Page 1

VENEZIA FLORENZIA BITAKORA 2014 1.EGUNA  MARTXOAREN 2a 

        Goizeko 5.30:ean aireportuan elkartu gara 55 ikasle eta 4 irakasle. Hortik Frankfurtera  9.15:ean eta 10:30ean Veneziarako hegaldia. 11:50ean heldu eta aireportutik Tronchettora  autobusez. Bertan gida ezinhobeak  topatu ditugu: Ireneren izeko eta osaba.  Hemendik berriro  eskertu nahi dugu egin ziguten harrera, eman zizkiguten aholkuak eta azalpenak; bene benetan  interesgarriak. Trena hartuta P Espagnara eta hortik oinez Piazza San Marcora . Kale  nagusietatik  joan beharrean, ibilbide alternatiboetatik eraman gaituzte:  San Polo (Campo de Santa Margarita) y P de la academia. "La Salute". La Salute barrutik ikusi eta gero, denbora librea bazkaltzeko. Gero, kaleetatik, zubiak gurutzatzen S Marcos. Ihauterietan gaudenez, izugarrizko mozorroak ikusi ditugu. Gainera bertokoak gustora jartzen dira argazkietan. Jendez gainezka.


Plazan eszenatoki handia eta ekitaldia. Palazzo Ducale, Basilica, Ponte dei Sospiri eta inguruak ikusi eta gero, berriz ere trena hartu Tronchettora autobusa hartzera.         Autobusez hotelera: Lido de Jesolo (Venezia).”Oasi Verde”:  http://www.booking.com/hotel/it/oasi­verde.html?aid=365811      Afari gozoa eta gero, batzuk autobusez alboko diskotekara.   Hoteletik hirira itxasontziz erraz joan daiteke. Bertan afaria eta lotarako gelak.    2. EGUNA MARTXOAREN 3a      Gosaldu eta gero, autobusa Punta Sabbionira   eta itsasontziz. Goizeko 11: 00etan,Piazza  San Marcora. Oso eguraldi polita. Heldu eta  gero batzuk Canpanilera igo gara, Piazza  jendez beteta, mozorro harrigarriak.  Erlojuko dorrean elkartu gara Ponte Rialtora  joateko. Handik berriro ere kaleetatik,  zubietatik, kaleko  merkatuak, Pezzeria ...eta  banatu gara. Bazkaltzeko denbora.  Batzuk  ghettora, beste batzuk gondolaz, besteak  vaporetto, erosketak egitera...Arratsaldean  berriz S Paolo, Akademiako atzeko partea, Isla de Giudecca, San Trovaso, Ei Frari.  Ponte Rialton geratu gara elkarrekin S Marcora joateko. Bertan vaporetto hartuta, Tronchettora.  Autobusa gure zain dago. Txoferra oso atsegina eta lagungarria.   Hotelean afaria (berriz ere ona) eta gero,batzuk autobusez diskotekara.                        


3. EGUNA MARTXOAREN 4a         Gosaldu eta gero 10:30ean  autobusez  FLORENTZIARA. Bertan  hiriko zentroan  dagoen LEONARDO DA VINCI hotelean  maletak utzi ditugu eta gelak banatu eta  gero guztiok Santa Maria Novella plazan  dagoen Informazio bulegora joan gara.  Bertan mapak hartu, norberak zer bisitatu  nahi duen denbora librean erabaki eta  informazio orokorra jasotzeko.  Bertatik, Arno ibairuntz eta Ponte  Vecchiora, paseo luzea  Ponte S. Niccoló  eta buelta beste ertzetik, Academia aurretik pasatuz. Arratsalde euritsu bakarra.   Batzuk hotelera eta beste batzuk afaltzera.      4. EGUNA MARTXOAREN 5a   Gosaldu eta gero Piazza Diuomora Santa  Maria del Fiore katedrala ikustera. Sarrera  bat hartuta, eraikin guztiak bisitatu ahal dira:  kupola(izugarrizko bistak, Florenzia osoa),  Canpanile, Batisterioa eta Katedrala barrutik  (azpian dagoen Cripta de  Santa Reparata  eta museoa).   Denbora libre bazkaltzeko eta gero, 4:30ean  Academia ikustera talde osoa. Gehien  gustatu zaiguna: David. Barruan Michel  Angelori buruzko erakustaldi interesgarria.     Bueltan batzuk Santa Maria Novellako  Officina Profumo farmaceutica, bisitatu  dugu. Sarrera do(akoa eta ikustekoa benetan.  Hortik afaltzera eta hotelera.    5. EGUNA MARTXOAREN 6a    Goiz atera gara hoteletik Galeria degli Uffizi  ikusteko. Ordu beteko ilara eta gero sartu gara eta  goiz osoa barruan eman dugu.   Irtetean, Palazzo Vecchio eta Piazza d Signoria eta 


denbora bazkaltzeko. Arratsaldean aukera desberdinak: Santa Croce, Palazzo Pitti, Museo  Galilero( goizean zabalik), Boboli Lorategiak, Futbol zelaia, Ponte Vecchio…  Batzuk erosketak egiten eta gero afaltzera.  Telefonoz esan digute Folrenziako aireportua  greban dagoela eta hegaldia hartzera Erromara  joan behar garela. Bilera eginda ikasleekin  jakinarazteko hurrengo egunean 12:00ean joan  beharrean, 6.30ean hartuko gaituela autobusak  hotelean eta aireportutik pasata, Erromara  autobusez joango garela.      6. EGUNA MARTXOAREN 7a  Egun osoa eman dugu Florenziatik Bilbora  heltzeko. Mundu guztia garaiz heldu da 6:30ean  autobuseetara. Aireportuan autobus bitan 3  orduko bidaia Erromara. Bertan taldea zatitu  behar. Lehengo taldea ordu batetan irten da eta  bigarrena hiruretan. Arazoak enbarkatzeko baina azkenean lortuta, Frankfurtera heldu gara. han  beste ordu batzuk zain eta 9.15ean hegaldia Bilora. Heltzean 10 ikasle eta 2 irakasleen maletak  falta ziren   

23:15ean Bilbora helduko gara.       

Veneziaflorenziabitakora2014