Page 1

AURKIBIDEA

SARRERA 1. Renanen pentsamenduaren bilakaera I. Positibismoaren eragina II. Askatasun osoa bilaketarako eta kritikarako

7 9 15

III. Berdintasuna edo ezineko ideala

18

IV. Elitearen premia eta dogmatismoaren gaitza

25

V. Renanen bibliografia 2. Renanen eragina eta gaurkotasuna I. Frantziar iritzi publikoan II. Oinarrizko zenbait eztabaida politikotan 3. Nazioaren teoria

33 35 35 40 45

I. Nazioa gauzatzen duten elementuei buruzko eztabaida II. Zer da nazioa ?

45 56

III. Bibliografia

82 87

ZER DA NAZIOA?

—5—


SARRERA Esteban Antxustegi Igartua

1. RENANEN PENTSAMENDUAREN BILAKAERA

Joseph Ernest Renan 1823ko otsailaren 27an jaio zen Tréguier-en (Côtes d’Armor, Bretainan). Haren aita, merkataritza-nabigazioan ontzi-kapitaina, bretoia zen. Ama, aldiz, gaskoi jatorrikoa. Renanek berak adierazita dakigu bi jatorri horiek, sortutako nahasketaren fruituari esker, eragin ziotela bere izaerari: zeltar poesia ameslariak, alde batetik, eta bizitza datorren bezala hartzeko joerak, bestetik. Emakumeek eta apaizek hezi zuten, biek ala biek markatuta utziz. Artean bost urte ez eta aita hil zitzaion; ondoren, amarekin eta bera baino hamabi urte zaharragoa zen arreba Henrietterekin gelditu zen. Arrebaren izaera moralak, handia eta irmotasun sakonekoa izanik, anaiaren haurtzaroa afektu bizi eta distiratsuz bete zuen. Renanen hitzetan, berarengan eragin handiena izan zuen pertsona bilakatu zen Henriette. Lehen ikasketak Tréguiereko apaiztegian egin zituen, amak eta maisuek apaiza izatera bultzatuta.

—7—


Sarrera

Bera ere apaizgoan bizitza desinteresatua aurkituko zuelakoan zegoen: ikasketetara dedikatuta eta goi mailako helburu batek nobletuta, barne-barneko gogoak aseak zituen. Gauzak horrela, hamabost urte eta erdi zituela, beka baten bidez, Saint-Nicolas de Chardonnet-eko apaiztegian sartu zen. Han aurkitu zuen erlijioa ulertzeko modu mundutarra, Tréguiereko apaizek bizi zuten fede sinple eta inozoarekin zerikusi handia zuena, eta pixkanaka-pixkanaka beraren fede katolikoaren oinarri moralak desagertuz joan ziren. 1842an Issy-ko apaiztegira aldatu zen Renan, filosofia ikasteko asmoz, eta pentsalari alemanen irakurketek aldendu zuten behin betirako dogmatik, unibertsoa barne-printzipio baten bilakaera inkontzientea eta espontaneotzat ulertzera eraman baitzuten. 1843 eta 1844an, azkenik, Saint-Sulpiceko apaiztegian burututako filologia semitikoaren ikasketek Biblia ez dela liburu inspiratu bat, eta froga filosofikoei froga historikoak gehitu behar zaizkiela erakutsi zioten. Ondorioz, apaiz izateko asmoa bertan behera utzi zuen (1845ean). Bizi izan zuen krisialdi moral gogorrean, arreba Henriette izan zen sostengatu, gidatu eta animatu zuena « à se dégager complètement des suggestions toutes-puissantes d’une discipline cléricale ».

—8—


Esteban Antxustegi Igartua

I. POSITIBISMOAREN ERAGINA

Urte horietan bizi zen pentsioan ezagutu zuen bizitza osoan adiskide izango zuen Marcellin Berthelot, bera baino lau urte gazteagoa zena; horren eragina erabatekoa izan zen Renanen prestakuntzan. Berthelotek eman zion zientzia fisiko eta naturalen ikuspegia, berau filologia eta historia baino zabalagoa eta metafisika alemana baino zehatzagoa zena, hain zuzen. Egia ezagutzeko eta gizarteak aldatzeko zientzia positiboan konfiantza izaten erakutsi zion. Ikuspegi berri horretaz baliatu zen bizitzari zentzua emateko, kasik erlijio bilakatzeraino. Apaiztegiko ikasketen jarraipena den Histoire générale et systèmes comparés des langues sémitiques lanean (1845) Renanek, Berthelotekin izandako elkarrizketen ondorioz, bere ikasketen emaitzak hain eragin zuzena izan zuten teoria berriekin konbinatu zituen. 1848an, orientalista ospea eman zion lan hori aurkeztu zuelarik, hizkuntzaren ezagutza arima semitikoan barneratzeko modua dela adierazi zuen. Aipatutako urtean hasi zen, gainera, 1890 arte argia ikusiko ez zuen liburua prestatzen: L’avenir de la science. Lan horrek baztertu egiten zuen unibertsoa ordenatzen duen izpiritu sortzaile baten existentzia, Jainko baten existentzia, alegia, mundutik kanpo eta hori ordenatzen duena. Egokiagoa ikus-

—9—


Sarrera

ten zuen etengabeko aldaketaren irudia, barne printzipio baten bilakaera infinitu eta espontaneoa. Renanek, beraz, teologia kristauaren zutabeak filosofia hegeliarraren printzipioez ordezkatu zituen. Hortaz, Hegelen ildoari jarraituz, barne printzipioaren bilakaera horrek gizateriarengan ideiaren gauzatze progresiboa ekarriz, pentsamenduan eta bertutean agertuko zen, eta, azken batean, egia eta ongia gauzatuko zituen. Interesik gabeko ideal horren aurkikuntza erlijio eternoa baino ez zen, dogmez mugaturik eta desagertzera kondenatuta dauden erlijio partikularretatik bereizi beharrekoa, hain zuzen ere. Filosofiak bilatu nahi izan zuen unibertsoaren eta gizateriaren bilakaera ez zegokion, beraz, espekulazio abstraktuari, zientzia positiboei baizik, hala nola Fisikari, Kimikari, Historia Naturalari, Gramatika Konparatuari edo Mitologiari. Renanen filosofia positibista zen, eta ezagutza, naturaz gaindikoa gaitzesten zuen neurrian, esperientziaren eta arrazoiaren menpe ezarri zuen. Gainera, unibertsoko legea, Lamarkek eta Darwinek agertu zuten modura, etengabeko legearena bilakatu zen: « Un éternel fieri, une métamorphose sans fin me semblait la loi du monde. La nature m’apparaissait comme un ensemble où la création particulière n’a point de place et où, par conséquent, tout se transforme. »

— 10 —


Esteban Antxustegi Igartua

Horretan zetzan, Bertheloten eraginez, Renanek ikerketa filologikoetan jarritako arreta eta bere filosofiaren originaltasuna, hots, hegelianismoaren printzipio nagusiak zientzia positiboaren ideiarekin konbinatzea. Positibismoarekin lotuz, baziren Renanek beti kontuan izan zituen oinarrizko arau batzuk: askatasuna; giza aurrerakuntzaren aldeko sinesmena; esperientzia eta arrazoia, ezagutzaren iturri gisa; naturaz gaindikoaren gaitzespena; eboluzioan konfiantza eta bilakaeraren filosofia, besteak beste. Renanek gizarteen eraldaketa zientziari zegokiola uste zuen. Hortaz, guztia betiereko bilakaerari loturik zegoenez, gizateria ezagutzea haren garapena, haren historia ezagutzea zen; gizateriaren garapena, naturarena bezalaxe, berezkotasun inkontziente batena baitzen. Hori dela eta, historiagile baten lanik garrantzitsuena erlijioaren historia, hastapenen historia egitea izango zen, hortxe ezin hobeto ikusten baita berezkotasun sortzaile horren egintza. Hortaz, gizateriaren historiako gertaera moralik esanguratsuena kristautasunaren sorkuntza zen, horrek, izan dituen akats zientifiko eta dogmatismo teologikoaren estutasun guztiarekin ere, betiereko egia moralak aldarrikatu baitzituen. Renanen hitzak erabiliz: « Le livre le plus important du XIXe siècle devrait avoir pour titre : Histoire critique des origines du christianisme. »

— 11 —


Sarrera

1849aren bukaeran, Renan zeregin zientifiko bat burutzera abiatu zen Italiara, eta han bertan zortzi hilabete eman zituen. Bidaia hori aldaketa berri baten abiapuntua izan zitzaion, kasik katolizismoa uztera eraman zuenaren parekoa: artearen eta edertasunaren garrantziaz ohartu zen eta, bere bizitzan zehar, kontzientzia morala eta arrazoi zientifikoaz gain, irudimenari eta fantasiari ere helduko zien. Delako garai horretan, gainera, gertaera politikoez etsita eta gizarte desberdinetan zehar egindako bidaien eraginez, birsorkuntza unibertsalerako amets demokratikoei uko egin zien eta, arazo sozialen konplexutasunaz jabetzearekin batera, konponbideen izaera erlatiboaz eta segurtasun ezaz konturatu zen. 1850ean Liburutegi Nazionalean plaza bat eskuratu zuen Renanek, eta 1850etik 1856era, bere arreba Henrietterekin bizi zen urteotan, filologia eta erlijio historiako ikerketak egiten jarraitu zuen. 1855ean L’Histoire générale des langues sémitiques lan mardula kaleratu zuen, gai horietaz idatzitakoaren bilduma, eta hizkuntzez arduratzen den Akademiako kide izendatu zuten. Urteotan Journal des Débats eta Revue des Deux Mondes aldizkarietan modu aktiboan parte hartu zuen, eta Études d’histoire religieuse (1857) eta Essais de morale et de critique (1859) idazkiek ere garai horretan ikusi zuten argia.

— 12 —


Esteban Antxustegi Igartua

Bitartean, Frantziak bizi zuen egoera sozial eta politikoaz oso juzgu gogorrak egin zituen Renanek, eta ikuspuntu ezkorra mantendu zuen: utilitarismoak eragindako portaerak baino ez zituen ikusten alde guztietatik, eta ez zuen inolako gorentasun moralik ikusten ez jende-multzoetan, ezta buruzagietan ere. 1856an Ary Scheffer pintorearen ilobarekin ezkondu zen. Ezkontza horri esker sartu zen artemunduan, eta L’Histoire générale des langues sémitiques idatzi zuen jakitun hura izatetik Vie de Jésus (1863) laneko idazle poetiko eta bikaina izatera igaro zen. Haren estiloak freskotasuna eta dohain fina hartu zituen eta, ahalmen guztiak erabat garaturik, bizitzako hogei urtetako lan handienari eman zion hasiera: Les Origines du christianisme. Lehenengo liburukia, Feniziara (1860-1861) misio arkeologiko gisa egin zuen bidaian sortu zen. Aipagarria zen Renanek alderdi fisikoari eman zion garrantzia eta, determinismoan erori gabe, beti defendatu zuen alde naturalari leku legitimoa eta garrantzi handia eman behar zitzaiola, gizabanakoen portaerari zegokionez. Horregatik, Jesusen bizitza idatzi aurretik, Renanek Palestina ezagutu nahi izan zuen, herriaren behaketak, paisaiaren garrantziak edota Jesusentzat ezagunak izan ziren bizitzamoldeen ezagutzak berreraikuntza egiazkoago bat

— 13 —


Sarrera

egiteko aukera emango ziotelakoan. Jesus bizi izandako leku hauen ezagutza “bosgarren itaun�tzat jotzen zuen Renanek behin eta berriro. Era berean, testuinguru historikoa ezagutu beharra zegoen. Esaterako, nola uler zitekeen Jesusen bizitza, haren epaiketa, heriotza, erromatarren okupazioa kontuan ez hartuz gero? Hortaz, Galilean kokatu zuen bere lana, Jesusek ezagutu zituen paisaietan, eta bere arreba Henrietteren ondoan idatzi zuen. Hura, bidaia horretan lagundu ondoren, hil egin zen, 1861eko irailaren 24an, sugar gaizto batzuen kariaz. Zeharo hunkituta, Renan positibistak bere arrebaren oroitzapenari opusculo bat eskaini zion, lehendabizi ehun ale kaleratu eta autorea hil ondoren argitaratu zena. Bertan adierazten duen sakontasunagatik, sentimenduen garbitasunagatik edo formaren edertasunagatik, beharbada, autorearen lan gorena kontsidera daiteke.

— 14 —


Esteban Antxustegi Igartua

II. ASKATASUN OSOA BILAKETARAKO ETA KRITIKARAKO

Feniziatik itzulitakoan, Collège de France-ko iraskale izendatu zuten hebraiera, kaldeoa eta siriera irakasteko, 1862ko urtarrilean. Lehenengo irakasgaian, jadanik, Jesus « un homme incomparable » gisa aurkezten zuenez, adierazpen klerikal eta antiklerikalak sortu ziren (otsailaren 21ean); gauzak horrela, ikastaroa suspenditu behar eta, bi urte geroxeago, bertan behera utzi behar izan zen. Gertakari horiek eragin handia izan zuten Renanengan. Haren ustez, historiagileak, beste edozein jakintsuk bezala, ekintzarako askatasun osoa izan beharko luke, hau da, dokumentu guztiak erabiltzeko, kritikatzeko edo konparatzeko gaitasuna, agertzen zitzaizkion ondorio guztiak inolako eragozpenik gabe ateratzeko. Sarritan errepikatu zuen dotrina ofiziala ezartzen duen Estatua bere dogmak inposatzen dituen Eliza bezain kaltegarria gertatzen dela. Biblia eta Korana bezalako liburu santuek kritikaren galbahea pasatu beharko luketela, beste liburu profanoak bezalaxe: « Si les Évangiles sont des livres comme d’autres —dio Renanek— j’ai eu raison de les traiter de la même manière que l’helléniste, l’arabisant et l’indianiste traitent les documents légendaires qu’ils étudient. La critique ne connaît pas des textes infailli-

— 15 —


Sarrera

bles : son premier principe est d’admettre dans le texte qu’elle étudie la possibilité d’une erreur. » Askatasun ezak izpiritu kritikoa hiltzen zuen, Renanen iritzian. Eta horretan zetzan exegeta eta historiagile protestanteen nagusitasuna, kide katolikoekin konparatuz gero; izan ere, katolikoek askatasun behatua baino ez zeukaten. Renanen ustez, historia katolikoak teologiaren arabera arrazonatu zuen. Bere elizako dogmen gatibu izanik, sistemaren barruan gaixo zegoen, ezin baitzuen historiari zegokion benetako lana bete. « Il est une chose —dio Renanek— qu’un théologien ne saurait jamais être, je veux dire historien. L’histoire est essentiellement désintéressée… Le théologie a un intérêt, c’est son dogme : réduisez ce dogme autant que vous voudrez, il est encore pour le critique d’un poids insupportable. Le théologien orthodoxe peut être comparé à un oiseau en cage : tout mouvement propre lui est interdit. » Hala ere, Vie de Jésus argitaratu izanak (1863ko ekainaren 23an) Europako gizon ospetsuenetakoa egin zuen Renan. Egia esan, liburu hori Jesusen fisonomiara gerturatzeko, pertsonaia historiko gisa hartuta, testuen laguntzaz egiten den lehenengo saiakeratzat har daiteke. Horrela, Renanek Jesusen psikologia eta mezu berritzailea agertu zituen eta, herrialde eta garai

— 16 —


Esteban Antxustegi Igartua

bateko gizakitzat hartuz, beste lotura guztietatik askatuz, haren filosofia eta moralean dagoen betiereko egia erakutsi zuen. Les Origines du christianisme-ren bigarren liburukian, Les ApĂ´tres-en (1866), Kristoren berpizkundearekiko sinesmena azaltzen saiatu zen Renan, eta hori maitasunaren lilurapean aurkitu zuen. Hirugarren liburukia idazteko, Saint Paul et sa mission (1867), apostolua ibilitako lekuak ezagutzeko bidaia egin zuen Ekialde Hurbilera (1864-1865). Bertan Erromatar Inperioaren egoera morala eta soziala aztertu, Paulo ekintza gizona zen aldetik aurkeztu eta Jesusek amestutako erlijioa bideragarri egin zuena adierazi zituen. Gainera, Pauloren fede sutsuak erlijio berriaren hedapena mugatzen zuten Epai judutarren hertsikeria erritualak gainditu ahal izatez gain, administrazio inperialean ondasun materialak ziurtatuak zituzten jentilen eszeptizismoaren aurrean politeismoak asetzen ez zituen behar moralak agerian utzi zituen. Lan horretan, gainera, judutarrek Europan inposatu zuten bizitzari buruzko ikuspuntu moral eta erlijioso berria agertu zuen, eta ikuspuntu horrek Greziatik jasotako bizitzarekiko ikuspuntu artistikoarekin izango zuen gatazka argitu ere bai.

— 17 —


Sarrera

III. BERDINTASUNA EDO EZINEZKO IDEALA

1869an Renan, Saint Paul argitaratu ondoren, Saint-et-Marne-ko legebiltzarrerako hauteskundeetan oposizio liberaleko hautesle modura aurkeztu zen, baita aukeratua izan ere. Hurrengo bi urteek, gerra eta Komunako gertaerak medio, Renanen pentsamenduan 1848ko gertaerak bezalaxe, ikara sakona sortu zuten: arrazoiaren eta eginbeharraren erresuma berak uste baino zapuztuago zegoen, eta horren parean erokeria, ankerkeria eta zakarkeria ezmorala herri zibilizatuetan —Alemanian eta Frantzian— inposatzen ari zela ohartu zen. Horrek guztiak, giza naturaren ezinbesteko perfekziorik eza kontuan hartuz, garapena lilura baino ez zela sinestera eman zuen Renan. Horregatik baztertu zituen erlijio historiako ikasketak eta Frantziari, La Réforme intellectuelle et morale (1871) lanean, birsortze egitasmo bat proposatu zion, eta Dialogues et fragments philosophiques lanean (1871n idatzi eta bost urte geroago argitaratu bazen ere), kontzientzia filosofikoaren azterketa bat. La Réforme intellectuelle et morale idazkian, Iraultza Frantsesetik sortutako eraikuntza demokratikoa, gerra eta Komuna —haren ondorioak baino ez baitziren izan—, baztertu behar zirela aldarrikatu zuen. Horien lekuan, Renanek Frantziaren berrerai-

— 18 —


Esteban Antxustegi Igartua

kuntza proposatu zuen, eredu aristokratiko batean oinarrituz. Hori interes partikularren tentalditik kanpo egongo ziren izpirituzko goi mailako elitearekin osatua ikusi zuen: modu berri batez adierazita, 1848an izandako ametsa plazaratu zuen berriro, nazioa zuzenduko lukeen elite intelektualaren eta moralaren premia, hain zuzen ere. Renanen iritziz, gizartea nahitaez desberdintasunean oinarritzen zen, hori naturari baitagokio, eta gobernariek desberdintasun hori birmoldatzen ahalegindu behar bazuten ere, ez zuten zertan ezabaturik hori: « La societé humaine —idatzi zuen 1870ean— est un édifice à plusieurs étages où doit régner la douceu, la bonté, mais non l’egalité. » Are gehiago, Benjamin Constant-ek uste zuen bezala, Renan uste osoan zegoen askatasunaren eta berdintasunaren oinarriak bateraezinak zirela, hau da, ezin zirela era berean aplikatu herrialde bakoitzean. Lehen Inperioan, esaterako, frantsesak berdintasunean bizi izan ziren, baina oinarrizko libertateak zeharo zeuden desagertuak. Horrek gizartearen erabakia izan behar du, eta herritarrak askatasunaren edo berdintasunaren alde egin behar du. Renanek askatasunaren alde egin zuen. Zenbaitek “desberdintasunaren teoriko” gisa kalifikatu izan dute Renan, eskola aristokratikoaren sos-

— 19 —


Zer da nazioa?  

84-8373-620-9

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you