Issuu on Google+

TIGREA

Egileak Ur, Amaia eta Iratxe

1


Aurkibidea

Aurkezpena/Sarrera...................................3.orr Ezaugarriak/Deskribapena.........................4.orr Elikadura....................................................5.orr Ugalketa.................................................... 6.orr Bizitokia..................................................... 7.orr Bitxikeriak.................................................. 8.orr

2


AURKEZPENA /SARRERA Tigrea ornodunen taldekoa da, ugaztuna eta haragijalea. Bere izen zientifikoa “Panthera tigris� da. Animalia hau felinorik handiena da, oso ongi ehizatzen du garra handihandiak dituelako. Tigrearen larru azala kolorez aldatzen da lurraldearen arabera. Orain arte, zortzi tigre mota zeuden baina bi desagertu egin dira eta gelditzen direnen artean, asko arriskuan daude. Gaur egun, sei tigre mota ezberdin aurki daitezke planetan zehar: Bengalako Tigrea, Indotxinakoa, Tigre Malaiarra, Sumatrako felinoa, Hego Txinakoa eta Tigre Siberiarra, hain zuzen ere.

3


EZAUGARRIAK edo DESKRIBAPENA Tigrearen luzera desberdina da bizilekuaren arabera, adibidez, iparreko tigreak handiagoak dira hegoko tigreak baino. Animalia honek hiru metroko luzera izatera iritsi ahal da, bere buztanak 75cm izan ahal du eta emeen hortzak 7,5 cmkoak dira, gutxi gora behera. Arrak 145-215 cm-koa da eta 150-260 kg pisatzen du; emeak, berriz, 145185cm-koa da eta 100160kg pisatzen du, baina 306 kg pisatzera iritsi ahal dira inolako arazorik gabe. Felino honen itxura oso polita da: marraduna. Bere larruazalaren kolorea desberdina izaten da. Adibide bat jartzearren, Siberiako tigrearen azalaren kolorea marroia da eta marra beltzak ditu. Felino zuriaren kolorea, aldiz, desberdina da; marra beltzak eta azal zuria ditu. Tigreak begi txikiak izan arren, oso ongi ikusten du, guk ikusten dugun bezala. Gauean ere primeran atzematen dute aurrean dutena, guk baino hobeto. Animalia honek ehun marra baino gutxiago ditu eta emeak arrak baino marra gutxiago izaten ditu, oraindik. Berak oso belarri txikiak ditu baina animalia guztiak baino hobeto entzuten du. 4


ELIKADURA Tigrea haragijalea da, hau da, beste animalia batzuk jan ohi ditu. Batzuetan ere fruituez elikatzen da. Felino hau oso jatuna da eta haragitan egunero 30-35 kilo ingururaino irents dezake, bataz beste, 15 kilo jaten duen arren. Beste harrapakinen zain egoten diren bitartean, presa hurbildu arte, tigrea, bere bizilekutik irteten da eta aurrean ikustean, bere gainera jauzi handia egiten du eta harrapakinak ezinezkoa du ihes egitea, modu honetan harrapatzen du. Animalia honek bufaloak eta hartzak ditu gustoko, baita basurdeak ere. Horrez gain, oreinak jan ohi ditu. Normalean arrak ehizatzera joaten dira, bitartean emeak kumekin geratzen da. Tigre kumeak txikitan esnea edaten dute.

5


UGALKETA Animali hau ugalketa sexuala egiten du eta bibiparoa da. Prozezu hori egiteko arra eta emea parekatuta egon behar dira.

Tigre emeak haurdunaldian egoten da 103 egunez eta egun horiek pasata 6 kume dute, (bakoitzak kg batekoa). Zortzi aste barru kumeak kobazulotik ateratzen dira amarekin.

Tigreak 3 edo 4 urte betetzen dutenean etxetik joaten dira.

6


BIZITOKIA Tigrea ez da bizitzen leku askotan, gehienak Asian aurkitu ahal dira. Gure mendearen hasieraraino, tigrea Asiako leku askotan bizi zen, baina gaur egun bizi-eremua asko urritu zaio. Indian oraindik tigre ugari bizi dira, bai eta Nepalen, Tailandian, baita Sumatrako uhartean ere. Siberian, ordea, ehundaka batzuk besterik ez dira gelditzen. Tigrea manadetan bizi ohi da eta bere lurraldea markatzen du zuhaitzetan edo arroketan pixa eginez. Animali hau, hezeak diren lekuetan eta lehorrak diren tokietan bizitzea gustoko du, igerilari ona izan arren.

7


BITXIKERIAK Tigrea gizakiaren etsaia izan da betidanik, eta txarrenak dira bere bizitokia arrasatzen dutelako eta eskopetekin hiltzen dutelako. Tigrea desagertzear dago; XX. mendean 100.000 tigre zeuden, orain 3.000 baino gutxiago gelditzen dira, eta zoo-etan 20.000 tigre besterik. Anekdota bat kontatuko dizuegu bitxikeritzat hartu duguna. Egun batean, tigre txiki bat bere kobazulotik atera zen, izaki bat aurkitu nahi zuelako. Gizaki horrek animalia guztiak beldurtuta zituen. Bitartean, ume bat aurkitu zuen eta galdetu zion: -Ikusi al duzu izaki beldurgarri bat? Orduan ume horrek esan zion: -Kaiola honetan sartzen bazara esango dizut. Tigrea kaiolan sartzean, umeak kaiola itxi eta honela aipatu zion: -Neu naiz izakia!! 8


FRANTZISKO DEUNA I.P.

2013Ko otsailaren 18a

9


Tigrea