Issuu on Google+


¡Energia magnitude bat da; lana egiteko materiaren ahalmena da, beroa sortu, argia egin eta mugimendua eragitea ahalbidetzen duena. ¡Nazioarteko Sisteman joulea(j) da energia-unitatea, baina beste unitate batzuen bidez ere adieraz daiteke •


Grezierazko energia hitzetik sortu zen, gero latinez energia forma hartu zuen, eta hortik iritsi da gure egunotara. Energia, beste gorputz batean aldaketak egitea edo aldatzea baimentzen duen gorputzen ahalmen bat da. Energiak efektu asko izan ditzake, hala nola, mugimendua, argia, tenperatura aldaketa‌ Era erraz batean esateko, energia, sistema batek lana (Joule) egiteko duen ahalmenaren neurria da. Egoera fisiko eta kimikoan ematen diren aldaketek badute eragina energian. Badago esaldi bat energiari buruz hau dioena: “Energia ez da sortzen, ezta deuseztatzen ere, transformatu baizik.â€?


Energia zinetikoa

Energia elektrikoa

Energia mekanikoa

Energia potentziala

Energia termikoa

Energia kimikoa

Energia potentzial grabitatorioa 

Energia nuklearra


“Energia ez da sortzen ezta deuseztatzen ere, transformatu baizik'' energia kopuru jakin bat dagoela eta kopuru hori inoiz ez dela aldatuko esan nahi du, energia transformatzen joaten da, eta mota bateko energiatik beste mota bateko energiara pasa daiteke, baina inoiz ez desagertu. Degradazioa: , Energia degradatu egin daitekeela esaten da, hau da, erabilgarria izateko gaitasuna gal dezake, nahiz eta prozesuan zehar ez den energia apurrik ere galtzen. ď Ź

Kontserbazioa: Sistema isolatu batean energia-mota guztien baturak konstante dirauela, hau da, energia ez sortzen ez deuseztatzen, baizik transformatu soilik egiten dela dioen legea ď Ź


Ingurumenaren degradazioa, garapen-bidean dauden herrialdeen eta herrialde garatuen arteko desoreka energetikoa, eta baliabide erregaien ahitzea, energia berriztagarrien garapena bultzatu duten faktoreak dira.

Energia tradizionalek ingurumenari egiten diotena baino kalte txikiagoa edo batere kalterik ez dute eragiten. Inbertsio handiak eskatzen dituzte normalean. Agortezinak edo oso ugariak dira. Baliabide naturalen aprobetxamendua suposatzen dute.


BERRIZTAGARRIAK Eguzki-energia

Eolikoa

Energia geotermikoa

Hidraulikoa.

Itsas-energia

Biomasa

Geotermikoa


EZ-BERRIZTAGARRIAK Petrolioaren errekuntzatik sortutakoa. Petrolioa erregai fosila da, kolore ilunekoa eta likidoa. Gas naturalaren errekuntzatik sortutakoa. Substantzia erregai gaseosoen nahastea da: metanoa, etanoa, propanoa, butano nitrogenoa, karbono dioxidoa, hidrogeno sulfuroa, helioa eta argona. Ikatzaren errekuntzatik sortutakoa. Ikatza erregai fosila da. Lau ikatz-mota daude: antrazita, harrikatz, lignito eta zohikatza.


Energia