Issuu on Google+

FAMILIEKIN ELKARLANEAN Lehenengo elkarrizketa Egindako lehenengo bideoan, amaren rola hartu dut lehendabizi. Nahiko erreza izan da nire ustez, esplikaziorik ez nuelako eman behar; hots, dena espontaneoki izan da, ez zait asko koskatu. Jokatu izan dut horrelako egoera batean egongo banintz bezala. Hala ere, esan beharra daukat, saiatu naizela ama zaila bezala jokatzen; hots, esplikazio gehiago eskatuz, dena irakasleei errua botaz, ‌ Egin genuen lehenengo bideoan horrela jokatu nuen, baina ez zuen ezertarako balio, obretako zaratarekin ez genuelako ezer entzuten. Eta azkenean, bideo honetan, ba ni ama izango banintz bezala jokatu det nahiz eta saiatu ama zekena izaten. Baina irakasle rola egin dudanean pixka bat gehiago kostatu zait, egoeraren berri eman behar niolako Xabierren amari eta arduradun bezala sentitu naiz. Nahiago izan dut amaren rola irakasle rolarena baino. Banekien irakasle bat izatea ez dela bakarrik klasera sartu materia eman eta listo, baina ariketa honekin ikusi dut nahiko zaila dela irakasle izatea. Gainera, nire ustez zailagoa da klasetik kanpo irakasle izan, klase barruan baino, errazagoa baita askotan ikasleei aurre egitea gurasoei baino. Esan beharra daukat ez nuela pentsatzen hain zaila izango zenik gurasoekin hitz egitea. Bideoa egiterakoan eta ni irakasle rola hartzerakoan, nahiko urduri nengoen ez nekielako nola aterako zitzaidan ama; hots, badaude guraso batzuk arazoak ematen ez dutenak eta zure hitzan eta zure esperientzian sinisten dutenak; aldiz, badaude beste batzuk beti irakaslearen kontra daudenak eta egoera horri aurre egitea zaila da gustatuko litzaizukeelako hainbat gauza esatea gurasoei, baina ezin diezu esan ikasle baten gurasoak direlako eta zu irakasle, eta horren ondorioz zure hitzak “janâ€? egin behar dituzu. Horregatik esaten det gurasoekin egotea nahiko zaila dela. Esan beharra daukat, bideoa egiteko klaserik gabe gelditu garela denak hartuak baitzeuden gure klase-kideengatik; ondorioz toki


desberdinetan egin behar izan dugu. Eta ez dugu aukerarik izan klase batean egitea.

Bigarren elkarrizketa Bigarren elkarrizketa hau burutu aurretik hainbat testu irakurrita neukan eta banekien zer pauso jarraitu behar nituen: adibidez, lehenengo semearen alde positiboak esatea eta gero txarrak, ama eta irakaslea maila berean eserita egotea eta komenigarria da bien artean oztoporik ez egotea, hau da, maharik ez egotea. Horrezaz gain, aurreko elkarrizketa egin genuen klaserik gabe gelditu ginen eta arazoa handiak izan genituen bideoak grabatzerako orduan. Ondorioz, elkarrizketa hau egiteko azkar joan ginen klase baten bila eta irakurritako testuak bezala kokatu ginen. Elkarrizketa honetan, irakasle rola egitea bestean baino zailagoa iruditu zitzaidan, hainbat jarraibide jarraitu behar nituelako; hau da testuak esandakoak. Hala ere aurreko bideoaren zaitasun berak aurkitu ditut, arduratasuna, adibidez. Honetan ere nik jokatuko nukeen bezala jokatu det, baina materiaren jakintasun gehiagorekin. Esan beharra daukat ama saiatu dela niri gauza zailtzen, baina ez du asko lortu. Elkarrizketa hau egiterako orduan ere zailtasunak eduki ditugu ba kamerarengatik oso deseroso sentitzen ginelako eta lotsa askorekin. Gainera, klaseko kideek klaseak bilatzen ari ziren bideoa grabatzeko eta horren ondorioz grabatzen ari ginen bitartean eten egiten gintuzten. Nire ustez asko hobeto dagoela azken elkarrizketa hau aurrekoa baino hainbat arrazoiengatik: eszena (oraingoan klase batean geunden) eta gure jakintasuna, lehen esan bezala, bideoa grabatu aurretik hainbat testu irakurri behar izan nituen irakasle batek egin beharrekoak jakiteko.

Uxue Goldarazena


Familiekin elkarlanean uxue