Page 1

      Villabonako udaletxeak  euskara babesteko egiten dituen  ekintzak            Jokin Petisko  Anass Rochdi  Beñat Usandizaga 


1. Sarrera a. Gaia  b.Helburuak eta zergatiak  c. Lagina  d.Iturria  2. Emaitzak  a. Villabonako udaletxetik ateratako emaitzak  b.Maite Arregi Tejeriari elkarrizketan ateratako emaitzak  3. Ondorioak  4.Proposamenak  5. Bibliografia               


Euskara babesteko ekintza asko egin dira, eta Villabonako Udalak horietako ekintzetan parte hartzen du. Villabonako Udalak zer ekintzetan parte hartu duen eta zenbat pertsonek parte  hartu duten jakiteko sozio-linguistika ikerketa bat egin da. Bertan, Maite Arregi Tejeriari  egindako elkarrizketaren emaitzak eta Udalaren web-guneko informazioa lortu da. Hau  egiteko, elkarrizketa eta behaketa erabili dugu.    Udalaren web-gunetikan ateratako emaitzak    1. Euskara ikasteko euskara ikastaroak  Etorri berrientzat AISA ikastaroak eskainiko dira, oinarrizko ikastaroak, astelehenetik ostegunera, 1. eta 2.  hizkuntza-eskakizuna lortzeko ikastaroak eta autoikaskuntza ikastaroak edozein mailatako ikasleentzat.    2. Euskararen erabilera Villabonan  2016-ean Villabonako Batzar Aretoan 2016an burututako euskararen erabileraren kale neurketan jasotako  emaitzak aurkeztu zituzten, gero emaitzak emanez.    3. Villabonako gurea zinema  Villabonako gurea zineman, euskarazko filmak gehitzen dituzte. Gainera genero guztietako filmak jartzen  saiatzen dira.    4. Kilometroak  Kilometroak euskararen erabilera bultzatzeko ekintza bat da. Ekintza honetan Billabonako udaletxeak  publizitatea egiten du.     


5. Zizurkilgo festak Euskal Herriko taldeak erosten dituzte gauetan kontzertuak egin ahal izateko.    6. Korrika  Egun hau oso berezia da euskaldunentzat eta udaletxeak parte haundia hartzen du errepideak mozteko.    7. Tolosaldean euskaraz 365 egun  Tolosaldeako beste 28 udalerriekin batera esaldi bat egiteko. Billabonako udaletxeak eskolekin 3 zenbakia egin  du. Gainera egun hau ospatzeko ekintzetan parte hartu du.     

Maite Arregi-ri elkarrizketa 1. Noiz hasi zineten euskara babesteko ekintzetan parte hartzen?  Maite Arregik esaten duenez, 1990ean hasi ziren euskara babesteko ekintzetan parte hartzen euskara  batzordea sortuz.  

2. Udaletxeak euskara babesteko zer ekintzetan hartzen du parte?  Udalak  bi  plan  ditu  euskara  normalizatzeko,  barrura  begira  (udalaren  funtzionamenduari  begira)  eta  kanpora  begira  (kalera  eta  herriari  begira).  Barrura  begira  izatean,  erabilerari  begira  eta  kanpora  begira  izatean,  arlo  mota ezberdinak, aisialdian, irakaskuntzan…   3. Zure ustez gehienbat zer hizkuntzetan hitz egiten da Villabonan?  Kale  neurketak  egitean,  gaztelaniaz  gehiago  hitz  egiten  dela  konturatu  dira,  adibidez,  2016ko  kale  neurketan,  %40 izan ziren euskaraz hitz egiten zutenak.       


4. Zer ekintzetan hartu duzue edo hartuko duzue parte? Euskara sustatzeko ekintzetan adibidez, korrika datorrenean. Gainera orain 11 egun euskara hitz egiteko egun  bereziak egingo ditugu, Azaroaren 23-tik Abenduaren 3-ra. Bertan jendeak euskaraz hitz egiteko konpromisua  hartuko dute.    5. Ekintza horietan pertsona askok hartzen dute parte?  Ez guk nahi genukeen aina, gehiagok parte hartzea nahiko genuke    6. Zer hizkuntzetako ekintzak egiten dira gehien bat?  Villabonan euskaraz egiten dira ekintza gehienak eta oso ondo dago baina batzuen ohituren ondorioz  gaztelaniaz ere egiten dira.    7. Zer motatako ekintzak egiten dira gehienbat euskara babesteko?  Gehienbat motibazioa eta senbilizazioa sustatzeko, eta euskara ikasteko.     8. Euskara babesteko ekintzarik sortu al duzue?  Erabilerari begirazko ekintzak eta motibazioa eta sensibilizazioa sustatzeko    9. Euskara babesteko ekintza gehienak noiz egin dira? Lehen edo orain?  Euskara babesteko ekintzak lehen egiten ziren baina orain euskara indartzeko ekintzak egiten dira gehienbat.    10. Zer ekintzetan hartuko zenuke parte?  Euskanaldia egiteko ilusio handia du eta ondo atera da. Hori hizkuntz-ohiturak aldatzeko erabiltzen da.    11. Villabona etorkizunean nola izatea nahiko zenuke?  Euskaraz biziko den hiria hau da elkarrizketak euskaraz izatea baina horrek ez du esan nahi beste hizkuntzarik  ez dugula ikasi behar. 


Ondorioak   Gure ondorioak hauek dira:    - Udalak euskara babesteko ekintzetan parte hartzen du.  - Udalak ekintza gehienak euskaraz hitz egiten ditu  - Udalak euskara babesteko ekintza ezberdinak egiten saiatzen ari da  - Udala euskara normalizatu egin nahi du  - Udalak euskara babesteko ekintza askotan parte hartzen du, korrika, kilometroak…  - Udalak jendea euskara ikastea erakartzeko ahaleginak egiten ditu   

Proposamenak   Gure proposamenak hauek dira:    - Euskara babesteko ekintzetan parte hartu.  - Udalari euskara babesteko ideia berriak eman.  - Euskaraz egin elkarrizketak.  - Euskaraz ez badakizu, ikasi.               


Bibliografia   - Villabonako udaletxearen web gunea: http://villabona.eus/eu/  - Ideiak antolatzeko aplikazioa: https://padlet.com/  - Audioa grabatzeko aplikazioa: https://online-voice-recorder.com/  - Diapositbak egiteko aplikazioa: https://issuu.com/     

           

Ikerketa sozio linguistikoa  

Villabonako udaletxeak euskara babesteko egiten dituen ekintzak.

Ikerketa sozio linguistikoa  

Villabonako udaletxeak euskara babesteko egiten dituen ekintzak.

Advertisement