Lurraldea eta hizkuntza. Erronkak eta tresnak

Page 60

Lurraldea eta Hizkuntza. Erronkak eta tresnak. II. Jardunaldiak

– Sense una consciència clara de part d’empresaris i classes econòmiques dominants a favor del català no es donarà l’entorn adequat per assolir la normalitat lingüística a les nostres illes Gràcies per la seva atenció.

Unai Fernández de Betoño | Moderatzailea Eskerrik asko Miquel. Datorren hizlaria Igor Ahedo Gurrutxaga da, Bilbo 1973. Zientzia Politikoetan doktore da, eta EHUko irakaslea da. Parte Hartuz demokrazia parte-hartzaileari buruzko ikerketa taldeko partaidea ere badugu, eta hain zuzen ere horregatik gonbidatu dugu gaur bai unibertsitatean bai bere eginkizun profesionalean parte-hartzearen inguruan lan dezente egiten ari delako. Akaso euskarak hirigintzaren alorrean kokatzen diren parte hartze prozesu horietan duen zerikusiari buruz hausnarketa bat egingo dugu. Bere argitalpenen artean, El movimiento Demo y la nueva cocina vasca (desobediente) nabarmenduko nuke, 2004koa, Alberdaniakoa, baita ere berak Ipar Euskal Herriari buruz daukan ezagutza erakusten duena, beharbada zerbait aipatuko digu gaur. Bere hitzaldiaren izenburua “Lurralde-antolaketa eta komunitatearen garapena” da. Eskerrik asko Igor.

Igor Ahedo, UPV/EHU | Hitzaldia t LURRALDE-ANTOLAKETA ETA KOMUNITATEAREN GARAPENA. Eskerrik asko gonbidapenagatik. Lehenengo ekintza desobedientea izenburua aldatzea izan da, eta kontuan hartuta partaidetza eta hirigintzari buruz hitz egingo dugula, lehenik eta behin partaidetzari buruzko begirada orokor bat egiten saiatuko naiz, eta hasiko gara poliki-poliki jaisten. Nire helburua izango litzateke planteatzea eredu bat partaidetza, hirigintza edo lurraldea, eta hizkuntza lotzeko. Baina azalduko dudan ereduak beste adibide bat hartuko du irizpide bezala. Esperientzia pixka bat badaukat partaidetzan, baina inoiz ez dut landu hizkuntza eta partaidetza. Horrexegatik ez nuen asmatu nahi esperientzia bat. Orduan eredu bat azalduko dut bakarrik, herri baten bizikidetzarako erabili genuen eredu bat, baina nik uste dut inportanteena dela haien eredu hori interesgarria izan daitekeela zuek zuen esperientzietan, zuen herrietan, hizkuntza eta herria uztartzeko erabiltzeko. Orduan, partaidetzaren helburu nagusia zein den komentatzen hasiko naiz. Partaidetzak nirea denetik gurea denera pasatzea eskaintzen du, edo nitik gura pasatzea. Hori garrantzitsua da, eta azken finean partaidetzak gu amankomun bat sortu nahi du, kontuan hartuta gu hori ni askorekin osatuta dagoela. Seguru askotan entzun duzuela partaidetza ipuin bat dela, kontu bat dela. Askotan, demokrazia ipuin bat dela esaten dugu, berdintasuna eta abar. Eta nik baietz, partaidetza ipuin bat dela pentsatzen dut, baina nik esango nuke gure bizitzaren ipuina dela. Eta askotan, ipuinak ezagutzen ditugu, baina ez dugu ipuinaren atzean zer dagoen pentsatzen. Ipuinaren irtenbide ona magiatik datorrela pentsatzen dugu baina inoiz ez dugu pentsatzen zer den ipuinaren magia hori. Mari Errauskinen ipuina erabiliko dut partaidetza zer den azaltzeko. Guk partaidetzan erabiltzen dugun teknika bat soziograma da. Soziogramak lurralde batean, herri batean... dauden botere harremanak irudikatzeko tresna eskaintzen du. Orduan, demagun herri batean gaudela; herri horretan dauden eragileak zeintzuk izan daitezkeen pentsatuko dugu. Horiek panel batean irudikatu edo marraztuko ditugu, eta haien arteko harreman onak, harreman estuak, harreman latzak... marraztuko ditugu keinu batzuen bidez. Partaidetzan, beti daukagu errealitateko soziograma, gaur egun zer daukagun. Esate baterako gure familian ere egin genezakeen soziograma bat, zer nolako harremana dagoen aita eta amaren artean, anai-arreben artean... Baina segur asko, beti egongo da soziograma ideal bat. Harreman hobeak gustatuko litzaizkiguke, harremanak ez daudenean harremanak izatea, harreman txarrak daudenean harreman onak izatea... Horrexegatik, partaidetzan beti errealitateko soziograma erabiltzen dugu abiapuntu bezala, eta soziograma ideala helmuga gisa. Orduan, Mari Errauskinen ipuinarekin hasiko gara. Ipuin horretan bi une daude: magia agertu baino lehenagoko unea, eta gero magiarekin datorren soziograma ideala. 60


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.