Issuu on Google+

MARIA EZQUERRO AIZPURUA KORREOA

Euskal Herriko Unibertsitatea Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskola


Ekintza Ikerketaren txostena2

SARRERA

Ekintza-ikerketa egiteak badu zentzu orokor bat. Irakasle izango naizela jakinda, badakit gurasoekin egoera ezberdinetan topatuko naizela, eta horiei aurre egiteko baliabideak eduki behar ditut. Egoera horiek ez dira beti atseginak eta nire gustukoak izango. Nire gustukoak ez diren kasuak ere egongo dira, hain eroso sentitzen ez naizen egoerak; eta ekintza-ikerketa hau egin dut egoera negatibo horiei aurre egiten ikasteko. Kasu zehatz honetan, guraso bati (Amaiari) komunikatu behar diot bere semeak (Xabierrek) kurtsoa errepikatuko duela. Escuderok dion moduan (1990), ekintza-ikerketa zuzen egiteko zenbait pausu jarraitu behar dira: lehenik arazo bat dagoela ikusi behar dugu, ondoren pausu zehatz eta tinko batzuk jarraitu behar dira arazo hori hobetzeko asmotan, eta azkenik, hobekuntzak egon diren aztertzeko, ondorioak aztertzea da gomendagarriena. Beharrezkoa da komunikazioa irakasle eta gurasoen artean. Komunikazio horrek ahozkoa, idatzizkoa, keinuen bidezkoa‌ izan dezake. Guk errepresentatu dugun egoera honetarako, egokiagoa da ahozko komunikazioa, batik bat, zuzenagoa delako. Hala ere, beste komunikazio motak ere baliagarriak izan daitezke beste egoera batzuentzat. Flora Davisek dion moduan (1998), begirada batek, hitzez osatutako esaldi batek baina esanguratsuagoa izan dezake.

KONTESTUALIZAZIOA

Ni Maria Ezquerro naiz, 18 urteko neska Tolosarra. Nire heziketa irakasle bezala Donostiako Euskal Herriko Unibertsitatean jasotzen dut, eta nire lehen urtea da bertan. Irakasle-ikerlari bezala, ez daukat esperientzia handirik oraingoz. Soilik ikerketa bat eraman dut aurrera, irakasle-familia harreman horri erreferentzia egiten diona. 2


Ekintza Ikerketaren txostena3

Ikerketa hau gogotsu egin dut, jakinda, nire etorkizuneko errealitatearen parte izango dela horrelako egoerekin topatzea. Emaitzak oso positiboak eta lagungarriak izan dira; eta nahiz eta ez izan berdina gure taldekide bat amatzat hartzea edo benetako ama bat aurrean edukitzea, ekintza berak errealitatea plasmatzen du, eta horrek benetako kasu batean hartuko nukeen jarrera hartzera bultzatu nau. Beraz, oso baliagarria iruditu zait egin dugun ikerketa.

METODOA

Ikerketa hau egiteko aukeratu dudan metodoa ikerketa-ekintza da. Metodo honek pauso zehatz batzuk jarraitzen ditu, jarraian azalduko ditudanak. Lehenik eta behin, eta ikertu beharrekoa jakinda, ekintza burutzen da. ondoren, egindako azterketaren berrikusketa jartzen da martxan, eta azkenik, ondorioak aterako dira hausnarketa sakon baten bidez. Ateratako ondorio horiek ere aztertu daitezke, egindakoa baliagarria izan den ala ez jakiteko. Metodo honetaz gain, badaude beste hainbeste, baina egokiena ikerketa-ekintza iruditu zait, batik bat, nire etorkizuneko errealitatea plasmatzeko eredua delako. Gainera, orain metodo honen nondik norakoak ezagutu ditudala, baieztatu dezaket metodo egokia dela benetan.

3


Ekintza Ikerketaren txostena4

IKERKETA PROIEKTUA

PLANIFIKAZIOA: Eskola esparruan irakasleak, ikasleak eta familiak hiruki pedagogiko bat osatzen dute, eta ikaslearen garapena ondo joateko, ezinbestekoa den tresna da irakaslearen eta gurasoen arteko komunikazioa. Izan daiteke ahozkoa, keinuzkoa, begiraden bidezkoa‌ Komunikazio eta elkarlan hori aurrera eramateko, bilerak antolatzea da egokiena. Gure kasuan, Xabier da ikaslea, eta aurtengo kurtsoko kontzeptuak barneratu ez dituenez, klaustroaren erabakia zera izan da: Xabik kurtsoa errepikatzea. Gurasoei horren berri eman behar zaie, eta horretarako bilera bat antolatu dugu. lehenengo elkarrizketa, irakasleak jarrera gogorra adierazten du, hau da, soilik erabakiaren berri ematen dio; erabaki hori hartzea bultzatu dieten arrazoiak eta ondorioak. Bigarren elkarrizketan, aldiz, amaren gertutasuna bilatzen du. Bere tokian jartzen saiatzen da eta amak edukiko duen erreakzioa ulertzeko ahalegina egiten du.

EKINTZA: Aurrez aipatu bezala, Xabierrek aurtengo kurtsoko kontzeptuak barneratu ez dituenez, klaustroaren erabakia izan da errepikatu behar izatea. Orain, irakaslearen lana gurasoei horren berri ematea da.

BEHAKETA: Bi elkarrizketak egin ondoren, horiek aztertzera jo dugu, sumatu ditugun akatsak zuzentzeko asmotan. Lehenengo elkarrizketan, nik guraso papera egin badut ere, nabaria da irakasleak bete duen papera jakintsuaren dela. Irakaslea berak ikusi duenaz baliatzen da eta gurasoa desados egon arren, berak horrekin jarraitzen du. Hala ere, azpimarratzen du ez dela arazo larri bat eta beraz, normaltasunez hartzen du. Bigarren elkarrizketan, irakaslearen papera ez da gurasoaren gainetik azaltzea, baizik eta egoera ahalik eta lasaien azaltzen dio amari. Amaren edozein kezkari erantzun bat emateko prest dago, eta gertutasuna adierazte dio. Gainera, ez da soilik bilera honetan bakarrik geratzen kontua, irakaslea prest dago beste bilera bat antolatzeko amarekin berak nahi izanez gero.

HAUSNARKETA:

Ez daukat dudarik, bi elkarrizketetatik egokiena bigarrena dela.

Garrantzitsua iruditzen zait irakasleak gurasoari gertutasuna adieraztea. Ez dut guztizko konfiantzaraino iristea nahi, baina gertutasun puntu horrek, nahigabe, 4


Ekintza Ikerketaren txostena5

konfiantza ematen du. Konfiantza, segurtasunari deritzo. Elkarrizketaren hasieran irakasleak Xabierren alde positiboak nabarmentzen ditu, betiere, elkarrizketa bat hasteko egokiagoa delako lehenik alde positiboak esatea zuzenean alde negatiboekin hastea baino. Uste dut, horrelako bilerak aldez aurretik prestatu behar direla. Zer esan, nola‌ eta abar. Nire kasuan baliagarria izan da horrelako esperientzia bat bizitzea, nire etorkizuneko errealitatean horrelako hainbat kasurekin topo egiten dudanean, “zulotikâ€? irteten jakin behar dudalako.

ESANGURATSUTASUNA

Aitortu behar dut ikerketa guztiz itxi dudan arte ez dudala oso argi eduki benetan arazoaren nondik norakoa. Baina behin amaituta, ikerketa honek lagundu egin dit hori ulertzen. Gainera, hainbat autoreei buruz irakurtzea lagungarria egin zait. Horrela, ez naiz soilik nire ikuspegiaz baliatzen, eta ideia berri gehiago dauzkat. Orokorrean uste dut guraso gehienek errepikatzearen kontua arazo larri bat bezala ikusten dutela, beraien seme-alabak intelektualki minimora iritsiko ez baziren bezala. Izan ere, badaude beste hainbeste arrazoi. Egoera hau ikusita, neure helburua zera izan da: errepikatzeak duen zentzua alderantziz jartzea, eta desanimatu beharrean, datorren kurtsoa oraindik eta gogotsuago hartzeko helaraztea. Hala ere, hori komunikatzea

ez

da

lan

erraza,

eta

horregatik,

garrantzia

eman

nahi

diot

komunikazioaren ekintzari. Komunikatzeko trebetasuna izatea ezinbesteko tresna da irakasle batean. Ikerketa honek erakutsi dit zein garrantzitsua den ikasleak, irakasleak eta familiak osatzen duten hiruki pedagogikoaren arteko elkarlan eta komunikazioa, eta ikerketaekintza honek hori hobetzen laguntzen du, nolabait.

5


Ekintza Ikerketaren txostena6

6


Ikerketa txostena maria