Issuu on Google+

Gaitasun motorrak Koordinazioa. Oreka. Gorputz eskema. Espazio/denbora. Pertzepzio motorrak.


Koordinazioa. Gaitasun motor guztiak biltzen dira. Adibideak: -Mugimendu baten abiadura hobetzea -Lateraltasuna menderatzea. -Espazio denborako egituraketa finkatzea. -Trebetasunak menderatzea


Oreka. Jarrera berean irauteko gaitasuna, kanpoko indarrak aurka egin. Motak:  Oreka estatikoa: Zutik geldi egotea.  Oreka dinamikoa: Korrikan ibiltzean esku bat altzatzea.


Gorputz eskema. Norberak bere gorputzaren kontzientzia hartzea.

Motak: -Orokorra: jarrera, erlaxatzea eta gihar tonua kontrolatzea. -Atalkakoa: arnasketa eta lateraltasunaren kontrola.


Espazio/denbora. Gorputza espazio batean mugitzen da; erritmoa, abiadura eta iraupena kontuan izan behar dira mugimenduaren kontrola osoa izateko. Adibidez: Pilota bat hartzerakoan denbora eta espazioa kontuan izan behar dira.


Pertzepzio motorrak. Eduki pertzeptibo-motorrak lantzen ditugunean, gaitasun hauek lantzen ditugu: Fisikoa eta motorra.  Trebetasun fisikoa garatzeko gaitasunak: 1. Indarra. 2. Malgutasuna. 3. Abiadura. 4. Erresistentzia.


Pertzepzio motorrak. 

Trebetasun motorra lantzeko gaitasunak: 1. Koordinazio dinamiko orokorra: -Mugimenduak elkartzea eta egokitzea. 2. Atalen koordinazioa: -Objektu txikiak manipulatuz hatzak bereiztea. 3. Oreka mantentzea: -Hainbat garaieratan. 4. Gorputz- eskema: -Gorputz- adarrak ezagutzea eta bereiztea. 5. Espazio- denborazko egituraketak: -Espazioko dimentsioak ezagutzea.


gaitasun motorrak