Issuu on Google+

AURKIBIDEA

SARRERA Nietzscheren argudioak Wagnerren aurka José Ignacio Galparsoro Kronologia laburra

VII XXXV

Nietzscheri buruzko bibliografia hautatua

XXXIX

WAGNER AFERA

1

Hitzaurrea 1. 2. 3. 4. 5. 6. 7. 8. 9. 10. 11. 12.

3 7 10 12 18 21 25 30 35 39 44 49 52

—V—


Aurkibidea

Oharra Bigarren oharra Azken hitza

53 61 66

NIETZSCHE WAGNERREN KONTRA Hitzaurrea Zerk pizten duen nire miresmena Non eragozpenak adierazten ditudan Wagner arrisku gisa Etorkizunik gabeko musika Gu, antipodak Non Wagnerrek bere lekua duen Wagner, kastitatearen apostulu Wagnerrengandik nola aldendu nintzen Psikologoak hitza hartu du Azken hitza

— VI —

73 75 76 78 81 84 86 90 93 97 100 105


SARRERA José Ignacio Galparsoro

Nietzscheren argudioak Wagnerren aurka

1. WAGNER: MAISU IZATETIK DEKADENTE IZATERA

Wagner afera 1888ko irailean argitaratu zen Leipzigen, C. G. Naumann editorearen eskutik. Bestalde, Nietzsche Wagnerren kontra Nietszchek prestatu zuen argitara emateko 1888ko azken hiruhilekoan, baina 1889ko urtarrilaren 2an (Turinen buru osasuna behin betiko galdu aurreko egunean) Nietzschek testu hau imprentatik erretiratzea erabaki zuen. Bi idatzi hauek (Idoloen ilunabarra, Ecce homo, Antikristoa eta Hilondorengo zatiaken idatzi askorekin batera) 1888an Nietzschek idatzi eta argitaratu zituen testuen parte dira, hain zuzen ere, bere buruargitasunaren azken urtea. Badirudi Nietzschek antzeman egin zuela handik gutxira zein egoeratan geratuko zen, eta presaka ibili zen bere pentsamenduak idatziz jasotzeko. Presaka

— VII —


Sarrera

ibili zen, baita ere, gaztetan maisutzat hartu zuen musikariarekin kontuak kitatzeko. Edonola ere, Wagnerrekiko haustura askoz lehenago gertatu zen: 1876ko udan, hain zuzen. Baina orain egiten da ageriko, zuzen eta garbi. Beharbada, zuzenegi. Beharbada, panfleto estilo nabarmenegian. Beharbada, modu pertsonalegian. Dena dela, beharrezkoa da azpimarratzea 1876tik 1888ra Nietzschek denbora izan duela filosofia propio bat sortu eta teoria mordo batez janzteko, orain Wagnerren kontra erabiliko dituenak. Nietzschek Bizet goraipatzen badu ez da musika gustu-aldaketa hutsagatik. Kontua ez da gehiago atsegin duela lehenengoaren musika bigarrenarena baino. Wagnerrekiko hausturak sustrai filosofiko sakonak ditu. Wagnerren aurka zuzentzen dituen asmamenak, tarteka panfleto estiloan, ez dira, soilik, pertsona despetxatu batek, krisi mental larri baten atarian dagoenak, botatako irain erretxinak. Nahiz eta Nietzschek bere burua sartzen duen Wagnerrek kaltetutakoen artean, bere bi testuak ez dira ulertu behar bere maisu izan zenaren aurkako amorru hustuketa bat bezala. Gaitzespen pertsonalen azpitik siniste filosofiko sendo eta sakonak ezkutatzen dira. Haien alde sutsuki borroka egin zuen Nietzschek bere bizitza buruargiaren amaierara arte. Nietzscherentzat Wagner da artista moderno nagusia. Hau da, bere garaiko pertsonaia bat. Hain zuzen

— VIII —


José Ignacio Galparsoro

ere, benetako filosofoak izan behar lukeenaren aurkakoa: garairik gabeko pertsonaia bat, ezordukoa. Eta Wagnerrena garai dekadente bat da. Wagnerrek ez du indarrik bere burua gainditzeko, dekadentzia atzean uzteko. Hori errotik gaixo dagoen espiritu baten sintoma da, eta bere gaixotasuna kutsatzen die inguruko guztiei. Nietzschek berak aitortzen du bera izan dela gaitz wagneriarraren kaltetuetako bat, baina era berean dio, gaitz hori sendatzeko adina indar —paradoxikoki, bere osasuna ahula izan arren— eduki duela. Nietzschek eskerrak ematen dizkio Wagnerri eredu bezala baliagarri izan zaiolako. Ez, ordea, imitatzeko eredu gisa, kontrakoa baizik: borrokatu beharreko eredu gisa, arima modernoaren dekadentziaren paradigma den aldetik, eta horregatik, bibisekzioa egiteko ordezkari gaitasunduna. Hala, sen nihilisten gurtzaile dekadentea da Wagner. Bera, Schopenauerrekin eta filosofo zerrenda luze batekin batera, Socrates eta Platonengatik hasita, bizitzaren kalumniatzaile, mespretxatzaile, ukatzaile bat da. Bizitzarekiko gorrotoa Wagnerrez nagusitu da; horren erakusle ona da nola Parsifalen, gurutze kristauaren aurrean, ahuspez jartzen den. Hortik arte gaixo bat besterik ezin da atera; hau da, artea ez den artea. Eta Wagner artista ez bada, dekadente bat baino ez delako da; alegia, bere obra botere-nahi antinatural baten borondatearen ezaugarria delako —artaldekeriaren babesle den kristau mo-

— IX —


Sarrera

ralak menperatua, eta ondorioz, ez da ohiz kanpoko gizabanakoaren bultzatzaile—, benetako artista sortzaileak berezkoa duen «ugazaben moral» horren antipodetan dagoena, mundua baieztatu eta amor fatia zalantzarik gabe aitortzen duen artista dionisiakoarena. Wagnerren aurkako epaiketa sumario hau nietzschear filosofiaren muina diren erreminta teoriko batzuen bidez egina da. Jarraian datozen orrialdeotan, nietzschear filosofiaren osagai horien gida txiki bat eskaintzea da helburua. Osagai horietatik ondorioztatu ahal dira edizio honetan aurkezten diren bi testuetan Wagnerren aurka erabilitako argudioak. Gure asmoa irakurlea irakurketan erraztasun handiagoz murgiltzea da. 2. NIETZSCHREN IKUSMOLDEA MORALAREKIKO

Nietzschek kritikatzen duen morala dekadentzia senak mugiarazten duen huraxe da, haren egitekoa sen indartsuenen ahultzea den neurrian. Bere boterenahia areagotzeko gizaki orok dituen asmo naturalen aurkako morala da, hau da, bere ahalmena, bere indarra areagotzekoa. Naturak berezkoa duen horri, Nietzscheren arabera, aurka egiten dionez, moral antinatural bat da, bizitzaren senei uko egiten diona. Baina moral orok gizaki mota baten kontserbaziora jotzen duenez, ezin du, esplizituki, bizitzaren arerio be-

—X—


José Ignacio Galparsoro

zala agertu. Horregatik, bizitza naturalarekiko beste bizimodu ezberdin bat irudikatzen du, naturaz haratago dagoen bizitza supranatural bat. Horretarako, arimaren hilezkortasunaren ilusioa sortu behar du moralak; ilusio horrek zera sinistarazten dio gizonari: bizitza naturala mundu hobe baterako pausoa besterik ez dela, non ez legokeen sufrimendurik. Nietzscheren arabera, sufrimendua bizitzaren eta naturaren osagarri intrintsekoa da. Bizitza tragikoa da; kontraesana da, indarrak gehitzeko borroka. Ezaugarri hauek bizitzaren eremu guztietan ematen dira, eta gizakia ez da salbuespen. Hala ere, botere-nahi dekadente baten jabe direnak, Wagner bezala, munduaren bilakabidean jazotzen diren sufrimendu eta minak jasateko gai ez direnak, babesa beste mundu batean bilatzera behartuta daude, mundu naturalaren aurkako ezaugarriak dituena, eta non segurtasuna, arrisku-eza, ongizatea, bizitzaren erraztasuna diren nagusi eta non mina ezabatu egiten baita. Mundu supranatural, metafisiko hau, «benetakoa», egoera jasanezin baten aurrean eraikitako erantzuna da: sufriarazten duen mundu batekiko gorrotoak, minik ez dagoen beste mundu baten sorkuntza dakar ondorio bezala. Nietzscherentzat, metafisikoek errealaren aurka duten erresumina sortzaile bihurtzen da. Sorkuntza hori, ordea, dekadentea da, mundu horren sortzaileek, metafisikoek, euren moral dekadenteari jarraiki sortzen

— XI —


Sarrera

duten neurrian. Labur esanda, benetako sorkuntza artistikoaren antitesia da. Hala, moral dekadenteak lehentasunezko egoera batean jartzen du kontserbazioaren gaia. Haatik, espezie osoaren kontserbaziorako bere asmoak esplizituak izan arren, kontua artalde baten kontserbazioa da, komunitate batena, gizaki jakin batena. Nietzschek kritikatzen duen morala moral taldekoi bat da. Moral horren asmoa «gizabanakoaren oinarrizko aldakuntza edo, aitzitik, gizabanakoaren ahultze eta ezabatze bat» da (Egunsentia, § 132), kolektibitatearen mesedetan, komunitatea (Gizakoi, gizakoiegia, § 44). Artaldearen kide dekadenteari babes segurua ematen dion moral honen eraikuntzaren gainean, Nietzschek burutzen duen lan kritikoa da, hain zuzen, mundu metafisiko horren ustezko jatorri supranaturalari maskara kentzea, bere jatorri miserablea, «gizakoi, gizakoiegia» erakutsiz. Hau da, honakoan ere, Nietzschek bere metodo genealogikora jotzen du. Horrez gain, eraikuntza horren izaki gorenean jartzen du arreta bere kritikak, hau da, Jainkoagan. Entitate ahalguztiduna, nonahikoa eta orojakilea izatetik urruti, Nietzscherentzat kristau-platondar tradizioaren teologiatik eratorritako Jainkoa, Wagnerrek besarkatzen duen huraxe, ezerez hutsa da (Antikristoa, § 7). Nietzscherentzat mundu erreal edo naturaletik kanpo —hau da, botere-nahiek indarra handitu nahi

— XII —


José Ignacio Galparsoro

duten mundutik at— ezer ez dagoenez, sufrimenduari ihes egiteko moralak eraiki duen babeslekua ezerez hutsa da: «Jainkoa ezerez jainkotua, ezerez santutua bihurtzea ere!», deiadar egiten du Nietzschek (Antikristoa, § 18). Ondorioz, bere kritika honakoa frogatzean datza: mendebaldeko tradizioak summum ens bezala onartzen zuenaren atzean, nihil bat ezkutatzen zela berez. Eta hain zuzen ere, Nietzschek, sen nihilistak losintxatzeagatik akusatzen du Wagner.

3. NIETZSCHREN IKUSMOLDEA NIHILISMOAREKIKO

Jainkoa zen erreferentzia-puntua, balio gorenek perfekzio eta garbitasun maila handienean bat egiten zuten izakia. Beraz, Nietzschek dekadentetzat eta taldekoitzat zuen moralaren jarraitzaileek faro horren argirantz zuzentzen zituzten euren ekintzak. Nietzscheren arabera, helburu hori existitzen ez dela azaldu eta gero, nihilismoaren sentimendua sortzen da: «Nihilismoa: Xedeak huts egiten du; ‘zergatik’-ari erantzuna falta zaio; Zer adierazten du nihilismoak? —Gorengo balioak desbaliatzen direla» (KGW, VIII, 2, 9 [35])1.

1

Friedrich Nietzsche, Werke. Kritische Gesamtausgabe (KGW), Berlin, Walter de Gruyter, 1967.

— XIII —


Sarrera

Bizitzaren misterio sakonak azaltzen zituena eta bizitzari zentzua ematen ziona desagertu egin da. Horrek egonezina sortzen du, urduritasuna. Filosofo garaikide batzuek diote Nietzscheren salaketak modernitatearen krisia nabarmentzen duela, eta garai berri bati hasiera ematen diola. Hain zuzen ere, kritiken jomuga den Jainkoak era askotako maskarak jantz zitzakeen historian zehar. Baina, funtsean, Jainkoaren metamorfosi ezberdinak, zeintzuen fabrikazioan Wagnerrek ere parte hartu baitzuen, beti zelatari dagoen «ideal aszetikoa» ezkutarazten duten forma berriak baino ez dira. Edonola ere, Nietzscheren analisia ez da amaitzen moral zaharraren balio-sistema salatzearekin. Hau da, Nietzsche ez da mugatzen nihilismoaren etorrera egiaztatzera. Gaiari buruzko bere analisia haratago doa; izan ere, kontuan hartu beharreko ñabardura batzuk egiten ditu. Hala, esate baterako, Nietzschek dio nihilismoa bi modutan uler daitekeela: nihilismo aktibo edota pasibo bezala. Nihilismo pasiboari dagozkio horror vacuiaren sindromea jasaten duten borondateak, Schopenahuerrena eta hari segika doan Wagnerrena; alegia, helburu bat, xede bat behar duten borondateak, eta nahiago dutenak «ezereza maitatu ezer ez maitatu baino» (Moralaren genalogia, III, § 1). Bere eraikitze munduaz haraindikoaren izaerari maskara

— XIV —


José Ignacio Galparsoro

kentzen ez zaion unera arte, horror vacuiak ideal estramundutarra lortzera bultzatzen du dekadentea. Ideal honek mundu naturala kondenatzen du, bilakaerari bere errugabetasuna kentzen dio, mundua eta gizakia kalumniatzen ditu eta errealitatea pozoitu. Ideal hori Wagnerren musikan irudikatzen da, ukitzen duen oro gaixotzen baitu. Dena dela, metafisikaren defendatzaileak euren jomuga ezereza besterik ez dela jabetzen direnean, «balioaren absentzia absolutuan sinisten dute, hau da, zentzuaren absentzian» (KGW, VIII, 1, 7 [54]). Baina sinismen hori, moral tradizionalak guztiontzat moral bakarra, moral baliozkoa izateko duen asmoaren emaitza besterik ez da. Interpretazio moralaren erroizteak berarekin dakar borondatea interpretazio horren zerbitzura jarri duenaren erroiztea. Harentzat moral zilegi bakarra zena erroiztu denez, aurrerantzean egindako ahalegin guztiak alferrik izango dira. Gizaki dekadenteak ez ditu bide berriak bilatzen; bere borondatearen ezintasuna bere ezintasun sortzailean islatzen da; paralisiak ekidinezintasunez hartu du bere borondatea. Wagner da nihilismo pasibo egoera hau gainditu ezin duen norbaiten adibidea. Baina paralisi hau, Nietzscherentzat, nihilismoaren bitarteko aldi bat da. Eta aldi horri beste bat jarraituko zaio, zeinari esker posible izango den gal-

— XV —


Sarrera

dutako errugabetasuna bilakabideari itzultzea, aurrez metafisikak emandako kondenaren ondorioz galdua zena. Esan nahi baita, nihilismo pasiboari jarraituko zaion garaiak posible egingo duela «deabruaren jainkotzea», «bilakaera bedeinkatzea», metafisikak ezarri zion «gaiztakeria» zama kentzea. (KGW, VIII, 2, 9 [60]). Baina «deabruaren jainkotzea» bide onetik eramateko, Nietzscheren ustez, botere-nahi sendo baten bitartekaritza behar da, Wagnerrek ez duena, «balio guztien transbalorazioari» ekiteko (KGW, VIII, 2,11 [411]). Balore berrien sortzaile den botere-nahi hau Nietzschek «nihilismo aktibo» deitzen duen horri dagokio. 4. NIHILISMO AKTIBOA ETA BETIEREKO ITZULERA

Garbi dago, bada, Nietzscheren proposamena ez dela soil-soilik suntsitzailea. Hasiera batean baino ez da suntsitzailea. Bigarren pausoa moral berri bat eraikitzeko proposamena izango da, jarraian ikusiko dugun bezala, balorazio-paradigma berri baten inguruan eratuko dena, zeinaren arabera, jada ez dagoen baloratzeko modu pribilegiaturik. Aurrerantzean, ez da zilegi izango esklusibotasun eta baliozkotasun unibertsal asmodun moralik eraikitzea; hau da, ez da zilegia moral dogmatikoak eraikitzea. Balore guztien transbalorazio prozesuaren amaierako emaitza da, hain zuzen, betiereko itzuleraren ezaugarria duen moral berri bat sortzea.

— XVI —


José Ignacio Galparsoro

Labur esanda, Nietzscheren betiereko itzuleraren hipotesiaren arabera, mundu honetako gertakari guztiak, baita txiki eta ezdeusenak ere, askotan gertatu dira eta orden berean errepikatuko dira eternitatean zehar. Betiereko itzuleraren hipotesiak tradizio judukristauak zuen denbora linealaren kontzepzio ezberdin bat dauka oinarri bezala. Jada ez dago «alfa» abiapunturik (munduaren ex nihilo kreazioa jainko baten eskutik), ezta «omega» helmuga bat ere (mundu lurtarraren amaiera eta Paradisuaren etorrera). Denboraren lerroa zirkulu batean ixten denez, mundua eta giza egintzak azaltzeko ez zaio lekurik uzten munduz kanpoko faktoreak sartzeari. Era berean, ez da zilegi mundua edo bere historia Arrazoiak gidatutako gertakizun-segida progresibo bat bezala ulertzea, zeinak gelditasun egoera bat lortzeko helburu zehatza duen. Gizakiak sentipen-mundutik kanpo begiratzeari uzten dio, orain bai baitaki bere ekintza guztiak mundu honen zati direla, eta ekintza horiek ez dituela Probidentziak gidatzen —edozein delarik ere honek hartzen duen forma—, zeinari kate-maila bat gehiago balitz bezala obeditu beharko litzaiokeen bere egitasmoa gauzatzeko. Horregatik, mundu hau mespretxatzea, bere bizitza bera eta bere ekintzak mespretxatzea litzateke. Bizitzarekiko mendeku espiritua, moral dekadenteak abian jartzen zuena, gainditu egin behar da. Moral dekadenteak jarritako kateez eta haren kontzep-

— XVII —


Sarrera

zio finalista eta probidentzialistez askatu egin behar da gizakia. Horregatik, Nietzschek modu honetan bereizten du bere morala: «Nire morala: mendeku garbikuntza» (KGW, VII, 1, 12 [42]). Moral dekadenteak egiten duen munduaren desbalorizazio eta kondenaren aurrean, hau da, munduari ematen dion «ezezkoa»ren aurrean, Nietzscheren moralak dio: «bai dionisiako bat, mundua den bezala: harik eta bere betiereko itzulera absolutuaren desioraino» (KGW, VIII, 2, 10 [3]). Baiezko moral honek, sortzaile dionisiakoari dagokiona (eta, hala, Wagnerren antipodetan dagoena), ez du sufritzen gauza guztien betiereko itzulera, ez du hura nabaritzen bere borondatea zanpatzen duen zama bat bezala; aitzitik, nahi duena da errealitate guztia ezin konta ahala errepikatzea. Horregatik, errealitatearen ikuskizunaren aurrean, moral honen jarraitzaileak deiadar egiten du: da capo!, beste behin!, nire ekintzak eta munduaren gertakariak oro sekula eta betiko errepikatzea nahi dut! (Ongiaz eta gaizkiaz haraindi, § 56). Baina amor fatia (Nietzschek Wagner aferan ere erabiltzen duen esamoldea, bere izatea Wagnerrenarengandik bereizteko) betiere itzultzen den munduari baiezko «dionisiakoa» ematea da, eta ondorioz, munduaren betiereko itzuleraren izaera beharrezkoari «baiezkoa» ematea dakar. Dena den, munduaren izaera beharrezkoa ez dator emanda mundu honek berekiko

— XVIII —


José Ignacio Galparsoro

kanpokoa den helburu bat lortu behar duelako. Munduko gertakarien igaro beharrak ez du munduarekiko kanpokoa den lege batek agintzen. Beraz, ez ditu gertakari hauek bata bestearen ondotik modu jakin batean etortzera behartzen. Amor fatia ez da betiereko itzuleraren beharrari pasiboki men egitea; aldiz, eraztun honetan integratzeko borondatea adierazten du, indar eragile den neurrian. Ekintzaren erantzukizuna, beraz, egileari bakarrik dagokio esklusiboki. Horri gehitzen badiogu, egitea erabakitzen den ezein ekintza ez dela iheslaria, eternitatearen zigiluak markatuta dagoela baizik, hau guztia pisu ikaragarria izan daiteke gizakiarentzat. Hala ere, Nietzschek —«era horretan nahiko ote nuke, alegia, ezin konta ahala aldiz egin nahi izatea?» galdera planteatzea pisu handiena dela onartuta ere— eusten du pisu honek ez duela borondatea zapaltzen (KGW, V, 2, 11 [159]). Aitzitik, ekintza guztiak betierekoak direla jakiteak —ziklo ezberdinetan behin eta berriz errepikatzen diren neurrian—, transformazio positibo bat eragiten du botere-nahi gorakoan. Erantzukizun hau dekadentearentzako soilik da pisu suntsitzaile eta paralizatzailea. Ekintza guztiak betierekotasunaren zigiluak markatuta daudela jakiteak bizigarri bat dira botere-nahiarentzat. Eternitatea gizakiaren eskura dago orain, baina jada, ez naturaz gaindiko mundu batean edota Arrazoiak moldatutako historiaren egitasmoaren

— XIX —


Wagner afera • Nietzsche Wagnerren kontra