat sortzea. hauxe da gure proposamena espero kontun hartzea.

6.-Egunon apaiz eta elizako jende fededun guztia gure koplekin poztu nahi degu eliza eta herria

3.- Horrela Jonek eta Marenek agurtu nahi zaituztegu. besarkada bat eta musu bat bidaltzen dizkizuegu.

7.- Apaiz on Felix desira dizut bizi honetan zortea eta ondoren txintxo portatuz zerua irabaztea

Maren Barrero eta Jone Zuazolazigorraga

8.- Eskaera hau besterik ezteu ondo egoteko ber deuna arazorik ez edukitzeko diru eta osasuna. 9.- Ostiralean etorri gera zuei eskaera egitera ibilaldia dugu helburu ta gatoz diru eskera. 10.- Boluntario talde handia besteen zerbitzu lanetan horrela jarrai, ona eginez antzematen da benetan Eneko Epelde eta Unai Puertas

4.- Kristo garaiko sinesmenekin duzue_oraindik sinesten ta fededunak ez direnentzat zuek zarete irakaspen Ioritz Legarde EreĂąo

GURASOEI 1.- Otsail haseran hiru ospakizun San Blas eta Kandelario Santa Ageda denen atzetik gure herriko usadio. 2.- Bigarren kopla aita-amentzat erne zaudete begira gure saioaz goza ezazue beteaz gure desira. 3.- Irakasleei hirugarrena ikasturte erdi-erdian lana egingo deu gelan, etxean zuek gainditu ekainian. 4.- Azkena zuei ikaskideoi famili handia gara Santa Agedan bat egiteko izan degu gaur parada

SAN JOSE EGOITZA 1.- Kaixo zer moduz? Zelan zaudete? San Jose egoitzakoak Santa Ageda ondo_ospatzeko gara etorritakoak Bukaeran-Denok batera etorri gara bertso onak botatzera espero dugu denok poz-pozik gero joatera etxera

Joseba Tena

2.- Ia egun egoiliar Sasn Jose egoitzan ta zaintzan kuadrilla ona zuen eskutan aurkitzen dute poza eta zoriona Eber Andrade eta Arkaitz Zelaia

3.- Janari gozo eta egokiak bakoitzak behar duena nahiz eta askotan denen gustua egitea den zailena Imanol Garate eta Iker Sarasua

Haizea eta Oier

4.- Abesten hasi baino lehenago hauxe eskatu nahi degu gose, ta hotz gara gu eta salda har al dezakegu? Xabat eta Irati Etxaniz

5.- Jadanik hemen hiru alditan izan gara gu bisitan zuek poztu ta gustura laga ez dugu besterikan Maite Portalo eta Irati

40


Ospakizunak

INAUTERIAK Karmelo Etxegarai Ikastola

NEGUAREN BUKAERA ALDEAN OSPATZEN DEN JAI HONETAN GUSTORA IBILI ZIREN IKASLEAK BERAIEN MOZORROAK ERAKUTSIZ, TXERRITXO, TXORIMALO… MUSIKA, DANTZA ETA UMORE ONA EZ ZEN FALTA IZAN. AZKENEAN BIZKOTZO EDERRA TXOLOLATETAN BUSTITA JAN GENUEN. ESKERRIK ASKO DENOI!

Urola Ikastola LAGUNTZA GELAKOEK ERE INAUTERIAK GIROTZEN Badatoz Inauteriak eta Urola Ikastolako laguntza gelako ikasleek ikastetxea girotzeko lan handiak hartu ondoren, begira ze nolako apaingarriak egin dituzten. Beraien artean ditugu: Ziripot, Mielotxin eta beraiek sorturiko panpinak Plastika eta Teknologiako arloetan erabil­ tzen diren teknikak aplikatuz. Pailazoaren alde bakoitzean Azpeitiko bi abesti ipini ditugu: Lolita eta Idiarena, ezkerrean braillez eta eskubian ohiko idaz­ keran. Ondo pasa inauteriak!!!

41

ikasten


ikasten

Ospakizunak

Xabier Munibe Ikastola HLHI Otsailaren 24ean, ostiral inauteri, HH02ko ikasleak karrozan eta maila guztietako ikasle eta irakasleok desfilean atera ginen. Beti bezala, ikastolako desfilea DBHko ttuntturruak ireki zuten. Udaletxeak arratsaldeko 17:00etan enparantzan banatu zigun askariarekin festari bukaera eman genion.

Xabier Munibe Ikastola DBH DBHkoak Inauteri desfilean Aurten 66 ikaslek hartu zuten parte desfilean. Bazkaldu bezain pronto han ziren goiztiarrenak Zanpartzar janzteko prest, 15:00etan. Hamaseiko talde bikaina osatu zen, neska zein mutil (1. eta 3. mailetakoak). Denen buru, Mila Azkona gurasoa. Zanpantzar jantzi bezain pronto, adarra behar bezala astinduz, eta pauso-kera adostuz, entsegu orokorra. Taldeak prest, ohiko argazkiak atera genituen, oroigarri ederra gordetzeko. Begiraleak mozorroturik etorri ziren, bakoitzak nahi zuen bezala jantzita edota aldez aurretik taldean adostuta. Aurrerapenez jakin zuten, Haur Hezkuntzako zein maila eta gela zegokien eta txintxo-txinto bete zuten bere zeregina. Desfileak gutxi gorabehera ordubete iraun zuen eta plaza nagusian, udaletxe aurrean, askari ezin gozoagorekin (pandeletxe eta txokolatea) amaitu zen ekitaldia. Aurten Zanpantzarren mantenuan irakaslearekin batera, ZIG gelako ikasleak diren EĂąaut Zabaleta eta Gotzon Alberdi aritu dira, besteak beste, buruko tunturren koloredun zintak eta lumak dagokien eran atontzen. Lan bikaina mutilak! Eskerrik asko. Eskerrik asko ere, nola ez, Joseba Mujika albaiteroari, hainbat baserritan jasotako dunbak eskuragai utziz, 29 urte hauetan, nekerik gabe, eta musu-truk, eskaini izan digun laguntza estimagarriagatik.

42


Gurasoen txokoa

ikasten

GAITASUN HANDIKO HAURRAK Izenburu honen baitan antolatu genuen Azpeitiko Karmelo Etxegarai Ikastolan gurasooi zuzenduriko hitzaldia pasa den urtarrilaren 31n. Hitzordua arratsaldeko 18:00tan izan zen Perdillegi kaleko eraikinean dugun Izar liburutegian. Bertan elkartu ginen ikastolako berrogeitabi guraso AUPATUZ (Gaitasun handiko haurren gurasoen elkartea) elkarteko kide den Amaia Agirianoren aurkezpena entzuteko. Amaia gaitasun handiko bi haurren ama da, eta gaur egun, AUPATUZ elkartean dihardu lanean irakasle eta gurasoen sensibilizazio eta formakuntzan. Amaia Agirianok gure ikastolako irakasleei azaroan eskainitako formazioa saioetaz hitz egin ondoren gurasook haur hauek identifikatzeko eta baita laguntzeko orduan dugun paper garrantzitsuaz jabetu arazi gintuen. Izan ere, bere hi­ tzetan, identifikatu eta esku-hartu ezean, gehinetan arazoak

agertu ohi dira, bai ikasketa arloan, bai haurraren garapen emozionalean ere. Hitzaldiak bi ordu inguru iraun zuen; Agirianok Aupatuz elkartea eta gaitasun handiko haurrak definitu ondoren, haur hauen detekzioaren garrantziaz, arlo emozionala eta familiek nola bizitzen dutenari buruz ere hitz egin zigun. Bukatzeko, haur hauen heziketari buruz legeak dioena eta zein neurri diren egokienak azaldu zizkigun. Bertaratu ginenok oso gustura entzun genituen Amaiak lehen pertsonan bizi izan dituen gorabeherak entzuten. Beraz, lerro hauen bidez gure esker ona adierazi nahi diogu Amaia Agirianori: ESKERRIK ASKO GUZTIAGATIK ETA SEGI HORRELAXE LANEAN!!!!

43

IĂąaki Aizpuru (ZUTARRI guraso elkarteko koordinatzailea)


ikasten DBH 3 Urola Ikastola

Ibilaldiak

ELIKADURA JASANGARRIA

Otsailak 7an, DBH 3. mailako ikasleak Goierri aldera joan ginen, Hazi-Eusko Jaurlaritzak antolaturiko proiektuan kokaturiko ekintza izanik. Proiektu honen xedea bertako produktuen, kalitatearen eta jatorrizko izendapena ezagutaraztea eta sustatzea da. Lehenik eta behin, J. Aranburu gaztandegira joan ginen, eta hemen bertako gaztaren produkzioari buruz hitz egin ziguten, prozesu guztia azalduz, eta ondoren, gazta dastaketa eskaini ziguten. Behin hemen amaituta, Ordiziako Delikatuz elikadura eta gastronomia gunean izan ginen, eta bertan Ordiziako azokari buruz eta elikadura osasuntsuari buruzko jardunaldi bat egin genuen. Azkenik eta irteera amaitzeko, Zaldibiako baserri batean izan ginen, Euskal Okela produktua sortzen duten baserri batean. Hemen animalien ustiapenari buruzko kontzeptu batzuk irakatsi zizkiguten, eta animaliekin harreman zuzena izateko aukera eduki genuen

Esan beharra dago irteera oso interesgarria eta atsegina iruditu zitzaigula!!

URAREN ZIRKUITOA

2. Batxilergoa Urola Ikastola

Azkoitiko 2. Batxilergoko Lur eta Ingurumen Zientzietako ikasleek uraren ziklo artifiziala ezagutzeko irteera egin zuten otsailaren 24an. Hasteko Nuarbeko urtegia goitik behera zeharkatu zuten, ondoren OĂąatzen ura edangarria bihurtzeko zein tratamendu egiten diren ikusi zuten, eta bukatzeko, Lasaoko araztegian ur zikina ibaira itzuli aurretik jasaten duenetaz jabetu ziren.

44


ikasten

Ibilaldiak

DBH 1 Azkoitia

DURANGOKO AZOKAN BARNA Beste behin, Durangoko azoka abenduaren 2ko gure jomuga izan zen. Hainbat liburu ikuskatzeko paradaz gain, musikaz gozatzeko eta nola ez, ia pausarik gabe, beren lanak aurkeztuz eta sinatuz ziharduten idazle zenbitengana hurbil­tzeko aukera ere, baliatu, baliatu genuen. Biribilean, egoera ezinago aproposa, gure kazetari sena abian jartzeko. Honatx, gure saikeraren “muestretariko” bat. Aurkeztuko zenuke zeure burua? Egun on! Iñigo Aranbarri naiz, Susa argitaletxekoa, azkoitiarra, 53 urte dauzkat. Garrantzitsua iruditzen al zaizu Durangoko urteroko zita hau? Bai, uste dut Durangoko zita hau ezinbestekoa bihurtu dela euskalgintzan. Alde batetik, argitaletxeek aukera dutelako, ba, erosleekin eta azken batean euskal kultura kontsumi­ tzen dutenekin aurrez aurre egoteko eta bestaldetik ba, beno, jende asko ezagutzeko eta jende askorekin egoteko aukera ematen duelako. Ezta azoka hutsa. Harreman pertsonalak eta lantzeko oso gune egokia da. Ikasleen egun hori mantentzea garrantzitsu al da? Bai, nire ustez, bai. Azken batean, nola hasi gara denok ere pixkat euskal mundura ta sartzen?, ba, kasu askotan behin­ tzat gurasoekin joanda, eta gaur egunean ba eskoletatik joan da. Hor ikusten dugu askotan norbera bere bakardadean, ba beno, euskal liburuak irakurtzen, bakardade hori nolabait ere hautsi egiten dela eta, konturatzen gara askoz ere gauza kolektiboagoa dela, hau da, jende asko dagoela horren inguruan eta horrek nolabait ere ematen dizkizu animoak.

riatzaileak", Patxi Larrion irunearrarena. Gero, "Franko hil zuten egunak", ipuinak dira, Koldo Izagirrerenak, ba, aurretik "Sua nahi, Mr. Churchill?" haren jarraipena edo, izango litzatekeena. Eta azkena Kirmen Uriberen "Elkarrekin esnatzeko ordua". Urteko salmenten ze proportzio lortzen duzue azokan? Ez dakit kopurua zehatza esaten zein dan, baina bai, guretzat oso inportantea da, salmenta inportantea da, ez dakit proportzioa esaten zenbatekoa den, ba ez dakit %15a edo %20a den, baina hori baino garrantzitsuagoa da irakurlearekin aurrez aurre egoteko aukera hori. Lehendik asko aldatuta al dago azoka? Bai, asko aldatu da, eta nik uste dut batez ere asko aldatu zela hasi zirenean sartzen Ahotsenea eta Soinuenea eta guzti hauek. Azken baten hor azoka ez da bihurtu bakarrik liburuak edo diskoak kontsumitzeko gune bat, baizik eta sor­ tzaileentzako gune bat, eta sortzaileen eta hartzaileen arteko, kontsumitzaileen arteko nolabaiteko gune bat sortu da eta kontzertuak direla, aurkezpenak direla… horrek asko bizitu du eta jada, ez da, esango nuke, azoka bat bakarrik, ez da salerosketa gune bat, baizik eta sortzaileen gune bat, eta hori nire ustez, oso aurrerapauso garrantzitsua izan da.

Zer nobedade dituzue Susan? Susan, batez ere, hiru liburu ditugu, bi nobela eta ipuin liburu bat, orain atera ditugunak, udazkenean. Lehena atera zen "Fe-

45

Asier Gantzarain eta Aimar Guenbe


ikasten

Ibilaldiak

DBH 1 Azkoitia

URTEGIA ETA ARAZTEGIAK Otsailaren 10 eta 17an Ibai–Eder urtegirantz abiatu ginen, eta bertaratu bezain pronto, aipatu urtegiaren zenbait gune ezagutzeko aukera izan genuen: kontrol gela, hodi ikaragarrien pasalekua, panel adierazgarrien gelatxoa etab. Bukaeran, urtegi barrura sartzek, aurrez aurre, 150 m inguruko pareta eta 356 maila igotzeko. Goranzko ahaleginaren ostean, urtegi erraldoia bere handi-zabalean ikusi ahal izan genuen, Gipuzkoako urtegirik handiena omen dena. Kanpo-hormak 69 metro ditu eta egun horretan, kasualitatez, irten bidea irekita zegoen.

Ondoren, autobusez Ibai-Eder araztegira jo genuen. Urtegiko ura hona bideratzen dute. Ur hori edangarri bihurtzeko eman beharreko pausoz pausozko prozesu osoa azaldu ziguten: dekantazioa, substantzia kimiko ezberdinen eragite-prozesua etab. Horretarako ur zikinez estalitako igerileku erraldoi batetik abiatu ginen, bera ur edangarri bihurtu bitarteko prozesu osoa ikuskatuz. Bigarren egunean, berriz, Lasaoko Badiolegi ur araztegira hurbildu ginen. Bertan, Urola ibaira isuri aurretik, gure etxeetako sukalde eta komunetako hodien bitartez garraiaturiko ur zikinak nola tratatzen edo garbitzen dituzten erakutsi ziguten; gela batean islaturiko horma-irudi ikusgarri baten bidez erakutsi ere. Kanpoan, gure etxeetatik jaurtikitako hondakin solido batzuk ere ikusteko parada izan genuen: plastikoak, janari-hondakinak‌ Ekidin beharrekoak guztiak, adituaren aholkuz. Bisitaldiak iraun zuen bitartean, usain edo aroma gozagarrienaz gozatu ez genuen arren, irteera INERESGARRIA iruditu zitzaigun.

46


ikasten

Ibilaldiak

DBH 2 Azkoitia

EUSKARAREN ETXEAN ETA ARTE EDERRETAKO MUSEOAN, GOIZPASA

Abenduaren 7an, Bilborantz abiatu ginen, goizpasa, Euskararen Etxea eta Arte Ederren museoa ikusteko asmoz. Esan beharra dago, bi bisitak oso interesgarriak izan zirela, bakoitza bere gauzatxoengatik.

Arte Eder Museoan artista ezagun eta ezezagunen arte lanak ikusten aritu ginen, nahiz eta, gure egin beharra aurretik gelan aztertutako zortzi margolanen buruzko fitxak betetzea izan. Horretarako, aurrez aurre genituela, lanon gaia, kolorea, konposaketa, pintzelkada, etab. nolakoak ziren behatu genuen. Aztertutako gehienak euskaldun margolarienak ziren, hala nola, Zuloaga eibartarrarena, Nikolas Lekuona ordiziarrarena, Angel Larroque eta Juan Etxebarria bilbotarrenak, besteak beste. Orokorrean, ikusmira bikaina. Euskararen Etxean, berriz, bideo baten bidez, Euskal Herriko herrialdeen eta euskararen jatorriari buruzko informazioa eman ziguten. Museoan tren bat zegoen. Tren horren ibilbidearen bitartez jakin izan genuen zein izan den euskaraz idatzitako lehen liburua, zein lehen euskal webgunea, euskararen lehen aztarnak‌ Hor jasotako informazioarekin, taldeka fitxa bat ere bete genuen. Ibilbide interesgarria, benetan!!! Goizpasa laburxegia, behar bada, baina halere ezin uka, BIKAIN pasatu genuela Bizkaiko hirubuan barna.

LH 6. maila Azkoitia

LH6KO IKASLEAK BTEK ASTINTZEN

2017ko urtarrilaren 27an Xabier Munibe ikastolako LH6ko ikasleak BTEK teknologia zentrora joan ginen. Bertan, energia berriztagarriei buruz esperimentuak egin genituen eta energiari buruz asko ikasi genuen jolasen bidez. Oso ondo pasatu genuen eta asko ikasi genuen, animatu joatera!

47


ikasten HH 05 Azkoitia

Ibilaldiak

BASONDORA IRTEERA

HH05 urteko ikasleok hiruhileko honetan animaliez eta ingurumenaz asko ikasi dugu. Gure inguruko animaliak hobeto ezagutzeko asmoz Basondora gerturatu gara. Etxabere eta basanimaliak behatu ditugu: orkatzak, basurdeak, oreinak, adarzabalak, katajinetak, azkonarrak, hontzak‌ beraien ohiturez eta elikaduraz gehiago ikasi dugu eta batez ere, nolako jarrera izan behar dugun beraiekin eta ingurumenarekin. Zenbait animali ukitzeko aukera ere izan dugu. Ibilaldi zirkularra amaitu ondore, bertako parkean jolastu dugu, bazkaria jan eta egunaz gozatu.

48


ikasten

Ibilaldiak

CABÁRCENO

LH 3. maila Azkoitia

Goizean Cabárcenoko langileak hango hartzak nola bizi ziren esplikatu zigun. Ondoren hamaiketakoa jan genuen. Gero ostrukak eta jirafak ikusi genituen. Hori egin eta gero hipopotamoak, errinozeronteak eta gameluak ikusi genituen. Gero elefanteak ikusi genituen. Eta buka­ tzeko tigreak, gorilak eta sugeak ikusi genituen. Asier Salegi

LH 3koak TOPICen (Tolosa)

LH 3. maila Azpeitia

Otsailaren 15ean joan ginen TOPICera. Bertan Mariona txotxongiloa eta bere lagunak ezagutu genituen. Hauek mundu osokoak ziren. ZORAGARRIAAA!!!

49


ikasten

Ibilaldiak

LH 5. maila Azkoitia

IRUÑEKO PLANETARIUMA

GOZATUZ IKASI!

DONOSTIRA IRTEERA Otsailaren 21ean Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren aretoan izan ginen “Ene Haize Maitea” emanaldia ikusten. Metal haizeen musika ederra entzuteko aukera izan genuen, baita “Claqué” dantza ikusteko ere. Aukera bikaina izan zen eta asko gozatu genuen. Handik Zubietara joan ginen. Bertan ederki bazkaldu ondoren nahiko jolas egin genuen lagun giroan.

50

HH 05 Azpeitia


ikasten

Ibilaldiak

LH 1. maila Azpeitia

EKAIN BERRI Otsailaren 8an Zestoako Ekain berrira joan ginen. Bertan, kobazuloaren erreplika ikusi genuen. Marrazki pila bat zeuden: zaldiak, oreinak,‌ Baita hartz baten hezurdura ere ikusi genuen. Ah! Eta tailerrean, lehen gizakiak bezala, marrazki batzuk egin eta margotu genituen. Gelan ikasitako gauza asko ikusi genituen bertan. Primerako goiza pasa genuen.

LH 6. maila Azpeitia

L.H. 1C

AĂ‘ORGA ETA ASTIGARRAGARA IRTEERA Otsailaren 21ean Karmelo Etxegaraiko 6.mailako ikasle nahiz irakasleak AĂąorgara eta Astigarragara joan ginen. Goizean, Cemento Rezola museoa ikusi eta zementuarekin eskulturak egin genituen. Museoan, gaur egun, zementua nola ekoizten duten azaldu ziguten: lehendabizi kareharria eta marga harriak nahastu eta erre; ondoren igeltsua eta gehigarriak bota. Egia esan, oso bitxia iruditu zitzaigun! Bazkaldu ondoren Astigarragan dagoen Sagardo Etxera joan ginen. Bertan sagardoa egiteko prozesua ikusteaz gain, prozesuarekin lotura duten 3 hitz berri ikasi genituen: kizkia, matxaka eta patsa. Ederki pasa genuen eta eguna bukatzeko sagarraren muztioarekin txotx egin genuen. Txotx!! Mundiala zegoen!

51


ikasten LH 4. maila Azpeitia

Ibilaldiak

AROTZ-ENEA

Martxoaren 13 eta 14ean, Karmelo Etxegarai Ikastolako 4.mailako ikasle eta irakasleak, Etxarri-Larrauneko ArotzEnea aterpetxera joan ginen. Astelehen goizean heldu ginenean bertako begiraleak gurekin elkartu ziren.Bi egunetan zer egin behar genuen eta baita bertako arauak ere azaldu zizkiguten. Ondoren, logelara igo ginen eta esandako gauzak egin genituen. Bazkaldu aurretik, jolasteko denbora izan genuen. Arratsaldean euria egin arren, pontxo horia jantzi eta jentil-zulora abiatu ginen. Bi-

dean hainbat istorio harrigarri kontatu zizkiguten. Afaldu aurretik artista bihurtu eta taldean buztinezko artelanak sortu genituen. Eguna bukatzeko diskotekan dantzan gustura aritu ginen. Hurrengo egunean, Barruti basoan zehar animalien aztarnak bilatzen eta naturako soinuak bereizten ibili ginen.Bazkaldu ondoren, autobusa hartu eta ikastolara itzuli ginen. Bi egun eder eta bereziak izan ziren denontzat baina pixka bat nekatuta itzuli ginen. Berriz joateko prest gaude!

52


ikasten

Ibilaldiak

LH 5. maila Azpeitia

LAPATXERA BISITA

Otsailaren 22 eta 24an 5. mailakoak Lapatx zabortegia bisitatzera joan ginen. Han, bertako begiraleekin, zaborren gaia eta zabortegiaren historia landu genuen. Esan zigutenez, zabortegia irekitzeko lehenengo urratsak 1981. urtean eman ziren, baina, 1988ko udaberrian ireki zen. 2016ko azaroaren 30ean azken kamioia hustu eta hurrengo egunean itxi zen. 30 urtetan inguruko zaborra bertan bota dugu eta orain hemengo zaborra Cantabriara eramaten da. Lapatx, zabortegi kontrolatua izan da, Urola erdian dago, Errezil errekaren meandro baten gainean, eta Urola Erdiko Udal Elkartea osatzen duten udalerrietako (Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Bidania-Goiatz, Zestoa eta Errezilgo) hondakinak botatzeko eraiki zen. Konpostaje-planta 2008an eraiki zuten, Gipuzkoako etxeetako gai organikoak eta elikagaien enpresetan sortzen direnak jasotzen dira konposta egiteko. Gero ongarri bezala erabiltzen da baratzetan, lorategietan, baserrietan… Gu egon ginenean usain ikaragarri txarra zegoen.

Kamioi batzuk ere badabiltza zabortegia txukuntzen eta “patakabra” izeneko makina (zaborra birrintzekoa) ere han dago. Zaborren gaia ez da oso polita, baina asko ikasi dugu eta, gure ustez gure esku dago zabor gutxiago sortzea eta sailka­ tzea natura zaintzeko.

Lapatx zabortegia da oso handia eta azpia dauka ikaragarria.

Orain zabortegia itxita dago, baina garbigunean hondakinak bota ditzakegu: telebistak, ordenagailuak, obretako hondakinak, armairuak, gurpilak…

53

denon esku dago ta saiatu gaitezen. zaila ez baita eta ez da_asko kostatzen


ikasten

Ekoizpenak Xabier Munibe Ikastola

HH04KO HAURRAK BARRAKEN MUNDUA EZAGUTZEN ARI GARA. IKUSI NOLAKO TIOBIBOAK SORTU DITUGUN. GURE GELA FERIXA ITXURA HARTU DU… EDERKI PASATZEN ARI GARA JOSTAILU HAUEKIN.

HH03 urteko ikasleak 2. hiruhileko honetan, NEGUA landu dugu. Gurean, negu gogorrik ez duenez egin, Ipar Polora joan gara hotzaren bila. Hartz zuriarekin batera HH03 B eta C koek lainoetatik elurra mara-mara egiteko aukera izan dugu eta HH03A eta D koek elurretako panpina handi eta polit bat osatu dugu. Xabier Munibe Ikastola 54


ikasten

Ekoizpenak

ORAINGO HONETAN, 5 URTEKOAK KONTINENTE EZBERDINETAN MURGILDUTA GAUDE. Xabier Munibe Ikastola

HH 05 URTEKOAK INAUTERITAKO PRESTATZEN

Xabier Munibe Ikastola

55


ikasten

Ekoizpenak

ALBISTEA UMEAK TANBORRA JO ZUTEN ADI ADI. GURE GELAK OSO ONDO JO ZUEN. LH1D

Xabier Munibe Ikastola

BEGIRA NOLAKO ESKULAN POLITA: BEIRATEA EGIN DUGU. LORAONTZIA MARGOTU, ZULATU ETA KOLLAGEA INGURUAN.

56


ikasten

Ekoizpenak

LANDAREAK Bigarren hiruhileko honetan 2. mailakoak landareen inguruan ari gara lanean. Gauza asko lantzeko aukera izan dugu. Landareak sailkatuz, hauen inguruan hitz egin eta, liburu eta informazio iturri ezberdinak kontsultatuz, landareen sailkapen ezberdinak egin ditugu: ze motatakoa den, lorea duen edo ez, fruitua bai edo ez, ze hosto mota duen‌ eta hontaz gainera landareak nola elikatzen diren eta ze funtzio betetzen duten ere ikusten ari gara. Asko daukagu ikasteko, baina ikasitakoa praktikan jartzeko asmoz landareak ekarri ditugu gelara. Batzuk landatuta, beste batzuk gelan landatuz, esperimentatuz ikasten baita. Landare batzuk ondo zaindu ditugu eta poza ematen du landarea nola hazten ari den ikusteak. Beste batzuei ur gehiegi bota diogula uste dugu eta usteldu egin dira, kontuz ibili beharko dugu hemendik aurrera ura botatzerako orduan! Guzti honi jarraipena emateko eta erregistatuta geratzeko, ERREGISTRO ORRIAK erabili ditugu, horretarako aldian aldiko argazkiak eta ikusitako aldaketak idatziaz. Landareen sailkapenak egiteko taldeka LANDAREEN FITXAK osatu ditugu. Guk aukeratutako landare ezberdinen sailkapenak egiten joan gara, informazioa topatuz eta dagozkion argaz­ kiak aukeratuz (izena, izen zientifikoa, altuera, hosto mota eta fruitua).

Xabier Munibe Ikastola

57


ikasten

Ekoizpenak

Xabier Munibe Ikastola 58


ikasten

Ekoizpenak

Xabier Munibe Ikastola

Xabier Munibe Ikastola

59


ikasten

Ekoizpenak

HH02ko IKASLEAK ESPERIMENTATZEN ARI DIRA Kurtsoan zehar material ezberdinez osaturiko ekintzak burutu ditugu aurrera begira ere berdin jarraituko dugu. Begira nola gozatzen dugun:

Xabier Munibe Ikastola

60


ikasten

Ekoizpenak

Karmelo Etxegarai Ikastola

Karmelo Etxegarai Ikastola 61


ikasten

Ekoizpenak

Karmelo Etxegarai Ikastola

62


ikasten

Ekoizpenak

GUSTORA IBILI ZIREN 3 HIRU URTEKOAK INDIARREN MOZORROA PRESTATZEN, ARTISTAK DIRA!

Karmelo Etxegarai Ikastola

ESTALAKTITAK L.H. 1 C GELAN Aurreko astean estalaktitak egin genituen gelan. Egiteko behar duguna: - Ur epela. - 2 baso. - Gatza - HarĂ­a - 2 klip - Platertxoa Nola egin: Hari zati baten bi muturretan klip bana korapilatuta jarri. Basoetan u repela bota eta harĂ­a argazkian ikusten den bezala jarri. Azpian platertxoa utzi. Gatz mordo bat bota baso bakoitzean. Eta gero, itxoin egin behar da. Aste batean, gutxigorabehera, estalaktita sortuta egongo da. Kobazuloetan milioika urte behar duenak gure gelan berehala lortu genuen.

Karmelo Etxegarai Ikastola

63


ikasten

Ekoizpenak

GIZA GORPUTZA ETA ELIKADURA AZTERTZEN Giza gorputzaren gaia lantzen ari garen honetan giza gorputzaren hezurdura eta aparatuak aztertu ditugu. Elikaduraren gaia jorratuz hamaiketako osasuntsua egin dugu eta Ander LarraĂąagari elkarrizketa egin diogu.

L.H. 1. maila Karmelo Etxegarai Ikastola

GIZA GORPUTZA MAKINA PERFEKTUA

64


ikasten

Ekoizpenak

L.H. 2. ASMAKIZUNAK

L.H. 2. maila. Karmelo Etxegarai Ikastola

65


ikasten

Ekoizpenak

ESTHER AIZPURUA EUSKADI IRRATIKO ESATARIA TXALAPARTA IRRATIAN Otsailaren 23an Txalaparta irratian egin genuen saioan Ester Aizpurua zumaiarra etorri zen bisitan eta berari egindako elkarrizketa duzue ondorengo hau.

1/ Zenbat urterekin hasi zinen lanean? 22 urterekin hasi nintzen, uztailaren batean bekadun bezala, praktikak egiten. 2/ Zenbat urte daramatzazu irratian lan egiten? 92an hasi nintzen praktikak egiten eta 94ean langile bezala, beraz, 23 urte daramatzat. 3/ Zein herritan eta programatan egiten duzu lan? Denetik egin izan dut. Hasieran programetan hasi nintzen, GOIZEAN BEHIN saioan Jaime Otamendi, Arantxa Iturbe, Manu Etxezortu, Tere Beloki, Ane Albizu, eta Nekane Peñagarikanorekin. Hor urte batzuk egin nituen eta asko ikasi nuen. Gero Euskadi Gaztean egon nintzen urte betez, baina enuen oso gustoko, eta berriro programetara bueltatu nin­ tzen. Azkeneko hamaika urtetan aldiz, albistegietan aritu izan naiz batez ere. 4/ Zenbat ordu egiten dituzu lanean egunero? Irratiko lan txanda zazpi ordutakoa da, baina, askotan ordu gehiago bete behar izaten ditugu. Batzuetan biharamuneko elkarrizketa azken orduan erortzen delako, edo guk behar dugun perfileko pertsona aurkitzen ez dugulako, eta beste askotan etxera eramaten dugu lana. Etxetik egiten ditugu deiak eta baita hainbat elkarrizketa prestatu ere.

66

5/ Esango al diguzu zuk elkarrizketatu dituzun pertsona batzuen izenak? Programetan aritu nintzenean kultura munduari lotutako pertsonak: Ruper Ordorika, Antton Valverde, Benito Lertxundi… Anoetako estadioaren inaugurazioan ere izan nintzen 1993an. Euskadi Irratiak saio berezia eskaini zion inaugurazioari, eta ni kalean aritu nintzen jendeari elkarrizketak egiten eta estadio berriari buruzko iritziak biltzen. 6/ Zein izan zen elkarrizketatu zenuen lehenengoa? Ez dut gogoan, baina seguru esperientzia interesgarriren bat zuen pertsona ezezagun bat izan zela. Haseran, jakina, ez duzu pertsona ezagunik elkarrizketatzen. 7/ Ba al daukazu zure lanean gertatutako bitxikeria edo anekdotarik kontatzeko? Anekdota asko gertatzen dira zuzenekoa egiten ari zarela. Niretzat okerrena zerbaitek parregurea eman, eta parreari eutsi behar izatea da. Behin Nafarroan gertatutako sute baten berri ematen ari nintzen, eta halako batean alboko lankideak estropezu egin zuen, eta inguruan nituen guztiak parreari eutsi ezinda ikusten nituen. Azkenean denok parrez bukatu genuen… sutearen berri eman gabe.


ikasten

Ekoizpenak Arazo teknikoak ere gertatzen dira, duela gutxi Durangoko azokatik egin behar genuen programa eta hasteko minutu bat falta zela, konexioa galdu genuen. Egun horretan Euskadi Irratiko programa telefonoz hasi zen konexioa berreskuratu arte. 8/ Urduri jartzen al zara pertsona ospetsu bati elkarrizketa egitean? Bai. Aurrean edozein izanda ere, beti izaten dugu urduritasun puntu bat. Egiten ari zaren lana zuzenean airera doa, eta ahalegin guztia egiten dugu kontatu behar duguna ahalik eta ondoen eta argien kontatzeko. Eta aldi berean modu atseginean egiteko. 9/ Gustatzen al zaizu zure lana? Zergatik? Asko gustatzen zait. Nire lanak badu urduritasun puntua, baina, neurrian. Bere xarma du, notizia bizitzen ari zara, gertatu den lekuan zaude eta hori kontatzea atsegina da. Bestetik jende interesgarri asko ezagutzeko aukera eskeintzen dizu 10/ Zure iritzia emango al diguzu irratiari buruz? Etorkizunak kezkatzen nau, aldaketa handia gertatu da komunikatzeko eran, sare sozialen bidez. Twiter-ek esaterako edozeini eskeintzen dio altaboz bat, “mikrofono” bat, pen­ tsatzen duena edo bizitzen ari dena kontatzeko. Aldaketa guzti hauek eragina izango dute etorkizuneko komunikabideetan, baina ez dut oso argi onerako edo txarrerako izango ote den.

11/ Zein izan da lanean eman duzun notiziarik garrantzi­ tsuena? Eta tristeena? Garrantzitsuena zalantzarik gabe, oraintxe bost urte eman genuen. Ordu-batak laurden gutxitan ETAren agiri bat iritsi zen esanez armak ez zituztela gehiago erabiliko. Komunikabide batzuek zioten SU ETENA zela, guk argi ikusten genuen ezetz, SU ETENA baino gehiago zela agiriak argi zioen bezala. Telefonoa joka hasi zen, irratiko zuzendariek deitu zuten agiriak zer zioen galdetuz, erabakiak azkar hartu behar ziren eta ondo, notizia oso inportantea zelako. Tristea, berriz, Egunkaria itxi zutenekoa. 2003ko otsailaren 20an itxi zuten. Oso egun zaila izan zen, irudi gogorrak ikusi genituen, eta euskal gizartean oso ezagunak ziren pertsona batzuk atxilotu zituzten. Eta ondo akordatzen naiz baita, New Yorken dorre bikiak bota zituzten egunaz. LAURETAN BABEL saioa hasi genuen, benetan zer gertatzen ari zen oso ondo jakin gabe. Hau da Esther Aizpuruak eskaini zigun elkarrizketa, eskerrik asko gure irratira bisitan etortzeagatik eta gure galderei erantzuteagatik. Oso atsegina izan zen berarekin egotea.

67

KARMELO ETXEGARAI IKASTOLA LH-5. MAILA


ikasten

Ekoizpenak

GIZA GORPUTZA Oraingoan ere egin dugu 6. mailako ikasleok lan berezi samarra. Txanela proiektua globalizatua dela jakinik, natur zientziak eta plastika arloa lotu ditugu eta amaitu berria dugun 3. unitatean, giza gorputza eta aparatu desberdinak, edukietatik at, era artistikoan ere lantzen saiatu gara. Organoak zinta itsaskorrarekin kateatu ditugu eta hor gabiltza kendu eta ipini jolasean‌ Geure ustez, lan politak egin dira eta hor daude ikastolako pasabidea apaintzen. Ea zuei zer iruditzen zaizuen! L.H. 6. maila Karmelo Etxegarai Ikastola

68


LEHIAKETA ALAIA PARTE HARTZEKO OHARRAK – Ikastolako ikasle guztiek parte har dezakete. – Galdera guztiei erantzuna eman behar zaie.

Erantzuten dutenen artean zozketa bat egingo da. Irabazleek bere saria Azkoitiko Amaitz edota Azpeitiko Pittinka dendetan izango dute eskuragarri.

MAREN MUGURUZA H. H. 5. maila AZPEITIA

MIKEL SAGARMENDI H. H. 5. maila AZPEITIA

LUKA KIZIKELASHVILI L. H. 1. maila AZPEITIA

RIDA ECH CHAOUI L. H. 2. maila AZPEITIA

INTZA ELORTZA H. H. 5. maila AZKOITIA

HARITZ LETE L. H. 1. maila AZKOITIA

JUNE ULAZIA L. H. 3. maila AZKOITIA

UNAX OSINALDE L. H. 6. maila AZKOITIA


ITZALAK. Giroa freskatu duela eta, txanoa, lepokoa eta galtzerdiak jantzi ditu txoriak. Itzal hauetatik zein da txori apainarena?

LABIRINTOA. Hortzak garbitu nahi ditu Mikelk, baina non utzi ote ditu eskuila eta hortzetako orea? Lagunduko al diozu bidea aurkitzen?


2017-18 ESKAINTZA DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA (DBH)

ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK

BATXILERGOA

AROTZERIA ETA ALTZARIEN FABRIKAZIO INDUSTRIALA *(INSTALAZIOA ETA ALTZARI-HORNIKUNTZA)

GIZA ETA GIZARTE ZIENTZIEN BATXILERGOA

MEKANIZAZIOA MENDEKOTASUN-EGOERAN DAUDEN PERTSONENTZAKO ARRETA

ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA BATXILERGOA

GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK ADMINISTRAZIOA ETA FINANTZAK FABRIKAZIOA MENANIKOKO PRODUKZIOAREN PROGRAMAZIOA

UNIBERTSITATEA

/

LAN MUNDUA

PRAKTIKAK - DUAL

GEURE LAN POLTSA

Inguruko enpresetan

Inguruko enpresekin lan harreman estuak ditugu

Atzerrian: Erasmus+, Leonardo. PROIEKTU EUROPARRAK Elos, Erasmus, Comenius eta Leonardo

FORMAKUNTZA EZ ARAUTUA URRATS BAT BOZI: Bizi Osoko Zeharkako Ikaskuntza. Bitartekaritza

Altamira Auzoa z/g • 20720 AZKOITIA (Gipuzkoa) Tfnoa.: 943 85 21 74 • Faxa: 943 85 28 67 Perdilegi, 3 • 20730 AZPEITIA (Gipuzkoa) Tfnoa.: 943 81 37 70 • Faxa: 943 81 66 20 urolaikastola@urola.org http://www.urola.org

Profile for web urola

Ikasten 104  

Ikasten 104  

Profile for weburola
Advertisement

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded