Issuu on Google+

HIZKI-MIZKI

2013ko otsaila

URRITXE BHIko prentsa tailerreko ikasleen aldizkaria


Azala: Esti OrtĂşzar eta Naroa Padilla Literatur lanen egokitzapena: Alex Ciociia eta Emi Dementei Ametx gazteria zerbitzuak: Nicole Sanz eta Ane Costas

Eskerrik asko zuen kolaborazioekin parte hartu duzuen guztioi. Hurrengo aleetarako ere eskertuko genizueke Urritxeko ikasle, irakasle, guraso eta lagun guztioi zuen parte hartzea.


BEGOÑA TRIGO “Nire familiarekin egotea, idaztea eta kirola egitea dira munduko gauzarik hoberenak” “Urritxeko lehenengo urtean, nire urtebetetze egunean, lehenengo mailako ikasle batzuekin argazki bat egin nuen, eta bat-batean ikasle batek lore sorta bat ekarri zidan, bere etxetik ekarritakoa, OSO POLITA IZAN ZEN!”

Zenbat denbora daramazu institutu honetan lanean? Sei urte daramatzat lanean institutu honetan. Ze motatako klaseak ematen dituzu? Txikitan ze motatako notak ateratzen zenituen?

Filologia Hispanikoa ikasi nuen eta Lengua eta Literatura Castellana ematen nuen.

Nota oso onak ateratzen nituen. Zintzoa izan nintzelako eta ikastea ez zaidalako kostatzen.

Hasieran zaila iruditu zitzaizun erlijioko klaseak ematea?

Gustura al zaude Urritxe institutuko ikasleekin?

Ez zitzaidan zaila iruditu, irakastea asko gustatzen zaidalako.

Bai, horregatik jarraitzen dut hemen lanean.

EGILEAK: Maialen Ordoñez María Sobrado


Txelu Urritxe institutuko atezaina da , urte asko darama berton. Perretxikozalea denez, mendira joatea gustatzen zaio perretxikotan.

Urritxen atezain lanetan 1983an hasi zenez, 30 urte egingo ditu ikasturte honetan institutuan. Eta bi urte barru jubilatzea espero du. “Asko aldatu da institutua sartu nintzenetik, batez be lehen jende gutxi egoten ginen Urritxen eta denok ezagutzen ginen gure artean eta irakasleen artean harreman ona izaten genuen.�

Zer dakizu perretxikoei buruz? - Batez be zeintzuk diren txarrak eta zeintzuk diren onak ezberdintzen dakit. Txikitatik daukat afizioa; eta nire aitarekin joaten nintzen perretxikotan, sisetan. Zeintzuk dira Bizkaiko leku aproposak perretxikoak bilatzeko ? - Urkiola , Otxandio , Gorbeian eta ‌ egoten dira perretxiko gehiago. Zenbat urte daramazu Mikologia Elkartean ? - 20 urte daramat Mikologia Elkartean. Eta zapatu guztietan joaten gara perretxikotan eta batzuetan jendea etortzen da Urritxera perretxikoekin nik esateko onak edo txarrak diren.


INSTITUTU ONDOAN TOPATUTAKO PERRETXIKOAK

HYGROCYBE: Urritxen dago , ez da jangarria 4 cm-ko diametroa eduki dezak , kutila likatsua, kolore hori laranjakoa hasieran, gero berdexka eta batzuetan berriro laranja.. HEBELOMA CRUSTULINIFORME: Ez dira jangarriak oso usain txarra dute. 4 eta 9 arteko diametroa dute, kolore zuria edo marroi gorriduna daukate.

LACTARIUS TORMINOSUS: 5 eta 11 cm – ko diametroa du, toxikoa da, gorrixka eta azala siku eta leuna dauka. Egileak: Jon Morcillo eta Gabi Feodorov

HERBELLA KRISPA: Ez da jangarria.


BARRUELOKO JABE JABE BERRIAK Barru izenarekin ezagunagoa den “Nahikari” tabernak, jabez aldatu du 28 urte ondoren. Oraingo jabeak, Raquel eta bere ama Itziar, Zornotzako “La Viña” tabernaren jabeak ere badira. Pozik eta lan egiteko asmoz etorri dira. “

Biek eman nahi diote aldaketa handi bat tabernari, baina Begok sukaldeari emandako “ukitu” berezi hori mantendu nahi dute. Gosari arruntak eta zartaginez prestatutakoak eskainiko dituzte: arrautza frijituak eta tortilla frantsesak. Atsedenaldiaren orduan izaten da, tabernak probetxua ematen duenean: pintxoak, bokadiloak, freskagarriak, kafeak, Cola-Caoak… “Barruelon”, gainera eguneko menu merkea eskaintzen dute, kartan, bi lehen plater, bi bigarren eta postrea eskaintzen dute! Kalitate ezin hobeko produktuak: lapikoa, haragia eta arraina. Iñaki Aurtenetxe da haien arrain eta mariskoaren hornitzailea. Baina gainera asteburuetan plater konbinatuak, lapikoa eta bokadiloak dituzte, eta dena prezio harrigarrian!!

“Bi astebururo , Amorebietako partiduak daude eta horrek jende asko erakartzen du jatera, afaltzera … jende nagusiagoa, normalean, 40 urtetik gorakoak.”


Raquelekin hitz egiten aritu gara, haien asmoak argi utzi nahian. Hona emaitzak: -Zergatik erabaki zuten Barruelo, Bego eta haien alabek taberna zuen esku uztea? -Barruelo, jubilatu egin zen eta alabek lana zeukaten, beraz alokatu egin zuten eta geuk hartu genuen, bueno, bost pertsona gehiago zeuden interesaturik baina “La viña” taberna dugunez eta funtzionatzen duenez, guri alokatu ziguten. -Zergatik hartu zenuten “Nahikari taberna” “La viña” izanik ? -Tabernak etorkizuna zuela ikusi genuelako -Zuetariko nori bururatu zitzaion taberna hartzea? - Nire ama Itziarri bururatu zitzaion -Zer ideia dituzue tabernarako? -Udan, oilasko erretegi bat jartzea daukagu buruan, parrilla bat, plater konbinatuak ematen jarraituko dugu eta afariak noski… -Eskaintzen duzuena azaldu ahal diguzue gutxi gorabehera? -Aste barruan, plater konbinatuak, bokatak, mariskada enkarguz eta aurrerapenez eskatutako menuak ditugu eta aste barruan eguneko menua. -Zergatik erabaki zenuten eguneko menua hain prezio ekonomikoan jartzea? -Taberna herritik kanpo dugunez, jendea autoz etorri behar da, beraz, prezioa pixka bat baxatzen badugu jende gehiago etorriko da eta haientzako ere askoz ekonomikoagoa da. -Egon zarete inoiz gazteengandik hain gertu?

Ez, herrian daukagun tabernara heldu gehiago hurbiltzen dira, kontsumoa ezberdina da… Gazteengandik hain gertu ez, baina asko gustatzen zaigu giro hau. Beste tabernan baino mugimendu gehiago dago, baina hemen guztiz ezberdina da han sei ordutan egiten duzun lana hemen hamabost minututan egiten duzu. -Zer erosten dute gazteek normalean? -Tortilla pintxoak eta gozokiak, gozoki gehiegi, nire ustez.

Ane Costas eta Nicole Sanz


ESTOPA

1999. urtean sortutako musika taldea da eta David Muñoz eta Jose Muñoz anaia katalanek osatzen dute. Txikitatik entzuten zituzten musika taldeen artean, Los Chichos, Los Chungitos, Bordon 4, Joaquin Sabina, Pancho Varona eta abar zeuden, eta hauek izan ziren beraien arte musikala sortzeko inspirazioa. Badirudi, haiek lan egiten zuten FIAT fabrikako arduradunak -dadle estopa- oihukatzen zuela, lana jarraitzeko erritmoa galdu barik eramateko eta horrela sortu zela taldearen izena. Lehen diskoa atera baino lehen, La Maqueta izeneko albuma egin zuten. •1999. urtean lehen diskoa sortu zuten, Estopa izenekoa. •2001 – 2003. urtean bigarren diskoa atera zuten, Destrangis izenekoa. •2004. urtean, ¿La calle es tuya? deitzen zen diskoa kaleratu zuten. •2005. urtean, Voces de ultrarumba diskoa egin zuten. •2008. urtean, Allenrok diskoa atera zuten. •2009. urtean Estopa X aniversarium diskoa atera zuten, hamarkada ospatzeko. •2011. urtean Estopa 2.0 diskoa egin zuten, haien azken diskoa momentuz.

ELKARRIZKETA -Zuen disko guztietatik zein da gustukoen duzuen abestia ? - “Como camaron” abestia, kontzertu guztien amaieran abesten dugu. - Pentsatu duzue zuen jatorrizko lehen maketarekin disko bat ateratzea? - Bai, baina momentuz beste gauza batzuk dauzkagu eskuetan - Pentsatu duzue ingelesez abestea ? edo beste hizkuntzetan? - Ez, hizkuntzak ez dira gure kontuak, jajaja.

Yasmine Rosa


http://www.glogster.com/alexgorka/ukf-dubstep-alex-b-eta-gorkar/g6l3ts2j85km5rvutc8itna0?s=nameglog Gorka Rodriguez eta Alex Banuti


SALDU ETA SALDU IA 24 ORDU Egun osoan kalean saltzen egon eta gero,03:00ak arte tabernetan saltzen du.

Badaki berea ez dela ogibiderik onena. Baina jateko behintzat ematen dio. ``Gero, paperak lortu eta fundamentuzko lan bat topatzen dudanean, nire familia ekarri nahi nuke.�


Egunero, helburuak pentsatu, eta egunari aurre egiteko indarrak biltzen ditu. ``

Pertsona bakoitzak istorio bat du atzean.Eta horrela entzun eta izan da beti.2010.urtean Gineatik etorri zen etorkizun oparoago baten bila.``Nire familia eta lagunak bertan utzi nituen , eta hemen zer edo zer hobea aurkituko nuela pentsatu nuen� Egun osoa kalean eman eta gero, gaueko txanda hasten da. Egunak amaigabeak egiten zaizkiola dio. Eta normala. Egun osoa kalean saltzen egon ondoren, 03:00ak arte tabernatik taberna ibiltzen daeta.

Izateaz Arrantzalea da Diallo.``Arrantzale bezala be lan egingo nuke hemen� Bertako erosleak zelakoak diren galdetzean,denetarik dagoela dio.``Beste leku guztietan bezala , denetarik dago. Batzuk errespetatzen zaituzte eta beste batzuk ez. Baina hori edonon aurki daiteke.

Egileak: Maialen OrdoĂąez eta Maria Sobrado


ALEX TXIKON institutuan

Alex Txikon Urritxe institutuan izan da hitzaldia ematen abenduaren 4an, DBHko 3.eta 4. mailako ikasleekin. Alex “mendizale kementsu� moduan aurkeztu dute. Gaur egun, euskal alpinistarik ezagunetarikoa da, bere oinetan bederatzi zortzimilako dituena, eta hau guztia gutxi bada, mendizaletasuna herri kirolekin tartekatzen du, aizkolari lanarekin, hain zuzen.

Alexek kontatu dizkigu goi mendietan bizi izandakoak. Batzuk bizipen gogorrak, adibidez lagunak mendian galdu zituenean, beste batzuk, arrakastatsuak. Hala ere, ikaragarria da gazte batek azken hamar urteetan zenbat bidai, zenbat proiektu eta zenbat gauza egiteko gai izan den. Duela hamabost egun, Pirinioetan istripua izan ondoren eta hanka hautsita izan arren gurekin egon da. Baina gero, Bilboko Mendi Film Festival aurkeztera joango da. Bertako bi filmetan parte hartuko baitu Alex Txikonek: Lara Izagirre zornotzarrak zuzendutako Next stop: Greenland eta Bajo cero filmeetan. Eta horrela dabil beti, batera eta bestera, gelditu barik.

Hitzaldi interesgarria entzuteko aukera izan dugu Urritxe institutuan. Zorte ona opa diogu hurrengo proiektuetan!


http://www.glogster.com/alexyemi/alex-chicon/g6l3tsmbcl6qpg95hh1tiqa0 Alex Ciociia eta Emi Dementei

http://www.glogster.com/jonmorci/poster-glog-byjonmorci/g-6l3tt8nbr77ahav194l78a0 Gabi Feodorov eta Jon Morcillo

http://www.glogster.com/maialenmariau/pinboard-glogby-maialenmariau/g-6l3ttcnfsohbvdro5nb0da0 Maialen Ordo単ez eta Maria Sobrado


Ametx Gazteriako Amorebieta-Etxano-ko Udalak, Merkataritzako eta Turismoko Arearen eta Ametxen bidez, aplikazio bat abiarazi du. Udalaren errekurtsoa turistikoak jasotzen dituen smartphone-etarako (App Ametxentzat).

“app”

Zerbitzu hau berria da, batbateko era errazean sartzeko, aukerak ematen ditu, merkataritza aisia baliabideak, kulturetan, ostalaritza, naturan , kirolean, ondare historikoan, hurbiltzera orientatuta eta abar .

Aplikazioak udalaren hurrengo baliabideak jasotzen ditu: Zerbitzu publikoetako, parkeetako informazioa, hornikuntza kulturalak. Jatetxeen eta tabernen gaineko informazioa. Ostatuaren gaineko informazioa. Eskulturen, monumentuen

gaineko informazioan, elizetan egoera, ermitak.

QR Kodeak Bestalde, Udalak QR kodeak jarri ditu Amorebieta-Etxano-ren espazio enblematikoetan. Kode hauetan bere mugikorretan ikusi ahal izango dituzte informazioa eta Udalaren web-orrian jasota aurkitzen dituen espazioen interes datuak.

EGILEAK: MAIALEN ORDOÑEZ MARIA SOBRADO


DESKRIBAPENA: Argazki hau atera zen eguna oso egun berezia izan zen niretzat. Horren arrazoia nire bizikleta zen. Bizikleta gorria, odola bezain gorria zena, baina oso-osorik gorria ere ez zena, muturrak zilar kolorekoak baitzituen polita zen oso, eta gainera, nik apaintzeko erabiltzen nituen pegatinek bizitako haurtzaro samurra dakarkidate gogora. Baina egun hura berezia izan zen, ordura arte ilargi betea bezain borobilak ziren lau gurpiletako bi kendu nizkiolako bizikleta gorriari. Hasieran zaila egiten zitzaidan oreka mantentzea. Lehenengotan gurasoek atzetik lagunduta metro gutxi batzuk egitea baino ez nuen lortzen. Metro laburrak, baina hain luzeak memento hartan‌ Halako batean oreka lortu eta pelikuletan bezala joan nintzen inguruko landetatik zehar pedalei eraginez. Inguru hura beti izan da oso berezia niretzat, mendi berdez inguraturiko bide gorria. Bidearen alde batean mendi garai eta berdeetatik behera zihoan ur garbiko ibai luzea zegoen, beste aldean ordea, urte batzuk lehenago abandonaturiko lantegi zaharra. Gainera, dena naturaz inguratuta. Arnasten nuen airea garbia zen eta, uraren doinua eta txoriak txio-txioka entzutea benetan atsegina. Pedalei hainbeste eman pixkanaka-pixkanaka nekatzen nindoan baina lehertu Gabe. Konturako orduko metro ugari egin nituen, zenbait minutu arinago ezinezkoak iruditzen zitzaizkidan metro labur baina luze haiek. buelta erdi eman eta gurasoak ikusi nituen etxera bueltatu behar nintzela esanez. Penaz eman nuen buelta baina nire buruaz harro goiz hartan egin nuena eta gero. Hurrengo egunetan egunero joan nintzen leku berezi hartara, baina gauza guztiekin gertatzen den bezala aspertu egiten gara, eta azkenean joateari utzi nion. Hori bai, deskribapen hau egiteak egun haiek gogorarazi dizkit, oroitzapen gozo eta zirraragarriak ahaztuko ez ditudan oroitzapenak. ANE ETXEANDIA (4.garren DBHko ikaslea)


S.A.C. Zornotza XIII. Idazlan Lehiaketa Idazlan Lehiaketako nagusien mailan Urritxe Institutuko bi ikaslek lortu dituzte lehen bi sariak: Miren Magunazelaiak lortu du lehen saria eta Marta Beobidek bigarren saria. Hona hemen Miren Magunazelaiaren ipuina:

IRAGANAREN ITZULERA

Bat-batean, laino ilun ugari hasi ziren sortzen edonon. Hotzikara batek zeharkatu zuen Maiderren gorputza. Zerura begira gelditu zen. Buruan bere abestirik gustukoena zuen. Hasieratik amaieraraino abesten zion bere buruari. Eta behin amaituta, gora berriro. Guztiz zuri zeukan aurpegia. Begiak bustita. Malko batek Maiderren sudurra zorrotzarekin topo egin zuen bertan behera zintzilika geldituz. Abesti horrekin inoiz baino identifikatuago sentitzen zen. Bere itzalak bakardadea erakusten zuen. Bere barneko hutsak ez zion arnasten uzten. Ezinezkoa egiten zitzaion biharamunean pentsatzea. Ez behintzat, bere amaren faltan. Ezin zuen burutik kendu irudi hura, euriak errepidearekin topatzean ateratako zarata. Egun hartako iluntasuna. Eta batez ere, ezin ahaztu bere bizitza erabat aldatu zuen golpe mutu hura. Argi itsu hura. Begiak ixten zituen bakoitzean, izugarrizko dardara batek zeharkatzen zion gorputz osoa. Auto haren matrikulaz oroitzen zen. Baita autoa gidatzen zuen putakume horren aurpegiaz. Ulertezina egiten zitzaion ama galdu izana. Sinestezina. Baina are sinestezinagoa egiten zitzaion autoak bertatik ihes egin izana. Norbaitek gela txiki hartako atea jo zuen. Medikua zetorren neska gazte horren atzetik. Maiderrek ez zuen ezer onik espero. Baina medikuaren irribarreak tunelaren irteerako argia ikusten lagundu zion. Etxera itzultzeko baimena eman zion. Ohe hartatik altxatzeko aukera. Trapu zahar hori eransteko aukera. Leiho horretatik kanpora begiratzen zuten begi horiek alaitzeko aukera. Hiru hilabete pasa ondoren, ospitaletik irten zen. Azkenean, libre naiz ‌ pentsatu zuen.


Hiru hilabete luze horietan zehar ezin izan zuen putakume horren aurpegia burutik baztertu. Erabakia hartuta zuen jada. Ama kendu zionari merezitakoa eman behar zion. Menduka hartu behar zuen. Ospitaleko ateak atzean utzi zituen baina Maiderrek bere etxea besterik ez zuen. Eskerrak!. 20 urte bete berri zituen urte hartako udan. Berokia itxi zuen. Haize bolada horrek udako ideia kendu zion burutik. Negu gorrian aurkitu zuen bere burua. Kale gorrian, Bakarrik. Lanbiderik ez, dirurik ez, mugikorrik ez, familiarik ez. Noraezean zebilen. Azken hitz horiek pentsarazi zioten. Familia. Maiderrek hiru urtetxo zituela gurasoak dibortziatu egin ziren. Aitari alkohola edatea gehiegi gustatzen zitzaion eta neskatxa gazteak beste horrenbeste. Horrexegatik, amak dibortzioa eskatu eta etxetik bota zuen gizona. Hiru urte besterik ez zituen Maiderrek. Hau da, ez zuen telefono deirik espero, ezta Gabonetako oparirik ere. Baina ez zuen inola ere pentsatu gizon hura ez zuela berriko ikusiko. Hori baitzen aitak egin zuena. Desagertu. Norbaitek sorbaldan kolpea eman zion eta besoan eskegita zeraman larruzko poltsa lurrera jausi zitzaion. Amarena zen. Joder!. Sutan zegoen. Hiru hilabete eman zituen ospitalean eta kalera irten eta hamar minutura arazoak zituen. Atzera begiratu bezain laster bere pentsamendua erabat aldatu zen. Besoa kolpatu zion gizona itsua zen. Txakur bat zeraman soka urdin bati lotuta. Barkamena eskatu zioten elkarri. Maiderrek poltsa hartu eta arrapaladan zeharkatu zuen kalea. Etxera heldu beharra zuen. Dutxa bero bat hartu eta lasaitu. Hilabeteak pasa ziren ama hil zenetik eta bera ospitalean sartu zutenetik. Eta nahikoa zen! Nekatuta zegoen. Gogaitua. Goibel. Haserre. Gauzak aldatu beharra zegoen. Ur beroak Maiderren oroitzapenak arrastatzen zituen. Ur txorrotaren soinuak erlaxatu egiten zuen. Inoiz baino laburragoa egin zitzaion une hura eta, dutxatik irten bezain pronto, lanean hasi zen. Etxeko telefonoa hartu eta, lehendabizi, poliziari deitu zion kotxearen matrikula adieraziz, jabea identifikatu ahal izango zutela pentsatuz. Baina agente polizialak jakinarazi zionez ezin zioten edonori horrelako daturik eman. Halere, Maiderrek ez zion etsiko. Gau osoa eman zuen interneten bilatzen, ordenagailuan datuak sartzen, telefono deiak egiten. Baina alferrikako lana. Une batez, burutik amesten ari zela pasa zitzaion. Hura amets gaizto bat besterik ez zela eta, itzartzerakoan, amaren besoetan murgilduko zela. Nekatuegi zegoen eta beranduegi egin zitzaion. Inolako zalantzarik gabe oheratu egin zen. Hurrengo egunean jaio berri sentitzen zen. Lasaituta. Osasuntsu. Bizirik. Gogotsu. Bazkaldu eta gero kalera irten zen. Bere etxetik hamar minutura zegoen kafetegi batean sartu eta kafesne bero bat eskatu zuen. Terrazan jesarrita zegoela, bere ezkerretara begiratu eta aurreko eguneko gizon itsu hura ikusi zuen. Txakurrarekin. Gizona hurbildu zitzaion eta bere izenaz deitu zion:


_Maider, ez zaitez jesarrita gelditu. Bukatu ezazu kafe hori eta goazen poliziarengana. Arratsalde luze batek espero digu, neska!. Maiderrek ez zuen ezer ulertzen. Nola zekien tipo horrek bere izena? Birritan besterik ez zuen ikusi edo, hala uste zuen behintzat. Gizonak ez zion galderak egiteko aukerarik eman. Maider besotik heldu eta aulkitik altxatu zuen. Jarraian txakurrari txistu egin eta martxan jarri ziren. Komunikazio berezi bat igarri zuen Maiderrek gizon haren eta bere artean. Ez zekien nolakoa ezta zergatik ere baina ez zitzaion axola. Ez zen bakarrik sentitu eta, bitxia bazen ere, gizon horren ondoan bere burua seguru sentitu zuen. Komisaldegira heltzerakoan gizona agenteengana hurbildu eta hauek entretenitzen hasi zen asmatutako istorio bat kontatuz. Kalean zegoela norbaitek jipoitu eta soinean zeraman diru-poltsa bat lapurtu ziola esan zien. Orduan ulertu zuen Maiderrek gizonaren jokaera. Arrapalada batean ordenagailuetara hurbildu eta matrikula tekleatu zuen. Kotxearen jabearen izena eta helbidea agertu ziren pantailan. Maiderrek albait arinen idatzi zituen datuak. _Aizu! Zertan ari zara? Egiten ari zarena delitua da. Agentearen hotsak Maider ikaratu zuen. Harrapatuta!. Baina gizon itsuak buelta eman eta Maiderren istorioa kontatu zien poliziei. Guzti-guztia. Istripuaren gaua ‌ Maiderren amaren heriotza ‌ Kotxeko gidariak alde egitearena ‌ Nola demontre jakin zezakeen gizon hark istorio guztia? Gizon hura itsua zen! Eta oraindik ere kezkagarriagoa; nor zen gizon hura? Maiderri gero eta ezagunagoa egiten zitzaion aurpegi hura. Baina nola jakin bere izena? Gizonak ez zien Maiderrek egindako galderei erantzuten. Zergatik? Zer egin zezakeen berak?. Beranduegi zen. Konturatu orduko denak tipo horren etxe aurrean zeuden ate joka. Atea zabaltzerakoan Maider lurrera erori zen. Ez zituen hankak sentitzen. Ezin zuen sinetsi. Bere ama hil zuen putakume hori bere begien aurrean zeukan. Tentsioaren ondorioz negarrari eman zion eta, behin hasita, ezin gelditu. Poliziak tipoa atxilotu zuen eta Maider etxera eraman zuten. Lasaiago zegoela ziurtatuz barkamena eskatu zioten aurretik berarekin izandako jarreragatik. Gizon itsua ere Maiderren etxera joan zen eta, hantxe zegoen, bere alboan jesarrita. Gizonak sakon hartu zuen arnasa. Bat-batean Maiderrek ezer galdetu aurretik, Maiderren eskuak hartu zituen eta begietara so eginez esan zion: horra hor zure mendekua laztana. Maider gero eta galduago sentitzen zen. Bere ezpainetatik aterako bi hitz soilik, galdetuz: nor zara? Gizonaren erantzunak Maiderren bizitzari beste zentzu bat eman zion, 360 graduko bira: Aita naiz, Maider; zure aita. Miren Magunazelaia (Batx. 1. maila)


Ametx gazteria zerbitzuak 2012-2013: GAZTE INFORMAZIO BULEGOA:

Ordutegiak: Igandetik Ostegunera: 17:00-20:00 Ostirala eta Larunbata: 17:30-21:30 Gaztetxoko + Ostiraletan: 20:00-23:00

Astelehenetik Ostiralera: 11:00-13:00/16:00-19:00 Tlfn:946300650 maila: gazteinfo@ametx.net

Ostiraletan: 18:00-20:00 Messenger: sexaholkuak@hotmail.com Maila:zex@ametx.net/zuzeuk@ametx.net

GAUERODISKO 20:00-23:00

Urtarrilaren 12a, Otsailaren 9an, Martxoaren 2an, Apirilaren 13an. GAUERO 17:00-22:00

Urtarrilaren 5etik Apirilaren 27ra EKINTZA BEREZIAK:

Ametx

Institutuko desfilea: Martxoaren 9an (4â‚Ź) Gauerobidaia: Apirilak 3, 4, 5 eta 6


Hizki-mizki 2013ko otsaila