Issuu on Google+

GURE ERREZETAK ON EGIN!! 5. MAILA

[ESCRIBIR

LA DIRECCIÓN DE LA COMPAÑÍA]


PASTA


Osagaiak

   

250g makarroi Arrautza bat Esnegaina 3 lontxa gazta

 Hirugiharra  Olioa  Gatza

Nola Egin Lehendabizi, ura irakiten jarri behar da. Irakiten dagoenean makarroiak bota behar dira eta gatza bota behar da, 10 minutuz irakiten utzi behar da. Bitartean zartagin batean olioa berotu behar da. Olioa bero dagoenean hirugiharra zartaginean sartu behar da eta frijitu behar da. Ondoren, edalontzi batean arrautzaren gorringoa eta zuringoa sartu behar da eta gorringoa eta zuringoa irabiatu behar dira. Jarraian gazta zatitxoak pixka bat bota behar da eta dena irabiatu behar da.Gero , hirugiharra eginda dagoenean arrautza, gazta eta esnegain nahasketa zartaginean bota behar da.Azkenik, nahasketa egina dagoenean, nahasketara makarroiak gehitu behar dira.

Eta on egin!


OSAGAIAK:(lau pertsonentzat) -Bi baratxuri

-Tipula erdi bat -Litro bat ur -Gazta birrindua -Gatza lodia -Olioa -500g makarroi -Kilo erdi haragia -Tomate frijitua

PRESTAKETAK Hasteko kazola handi batean bero ezazu ura gatza lodiarekin irakin arte.Ondoren bota itzazu makarroiak uretara.Gero egos itzazu makarroiak 10 minutuz.Makarroiak egosten ari diren bitartean zati itzazu baratxuriak eta tipula.Bota itzazu zartaginean bi koilarakada olio,eta utz ezazu berotzen.Olioa berotzen ari den bitartean isuri ezazu makarroiak eta gero utz itzazu beratzen.Ondoren egos itzazu baratxuri eta tipula zatiak olioan,eta txiki ezazu haragia.Haragia txikitu eta gero bota itzazu baratxuri eta tipula zatiekin.Ondoren nahas itzazu dena katilu batean eta bota ezazu gatza lodia.Jarraian friji ezazu zartagin batean,egina egon arte.Haragia egina dagoenean nahas itzazu osagai guztiak erabili duzun katiluan.Zure gustukoa baldin bada jar itzazu tomate frijitua eta gazta birrindua osagai gainetik.Plater hau zure gustukoa izatea espero dut eta esaten den bezala�On egin dezala janak eta kalterik ez edanak!�.


OSAGAIAK (3 pertsonentzat) -300 gramo espageti. -Olio birjina (bi koilarakada) -Gatza (koilarakada bat) -3 xerra hirugihar. -oregano apur pixka bat. -3 hosto albaraka. -Gazta birrindua (bakoitzaren gustura) -Etxeko tomatea (pote ertain bat)

PRESTAKETA Hasteko egos ezazu pasta ur ugarian gatz apur batekin. Gero ken ezazu ura eta erants ezazu olio birjina. Ondoren friji itzazu hirugihar xerrak zatitxoetan, zartagin batean, nola ez! Jarraian har ezazu tomate potea amonaren etxetik, isur ezazu tomate saltsa eltzean eta utz ezazu ondo berotzen. Zerbitzatzeko momentua ailegatu da! Azkenik har itzazu espagetiak platerean, isur ezazu poliki-poliki tomate saltsa espagetien gainean, ipin itzazu hirugihar zatitxoak, jar itzazu oreganoa eta albaraka plater guztiaren barna banatuak eta bukatzeko ipin ezazu gazta birrindua zure gustura. ESKAINIOZU GAU ITALIAR BAT ZURE FAMILIARI!


- Ura - Gatza - Pastila berezi bat - Lata bat tomate saltsa - Bi arrautza

- Gazta - Labana - Poltsaren hiru laurden espageti

Hasteko kazola batean espagetiak,urarekin,gatzarekin,eta pastila bereziarekin 15 minutuz egosi behar dira.Bitartean labana batekin arrautzak eta gazta zatitu behar dira. Jarraian tomate saltsako lata ireki behar da.Ondoren tomate saltsa kazolan ezarri behar da eta espagetiekin nahastu behar dira.Espagetiak lau plateretan jarri behar dira, horretarako kazolatik burruntziarekin hartu behar dira.Gero espagetiak eta tomate saltsa tenperatura egokian ea dauden ikusi behar dira.Amaitzeko lau platerak zerbitzatu egin behar dira. E


LEHENENGO PLATERAK


OSAGAIAK (Lau pertsonentzat) Orea: -50gr.olio -100gr.ur -koilara bat gatz -50gr.txerri gantza -300gr.irina -20gr.legamia -azukre piska bat

Ore gainean jartzen direnak: -100gr.piper gorria -100gr.piper berdea -100gr. Tipula -100gr. Kalabazin moztu gabe -piperrauts gozo piska bat -20gr.olio eta gatz

PRESTAKETA Lehenik,olioa,ura eta gantza ontzi batean isuriko dituzu,eta nahasiko dituzu.Gero,irina,legamia,gatza eta azukrea erantsiko dituzu. Ondoren,orea erretilu atean jarriko duzu eta alper batekin oratuko duzu.Barazkiak zati txikietan labana batekin zatituko dituzu eta ore gainean jarriko dituzu.Azkenik,olio piska bat eta piperrauts pittin bat bota gainetik botako dituzu.Bukatzeko,20min.-utoz orea eta osagai guztiak labean jarriko dituzu.Eta on egin!!

Iradokizunak -Orea supermerkatuan erosten ahal duzu. -Urdaiazpiko eransten ahal diozu. -Pizza edota borobil forma bezalakoa egiten ahal duzu. -Plater handian egin ahal duzu,erretilu bat erabili ordez.


OSAGAIAK:(Lau pertsonentzat) -Zerba kilo bat -Hamabi xerra gazta -Irina -Arrautza bat -Gatza -Olioa

PRESTAKETAK Lehendabizi zerba garbitu behar dira, eta hostoak kendu behar dira.Zerbaren orri-mamia egosi behar da.Egosi ondoren binaka orrimamia hartu behar dira eta tartean gazta jarri behar da.Zerbaren orrimamia irinetik pasa eta gero, arrautza irabiatuta dagoela orri-mamia arrautzatik pasa behar da.Gero zartaginean olioa bota behar da eta su beroan ipini behar da.Sua beroa dagoenean zerbaren orri-mamia gaztarekin zartaginera bota behar da.Ondoren orri-mamia xigortua jarri arte ezin zaio buelta eman xigortua dagoela buelta eman behar zaio orri-mamiari.Azkenik beste aldea ere xigortua egon behar da, zartaginetik ateratzeko.Horren ondoren plater batera zerbaren orrimamia gaztarekin atera behar da eta zerba kilo osoarekin berdina egin eta gero eta gatz pixka bota behar da zerbaren orri-mamia gaztaren gainean.Orri-mamiak platerean daudenean mahai gainean ipini behar dira guztiek jateko.On egin, disfrutatu janaria!


OSAGAIAK ( 10 pertsonentzat)  Lata bat atun  50ml olio  12 arrautza  3 patata  10 oliba

NOLA EGIN Lehenengo hamar olibak erditik zatitzen dira labana batekin.Gero,patatei azala kentzen zaie eta uretan egosten dira bor-bor egin arte.Ondoren patatak egosten diren bitartean ontzi batean 50ml olio jartzen da eta 2 arrautzei azala kentzen zaie eta ontzian sartzen dira.Gero irabiatzen dira eta maionesa egiten da.Geroago patatak ateratzen dira eta zatitzen dira,hamar arrautzak erditik mozten dira. Gero plater handi batean maionesa botako dituzu eta barruan olibak sartzen dira.Bukatzeko goian hamar arrautzak erditik moztuta daudenean gainean jartzen dira eta lata bat atun gainetik jartzen dira lata bat atun gainetik.


spagetiak ondo jan!!!!

BIGARREN PLATERAK


OSAGAIAK  50 cm–ko hiru saltxitxa  17 g maionesa  20 g barbakoa saltsa  Patatak  Olioa  Hosto bat menta

NOLA EGIN Lehendabizi 50 cm –ko saltxitxak friji itzazu 10 minutuz .Frijitzen ari direnean gatza bota ezazu.10 minutuak pasatzen direnean,patatei azala kendu ezazu . Gero bukatzen duzunean erditik moztu ezazu ,eta ondoren patataren erdia xerratan moztu ezazu eta friji itzazu.Horretarako 20 minutu behar dira.20 minutuak pasatzen direnean plater handi bat har ezazu eta saltxitxak eta patatak hor jar ezazu eta17g maionesa ,20 g barbakoa saltsa hor bota itzazu eta irabia ezazu dena nahasketak arrosa koloreak hartu arte.Apaintzeko saltxitxen gainean menta hosto bat jar ezazu.


Osagaiak  6 arrautza  3 patata  Tipula txiki bat  2 edalontzi oliba olio  Piper berde bat  Hosto bat perrexil

Nola Egin Lehenik tipula zurituko duzu eta txikituko duzu. Ondoren piper berdea garbituko duzu, haziak kenduko dituzu eta zatituko dituzu. Gero patatak garbituko dituzu eta jarraian zurituko dituzu, erditik moztuko dituzu eta zati bakoitza zentimetro erdiko xerretan moztuko dituzu. Ondoren ordu erdian frijituko dituzu. Frijituta daudenean zartagina garbituko duzu. Ondoren arrautzak apurtuko dituzu eta irabiatuko dituzu. Jarraian patatak, tipula eta piperra jarriko dituzu. Gero zartagina sutan jarriko duzu, eta olioa botako diozu. Ondoren egurrezko koilara batekin mugituko duzu eta 20 segundo itxarongo duzu. Ondoren hertzeak kenduko dituzu, eta zartagina plater batekin buelta emango diozu. Bukatzeko beste aldetik berdina egingo duzu.


OSAGAIAK -Patatak -Lata bat foie-gras -Ogi barra bat -Urdaiazpiko xerra -Tipulak -Tomateak -Lau piper berdeak -Ketchup

PRESTAKETA Hasteko ogi barra hartuko duzu eta lau zatitan banatuko duzu. Gero, tipula eta tomatea xerratan zatituko dituzu eta baztertua utziko duzu. Ondoren patatak zatituko dituzu eta zartagin batean olioarekin frijituko dituzu. Momentu horretan, patatak frijitzen ari diren bitartean, ogiaren barruan tomatea eta tipula xerrak jarriko dituzu. Urdaiazpikoa ere xerretan moztuko duzu eta tipula eta tomatea xerren gainean jarriko dituzu. Jarraian piper berdeak zatituko dituzu. Ostera, nahi baduzu ketchupa edo foie-gras ogian botako dituzu. Ogiarekin osagai guztiak estaliko dituzu. Horrela urdaiazpiko mukadu bat lortuko duzu. Gainera patata frijituak ere badituzu jateko.


OSAGAIAK  1200gramoko untxia  bi tomate  tipula bat  piper morron bat  2-3 ezkai eta baratxuri  baso bat txakoli  arto irina  ura  oliba olioa  gatza

NOLA EGIN: Lehendabizi ezkaia zatituko duzu. Ondoren untxia labean ipiniko duzu, eta ezkaia gainean botako duzu, txorro handi botako duzu, eta baso bat txakoli eta labean 180 gradutara, 30 minutuko, sartuko duzu. Segidan tipula eta baratxuria zatituko dituzu eta su motelean jarriko duzu, olio pixka batekin. Geroago, egina dagoenean, piperra eta tomatea (hazirik gabe) jarriko dituzu zartagin batean. 10-15 minutuz sukaldatuko dituzu. Segituan untxia utzi duen zukua beste zartagin txikiago batean pasatuko duzu, arto irin pixka bat ur hotzean ipiniko duzu eta irabiatuko duzu irabiagailu batekin. Azkenik untxia apainduko duzu perrexil hosto batzuekin.


OSAGAIAK (Bi pertsonentzat) -Bi arrautza -Haragi txikituak (500g.) -Bi baratxuri ale -Perrexila -Gatza -Ogi Lehorra -Olioa -Irina -Tomate frijitua

PRESTAKETA Lehendabizi ogi zati bat lehorra txikituko duzu eta esnea eta arrautza batekin irabiatuko duzu. Ondoren guztia irabiatuta dagoenean haragi txikitua nahasiko duzu. Bitartean bi baratxuri ale zatituko dituzu, zati finfinetan eta nahasiko dituzu aurreko orearekin nahasiko dituzu, erabili diren osagai guztiak, ondo nahasiko dituzu, ore homojeneoa geratu arte. Orduan perrexil pixka bat jarriko duzu. Jarraian plater batean irina isuriko duzu eta haragi txikituarekin arrautzeztatuko duzu eta bolatxoak egingo dituzu. Bolatxoak egiten bukatzen duzunean zartaginean olio asko isuriko duzu eta haragizko bolatxoak utziko dituzu zartaginean frijitzen. Frijitzen bukatzen duzunean erretilu batean sukalde paperarekin bolatxoak aterako dituzu. Azkenik albondigak bi plateretan jarriko dituzu eta gainetik tomate frijitua isuriko duzu. On jan eta parrandetan egon!!


OSAGAIAK (4 pertsonentzat) -500g haragi txikitua. -Esnean bustitako ogi mami apur bat. -Arrautza bat. -Gatza. -Olioa. -Baratxuri ale bat. -Tomate frijitu pixka bat. -Irina. -Ura.

PRESTAKETAK Lehenik, haragi txikitua hartzen da eta esnean bustitako ogi mami apur batekin, arrautza eta gatz pixka batekin eltze batean nahasten da. Ondoren, baratxuri alea hartzen da, puskatzen da eta lehen egindako orearekin ongi elkartzen da. Ongi elkartuta dagoenean, orea bolak egiten dira. Gero, irina hartzen da eta plater botatzen da ondoren haragi bolak irinarekin ongi biltzeko. Ongi bilduta daudenean, olioa hartzen da eta zartaginera isurtzen da albondigak frijitzeko. Jarraian, tipula erdia hartzen da eta labanarekin xerra fin-finetan mozten da. Gero, tipula frijitzen da. Geroxeago, lapiko bat hartzen da eta albondigak eta tomatea han bertan ipintzen dira. Azkenik, tomatea eta ura lapikoan isurtzen dira eta berotu arte itxaron behar da. Ongi berotuta daudenean, albondigak jateko prest egongo dira!


OSAGAIAK  TXULETOI BAT  HIRU PATATA  GATZ FINA 

GATZ LODIA

OLIOA

NOLA EGIN Lehendabizi zartagin batean txuletoia jar ezazu. Gero patatak zati itzazu eta gatz fina bota ezazu. Geroago, patatei jaria iezaiozu, eta zartaginera bota, zu bizitan dagoenean. Txuletoia utz ezazu gutxi gorabehera hiru minutu alde bakoitza. Ondoren, patatak distiratsuak jartzen direnean, atera itzazu.Azkenik txuletoiari gatz lodia bota iezaiozu gainetik.


POSTREAK


OSAGAIAK:        

3 koilarakada irin 2 koilarakada azukre 3 arrautza Limoizko jogurt bat Pakete bat legami Olioa Txokolate Gurina

NOLA EGIN: Lehenik ontzi batean nahastu behar dira, limoiaren jogurta, irina, azukrea, legamia, arrautzak eta olioa. Gero labeko ontzian gurina jarri behar da eta labea 180 gradutara ipini behar da. Ondoren laberako ontzia labean sartu behar da. Jarraian nahasketaren erdia laberako ontzian jarri behar da eta beste erdian txokolatea bota behar da. Geroago txokolate nahasketa beste erdian bota behar da. Azkenik bizkotxoa labean sartu behar da eta 180 gradutara ipini behar da 35 minutuz.


OSAGAIAK (Lau pertsonentzat)

-3 arrautza -Limoizko jogurt bat -Limoi bat -Irina:3 aldiz jogurt potea -Azukrea:bi aldiz jogurt potea -Legamia gutun azala -olioa:jogurt pote bat -1/4gr.,gurina

PRESTAKETA Hasteko,ontzi batean limoizko jogurta olioa,azukrea eta arrautza eta legamia bota.Jarraian,limoiaren azala birrindu,ontzira bota eta dena ondo nahastu.Ondoren, gurinarekin moldea ondo igurtzi eta masa moldera bota. Azkenean labe beroan sartu 45 minututan eta 180 gradutan. 45minutuak pasatzen direnean jateko prest dago. Espero dut gustatzea!


-3 Bote jogurta irina -2Bote jogurta azukrezkoa -Bote 1 jogurta olio -Limoizko jogurta bat

-Limoi erdia -Txokolate gogorra -3 arrautza

Lehenik ontzi bat hartu behar da.Gero limoizko jogurta ontzian bota behar da .Jarraian jogurta potean irina isuri behar da.Geroago jogurt pote berberarekin bi aldiz azukrea isuri eta ontzira bota behar da. Jarraian jogurta potea olioz bete eta ontzira isuri behar duzu.Gero dena ondo nahasi behar da.Jarraian molde batean gurina eta osagai guztiak ipini behar dira.Gero moldea osagaiekin labean,180gradutan eta30 minututan, sartu behar da. Azkenean labana batez bizkotxoa sastatu behar da ea egina dagoen jakiteko.Azkenik egina dagoenean labetik atera behar da eta mahai gainean utzi behar da.Hozten denean txokolatea berotu behar da eta bizkotxora bota behar da.Hoztu eta gero jan ezazu ongi!


OSAGAIAK (4 pertsonentzat) -4 edalontzi irin -Jogurt natural 1 -4 arrautza -1 ½ olio edalontzi -3 ½ azukre edalontzi -Gutuna azala legamia 1

PRESTAKETAK Hasteko, 4 edalontzi irinak katilu batean botako dituzu. Jarraian,jogurt naturala eta 4 arrautzak isuriko dituzu.Ondoren, olio edalontzi bat eta erdia eta hiru edalontzi erdi azukre botako dituzu. Guztia ondo nahasiko duzu eta dena ongi nahasia dagoenean legami sobrea botako duzu.Hori egin eta gero ore hori molde batean isuriko duzu eta gero labean sartuko duzu 45 minutuz. Azkenik, zure hiru lagunei edo familiako hiru pertsonei deituko diezu, bizkotxoa labetik aterako duzu, hozten utziko duzu eta gero jango duzu. Ikusiko duzu ze ona atera den jogurtako bizkotxoa, munduko hoberena!


OSAGAIAK:

    

500g esnegain 130g azukre 50g ur 100g turroi bigun 4 gorringo

NOLA EGIN Hasteko esnegaina prestatuko duzu, bol batean botako duzu eta izozgailuan denbora batetik sartuko duzu. Gero ura eta azukrea ur baso batean jarriko dituzu. 3min/100º/2 abiaduran, thermomixean programatuko duzu. Ondoren turroi zatiak botako dituzu eta txikituko dituzu, 15seg/6abiaduran. Geroago gorringoak gehituko dituzu eta 6 abiaduran denborarik gabe programatuko duzu.Krema antzekoa geratu arte. Bitartean, bol batean botako duzu esnegainarekin batera, eta ondo nahastuko duzu. Jarraian izozgailuan sartuko dituzu. Amaitzeko izozgailutik aterako duzu 10 edo 15 minutu jan baino lehenago.

AHOLKUAK: Izozkia estaltzeko txokolatearekin apaindu ahal dugu edo txokolate beroarekin.


OSAGAIAK (4 pertsonentzat)

 3-4 banana  50g azukre  1/4 esnegain likido  limoi erdia  txokolatea

NOLA EGIN Lehenik bananei azala kentzen zaie eta zatitzen dira. Irabiagailuaren laguntzaz, banana zatiak mami bihurtzen dira . Gero limoi erdiarekin zukua egiten da. Zukua irabiagailuan sartzen da banana mamiarekin eta ondoren azukrea ere sartzen da. Irabiagailuan dauden osagaiekin mamia egiten da, esnegain erdi- muntatuarekin eta kontu handiz, pasta krematsua lortzen da. Jarraian, mamia lau edalontzitan banatzen da eta izozgailuan 3 edo 4 ordu mamia izozten da. Amaitzeko izozkia ematean txokolate eginarekin apaintzen da


OSAGAIAK:

     

5-6 kiwi 9 koilarakada azukre limoi bat 300gr. fruitu gorri granadina zuku edalontzi erdia 500gr. izotz

PRESTAKETA:

Lehenengo fruitu gorriak, limoi zuku erdia eta sei koilarakada azukre ontzi batean jartzen dira.Gero su motelean egosten da.Ondoren egina dagoenean txikitzen dira eta gordetzen da.Segituan granadina zukua zartagin batean gutxitzera jartzen da.Jarraian kiwiak zuritzen eta zatitzen dira (xerra batzuk kopak apaintzeko gordetzen dira).Kiwiak irabiagailuaren edalontzian jartzen dira, bi azukre koilarakadarekin eta limoi zuku erdiarekin.Segituan nahasketa txikitzen eta iragazten da ongi.Hori egin ondoren izotza txikitzen da. Granadina zukua eta azukre koilaraka bat jartzen dira bi platertxoetan.Edalontziaren hertzea zukutik eta ondoren azukretik pasatzen da. Azkenik kopa bakoitzean izotza,kiwi purea eta fruitu gorriko zukua jartzen da,lastoekin apaintzen da.


-Esne kutxa bat -Limoi laurden baten azala -Pasaden eguneko ogi bat -Bi arrautza -6 koilarakada azukre -Poltsa bat irinarekin -Olioa

Lehenik esne hotza eta limoi laurden baten azala katiluan ipintzen dira. Jarraian ogia zatitzen da, katiluan ipintzen da, esne hotza eta limoi laurdenaren katiluan. Bertan beratzen usten da. Bitartean bi plater hartzen dira. Plater batean arrautzak eta hiru koilarakada azukre botatzen dira. Plater batean arrautzak eta hiru koilarakada azukre botatzen dira. Bestean, berriz, irina poltsa laurdena jartzen da. Beratu eta gero ogi zatiak bi plateretan nahasten dira, lehenik irineko platerean eta gero arrautza eta azukre platerean. Ondoren zartaginean su bizian ogi zati nahastuak olioarekin frijitzen dira. Azkenik azukre hiru koilarakada ogi frijituen gainean botatzen dira. Ogi torradaren errezeta bukatu da eta jateko prestatuta dago. On egin itzazu prestatutako ogi torradak!


OSAGAIAK (Lau pertsonentzat)

-2 Arrautzak -Kaxa bat esne -Olio botila bat -Legamia 2 poltsa -Azukre poltsa erdi -Irina poltsa bat

PRESTAKETA Lehenik jar itzazu erretilu batean kg bat irina.Gero erants ezazu bi arrautza erretilura.Ondoren bete itzazu bost koilara esnez eta bota itzazu erretilura.Jarraian bete itzazu koilara bat azukrez eta beste bat olioz,segituan bota itzazu erretilura.Hori egin eta gero,gainera itzazu bi poltsa oso legamiaz.Ondoren nahas ezazu ondo, eta gero ora ezazu eskuekin.Hori eginda dagoenean utz ezazu atseden hartzen ordu oso bat.Bitartean har ezazu zartagin bat, zartaginean isur ezazu olioa eta jar ezazu berotzen.Hori egin eta gero har ezazu masa eta egin itzazu erroskillen formak edo irudiak.Azkenik har eta koka itzazu olio irakinean.Eta hori bukatu eta gero eraztunak izango dituzu eta gainera eraztun jangarriak!


ARROZESNEA OSAGAIAK

(Lau pertsonentzat)

-Litro eta laurden esnea -115 g. arroza -100 g. azukrea -2 limoi azala -2 laranja azala -Kanela makila bat -Kanela hautsa

PRESTAKETAK Hasteko esnea, arroza eta kanela makila kazolan jartzen da, gero koilara batekin irabiatzen dira eta limoi eta laranja azalak kazolara botatzen dira. Geroago su leunean jartzen da 40-45 minutuz, eta bost minutuz behin koilararekin irabiatzen da. 45 minutuak pasatzen direnean azukrea botatzen da. Azukrea bota eta gero bost edo hamar minutu itxaron. Orduan azukrea nahasten da. Ondoren, bakarrik nahi baduzu kanela-makila, bi limoi eta laranja azala kazolatik kentzen dira edo nahi baduzu jan ahal dituzu bigunak daudelako. Azkenik lau moldetan jartzen dira. Arroza, limoia, laranja eta kanela gustukoa baduzu hau da zure janaria!!


OSAGAIAK (3 pertsonentzat)

   

250gko sobre bat Txokolatezko pipitak 3 arrautza 100g gurin

NOLA EGIN Hasteko piz ezazu labea eta jar ezazu 165ºetara. Ondoren jar ezazu nahasketaren sobre ontzi batean eta gero jar itzazu ontzian hiru arrautzak eta 100g irin. Jarraian irabiatu ezazu dena irabiagailuarekin 2 minutuz . Gero igurtzi ezazu gurinarekin molde bat eta irabiatu duguna molde horretan jar ezazu.Segidan labean sar ezazu 30-35 minututan 165ºetara. Egina dagoenean atera ezazu labetik eta utz ezazu izozten. Bitartean ontzi txiki betan jar itzazu txokolatezko pipitak .Gero bero ezazu mikrouhin labean 30 segundoz eta bukatzeko tarta egina dagoenean bota itzazu gainetik txokolatezko pipitak.


OSAGAIAK ( 2 PERTSONENTZAT ):

Sobre bat gelatina zaporearekin

2 sobre gelatina erdia ( neutroa )

Zukua ( 2 aldiz gehiago gelatina zaporearekin )

Azukrea ( 3 aldiz gehiago gelatina )

Eguzki lorezko olioa NOLA EGIN:

Lehenik kazo batean osagaiak jarri behar dira su motelean , baina egosi gabe. Ondoren mugitu behar dira 10 minutuz. Segidan pintzel bat hartzen da eta pintzelarekin silikonako moldeetan olioa bota behar da eta osagaiak nahastu ondoren moldeetan osagaiak bota behar dira. Gero utzi behar da 12 ordu hozten, moldeatu denean azukrea bota behar da. AZKENIK ON EGIN LAGUNEKIN !!!!


OSAGAIAK(6 lagunentzat) -300 gr. txokolate beltz. -80 gr. gurin. -6 gorringo eta 6 zuringo. -150 gr. azukre. -100 zl. esnegain.

PRESTAKETA Hasteko Maria bainuan guruina eta txokolatea urtzen eltze batean jarri behar dira. Gero sutatik kendu eta gorringoak gehitu behar dira. Ondoren zuringoak jaso behar dira eta dena ontzian koilararekin nahasi behar da. Geroxeago esnegaina jaso behar dugu, gainera azukrea bota behar da. Beranduago den-dena azukrearekin nahastu behar dugu zapore gozoa hartzeko. Ondoren katiluak atera behar dira mousse-a ipintzeko. Gero zure lagunei deitu eta mahaira bidali behar diezu. Azkenik katiluak mahaira atera behar dira eta mousse-a jan beharko duzu. AUPPA! ANIMATU ETA TXOKOLATEZKO MOUSSEA MAHAIRA ATERA! Familia edo lagunekin! Nahi duzun momentuan!


OSAGAIAK     

2 arrautza 2 edalontzi irin legamia azukrea olioa

NOLA EGIN Lehenik ireki itzazu arrautzak eta gorringoa eta zuringoa ontzi handi batean bota. Ondoren bota itzazu bi edalontzi irin ontzian arrautzekin. Gero bota itzazu legamia eta azukrea ontzian. Ondoren bota ezazu olioa ontzi berberean eta dena nahas ezazu. Azkenik bota ezazu olio pixka bat zartagin batean eta zartagina bera ezazu. Beroa dagoenean, bota ezazu masa zartagin beroan masari buelta eman esaiozu beste aldea egin arte. Bukatzeko egina dagoenean, opila plater batean ipin ezazu.


Gure errezetak