2011ko azaroaren 17an, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Penaleko Hirugarren Aretoko epaileek zortzi urteko espetxe zigorra ezarri zieten Aitor Cotano eta Arkaitz Goikoetxea Uribe Kostako gazteei Abra itsas-erret klubean lehergailu bat jarri zutelakoan. Iñigo Gutiererz gaztea, berriz, absolbitu zuten.