Page 1

HEZKIDETZA ETA GATAZKAK Gaiari sarrera bat egiteko lehenik eta behin hurrengo bideo hau baliagarria izan daiteke: https://youtu.be/amoUUI_ekKU HEZKIDETZA Kokapena Bidioan ikusten den bezala, emakumea betidanik egon da zapalduta gizarte patriarkal honen ondorioz. Gizarte zorrotz, hipokrita honek inposatutako roll sexista, bidegabeek bideratu gaituzte gure identitatea ezkutatzea eta genero, arraza, klase...en arteko desberdintasunak nabarmentzea. Desberdintasun horien ondorioz oso barneratuta ditugu “normaltzat” hartzen diren jokabide, ezaugarri... Gizakia ez da haragi puska bat bakarrik, haren sentimentuak manipulatuak izan dira urteetan zehar, gizartean modak eta rolak aldatzen joan diren heinean. Desberdintasun hauei aurre egiteko armarik boteretsuena etxean zein eskolan jasotako hezkuntza dela deritzogu. Hala ere, orain arte, hezkuntza ez da izan gizarte hau aldatzeko laguntzaile.

● Zer da hezkidetza? “Neskak zein mutilak genero maskulino eta femeninotik aske heztean datza, bere indibidualtasunaren garapena sustatuz eta gizarte sexista batek eskatzen dizkien errolak kontuak hartu gabe.” Mari Jose Urruzola. Beraz, izaki bakoitza bere indibidualtasunean heztea genero kontuak eta errolak alde batera utzita. Gizonen kulturatzat eta emakumeen kulturatzat jotzen direnetatik alderdi on guztiak berreskuratu eta haurren giza garapena bultzatzeko portaera erreferente bihurtu nahi ditu. Hezkidetzak pertsona eta gizarte eredu berria eratzeko hezkuntza ahalegina egiten du, eta giza gaitasun, balio, jarrera eta jokabideei ezarritako estereotipoak abolitu nahi ditu. Hezkidetzak egindako proposamen horrek paradigma berria ekarri du, nolabait, eta haren bidez, sexuan edota generoan oinarritutako bereizkeriak ez ezik, etnia, kultura, gizarte... bereizkeriak ere gainditu nahi dira: Pertsona eta gizarte eredu berria eratzeko: pentsaera heteropatriarkala


Laburbilduz, funtsezkoa da nortasuna estereotipo sexistetatik at garatzea, eta justizia zein zaintzako etikan, berdintasunezko harremanetan eta boterearen erabilera parekidean oinarritutako gizartea eraikitzea.”

Eskolan neska eta mutilen arteko desberdintasunen adibideak aipatu: mutilek patioaren zati haundiena hartzen dute futbolean jolasteko, aldiz neskak bazter batean egoten dira, irakasle batzuen tratu desberdina neskei eta mutilei, gorputz hezkuntzan neskeei indar gutxiagoko baloiak ematea, curriculumean ez da emakumerik sartzen, hau da, haurrek gizonezko pertsonaia ezagunen berri besterik ez dute izaten, emakume asko kontuan hartu gabe, estereotipoak (neskak zintzoak, esanekoak, emaitza onekoak, mutilak bihurriak, barregarriak, emaitza kaxkarragokoak), etab. (baita arrazakeria, homofobia…)

Nola egin aurre? Nola saihestu desberdintasun eta baztertze egoera hauek? ● Erronkak: ● Hauek dira Hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Planak aipatzen dituen hezkuntza komunitatearentzako erronkak: ➔ Hezkidetzan oinarritutako eskolaren eredua sakon aztertzea, eta genero-ikuspegia ikastetxeetako kultura eta praktiketan sartzea planteamendu integral batez. ➔ Ikasleak orientatzea, bizitzan, ikasketetan eta lanbidean bidea aukera dezaten, askatasuna eta aukera-aniztasuna errespetatuz eta generobaldintzapenik gabe. ➔ Genero-ikuspegia eskola-porrotari aurre egiteko ekimenetan sartzea, eta hezkuntza jasotzeko eskubidea benetan unibertsala dela ziurtatzea, bai eta izaki guztiek hezkuntza sisteman jarraitasuna izan dezaten bermatzea ere, ikasle guztien aniztasuna aintzat hartuta (etnia, kultura, ekonomikoa, gizarte mailakoa, funtzionala, sexuala, etab.) ➔ Harreman afektibo‐sexualak izateko eta elkarrekin bizitzeko heztea, aniztasun sexualean eta emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasunean oinarrituta. ➔ Eskola‐komunitate osoaren atxikimendua lortzea, genero indarkeriari aurrea hartzeko, kasuak lehenbailehen detektatzeko eta biktimei arreta egokia eta eraginkorra emateko.

● Irakasleen papera haurrek beraien identitate pertsonala eraikitzerako garaian:


Ikasleari nor den eta nor izan nahi duen jakiten laguntzea. Baina ibilbide horretan ikasleei lagundu behar diegu bereizten zeintzuk diren bere beharrak eta zeintzuk kanpotik inposatutakoak eta bereizketa horretan genero-kontzientzia izatea ezinbestekoa da. Ikasleari lagundu beharko dio nor den jakiten, batetik, eta den hori askatasunean eta osotasunean garatzen, bestetik.

Nork bere identitatea genero eta sexuen estereotipoetatik at egiteak bermatuko du gainontzeko konpetentzien garapena mugarik gabekoa izatea. Eta aldi berean, gainontzeko konpetentzien garapena nolakoa izan, horrela izango da ere identitatearen garapena. Azken finean, garatutako konpetentziek esaten digute nor garen. Gure pentsamendua genero kutsadurak baldintzatua du. ● Zeintzuk dira sexua eta generoa direla eta diskriminazioa ekiditeko hezkuntzak oinarritzat hartu beharreko balioak? Parekidetasuna, elkartasuna eta askatasuna. ● Sinesmen, gertaera, baieztapen… asko ditugu desikasi. ● Hemen ditugu hezkidetzaren aldeko apustua egiten dugunean kontuan hartu beharreko argibide garrantzitsu batzuk: ➔ Hezkidetza lantzeak ez du izan behar lan gehiago, lan bera beste modu batean egitea baizik. ➔ Eskolan islatzen dena gizartean dagoen sexismoaren ondorioa da. ➔ Eskola gizarte-aldaketarako eragile esanguratsua da. ➔ Aukera berdintasunaren aldeko borroka izaki guztion aldeko borroka da. ➔ Norberak dituen estereotipoak eta bere transmisioaren inguruko hausnarketa sakona egin behar da. ➔ Adin guztietan lantzeko beharra dago

Erresistentziak nahiko antzekoak izaten dira leku guztietan. Patriarkatuak bere aginduak ondotxo zabalduta ditu. Oso ohikoa da horrelakoak entzutea: ez dela momentua, beste lehentasunak daudela, egin daitekeena egiten dela, betidanik izan dela horrela eta ezinezkoa dela aldatzea, hori emakumeen kontua dela… ● Aurrekoarekin jarraituz.. Horregatik, oso garrantzitsua da estrategia egokiak erabiltzea: 1. Aliatuak identifikatzea eta esperientzia eskola batekoa izatetik esperientzia partekatua izatera:Interesgarria eta beharrezkoa da esperientziak eta praktika partekatzeko aukera ematen diguten guneetan egotea. 3. Informazioa eta Prestakuntza egokia: 4. Orain arte egindakoa, oinarri. Kontua ez da orain arte egindako guztia baztertzea eta hutsetik hastea, birziklapena da ideia, jakin egin behar dugu zer dugun, orain arte egin duguna eta egiten ari


garena jaso, hori baita garena eta hortik abiatuta hobetzeko urratsak planifikatzen eta ekiten hasi. 5. Umorea. Zerbaiten alde borrokatzeak ez du esan nahi bizi-poza galdu behar dugunik, ondo pasatu behar ez dugunik. Ahaleginak bai, noski, edozein prozesu eraikitzaileak eskatzen duen moduan, baina aldi berean dibertigarria, emozionagarria eta ilusioz betetakoa. (Aurre egiteko modurik hoberena eta baliagarriena umorea erabiltzea da.)

ESKOLA MISTOTIK HEZKIDETZARA JAUZI EGITEKO GARAIA Ikasle bakoitza osotasunean garatu beharko litzateke eta ez neska-mutil izatearen arabera. Mikro-indarkeriak betidanik ikusi izan dira hezkuntzan. Hauek, irainak, bultzatzea, ezizenak eta abar dira. Egoera horiek ez dira onartu behar eta zer gertatzen den, beste pertsona nola sentitzen den... aztertu behar da. Ondorioz, denbora asko eskaini behar zaio eta gure burua eta begiak jarri behar ditugu horretan. Izan ere, irakasle bat irakasgaia ematera bakarrik joaten bada, ez da inguruan gertatzen ari denaz jabetuko. Prozesu horretarako, formakuntza beharrezkoa da, baina formazio hori pertsona bakarrak jasotzen badu, prestakuntza hori ikastetxe osora zabaltzea oso zaila da. Ikastetxe osoak beharko luke formazioa, prozesu horretan, irakasleez gain, beste eragile batzuk ere inplikatu behar dutelako. Ikasleen egunerokotasunean pisu handia du eskolaz kanpoko guztiak. Beraz, eskolan hezkidetzan egindako lana bizitzarako baliagarri izan dadin, eskolak ikasleengan, iritzi kritikoa eratu behar du, medioetatik jasaten duten guztia aztertzen lagunduz eta sare sozialetan diskriminazioa eta sexismoa antzemanez. LIBREKI AUKERATUTAKO IKASKETAK ETA ESKOLA PORROTA GENEROARI LOTUTA DAUDE Neskengandik edo mutilengandik ditugun espektatibak, jarrerei eta portaerei dagokienez, desberdinak dira. Gainera, bien emaitza akademikoak desberdin interpretatzen dira. Neskek emaitza onak lortzen dituztenean, lanarekin lotzen dira, “langileagoak direnez emaitza hobeak lortzen dituzte” esanez eta gaitasunak ez dira kontuan hartzen. Mutilek emaitza txarrak lortzen badituzte berriz, “ez dira langileak, baina azkarragoak dira eta hori gero bizitzako lanetan nabarmentzen da” esaten da. Urteetan edukitako espektatiba horien ondorioz, gaztaroan horren arabera egiten dituzte neskek eta mutilek ikasketen aukeraketak. Batxilergoan, mutil gehienek bide


zientifiko-teknologikoa hartzen dute eta neska gehienek gizarte zientzia alorreko bidea, aukera horrek geroko ikasketak baldintzatzen dituelarik. Beraz, ikasleek erabakiak libreki hartu dituztela pentsatu arren, ikasketa batzuk oraindik nesken edo mutilen gauza direla esaten da.

HEZKIDETZA ESKOLETAN Eskoletan hezkidetza bultzatzea zaila izan daiteke, ikasleek telebistan eta baita gizartean ere, honen aurkako gauzak ikusten dituztelako. Adibidez, estereotipoak bultzatzen dituzten iragarkiak. Hezkidetza eskola batek auzi hauek hartu beharko lituzke kontuan: ● Liburuak eta materialak berrikusi estereotipoak sor ez daitezen eta beste material batzuk bilatu, non, emakumeek historian zehar egin duten lana kontuan hartzen den, gizonek etxeko lanak egiten dituzten, liburuetako protagonista emakume modernoren bat den... ● Irakasle eta familiak formatu, gero beraiek hezkidetza bultza dezaten, irakurgai desberdinen edo hizketaldien bidez. ● Gizarte justu batek nolakoa izan beharko lukeen ikasleekin hausnartu. ● Ikasleekin ipuin klasikoak edo estereotipoak sortzen dituzten liburuak aztertu, besteak beste, txanogorritxuren ipuina. Lehenengo esteka txanogorritxu istorioari gidoia aldatuz gero zer gertatuko litzatekeen ikusten da eta bigarren estekan berriz, gure ustez zer nolako istorio edo liburu kontatu behar diren gaur egun:

1.-https://www.youtube.com/watch?v=xCEEKqcSFL0 2.-https://youtu.be/MjD4RcpdOUM

GATAZKAK ETA TRATAERA HEZKIDETZAILEA Rigoberta Menchú Tum Guatemalarra da, indiarren eta giza eskubideen aldeko borrokalaria. 1992an Bakearen Nobel saria eman zioten. Mundu osoan ibilia da herri indiarren eta giza eskubideen alde lanean. “Emakume ororengan, gizon ororengan nagusiki gizakia dago. Landu dezagun gizaki hori, eralda dezagun besteentzat argibidea izan dadin.” “Bakea ez da soilik gerra eza; pobrezia, arrazakeria, diskriminazioa eta bazterkeria dauden bitartean, zaila izango da bake-mundua lortzea.” Rigoberta Menchú


Gaur egun bizikidetza eta bakerako hezkuntza bi kontzeptutan banatzen da: â—? Ikuspegi tradizionalaren arabera, gerrarik ez egotea da. Bakearen ikuspegi hori negatiboa da eta zuzeneko indarkeria gabeko egoera azpimarratzen du. â—? Gerrarik eza hartzeaz gain, edozein motatako indarkeriarik eza bezala ere hartu izan da. Zuzeneko eta ageriko indarkeriaz gain, ezkutuko bi indarkeria daude: -Egiturazko indarkeria: pobrezia, errepresioa eta alineazioa; -Indarkeria kulturala: biztanle batzuei oinarrizko eskubideak denbora luzean mugatzea justifikatzen duena. â—? Zer da bakea? Bakea gatazkarik ez egotea dela ulertzen dugu askotan, baina gatazka gizakiak bizitzan berezkoa duen egoera da. Bakea gatazkari aurre egiteko moduekin lotuta dago. Bakea, esan dezakegu, pertsonen artean eta ingurunearekin hainbat mailatan berdintasun-harremanak izatea dela. Egoera gatazkatsuei irtenbidea topatzeko moduek definitzen dute bake egoera dugun ala ez. Gatazken trataerak bakea eragingo du.

Gatazkari eta bakeari buruz aritzean indarkeria zer den azaltzeko beharra sortzen da, eta horrekin agresibitatea. Indarkeria jendartean, familian, komunikabideetan...gatazkei aurre egiteko orduan ikasitako portaera da. Lau indarkeria mota bereiz daitezke: fisikoa, emozionala, egiturazkoa eta kulturala. Agresibitatea berriz, gizakien ezaugarria da: pertsonek duten irrika, indarra eta biziiraupen sena.

Gatazkaren trataera egokia egiten bada, lagungarria eta eraikitzailea izan daiteke: 1. Arazoak konpontzeko modu berriak eta hobeak ikasteko. 2. Harreman hobeak eta iraunkorragoak izateko. 3. Nork bere burua eta besteak hobe ezagutzeko.

GATAZKA ETA GENEROA Gatazken trataeran beharrezkoa da neska zein mutilen beharrak eta baita femeninotzat jotzen dugun kulturak bizikidetza positiboaren eraikuntzari eginiko ekarpenak kontuan izatea.


Genero-eraikuntzak izan duen eraginean hasi gara gatazka eta generoa elkarrekin ikusten. Generoa kontuan izatea lagungarria da gatazken trataeran emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-eza identifikatzeko eta baita gatazketan parte hartzeko ere, gatazkak bizitzeko generoagatik ematen diren modu ezberdinak adierazteko.

GATAZKAREN ANALISIA ETA TRATAERA Gatazkaren analisia egiterakoan kontuan izan behar ditugu, inplikatuak dauden pertsonen interesak,beraien arteko komunikazioa, pertsona horien arteko harremana.... Gainera, gatazka sortzen denean kontuan izan behar ditugu pertsonen hainbat ezaugarri edota gaitasunak, besteak beste, gatazken aurreko joera, gatazkei aurre egiteko trebeziak, informazioa interpretatzeko moduak, indarkeriari buruzko ideiak, sinesmenak... Gatazkari irtenbidea emateko posibilitateak inplikatuek gatazkei aurre egiteko duten ahalmenaren araberakoak izango dira eta hor zenbait faktorek garrantzia hartuko dute, besteak beste, enpatiak, egoeran sortutako emozioek, komunikazio-trebetasunek eta erantzuteko jokaeretan indarkeriaren erabilerak edo indarkeria-ezak. Gatazka, fase desberdinak dituen prozesua da. 3 fase ditu zehazki;igoera (momentu altuena hartu arte), geldiera (egonkortu egiten da) jaitsiera (poliki-poliki gutxitzen doa). Gatazkaren trataera positiboa izateko, zein fasetan dagoen identifikatzen jakin behar da eta fase bakoitzean zein estrategia diren egokienak. Lankidetza bada gatazkari aurre egiteko garatu nahi dugun jokaera edo modua, gatazkan parte hartzen duten pertsonen interesak, beharrak, balioak kontuan hartu behar dira... beraien arteko komunikazioa bultzatu edota bitartekaritza erabiliz. Komunikazio horretan ondo bereiztu behar dira posturak eta pertsonak. FEMINISMOAREN EKARPENAK: Feminismoak, orokorrean, kultura-aldaketarako proposamen interesgarriak egiten dizkigu. Ondo eta gaizki dagoena, zilegi eta debekatua dena idatzita dago eta guztientzako berdina da. Bere jatorri patriarkalak eta indarkerian oinarrituta dagoelako hainbat talde uzten ditu kanpoan: emakumeak, umeak, zaharrak, hainbat etnia‌ “Oraindik bada feminismoa matxismoaren bertsio femeninoa dela uste duenik.â€? Ezjakintasun handi hori gainditu behar da historian zehar feminismoaren aldarrikapen nagusi batzuk jakinaren gainean jartzen. Jarraian Srfortfast-en bideoa eskuragarri duzue ezjakintasun hori existitzen dela baieztatzeko. Srfortfast youtuber


bat da zein gai batzuk aukeratu et kaleko jendeari gai horri buruz galderak egiten dituen. Ondoren duzuen bideoaren gaia feminismoa da. https://www.youtube.com/watch?v=8_fGE4gO_FA 1:50 “Gizon-emakumeen feministen borrokari esker gertatu dira gure jendartean generoberdintasunerantz egin diren urratsak, hau da, gizonen eta emakumeen eskubideen arteko berdintasunaren alde lan egin dela." GATAZKEN TRATAERA ETA HEZKIDETZA Eskolak zeresan handia dauka honen inguruan. Erantzukizun handia du. Bizikidetza, ordena eta antolakuntza ulertzeko modu tradizionalek ikastetxeetan indarkeria-giroa sortu ohi dute. Indarkeria hau askotan egitura-indarkeria izaten da, erabat sistematizatua eta normalizatua dagoen indarkeria. Oraindik ere matxismoa, xenofobiak etab. �onartzen� dira, ikasleak sailkatzen dira (gatazkak sortzen dituztenak eta esanekoak), gatazken aurrean araudia izaten da erabiltzen den tresna nagusia -eta askotan bakarra-, hizkuntza sexista erabiltzen da, espazioen erabilera ez da parekidea izaten... nolabait patriarkatuaren keinu asko sumatzen dira oraindik hezkuntza eremuetan. Gatazkak zentzu negatiboarekin hautematen ditugu, hau da, zerbait inkomodoa eta ekiditeko bezala ulertzen ditugu hauen alde onei erreparatu gabe, izan ere, gatazketatik ere ikasi dezakegu, asko gainera. Gai honi amaiera emateko, bideo hau ikusi eta 15.segunduak gelditzea komenigarria da eta horri buruz hausnarketa bat egitea. Behin hausnarketa hori eginda bideoa ikusten jarraitu eta ziurtatu ea zure hausnarketa bideoaren zatiarekin bat datorren. https://youtu.be/VB4P5vA6sys

Abestia: https://www.youtube.com/watch?v=keXdgoS-UPc

Hezkidetza eta gatazkak  

Mari Sorginen lana

Hezkidetza eta gatazkak  

Mari Sorginen lana

Advertisement