Page 1

Euskal Herria Wikipedia(e)tik (ÂŤEuskal herriaÂť orritik birbideratua)

Artikulu hau euskal herritarron herrialdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Euskal Herria (argipena).


Euskal Herria Ez da estatua

Euskal Herria Europako herrialde bat da. Historikoki euskaldunen eta euskararen lurraldea da, Pirinio mendien mendebaldean kokatua, Frantziaeta Espaini aren arteko muga egiten duen mendilerroan, eta Bizkaiko golkorantz zabaltzen dena. Zazpi herrialde edo probintzia hauek barne hartzen ditu: Araba, Bizkaia, Gipuzk oa, Lapurdi, Nafarroa Beherea,Nafarroa Garaia eta Zuberoa. Guztira, Euskal Herriak 20.950,3 km² ditu, eta 3.005.670 bizilagun zituen 2006an.[1]

Bandera Armarria

Goiburua: Zazpiak bat

Hiriburua

Ez du1

Hiri nagusiak

Bilbo (handiena), Iruñea, Gasteiz,Donostia, Barakaldo

Administrazioa

Espainia (Hegoaldean) Frantzia (Iparraldean)

Eremua

20.947 km²

Biztanleria

3.007.661 (2006)

Administrazioa

Espainia (Hegoaldean) Frantzia (Iparraldean)

Dirua

euroa

Herritarra

euskal herritar euskotar euskaldun2

Hizkuntza(k)

euskara, gaztelania, frantsesa,gaskoiera

Ofiziala(k)

Euskal Autonomia Erkidegoan: euskara eta gaztelania Nafarroako Foru Erkidegoan: euskara3 eta gaztelania Ipar Euskal Herrian: frantsesa

1

Historikoki Iruñea izan da. Berez, euskaraz dakiena esan nahi du; hala ere, hainbatetan euskal herritar-en sinonimotzat erabiltzen da, nahiz eta erabilera nahasgarria den. 3 Nafarroa Garaiaren iparraldeko eremuan baino ez. 2


Iruñea hiriburutzat jo ohi da, arrazoi historikoak direla kausa, nahiz eta izendapen ofizialik ez den. Halaxe iritzi zion XVIII. mendearen hasieranJoanes Etxeberri Sarakoak: «Iruiñea eskualdunen hiri buruzagia». [2] Eduki-taula [ezkutatu] •

1 Euskal Herria izena 1.1 Lurraldeari eman zaizkion izenak

o 

1.1.1 Euskal Herria

1.1.2 Euskadi

1.1.3 Beste izen batzuk

o

1.2 Espainiako legearen arabera

o

1.3 Frantziako legearen arabera

o

1.4 Historian zehar 1.4.1 Lehenengo aipamenak

 •

2 Sinboloak

3 Geografia fisikoa o

3.1 Kostaldea

o

3.2 Mendiak

o

3.3 Ibaiak

o

3.4 Klima

3.4.1 Klima ozeanikoa

3.4.2 Mediterranear klima

3.4.3 Mendialdeko klima

3.4.4 Trantsizioko klima

4 Geografia politikoa o

4.1 Datu orokorrak

o

4.2 Egungo mugak

o

4.3 Zazpi herrialdeak edo probintziak

o

4.4 Banaketa administratiboa

o

4.5 Hiriak eta udalerriak

5 Demografia o

5.1 Diaspora

o

5.2 Erlijioak

6 Historia

7 Politika

o

7.1 Euskal Herriko alderdi politikoak

o

7.2 Euskal Herriko administrazio erakunde nagusiak 8 Kultura


o

8.1 Hizkuntzak

o

8.2 Literatura

o

8.3 Musika

o

8.4 Zinema

o

8.5 Antzerkia

o

8.6 Gastronomia 

8.6.1 Platerak

8.6.2 Ardoak

9 Hezkuntza

10 Mitologia

11 Onomastika

12 Zerbitzuak o

12.1 Erietxeak

o

12.2 Garraiobideak

13 Hedabideak

14 Kirolak o

14.1 Pilota

o

14.2 Herri kirolak

o

14.3 Euskal Herriko selekzioak

o

14.4 Ibilbideak

15 Euskal herritar ospetsuak

16 Erreferentziak

17 Ikus, gainera

18 Kanpo loturak

Euskal Herria izena Lurraldeari eman zaizkion izenak


Euskal Herriaren kokalekua, munduan.

Goian zehaztu dugun lurraldea izendatzeko, hainbat termino erabili dira eta erabiltzen dira, nork bere ñabardurak eman nahian: Euskal Herria Hitzez hitz hartzen badugu, euskararen lurraldea esan nahi du, hau da, euskaraz egiten den lur eremua, hori baitzuen hasierako esanahia (ikus, beherago, «Euskal Herria izena, historian zehar» atala). Alabaina, azken mendeotan zazpi herrialdeak izendatzeko erabili da. Gaur egungo euskaran, bada, esanahi horixe du, Euskaltzaindiak 2004ko uztailean euskara baturako emandako 139. arauan zehaztu zuenez: [3]

«

Gorago adierazi guztiaren argitan, Euskaltzaindiak, zazpi probintzia edo herrialdeen osotasuna adierazteko, Euskal Herria izenaren egokitasuna, zuzentasuna eta zehaztasuna berresten du, eta izen hori ez dela izate politiko administratibo konkretu baten baliokide. Aldi berean, gogorarazi nahi du mendez mendeko tradizio luzeari begirunea zor zaiola, eta inork eta ezerk ez du tradizio hori hausteko edo bere gogara aldatzeko eskubiderik. [...] Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa (Beherea eta Garaia) eta Zuberoa batera izendatzeko erabil bedi Euskal Herria izena.

Bizkaia Gipuzkoa Lapurdi Nafarroa Beherea Zuberoa Nafarroa Garaia Araba Espainia Frantzia

Euskadi

»


Euskal Herriaren Euler diagrama ikusgai.

Artikulu nagusia: Euskadi (terminoaren historia) Sabin Aranak 1896. urtean asmatua, Euzkadiformarekin (1960ko hamarkadaren bukaeraz geroztik,euskara batuaren sorrerarekin batera, euskara batukoa den Euskadi forma nagusitu da). Izan ere, Euskal Herria «euskararen herria» izanik, hizkuntzarekiko loturarik ez zuen hitz horren beharra sumatu zuen, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa Garaia, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa barne hartzen dituen lurraldea izendatzeko. Izen berriak arrakasta handia izan zuen eusko abertzaleen artean. Frankistek 1936. urtean —Espainiako Bigarren Errepublikaren kontra altxatu zirenean— eta ondorengo urte luzeetan, gainera, oso errepresio gogorra egin zuten Euskadi aberritzat zutenen kontra, eta Euskadi hitza herriaren askatasunaren aldarrikapen bihurtu zen. Gerora,1970eko hamarkadaren bukaeratik hona, independentismo kutsua Euskal Herria izenak hartu du batez ere. Gaur egun, bada, Euskadi terminoa gehienbat Euskal Autonomia Erkidegoa esanahiarekin erabiltzen da, baina euskaldun guztiak ez datoz bat horretan. [4][5] Beste izen batzuk XIX. mendearen bigarren erdian, Euskeria, Euskaria eta Euskadia terminoak erabili zituzten, Euskal Herri osoa izendatzeko. Gaur egun, Euskal Herria zatitua dagoen administrazio eremuak izendatzeko, beste izen hauek erabiltzen dira: •

Espainiako Erresumaren barruan dauden bi euskal autonomia erkidegoak: •

Euskal Autonomi Erkidegoa (EAE), Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba herrialdeak barne hartzen dituela.

• •

Nafarroako Foru Erkidegoa.

Pirinio Atlantikoak izeneko departamendua (Frantzia). Euskal Herrikoa ez den Biarnorekin batera, euskal herrialde hauek ditu: Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa.

Espainiako legearen arabera


Gernikako Estatutuaren arabera Euskal Herria espainiar estatua osatzen duen autonomia erkidegoa da. Kasu honetanEuskadi ere erabiltzen da. Estatutuaren barruan, Euskal Herria izenak bi adiera ditu[6]: •

«

«

Pueblo vasco = euskal herria 1. artikulua: Euskal Herria, bere naziotasunaren adierazgarri, eta bere burujabetasuna iristeko, espainol Estatuaren barruan Komunitate Autonomo gisa eratzen da. Beronen izena Euskadi zein Euskal Herria izango da; eta Konstituzio eta Estatuto honetan adierazten direnak izango ditu oinarrizko instituzio-arautzat.

»

País Vasco = Euskal Autonomia Erkidegoa

2. artikulua: 1.- Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak eta era berean Nafarroak ere, Euskal Herriko Komunitate Autonomoaren partaide izateko eskubidea dute.

»

Hala ere, EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko eskola curriculumean Euskal Herria izena erabiltzean ezin da Nafarroako Foru Erkidegoa barne hartu.[7]

Frantziako legearen arabera Sakontzeko, irakurri: Euskal Herria (Frantziako herrialdea) Euskal Herria (frantsesez Pays basque) Frantziako herrialde administratiboa (pays) da Akitaniako eskualdeko Pirinio Atlantikoetako departamenduan dagoena. Haren existentzia kolokan dago, hala ere, azterketa-fasean dagoen Balladur txostenak zalantzan jartzen baitu Frantziako pays izeneko lurralde-egituraketa[8].

Historian zehar Lehenengo aipamenak


Joan Perez Lazarragareneskuizkribuko 18. orriaren atzealdea. Ezkerreko zutabean, behetik hasita zazpigarren lerroan, eusquel erriau dago idatzita.

Ezagunak diren Euskal Herria izenaren aipamenik zaharrenak XVI. eta XVII. mendeetakoakdira (lehenago ere erabiliko zela diote euskalariek, baina gutxi dira mende horiek baino lehenagoko euskararen zuzeneko lekukotasunak). Grafia eguneratuta eta Euskal Herriaizena letra lodiz nabarmenduta ekarri ditugu hona. •

Joanes Leizarraga lapurtarraren Testamentu Berrian (1571n argitaratua, Arroxelan) hiru aldiz ageri da:[9] ezen moien hunez Iainkoaren hitz purak ukanen luela sartze eta abanzamenduHeuskalherrian [...] batbederak daki Heuskal Herrian kuasi etxe batetik berzera ere minzatzeko maneran zer diferentia eta dibersitatea den [...] batez minzatzera erraiten da Heuskalerri guzian, gizonari, emazteari, haurrari: eta anhitzez minzatzera, Kuberoan eta aldirietan gizoner, emazter, haurer, eta berzetan, guk heuskarazko translatione hunetan usatu ukan dugun bezala gizonei, emaztei, haurrei, etc. •

Joan Perez Lazarraga arabarraren eskuizkribuan (1567tik 1602ra bitartean idatzia) ere, hiru aldiz ageri da:[10]

beti zagie laudatu zegaiti dozun Euskel Erria ainbat bentajaz dotadu. [...] zegaiti Euskel Errian dira eder guztiok dotadu [...] zeùetan ditut ezautu Euskel Erriau oi nola eben errege batek pobladu. •

Axular nafarrak, bere Gero maisulanean (1643n argitaratua, Bordelen), liburuaren aitzin solasean darabil, eta Euskal Herriko zazpi lurraldeak aipatu ere bai:[11]


Zeren anhitz moldez eta diferentki minzatzen baitira Euskal Herrian. Nafarroa garaian, Nafarroa beherean, Zuberoan, Laphurdin, Bizkaian, Gipuzkoan, Alaba-herrian, eta bertze anhitz lekhutan.

Sinboloak Ikurrina da Euskal Herriaren bandera erabiliena. Luis eta Sabin Aranak asmatu zuten, 1894an, Bizkaiko bandera izan zedin, baina laster zabaldu zen Euskal Herriaren banderatzat[12]. Gaur egun, EAEko bandera ofiziala da, Espainiakoarekin eta tokian tokikoekin batera[13]. Ipar Euskal Herrian ikurrina oso hedatuta dago, eta agintariek onartuta, baina Nafarroan egoera bestelakoa da: 2003an, nafar gobernuak Ikurren Legea onartu zuen, ikurrina toki publikoetatik kentzeko asmoz. Euskal herritar batzuek, hala ere, Nafarroako bandera (kate horiak hondo gorrian[14]) lurralde osorako proposatzen dute. Beste batzuek, berriz, Arrano Beltza darabilte Euskal Herriaren bandera gisa. Armarritzat, aldiz, Zazpiak Bat delakoa oso zabalduta dago lurralde osoan. Udalbiltza erakundeak, adibidez, bere egin du. Beste ikur bat ere bada: lauburua edo antzinako euskal gurutzea[15]. •

Ikurrina

•

Arrano Beltza


Zazpiak Bat

Nafarroako bandera(1931-1937)

Nafarroako armarria

Lauburua

Geografia fisikoa Sakontzeko, irakurri: Euskal Herriko geografia fisikoa


Euskal Herriaren mapa fisikoa

Euskal Herriko geografia fisikoa oso aldakorra da, nahiz eta hedaduraz txikia den herrialde bat izan. Kostaldeko paisaia malkartsutikBardeetako basamorturaino hedatzen da Euskal Herria eta bide horretan lautadak, mendilerroak eta bailara ugari ditu.

Kostaldea

Plentzian Butroe ibaiaitsasoratzen da. Inguruak oso labartsuak dira, baina Butroek laugune bat sortzen du Plentzia etaGorliz artean

Sakontzeko, irakurri: Euskal Herriko kostaldea Bizkaiko golkoan,[16] Euskal Herriak mutur batetik bestera 252 kilometroko kostaldea du, eta bertan, 104 hondartza inguru aurki daitezke. Bizkaia da kostalde luzeena duen euskal herrialdea: 154 kilometro, eta 35 hondartza. Gipuzkoak 66 kilometroko kostaldea du, eta 28 hondartza; eta Lapurdik, 32 kilometrotako kostaldea, eta 41 hondartza. Lapurdi da, beraz, kostalde laburrena izan arren, hondartza gehien duen herrialdea. Euskal Herriko kostak hiru alde ezberdin ditu, eta haien mugek ia-ia guztiz bat egiten dute Bizkai, Gipuzkoa eta Lapurdiren mugekin. Bizkaiko kostaldea malkartsua da, baina oro har hondartza handiak ditu. Gainera, bi itsas-


adar daude alde horretan: Ibaizabaleko itsasadarra eta Urdaibai. Gipuzkoako kostak gorabehera handiagoak ditu, eta oro har hegiak handiagoak dira. Hondartza txikiagoak eta harritsuagoak daude Bizkaiko mugatik Zumaiaraino, eta hortik aurrera geroz eta luzeagoak diren hondartzak. Ibaien itsasoratzeetan estuario txikiak sortzen dira zenbaitetan (Oria), eta beste batzuetan itsasadarrak (Urumea, Bidasoa). Lapurdiko kostaldea, azkenik, askoz lauagoa da. Hondartza geroz eta luzeagoak daude eta hegiak altuera txikikoak dira[17].Bidasoa eta Atturri ibaiek urak hantxe isurtzen dituzte.

Mendiak Sakontzeko, irakurri: Euskal Herriko mendiak

Ailuitz mendia, Bizkaian

Euskal Herria oso menditsua da. Mendilerro gehienak mendebalde-ekialde ardatzean kokatzen dira. Arroka nagusia kareharria da, baina beste material batzuez osatutakorik ere badago; adibidez, Aiako Harria granitoz osatuta daude. Mendirik altuenak Pirinioetan daude eta altuena Hiru Erregeen Mahaia da[18]. Mendilerro hura itsasoan bertan jaio eta ekialderantz igoz doa: 2.000 metrotik gora duen lehen mendia Orhi da[19]. Araba eta Nafarroako hegoaldean Kantauriar mendilerroaren ekialdeko muga dago. Kodes edo Tolo単o mendilerroak dira Kantauriar mendilerroaren parte[20]. Bi mendilerro garrantzitsuon artean Euskal Herriko arkua dago: ekialde-mendebalde orientazio orokorra duten mendilerroak dira, adibidez, Urbasa, Andimendi, Aralar, Anbotoko mendilerroa, Ordunteko mendilerroa eta Aizkorri.

Ibaiak Sakontzeko, irakurri: Euskal Herriko ibaiak Ebro da Euskal Herria zeharkatzen duten ibaien artean luzeena (910 km)[21]. Europako Mendietan sortzen da etaMediterraneo


itsasoan isurtzen du bere emaria. Bide horretan, hainbat kilometroz Euskal Herriko hegoaldeko muga da,Araba eta Nafarroan. Beste ibai eta errekek bertara isurtzen dituzte urak, besteak beste, Zadorra, Baias, Ega eta Aragoi ibaiek[22]. Aragoi ibaiak Euskal Herrian zehar ibilbide luzeena egiten duena da, 192 km Esako urtegian jaio eta, Nafarroa Garaia zeharkatu ondoren, Ebro ibaira isuri arte. Euskal Herriko kostaldean ura isurtzen duten ibaietatik Aturri da luzeena eta ur emari handiena duena. Tourmalet inguruan jaiotzen denetik Baionan itsasoratu arte, 335 kilometro inguru zeharkatzen ditu, azken 30ak euskal lurretatik[23]. Bide luze hartan, Pirinioetan jaiotako hainbat ibai eta errekaren emaria jasotzen du (Biduze, Errobi, Harana...). Aturrik bezala, beste ibai askok ere Bizkaiko Golkoan isurtzen dituzte urak: Nerbioik, Bidasoak, Oriak, Debak, Urolak, Urumeak... Nerbioi ibaia da, hain zuzen ere, Bizkaiko Golkoan itsasoratzen direnen artean Euskal Herriko lurraldeetan ibilbiderik luzeena egiten duena (75 km). Euskal Herriak zazpi lurralde ditu. Haietako lau Hegoaldean daude, Espainiako Erreinuaren administraziopean, eta beste hirurak iparekialdean, Frantses Errepublikaren administraziopean, Iparraldean. Hala ere, geografiari bagagozkio, datu hori ez da guztiz baliagarria: Bizkaia iparralderago dago Zuberoa baino.

Klima Sakontzeko, irakurri: Euskal Herriko klima Klima ozeanikoa

Klima ozeanikoa, Euskal Herrian.

Tenperatura: Klima honen ezaugarri nagusiena tenperaturaren ikuspuntutik bere leuntasuna da. Urteko hil hotzenean batez besteko tenperatura 4 eta 9 째C artekoa izaten da; hil beroenekoa, aldiz, 18 eta 21 째C artekoa. Hala, bada, urteko batez besteko tenperatura


11 eta 14 °C artekoa da. Hotzagoa ala beroagoa izango da, altitudearen eta itsasotiko hurbiltasunaren arabera. Izotzari dagokionez, 0 °C neurtzen diren egunak ez dira asko izaten kostaldean, urtean 10 egun baino gutxiago. Barnealdeko haranetan eta batez ere Sakanan eta toki hozpelenetan 50 egun baino gehiago ere izaten dituzte (esaterako, Altsasun 52 egun). Prezipitazioa: Parametro honen ezaugarri nagusia bere erregulartasuna da. Urtaro guztietan izaten dira prezipitazioak eta ondorioz ez dago aro lehorrik. Klima ozeanikoa duten Euskal Herriko lurraldeetan 1000 mm prezipitazio baino gehiago izaten da urtean. Toki batzuetan askogatik gainditzen dira 1000mm horiek, esaterako Nafarroa eta Gipuzkoa arteko mugan. Zonalde hau da Euskal Herriko ingurune hezeena etaArtikutzan esaterako urtean batez beste 2500 mm prezipitazio batzen dira. Berezitasun Klimatikoa: Enbata: Bizkaiko Golkoko kostaldean gertatzen den bat-bateko itsasoko haize-bolada hotz eta gogorrari deitzen zaio. Haize mota hau bereziki udaberri eta udazken bitartean sortzen da. Sakontzeko, irakurri: Enbata Euskal Herrian klima mota hau kantauriar isurialde osoan izaten da, baita Nafarroako Sakanan ere. Adibidez, Altsasun etaBiarritzen. Mediterranear klima

Mediterranear klima, Euskal Herrian

Tenperatura: Euskal Herrian tenperatura anplitude handiena izaten den eremua da, hau da, neguak nahiko hotzak izaten dira, batez beste 5 °C izaten baita urteko hil hotzenean; udak, aldiz, Euskal Herriko beroenak dira, hil beroeneko tenperaturak 22 °C baino altuagoak izanik. Urteko batez besteko tenperatura 1314 °C ingurukoa da. Izotz egunak nahiko arruntak dira azarotik martxora, eta batez beste 20-40 izotz egun izaten dira urtean.


Prezipitazioak: Euskal Herriko ingurunerik lehorrena da eta uda lehorra izaten dute. Urtaro hezeenak udaberria eta udazkena dira eta lehorrenak negua eta uda. Bereziki uda, tenperatura altuen eta prezipitazio eskasiaren eraginez lehortasuna areagotzen baita. Batez beste 400mm prezipitazio izaten dira urtean. Berezitasun klimatikoak: ziertzoa Ebroko haranean jotzen duen ipar-mendebaldeko haize fresko bortitza da. Urteko edozein hiletan izan daiteke, baina oro har neguan eta udaberrian azaltzen da. Euskal Herrian klima mota hau Ebro isurialdearen hegoaldean izaten da, hau da, Arabako Errioxan eta Nafarroako Erriberan. Mendialdeko klima Tenperatura: Klima hotzena da guztietan. Urteko batez besteko tenperatura 7-9 째C ingurukoa da. Neguan batez besteko tenperatura 0 째C-tik behera kokatzen da eta udan 15-18 째C inguruan. Izotz egunak ere ugariak izaten dira, 100 egunetik gora toki askotan. Prezipitazioak: Prezipitazioak ere ugariak dira. 1300-1700mm prezipitazio jasotzen dira batez beste urtean, horietako asko gainera elur bezala neguan, batez beste 20 egun baino gehiagotan. Ez dago urtaro lehorrik, nahiz eta udan prezipitazioak urriagoak izan. Euskal Herrian, batez ere Pirinio aldean dugu klima hau. Baita ere, bigarren mailako mendilerro batzuetan, hala nola,Aizkorrin, Gorbeian, Urkiolan, UrbasaAndimendin, Aralarren, Kantauriar mendilerroan eta abarretan. Trantsizioko klima

Klima trantsizioko eremua, Euskal Herrian

Klima hau Cfb eta Csa artean izaten da. Iparraldetik hegoaldera egin ahala, prezipitazioak geroz eta urriagoak dira eta tenperaturak muturrekoagoak, hau da uda


beroagoak eta negu hotzagoak, itsasoaren ahalmen termoerregulatzailearen eragina txikiagoa delako. Arabako lurralde gehienak eta Nafarroako erdialdeak dute klima hau.

Geografia politikoa Datu orokorrak Sakontzeko, irakurri: Euskal Herriko hiriburuak Honakoak dira hiri handienen eta udalerri kopuruaren datuak:[1]

Herrialdea

Azalera (km²)

Hiriburua

Udalerri kopurua

Euskal Herria

20.950,3

Iruñea

685

Araba

3.316,9

Gasteiz

53

Bizkaia

2.236,7

Bilbo

113

Gipuzkoa

1.980,3

Donostia

88

Lapurdi

855,7

Baiona

41

Nafarroa Beherea

1.325,2

Donibane Garazi

75

Nafarroa Garaia

10.421,0

Iruñea

272

Zuberoa

814,5

MauleLextarre

43

Egungo mugak Hona hemen Euskal Herriko lurrak noraino heltzen diren: Samatze, Nafarroa Beherean, iparraldean; Kortes, Nafarroan, hegoaldean; Lanestosa, Bizkaian, mendebalean; eta Eskiula, Zuberoan, ekialdean. Euskal Herriko erdigunea Beriaintontorra da, Andimendin.


Horrenbestez, Euskal Herriak mugakide hauek ditu: •

Hegoaldean Espainiako hiru autonomia erkidego:

Errioxa

Gaztela eta Leon

Aragoi

Mendebaldean Espainiako bi autonomia erkidego:

Gaztela eta Leon

Kantabria

Iparraldean Frantziako departamendu bat: •

Landak

Ekialdean Frantziako Pirinio Atlantikoetako beste lurraldea eta Espainiako autonomia erkidego bat: •

Bearno

Aragoi Kantabria

Kantauri Itsasoa eta Landak

Euskal Herria

Gaztela eta Leon

Errioxa

Errioxa eta Aragoi

Zazpi herrialdeak edo probintziak Kultura eta politika arloan erabiltzen den Euskal Herria kontzeptuari dagokionez, Trebiñu kokagunea Arabako zati da, etaVillaverde Turtzioz udalerria Bizkaikoa; beraz, mapa hauek ez datoz bat gaur egungo Administrazio banaketarekin. Mapa bakoitzaren azpian, herrialde bakoitzaren azalera eta 2006ko biztanle kopurua:[1] •


Araba: 303.126 bizilagun eta 3311,98 km²[24]

Bizkaia: 1.139.131 bizilagun eta 2.236,7 km²

Gipuzkoa: 691.079 bizilagun eta 1.980,3 km²

Lapurdi: 227.754 bizilagun eta 855,7 km²

Nafarroa Beherea: 28.835 bizilagun eta 1.325,2 km²


Nafarroa Garaia: 600.231 bizilagun eta 10.421,0 km²

Zuberoa: 15.514 bizilagun eta 814,5 km²

Banaketa administratiboa Sakontzeko, irakurri: Euskal Herriaren banaketa administratiboa

Espainiar administrazioaren pean daudenak: •

Araba

Gipuzkoa

Nafarroa Garaia

Bizkaia

Frantziar administrazioaren pean daudenak: •

Nafarroa Beherea

Lapurdi

Zuberoa

Gainera, Euskal Herriaren barruan Gaztela eta Leonek administratutako Trebiñuko konderria


dago, eta Kantabriakoadministrazioak kudeatutako Villaverde Turtziozko herria.

Hiriak eta udalerriak Sakontzeko, irakurri: Euskal Herriko hiri nagusien zerrenda, Euskal Herriko udalerrien zerrenda, Euskal Herriko udalerri jendetsuenen zerrenda, eta Euskal Herriko hiriburuak Euskal udalerririk zabalena Nafarroa Garaiko Baztan da, 377,2 km² baititu. Gainerako herrialdeetako bakoitzean, handienak dira Gasteiz (276,8 km²) Araban, Karrantza (137,7 km²) Bizkaian, Larraine (126,8 km²) Zuberoan, Oñati (108,2 km²)Gipuzkoan, Hazparne (77 km²) Lapurdin eta Baigorri (69,4 km²) Nafarroa Beherean. Bestela, hamar euskal hiri nagusiak hauek dira, biztanleen kopuruaren arabera ordenaturik:[25][26] 1. Bilbo: 354.860 biztanle (2008) 2. Gasteiz: 235.661 biztanle (2009) 3. Iruñea: 198.491 biztanle (2009) 4. Donostia: 185.357 biztanle (2009) 5. Barakaldo: 98.460 biztanle (2009) 6. Getxo: 80.770 biztanle (2009) 7. Irun: 60.951 biztanle (2009) 8. Portugalete: 48.105 biztanle (2009) 9. Santurtzi 46.978 biztanle (2009)

10. Baiona: 45.696 biztanle (2007)

Euskal Herriko 10 hiri handienak

Bilbo

Gasteiz

Iruñea

Hamar hiri handienak

Donostia


Prob Bizt Pro Pos Pos Hiria intzi anle Hiria bint tua tua a ak zia

1

2

3

Bilbo Bizka ia Gaste iz Arab a

Bizt anle ak

350. 558

6

Getx o

239. 949

7

Irun

8

Portu galet Bizk e aia

47.6 31

Iru単e Nafar 197. a 604 roa Garai a

Bizk aia

Gipu zkoa

79.8 15

59.8 03

4

Dono Gipu stia zkoa

181. 788

9

Santu Bizk rtzi aia

46.9 48

5

Bara 99.5 kaldo Bizka 26 ia

10

Baio na

44.3 00

Lapu rdi

Iturriak: Eustat, INE, INSEE

Demografia Sakontzeko, irakurri: Euskal Herriko demografia

Euskal Herriko udalerriak eta populazioa.


Datu demografiko orokorrak hauek dira: [1] Herriald Urte Biztanle Biztanleria, Dentsitat ea a ria % ea Euskal Herria

2006 3.005.67 1 0

% 100

143,5

Araba

2006 303.126

% 10,1

91,4

Bizkaia

2006

1.139.13 1

% 37,9

509,3

Gipuzko a

2006 691.079

% 23,0

349,0

Lapurdi

2005 227.754

% 7,6

266,2

Nafarroa 2005 28.835 Beherea

% 1,0

21,8

Nafarroa 2006 600.231 Garaia

% 20,0

57,6

Zuberoa

% 0,5

19,0

2005 15.514 1

Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroa Garairako, 2006ko datuak; eta Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoarako, 2005eko datuak.

Diaspora Sakontzeko, irakurri: Euskal diaspora Euskal diaspora Euskal Herritik at bizi diren euskaldunek zein hauen ondorengoek osatzen dute. Horietariko askok lotura berezia sentitzen dute euskaldunekiko edo Euskal Herriarekiko, diaspora honetako kide ugari hainbat belaunalditatik lurraldetik kanpo bizi badira ere. Hori dela eta, askok bizi diren herriaren eta euskalduntasunaren nortasunak partekatzen dituzte. Euskal diasporako gizatalde kopuru esanguratsuak Venezuelan, Argentinan, Kuban, Txilen, Mexikon, Kolonbian etaAmeriketako Estatu Batuetan bizi dira. Euskal etxeak dira munduko beste toki batzuetan bizi diren euskal hiritarrak eta euren ondorengoak biltzeko tokiak.

Erlijioak Euskal Herriko erlijiorik hedatuena eta finkatuena katolizismoa da. Hala ere badaude hainbat gutxiengoen erlijio komunitate,2010ean EAEn bakarrik 214 egoitzak zituztenak. Gutxiengoen artean sinesterik hedatuena kristau ebanjelikoena zen eta bigarrena Jehovaren Lekukoek osatzen zuten. Horien atzetik musulmanak, budistak, kristau


ortodoxoak eta Zazpigarren eguneko eliza adbentista agertu ziren[27].

Historia Sakontzeko, irakurri: Euskal Herriko historia


Euskal Herriko historia

Euskal Herriko historia Eur opako herri

Historiaurrea eta Antzinaroa

Euskal Herriko historiaurrea

Goi Paleolitoa

Epipaleolitoa

Neolito eta Kalkolitoa

Brontze eta Burdin Aroak

Erromatarren garaia

Erdi Aroa

Antzinaro Berantiarra

Baskoniako dukerria

Orreagako gudua

Musulmanen okupazioak

Iruñeko Erresuma

Nafarroako Erresuma

Ahaide nagusiak

• Erdi Aroko krisialdia Aro Modernoa •

Nafarroako konkista

Sorgin-ehizak

• Matxinadak Aro Garaikidea •

Frantziako Iraultza

Napoleondar Gerrak

Karlistaldiak

Borboien berrezarkuntza

Industrializazioa

Eusko abertzaletasuna

Lehen Mundu Gerra

Espainiako Gerra Zibila

Bigarren Mundu Gerra

Frankismoa

1980tik aurrera

Kronologiak

EHko historiaren kronologia


zaharrenetariko baten historia da. Paleolitotik hasita, hainbat herriren eragina jaso du: zeltena, erromatarrena, frankoena, bisigodo ena,musulmanena, bikingoena, gaztelarrena, in gelesena, eta abarrena. Gaur egunEspainiaren eta Frantziaren artean kokatuta dago, eta bi herri horien historiaren pasarteak bizi eta jasan izan ditu. Orobat, euskararen inguruan batzen den herrian sortu izan da bertako egitura politikorik, hala nola Nafarroako Erresuma. Hainbat eta hainbat gerra izan dira, horietako asko inguruko estatuen eta euskaldunen aginpide gatazkek sortuak. Nekazari eta abeltzain herri bat izatetik Europar Batasunaren barruan dagoen eskualde industrializatu eta aberatsa izatera igaro da, baina horretarako bere antzinako egiturak eta antolaketak guztiz eraldatu behar izan ditu. Antzinaroko hainbat aztarna aurkitu dira Euskal Herrian. Garrantzi berezia du euskal-akitaniar lurraldean labar-artea oparoak. Neolitoan abeltz aintza eta nekazaritza agertu ziren eta horrekin batera, hainbat monumentu megalitiko eraiki zituzten hemengo biztanleek (trikuharriak, esaterako). Antzinako Erromak I. mendean konkistatu zuen Euskal Herria eta lehen hiri eta errepide handiak ireki. Urte haietan, Novempopulania eta Tarraconensis pr obintzietan banatu ziren euskal lurraldeak. Erromatar inperioaren gainbeheran, euskaldunek bat egiten zuten bisigodoekin etabagaudak antolatu. Godo eta frankoek ez zituzten guztiz garaitu, behin eta berriz saiatu arren. VIII. mendean musulmanak iritsi ziren eta Kordobako kaliferriaren esku utzi zuten Euskal Herriko hegoaldeko zati batzuk. Garaiko baskoi buruzagiek harreman ona izan zuten haekin eta batez ere Banu Qasi familiarekin. Eneko Aritza ere haien senide izan zen. Nafarroako Erresuma izan zen Euskal Herria Pirinioen bi aldeak elkartzeko gai izan zen erakunde politiko bakarra. Erresuma Antso III.a Nagusiaren erregealdian iritsi zen hedadurarik handienera. Lurralde euskaldunak biltzen zituen, beste hainbat lurralderekin batera, baina erregea hil ostean banatu egin zen. 1511n, Gaztelako koroak Nafarroa Garaia konkistatu zuen. Altxamenduak izan baziren ere (Noaingo gudua, Amaiurko gudua), Gaztela garaile atera zen, baina Nafarroa Behereak independente segitu zuen, eta geroago


Frantziako koroan sartu zen. Antso III.a.ren garaiaz geroztik, ez da zazpi lurraldeak batera gobernatu dituen gobernurik izan. XVI. mendetik aurrera konstanteak izan ziren foruen defentsan eginiko borrokak. Horietatik garrantzitsuenak karlistaldiak eta zamakolada n ahiz gamazada matxinadak izan ziren. Dena den, liskar horien pizgarria ez zen independentzia aldarrikapena bakarrik, baizik eta motibazio erlijiosoak eta monarkikoak ere elkartzen ziren foruen defentsarekin. Antzinako ekonomia sistema babesteko beste hainbat matxinada ere izan ziren Euskal Herrian.1789an Frantziar Iraultzak eragin erabatekoa izan zuen Ipar Euskal Herrian, haren asimilazio politikoa ekarri baitzuen. Hala ere, Lehen Mundu Gerrak Frantziako Iraultzak baino eragin handiagoa izan zuen euskal nortasunaren zutabeetan. [28] Alde batetik, Lapurdin, Nafarroa Beherean etaZuberoan «belaunaldi oso bat desagertu zen», Iñaki Egaña historialariak dioenez; bestetik, ipar euskalerritarrak frantsestu zituen. Gerra hark frantses sentiarazi zituen Ipar Euskal Herriko euskaldun gehienak. Anitzek desertore izateko bidea hautatu zuten; Nafarroako mugatik hurbil zirenek, bereziki. Baina gehienek gerra egin zuten, eta haiek biziki frantses itzuli ziren lubakietatik. Gainera, euskaldun anitz frantsesa ez jakiteagatik hil ziren, aginduak ez zituztelako ulertzen. Ondorioz, euskara jakitea «kaltegarria» zela pentsatu zuten. Horrek ere euskaldunen frantsestea erraztu zuen. Gauza bera jasan zuten bretainiarrek eta korsikarrek ere. Geroztik, euskararen transmisioan etenaldi luze bat izan zen Ipar Euskal Herrian. Ez bakarrik gerraren ondorioz, baina euskaldun izatea zama gisa bizi izan zuten anitzek.[29] Eusko abertzaletasuna XX. mendearen hasieran hasi zen, euskal nazioa lortu nahian. Gehienbat EAJ alderdiaren inguruan antolatu zen mugimendu hura. Euskal nortasun kolektiboa eratzeko sortutako literatura legendarioan oinarritutako historiaren berrinterpretazioa egin zuten lehen abertzaleek, ideia nagusi bat sortzeko asmoarekin: antzina Euskal Herria burujabea izan zela, eta euskal estatu horren independentzia Espainiaren inbasioen ondorioz galdu zela. Estatu kolpe batez eta Espainiako Gerra Zibilaren bitartez inposatutako frankismoak gogor erreprimitu zuen eusko abertzaletasuna. Errepresio latz haren aurkako erreakziotzat sortu zen ETA.


1980ko hamarkadan, Espainiak autonomia ezarri zuen berriro ere, eta, horren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) sortu zen, II. Errepublikan gertatutakoaren antzera. Eusko abertzaleen nahien aurka, Nafarroa Hegoaldeko beste hiru herrialdeetatik bereizita geratu zen, eta halaxe dago orain ere. Horrez gain, bi erkidegootako administrazioen arteko elkarlana ez da handia, eta haien arteko desberdintasun politikoa nabaria da: EAEn eusko abertzaleen botoen baturak gehiengo absolutua hartzen du; Nafarroan, aldiz, gehiengoa espainiar abertzale diren PSOEk eta UPNk dute. Ipar Euskal Herrian, aitzitik, frantses abertzaleak dira nagusi: PSko zentroko ezkertiarrak eta UMPko eskuindarrak. XX. mendean eta XXI.aren hasieran Euskal Herriak, beraz, hainbat kalte nozitu ditu: bi mundu gerra, gerra zibil bat, diktadura bat, eta hilketak ekarri dituen eta eusko ezker abertzaleko hainbat alderdi legez kanpo utzi dituen gatazka bat. Kalte horien guztien ondoren, ordea, politikaren arloan XXI. mendearen bigarren hamarraldia itxaropentsu hasi da euskal herritarrentzat,ETAk borroka armatua behin betiko utzi duela adierazi baitu, eta ezker abertzaleko alderdi guztiek Amaiur koalizioan elkar hartuta bake bideei ekin baitiete. Ekonomiaren arloan, berriz, munduko beste hainbat aldetan bezala, krisialdiak gogor jo du.

Politika

Euskal Herriko biztanleria, euskal nortasunarekiko atxikimendu ehunekoen arabera.

Euskal Herriko politika euskal herritar abertzale / ez abertzale (edoeuskal herritar nazionalista / espainiar nazionalista edo frantses nazionalista) ardatzak definitzen du, Hego Euskal Herrian batez ere.


Horrela, Euskal Herriko alderdi politikoak, eskuinean edo ezkerrean kokatzeaz gain, Euskal Herria egituratzeari edo naziotzat onartzeari buruzko ikuspegiaren arabera bereizten dira. Horrek alderdi anitzeko sistema politiko konplexua sortu du.

Euskal Herriko alderdi politikoak • •

Abertzaleen Batasuna (AB)

• •

Aralar

Amaiur

Batasuna (legez kanpo)

Batzarre

Bildu

Convergencia de Demócratas de Navarra (CDN)

Berdeak (EB) •

Sozialista(PS) • •

Euskal Herria Bai (EH Bai)

Euskal

Euskal Herria

Euskal Herriko Berdeak •

Eusko Alkartasuna (EA)

Iraultzailea (Frantzia) (LCR) •

Nafarroako Alderdi Sozialista(PSN)

Nafar Herriaren Batasuna(UPN)

Nafarroako Ezker Batua(IUNNEB)

Frantziako Herriaren

Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ/PNV)

Nafarroa Bai (NaBai)

Eusko Abertzale Ekintza (EAE-ANV)

Liga Komunista

Bildu (EH Bildu) •

Les Verts du Pays Basque-

Herrialdeetako Alderdi Komunista (EHAK)

Geroa Bai (GBai)

Sozialista - Euskadiko •

Front National (FN)

Euskadiko Alderdi Ezkerra (PSE-EE)

Frantziako Alderdi

Alderdi Popularra (PP)

Ezker Batua

Batasuna (RPR) •

Sortu

Parti


Communiste Français(PCF) •

Frantziako Demokraziaren aldeko Batasuna (UDF)

Union pour un Mouvement Populaire (UMP)

Zutik

▼erakutsiEuskal Autonomia Erkidegoko alderdi politikoak ▼erakutsiNafarroako Foru Erkidegoko alderdi politikoak

Euskal Herriko administrazio erakunde nagusiak •

Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Akitaniako Kontseilua

Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Nafarroako Foru Aldundia eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorra

Kultura Hizkuntzak Sakontzeko, irakurri: Euskal Herriko hizkuntzak


Euskaldun diren herritarren ehunekoak, udalerriaren arabera.

Euskal Herrian euskara, gaztelania, frantsesa eta gask oiera mintzatzen dira. Gaztelania eta frantsesa nagusi dira, lehena Hegoaldean eta bigarrenaIparraldean. Hala ere, gutxi gorabehera biztanleen herenak egiten du euskaraz.Gaskoia, aldiz, Baiona inguruan (BAB) eta Nafarroa Behereko iparraldeko ingurune batzuetan hitz egiten da, baina oso ahul dago. Euskararen ofizialtasun maila ezberdina da hiru lurraldeen arabera: Euskal Autonomia Erkidegoan, koofiziala da hiru probintzietan; Nafarroako Foru Erkidegoan, koofiziala «eremu euskaldun» delakoan baino ez, erdi ofiziala «eremu misto»an eta ez ofiziala «eremu erdaldun»ean; Ipar Euskal Herrian, ez du inolako ofizialtasun estatusik. Bestalde, Euskal Herriko ijitoak erromintxela izeneko romaniaren aldaeraz mintzatzen ziren, eta gaur egun arrasto batzuk geratzen dira oraindik.

Literatura Sakontzeko, irakurri: Euskal Herriko literaturak eta Euskal literatura Euskal literaturan, Bernart Etxepareren Linguae vasconum primitiae (1545) da libururik zaharrena, eta geroxeagokoa duguJoan Perez Lazarragakoren eskuizkribua. Beste euskal idazle klasikoen artean, aipagarri dira Axular XVII. mendean, Txomin Agirre eta Juan Antonio Mogel (XIX.enean) eta Gabriel Aresti, Xabier Lizardi eta Lauaxeta (XX.enean). Egile garaikiderik ospetsuena, aldiz, Bernardo Atxaga dugu, bere lanak hainbat hizkuntzatara itzulita argitaratu baitizkiote. Euskal Herriko erdal literaturetan ere baditugu egile handien izenak. Gaztelaniaz idatzita famatu dira, izan ere, Felix Maria Samaniego, Miguel de Unamuno, Pio Baroja eta Gabriel Zelaia. Eta, hebreeraz, Benjamin Tuterakoa.

Musika Sakontzeko, irakurri: Euskal Herriko musika Euskal Herriko musika anitza da eta hainbat hizkuntzatan egiten da. Musika klasikoari dagokionez, besteak beste Juan Crisostomo Arriaga (Los esclavos felices), Hilarion Eslaba, Aita Donostia, Jose Maria


Usandizaga (Mendi-Mendiyan), Jesus Guridi (Amaya, Diez melodias vascas eta El caserio) eta Francisco Escudero musikagile handiak eman ditu Euskal Herriak. Bestela, Julian Gaiarre, Ainhoa Arteta eta Maria Bayo abeslariak mundu osoan dira ezagunak, bai eta Donostiako Orfeoiaabesbatza ere. Arlo horretan, Juan Mari Beltran musikaria aditu handienetakoa da. Izan ere, Oiartzunen antolatu zuen Herri Musikaren Txokoa erreferentziazko tokia. Musika tradizionalean hainbat instrumentu erabiltzen dira, hala nola alboka, panderoa, trikitia, txalaparta, txistu a, txirula etattun-ttuna. Folk musikan ere badira nahiko ezagunak diren taldeak, Oskorri eta Tapia eta Leturia kasu. Azken urteetan gorakada nabarmena jaso du musika mota honek Kepa Junkera bezalako musikarien lana dela eta. 1970eko hamarkadanEz Dok Amairu mugimenduari lotutako hainbat abeslari ere egon ziren, Mikel Laboa eta Benito Lertxundi kasu. Musika garaikideari dagokionez, Euskal Rock Erradikalak garrantzi handia izan zuen eta oraindik ere badu. Musika estilo horretan, talde aipagarriak dira Barricada, Eskorbuto, Hertzainak, Kortatu, La Polla Records eta RIP, besteak beste. Denboran geroagokoak eta estiloz zabalagoak dira Berri Txarrak, Betagarri, Kuraia, Fermin Muguruza bera, Negu Gorriaketa Zea Mays.

Zinema Sakontzeko, irakurri: Euskal Herriko zinema Euskal Herriko zineman erdaraz egiten da gehienbat. Euskarazko filmak gutxi dira, eta gehienak haurrentzat eginak. Azken urteotan, Aupa Etxebeste!, Kutsidazu bidea, Ixabel eta Eutsi! izan dira euskal film luze aipagarrienetakoak. Euskal Herriko zuzendarien artean, ezagunak dira Montxo Armendariz, Juanma Bajo Ulloa, Alex de la Iglesia, Julio Medemeta Imanol Uribe, besteak beste.

Antzerkia Sakontzeko, irakurri: Euskal Herriko antzerkia

Gastronomia Sakontzeko, irakurri: Euskal sukaldaritza Euskal Herria ezaguna da bere gastronomia dela eta. Restaurant aldizkariak 2008ko munduko 50 jatetxe onenen eginiko zerrendan, lau jatetxe euskaldun agertu ziren: Mugaritz (4. postuan), Arzak (8. postuan), Martin


Berasategi (29. postuan) etaEtxebarri erretegia (44. postuan).[30] Platerak Ardoak Sakontzeko, irakurri: Euskal Herriko ardoak

Euskal Herriko ardoen mapa

Euskal Herrian 6 ardo izendapen berezi daude. Horietako batek, Nafarroako Ardoak 5 azpizonaldetan banatzen da. Araban Errioxako Ardoa eta Arabako Txakolina ekoizten dira. Bizkaian Bizkaiko Txakolina eta Gipuzkoan Getariako Txakolina. Nafarroa Beherean Irulegiko Arnoa ekoizten da eta Nafarroa Garaian Errioxako Ardoa egiteaz gain Nafarroako Ardoaren bost eskualdeak daude: (Behe Mendialdea, Lizarraldea, Valdizarbe, Behe Erribera eta Goi Erribera).

Hezkuntza Sakontzeko, irakurri: Hezkuntza Euskal Herrian Euskal Herrian bi hezkuntza sistema ezberdin daude, Espainia eta Frantziakoa. GaineraHego Euskal Herrian EAE eta Nafarroak hezkuntzaren gainean arauak sortzeko eskumena dute. Euskal Herri osoanikastolak dira euskaraz irakasteko zentroak, nahiz eta Nafarroako Eskualde Euskaldunean eta Eskualde Mistoan, hala nola Euskal Autonomia Erkidegoan irakaskuntza publikoan ere euskara ikas daitekeen D ereduan. B eredua eta gisa bereko eredu elebidunak badira hainbat ikastetxetan, adibidez Ipar Euskal Herriko Ikas-bi zentroetan. A ereduak gazteleraz ematen du irakaskuntza osoa, baina euskara ikasgai bat da. Eredu hau ofizialki Euskal Autonomia Erkidego osoan eta Nafarroa ia osoan har daiteke. Azkenik G eredua ere existitzen da, non euskara ere ez den ikasgai bat. Eredu hau edo baliokide


bat Trebi単un, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan eta Nafarroako Eskualde Ez-euskalduneanematen da. Curriculumari dagokionez, hezkuntza ezberdina ematen da Frantzian eta Espainian. Horrez gain Frantziako ikastetxeek %10a herriko gaietara moldatu ahal dute. Espainian berezko hizkuntza duten autonomia erkidegoek %55a finkatu ahal dute, nahiz eta guztiz ez den erabiltzen. EAEn gainera Euskal Autonomia Erkidegorako Euskal Curriculumaizeneko dekretua ere legezkoa da, Euskal Curriculuma eta Espainiako LOEren arteko nahaste bat da. Unibertsitateari dagokionez, Euskal Herriko Unibertsitatea da EAEko zentro publiko nagusia. Deustuko Unibertsitatea, ordea, pribatu nagusia da, Bizkaian batez ere. Gipuzkoan, Mondragon Unibertsitatea zentro pribatua da. Nafarroan, Unibertsitate publiko eta pribatua daude. Ipar Euskal Herrian Universite de Pau et Pays de l'Adour unibertsitateak kanpusak ditu BABen. Lurralde osorako, Udako Euskal Unibertsitateak irakasten du euskaraz, eta Euskal Unibertsitatea izeneko egitasmoak2010eko hamarkadan guztiz euskaraz funtzionatuko duen goi mailako hezkuntza eman nahi du.

Mitologia Sakontzeko, irakurri: Euskal Herriko mitologia Euskal mitologia Euskal Herriko lurraldeetako mitoen multzoa da. Bertan nahasturik antzematen dira eragin kristau zeinpaganoak. Gainerako herri eta kulturen antzera euskal mitologia alegiazko kontakizun, antzinako balizko jainko edo heroien egintzetan edo egiazko gertaeretan oinarritzen da, gehienetan, izadiaren indarren edo giza izaeraren alderdien oihartzuna dakarrena. Kondaira sinbolikoa, munduaren hasierako edo denbora historikotik kanpoko gertakari harrigarriren baten berri ematen du askotan. Antzinako jainko edo heroien ekintzetan edo egiazko gertaeretan oinarritzen dira alegiazko kontakizunak, jatorri ezezagunekoak eta herri baten tradiziozko pentsamendu kolektiboaren osagai direnak, naturaren indarrari edo giza izaeraren zenbait alderdiri buruzko ikuspegia eta sinesteak islatzen ditu. Mitok sailka daitezke kondairaren esanahia edo berez duten mezuaren arabera: Batzuk


kosmosa edo lurraz kanpoko gaia dute, eta besteak, berriz, lurtarrak dira. Kristautasunaren sarrerak nabarmen eragin du euskal mitologiaren ahoz ahoko transmisioan. Oinarrizko kontzepzio metafisikoa bere horretan mantendu duten ohitura askotan ere Bibliako pertsonaien izen ordezkatzea ematen da: udako solstizioa = Donibane jaia (Done Ibane edo San Joan santuaren izenetik), jentilarri = Sansonarri, Salomon eta abar. Euskal Herriko mitologiako pertsonaien, jainkojainkosen, kondairen, sinesmenen eta abarren korpusa oso zabala da.

▼erak

Euskal m

Onomastika Sakontzeko, irakurri: Euskal Herriko onomastika Onomastikaren arloan, aipagarria da euskal toponimia eta antroponimiaren arteko loturak, emakumezkoen izenen artean lurraldez lurralde hainbat adibide ditugularik. Nafarroa da herrialderik emankorrena esparru honetan, Leire, Iratxe, Idoia, Alaitz, Nagore, Saioa, Uxue, Eunate, Irantzu, Puy eta Orreaga izenekin. Ipar Euskal Herrikoak ditugu, bertzela, Ainhoa eta Garazi arrakastatsuak, eta Nafarroarekin batera Irati eta Zuberoa elkar banatzen ditu. Gipuzkoa ere emankorra da toponimoetatik etorritako izenei dagokienez eta Arantza(zu), Itziar, Olatz, Dorleta, Aloña eta Larraitz eman dizkigu. Azkenik,Bizkaiko Begoña, Udiarraga eta Ziortza eta Arabako Estibalitz ditugu.

Zerbitzuak Erietxeak Sakontzeko, irakurri: Euskal Herriko ospitaleak Arlo publikoan, zentro handien artean nabarmentzekoak dira Gurutzetako Ospitalea (Barakaldo) eta Donostia Ospitalea, biak ala biak Osakidetzakoak. Bestela, erietxe pribaturik ezagunena, baita Euskal Herritik kanpo ere, Klinika Unibertsitarioa da, eta Iruñean dago.

Garraiobideak ▼erakutsiEuskal Herriko autobideak ▼erakutsiEuskal Herriko aireko instalazioak


Euskal Herriko portuak

Hedabideak Sakontzeko, irakurri: Euskal Herriko hedabideak Euskarazkoen artean, ETB 1 da lurralde osoan zabalduta dagoen telebista bakarra, eta tokian tokiko beste kate batzuk ere badaude. Irrati kateei dagokienez, Euskadi Irratia (informazio orokorra), Gaztea (musika), Gure Irratia (Ipar Euskal Herrian),Bizkaia Irratia (mendebaleko euskaraz) eta Euskalerria irratia (Nafarroan) ditugu. Gaztelaniazko telebista nagusiak Telecinco, Antena 3, Televisión Española (bi kate), Cuatro, La Sexta eta ETB 2 dira. Radio Euskadi eta Radio Vitoria gaztelania hutsezko irratiak dira; Herri Irratia elebiduna eta Info7 hirueleduna. TF1, France 2, France 3, France 5, M6 eta Arte dira frantsesezkoak. Egunkariei dagokienez, Berria da euskaraz eta Euskal Herri osoan argitaratzen den bakarra. Gara lurralde osoan ere hedatuta dago eta nagusiki gaztelaniaz egina da. Ipar Euskal Herrian, Le Journal du Pays Basque eta Sud Ouest ditugu. Probintziaz probintzia, hauexek dira irakurrienak: El Correo Español (Bizkaian eta Araban), El Diario Vasco (Gipuzkoan),Diario de Navarra (Nafarroan) eta Sud Ouest ( Ipar euskal herrian).

Kirolak Pilota Sakontzeko, irakurri: Pilota Euskal Herria munduko hainbat bazterretan famatu du pilota jokoak. Izan ere, hemen sortutako joko horren pilota izenari, erdara askotan, euskal herritar abizena jartzen diote: Basque pelota ingelesez, pelota vasca gaztelaniaz, pelote basquefrantsesez, pilota basca katalanez, pelota basca portugesez. Munduan barrena, zesta punta modalitatea da ospetsuena.

Herri kirolak Sakontzeko, irakurri: Herri kirol Herri kirolak, Euskal Herrian antzinatik jokatu izan diren kirolei deitzen zaie. Hauetako asko


hemen sortuak eta bereziak dira. Herri kirol askoren jatorria, garai bateko lan jarduerak aisialdira bideratzea izan da. Baserritarrek, arrantzaleek edo artisauek nahitaez egin behar zituzten eguneroko betebeharrak kirol bilakatu dira denborarekin. Halakoak ditugu aizkora proba, traineru estropadak, harri zulaketa, sokatira edo harri jasotzea.

Euskal Herriko selekzioak Sakontzeko, irakurri: ESAIT eta Euskal Herriko futbol selekzioa ESAIT edo Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldea euskal selekzioen aldeko taldea da. Batez ere futbolean nabarmendu da azken urteetan Euskal Herriko selekzioaren aldeko lana, baina beste kirol batzuetan Euskal Herriak badu selekzio ofiziala, hala nola segalaritzan edo wushu-kungfuan.

Ibilbideak

Euskal Herriko ibilbide luzeak

GR 1: Bidezidor historikoa | GR 9: Probintzien Abelbide Erreala | GR 10: Pirinioetako ibilbidea (iparraldetik) GR 11: Pirinioetako ibilbidea (hegoaldetik) | GR 12: Euskal Herriko ibilbidea | GR 13: Erronkariarren abelbidea GR 20: Aralarreko buelta | GR 21: Inazio bidea | GR 25: Arabako lautadaren buelta GR 34: Donostia - Arantzazu | GR 35: Lizarrusti - Zumaia | GR 38: Ardoaren eta arrainaren bidea | GR 65: Donejakue bidea GR 65.3: Nafarroa, Donejakue bidea | GR 98: Urdaibaiko biosferaren erreserbaren buelta | GR 120: Hiru Tenpluen bidea GR 121: Gipuzkoako buelta | Talaia ibilbidea: Gipuzkoako kostaldea (GR 121aren zatia) | GR 123: Bizkaiko buelta GR 220: Iru単eko Arroko bira | GR 229: Mikeldi bidea | GR 280: Uribe Kostari bira GR 283: Idiazabalgo gaztaren ibilbidea | E 9: Oinezko ibilbide europarra

Beste batzuk: Xabierraldia | Bidasoko bide berdea | Plazaolako bide berdea

Euskal herritar ospetsuak Sakontzeko, irakurri: Euskal Herriko pertsona ospetsuak


Euskal Herriko hainbat gizon-emakume ezagunak dira mundu osoan: •

Yehuda Halevi tuterar judua XI. mendean bizi izan zen, eta zientziak, literatura eta filosofia landu zituen.

Juan Sebastian Elkano, Migel Lopez Legazpikoa, Inazio Loiolakoa, Frantzisko Xabierkoa, Bernart Etxepare eta Pedro Agerre "Axular" nabarmenak izan ziren XV. eta XVI. mendeetan, nor bere arloan.

XVIII. mendean, famatu ditugu Dominique Joseph Garat eta Jacques Laffitte politikariak eta Joan Jose eta Fausto Elhuyar zientzialariak.

XIX. mendean, oso aipatuak dira Juan Crisostomo Arriaga, Julian Gaiarre eta Pablo Sarasate musikagileak lehen erdialdean, eta Tomas Zumalakarregi jenerala eta Sabin Arana politikaria bigarrenean.

XX. menderako igarobidean, Ignacio Zuloaga margolaria, Miguel de Unamuno eta Pío Baroja idazleak, eta Jesus Guridimusikagilea. Mende horretakoak ditugu Gabriel Aresti idazlea, Jorge Oteiza eta Eduardo Txillida eskultoreak, Maurice Ravel musikagilea, Jose Miguel Barandiaran antropologoa, Ignacio Ellacuria jesuita, eta Dolores Ibarruri, Jose Antonio Agirre eta Ramon Rubial politikariak.


Azkenik, XXI. mende honen hasierako ospetsuen artean, Bernardo Atxaga, Joxe Azurmendi, Fermin Muguruza, Maria Bayo, Ainhoa Arteta, Julio Medem, Miguel Indurain, Juanito Oiarzabal eta Edurne Pasaban ditugu, besteak beste.

Erreferentziak 1. ↑ a b c d Euskal Herriko Datuen Talaia webgunetik jasotako datuak. Arabako datuetan, sartuta daude Trebiñukoak; eta Bizkaikoetan, Villaverde Turtziozkoak. 2. ↑ Joanes Etxeberri, «Etxeberri Sarakoa»: Eskuararen hatsapenak (c. 1718) 3. ↑ Euskaltzaindiaren 139. araua, 2004ko uztailaren 23koa: «Euskal Herria izena». 4. ↑ «Euskadi: Euskal nazioaren izen politikoa, Euskal Herria adierazten duena. Sabino Aranak euzko + di etimologia okerrean oinarrituta asmatu zuen. Berez, Euskal Herria hitzaren sinonimoa da eta euskal lurralde historiko guztiak batera adierazteko balio du. Alabaina, maiz samar, jatorrizko adiera murrizturik, Hego Euskal Herria edo Euskal Autonomi Elkartea izendatzeko erabili ohi da. Adiera desegoki hauek direla eta, Euskadiren jatorrizko adiera garbi azaldu nahi denean, Euskadi ez eta Euskal Herria erabiltzen da gaur egun gero eta gehiago.» Iturria: Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, «Euskadi» sarrera. 5. ↑ «Euskadi, abertzaleontzat, Euskal Herriari datxekion Euskal Estatua da. Euskadi Ta Askatasuna ez da inoiz


izan Provincias Vascongadas y Libertad.» Txillardegi: «Zientzia eta mapak», Berria, 2010-10-03.

6. ↑ (Euskaraz) Autonomia Estatutuaren testua, Eusko Jaurlaritza. 7. ↑ «El término "Euskal Herria" en el decreto educativo de Ibarretxe "vulnera" la realidad de Navarra», Gara, 2010eko otsailaren 4a.

8. ↑ (Euskaraz) Berria.info (2010-01-07) 9. ↑ Klasikoen Gordailua, 2005, Iesus Krist Gure Iaunaren Testamentu Berria. [Edizioa, grafia eguneratuta, online]. 10. ↑ Klasikoen Gordailua, 2004, Eskuizkribua. Joan Perez de Lazarraga. [Edizioa, grafia eguneratuta, online.] 11. ↑ Klasikoen Gordailua, 2005, Gero. [Edizioa, grafia eguneratuta, online.] 12. ↑ Arana, Luis (1930), Las banderas de los ex-Estados históricos vascos o regiones autónomas, Apuntes para la historia del nacionalismo vasco. 13. ↑ Flags of the World, Basque Country (Spain). 14. ↑ Menendez Pidal, Faustino; Martínez de Aguirre, Javier (2000), «Para saber más». El Escudo de Armas de Navarra, Nafarroako Gobernua, ISBN 84235-2016-1.

15. ↑ (Euskaraz) Auñamendi Eusko Entziklopedia, Lauburua. 16. ↑ Limits of Oceans and Seas, 3rd edition + corrections, International Hydrographic Organization, 1971, 42. orrialdea.

17. ↑ (Euskaraz) (Frantsesez) Euskal kostaldea (Hondartzak eta irlak)


18. ↑ (Gaztelaniaz) Mendikat, Hiru Erregeen Mahaia. 19. ↑ Lobera, Joseba (2009-10-5), «Una pirámide sobre Navarra», El Correo. 20. ↑ Euskal-Herria.org: Euskal Herriko mendiei buruzko webgunea.

21. ↑ (Gaztelaniaz) Navarra: Hidrografía, Auñamendi eusko entziklopedia. Noiz kontsultatua: 2010-10-22.

22. ↑ Ebroko Konfederazio Hidrografikoa 23. ↑ Sandre datu-basea: Adour 24. ↑ Espainiako Estatistika Institutuaren datuak erabiliz lortutako lur eremua (datu base honetako datuetatik,Álava + Condado de Treviño + Puebla de Arganzón (La)batura eginda).

25. ↑ (Gaztelaniaz) INEren webgune ofiziala. 26. ↑ (Frantsesez) INSEEren webgune ofiziala. 27. ↑ Maruri, Ibai (2011-0224), «Gutxiengoen erlijio komunitateek 214 egoitza dituzte EAEn», Berria.

28. ↑ (Euskaraz) Iñaki EGAÑA: «Mort pour la patrie», Berria, 2011-11-06. 29. ↑ Eneko BIDEGAIN: «Euskaldunak frantsestu zituen gerla», Berria, 2008-1111. 30. ↑ World's 50 Best Restaurants

Ikus, gainera •

Estaturik gabeko nazioak

Europako hizkuntza gutxituak

Euskaldun

Euzkadi

Euskal Herria (Frantziako herrialdea)

Nafarroa

Euskadi

Ipar Euskal Herria

Hego Euskal Herria


Wikipedian atari bat dago honi buruz: Euskal Herria

Kanpo loturak Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Euskal Herria Wikiztegian orri bat dago honi buruz: euskal herria .

Udalbiltza, Euskal Herriko lehen instituzio nazionala (Euskaraz)(Gaztelaniaz) (Frantsese z) (Ingelesez)

Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (Euskaraz)

Euskal Herriko ekonomiaren eta gizartearen atlasa (Euskaraz) (Frantsesez) (Gaztelaniaz) (Ingelesez)

Euskal Herriko eskualdeen mapa (Euskaraz) (Gaztelaniaz) (Frantsesez) (I ngelesez)

Euskal Herria gaikako mapak (Euskaraz) (Gaztelaniaz) (Frantsesez) ( Ingelesez)

Koordenatuak:

42°52′56″N 1°55′2″W

Euskal herria  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you