Issuu on Google+

LOREA ETXART CAMARA loreaetxart@gmail.com

Euskal Herriko Unibertsitatea Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskola


Ekintza Ikerketaren txostena2

SARRERA Kontuan izanda urte batzuk barru irakasleak izango garela, oso garrantzitsua da irakasle eta familiaren arteko harremanean, oztopoetan, zailtasunetan eta abarretan irakasleak nola jokatu behar duen jakitea. Baita ere, pertsonak nolako jarrera desberdinak izan ditzakegun eta horiei aurre egiten jakitea. Horretarako, orain, ekintza-ikerketa egitea garrantzitsua da etorkizunean egoera batzuei nola aurre egiten jakiteko eta hainbat puntu nagusi kontuan hartzeko. Lehenik eta behin, inbestigazio bat egitea ziklo bakarra ekar daiteke, baina askotan ziklo bat baino gehiago dago. Arazoa behin eta berriro errepasatzen da haren helburua arazoa konpontzea baita. Inbestigazio-akzioak hainbat fase ditu Escuderoren (1990) ustez: Arazoaren hasierako identifikazioa, plan estrategiko bat planteatzea justifikaziorekin eta gogoeta bat egin gertatutakoa aztertuz. Guk egin dugun ikerketan, guraso batekin elkarrizketa bat eduki dugu, non bere semeak errepikatu behar zuela adierazten genion. Horretarako, ezinbestekoa da eskola, irakasle eta gurasoen arteko harremana egotea. Beraz, komunikazioa oso garrantzitsua izango da eta hitz eginez asko komunikatzen dugu. Hitz egiterakoan ahotsaren tonua zerikusi handia dugu komunikatzen dugunarekin.baina komunikatzeko beste baliabide batzuk daude,adibidez; eskuen keinuak, begirada, gorputzarekin dugun posizioa eta abar Izan ere, askotan hitzen bidez adierazi ezin dena baliabide horien bitartez adierazten da. Gainera, Flora Davisek (1998) dionaren moduan, begiradez ulertzen den mezuek garrantzi handiagoa dute ahoz esaten direnak, baino.

KONTESTUALIZAZIOA Ni Lorea Etxart naiz, 20 urte ditut eta Lezon bizi naiz. Momentu hauetan, Lehen Hezkuntzako ikasketak egiten ari naiz Donostiako Irakasle eskolan (EHU). Aurretik, Haur Hezkuntzako goi mailako teknikari titulua atera berri daukat eta bi urte horietan guztiz baieztatu nuen irakasle izan nahi nuela nire bizitzan. Betidanik, haurrak asko gustatu zaizkit eta horregatik, dantza eta trikitixa erakusten egon nintzen urte batzuk, gainera eskola egunean, haurrentzako zaintza eta jolasak eskaintzen genituen eta gu geu egoten ginen zaindari moduan. Baita ere, udalekuetan monitore bezala egon naiz aurten. Ikerketen etapari dagokionez, haur hezkuntzan ikerketa batzuk egin nituen baina ez ziren hain sakonak izan, oso sinpleak eta gainetikoak izan ziren. Beraz, ikerketa bakarra eraman dut aurrera, eskola eta familiaren arteko harremanarekin lotura duena. Oso garrantzitsua eta baliagarria iruditu zait honako ikerketa hau, batez ere, gure etorkizunerako lagungarria izango zaigulako. Gainera, horrelako kasu batean nola jokatu behar dudan pixka bat gehiago ikasi dut. Bestalde esan beharra daukat, aurreko lanean esan bezala, egoera erreala ez zenez, gehiago kostatu zitzaidan errealitatean murgiltzea baina dena den seriotasunez hartu genuen emaitzak ondo ateratzeko. Baita ere, konturatu naiz, keinu, espresio eta esaten dugun guztiarekin kontu handia izan 2


Ekintza Ikerketaren txostena3

behar dela, gehien bat, gero ezer ez leporatzeko. Orokorrean nahiko lagundu dit ikerketa honek eta emaitzarekin gustura geratu gara. METODOA Hautatu dudan ikerketa medotologia, ikerketa-ekintza izan da. Hasieran, ikertu beharrekoa garbi dugunean, ekintza burutzen da, eta horren ikerketa sakon bat egiten hasten gara. Hori amaitzerakoan, behatzea ezinbestekoa da. Azkenik gai horren hausnarketa bat egingo dugu eta ondorioak aterako ditugu. Ondorio horietatik ikus dezakegu, egindakoa baliagarria izan den ala ez. Nik honako metodo hau erabili dut. Nahiz eta beste metodo batzuk egon, niri egokiena hau dela iruditu zait. Gainera errealitatean gehiago murgiltzen delako.

IKERKETA PROIEKTUA ikerketa proiektuak honako fase hauek ditu: PLANIFIKAZIOA: Eskola eta familiaren arteko harremana oso garrantzitsua da. Eskola, familia eta haurra bat direlako eta horien arteko harremana ez badago, komunikazioa oso txarra edo komunikazio eza egongo zelako. Gainera, haurrak denbora gehien pasatzen dituen pertsonak eta inguruak, familia eta eskola dira, beraz, haurrarentzat bere bizitzako punturik garrantzitsuenak direla esan daiteke. Kasu honetan, irakasleak, Xabierren amari, bere semeak errepikatu egin behar duela jakinarazi behar dio. Beraz, hori komunikatzeko egokiena bilera bat egitea da eta horrela gertutasuna hobeagoa izango da. Bertan, bi elkarrizketa eramango dira aurrera. Lehenengoan, irakasleak bere jakintzekin soilik elkarrizketa aurrera eraman beharko du eta amak egiten dizkion galderei erantzunak azkar bilatzen saiatu beharko da eta horren ondorioz, urduritasuna nabaria izango da. Bigarrengo elkarrizketan berriz, irakasleak ezagutza gehiago izango ditu komunikatzeko tekniketan, hala nola; begiradak, ahots tonua, esan beharreko hitzak eta abar. Eta horrekin batera, segurtasun handiagoa izango du komunikatzerako garaian eta jestuak ere kontuan edukiko ditu. EKINTZA: lehen esan bezala, bileran, irakasleak Xabierren amari, datorren urtean errepikatu egin behar duela jakinarazi behar dio. Izan ere, kurtsoan zehar arazoak izan dituelako eta hori ez dela irakaslearen erabakia soilik izan, baizik eta klaustroaren artean hartu dela erabakia jakinarazi behar zaio. Elkarrizketan nahiko tentsioa egongo dela esan daiteke. BEHAKETA: hau dena ondo ateratzeko, egin ditugun bi elkarrizketak, bideoz grabatu ditugu. Grabaketaren helburua, batik bat, egindako akatsak analizatzea eta horrela zuzenketak egin ahal izatea izan da. Lehenengo elkarrizketan nik guraso papera egin behar izan dut, baina nire gelakideak irakasle papera hartu behar izan du eta hasierako urduritasunak oso nabariak ziren. Bere jakintasunengatik bideratu da, eta horrekin esan beharra dago nahikoa egin duela. Dena den, gurasoei egoera aurkeztu die eta konbentzitzerako garaian nahiko larri ibili da. Bere argumentuak eman ditu,

3


Ekintza Ikerketaren txostena4

baina batzuetan kontrajartzen zen berak esandako hitzekin. Hor gehien bat nabaritu da lehenengo elkarrizketa izan dela. Bigarrengo elkarrizketan aldiz, bideoei egindako behaketaren laguntzaz, denok prestatuagoak aurkitu gara. Batez ere, urduritasunak alde batera utzi ditugulako eta komunikazio ez berbalari eman diogu garrantzia. Bideoan ohartu gara, komunikazio ez berbalak nolako garrantzia duen, horrekin guztia adierazi dezakegula, batzuetan, hitzen bidez adierazteko zaila dena, agian begiraden bidez aurkeztu dugulako. Gainera, bilera honen amaieran, gaia irekia utzi dugu, hau da, amari laguntza eskaini diogu eta aurrerago beste bilera batzuk egingo ditugula jakinarazi diogu eta edozer nahi izan ezkero, bertan gaituela. HAUSNARKETA: Orokorrean, ondorio nahikoak atera ditut lan honekin eta nahiko zehatzak izan dira. Hasteko, ikerketak honek gure lanerako asko lagundu digu, beraz, esan beharra daukat, beste lan batzuetarako gomendagarria dela egitea. Sortu daitezkeen arazoak edo zalantzak konpontzeko oso lagungarria izan zait, eta horrela nola jokatu behar dudan lagundu dit. Bestalde, hasierako elkarrizketan haurraren puntu indartsu eta positiboei ez genien hainbeste garrantzia eman, eta bigarrenen berriz, puntu horiek gehiago indartu genituen eta gainera negatiboei garrantzia kendu egin genien ama hainbeste ez larritzeko. Beraz, honekin esan nahi dudana da, elkarrizketa puntu positiboez hasten badugula, askoz hobeagoa izango dela bai amarentzat eta bai irakaslearentzat, negatiboez hasi ezkero,gurasoa hasieratik negatibo jarriko da eta beste guztia ez entzuteko arriskua egon daitekeela. Ondoren, ikaslearen puntu negatiboak azaltzea gomendagarria da eta gero errepikatu behar duela adieraztea puntu negatibo horiengatik. Argi utzi behar zaio ez dela irakaslearen erabakia soilik izan, baizik eta klaustroarekin adostutakoa izan dela. Eta azkenik, edozertarako hor edukiko gaituztela jakinarazi behar da eta bilera gehiago egingo ditugula gaia horretaz hobeto eta sakon hitz egiteko. Hau dena ondo joan dadin, irakasleak estrategia batzuk erabili behar ditu eta komunikazio berbala oso garrantzitsua dela, baina komunikazio ez berbala askoz gehiago. ESANGURATSUTASUNA Lan hau egon ondoren, konturatu naiz ikerketa-ekintza bat egiteak nolako garrantzi duen eta nolako lagungarria izan daitekeen. Hasieran batean, lanari ez nion garrantzirik ematen eta ez nuen beharrezko bezala ikusten, baina ondoren, lanaren lehenengo zatia egin ondoren, zentzua hartu nion eta lagungarria izan zitekeela ikusi nuen. Azkenik, ikusi dut nire hasierako iritzia guztiz aldatu egin dela amaitzerakoan. Bestalde, beste autoreen artikuluak irakurri ondoren, beste ikuspuntu batzuk ikusi ditut eta horrek nire iritzia aldatzen edo berriro antolatzen lagundu dit. Nahiz eta irakurgaia pixka bat luzea eta nahiko astuna izan, lanerako lagungarria izan zait.

4


Ekintza Ikerketaren txostena5

Ikusi dugun bezala, ez da inoren gustukoa zure semeak errepikatu behar duela entzuteak. Horregatik, arazo horri aurre egin ahal izateko, metodo egokiak eta estrategiak erabili behar direla konturatu naiz. Gainera arazo askori irtenbidea emateko modu ona baita eta lehen esan bezala, sortu daitezkeen arazo guztietara aplikatu daiteke. Azkenik, esan beharra daukat, teoria guztia praktikara eramatean, komunikazio berbala eta ez berbalaren garrantzi handia antzeman dudala. Banekien guraso eta eskolaren arteko harremana oso garrantzitsua eta beharrezkoa zela, baina,familiari gauzak komunikatzea ez nuen hain gai zailtzat hartzen eta gainera kontaktuak eta harremana egunerokoa izan behar duela bat batean gauzak gerta ez daitezen eta haurraren eboluzioa bien aldetik ebaluatua izan dadin. Lehen aipatu bezala, komunikazio berbalarekin komunikatu egiten dugu, eta beti garrantzia handia eman diogu, baina ez gara konturatzen komunikazio ez berbalaz, eta lan honek, horrek zenbaterako garrantzia duen adierazi dit eta espresioekin eta abar kontu handia eduki behar dela. Keinu txar batek gaizki ulertuak ekar ditzakeelako. Hau dena laburbilduz, kontu handia eduki behar da irakasle garenean, gauzak nola espresatzen, adierazten eta esaten ditugunekin. BI GRABAZIO DIRA, BATEAN EZ ZITZAIDAN SARTU! https://www.dropbox.com/s/bls9det3rnzglym/Voz%20005.amr https://www.dropbox.com/s/6k1ec76q52r867z/Voz%20006.amr

5


Ikerketa txostena lorea