Page 1

AURREKONTUAK 2014: EAJren PROIEKTUARI ERANTZUNA Zirriborroa irakurtzean ezer berririk ez: Antzokia eta Kultur Etxearen distiraz itsuturik, ez dute beste inbertsiorik egiten. Zergatik? Horrek herritarrekin eseri eta euren kezkak kontuan hartzera eta oposizioko taldeekin negoziatzera behartuko lituzkeelako. Berandu heldu da 2014ko EAJren aurrekontu proposamena; ez dago aitzakiarik. Inguruko udal batzuetan ere berandu aurkezten direla dio Alkateak, eta zer? Berandu datoz, EAJk ez duelako borondate sendorik Aurrekontuak negoziatzeko. Zergak izoztu dituztela esan dute; halabeharrez, martxoan aurkeztuta ez dagoelako aukerarik udal diru iturri nagusi diren zergak eztabaidatzeko. Aurkezpenean Alkateak argi utzi du: “Aurkezten duguna gauzatuko dugun aurrekontu proiektua da, negoziatu ala ez”. Hori al da Aurrekontuak eztabaidatzeko saiakera? Argi eta garbi ez. EAJk dena ondo lotuta du nahi duena egiteko (Antzoki eta Kultur Etxe erraldoiak, murrizketak...) eta nahi ez duena ez egiteko (etxebizitza politikan eragin, herri ekonomia suspertu...). Getxoberri udal komunikabidearen erabilera alderdikoia egin dute berriz ere. Parte Hartzeaz ere hitz egiten dute, udal honetako Aurrekontuak inori galdetu gabe egiten diren bitartean. Zirriborroa irakurtzean ezer berririk ez: Antzokia eta Kultur Etxearen distiraz itsuturik, ez dute beste inbertsiorik egiten. Zergatik? Horrek herritarrekin eseri eta euren kezkak kontuan hartzera eta oposizioko taldeekin negoziatzera behartuko lituzkeelako. Inbertsiorik ez alokairuzko etxebizitza parke publikoan, horrek ez baititu hauteskunde garaian egin daitezkeen inaugurazio ekitaldi mediatikoak ekartzen. Inbertsiorik ez Areetako plazan ezta beste auzoetako azpiegituretan. Guzti hori gutxi balitz, zehaztasunetan sartuta, Getxoberriko 2014 Aurrekontu propagandan azpimarratutako “Helburu” bakoitzaren atzean gezurrak aurkitzen ditugu: - Tokiko garapena eta jarduera ekonomikoa bultzatu: ez dute inolako inbertsio berezirik egiten honetan 2013rarekin alderatuz. - Gizarte kohesioan eragin: zelan baieztatu dezakete hau ez badute aberastasunaren banaketarako inolako neurririk hartzen ezta ere oinarrizkoa den etxebizitza eskubide bermatzeko inbertsiorik egiten? Azpiegitura erraldoiek ez dute kohesioan laguntzen, are gutxiago oinarrizko beharrak bermatu ez eta kultura herrikoia bultzatzen duten herri-eragileei murrizketak aplikatzen zaienean, - Etxebizitzaren lorpenean, aparkalekuan eta mugikortasunean eragin: Aurrekontua osoan ez dago hiru helburu hauei erantzuten dion inolako inbertsiorik.. - Getxo gozatu, kultura, aisia, kirola: zelan esan dezaketen hau Kultura aurreko urtean eta aurten murrizketa gogorrena pairatzen duenean? %16etik gorako murrizketa mantentzen zaie. - Berdintasun, euskara eta Ingurumen politikak bultzatu: Arlo hauek


murrizketak besterik ez dituzte biziko berriz ere 2014an, nahiz eta Ingurumenari 0,6a edo Berdintasunari 0,22a besterik ez eskaini. - Proiektu estrategikoak garatuz: Zeintzuk? Norentzat dira estrategikoak? - Kalitatezko oinarrizko zerbitzuak: Zerbitzu garrantzitsuenak enpresa pribatuen esku uzten dira, horrek suposatzen duen deskontrol eta lan baldintzen degradazioarekin. Gezurren artean larriena, Gizarte Politiketan aurkitzen dugu. 2014an egoera zailenean dauden familiei IBI eta bestelako zergak ordaintzen laguntzeko 233.000 euroko poltsa gordeko duela esaten du EAJk Getxoberrin. Gezur galanta! Diru kopurua eta IBI, estolderia eta zaborrak ordaintzen laguntzeko diru laguntza lerroa EH Bilduren proposamenez jarri zen martxan 2013an eta bi deialdi egin dira. EAJk ez du 2014an diru laguntza deialdia egiteko asmorik eta aurreko deialdien dirua erabiltzen du herritarrak engainatzeko. EH BILDUREN PROPOSAMENAK: Aurrekontuak martxoan jasotzeak EAJk negoziaketa sakon bat egiteko borondaterik ez duela argi erakusten digu. Hala ere, EH Bilduk 2014. urteko Getxoko aurrekontuei buruz hitz egiten hasteko ondoko gutxieneko puntuak jaso beharko lituzkete: - Etxebizitza politikan inbertsioa: o Esku pribatuetan dauden udal lurrak erostea, gutxienez iaz Kortiñeko lurrak saltzeagatik Udalak lortu zuen diru kopuruan, eta diru hori Udalaren alokairuzko etxebizitza parke soziala egitera bideratzea. o Hiri lurzoruan egin behar diren promozioetan (Sarrikobaso, Alango…) esku pribatuetan dagoen partea erostea eta alokairuzko Udalaren etxebizitza parke soziala osatzera bideratu . o Etxebizitza hutsen errolda egiteko partida zehaztea. o Zabor eta estolderi tasak igotzea (IBI jadanik ezin da baina datorren urtean bai) hutsik dauden etxebizitzen jabeei. o “Bizigune” alokairuzko etxebizitzen programan sartzeko kanpaina egitea. - Herri-ekonomia sustatzeko partida handitzea, plan berezia bultzatzeko: o Enpresa txikietan kontratazioa bultzatzeko diru laguntza lerroa ateratzea o Nekazaritza ekologikoaren plan estrategikoa egitea. o Lanpostu publikoak sortzea, horretarako zain dauden OPEak martxan jartzea (gizarte langileak, administrariak…) eta udal lanpoltsak berritzea. - Murrizketak atzera bota 2011ko aurrekontu egoeran gelditu arte, gutxienez ondoko arloetan: o Euskalgintza Kirola o Berdintasuna Kulturgintza Hori martxan ipintzeko Getxoko EH Bilduk honako diru sarrerak erabiltzea


proposatzen du: - Politikarien soldatak eta liberazio kopuruak murriztea: o 2011. urtean EH Bilduko zinegotziok Getxoko udaletxean sartzean egin genuen proposamena gainontzeko alderdiek kontuan hartu izan balute jadanik hiru milioi euro urtero aurreztuko genituzkeen. Berriro eskatzen dugu 2014. urteko aurrekontuetan murrizketa hauek aplikatzea: soldatak %20, liberazioak 33tik 19ra. - Romo-Itzubaltzetako Kultur Etxearen proiektua birplanteatzea: o Romo-Itzubaltzetako Auzo Elkarteren eskaerei erantzunez proiektua birplanteatzea, birdimentsionatuz eta kostuak murriztuz. Aurretik Getxoko herriak erreferendum baten bidez aukeratu beharko luke zein Kultur Etxe mota eraiki. - Foru Aldundiak emandako dirua erabiltzea: o Aurten iaz baino 6,5 milioi euro gehiago jaso du Udalkutxatik Getxoko Udalak

Getxon, 2014ko martxoaren 14a


Maitane Nerekan Umaran Bildu Getxo Udal Taldearen Bozeramailea

getxo.ehbildu.net bildu@getxo.net // bildugetxo@gmail.com

20140314-ehbildu-aurrekontuak-erantzuna  

2014ko martxoaren 14an Getxoko EAJk egindako aurrekontu proposamenari erantzun zion EH Bilduk, Romo Kultur Etxearen obren aurrean egindako p...

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you