Issuu on Google+

Urritxeko ikasleen aldizkaria 2013ko ekaina.


AURKIBIDEA: Elkarrizketa : Ane Alegria ………………………………………… 4 ,5,6,7 Urritxeko jarduerak: Korrika 18………………….…………………………………… 3 New York-eko ikasleen bisita ………………………………….. 8 Urritxeko munduen I. erakusketa ………………………………… 9 Munduko janarien I. dastaketa ………………………………….. 10 Munduko musikak ……………………………………………… 11 Ikasleen moda desfilea ………………………………………… 12-13 Ikasketa bidaia …………………………………………………… 14 Ordenagailuak itzali …………………………………………… 15 Plastikako erakusketa …………………………………………… 16 Amorebietako bonbardaketa gogoan …………………………… 17 Mundua: Bangladesh ……………………………………………………… 18 Nondik dator guk erositako arropa? …………………………… 19 Amoebieta-Etxano: Estudio 2 ………………………………………………………… 20 Zugan ni ……………………………………………………….. 21 Polemikatik ihesi, errespetua ……………………………………. 22 Aitor Armada ………………………………………………… 23 Ruben Costas …………………………………………………. 24 Haizetara ……………………………………………………… 25

Prentsa Tailerreko ikasleak: Atzean zutunik: Maria Arizmendiarreta, Nicole Sanz, Naroa Padilla, Maria Sobrado, Emi Dementei, Ane Costas, Alex Ciociia, Alex Banuti, Gabi Feodorov, Gorka Rodriguez, Asier Barrenetxea. Aurrean jesarrita: Esti Ortuzar, Itsasne Menoyo, Jon Morcillo, Jon Martín, Aintzane Iturrioz, Yasmine Barquín. Falta dira: Maialen Ordoñez eta Iker Urkiri.

Eskerrik asko zuen kolaborazioekin parte hartu duzuen guztioi.


Urritxen 18. korrika

Ogenbarrenan hasi eta batzuk Lideleraino korrikan joan ginen.


Ane Alegria

Bertsotan hasi zen orain dela aspaldi eta bere bidearen zergatia jakin nahi izan dugu. - Zelan hasi zinen bertsotan? Larrea ikastetxean egon nintzenean apuntatu nintzen bertsotan, hasieran ez zitzaidan gustatzen baina denborarekin gustura sentitzen hasi nintzen. - Zerk edo nork animatu zintuen bertsotan hasteko? Aitari betidanik gustatu zaizkio zaizkio bertsoak eta berak animatu ninduen. ninduen. - Non izan zen zure lehenengo txapelketa? Hasieran lotsa ematen zidan pertsonen aurrean bertsotan aritzea baina Bilbon egin nuenetik lehen txapelketa seguruago sentitzen naiz mila pertsonen aurrean.

-Non irabazi zenuen lehenengo txapelketa? - Bilbon izan zen, euskal herriko gazte bertsolariak saria irabazi nuen eta asko motibatu ninduen aurrera jarraitzeko. - Nagusitzen zarenean bertso munduan jarraitzea espero duzu? - Egia esanda beste gauza batzuk ditut buruan, beste gauza batzuk ikastea baina noski, denbora denbora librean dudarik gabe bertsotan arituko naizela eta suerte pixka batekin urrin heltzea espero dut.

“Lagunen lagun, alaia eta oso parrandazalea da� (bere lagunek diotenez)


Azken urteetan Bizkaiko Bertsolari Gaztetxo eta Gazteen 3 finaletan hartu du parte.

2010eko finalean Peio Ormazabal txapeldunarekin ofizioka.

Hona hemen, Anek osatutako bertso bat 2010eko finalean: Gaia: "Gelara sartu zara eta zure ama dau zure kajoian begiratzen..." Famili honek gogorra izan dau orain arte iragana aita hil jakun ta ama bakarrik goiz eta gabetan lana zuri sorpresa emotea zan ama nire gaurko plana ta begirada otzana ez dot ahaztu zuk esana emon dostezu maitasuna ta eman dostazunez dana diru guztia nik aurreztu dot eta zuretzako, ama.

2011ko finalean, Onintza Enbeita aukezle lanetan eta Ane, orduan 4. DBHn zegoen.

Jon eta Aintzane


2013ko Bizkaiko txapelketa Ane, txapelduna izan da aurtengo 17-18 urtekoen finalaurreko saioan, Elorrion. Eta finalera joateko aukera irabazi du. Hona hemen finalaurreko honen bertso batzuk: Ane Alegria eta Koldo Gezuraga ofizioka Gaia: Lagunak zarie. Ane, Koldo beti egon izan lodi samar. Hilebeteak dira dietan hasi zala eta, ordutik, pisu asko galdu dau. Arduratuta zagoz.

Ane Alegria Txiki-txikitan ta gitxi arte zinan potolo samarra; txupa baltza ta zure aroak: mutiko nahiko makarra! Nire ondoan ezetzen zaitut, eta lehen zendun indarra. Kiloak asko galdu dozuz zuk eta baita irrifarra. Koldo Gezuraga Lehen lodi neuen ta hainbatek barre eitte eben nire kontura, baina dieta egin ta jarri naz George Clooney-ren modura. Benetan, Ane, asko eskertzen da zuk jarten dozun ardura: mundu honetan zoritxarrez da printzipalena itxura. Ane Alegria Irain piloa ta atakeak, jasan dozuz hainbat bala! Itxurarena errotuta dau, baina ez da bape normala. Begiak edei, aitortu nahi dot, ta entzu’izu berehala: loditxuau zein argalau egon bardin maite zaitudala.

ZORIONAK TXAPELDUNA!


Honetxek izan dira aurtengo bertsolari gaztetxo (14 urte arte) eta gazte (15-18 urte) finalistak. Eta erdian, Txaber Altube (aurtengo txapelduna izan dena, abadi単otarra)

Gaia: Ander eta Ane, domekako ibilaldira batera joan arren, eguna ez zenduen alkarregaz amaitu. Gaur batu zarie barriro. Ander Gerrikaetxebarria

Ander Gerrikaetxebarria

Ibilaldira joateko busa goizaldean gendun hartu. Portura heldu ta hiru raia kokarenak nauzen sartu. Kontureu barik goiza heldu da ta ohean naz itzartu... ta txarrena da ezin dodala ezer ere gogoratu.

Zure mutila kasualitatez, ez al zan deituko Kimetz? Ikusi nuen nik tipo hori handik joz hiruzpalau hertz. Ta izartzean, sama aldean txupetoi handi bat dut, beltz: ondo pasatu dudan ez dakit, baina txarto ziur ezetz!

Ane Alegria

Ane Alegria

Kokaina ta speedarekin Ander hasi zinen dantzan. Albo batean ezin kontrolau, hori ezin neban jasan! Mutil guapo bat hurreratu zan, ligatzen genbiltzan plazan: batekoagaitik ligatu neban, aprobetxatu behar zan!

Sama aldean txupetoi bat ta baltz ei dekozu azala. Resakarekin ezin egonik, domeka hortako itzala. Juerga politte, kriston mozkorra: hori izeten da normala, ta oingandizik dinotsut, Ander, zugaz gehiau ez noa


New-Yorkeko ikasleak Urritxen 2013ko martxoaren 6an, New-Yorkeko Hofstra Unibertsitateko 12 ikasle eta 2 irakasle etorri zitzaizkigun institutura beraiei buruzko azalpenak ematera 3. DBHkoei. Ingelesez kontatu ziguten nola 12 astetan zehar Europatik bidaiatzen ari zirela, hainbat herrialde eta kultura ezberdin ezagutzeko eta horrek balio ziela unibertsitateko hiruhilabetekoa egiteko. Oso garestia izaten da beraientzako unibertsitatea ordaintzea eta normalean gehienek diru-mailegua eskatzen dute bankuan ordaindu ahal izateko eta gero hainbat urtetan bizitzan zehar pasatzen dituztela ikasketak ordaintzen. Banan-banan, nongoak ziren, - Kenia, El Salvador, Haiti‌- bertako bizitzez, zertan graduatuko ziren, denbora librean zer egiten zuten, eta haien hobbiak eta abarrez azaldu ziguten. Eskerrak horietako batek gaztelera zekiela eta ulertzen ez genuena berak itzultzen zuela. Amaitzerakoan, abesti bat aurkeztu zuten denon aurrean, plastikozko edalontziekin erritmoa markatzen. Jatorrak iruditu zitzaizkigun, ederto pasatu genuen eta gainera, beraien unibertsitateko oparitxo batzuk eman zizkiguten. Eskerrik asko ingelera mintegikoei -bereziki, Mireiari- aukera honetaz baliatzeagatik.

Esti eta Naroa


URRITXEKO MUNDUEN I. ERAKUSKETA “Urritxeko munduak” izenarekin erakusketa bat antolatu zen Urritxe institutuan pasadan otsailaren 7an eta 8an. Herrialde ezberdinetako jendearen kultura ezagutzeko asmoz eta denon arteko harremanak sendotzeko prestatu zen. Urritxeko sarreran zabaldu zuten ekarritako guztia lau mahai luzetan eta kontinentez sailkaturik Denetarik ekarri zuten ikasle eta irakasleek: irudiak, zeramika, bitxigintzako gauzak, panpinak, erlojuak, kutxak … Kultura artekotasunaren arduradunak antolatu zuen, orientatzailea eta elkarbizitzako arduraduraren laguntzaz.

Nerearekin, Urritxe institutuko koordinatzailearekin aritu gara hitz egiten : “Ramon Aguilerari gaztelaniako irakasleari eta Mireia ingeleseko irakasleari bururatutako erakusketa bat izan da, atzerriko ikasleen mundua hobeto ezagutzeko: ohiturak, komunitateak, bizimoduak… erakusketa hau beste urte batzuetarako pilotu bezalako bat da, eta egia esan, nire ustez asko gustatu zaie ikasleei nahiz irakasleei, gainera biek ekarri zituzten hainbat objektu.”

Ikasleen iritziak: ►“ Oso ondo egon da, baina oso laburra, bi egunetan baino ez.” (Gabi) ► “Denok ikasi dugu zerbait gehiago beste lekuetako kulturez” (Nicole) ► “Jende asko hurbildu zen erakusketa ikustera. Inoiz ikusi ez ditugun gauzak egon ziren. Hurrengo baterako, Afrika, eta beste herrialdetako monetak erakustea primeran egongo zen, gehienok euroa bakarrik ikusi dugulako. Urritxen egin den erakusketarik politena izan da.” (Naroa, Esti) Nicole eta Ane


MUNDUKO JANARIEN I. DASTAKETA Martxoaren 15ean, Ramon Aguilerak Munduko janarien erakusketa bat antolatu du Urritxen institutuko sarreran. Ikasle eta irakasle askok hartu dute parte erakusketa honetan. Aurreko hilabetean egindako “Munduen erakusketa” baino arrakastatsuagoa izan da jende gehiago egon delako. Patio orduan izan da eta munduko beste herrialdetako janari tipiko eta mota askotakoak egon dira . Gura izan duenari probatzeko aukera eman zaio eta irakasle eta ikasle asko egon gara ikusten eta jaten baina jateko ordaindu egin behar izan da zertxobait. Ikasleen arabera oso ondo egon da eta janariak oso onak ; gehien jan dena bizkotxoa izan da eta espero dugu berriro errepikatzea.

“Nik bizkotxo zati bat hartu dut eta benetan oso gozo zegoela iruditu zait, errezeta eta dena eskatu dut” (Jon Martin) “Onena Issam-ek ekarritako bizkotxoa” (Alex eta Gorka) “ Ramon oso pozik egon da. Asmatu du jarduerarekin, eta denok animatzen ibili da zerbait dasta dezagun” (Maialen eta Maria S.)

Gabi eta Jon Morcillo


MUNDUKO MUSIKAK URRITXEN

Ekainaren 7an, musikaz gozatzeko aukera izan dugu Urritxen. Goizean zehar, euskal herrikoez gain, munduko beste herrialdeetako musika-tresnen erakusketa egon da sarreran. Eta atsedenaldian hainbat ikasleren musikasaioak aretoan: txirula, saxofoia, biolina, gitarra‌ Denok -ikasle zein irakasleak- izan dugu instrumentuak ekartzeko eta jotzeko gonbidapena. Batzuk bai izan dutela aukera beraien trebezia erakusteko. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi! .


Goiz hartan mundua gainera jausiko zitzaidala zirudien. Altxatu bezain laster gauzak egiten hasi nintzen, desfileko arropa hartzera joan behar nuen, mexikar arropa bilatu, depilatu, dutxatu, orraztu‌ eta denbora aurrera zihoan. Estresa, estresa eta estresa. Azkenean, 4:30etan poltsaz beteta Zelaietara heldu nintzen. Entsaioan, besteekin batera nengoenez nerbio guztiak alde batera utzi eta txorradak egiten hasi nintzen. Nahiz eta Daviden ``antzerkia´´ txorakeria bat iruditu, eskenatokia ezagutzen eta nigan konfiantza apur bat hartzen lagundu ninduen. Azken astean loa kendu zidan arazoa begien aurrean nuen. Lehenengotarikoa nintzen desfilatzen, eta aldagelatara heldu bezain laster korrika eta presaka arropa kendu eta nire mailota jantzi nuen. Momentua heldu zen. Banindoan. Jendea ez ikusteak nahiko gustura sentitzea erraztu zuen eta nire ondorengoarekin, Maialenekin, gurutzatzean irribarre egin eta segurtasuna transmititu zidan. Azkenean ez zen nik uste nuen bezain txarra izan. Ez dakit Alainek emandako tila apurrak lasaitu baninduen edo beste gauza batek, baina oso pozik nengoen. Besteengana joaterakoan urduritasuna eta malkoak ikusten ziren, eta besteak kontsolatzen saiatzen nintzen arren, alferrik nenbilen, urduri jarraitzen zuten. Eta azkenean, dena amaituta zegoen! Hurrengo pausua ikasbidaia zen !!!


“Hasieran, urduritasuna sumatu nuen nire gorputzean, bertsoa dela eta ez dela. Bertan, bertsoa botatzeko orduan, 500 pertsonen aurrean, itsasoan tanta bat nintzela sentitzen nuen eta horiek izan ziren desfilearen momenturik deserosoenak niretzat. Bertsoa botatzean eta denak txaloka hasi zirela ikustean, gorputzean neukan karga guztia kanporatu nuen. Desfilatzerako orduan ez nuen ezer arrarorik sumatzen eta modelo bat banintz bezala pasarela guztia zeharkatu nuen. Amaieran, bertso batekin bukaera eman nion desfileari eta nire aita eta amari dedikatu nien bertso bat, hura bai momentu hunkigarria.â€? (Alain BaraĂąano ) HASIERAN Ongi etorri danori has dezagun gidoia eskerrik asko denon partez betetzeagatik frontoia pixkanaka giroa orain berotzen badoia martxan jarriku dena bada eta sasoia.

DEDIKATORIA Oin momentuan zaudete zuek niri begira zuen alboan bizitzea da nire desira. Zuekin hezi naiz eta bizia aurrera tira aita eta ama gehien maite ditudan pertsonak dira.

AMAIERAN Nahikoa da gaurkoz eta bukatu da dena handia izan da eginiko esfortzu eta lana hor zaudeten bakoitzatzeko eskerrik asko bana plazerra izan da guretzat zuek etorri izana.

Emik eta Alexek egokitua


Ikasketa bidaia “Martxoaren 18an gure bidaia hasi zen. Oso hunkituta geunden, goizeko 7etan Pirinioetarantz abiatu ginen, geldialdi batzuk egin eta gero iritsi ginen. Hotz handia egiten zuen eta lehenengo jarduera rafting izan zen. Oso ondo pasatu genuen hotza izan arren. Ondoren, hotelera joan ginen eta bertan afaldu eta gero diskotekara joan ginen. Arazo batzuk eduki genituen baira dena konpondu genuen. Bigarren egunean hipika izan genuen baita multi-abentura ere. Eta gauean berriro ere hoteleko diskotekara joan ginen. Hirugarren egunean Saloura. Baina triste geunden, han egindako lagunak ezingo genituelako berriro ikusi. Saloura heldu eta arratsaldea libre izan genuen. Gauez guztiak dantzatzera ”Snoopy” diskotekara. Ostegunean Bartzelonako tour gidari bat izan genuen, eta arratsaldea libre utzi ziguten Bartzelonan buelta bat emateko. Gauez nire klaseko neskak joan ginen Flash Back-era, han ondo egon ginen eta lagun asko egin genituen. Ostirala zen, PortAventurara joateko aukera, egun oso ona izan zen. Nekatuta izan arren ez genuen Salou utzi nahi izan. Nik oste dut aste hau guretzat oso garrantzitsua izan dela. Onena izan da gure irakasleek pultsera bat oparitzea, oroigarri polita izan delako.” Valentina Severino

Alex eta Gorka


ORDENAGAILUAK ETA MONITOREAK

ITZALI

Kurtso honetan Urritxeko agenda 21eko ikasleak ordenagailuak amatatzeko proiektu batean murgildu gara.

Vincent Martinez

Urtean zehar bi astetan (azaroan eta maiatzean) klasera arinago etorri eta ordenagailuak dauden klasetara joaten izan gara. Ikusi dugunez, erabili eta gero ez dira pantailak amatatzen eta energia asko gastatzen da alferrik. Erabili ondoren, pantailak eta ordenagailuak amatatzeko abisua zabaldu da, baina inork ez du kasurik egin. Honekin lortu nahi dugun bakarra, energia gutxiago gastatzea da eta guztion laguntza behar dugu proiektuarekin aurrera jarraitzeko. Beraz, esfortzu minimo bat eskatzen dizuegu. Udaletxera ere jaitsi ginen alkatearekin hitz egitera eta berak aholku batzuk eman zizkigun institutuan nahiz etxean energia gutxiago gastatzeko eta askotarako balio izan digu. Espero dugu hemendik aurrera hobekuntza bat ikustea. Guk bitartean lanean jarraituko dugu.

Unai Moreno Yassin El Yacoubi

Dani Vedea

Maitane Gomez Maddalen Bilbao

Jon Martin eta Aintzane


Urritxe institutuko ikasleen lanak ikusgai egon dira maiatzean zehar Zelaietako Erakusketa gunean. 2012-13ko DBHko Plastika eta Argazkigintza Tailerreko ikasleek teknika ezberdinez egindako artelanen artean 28 izan dira erakusketa honetarako aukeratakoak.

Ikasturtean zehar gai desberdinen inguruan landu ondoren, ikasleen lanak erakusgai jartzen dira ikastetxeko sarreran eta pasabideetan eta ikasleen sormenari garrantzia emateaz gain ikastetxea apaintzeko eta dotoretzeko ere balio dute.

Plastikako 4. mailako ikasleak Arte Ederretako Museora bisitan joan zirenekoa eta bertako tailer batean marrazten.

Argazkigintza Tailerreko ikasleen lanetariko bat


Cristian Siroca

David Morales

Amorebietako bonbardaketa gogoan


BANGLADESH Baliteke arropa guzti horiek tailer ia berdin batzuetan josteak izatea, ez oso desberdinak, zortzi solairuetako eraiki batean, eraikin horrek, duela denbora asko erori zela, 1300 pertsona baino gehiago hil egin ziren baina ehunka pertsona desagertu egin ziren, dendak betetzen dituzten industrietako katastrofeetako nagusienetakoa da. Oraindik jarraitzen dute erreskatearen laboreak, biktimen kopurua gero eta handiagoa da, baina era berean arropa horiek merkaturatu egiten dituzten enpresen presioa ere handitu egin da . Enpresa batzuk onartu dute, Bangladesh-eko jendea beraientzat ere josten zutela, beraien artean Espainiako El Corte Ingles, Britanikako Primark, Canadiako Loblaw eta Daniako PWT. (Hau Bangladesh-eko kasua da). CATWALK IZENEKO FABRIKA 130 FABRIKA DITUZTE INDIAN ZEHAR, HOIETAKO 12 ZAPATA GARESTIAK EGITEKO

Catwalk Langileek janariaren truke egiten dute lana, bertan bizi dira; lana egin bitartean bertan sukaldatu egiten dute jan ahal izateko eta esfortzu guztiak erabili ahal izateko, lana bukatzean pasabideetan koltxoiak bota egiten dituzte eta lo egiten dute, hurrengo egunean goiz altxatu eta jarraian 16 edo 17 orduko jardunari aurre egiteko prestatu egiten dira, lan guzti hau hilabetean 32 euro soilik irabazteko izaten da, batzuetan gutxiago ere irabazten dute.

1

Guretzat gertatutakoa oso gogorra eta onartezina izan zen, ezin dugu horrelako gauzarik egitea onartu, jendearen errespetu falta erraldoia da. Maria S. eta Maialen


NONDIK DATOR GUK EROSITAKO ARROPA? Oso erreza da dendara joan eta han dena merke erostea, arropa ederra eta modakoa erosten dugu eta gainera merke-merke! Baina nondik dator guk dendan hain merke erosten dugun arropa? Zelan da posible hain merke egotea, zergatik? Naiz eta guk ez ikusi, jende piloa dago egoera penagarrietan lan egiten, arropak josten, zapatak egiten… batzuk, denden jabeak aberastu egiten dira, beste batzuk, erosleak, diru gutxigatik modara jantzita joaten gara, baina badaude pertsonak, hori lortzeko hil egiten direnak egoera penagarrietan lan egiten. Azken, hauek janariaren truke egiten dute lan, han bizi dira eta lurrean botatako koltxoietan egiten dute lo eta guk ez dugu ezer egiten hori pasatzen ez uzteko. Azken tragedia Bangladeshen gertatu da, lan egiten zuten fabrika jausi eta milaka pertsonak galdu dute bizia eta beste milaka zaurituta daude. Fabrika honetan, “Primark”, “Mango” eta baita “Corte ingleseko” etiketak aurkitu dituzte. HAU EZIN DUGU ONARTU!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!! Zer egin ahal dezakegu egoera hau hobetzeko? Arropa behar dugulako erosi behar dugu, ez gehiago nahi dugulako, kontsumismoa alde batera utzi behar genuke eta arropa gure artean aldatu

ITSASNE ETA ANE


“ ESTUDIO 2”

Itsasne Menoyok marraztutako bi lan

“Estudio 2 ”, Zornotzan dagoen marrazketa ikasteko akademia bat da. Zortzi urtetik gorakoentzat, astelehenetik ostiralera joan daiteke, baina ostiraletan 15 urtetik gorakoentzat dago pentsatua. Ikastaroan sartzean, paperean margotzen hasten da, gero, akuarelekin lan

egiten da, hori landu ondoren tenperekin eta azkenik koadroak egiten dira. Bertako bi irakasleetariko bati egindako elkarrizketa: Zergatik erabaki zenuen eskola hau sortzea? Asko gustatzen zitzaidalako marraztea, eta afizio hori besteei transmititzeko ideiarekin sortu nuen eskola hau, gainera, asko gustatzen zait irakastea. Jende askori gustatzen zaio marraztea Zornotzan? Egia esan nahiko pertsona etortzen da… Eta ze adineko jendea? Denetarik, gehienak 10-12 urtekoak dira, baina nagusi asko ere etortzen dira. Zenbat kobratzen duzue hilean? Astean baten, 38 euro Astean birritan, 68euro Eta nola doa lana? Ba, oso ondo esan behar dugu, esan dudanez nahiko jende dator…

Ane eta Itsasne

“Herriko jarduretan parte hartzen dugu, adibidez, iazko eta aurtengo ZUGAN NI egunean kalera atera dugu gure margotzeko zaletasuna”. Beheko argazkian aurtengo edizioko lan taldea.


“Zugan Ni”, Markeliñek gazteak antzerkira hurbiltzeko ikastetxeen bidez kudeatzen duen proiektua da. Aurtengo 6. urte honetan, eta iazko arrakasta ikusirik, ZUGAN NI EGUNA ospatu da berriz ere, parte hartzaileei zein herri osoari zabaldutako festa eguna.

Antzerkiari eskainitako eguna, gazteek antzerkigintzan jarritako indar, gogo, eta grinak kaleratzeko asmoz antolatutakoa. Jaialdiak egun osoa iraun zuen, maiatzaren 13an, goizeko 11:45etik gaueko 20:30era arte. Euria eta hotza izan arren, hainbat gazte hurbildu ziren ekitaldi desberdinetara ondo pasatzera (margolaritza, musika, dantza, graffiti ...) 12:00etan musika, pinturak eta dantzak egon ziren udaletxe plazan. Oso ondo egin zuten denek baina irabazle bakar bat egon behar zen eta beraiek aukeratu zuten. Taldeko batek antzerki guztiak ikusi behar zituen eta gero puntuatu

Maialen eta María S.


Polemikatik ihesi, errespetua Eskultoreak eta arte adituak bat datoz: Eskultura publikoen inguruan maizegi sortzen diren polemikak saihesteko, agente guztien arteko errespetua eta akordeak behar dira: Erakundeak, artistak eta herritarrak.

Aldiro- aldiro polemika iturri izan ohi dira eskultura publikoak eta auzi eta epaiketarako gaia ere ez gutxitan. Auzi baten ondoren, Tribunal Supremoko epaileak ebatzi du ezin diola eragotziz Zornotzako Udalari Nagelen eskultura “patata� izenekoa lekuz aldatzea, nahiz eta artistari eskultura leku berean mantentzeko (eskubide morala) aitortu.

Aldatu beharko lukete Patataren lekua?

Oso ulergarria da eskultura bat lekuz aldatzea, ingurua aldatzen delarik. Baina askotan, eskultoreak ez dira aintzat hartzen azken unera arte, eta horren ondorioz sortzen dira arazoak. Leku bat nahiko itsusi geratzen denean deitzen zaie, ea pixka bat apaintzen duten. Erakundeen arkitektoen eta eskultoreen arteko harremanek lehenengotik hasi beharko luketela uste dugu, eta eskultura jarriko den lekuan bizi den jendearekin ere aurretik hitz egitea komeni da.

Zornotzan dagoen eskultura “la patata � izena ezagututakoa brontzezkoa da 8,5 metroko altuera neurtzen du, 2,08ko zabalera du, eta 2,5 tona pisatzen du. Andres Nagel eskultore gipuzkoarra da bere egilea. Arazoa izan da Udaletxeak patata bere lekutik mugitu nahi izan duela , baina egilea ez du bere lekutik mugitu nahi izan. Patata mugitzearen arrazoia, oinezkoentzako bideak hobetzeko proiektu bat dagoelako eta horretarako patata mugitu nahi dute. Egingo ote dira botazioak biztanleei galdetu eta herriak erabakitzeko?

Bere identitate artistikoa galdu gabe, zergatik ez dute herri proiektu berri horretan integratzen ? Jon, Gabi, Maria S. eta Maialen


AITOR ARMADA

eta

Zornotzako gaztea, “El conquistador del fin del mundo”n Aspalditik zuen Aitorrek “reality” honetan parte hartzeko gogoa baina adinaren ondorioz ezin zen “castinera” apuntatu. 18 urte bete zituenean egin zuen bere aurkezpena eta nahikoa iruditu zitzaien mutil gazte hau beraiekin Argentinara eramateko. Zornotzar hau mendizale afizionatua da, aizkolarien munduan ere murgildu da azken aldian eta Durangoko zurgintza eskolan ari da buru belarri egurrarekin eta bitxikeria ikaragarriak egin eta salgai jartzen ditu. Programara heldu zenetik oso ospetsua egin zaigu zornotzar gazte hau, hainbat aldizkaritan parte hartu du. Goiko irudian, bere alboka ospetsuarekin “esne beltza” ren kontzertu batean jo zuenekoa. Baina bereziki “casting-ean” egin zuen komentarioengatik egin da ospetsuagoa. Espainiako banderari su emango ziola adieraziz eta ezagutzen dugunok soberan dakigu Aitor mutil nahiko abertzalea dela. Dena den, uste genuen baino ibilbide luzeagoa egin zuen lehiaketan. Martxoaren 14 telesail ospetsutik joan egin zen. Inmunitate froga batean min hartu zuen eta erretiratu egin zen, jarraitzaileentzat etsipen handia izan zen. Pentsatzen zuena baino gogorragoa izan dela jakinarazi zigun, eta aldi berean eskerrak eman zizkigun jasotako laguntasun guztiagatik. AUPA ZORNOTZAKO GAZTERIA!!!

Jon eta Aintzane


RUBEN COSTAS GAU ELEKTRONIKOA! Ruben Costas 16 urterekin hasi zen dj lanean “Lurpe�n (Durango). Poprock-a pintxatzen hasi zen, baina urtebete geroago, benetan gustatzen zitzaionarekin hasi zen lanean: tecno-house pintxatzen. Lurpen 2 gela zeuden, batean, pop-roka pintxatzen zen, eta bestean musika elektronikoa. Bost urte egon zen bertan eta duela lau urte hasi zen Plateruenan pintxatzen Iker undersound-ekin batera. Berak dioenez, Plateruena izan zen benetan ikasi zuen tokia, eta bertan profesionalizatu zen. Gau elektronikoa sortu zuten, euren lana, ekitaldiak sortzea, publizitatea sortzea, artistak ekartzea zen. Gau elektronikoaren barruan Gau TV sortu zuten eta proiektu hauei esker euskal herriko musika elektronikoaren ekitaldi sortzaile nagusienetakoak bihurtu dira. Haien marka hain ezaguna izan denez, euskal herriko leku askotan kontratatu dituzte, euren produktua gustukoa baitzen. Denbora bat hartu dute, aspertuta daudelako ekitaldi sortzaileak izateaz. Orain artistikoki espresatu nahi dira musika egiten, ekitaldiak egin barik. Itsasne eta Ane Costas


HAIZETARA 2013 Haizetara jaialdiaren zortzigarren edizioa Amorebieta-Etxanon izango da 2013ko ekainaren 21, 22 eta 23an, eta bertan parte hartu nahi duten kaleko musika talde guztiek eman dezakete izena. Lehiaketari hasiera emateko, taldeen harrera aurkezpen ofiziala izango da ostiralean, arratsaldeko 18:30ean. Ostiralean ekingo zaie emanaldiei, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, eta sari-banaketa igandean izango da, eguerdiko 13:30ean. Parte hartzen duten taldeek, 3.000,00 â‚Ź-ko diru-kopuru finkoa jasoko dute lehiaketan parte hartzeagatik Lehiaketako bandarik onenarentzako saria, 10.000,00 â‚Źkoa da. Jaialdian gailentzen den instrumentu jolearentzako saria, 1.000,00 â‚Źkoa da. Iaz, lehenengo saria, 10.000 euroko saria, jaso zuen OOMPAH Brass Band Ingalaterratik. Publikoaren Sari Berezia, DENDARIAK babestutako 4.000 eurokoa zen, BADABIMBUMBAND italiarrak zituen puntuak 101 boto izan ziren. Eta Jotzailea Onenaren Saria, tokiko enpresa babestutako banatzen zuten Interklabe tronpeta OOMPAH Brass Band eta banda Frantziako Wombo Orchestra batera.

Gure iritziz, azken zortzi urteetako Haizetara egitasmoak ondo egon dira eta ziur gaude aurton ere ondo egongo dela, talde gehiagorekin eta musika hobearekin.

Maria A. eta Nicole


Hizki mizki 2013ko ekaina