Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak urtean bi aldiz paperean argitaratzen du Berripapera. UEMAko kide diren udaletako etxe guztietara banatzen da. 118.000 aleko tirada du, eta 2021eko abenduari dagokion zenbakia da honako hau. Besteak beste, honakoak dira zenbaki honetako gai nagusiak: Elduin, Bidania-Goiatz, Ibarra eta Idiazabal gehituta, 275.000 biztanleko lurgune euskalduna ostzen dute orain UEMAko herriek; udalerri euskaldunetako bulegoetan euskara lehenesteko finantza erakundeekin sinatutako hitzarmena; Iñaki Arregi ikerketa bekan saritutako lanak; edota UEMAren hezkuntza proiektua ikasleei ez ezik irakasleei eta gurasoei ere zabaldu izana.