Page 1

Dekalogoa eta konpromezua

PRIBATASUNA. NIRE DATU PERTSONALAK • Nik dudan pasahitza ez diot inori emanen, ezta nire lagunei ere. • Nire nortasunaren datuak ez ditut inoiz emango Interneten. • Nirekin erlazionatzea zaila den erabiltzaile izena erabiliko dut, horrela, ez du inork pentsatuko ni naizenik. • Nire gurasoekin kontsultatu ondoren nire adinerako egokiak diren gizarte sareetan, foroetan,... bakarrik emango dut nire izena. • Ez naiz inoiz sartuko nire adinakoentzat ez den leku batean

NIREKIKO ETA BESTEEKIKO BEGIRUNEA • Eduki bortitza, arrazista eta lizuna duten web orriak hobe da ez erabiltzea • Begirunez tratatuko ditut beste pertsonak, ni tratatzea gustatuko litzaidakeen moduan. • Dirua eskatzen duten web orriak ez ditut erabiliko. • Baimena eskatu gabe ez dut inoiz beste pertsonen argazkirik igoko. Argazkiak igotzen ditudanean ez ditut datu pertsonalekin identifikatuko. • Nire adinerako egokiak diren web orriak bakarrik


erabiliko ditut. Horretarako, bilatuko ditut adinen arabera jokuak sailkatuta dituztenak. • Interneten eman ohi dudan denbora kontrolatuko dut nire aisialdian denetariko jarduerak egin ahal izateko. ELKARREKIN IKASI- LAGUNTZA ESKATU • Nire aita eta amaren aholkuei kasu egingo diet • Nire gurasoei zer egiten ari naizen galdetzen badidate, beti egia esango diet • Sarean nirekin harremanetan jar daitezkeen pertsona ezezagunekin ez dut txateatuko gerta daitekeelako ez izatea esaten duten pertsona • Gurasoei sarean harremanak ditudan kontaktuen berri emanen diet. • Gurasoekin era sarean egiten ditudan jarduerak konpartituko ditut eta horien berri emanen diet. • Niretzako arriskutsua izan daitekeen egoera baten berri berehala emanen diet: eduki desegokia duten web orriak, mezu iraingarriak jasotzen baditut, nire izenean norbaitek zerbait egiten badu,.... • Internet bidez ezagutu dudan batekin ez naiz geldituko inoiz, noizbait hori egiteko beharra sentitzen badut heldu batekin agertuko naiz. ORDENAGAILUA BABESTU • Etxeko ordenagailuan dagoen antibirusa gaurkotuta eta egoera onean egotea eskatuko diet gurasoei.

PRAKTIKA ONEN DEKALOGOA  

Interneten aritzeko praktika onen Dekalogoa

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you