Animalien aferak

Page 1

ANIMALIEN AFERAK

JUAN IGNACIO PÉREZ IGLESIAS MIREN BEGO URRUTIA BARANDIKA

Atarikoa

KIRMEN URIBE Azken hitza

IÑAKI GOIRIZELAIA

ZIENTZIA IRAKURLE ORORENTZAT


Galarazita dago liburu honen kopia egitea, osoa nahiz zatikakoa, eta, halaber, informazioa berreskuratzeko baliabide mekaniko, fotokimiko, magnetiko, elektrooptiko edo fotokopiak erabiliz erregistratzea eta zabaltzea, jabeek aldez aurretik eta idatziz emandako baimenik gabe.

Babesleak

Diseinua eta azala: Antton Olariaga Hizkuntza-begiraleak: Itziar Laka, Txipi Ormaetxea

© 2011, Juan Ignacio Pérez Iglesias eta Miren Bego Urrutia Barandika © Irudiak: 2011, Jesús A. Ruiz, «JESSE» © ehupress, 2011 ehupress. Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuaren marka bat da ISBN: 978-84-9860-568-6 Lege gordailua: BI - 2.894-2011 Fotokonposizioa: Ipar, S. Coop. Zurbaran, 2-4, 48007 Bilbao Inprimatzea: Itxaropena, S.A. Araba Kalea 45, 20800 Zarautz (Gipuzkoa)


Aurkibidea

Esker onak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Atarikoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

7 9

Sarrera . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Hasiera. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Tamainak badu garrantzia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Beroa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Hotza. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Ura . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Oxigenoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Janaria . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Defentsak eta erasoak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Igeri egiten, lasterka egiten, hegan egiten . . . . . . . . . . . . . . Geroari begira . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

13 17 21 37 65 107 143 183 251 271 303

Azken hitza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 339



Esker onak

Liburu honen lehen bertsioa bukatu genuenean, ez genekien publiko zabalarentzat irakurgarria izango ote zen ala ez. Beraz, gure ezagutza-esparrukoa ez den lagun bati eskatu genion testua irakur zezan, irakurketa kritikoa egitea, alegia. Pello Salabururi eskatu genion; bera izan zen testua gordinik irakurri zuena. Bere aholku zein iradokizunak oso baliagarriak suertatu zitzaizkigun; horregatik, gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu Pello adiskideari. Bestalde, UPV/EHUko Euskara Zerbitzutik jaso dugun aholkularitza aberasgarriari esker, jatorrizkoa baino testu ederragoa dugu esku artean, irakurterrazagoa eta, hizkuntzaren ikuspuntutik, zuzenagoa eta jatorragoa. Eurei ere gure esker onak. Esker beroak eman nahi dizkiegu, halaber, Kirmen Uribe eta Iùaki Goirizelaiari, euren ekarpenengatik. Oso ikuspegi desberdinetatik —bakoitzak beretik— hurbildu zaizkigu gure animalien mundura, eta hurreratze horri esker, biribilago geratu da Animalien aferak gure liburu hau.



Atarikoa Mila lapurrak bezala Betidanik uste izan dut neska-mutil koskorrentzat nonbait irakurgai atseginik bada, hori Gerald Durrell naturalistaren Nire familia eta beste piztia batzuk liburua dela. Gutxitan egon dira horren ondo uztartuak naturarekiko maitasuna eta literatura. Durrellek Bigarren Mundu Gerra garaian bere familiarekin batera Greziako Corfu irlan bizitako egunak kontatzen ditu liburuan. Nola maitemindu zen, mutil koskorretan, animaliekin betiko. Kristo gabon: geroztik ez zion utziko animaliak begiratu eta ikertzeari. Corfuko garai hartan tira-bira handienak anaia nagusiarekin izaten zituen, Lawrencerekin. Gerora, Lawrence punta-puntako nobelagile bilakatuko zen baina sasoi hartan ezin zuen jasan Gerald anaia txikiak etxe osoa animaliaz betetzea. Liskarretako bat Geraldek etxera eramandako mikak zirela eta ez zirela izan zen. Geraldek miken habia bat aurkitu zuen olibondo batean. Lo kuluska egiteko arbola egokia zela iritzi zion eta bertara hurreratu zen xede horrekin. Eta halaxe, nahi gabe, idoro zuen habia olibondoaren adarretan. Txitak zeuden bertan, lau txita, hain zuzen ere. Geraldek erabaki zuen txitotako bi eramatea etxera. Handiena hautatu zuen lehenik, bizirik


10

A NIMALIEN

AFERAK

iraungo zuela ziur egon nahi zuelako, eta txikiena gero. Txikiena hartuta bizitzeko aukera bat eman nahi zion, habian miken amak seguruena baztertu egingo zuela pentsatuz. Lawrence anaiak ez zituen berehalaxe onartu mikok. Esaten zuen lapurrak zirela txoriak. Gauza distiratsuak maite zituztela eta etxeko bitxi guztiak aldenduko zituztela. Inork ez zion kasu handirik egin Lawrenceri. Azkenik, ÂŤipuinak dira horiekÂť esan eta amak utzi egin zion Geraldi mikok etxean hazten. Eta hazi ziren, hazi zirenez. Baita lapurretan egiten ikasi ere. Zorigaiztoko egun batean Lawrenceren gelara sartu ziren eta han ibili ziren gaiztakeriak egiten. Oker zebilen Lawrence. Bitxiak gustuko dituzte mikek baina, batez ere, papera dute maite. Eta horrela, Lawrence idazten ari zen nobelako orriak mokoan hartu eta hortik zehar barreiatu zituzten. Hura ikusi zuenean Lawrence bere onetik atera zen. Ezin zuen sinetsi. Hainbat egunetako lana galbidean. Bertan akabatu nahi zituen mikak. Anaia nagusiaren amorrua ikusita, Geraldek otzara batean sartu zituen eta bere gelara eraman. Hantxe izan zituen gordean, txoriok nork adoptatu bilatzen zuen bitartean. Durrellen pasartea etorri zait burura Juan Ignacio Perez eta Miren Bego Urrutiaren liburua irakurtzen ari naizelarik. Geralden mikek nobelako pasarteak lapurtu zizkioten Lawrence eleberrigileari. Juan Ignacio eta Miren Begoren egitekoa ere antzekoa izan da, baina alderantziz. Literatura lapurtzen diete Perezek eta Urrutiak animaliei, naturatik istorio bitxiak jasotzen dituzte eta irakurleari eskaini. Horrela, kontuok irakurriz, animaliei buruz gehiago jakiten dugu, eta, neurri batean behintzat, haien


A TARIKOA

11

lagun egiten gara. Norbaiten lagun izateko lehenengo urratsa bere kontuak entzutea baita. Durrellen mika lapurrek bazekiten bitxirik ederrena papereko hura zela. Ez diamante, ez perla, ez urregorririk, literatura baizik. Aurkituko duzu, zeuk ere, irakurle, altxorrik liburu honetan. Kirmen Uribe



Sarrera

Animalia guztiak dira eboluzioaren ondorio; milaka urtetan aldatuz joan dira, hautespen naturalaren eraginpean, eta aldaketa eta dibertsifikazio horien ondorioz sortu dira ezagutzen ditugun espezie guztiak. Denak daude beren inguruetan bizitzeko moldatuak. Bizirik irauteko gai dira; hazteko eta ugaltzeko ezinbestekoak dituzten baliabideak eskuratzeko gaitasuna dute, eta erdietsiriko baliabide horiek ugalketarako eta hazkunde somatikorako proportzio egokietan banatzea lortzen dute. Horren guztiaren menpe dago bizirik mantentzea eta ondorengoak ugaltzeko adinera iristea, horretantxe baitatza arrakasta biologikoa. Munduko ekosistema eta bazter ia guztietan aurkitu ditzakegu animaliak. Egoera gogorrenetan bizitzeko gaitasuna dute batzuek. Oso gutxi dira muturreko egoera horien menpe bizi direnak, eta moldaera bereziak garatu behar izan dituzte horrelako tokietan bizi ahal izateko. Beste batzuk, berriz, toki ÂŤarruntagoetanÂť bizi dira, baina horrek ere badu alde txarrik, halako tokietan asko bizi baitira eta konkurrentzia handiagoa baitago haien artean. Baldintza fisikoak erabakigarriak ez direnean eta espezie asko toki berean edo ekosistema berean daudenean,


14

A NIMALIEN

AFERAK

denen artean banatu behar dira lekua, janaria edo bestelako baliabideak, eta horrek espezieen eta banakoen arteko lehia dakar. Horrez gain, eta salbuespen gutxi batzuk alde batera utzita, harrapariengandik babesten saiatu behar dira animaliak, horietako asko besteen janari-iturri baitira. Batzuek eta besteek ezaugarri bereziak dituzte. Dibertsitate handia dago, beraz, animalien munduan. Batetik, forma asko daude, nahiz eredu gutxi batzuen araberakoak izan gehienak. Funtzionatzeko erari dagokionez, ez dira asko erabil daitezkeen tresnak edo mekanismoak, baina modu desberdinetan konbinaturik daude, eta horrek aniztasun ikaragarria dakar. Funtzionatzeko erari dagokion aniztasuna da, hain zuzen, hemen aurkeztuko duguna. Bibliatik hartutako pasarte batekin hasi ondoren, animalien tamainaren garrantziaz arituko gara; hurrengo, zenbait istorio ulertu ahal izateko, animalien funtzionamenduan tamainak duen eraginaren berri eduki behar da aldez aurretik. Gero, animalien erronkak aztertzen hasiko gara. Lehenbizi, beroari zein hotzari nola aurre egiten dieten aztertuko dugu. Hurrena, bizitzarako guztiz mugagarria den ura eskuratzeko eta gordetzeko bideak izango ditugu hizpide. Animalia gehienek arnasa hartzeko behar duten oxigenoa bereganatzeko moldatze-lanak aurkeztuko ditugu ondoren. Geroago janaria lortzeko era desberdinez arituko gara. Animalien arteko eraso zein defentsarako tresnak eta taktikak ere ikusiko ditugu. Bizimodu oso desberdinak daude animalien artean, eta garrantzi handikoa da bizimoduarekin lotua dagoen jarduera fisikoa ere; hortaz, batetik ahalegin handiak egiten dituzten animaliak eta bestetik ia inoiz mugitzen ez direnak ikusiko ditugu, eta batzuen eta besteen ezaugarriez


S ARRERA

ariko gara. Azkenik, ugaltzeko eta ondorengoen biziraupena bermatzeko baliabideak nola erabiltzen dituzten aztertuko dugu. Adibide asko ikusiko ditugu datozen ataletan. Adibideak dira, pasadizoak zenbait kasutan, baina eredugarriak denak, guztietatik atera baitaiteke irakaspenen bat. Pasadizoak pasadizo dira, bitxikeria soilak inoiz, baina hemen bildu ditugunak ez dira pasadizo hutsak, animalien funtzionamenduari buruzko irakaspenak eskaintzen baitizkigute. Horrexegatik bildu ditugu, eta, beti asmatuko ez bagenuen ere, istorio entretenigarriak kontatu nahi izan ditugu, bildutako adibide guztietan baitago kontatzea merezi duen istorioren bat.

15



Hasiera

Hasieran, Jainkoak zeru-lurrak egin zituen. Lurra nahas-mahas hutsa zen: leize handiaren gain ilunpea. Jainkoaren arnasa uren gainean zebilen. Eta Jainkoak esan zuen: «Izan bedi argia». Eta izan zen argia. Ikusi zuen Jainkoak argia ona zela eta bereizi egin zuen ilunpeetatik: argiari «egun» eman zion izen eta ilunpeei «gau». Honela, lehen eguna burutu zen. Jainkoak esan zuen: «Izan bedi sabaia uren artean, goiko eta beheko urak bereiz ditzan». Eta hala izan zen. Jainkoak sabaia egin zuen eta sabai azpiko urak sabai gainekoetatik bereizi zituen. Jainkoak sabaiari «zeru» eman zion izen. Honela, bigarren eguna burutu zen. Jainkoak esan zuen: «Bil bitez multzoan zeru azpiko urak eta ager bedi lehorra». Eta hala izan zen. Lehorrari «lur» eman zion izen eta ur-multzoari «itsaso». Eta Jainkoak ona zela ikusi zuen. Jainkoak esan zuen: «Eman bitza lurrak belar hezea, hazidun landareak eta orotariko fruta-arbolak beren hazi eta guzti». Eta hala izan zen. Eta lurrak orotariko hazidun landareak eta fruta-arbolak beren hazi eta guzti eman zituen. Eta Jainkoak ona zela ikusi zuen. Honela, hirugarren eguna burutu zen. Jainkoak esan zuen: «Izan bitez argizagiak zeru-sabaian, eguna eta gaua bereizteko, eta jaiak, egunak eta urteak ezagutarazteko.


18

A NIMALIEN

AFERAK

Izan bitez zeru-sabaian lurrari argi egiteko». Eta hala izan zen. Jainkoak bi argizagi handi egin zituen: handiena egunaren gain jartzeko eta txikiena gauaren gain. Eta izarrak ere egin zituen. Zeru-sabaian ezarri zituen lurrari argi egiteko, egunaren eta gauaren gain jartzeko, argia eta ilunpea bereizteko. Eta Jainkoak ona zela ikusi zuen. Honela, laugarren eguna burutu zen. Jainkoak esan zuen: «Egin bezate urek borbor bizidunez; egin bezate hegan hegaztiek lurraren gainean, airean». Jainkoak itsas arraintzarrak sortu zituen, uretan borbor dabiltzan orotariko bizidunak eta orotariko hegaztiak. Eta Jainkoak ona zela ikusi zuen. Eta bedeinkatu egin zituen, esanez: «Sor itzazue umeak, ugaldu eta bete itsas urak; ugal bitez hegaztiak ere lurraren gainean». Honela, bosgarren eguna burutu zen. Jainkoak esan zuen: «Eman bitza lurrak orotariko bizidunak: abereak, piztiak eta narrastiak». Eta hala izan zen. Jainkoak orotariko bizidunak sortu zituen: abereak, piztiak eta narrastiak. Eta Jainkoak ona zela ikusi zuen. Jainkoak esan zuen: «Egin dezagun gizakia; izan bedi gure irudiko, gure antzeko; mendera ditzala itsasoko arrainak, zeruko hegaztiak, abereak, basapiztiak eta lurrean narraska dabiltzan piztia guztiak». Jainkoak, beraz, bere antzeko egin zuen gizakia, Jainkoaren beraren irudira egin zuen; ar eta eme egin zituen. Eta bedeinkatu egin zituen, esanez: «Sor itzazue umeak eta ugaldu, bete lurra eta izan haren nagusi; mendera itzazue itsasoko arrainak, zeruko hegaztiak eta lurrean narraska dabiltzan piztia guztiak». Jainkoak esan zien: «Hara, zeuei ematen dizkizuet lurrazalean diren hazidun landare guztiak eta hazidun fruta-arbola guztiak; horiek izango dituzue janari. Abere, zeruko hegazti eta lurrean narraska dabiltzan bizidun guztiei, berriz, belar hezea ematen diet janari». Eta hala izan zen. Eta egin zuen guztia oso ona zela ikusi zuen Jainkoak. Honela, seigarren eguna burutu zen.


H ASIERA

Bibliaren Hasieraren lehen atala duzu aurreko pasartea. Fededun denarentzat, Jainkoaren hitzak dira; sinesten ez duenarentzat, berriz, Kreazioaren mitoetako bat. Animalien zeregin funtsezkoena ekarri nahi izan dugu hona pasarte horren hitzak erabiliz. Izan ere, animalia guztiek, gizakiak barne, bete behar dute agindu bera, Jaungoikoak zein Naturak emana: «Sor itzazue umeak eta ugaldu», horixe baita animalia guztien zeregin nagusia. Animalia guztien ezaugarri guztiak ideia horren argitan ulertu behar dira. Eboluzioaren ondorio dira animaliak; ingurune-baldintzetara moldatuz joan dira belaunaldiz belaunaldi, etengabe. Orain ezagutzen ditugun animaliek arrakasta izan dute; behin eta berriro sortu dituzte ondorengoak, eta ondorengo horiek ugaltze-adinera iritsi dira; iritsi eta ugaldu ere bai: lortu egin dute. Ugaldu gabe, ez lirateke existitu ere egingo. Horrexegatik esan dugu hori dela ezinbestez bete beharreko agindua: «Sor itzazue umeak eta ugaldu». Animalien funtzio guztiak helburu horren zerbitzuan daude; funtsean, horixe da hemen aurkezten ditugun istorioetan azaltzen dugunaren esangura nagusia. Ugaltzeko jaioak gara.

Bibliografia Anonimoa: «Munduaren eta gizadiaren jatorria (1,1—5,32) [Zeru-lurren kreazioa, Lehen Atala (1,1—1,3)]», in: Hasieran (1,1—11,32); Bibliako Pentateukoko Hasiera Liburua; Biblija.net (http://www. biblija.net/biblija.cgi?m=Has&id34=1&pos=0&set=21&l=eu)

19



Tamainak badu garrantzia

King Kong-en jauziak Gazela baten eta elefante baten gorputzak tamaina berean bata bestearen ondoan ikusiko bagenitu, bi ugaztunen arteko diferentzia nabarmen batez jabetuko ginateke: elefanteak gazelak baino askoz itxura biribilagoa du. Gorputz biribilagoa da elefantearena, baina desberdintasunik nabarmenena hanketan dago. Elefantearen hankak gazelarenak baino askoz ere lodiagoak dira. Proportzioez ari gara, noski. Galileo Galilei-k idatzi zuen hortaz lehenbizikoz, 1638. urteko Discorsi e dimostrazioni matematiche, intorno Ă due nuove scienze (ÂŤBi zientzia berriri buruzko solas eta froga matematikoakÂť) saiakeran. Han, Galileo-ren alter egoa den Salvati-k azaltzen duenez, itzelezko tamainako eraikinak egin ezin daitezkeen arrazoi bertsuengatik ezin daiteke izan handiegia bizidunen tamaina. Arbola erraldoien adarrak apurtu egingo lirateke pisu handiaren eraginez, eta animalia erraldoien hezurrek hain izan beharko lukete lodi, ezingo lukete beren lana era egokian egin. Arau unibertsala da hori. Proportzioan, hezur lodiagoak dituzte animalia handiek txikiek baino, eta, horren ondorioz, lirainagoak dira animalia txikiak. Horixe da gazelaren eta elefantearen itxurak hain desberdinak izateko arrazoia.


A NIMALIEN

22

AFERAK

Zergatik da hori baina? Zeri dagokio hezurren lodiera erlatiboa tamainarekin handitu beharra? Zergatik baldintzatzen du tamainak forma? Erantzuna erraza da, baina azalpen matematikoa behar dugu argudioa bideratzeko. Ezaguna da, batetik, egitura baten erresistentzia haren zeharkako ebakiduraren azaleraren menpekoa dela eta, azalera bat izanik, dimentsio linealaren funtzio koadratikoa dela. Animalia baten altuera edo hezur baten luzera handitzen denean, haren zeharkako ebakiduraren azalera honelako ekuazio baten arabera aldatzen da:

S = a × L2, non S azalera, L luzera eta a koefiziente bat baitira. Bestetik, animalia baten masa bolumenarekin batera aldatzen denez, dimentsio linealaren funtzio kubikoa da. Hau da: W = a’ × L 3, non W masa, L luzera eta a’ beste koefiziente bat baitira. Geometria hutsari erreparatzen badiogu, eta aurreko bi ekuazio horietatik ondoriozta daitekeenez, animalia baten dimentsio lineala handitu ahala, azkarrago handitzen da animaliaren masa (3ko berreturaz igotzen baita) hezurren erresistentzia baino (2ko berreturaz). Hortaz, masa eta hezurren erresistentzia neurri berean igotzeko, hezurrek, proportzioan, gero eta lodiagoak izan behar dute. Eta horixe gertatzen da, hain zuzen ere.


TAMAINAK

BADU GARRANTZIA

D’Arcy Thompson-ek bere On Growth and Form liburuan (Hazkuntzari eta formari buruz, 1961) honako datu hauek ematen ditu: gorputzaren % 8 da saguaren hezurren masa, % 14 txakurraren hezurrena eta % 18 gizakiaren hezurrena. Ikusi dugunez, hurrenkera horrek oinarri fisiko-geometrikoak ditu. Noski, proportzio guztiekin gertatzen den bezala, osagai baten proportzio erlatiboa txikiagotzen bada, beste osagai baten edo batzuen proportzioak handiagoa izan behar du. Kasu honetan larruazala da, izan, animalia txikietan proportzio erlatibo handiena. Beste era batera esanda: hezurren masa tamainarekin handitzen den neurri berean txikiagotzen da larruazalarena. Horren arrazoia, berriro ere, geometrikoa da, baina oraingoz ez dugu azalduko.

23


24

A NIMALIEN

AFERAK

Istorio hau bukatzeko, kontu txiki (eta bitxi) bat. Fantasiafilm askoren protagonistak alegiazko animalia erraldoiak izan ohi dira; esaterako, Godzilla munstroa edo King Kong tximino izugarria. Bada, askotan gorputz-atalen arteko proportzioak ez dira zuzenak. Dinosauroen hezurdura fosilduetan oinarrituriko munstroek, bai, horiek proportzio egokiak dituzte, baina gaur egungo animalia baten estrapolazioz diseinaturikoek, berriz, gehienetan ez. Hortaz, King Kong primateak, adibidez, ezingo luke ez jauzirik ez eta korrikarik egin hezurrak hautsi gabe; zutik egon liteke agian, baina ez hori baino askoz gehiagorik.