Page 1

!"#$%&'2"((-#,(("*'+,(#,-1"#8,*'"((")"("*#", Udalbatzak iragan urtarrilean Berdintasun Kontseiluaren funtzionamendua arautzen duen araudia onartu zuen, aho batez; kontseilu hori organo berri bat da, parte-hartzailea, aholku-emaile izaera duena, eta harekin denen arteko parte hartzea eta lana gauzatu eta arautuko dugu bertan inplikatutako eragile sozialekin jada egiten ari garen berdintasun-politiken alde.

LANEKO SEKTOREETAKO TALDEAK

s 11 BILERA honako auzo haue-

tako bizilagunekin: Zubiak eta Oikosa, Aldapa eta Zubilleta, Lehengo Golf-a, Sarrikobaso, Iturribide, Urduñako Portua eta Unbe, Santa Ana, Romo, Aiboa, Villamonte, Santa Ana eta Algorta.

Udalaren Berdintasun Zerbitzuak sustatutako Berdintasun Foroak azken urteotan izan duen esperientzia bikainaren bilakaera naturala da kontseilu berri hau. Ekimen horretan oso era positiboan egiaztatu eta baloratu dugu bertan parte hartu duten emakumeen elkarteek nahiz mugimenduek egindako lan serio eta konprometitua.

HIRIGINTZA PLANGINTZAKO AHOLKULARITZA BATZORDEA

Hortaz, udalerriko eragile sozialekin –era parte hartzaileanegiten ari den lanaren adibide bikain baten aurrean gaude. Eta azken helburu bat du: haren irizpide eta ezagutzarekin, udal-kudeaketa orientatzea eta hobetzea.

Udalerriko hirigintza-plangintza estrategikoan parte hartze soziala artikulatu nahi duen organo aholku-emaile eta kide anitzeko organoa. Era askotako ordezkarik osatua, Euskal Lurzoruaren Legea beraren erabakiak erraz gainditzen ditu. Gizarte alor zabala Udalean ordezkaritza duen udal-talde politikoekin batera eta udal-gobernuko taldea bera.

Hala, ekimen parte-hartzaile berri honekin batera, asko dira ildo beretik lan egiten dugun kontseilua, foro, lantalde eta batzordeak: Hirigintza Plangintzako Aholkularitza Batzordea, Merkataritza Mahaia, Turismokoa, Euskararen Aholkularitza Batzordea, Ingurumeneko Foro edo Boluntariotzakoa, Kooperazio, Gazteria eta Antenen lan-taldeak, Etorkinen plataformak edo Uholdeen Batzorde bereziak eta HAPOren berrazterketarena… Pertsona askok ordu asko sartu eta ahalegin handia egiten du foru horietan guztietan parte hartzeko, era horretan, gai bakoitzean udal-politiken orientazio hobea erraztuz.

INGURUMENEKO TOKIKO FOROA

Haatik, hemendik, publikoki nire aitorpena eta eskerrak eman nahi dizkiet pertsona horiei guztiei, gure udalerriaren bizibaldintzak eta bizi-kalitatea hobetzearen alde egindako lan altruistagatik. Oso gutxi ezagutzen den lana da, gehienetan itzalean egiten dena eta, hala ere, ahalegina, denbora, ardura eskatzen dutena; horrek argi erakusten du besteen alde lan egiteko zer bokazio dagoen. Hori guztiagatik, bidezkoa da bere neurrian aitortzea, baloratzea eta eskertzea. Eskerrik asko bihotz bihotzez!

Ondorengo sektoreetako ordezkari bana: hotelak, ostatuak, errekurtsoak, taxiak, bela-enpresak, bidaia-agentzia harkorrak, taberna eta kafetegiak, jatetxeak, Alkateak, zinegotzia, teknikariak eta turismoko informatzailea. Hiru hilean behin bilerak egitea aurreikusten da.

Imanol Landa Jauregi Getxoko Alkatea

Honako hauek osatzen dute: Getxo Enpresa eta Merkataritzako ordezkari bat, kultur arloko elkartea, Basozaleak, URKOA, Bizkel, FEGEVOL, Eskuzesku, Lanius, Ekologistak Martxan, udalerriko ingurumen-arloko 2 pertsona garrantzitsu, Eskolako Agenda XXIeko 2 irakasle, EHUko irakasle bat eta kirol elkarteetako ordezkari bat. Hilean behin biltzen dira, uztailean eta abuztuan izan ezik.

ERA ASKOTAKO EKIMENAK s

Telefonia mugikorreko antenen lan-taldea.

s

Gobela ibaiaren uholdeen Batzorde Berezia.

s

Elkarrizketako Udal Foroak.

s

Plaza eta parkeetan, oinezkoentzako guneetan eta bidegorrisarean egindako hirigintza-jardueren prozesu parte-hartzaileak. (Txabarri-Zuazo parkea, Malakate, Eskolen plaza)

s

Hirigintzako aldaketei buruzko informazio-bilerak (HAPN: Getxo Antzokia, Justizia Jauregia, Erromo Kultur Etxea…).

s

Ohar, kexa eta iradokizunen programa.

s

Urtean behin egiten diren herritarren asebetetze-mailari buruzko inkestak. Gainera, alor ezberdinek bi urtean behin beren zerbitzuak nola ematen diren eta zer kalitate duten jakiteko inkesta egiten dute.

s

Arazoak konpontzeko bilera zuzenak (bizilagunen komunitateak).

s

Bilera pertsonalak Alkatearekin eta zinegotziekin.

TOKIKO AGENDA XXI PROGRAMA Ikastetxeek osatzen dute.

TURISMO MAHAIA

MERKATARITZA MAHAIA Foro aholku-emaile eta informatzailea eta komunikazio, dinamizazio eta jarduera-gaitasuna hobetzeko lan-taldeak dituena, merkataritzako eta ostalaritzako jarduera sustatuko dituen ekintzak koordinatu eta partekatzeko xedearekin. Honako hauek osatzen dute: talde horien ordezkari diren merkatariek, merkatarien elkarteek, sustapen ekonomikoaren arloko ordezkari politikoek eta Getxolaneko teknikariek. Lan-taldeak hilean behin biltzen dira eta Mahaia bi hilean behin.

OKUPABILITATEA HOBETZEKO TALDEA

Getxoko Udalerriak, Udala buru dela, parte hartze demokratikoaren kontua serio hartu duela uste dut. Gaur egun gai horri buruzko diskurtso zabala dago (modan dago). Politikari guztiek esaten digute herritarrek parte hartu behar dutela, baina kasu gehiegitan diskurtso horiek erretorika hutsa da edo jarduera hutsak, deliberaziorik gabe, non herritarrek dagokion erakundeak aurrez hartutako erabakiak baieztatu besterik ez dituen egiten. Ez da hori Getxok aukeratu duen bidea. Horretarako nahikoa da abian dauden espazio-talde zabala zerrendatzea, besteak beste, Hirigintza Plangintzako Aholkularitza Batzordea, Ingurumeneko Tokiko Foroa, Turismo Mahaia, Merkataritza Mahaia, Okupabilitatea Hobetzeko Taldea, Gazteria Foroa, Berdintasun Kontseilua, Kooperazioko Lan Taldea, Euskararen Aholku Batzordea, Boluntariotzako Erakundeen Federazioa, Etorkinen Plataforma, hirigintzako jarduerei buruzko prozesu parte-hartzaileak, elkarteen ataria… Sare parte-hartzaile zabal horrek argi uzten du agerian, parte hartzeko praktikak eskaera demokratiko horren benetako bi helburuak lortzen ari dela Getxon. Alde batetik, erabaki politikoen prozesuan duen presentzia, herritarren talde iraunkorren erabakien emaitzetan. Bestetik, herritarren kontzientzia errepublikar baten garatze eta zabaltzea, hau da, interes publikoaren definizioa herritarren zeregina ere badela ulertzen duena. Pedro Ibarra EHUko katedratikoa eta erretiratua. Partaidetzan aditua

eskerrik asko

GETXO AUZOZ AUZO

muchas gracias

Enplegu eta prestakuntzaren alorretan lan egiten duten erakundeen partaidetzarekin: EIN, NORABIDE, SORTARAZI, ESKUZ-ESKU, Neguriko Eskola Teknikoa, SIPE UGT, EPA, Fadura LH, Ibaiondo LH, Aixerrota BHI, Caro Baroja BHI eta Getxo-Leioa LHI. Helburua da lan munduratzeko alorrean lan egiten duten erakundeek nola egiten duten lan jakitea eta lankidetzarako izan daitezkeen ildoak zehaztea. Urtean bitan biltzen da.

GAZTERIA FOROA 12 gazte-elkartek eta Gazteriako teknikariak osatuta. Urtean lautan biltzen dira proposamen berriak, diru-laguntzen oinarriak eta gazteekin lotutako gaiak jorratzeko.

KIROL-PARTAIDETZA s GETXO MARKAKO KLUBAK - 2643 jokalari. - 225 entrenatzaile/koordinatzaile.

BERDINTASUN KONTSEILUA Honako hauen ordezkari banak osatzen dute: emakumeen elkartea, sindikatuak, udal-talde politikoak, enpresa- eta merkataritza-sarea, hezkuntzaeta gazteria-alorrak, Alkatea edo berdintasuneko zinegotzia eta zerbitzu bereko teknikaria. Orain arte izan den Berdintasun Foroa ordeztuko du. Urtean seitan biltzea aurreikusita du, gehi aparteko bilkurak. Helburuak: emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea, genero-berdintasuneko hainbat programatan proposamenak egitea eta Berdintasun Planaren jarraipenean parte hartzea.

- 3.338 bazkide, abonatu.

s ZENBAIT KIROL-TALDE Zuzenean udal-ekipamenduak kudeatzen dituzte.

KOOPERAZIOKO LAN TALDEA 12 GKEk, teknikariek eta zinegotziek osatzen dute. Urtean lauzpabost bilkura egiten dituzte.

HERRITARREN ELKARTEEN ATARIA

EUSKARAREN AHOLKU BATZORDEA Getxoko euskararen munduan esanguratsuak diren 11 pertsona, teknikariak eta zinegotzia. Urtean 4 bilera egiten dituzte

BOLUNTARIOAK: FEGEVOL FEGEVOL Getxoko Boluntariotzaren Erakundeen Federazioa 16 elkartek osatzen dute. Urtean 10 bilkura egiten dute eta haietan udal-teknikari batek parte hartzen du.

GETXOKO ETORKINEN PLATAFORMA Erakunde autonomoa da, etorkinak diren pertsonei laguntzeko esparruko 10 elkartek osatzen dute eta Udalaren Etorkinen Unitateak koordinatzen du urte guztian zehar. Udalak sustatutako elkarteen laguntze- eta sendotze-prozesuaren zati gisa sortu da, eta Ellacuria Fundazioa da esleipendun erakundea.

Gune hau ezaugarri eta helburu askotako elkarteek nahiz erakundeek beren helburu, arazo edo kezkak partekatu ahal izateko sortu da, bai eta beraien eguneroko jarduera eta eginkizunetarako haien komunikazioa handitzeko Internet erabiliz.

FESTA-BATZORDEAK Auzoetako festa-batzordeek jaiak antolatu eta kudeatzen dituzte Udalaren laguntzarekin. Udalak ekintzak diruz laguntzen ditu eta espazioak nahiz azpiegiturak eskaintzen ditu.

PARTE HARTZEA ESKOLA KONTSEILUETAN

maraming salamat

danke sehr

merci beaucoup

01,9"((-',:#-;%,<%'"#,':%*+(%3"#-#0,<%'"<-#",<,#-:

thank you very much

grazie

201103-getxo-herri-partaidetza  

2011ko martxoan, Getxoko Udalak "Getxo, herri partaidetzan erreferentea" lelopeko orria banatu zuen, etxez-etxe, udalerriko postontzietan. U...

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you