Page 1

ETXEGABETZE ETXEGABETZEEN GABETZE EN EGOERA LARRIAREN AURREAN MOZIOA Joan zen ostegunean, etxegabetzeak ahalmentzen dituen hipoteka legeari lehenengo kritika eta salaketa juridikoak iritsi zitzaizkion Europako erakundeetatik; kasu honetan, Estrasburgoko Auzitegitik. Hurrengo egunean, euskal herritar batek, etxegabetua izatera zihoanean, leihotik salto egin eta bere buruaz beste egin zuen. Jarraian, erakundeetako ordezkariak, alderdi politikoak eta beste eragile batzuk, etxegabetzeen larritasunaz eta ondorioez adierazpenak egiten hasi ziren. Estatu mailan, PP eta PSOE (zeinak azken urteetan Hipoteken legean aldaketak egiteari uko egiteaz gain, ordainketan ematearen aurka ere bozkatu duen hainbat aldiz), bildu eta herritarra inolako babesik gabe uzten duen Hipoteka legearekin amaitzeko akordioa bilatzeko saiakera egiteko asmoa iragarri zuten. Ordu batzuk besterik ez ziren pasa, eta Bankaren Patronalak ohar bat egin zuen publiko, mugak agintzeko. Banka prest zegoen etxegabetzeak bi urterako gelditzeko, baldin eta “muturreko egoera” eta “arrazoi humanitarioengatik” bazen. Hortik aurrera, legearen aldaketa aurkeztu ziguten. Banka espainiarraren erabakiak itsumustuan beteko dituena hain zuzen ere. Gaur, beste behin ere, hainbestetan aipatutako merkatuen diktadurak, zeina klase politikoekiko oligopolio f inantzieroen diktadura besterik ez den, klase politikoaren sumisioa utziko digu agerian. Botere f inantzieroarekiko sumisioa hain zuzen ere. Gaur, beste behin ere, agerian geratuko da Rajoy-ren Gobernua Troikaren agindua betetzen duen txotxongiloa dela, batzutan Europako banku handiei mesede egiteko, eta beste batzuetan, Hipoteka Legearen kasuan bezala, Espainiako bankuaren aginduak itsumustuan bete eta dekretatzeko. Dekretuak ezin du beraz, Amaia Egaña euskal herritarraren heriotza salatzeko sortu diren ahotsak ixilarazteko adabakia izan; Dekretuak balizko arrazoi “humanitarioekin” milaka eta milaka herritar utziko ditu bankaren aurrean babesik gabe. Neurri epel horiek (ikusi behar dira onartuko diren kasu zehatzak) ez dute pertsonek bankaren aurrean jasaten duten egoera asimetrikoa eta injustua zalantzan jartzen. Izan ere, ez da arrazoi humanitariozko arazoa bakarrik, baizik eta giza eskubide eta eskubide sozialen arazoa. Etxebizitza eskubidea eskubide soziala da. Bankuen gehiegikeria horren aurrean, erakundeek bitartekaritza egin beharko lukete eta alokairu sozialaren bidez, adibidez, etxebizitza bermatu. Kasu honetan, helburua ez da eskubideak bermatzeko lege aldaketa egitea, herritarren aurkako gehiegikeria orokor honetatik at geldituko liratekeen zenbait kasu zenbatzea baizik. Arazoa ezin da muturreko kasuena izan, arazoa orokorra eta soziala da, eta neurri eta konpromiso serioak behar


dira bankaren jarrerari galga jartzeko; ezinbestean, etxebizitza eskubidea bermatzeko bitartekoak jarri behar dira. Beste aldetik, salatu nahi dugu, bertan behera geldituko diren kasuak ez dutela atzeraeragintasunik izango; ondorioz, kasu berdin batek, hilabete batean edo hurrengoan, tratamentu guztiz bestelakoa izango du, horrek suposatzen duen injustiziarekin. Are eta gehiago, beraien hitzak kontuan hartuta, muturreko kasuak direla jakinda. Azkenik, salatu nahi dugu, benetan eskandaluzkoa dela erreskatetik etekinak ateratzen ari diren edo aterako dituzten bankuek, herritarrak etxerik gabe uzten jarraitzea. Bankuak salbatzeko dirua badago, baina pertsonak salbatzeko ez. Hori gutxi balitz, milaka etxebizitza egongo dira Banku Txarra deritzonean, zeinak gaizki salduak izango diren, beste norbaitek negozio handiak egiten jarraitu dezan. Larria da, oso larria da, gehiengo absolutuaz baliatuz eta bere inguruan gertatzen ari dena guztiz errefusatzen duen gobernuaren jarrera, bankuen eta interesen f inantzieroen kudeatzaile ona dela erakutsiz. Hau guztiaren aurrean honako puntu hauek aurkezteu nahi ditugu Ugaoko Osoko Udal Batzarraren aurrean, bertan eztabaidatuak eta onartuak izan daitezen. 1.- Udal honek, etxegabetze denak denbora mugagabean bertan behera uzteko esijitzen du. Herritarren eskubideen defentsa bermatzeko legediaren aldaketa esijitzen dugu. Era berean, herritarren etxebizitza eskubidea babesten du, gai honetan bankuek eta espainiako gobernuak duten jarrera ozen salatuz. 2.- Udal honek, ohiko etxebizitzaren jabetzaren baitan ematen diren etxegabetzeak ezezik, alokairu erregimenaren baitan ematen diren etxegabetzeak ere bertan behera uzteko esijitzen du, Banku, Kutxa , Kooperatiba eta entitate publiko eta pribatuen jabetzakoak diren kasuetan. Banku, Kutxa eta Kooperatiba guztiei, udalarekin duen harremanagatik bereziki Kutxabank-i, inongo kasutan ohiko eta lehen etxebizitza kaleratzerik gehiago ez egiteko esijitzen diogu. 3.- Udal honek, etxegabetzeen gaiarekin duten jarreraren arabera kreditu entitateekin duen harreman instituzionala, ekonomikoa eta elkarlana berrikusi egingo ditu. 4.- Udal honek, herritarren jakinaren gainean utziko du etxegabetzeen gaiaren aurrean banku, kutxa edo Kooperatiba bakoitzak duen jarrera. Herritarrei informazio zehatza emateko konpromisoa hartzen du. 5.- Udal honek, ohiko etxebizitzaren etxegabetzea nozitu duen herritarrei zein egoera horren arriskuan daudenei informazioa eta laguntza emateko baliabideak jarriko ditu; etxegabetzea ekiditeko helburuarekin, dagokion entitate f inantzieroarekin harremanetan jarriaz. Kaltetuen eskura, telefono zenbaki bat eta Email bat jarriko dira. 6.- Udal honek, ez du etxegabetze prozedurarik bultzatuko eta beraietan parte hartuko. Era berean bide horretan parte hartzeari uko egiten dioten udal langileak babestuko ditugu. 7.- Udal honek, etxegabetzeen aurka lanean ari diren gizarte eragileekin elkarlanerako duen


prestutasuna adierazten du. Egoera elkarrekin aztertu eta dagokigun eremuetan urrats sendoak emateko konpromisoa hartzen dugu. 8.- Udal honek, subirauntza politikoa esijitzen du, gure etxebizitza politika egin ahal izateko eta Madriletik inposatzen zaizkigun neurri neoliberal basatiak nozitu beharrik ez izateko.

Ugaon, Ugaon, 2012ko azaroaren27an azaroaren27an

Etxegabetzeen aurkako mozioa  

Bilduren mozioa

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you