Page 1

Leioa, 2012ko uztailaren 17a PRENTSA-OHARRA Bilduk kritikatu egiten du Pinosoloren kontratuaren adostutako indargabetzeak Udala 4 milioi euro inguru ordaintzera behartuko duela, udal-aurrelontuaren %10, Lehiaren Defentsarako Euskal Zerbitzuak (LDEZ) salatutako enpresei. Salatzen du proiektuaren ebaluazio-batzordeen arteko lotura eta gertakari honetan Alkateak duen ardura zuzena. Duten kudeaketa negargarriak ,EAJ-EB udal-gobernua, eta bereziki Alkatea, eskandalu honen aurrean duten erantzukizun politikoak beren gain hartzera behartzen ditu. Iragan uztailaren 12an Leioa Kirolak-en administrazio kontseilua egin zen; bertan Pinosolo kiroldegiko kontratuaren adostutako idargabetzea erabaki zen; EAJ, EB, PSE eta PPren aldeko bozkei esker. Bilduren udal taldeak aipatutako kontseiluan jakinarazi zuen ebaluazioa egiten duten enpresetako bi, ordura arte independenteak omen zirenak, hirugarren enpresa baten bazkide direla. Leioa Kirolak-en presidente eta Leioako alkate Eneko Arruebarrenak onartu egin zuen bigarren ebaluzio-batzordea kontratatzeko lehen ebaluzio-batzordearen AFP Group enpresari aholkua eskatu ziola; azken hori alderdikeriagatik gelditu zen prozesutik kanpo. Alkateak bigarren batzorderako AFP Group-ek proposaturiko enpresak kontratatu zituen. Galdetu zaion bakoitzean ez du gai honen inguruko informaziorik eman nahi izan. Horri larritasun handiko gertaera deritzogu. 1. Kontratua adostasunez indargabetzeko erabakiaren aurrean honako hau

adieratzen dugu:

•

Udal diru-kutxarentzako hondamen ekonomikoa: Salatzen dugu adostutako indargabetzeak dakarren kalte-ordainaren ondorioz udal diru-kutxak kalte ekonomiko oso larria jasango duela. Kalte-ordain horri aurretik ordaindutako fakturak gehituz gero, udal diru-kutxak 4 milioi euro inguruko gastua izango du. Zenbateko honen pisua irudikatzen laguntzeko esango dugu leioaztarrok enpresa horiei urteko udal-aurrekontuaren %10 ordainduko diegula; Gizarte-ekintza edo Kultura Sailak duten diru partida baino handiagoa dela; kopuru horrekin Gizarte larrialdietarako urtebeterako aurrekontua 10 bidez gehitu ahal izango litzatekeela; gizarte alokairuko 33 etxebizitza eraki edo 24 Umore Azoka antolatu. Hala ere, diru hori Lehiaren Defentsarako Euskal Zerbitzuak salatutako enpresei ordainduko zaie.

•

Leioako EAJ eta EB dira eskandalu honen arduradun politiko zuzenak: EAJ eta EBk osatu eta Eneko Arruebarrena buru duen udal-gobernuarena da bidegabekeri

Email: bildu@leioa.net / bildu.leioa@gmail.com Tlf:944008038 / 647769285 www.bildu.info/leioa


honen erantzukizun politiko zuzena . EAJren kudeaketa ereduari jarraituz, galerak sozializatzen diren bitartean irabazi ekonomikoak pribatizatzen dira. Kudeaketa negargarriak, erdipurdiko egiek eta informazioa ezkutatzeak egungo egoera sortu dute

Adostutako indargabetzea PSE eta PPren proposamena da: PSE eta PPk kontratuaren indargabetzea bultzatuz Udal-gobernuari lagundu diote Pinosolo proiektua amaitutzat jotzera. Uste dugu jarrera hau guztiz arduragabea dela eta berau dela kalte-ordain gisa 2,6 milioi euro galtzea ahalbidetu duena.

Bilduk baliogabetasuna lortzeko egintza legalak defendatzen ditu: Bilduk argi dauka kirtenkeri honi irtenbidea emateko aukera bakarra dela kontratuaren baliogabetasuna lortzeko egintza legalak hastea, eta horrela adierazi zuen Kontseiluan.

2. Ebaluazio-batzordeen arteko loturaren eta alkateraen jarreraren aurrean honako hau adierazi nahi dugu:

Bi ebaluazio-komiteak ez dira independenteak: Hilabeteak aurrera joan ahala esleipen prozesuari buruzko susmoak areagotzen dituzten froga gehiago aurkitzen ditugu. Azkena eta ziur aski eskandalagarriena da Bilduk Kontseiluan ezagutzera eman zuena: lehenengo ebaluzio-batzordeko enpresa bat, AFP Group, eta bigarren ebaluziobatzordeko bat, Bm2 Arquitectos, hirugarren enpresa baten bazkide direla. Datu honek gezurtatzen du Eneko Arruebarrenak dioena, proiektu irabazlea bi batzorde independentek ebaluatu zutela.

Alkatea da bi batzordeen arteko loturaren arduradun zuzena: Bilduk aurkeztutako frogaren aurrean Eneko Arruebarrenak onartu zuen AFP Group enpresari eskatu zizkiola bigarren ebaluzio-batzordea kontratatzeko enpresen izenak. Hau da, Alkateak alderdikeriagatik baztertutako enpresari eskatu zion aholkua eta ondoren horren bazkide den enpresa bat kontratatu zuen. Gertaera are larriago da kontuan hartzen badugu bigarren ebaluazio-batzordearen inguruko azalpenik eskatu zaionean Alkateak azalpenak emateari uko egin izan diola.

Email: bildu@leioa.net / bildu.leioa@gmail.com Tlf:944008038 / 647769285 www.bildu.info/leioa


•

Eneko Arruebarrena alkateak bere erantzukizun politikoa onartu behar du: Ez dakigu zein interes izan ditzaketen Eneko Arruebarrena alkateak eta Leioako EAJk, Pinosolo auzian duten jarrera edukitzeko. Argi duguna da denbora luzea daramatela informazioa ezkutatzen. Hala ere, Bilduk egindako ikerketa lanak eta informazio eskariak frogatzen duten moduan, azkenean guztia jakiten da. Litekeena da azken informazio ezkutaketa hau izatea larriena; Alkatea zuzenean inplikatzen du, bera izan baitzen bigarren ebaluazio-batzordea kutsatu zuena. Azalpenik eskatu zitzaionean ez ditu inoiz eman. Orain badakigu arrazoia. Ikerketa-batzordean azalpen gehiago eman izan beharko ditu; eta ziur aski, bere ardura politikoa onartu.

Email: bildu@leioa.net / bildu.leioa@gmail.com Tlf:944008038 / 647769285 www.bildu.info/leioa

20120717-leio-bildu-pinosolo  

Pinosolo kiroldegiaren inguruan hartutako azken erabakiaren gaineko prentsaurrekoa eman zuen 2012ko uztailaren 17an Leioako Bilduk.

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you