Issuu on Google+

MOTIBAZIOA Motibazioa hitzaren sinonimo argienak “gogoa” eta “animatua egotea” dira nire ustez, hauek baitira motibatua nagoenean sentitzen ditudan sentimenduak. Hezkuntzaren esparruari dagokionez, nire ikasleak gogotsu eta animatuak egotea nahi dut. Ezinbestekoa baita niretzat ikasle gehienak gustura daudela ikastea nire klaseetan. Haurren motibazioa lortzeko lehen urratsa, klasera joateko gogoa piztea da, hau da, nire klase orduak zerbait atsegintzat hartzea eta ez ezertarako balio ez duen klase bat gehiago. Ikasleek beren kabuz konturatu behar dute klaseek zerbaitetarako balio dutela eta bertan egiten duten hori interesgarria iruditzen zaiela. Hau guztia lortzeko, ez dela lan gutxi, irakasleak oso ondo jokatu behar du bere papera eta klaseen aurretik ondo pentsatu zer landuko den bertan. Klase guztiak interesgarriak izatea ai ezinezkoa da, baina gutxienez lor daiteke egunero 5-10 minutuz zerbait ezberdina egitea teoria emateaz gain. Gainera teoria emateko orduan ere milaka metodo ezberdin erabil daitezke. Liburua erabiltzearen metodoak ikasleen motibazioa pizten ez badu, denen artean apunte moduko batzuk egin daitezke, horretarako ikasleak taldeka elkartuz eta eramangarriagoa eginez klasea. Ikasleak gustura dauden unean, lan egiteko gogoa eta motibazioa sortzen da nire ustez, hauek gabe oso zaila eta gogorra egiten zaielako gauza berriak ikastea, lanak egitea, azterketak prestatzea… Nik ikasgela motibatu baten adibide bat jarri beharko banuke honakoa esango nuke: ikasleen eta irakaslearen artean komunikazio asko dagoen klase bat, materia emateko garaian ikasleen parte hartzea aktiboa dagoenean.


Nik gai honi buruz pentsatu ondoren, neure buruari hainbat galdera egin dizkiot, irakaslea izan nahi dudanez neure buruari autokritikak egitea ondo etorriko zaidalako orain eta etorkizunean. Ikasleak motibatzeko gai izango ote naizen pentsatu dut lehenik eta behin, nik orain metodo zehatz batzuk bakarrik ditudalako neure buruan, baina hauek ez badute funtzionatzen ez dakit zer egingo dudan. Denak konponbidea duenez, pentsatu dut gai honi buruz sakon dokumentatzea eta esperientzia handia duten irakasleekin hitz egitea haiek niri aholkuak emateko. Amaitzeko nire buruarengan pentsatu dut, lehen hezkuntzako ikasle nintzeneko garaietan, ea motibatua nengoen edo zer motatako klaseak nituen gustukoen. Ondo pentsatu eta gero ondorioztatu dut gehien gustatzen zitzaizkidan klaseak, parte hartzea eskatzen zutenak zirela, hau da, uneoro zerbait egiten edo esaten genuen modukoak: marrazketakoak, kirolekoak, ingelesekoak talde lanak egiten genituenean‌

Leire Izagirre


Motibazioa leire