Issuu on Google+

Behean sinatzen duen BILDU Udal taldeak datorren plenoan onartu dadin hurrengo mozioa aurkezten du:

HILETA EDOTA OMENALDI ZIBILAK Estatu ez-konfesional eta laiko batek bere hiritarren erlijio, ideologia, eta kultu eta gurtza askatasuna bermatu behar du. Edozein kasutan ere, gure gizartearen aniztasun ideologiko, erlijioso eta kulturala askotarikoa da, eta bere ohitura eta gizarte ekitaldien adierazpenean etengabeko transformazioan dagoenez, babestu beharreko ondasun juridiko, sozial eta kulturala da. Gurtza askatasuna adierazi ohi den gizarte ororen esparru esaguratsuenetako bat da; hain zuzen ere, defuntuei agur egitearekin, hileta ohorearekin eta erritoekin harremanetan dauden tradizio erlijiosoak eta sozialak. Horien bitartez pertsonok bizitzaren mugarekin aurrez topo egiten dugu, hau da, heriotzarekin eta azkenarekin. Gure gizartean heriotzaren trantze hori, orain arte, fede erlijiosoari lotuta egon da, eta elizek badituzte tenpluak eta hiletetako ohore eta erritoen tradizio luzea, eta horiek ahalbideratzen diete hildakoen familiei euren defuntuak ohoratzea, Baina gurea bezalako gizarte zabal eta anitz batean, badaude iritzi sekulartudun hiritarrak ere, edozein elizatatik kanpo daudenak, ezin dutenak erdietsi euren defuntuentzako hileta-ohoreak egiteko lokale duin eta egokirik, euren dolu pertsonala egiteko eta azken agurra emateko. Hala, arlo honetan denon arteko berdintasun egoki bat sustatzeko Bilduk Ugaoko Udaletxeari hurrengoa eskatzen dio: Hildakoei omenaldia edota agurra emateko, euren familiak, lagunek edo elkarteek Udal lokalak edota espazio publikoak erabiltzeko baimena eta erabilera erregulatzea.

UGAOKO BILDU TALDE POLITIKOA Ugaon, 2013ko martxoaren 18an


Hileta zibilak