Page 1

ONDAREA AUZOLANEZ BERRESKURATZEA Getxok duen ondare publikoaren baitako eraikin batzuk, nahiko ahazturik ditugu. Adibiderako, Galeako gotorlekua, Azkorriko Iberrealdeko latsarria, Punta Bego単a bera, Gorrondatxe gaineko bunkerra... Krisi ekonomiko larrian gaudenez, diru-trukea holako lanak egitea zaildu daitekeela kontutan harturik, Getxoko Udalak auzotarrei deitutako auzolanaren bidez, egoera kaxkarrean diren ondare eraikinak baldintza duinetan jartzea proposatzera gatoz. Gure kulturaren agerraldi garrantzitsuenetako bat honetarako berreskuratzeak, auzolana alegia, laguntza ezin ederragoa eman liezaguke galzorian dauden eraikinen ezagutza eta berreskurapenerako. Auzolana Udalari lotutako ekintza modura berreskuratzea bere, ondare berreskurapen alorrekoa da. Getxoko BILDUren ustetan, auzotar ugari egon daiteke prest, auzolanen bidez geure eraikin hauek egoera duinean mantentzeko; behintzat, horiek behar bezala konpondu eta erabilera zehatza emateko inbertsioa egin ahal izan arte. Auzolan ekitaldi hauek, probetxuzko gerta daitezke ondarearen historia ezagunago egiteko eta altxor horien balioaz eta garrantziaz herritarrak kontzientziatzeko.. Asmo honetan lan teknikoak egin beharra izan daiteke oztopoetako bat (jakina da mota horietako eraikinen kontserbazio lanak ezin daitezkeela edozein modutara egin). Badakigu baina tekniko onak ditugula udal-langile, eta beraien agindupean egin daitezke lanok. Euren laguntzaz eta prest dauden auzotarren laguntzaz, auzolan ekimen ezberdinak antola daitezke, geure ondarearen zati garrantzitsu honi irtenbide eta proiekzio berria emanaz. Horregatik, ondokoa eskatzen diogu Osoko Bilkurari onartua izan dadin: 1. Egoera txarrean diren Getxoko ondare eraikinak (Galeako gotorlekua kasu) kontserbazio baldintza duinetan egon daitezen, esperientzia pilotu moduan, auzolan ekitaldiak antola ditzala Getxoko udalak, horretarako bere esku dituen azpiegitura erabiliz (teknikoak, lanabesak, ...) eta borondatez auzolanean parte hartu nahi duten auzokoen parte-hartzea eskatuz. 2. Horretarako udalak beharrezkoak diren giza baliabideak zein baliabide materialak jartzea eta auzolan deialdia zabaltzeko beharrezkoa den komunikazio kanpaina egitea.

Getxon, 2012ko urriaren 30a Maitane Nerekan Umaran / Bildu Getxo Udal Taldearen Bozeramailea

20121030-getxo-bildu-ondarea  

Udalerrian dauden ondare publikoaren baitako eraikinak borondatez auzolanean parte hartu nahi duten auzokoen parte-hartzearen bitartez berre...

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you