Page 1

4. zkia. 2008ko urtarrila

IRAUNKORTASUNAREN ETA TOKIKO AGENDA 21EN DIMENTSIO SOZIALA

4

Tokiko Agenda 21etan alderdi sozialak sartzeko irizpideak


UDALSAREA 21EKO LAN-KOADERNOEN BILDUMAREN AURKIBIDEA: 1. zenbakia. 2006ko urria

«EAE-ko Tokiko Agenda 21 prozesuak aztertzea. Oztopoak eta estrategia arrakastatsuak identifikatzea aurrerapauso gehien eman dituzten udalerrietan kudea ditzaten».

2. zenbakia. 2006ko urria

«Oztopo eta estrategiak ekintza-planak abiarazteko. 21 Bulegoak: ereduak formulatzea».

3. zenbakia. 2007ko iraila

«Natur inguruneko udal-eskumenei buruzko gida».

4. zenbakia. 2008ko urtarrila

«Iraunkortasunaren eta Tokiko Agenda 21en dimentsio soziala. Tokiko Agenda 21etan alderdi sozialak sartzeko irizpideak».

ARGITARALDIA: 1.a, 2008ko urtarrila

IDAZLE TALDEA:

© IHOBE, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa Urkixo Zumarkalea, 36-6.a. 48011 Bilbao Tel.: 94 423 07 43 • Faxa: 94 423 59 00 www.ihobe.net

Arrasateko Udala

ARGITARATZAILEA: IHOBE, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa

Legazpiko Udala

DISEINUA ETA DIAGRAMAZIOA: Canaldirecto ITZULPENA: Elhuyar

4. EKITALDEA: GIZARTE DIMENTSIOA

Areatzako Udala Donostiako Udala Erandioko Udala Zarauzko Udala Mungialdea Behargintza Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila Gizarte Gaietako Sailburuordetza IHOBE, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa

LEGE GORDAILUA: XXXXXXXXXXX

UDALSAREA 21EKO Idazkaritza Teknikoa:

ESKUBIDE GUZTIAK ERRESERBATUTA. Debekatuta dago publikazio hau erreproduzitzea, informazioa berreskuratzeko sistemetan gordetzea eta publikazio honen zati bat transmititzea, erabilitako bitartekoa edozein dela ere (elektronikoa, mekanikoa, fotokopia, grabazioa, etab.), jabetza intelektualaren eskubideen titularraren eta editorearen idatzizko baimenik gabe.


3 marzo 2007 4. zkia.N.ยบ 2008ko urtarrila

IRAUNKORTASUNAREN ETA TOKIKO AGENDA 21EN DIMENTSIO SOZIALA Tokiko Agenda 21etan alderdi sozialak sartzeko irizpideak

4


AURKIBIDEA 04. orrialdea 04

07

10. orrialdea 10 11

17. orrialdea 17

19

21

24. orrialdea

01. SARRERA 1.1. Zer da iraunkortasunaren gizarte-dimentsioa? A) Zer da gizarte-izaera? B) Tokiko Agenda 21en rola 1.2. Euskal Autonomia Erkidegoko Tokiko Agenda 21en gizarte-dimentsioaren tratamenduari buruzko diagnostikoak A) Euskal Autonomia Erkidegoko Tokiko Agenda 21etako gizarte-gai ohikoenak B) Herritarren partaidetza, fruituak ematen hasten ari den ahalegina C) Zeharkakotasuna, gauzatzeke dagoen betebeharra D) Gizarte-alderdiak txertatzeko erakunde-oztopoak eta oztopo metodologikoak

02. ZER GIZARTE-ALDERDIRI BURUZ ARI GARA? 2.1. Aalborg + 10ko engaiamenduetako gizarte-alderdiak 2.2. Mundu globala, tokiko erronkak: Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietako gizarte-alderdi nagusiak A) Desberdintasunak eta langabezia B) Osasuna C) Etxebizitza D) Immigrazioa E) Hirugarren adina F) Hezkuntza G) Genero-desberdintasunak H) Segurtasuna eta gizarte-bazterkeria I) Kultura J) Gosea, pobrezia eta munduko desberdintasunak (toki mailatik maila globalera)

03. METODOLOGIA 3.1. Oinarrizko urrats metodologikoak A) 1. fasea. Aurretiko definizioa B) 2. fasea. Gizarte-alderdiak sartzea 3.2. Nola hasi jarduten? A) Diagnostiko integrala B) Zeharkakotasun eta partaidetza hobea lortzeko aldaketak eta metodologia 3.3. Jardunbide egokiak A) Sant Boi de Llobregat: zeharkakotasunaren eta herritarren partaidetzaren aldeko apustua B) Legazpi: partaidetzazko kudeaketa iraunkorraren saiakera

04. GLOSARIOA


01.

SARRERA

Udalerri baten garapen iraunkorra kudeatzeko asmoa duen edozein prozesutan kontuan hartu behar dira, ingurumena ez ezik, ekonomia eta gizartea ere. Kontzeptu horren esanahi osoa berreskuratu behar da; horretarako, tokiko garapen-prozesu iraunkorretan gizarte-alderdiak egoki identifikatu eta integratu behar dira. Argitalpen honen helburua ez da konponbideak ematea, iraunkortasunaren tokiko izaerak udalerri bakoitzeko errealitate espezifikoa aztertzea eskatzen baitu. Nolanahi ere, argitalpen honetan gizarte-alderdi ohikoenak, horiek identifikatzeko metodologiak eta Tokiko Agenda 21eko gizarte-alderdiak integratzeko esperientzia praktikoak jasota daudenez, tokiko prozesuetarako zantzu interesgarriak ematen ditu, iraunkortasunaren izaera soziala kontuan izanik. Gainera, gogoratu behar da prozesu honetan guztiok garela partaide, gure udalerrietako Tokiko Agenda 21etako iraunkortasunaren gizarte-alderdia eraginkor integratzeko.

1.1. ZER DA IRAUNKORTASUNAREN ALDERDI SOZIALA? Garapen iraunkorrari estu loturik dago alderdi soziala. Hain zuzen ere, dimentsio anitzeko kontzeptu globalizatzailea da iraunkortasuna, alegia, ingurumena babestea, kontserbatzea eta sustatzea baino askoz ere zabalagoa. Izan ere, kontuan hartzen dira berdintasun ekonomikoa, justizia soziala eta herritarren partaidetza, belaunaldi arteko ikuspegiarekin, betiere. Natura eta izaki bizidun guztienganako errespetuak izan behar du iraunkortasunaren oinarri, baita elkartasunak, pertsonen nahiz taldeen ardurak eta soiltasunak ere. Hartara, ekosistemaren zaintza eta eredu sozioekonomikoa bateragarri izango dira gure gizarteko balio kultural eta etikoekin. Iraunkortasunaren ikuspegi horrek sektorekakoak gainditu egiten ditu. Partaidetzazko eta zeharkako ikuspegia sustatzen du, eta, horrek, politika eragin-

Zer da garapen iraunkorra? Brundtland Txostena (1987) izeneko Nazio Batuen txostenean, honela definitzen da garapen iraunkorra: ÂŤGaur egungo beharrak asetzen dituen garapena, etorkizuneko belaunaldien beharrak asetzeko aukera arriskuan jarri gabeÂť. Garapen-eredu honen helburua ekonomia-, ingurumen- eta gizarte-jarduera iraunkorra ahalbidetzea da, jarduera horren alderdiak behar bezala integratuta. Honako kontzeptu hauek dira jarduteko printzipioak: aberastasunak zuzen banatzea, baliabide naturalak ekosistemen karga-gaitasunaren azpitik erabiltzea eta planetako bizigarritasuna.

4 :::::::


IRAUNKORTASUNAREN ETA TOKIKO AGENDA 21EN DIMENTSIO SOZIALA

korrak diseinatzea eta kudeatzea dakar (kostu baxuak eta kalitatezko zerbitzuak), ingurumenaren aldetik egokiak (baliabideak agortzen edo kutsatzen ez dituztenak) eta gizartearen aldetik zuzenak (onuragarriak eta bidezkoak). Halaber, aberastasun

ekonomikoaren kontabilitate hutsa gainditzen da, beste hainbat alderdi ere sartzen direlako (osasuna, hezkuntza, askatasunak, eta abar) eta kontuan hartzen delako ondasunen, zerbitzuen eta aukeren bidezko banaketa.

Gizartearen aldetik iraunkorra den udalerria Gizartearen aldetik iraunkorra den udalerrian, haren garapenean egungo eta etorkizuneko belaunaldien bizikalitatea bermatzeko engaiamendua lortu nahi da, gizarte-kohesioaren printzipioarekin bat, betiere: — Ez dago tokiko garapenaren onuratik kanpo geratzen den herritarrik (barne hartzea). — Tokiko garapenaren onurek berdin eragiten diete herritar guztiei (berdintasuna). — Hiriko gizarte-eragileek (publikoek eta pribatuek) onartu egiten dituzte printzipio hori eta garatzen duten balioak, beren jardueran txertatzen dituzte eta elkarrekin lankidetzan jarduten dute hiriko gizarteiraunkortasuna lortzeko (partaidetza).

1.1. irudia. Iraunkortasunaren gaikako sarea

Iraunkortasun soziokulturala Hiria hezitzaile: iraunkortasunerako hezkuntza Kultura eta nortasun kulturala Euskara

Ingurumen-iraunkortasuna Bioaniztasunaren eta hiriko berdeguneen kudeaketa Ingurumen-arriskuaren kudeaketa Kutsadura akustikoaren aurkako jarduerak Uraren kudeaketa iraunkorra Hondakinen kudeaketa iraunkorra Lurralde-antolamendua, hirigintzaren plangintza eta hiri-eremua Mugikortasun-hitzarmenak Energia garbiak eta berriztagarriak

Kontsumo arduratsua Osasun fisikoa eta mentala Aisia Kirola Haurrak, gazteak eta adindunak Talde ahulak (ezgaitasunak dituztenak, haurrak, genero-indarkeria jasaten dutenak, mendekotasun akdituztenak, droga-mendekotasunak dituztenak, gizarte-bazterkeria eta bazterkeria ekonomikoa jasaten dutenak, eta abar) Kohesioa eta justizia soziala Aniztasun etnikoa eta kulturala (immigrazioa, gutxiengo etnikoak, eta abar) Etxebizitza Tokiko jarduera ekonomikoaren sustapena eta dibertsifikazioa

Ekonomia- eta lan-iraunkortasuna

Iturria: «Tokiko agenda 21en izaera soziala» egin zuen taldeko partaideek egin dute, Bartzelonako Universitat Autonomako Institut de Govern i Polítiques Públiques (IGOP) institutuak taxututako Criteris i propostes per a la participació ciudadana de l’Agenda 21 de Barcelona oinarri hartuta.

::::::: 5


01. SARRERA

01

A) ZER DA IZAERA SOZIALA? Tokiko Agenda 21i esker, garapen iraunkorraren ikuspegi globala izateak, ingurumenaren leheneratzeko gaitasuna eta etorkizuneko belaunaldien beharrak asetzea kontuan hartzeaz gain, herritarren bizi-kalitatea hobetzea dakar, gizarte-ongizatea eta -kohesioa erraztuz eta eskubide-berdintasuna, integrazio kulturala nahiz herritarren partaidetza sustatuz. Hortaz, jakineko ekipamendu, errenta, enplegu, gizarte-estaldura eta etxebizitza maila egoki eta duinekin bat ase behar dira egungo premiak. Garapen iraunkorrari buruz ari garenean, agerian jartzen ditugu hainbat kontzeptu, hala nola herritarren osasuneskuragarritasuna, emakumea gizarteko alor guztietan sartzea, guztientzako hezkuntza- eta prestakuntza-aukerak bermatzea, marjinazio- eta gizarte-bazterkeriako arazoak, biztanleria zahartzeari buruzko hausnarketa, immigrazioaren eragina edo segurtasun globalaren beharra. Tokiko ekintzek mundu osoan eragina duten planeta globalizatu honetan, ongizatea, gizarte-kohesioa, eskubide-berdintasuna, integrazio kulturala eta partaidetza lortzeko, bakeari, berdintasunari eta justizia globalari loturiko alderdiak ere txertatu behar dira nahi horietan. Azken batez, integratu behar diren gizarte-alderdiek gizarte aberatsago eta bidezkoagora, ingurumenarekiko harreman ona duen gizartera eraman behar gaituzte. Alderdi horiek ahalbidetzen dute gizarte demokratikoa,

ez-baztertzailea, osasuntsua eta segurua eraikitzea, aukera-berdintasuna bermatzen, bereizkeriaren aurka egiten eta guretzako nahiz etorkizuneko belaunaldientzako bizi-kalitate handiagoa bermatzen dituena. Alderdi horiek ekartzen dituzte herritar zuzenagoak, solidarioagoak, eta berdintasun handiagoa; horrela lan egiten da bakearen, pobrezia desagerraraztearen, ondare komunaren, sexuen aukera-berdintasunaren, baliabideak zaintzearen, giza bizitza errespetatzearen, gizarte- eta kultura-berdintasunaren, garapenerako aukeren eta abarren alde. Hau da, gizarte iraunkorragoa eta gizatiarragoa lortuko da.

B) TOKIKO AGENDA 21en EGINKIZUNA Tokiko Agenda 21en (ikus taula) oinarri teorikoak tokiko iraunkortasuneko printzipio horiek dira. Hain zuzen ere, ingurune eta ondare natural iraunkorra, ekonomia iraunkorra eta gizarte-justizia integratu nahi dira, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko. Iraunkortasunean alderdi soziala sartzea gizarte bidezkoagorantz bideratzeko helburu gisa planteatzen da. Gizarte horretan gizarte-kohesioa lortu ahal izango da, ondasunak, zerbitzuak eta aukerak berdintasunez banatuta. Hortaz, Tokiko Agenda 21ek eskaintzen dituzten aukerak eta horietatik lor daitezkeen onurak aprobetxatzeko aukera dugu, baldin eta prozesu horietan alderdi sozialak txertatzen baditugu. Tokiko Agenda 21ek, ezarpen- eta garapen-maila handia izaki, aukera hobezina eskaintzen du giza garapen iraunkorra barne hartzen duen ereduaren alde jarduteko.

Gizartearen aldetik iraunkorra den garapen-eredua Gizartearen aldetik iraunkorra den garapen-ereduak ezaugarri hauek ditu: — Mundu guztiari duintasunez bizitzeko aukera ematen zaio eta bizitzeko modu hori etorkizuneko belaunaldiei transmititzen zaie. — Dauden baliabide guztiak hartzen dira kontuan. — Egoerei aurrea hartzen zaie, eta etorkizuneko beharretan lan egiten da. — Elkartasuna, gizarte-segurtasuna eta antzeko alderdiak barne hartzen dira, industria-hazkundearekin eta lehiakortasunarekin bat. — Arreta berezia jartzen zaie biztanleriaren zahartzeari eta horrek sortzen dituen arazoei. — Migrazio-mugimenduen etorkizuneko eragina kontuan hartzen da. — Kultura eta irakaskuntza edonoren eskura jartzen ditu. — Enplegu-politikak arreta handiagoa jarri behar duela eskulanaren eskaintza sustatzen uste du, betiere, emakume, adindun, gazte, ezgaitu eta etorkinei arreta berezia jarriz. — Etxebizitza duina eta eskuragarria izateko aukera bermatzen da. — Kalitatezko ingurunea bermatzen du. — Gizarte-kohesioa sustatzen eta indartzen da, eta elkartasuna, lankidetza eta tolerantzia hobetzen laguntzen. — Biztanleriaren jarduteko gaitasuna eta osasuna bermatzen dira. — Hausnarketa sakona egiten da egungo partaidetza-mekanismoen gainean. Iturria: «Tokiko agenda 21en izaera soziala» egin zuen taldeko partaideek egina.

6 :::::::


IRAUNKORTASUNAREN ETA TOKIKO AGENDA 21EN DIMENTSIO SOZIALA

2005ean, 66 udalerrik osatzen zuten Udalsarea 21*. Horietatik, 47ren dokumentazioa baino ez zen eskuratu (eta horietako 12k bakarrik eskaintzen zuten informazio osoa).

o6 ek 21

6 ud

alerri (2005 u r te

n

29

iko ekintza -

12 adierazle

n an) ie r

k to

are

a am

iagnostiko 47 d

pla

Udalsarea 21en* esparruan egindako diagnostiko kualitatibo eta kuantitatiboen bitartez, Tokiko Agenda 21etan kontuan hartzen diren gizarte-alderdiak ezagut daitezke, bai eta udalek zein heinetaraino integratzen eta garatzen dituzten ere. Diagnostiko horiek adierazten dute eragile politiko, tekniko eta sozialek alderdi sozialen eta Tokiko Agenda 21en arteko lotura nola ikusten zuten, eta ez txertatu beharreko gizartealderdi guztiak. Informazio hori alderatu egin behar da identifikatutako gizarte-alderdi nagusiei buruzko atalekin (2. kapitulua), Tokiko Agenda 21ean gizartegaiak integratzen sakontze aldera.

A) EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO TOKIKO AGENDA 21etako ALDERDI SOZIAL OHIKOENAK

sa re a

1.2. EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO TOKIKO AGENDA 21ETAKO ALDERDI SOZIALAREN TRATAMENDUARI BURUZKO DIAGNOSTIKOAK

Oro har, nabarmentzekoa da Euskal Autonomia Erkidegoan abian jarritako Tokiko Agenda 21 gehienen ezaugarri nagusia ingurumenaren aldeko joera dela. Iraunkortasuna kudeatzeko tresna integral gisa duen potentziala mugatu egiten du horrek.

Uda l

Gure udalerrietako Tokiko Agenda 21etan gizartealderdiak sartzeak onura handiak ekarriko lituzke, hala nola Agendaren funtzionamenduan iraunkortasunirizpideak ondo integratzea; sailen arteko koordinazioa eta komunikazioa hobetzea; tokian tokiko egoera hobeto ezagutzea; administrazioa eta herritarrak iraunkortasunean heztea; gizarte-kohesioa eta tokiko nortasuna indartzea; udalaren irudia hobetzea; epe luzeko planak eta zeharkako planak egitea ahalbidetzea; eta udal-politikak optimizatzea eta eraginkorrago egitea.

Agenda 21ak: tokiko garapen iraunkorrerako tresnak Tokiko Agenda 21 Nazio Batuen Jarduera-plana da. 1992an onartu zuten 173 gobernuk , Rio de Janeiroko Lurraren Goi Bileran. Tokiko aginteek iraunkortasuna tokiko eremuan integratzeko esku hartu behar dutela eta horren buru izan behar dutela dio; 28. kapituluak, berriz, tokiko aginteei eta udalerriei eskatzen die beren Tokiko Jarduera Pana idatzi eta martxan jartzeko, hori baita Tokiko Agenda 21enoinarrizko elementua. 1994an, Europako 80 tokiko agintaritzatako 600 partaidek baino gehiagok manifestu zabala adostu zuten: Aalborgeko Gutuna. Gutun horretan, beren Tokiko Jarduera Planak idazteko nahia adierazten zuten. Aalborgeko Gutun horretan, iraunkortasunaren kontzeptua tokiko aginteen kudeaketa-politiketan sartu da. Gutuna sinatzean, Europako hiri eta herriek Tokiko Agenda 21 edo tokiko bestelako garapen iraunkorrerako tresna bat ezartzeko engaiatu ziren, baita iraunkortasunari loturiko epe luzeko jarduera-planak planifikatzeko ere. Berriro ere Aalborgen egin zen Hiri eta Herri Iraunkorren Europako IV. Batzarra, 2004an. Batzar horretan, 45 herrialdetako milatik gora hautetsi, teknikari aditu, gobernuz kanpoko erakunde eta tokiko ordezkari, Europako hiri eta herriek garapen iraunkorrarekin zuten engaiamendua indartzeko helburuarekin. Horretarako, Aalborgeko konpromisoak adostu eta onartu egin zituzten, hots, Europako udalerriek iraunkortasunerantz jotzeko eman behar dituzten pausoak.

* Izartxoarekin markatutako terminoak bukaerako glosarioan daude.

::::::: 7


Cooperación (6%) 01. SARRERA

Asociacionismo/ Participación (13%) Drogopedendencias (0%) Educación/Formación (10%)

01

Inkesta kuantitatiboetan, honako alderdi sozial hauek hartu ziren kontuan: etxebizitza; kultura/aisia/kirolak; nortasuna; immigrazioa; pobrezia/bazterkeria/gizarteratzea; generoa/emakumea/berdintasuna; enplegua; osasuna; haurrak/gazteria; mendetasuna; hezkuntza/ prestakuntza; droga-mendetasuna; asoziazionismoa/ partaidetza; lankidetza; komunikazioa; kontsumo arduratsua. Honako ondorio nagusi hauek nabarmen daitezke: — Ez dira behar adina inplikatu gizarte-esparruei loturiko

pertsonak eta, ondorioz, ez dira egoki barne hartu iraunkortasunaren alderdi sozialak jorratzen dituzten ekintzak.

— Etxebizitzari, asoziazionismo/partaidetzari,

enpleguari eta nortasunari loturiko gaiak tratatzen dira, baina ez dago ekintza askorik immigrazioari, osasunari, pobrezia/bazterkeria/gizarteratzeari, bidezko merkataritzari, kontsumo arduratsuari, integrazioari edo boluntariotzari loturik. — Ekintza ohikoenetan, honako gai hauek jorratzen

dira: sentsibilizatzea, prestakuntza, partaidetza eta informazioa, integrazioa eta kudeaketa, bai eta ekipamendu, azpiegitura eta zerbitzu-prestazioari loturiko alderdiak ere. Gutxiago azaltzen dira azterketa, plan edo programei loturiko ekintzak, pizgarri ekonomikoak, eta iraunkortasun prozesuei dagozkien arauak sortzea eta/edo aldatzea.

1.2. irudia. Udalsarea 21eko ekintza-planetako alderdi sozialak Bidezko merkataritza (0%)

Etxebizitza (9%)

Alderdien integrazioa (0%)

Kultura/aisia/kirolak (8%)

Gizarte-zerbitzuak, oro har (5%) Boluntariotza (0%) Kontsumo arduratsua (0%) Komunikazioa (13%)

Nortasuna (5%) Migrazio-mugimenduak (immigrazioa) (2%) Pobrezia/bazterkeria/ gizarteratzea (3%) Generoa/emakumea/ berdintasuna (4%)

Lankidetza (6%) Asoziazionismoa / partaidetza (13%) Droga-mendekotasunak (0%) Hezkuntza/prestakuntza (10%)

Lana (7%) Osasuna (3%) Haurrak / gazteak (6%) Mendekotasuna (5%)

1.3. irudia. Udalsarea 21eko diagnostikoetako alderdi sozialak Kontsumo arduratsua (0%) Komunikazioa (7%) Lankidetza (2%) Asoziazionismoa/ partaidetza (9%)

8 :::::::

Etxebizitza (12%) Kultura/aisia/kirolak (6%) Nortasuna (9%) Migrazio-mugimenduak (immigrazioa) (6%)

Droga-mendekotasunak (2%)

Pobrezia/bazterkeria/ gizarteratzea (9%)

Hezkuntza/prestakuntza (8%) Mendekotasuna (6%)

Generoa/emakumea/ berdintasuna (3%) Lana (10%)

Haurrak/gazteak (3%)

Osasuna (8%)


IRAUNKORTASUNAREN ETA TOKIKO AGENDA 21EN DIMENTSIO SOZIALA

— Tokiko erakunde gutxitan proposatzen dira adierazle

espezifikoak, eta ia ez dago osasunari, emakumea/ generoa/aukera-berdintasunari, haurrak/gazteriari, mendetasunari eta droga-mendetasunari buruzko adierazleen aipamenik.

— Aurrerapenak jarduera-eremura eramateko

zailtasunak, jakintza-arloak oso espezializatuta eta sektoreka banatuta daude eta. — Prozesuaren jarraipen-mailen aurrerapen handiak. — Asoziazionismo-sareak/gizarte-kapitala sustatzeko

B) HERRITARREN PARTAIDETZA, FRUITUAK EMATEN HASTEN ARI DEN AHALEGINA Euskal Autonomia Erkidegoan abian jarritako Tokiko Agenda 21en kopuru handia eta ezarri diren inguruneen aniztasun handia dela eta, era askotako partaidetzaprozesuak sortu dira. Halako prozesuen ezaugarri komunetatik, hauek nabarmentzen dira. — «Goitik beherako» partaidetza-ikuspegia. — Udal-erakundearen Aalborgeko Gutunean

sartzeko erabaki burujabea, akordio politiko zabalari esker.

mugak, nahiz eta etorkizunean handiagoak izango direla aurreikusten den. — Praktikan jartzea zaila den aldaketa instituzionalak.

D) ALDERDI SOZIALAK TXERTATZEKO OZTOPO INSTITUZIONAL ETA METODOLOGIKOAK Tokiko Agenda 21etan alderdi sozialak txertatzea zaildu egin dute bi arrazoik, biak ere alor instituzional eta metodologikokoak.

— Sektore- eta ingurumen-partaidetza.

Zergati instituzionalak

— Partaidetza boluntarioa eta, hainbatetan, herri

— Tokiko esparruaz gaindiko eremuan koordinazio

handietan, gero eta interes handiagoko partaidetza adierazgarria. — Partaidetza-prozesu iraunkorrak edo prozesu-

bidezkoak. — Asoziazionismo-sareak sustatzeko gaitasuna

areagotu egin da. — Litekeena da rakundeak berritzea.

C) ZEHARKAKOTASUNA, EGITEKO DAGOEN LANA Euskal Autonomia Erkidegoan abian jarritako Tokiko 21 Agendetako gai-ugaritasunak azterketa sakona egitea asko zailtzen duen arren, prozesu horietako gehienetan dauden ezaugarri komun batzuk aipa daitezke. — Diseinatzen eta sustatzen duten administrazioak

ingurumenari loturiko gaietan lan egiten dutenak izaten dira, baina, gero eta gehiago, beste sail batzuen laguntza izaten dute. — Zeharkako ardura mugatua eta gaiei buruzko

ikuspegi murriztuak.

egokirik eza. — Konbentzimendu politiko eskasa, kudeaketa

publikoko modu berriak (zeharkakotasuna eta partaidetza) erabiltzeari dagokionez, eta lidergo politiko argirik eza. — Konbentzimendu tekniko eskasa, kudeaketa

publikoko modu berriak (zeharkakotasuna eta partaidetza) erabiltzeari dagokionez.

Arrazoi metodologikoak (edo ezarpenekoak) — Tokiko erakundeei aholku emateko kontratatutako

aholkularitzen ingurumen-izaera nabarmena. — Ingurumen-profilekin lotura estua duten eragileen

identifikazioa eta hautaketa partaidetza-prozesuetan parte har dezaten, eta gizarte- eta ekonomiaalorretako profil gutxi biltzea. — Erabat bestelakoak diren egoeretakometodologiak

eta esperientziak kopiatzeko gehiegizko joera. — Ekimen berriak sortzen dituzten baina lehendik

direnak integratzeko gaitasun txikia duten jardueraplanak diseinatzea eta ezartzea.

::::::: 9


02.

ZER GIZARTE-ALDERDIRI BURUZ ARI GARA?

Tokiko Agenda 21etan gizarte-alderdiak txertatzean, udalerri, talde politiko eta teknikariaskok egiten diote galdera hau (xumea, baina funtsezkoa) bere buruari: Zer gizarte-alderdiri buruz ari gara? Galdera horrek, zuzenean, beste batera garamatza: Nola identifika ditzakegu gizarte-alderdi horiek? Kezkak eta gizarte-lehentasunak aldatu egiten dira, aztertzen dugun taldearen eta aldiaren arabera. Nolanahi ere, Europako hainbat herrialdetan, estatu espainiarreko autonomia-erkidegoetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde eta udalerrietan ikusitako aldeak gorabehera, gaur egun zer gizartealderdi jotzen diren nagusitzat (eta hurrengo urteetan joko diren) esatea badago, gaingiroki.

2.1. AALBORG + 10eko KONPROMISOEN ALDERDI SOZIALAK Europako Hirien Iraunkortasunaren aldeko Gutuna, edo Aalborgeko Gutuna, 1994ko maiatzaren 27an onartu zuten hiri iraunkorrei buruzko Europako Batzarreko partaideek, Aalborgen, Danimarkan. Gutun horretan, garapen iraunkorrean aurrera egiteko tokiko erakundeek duten protagonismoa eta ardura aitortzen dute udalerri sinatzaileek. Euskal Autonomia Erkidegoan, 160 udalerri atxiki zaizkio gutunari. Aalborgen 2004an egin zen Hiri eta Herri Iraunkorren IV. Batzarrean (Aalborg + 10), Europako udalerriek iraunkortasunaren bidean aurrera egiteko onartu behar dituzten erronkak zehaztu ziren. Tokiko

10 :::::::

erakundeek hainbat konpromiso hartu behar dituzte iraunkortasunaren bidean pauso irmoz aurrera egin nahi badugu, hala nola gobernu-forma berriak, iraunkortasunaren aldeko udal-kudeaketa, kontsumo eta bizitza arduratsuak, osasunaren aldeko tokiko ekintza, tokiko ekonomia bizi eta iraunkorra, eta gizarteberdintasunaren eta –justiziaren alde jardutea. Aalborg + 10 Batzarreko Gutunean («Etorkizunerako inspirazioa»), ingurumen-konpromiso klasikoez gain, Europako tokiko gobernuek onartu behar dituzten oinarrizko gizarte-konpromisoak daude. Abiapuntu dira konpromiso horiek «pobreziari eta gizarte-bazterkeriari aurre egiteko, […] jakintza oinarri duen ekonomian enplegua sortzeko, aldaketa demografikoei erantzuteko eta kultura-aniztasuna bermatzeko, baita gatazkak saihesteko ere, gerrak astindutako komunitateetan bakea bermatuz». Baliabide natural komunen ezinbesteko babesaz, kontsumo arduratsuaz, hiri-diseinu berriaz eta mugikortasun iraunkorraz gain, Aalborg + 10eko konpromisoek gizarte-lehentasun nagusi hauek ezartzen dituzte: — Osasunaren aldeko tokiko ekintza. — Tokiko ekonomia bizia eta iraunkorra. — Berdintasun eta justizia soziala. — Bakea, berdintasuna eta justizia orokorra. Zehatzago, Tokiko Agenda 21ek herritarren osasuna eta ongizatea ere babestu eta sustatu behar ditu. Esate baterako, udal osasun-planak garatzea edo osasuneko desberdintasunak murriztea eta pobrezia identifikatzea sustatu behar lukete. Horretarako, desberdintasun horiek murrizteko prozesuaren azterketakegin behar dira hainbatean behin.


IRAUNKORTASUNAREN ETA TOKIKO AGENDA 21EN DIMENTSIO SOZIALA

Bestalde, tokiko ekonomia aktiboa sortzea eta bermatzea proposatzen da, lanpostua eskuratzeko aukera eskaintzen duena ingurumena hondatu gabe; esate baterako, tokiko eta eskualdeko merkatuak, produktuak eta lanpostuak sustatuz.

2.2. MUNDU GLOBALA, TOKIKO DESAFIOAK: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOETAKO ALDERDI SOZIAL NAGUSIAK

Aalborgeko konpromisoek nabarmentzen dute, bestalde, komunitate integratzaileak eta aktiboak prestatu behar direla, pobreziari aurre egiteko, gizarteratzea sustatzeko eta berdintasunaren alde egiteko neurriak hartzeko gai direnak. Herritarren segurtasuna hobetzea eta zerbitzu publikoak eskuratzeko berdintasuna dira, beraz, kontuan hartu beharreko alderdi sozialak.

Mundu globalizatu honetan, Europako herrialdeetan, oro har, eta Euskal Autonomia Erkidegoan, zehazki, egiturazko aldaketa handiak egon dira ekonomian, gizartean eta kulturan. Hain zuzen ere, gai horiek berak bereganatu behar dituzte, gehienetan, Tokiko Agenda 21ek, garapen iraunkorraren tresna integral bilaka daitezen.

Azkenik, nazioarteko lankidetzaz, bidezko merkataritzaz eta iraunkortasun globala tokiko bihurtuz, bake globala, justizia eta berdintasuna lortzea dira edozein Tokiko agenda 21etan txertatu beharreko politika eta helburuak.

Udalerri bakoitzak bere bidaia-orria du, eginkizunen eta bertako herritarren eskaeren araberakoa. Kontua ez da txertatu behar liratekeen gizarte-alderdien zerrenda sakona proposatzea. Hemen aipatzen ditugun alderdiek eredu komunak adierazten dituzte. Horiek gurutzatu

AALBORGEKO KONPROMISOAK

KONTUAN HARTU BEHARREKO NEURRI SOZIAL NAGUSIAK — Kontzientzia sortzen lan egitea eta osasuneko faktore erabakigarrien gainean jardutea, horietako gehienak osasun-sektoretik kanpo baitaude.

OSASUNAREN ALDKEO TOKIKO JARDUERA

— Hirietan osasun-garapenaren planifikazioa sustatzea, hirietan osasun-esparruko elkarte estrategikoak eraikitzen eta mantentzen laguntzen baitute. — Osasun-alorreko desberdintasunak murriztea eta pobreziari aurre egitea. — Osasunari loturiko gaiak beren estrategietan eta planifikazio-ekimenetan txertatzea bultzatzea hiri-planifikatzaileak.

— Tokiko enplegua eta enpresak sortzen laguntzen duten neurriak onartzea. TOKIKO EKONOMIA BIZIA ETA IRAUNKORRA

— Tokiko enpresekin elkarlanean jardutea, enpresa-jarduera egokiak sustatzeko eta ezartzeko. — Merkatuak sustatzea, tokiko eta eskualdeko ekoizpena garatzeko. — Tokiko turismo iraunkorra sustatzea. — Pobrezia murrizteko neurriak hartzea.

BERDINTASUN ETA JUSTIZIA SOZIALA

— Zerbitzu publikoak, hezkuntza, lan-aukerak, trebakuntza eta informazioa eskuratzeko aukera-berdintasuna bermatzea. — Gizarteratzea eta genero arteko aukera-berdintasuna garatzea. — Komunitateko segurtasuna hobetzea. — Etxebizitza duina eta bizi-baldintza egokiak bermatzea.

TOKI MAILATIK MAILA GLOBALERA

— Nazioarteko lankidetza indartzea eta tokiko erantzunak garatzea arazo globaletarako. — Bidezko merkataritzako produktuak eskuragarri jartzea eta haien kontsumoa sustatzea. — Ingurumen-justiziaren printzipioa sustatzea.

::::::: 11


02. ZER GIZARTE-ALDERDIRI BURUZ ARI GARA?

02

eta alderatu egin behar dira tokiko diagnostikoekin eta udalerriko Tokiko agenda 21ko prozesuarekin berarekin, etengabe hobetze aldera. Atal bakoitzean tokiko aplikazioaren alderdi sozial baten aurkezpen orokorra proposatzen da, baita adibide praktiko bat ere, gutxi gorabeherakoa eta ez zehatz-zehatza.

A) DESBERDINTASUNAK ETA LANGABEZIA EEuskal Autonomia Erkidegoa nahiko gizarte aberatsa da, baina oraindik ere desberdintasun-zantzu nabarmenak daude, eta oraindik bide luzea dago egiteko Europako ongizate- eta kohesio-estandarretara iristeko (Eustaten 2006ko txosten sozioekonomikoa). 1997 eta 2001 bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoko errenta pertsonala % 28 hazi zen, hau da, nabarmen; gainera, hazkunde horren osagaien pisua ia konstantea izan da. Baina oraindik ere errenta-desberdintasunek iraun egiten dute, batez ere, gizonen eta emakumeen artean. Bestalde, langabezia-tasak txikiagoak izanagatik ere, Euskal Autonomia Erkidegoan lan-ezegonkortasunak gora egin du azken 20 urteotan. Sortutako lanaren kalitateari dagokionez, atzematen da duela gutxi arteko lan-harreman tipikoak (mugagabea, lanaldi osokoa eta finkoa) aldatzen ari direla, eta orain lan-harremanen eredu berria sortzen ari dela: aldi baterakoa, lanaldi partzialekoa eta kanpokoa.

ADIBIDE PRAKTIKOA Programa: Desberdintasunak murriztea eta kalitatezko enplegua sustatzea, aukeratutakoa eta ingurumena errespetatzen duena. Ekintzak: — Enpresa-ekimen berriak sustatzea eta babestea, dibertsifikazioa eta jardueren iraunkortasuna direla helburu betiere. — Enplegu-zentro bereziak eta laneratzeko enpresak. — Aukera-berdintasunerako eta gizartebazterkeria arriskuan diren pertsonak laneratzeko programa. — Zailtasunak dituzten pertsonen beharren araberako laneratze-ibilbideak. — Laneratzeko gutxieneko diru-sarrerak.

B) OSASUNA Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte garatuetako eta, batez ere, ongizate-estatuetako eredu tipikoa dago. Biztanleen osasun-egoera etengabe hobetu den arren, ingurumenaren kalitateari eta bizi-estiloei loturiko gaixotasunek gora egin dutenez, Euskal

Medina del Campoko (Valladolid) Enpleguaren aldeko Tokiko Jarduera Plana (PAL-E) ICLEI kontseiluak (Tokiko Ingurumen Ekimenetarako Nazioarteko Kontseilua) eta Europako Batasuneko Enplegu eta Gizarte gaietarako Zuzendaritza Nagusiak proposatutako PAL-E lan-metodologiak Tokiko Agenda 21en prozesua aberasten du. Iraunkortasunaren bdiean aurrera egin nahi duen prozesu guztietan agertu behar duten alderdi sozial eta ekonomikoak ingurumen-alderdi hutsekin uztartu behar dira. PAL-E abian jartzeko oinarria «Enplegu bidezko Jarduera-planetarako Tokiko Sarea» proiektu pilotua da, Europako Batzordeak eta ICLEIk berak garatua, Europako sei hiriren partaidetzarekin. Tokiko Agenda 21en metodologia oinarri hartuta, herritarren partaidetza dinamizatzeko tresnak eskaintzen ditu, bai eta ingurumena eta enplegu-politikak lotzeko tresnak ere. Medina del Campoko Tokiko Jarduera Plana udalerri horretan 2002az geroztik egiten ari den hausnarketa estrategikoaren prozesuan txertatzen da. Tokiko Agenda 21 prozesu horren zati da. Medina XXI. mendeko hiri iraunkor izateko gakoak asmatzea du helburu prozesuak. Gako horietako bat enplegua da, ekonomia, gizartea eta ingurumena erabakiak hartzeko eta hiria kudeatzeko prozesuan txertatzen dituen ikuspegitik begiratuta. Enpleguaren Tokiko Planak hainbat jarduera eta politika zehaztu eta abiaraziko ditu. Zenbait gai bermatu behar dituzte politika horiek: baliabideen eskuragarritasuna eta baliabideak berrerabilera; gizarte-ongizatea; garapen ekonomikoa eta Medina del Campoko egungo eta etorkizuneko belaunaldien oparotasuna.

12 :::::::


IRAUNKORTASUNAREN ETA TOKIKO AGENDA 21EN DIMENTSIO SOZIALA

Autonomia Erkidegoan gero eta kezka handiagoa dago osasunaren gainean. Osasunaren eta osasun-zerbitzuen kudeaketaren gastuek gora egiteak eztabaida orokorra eragin du, baina, aldi berean, kalitatezko osasunzerbitzuak eta -prestazioak eskatzeko joerak eta herritarren itxaropen eta xedeak hazi egin dira. Bestalde, Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) definizioaren arabera, «egoera fisiko, mental eta sozialaren erabateko ongizatea da osasuna, eta ez soilik gaixotasunik edo minik ez izatea». Osasuna, funtsean, bizi-estiloen, kulturaren eta ingurumenaren araberakoa da. Hortaz, Tokiko Agenda 21eko sektore-politika guztiak diseinatzeko zeharkako gida da.

handiagoak atzematen dira etxebizitza eskuratzeko, eta hori gizarte-bazterkeriarako faktore garrantzitsua da. Bestalde, ekosistemen eta zoruaren okupazioaren gainean presio handia egiten denez, eraikuntzasektoreak Euskal Autonomia Erkidegoko eta estatuko motor ekonomikoa izaten jarraitzen du, eta lanpostu asko sortzen ditu. Higiezinen sektorea gainbehera hasteko arriskuen aurrean, etxebizitza-politikek eragin zuzena dute gizarte- eta ekonomia-egituran, eta Tokiko Agenda 21 guztiek kontuan hartu behar dute hori.

ADIBIDE PRAKTIKOA ADIBIDE PRAKTIKOA

Programa:

Programa:

Oinarrizko beharrak asetzen eta ekosistemak errespetatzen dituen etxebizitza duina sustatzea.

Bizitza osasuntsua sustatzea, Osasunaren Mundu Erakundearen definizioaren arabera.

Ekintzak:

Ekintzak:

— Udalerriko uneko eta etorkizuneko beharrak asetzen dituen etxebizitza-plana.

— Udalerriko gizarte- eta osasun-zerbitzuak garatzea eta egokitzea, osasun-erronka berrien arabera.

— Ekosistemen karga-gaitasunarekin eta zoruaren okupazioarekin bateragarriak diren etxebizitza berriak eraikitzeko bideragarritasun-plana.

— Bizimodu osasungarriak sustatzeko ekintzak.

— Gizarte-alokairuko plana.

— Osasunerako arriskutsuak diren jarduerei aurrea hartzeko plana.

— Etxebizitza hutsen errolda, eta horien erabilera erraztea.

— Droga-mendetasunari aurrea hartzeko plana.

— Irizpide ekologikoetan, osasungarrietan eta bioarkitekturan oinarritutako etxebizitzaparkea eraikitzea.

— Buruko gaixotasuna duten pertsonentzako tratamendu- eta laguntza-jarduerak.

C) ETXEBIZITZA

D) IMMIGRAZIOA

Gaur egun, etxebizitza da euskal gizartearen kezka handienetako bat, eta batez ere gazteei eragiten die (baina ez horiei bakarrik). Eztabaida handia sortu da gizartean gai horren gainean, eskubidetzat eta oinarrizko behartzat jotzen delako. Etxebizitza nagusiaren eskaera biztanleriaren gorakadari lotzen zaio, hots, 1960ko eta 1970eko hamarkadetako baby boom belaunaldiaren premiari. Dena den, familia eta bizimodu berriekin loturiko bestelako faktore soziokulturalak ere badaude.

Arrazoi ekonomikoak, politikoak edo ekologikoak direla medio, XXI. mendeko prozesu sozial handietako bat dira giza migrazioak. Aldaketa sakonak ekarri ditu migrazioak euskal gizartera, fenomenoaren izaera, osaera eta fluxuengatik, etaheterogeneotasun handiagorako bidean gaude. Pluraltasun eta aniztasun kulturaleko desafioak dakartza migrazioak, baita herritarrak lan-munduan eta gizarte nahiz politikan txertatu beharra ere.

Etxebizitza eskuratzearen araberakoa da, besteak beste, gazteak burujabetzea, bikote egonkorrak eratzea eta ohiko familia, guraso bakarrekoa edo pertsona bakarrekoa osatzea. Nolanahi ere, eta etxebizitzaparkea handitzen ari den arren, gero eta zailtasun

1998an, 15.000 etorkin zeuden; 2005ean, berriz, 73.000 inguru. Hamar urtean, Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleria osoaren % 1,5 izatetik % 4 izatera pasatu dira immigranteak. Etorkinak (horietako % 70, latinoamerikarrak) hirietan bizi dira, batez ere. Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburuetan bizi dira Euskal Autonomia Erkidegoko etorkinen bi heren.

::::::: 13


02. ZER GIZARTE-ALDERDIRI BURUZ ARI GARA?

02 Falkenbergeko (Suedia) Tokiko 21 Agenda: etorkinak partaidetzaren bitartez integratzea Falkenbergeko (Suedia) Tokiko Agenda 21 sektore anitzeko prozesua da, eta adostasun zabala du oinarri. Nagusiki, tokiko administrazioak finantzatzen du, eta adituen eta boluntarioen laguntza du. Biztanleriako hainbat sektorek parte hartzeko lan handia egin du, foroen, lantaldeen, mintegien eta lankidetza-proiektuen bitartez. Biztanle etorkinek prozesuan duten partaidetza eskasari aurre egiteko, proiektu bat abiarazi da hirian. Proiektu horretan, beste herrialde batzuetako biztanleek presentzia handiagoa dute, eta haurrak dira prozesuaren egiazko sustatzaileak.

Migrazio horiek fenomeno hasiberria direnez, eta etorkizunera begira eragin kultural eta sozioekonomiko handia izango dutenez, alderdi horiek Tokiko Agenda 21etako prozesuetan txertatzea ezinbestekoa eta lehentasunezkoa da.

ADIBIDE PRAKTIKOA Programa: Adindunen bizi-kalitatea hobetzea. Ekintzak:

ADIBIDE PRAKTIKOA Programa: Etorkinen gizarteratzea sustatzea. Ekintzak: — Etorkinen integrazioa sustatzeko programa. — Haur etorkinentzako eskola-laguntza. — Etorkinak gizarte- eta auzo-dinamiketan sartzea. — Topalekuak sortzea etorkinentzako eta gainerako biztanleentzako. — Lantokietako kultura-aniztasuna sustatzea.

E) ADINDUNAK Europako gizarte gehienetan bezala, Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleria ere zahartzen ari da, jaiotza-tasak behera egin duelako eta biztanleen bizi-itxaropenak, berriz, gora. Zahartze horrek eragin ekonomiko, sozial eta kultural argiak ditu. Erretiratuen kopuru gero eta handiagoak desafio berriak dakartza gizarte-babeseko gastuetan, batez ere pentsioei dagokienez. Aldi berean, adindunentzako gizarte eta osasun-zerbitzu nahiz baliabide-premia berriak sortu dira.

14 :::::::

— Etxez etxeko laguntzaren hirugarren sektoreari laguntzea. — Adindunei konpainia egiteko eta mugitzen laguntzeko boluntarioak. — Etxeen egokitzapena eta hobekuntza teknikoak. — Urruneko alarma eta laguntzako programa.

F) HEZKUNTZA Herritarren bizitzako etapa guztietan eta gizarte osoan eragiten duen ondasun publikotzat jotzen da, gero eta gehiago, hezkuntza. Prestakuntza pertsonalaren eta kolektiboaren funtsezko oinarrietako bat da hezkuntza, burujabetza-maila handiagoa, gizartekohesioa eta gizarte-sektoreen integrazioa lortzeko tresna. Eustaten 2006ko txostenaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-esparrua egonkortasun-aldian dago, maila guztietan. Hezkuntzasistemaren bi muturretan bakarrik atzeman dira aldaketa handienak, hots, haur-hezkuntzan eta goi mailakoan (batez ere, Europako unibertsitate-sistema bateratzeko prozesuan). Bestalde, hezkuntzako hizkuntza-ereduen gaineko eztabaidaz gain, bizi osorako ikaskuntzaren ikuspegi global eta integratuari buruzko hausnarketa zabaldu da.


IRAUNKORTASUNAREN ETA TOKIKO AGENDA 21EN DIMENTSIO SOZIALA

ADIBIDE PRAKTIKOA

ADIBIDE PRAKTIKOA

Programa:

Programa:

Burujabetzaren, gizarte-kohesioaren, integrazioaren eta natura errespetatzearen aldeko hezkuntza sustatzea.

Genero-berdintasuna sustatzea eta generoindarkeria murriztea.

Ekintzak:

— Eskoletako genero-berdintasunaren aldeko sentsibilizazio-plana.

— Segimendua egitea eta eskola–laguntza. — Eskola-absentismoari aurrea hartzea eta haren segimendua egitea. — Gurasoek eta ikasleek eskola-bizitzan parte hartzeko plana. — Ikastegietako bide-hezkuntza, garraio garbien erabilera sustatzeko. — Bakearen aldeko hezkuntza-programa. — Etengabeko prestakuntza-plana eta helduentzako ikastaroak.

Ekintzak:

— Zailtasun ekonomikoak dituzten emakumeentzako laguntzak. — Genero-berdintasunerako behatokia sortzea. — Segimendu-plana eta genero-indarkeriaren eta -berdintasunaren adierazleak.

H) SEGURTASUNA ETA GIZARTEBAZTERKERIA Tolosako eskoletako Agenda 21en kudeaketa eta dinamizazioa Udalerriko ikastegi guztietan dago Eskolako Agenda 21a, eta ingurumen-hezkuntzarako ekipamendua ere badago (Zuloaga Txiki), agenda horiek dinamizatzeaz arduratzen diren langileekin. Jorratu diren gaien artean hauek nabarmentzen dira: mugikortasuna, denbora librea, eremu libreak eta bizikidetza.

G) GENERO-DESBERDINTASUNAK Genero-desberdintasuna eta genero-indarkeria lehen mailako gaiak dira agenda politikoetan eta herritarren agendetan. Desberdintasunak hainbat mailatan eta zeharka atzematen dira Tokiko Agenda 21etan: — Gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak osasun-alorrean: osasunari eta ospitaleetako erikortasunari dagokienez, bai emakumeak desabantaila-egoeran daudelako gizarte-egituran, bai bizi-itxaropena luzatu egin delako. — Gizonen eta emakumeen arteko errenta-desberdintasunak: heziketa edo egoera profesionala alde batera utzita, emakumeen errenta gizonena baino nabarmen baxuagoa da.

Segurtasuna modu zabal eta orokorrean ulertu behar da. Kontua ez da soilik herritarren segurtasun fisikoa babestea; lan-, gizarte-, ekonomia- eta ingurumen segurtasuna ere bermatu behar zaie herritar guztiei. Adibidez, ezegonkortasuna eta nahi ez den malgutasunhazkundea, sarritan, aldi baterako kontratuetan eta lanaldi erdiko kontratuetan adierazten dira, eta horiek gero eta ezegonkorragoak dira. Halaber, garrantzitsua da gizarte-bazterkeriari (gero eta handiagoa) eta talde baztertu eta ahulenei buruz hausnartzea. Pertsona guztiek izan behar dute baliabideak eta zerbitzuak eskuratzeko eskubidea, integrazioa eta osasuna bermatzeko eta gizarte osoaren kohesioa eta ongizatea errazteko.

ADIBIDE PRAKTIKOA Programa: Pertsonen segurtasuna bermatzea eta gizartebazterkeriaren aurka egitea. Ekintzak: — Oinarrizko errenta programa. — Premiazko laguntza ekonomikoak. — Babespeko etxebizitzen programa.

::::::: 15


02. ZER GIZARTE-ALDERDIRI BURUZ ARI GARA?

02 Hannoverreko (Alemania) Tokiko Agenda 21: gizarte-kohesioaren alde lanean Hannoverreko Tokiko Agenda 21ean gizarte-kohesioari eta -justiziari loturiko alderdiak sartzen dira. Laguntzak ezartzen dira diru-sarrera txikiak dituzten eta bazterkeria egoeran dauden familientzako (haurtzaindegiak eta ikastegiak, eta abar), eta auzo pobreetan bizi diren pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko lan egiten da (tabernetan eta dendetan elikagaiak jasotzea, herritarren partaidetza-maila igotzeko programak, bertako nekazaritza-produktuen kontsumoa sustatzeko kanpainak, eta abar).

I) KULTURA Kultura (gizarte bat arautzen duten ohitura, kode eta arauen multzo konplexua) politika publikoetako elementu nagusietakoa da, eta, hortaz, baita Tokiko Agenda 21etakoa ere. Euskal Autonomia Erkidegoa komunitate elebiduna izaki, hizkuntza oso gai garrantzitsua da. Horregatik, euskararen egungo eta etorkizuneko egoera Tokiko agenda 21en jorratu beharreko gaia da, euskal gizartearen bereizgarria eta integrazio- nahiz gizarte-kohesioko faktorea izaki. Bestalde, migrazioek (bai Euskal Autonomia Erkidegoaren barruko pertsona-mugimenduak, bai Estatukoak bai kanpokoak) gizartea eraldatu egin dute eta lurralde bereko kulturen arteko harremanak birpentsatzea eta/edo kontuan hartzea ekarri dute. Kulturartekotasunaren, hau da, kulturen arteko elkarrekintzaren, trukearen eta komunikazioaren bitartez, besteen kultura onartzen dute herritarrek, eta osagarritasun hori Tokiko Agenda 21eko ikuspegi zentral bilakatzen da.

ADIBIDE PRAKTIKOA Programa:

Mundu globalizatuan bizitzeak harreman berria eskatzen du tokian tokikoaren eta globalaren artean. Lurraldeen, herrialdeen eta kontinenteen arteko mendetasuna, ingurumen-esparruan ez ezik (horiek ez dute mugarik ezagutzen); alderdi sozialetan ere gertatzen da: gosea, pobrezia, desberdintasunak. Tokiko jardueren, udalerrietako bertako jardueren araberakoak dira justizia, bakea, elkartasuna eta berdintasuna munduan. Lankidetza deszentralizatuaren bitartez, bidezko merkataritzaren bitartez edo Iparraldetik Hegoalderanzko transferentzia teknologikoen bitartez, tokian tokikoa eta globala lotzen dituen gai asko dago. Tokiko Agenda 21ean gara daitezke gai horiek guztiak.

ADIBIDE PRAKTIKOA Programa:

Kultura, kulturartekotasuna eta bizikidetza sustatzea.

Justizia, bakea, elkartasuna, berdintasuna eta iraunkortasuna bultzatzeko tokiko jarduerak sustatzea.

Ekintzak:

Ekintzak:

— Kultura-asoziazionismoari laguntzeko programa. — Euskara sustatzeko eta normalizatzeko plana. — Jarduera multikulturalak. — Komunitateko bizikidetza-, sustatze- eta dinaminazio-plana. — Gizabidezko jokabideak eta bizikidetza egokia sustatzeko kanpainak.

16 :::::::

J) GOSEA, POBREZIA ETA DESBERDINTASUNAK MUNDUAN (TOKIAN TOKIKOTIK, MUNDURA)

— Nazioarteko lankidetza-plana, eta udalaurrekontuen % 0,7 plan horretara bideratzea. — Bidezko merkataritzako ekimenei laguntzea. — Administrazioen gizarte-ardurako plana. — Boluntariotza sustatzea sentsibilizazioan eta garapenerako lankidetzan.


03.

METODOLOGIA

Datozen urteotan, euskal gizarteak (Europako gizarteek bezalaxe) aldaketa handiei aurre egin beharko die hezkuntza, osasuna, enplegua, segurtasuna, kultura, etxebizitza, immigrazioa eta/edo biztanleria zahartzeari dagokienez. Gai horiek guztiek ezaugarri komun bat dute, hots, ekintza kolektiboa eskatzen dutela. Arazo horiek konpontzeko, diagnostiko bateratuak behar ditugu, helburu eta esku-hartze hierarkizatu (eta bateratuak) proposatzeko. Orain arte zentralizatuta egon diren ongizate-eremuetako hurbiltasunaren baliohanditzean ikusten da ikuspegi berri hori, baita tokian tokiko gaiek duten garrantziari buruzko adostasun politiko eta sozialaren hedapenean ere. Saihestu ezinezko eginkizuna da eta interesdun guztien lankidetza eskatzen du, etorkizuneko inertziak tokiko kudeaketan gaindituko badira eta inguratzen gaituzten egoerei egokitutako lan-moduekin aurre egingo bazaio etorkizunari. Egoera konplexu horiek konponbide integralak, zeharkakoak eta bateratuak eskatzen dituzte. Tokiko 21 Agendetan desafio berri horietara egokitutako kudeaketa-tresnak dituzte egoera horiek.

3.1. OINARRIZKO URRATS METODOLOGIKOAK Tokiko Agenda 21eko prozesuak kudeaketa-tresna boluntario, zeharkako eta parte-hartzaileak dira. Udal-esparruen lankidetza eskatzen dute tresna

horiek, eta udal-kudeaketaren epe luzeko ikuspegia eskaintzen, ziklo politikoen denbora-mugez gaindi.

A) FASEA. AURRETIKO DEFINIZIOA Iraunkortasunaren alderdi sozial guztiak udalerri bateko Tokiko agenda 21en esparruan sartzeko prozesu guztiek aurretiko hausnarketa eskatzen dute, prozesua arrakastatsua izan dadin bermatu beharreko hainbat giltzarriri erantzun ahal izateko: zer egin nahi dugu?, zein da abiapuntua?, norantz nahi dugu jo?, zer bidetatik egingo dugu aurrera?

Zer egin nahi dugu? Oinarrizko akordioak eta konplizitatea eraiki behar dira eragile guztien artean, lortu nahi diren helburuen definizio bateratu eta adostua egon dadin. Akordio eta konplizitate horiek hiru mailatan gauzatu behar dira: maila politikoan, teknikoan eta herritarren artean.

Zein da abiapuntua? Abiapuntua zehazten duten elementuak identifikatu eta oinarrizko bi helburu lortu behar dira: abiapuntua ezagutzea eta prozesua behar bezala kokatzea ingurunean. Horretarako, abiapuntua definitzen duten elementuak zehaztu behar dira (bai Tokiko Agenda 21etakoak bertakoak, bai kanpoko elementu baldintzatzaileak ere). Halaber, udalerriko Tokiko Agenda 21en eredua identifikatu behar da, eta tokiko gune indartsuak eta ahulak zein diren adostu.

::::::: 17


03. METODOLOGIA

03

Gure abiapuntua ezagutzeko, hiru urrats 1. urratsa. Gure abiapuntua zehazten duten elementuak identifikatzea Tokiko Agenda 21etako elementuak: — Denbora-izaera. — Zeharkakotasuna (sektore eta administrazio arteko dinamikak). — Herritarren partaidetza (partaidetza-dinamikak). Bestelako elementu baldintzatzaileak: — Udalerriko egiturak eta dinamikak. — Elkarte-egitura. — Gai sozialen garapen maila. 2. urratsa. Tokiko Agenda 21en gure ereduaren identifikazioa 1. urratsean lortutako erantzunak oinarri hartuta, hasieran batean definitutako Tokiko Agenda 21en zein eredutan gauden jakin dezakegu: — Hasierako Tokiko Agenda 21. — Tokiko Agenda 21 espezializatua edo aditua. — Tokiko Agenda 21 pluralista edo sektoriala. — Tokiko Agenda 21 ideala edo estrategikoa. 3. urratsa. Berrikusteko zerrenda (check list) eta AMIA azterketa (ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak) modu partekatu, kontrastatu eta adostuan betetzea Prozesuaren gaitasunei eta epe motzeko, ertaineko eta/edo luzeko eginkizunei buruzko informazioa eskuratzen laguntzen du etapa honek, alderdi sozialak iraunkortasunari txertatzeari dagokionez.

Norantz nahi dugu jo? Tokiko Agenda 21en eredu ideala/estrategikoa definitzen da: alkateak, zeharkako zinegotzigo batek edo ingurumen-zinegotziak zuzentzen duen Tokiko Agenda 21a, adostasun politiko handiarekin eta gainerako zinegotzien adostasunarekin; halaber, esparru tekniko indartsua eta herritarren partaidetza hobezina izan behar ditu, jasangarritasunaren gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-alderdiak behar bezala txertatzea bermatzeko.

Zein da bidea? Abiapuntua identifikatzen duten elementuak (jarraitu beharreko estrategiak baldintzatzen dituztenak) identifikatutakoan, eta lortu nahi den egoera estrategikoa edo ideala zehaztutakoan, iraunkortasunaren alderdi sozialak gure udalerriko Tokiko Agenda 21ean behar bezala integratzeko leudekeen ibilbideak identifikatu eta aukeratu behar dira.

B) 2. FASEA. ALDERDI SOZIALEN TXERTATZEA Udalerri bakoitzak bere bidea egin behar du iraunkortasunerantz aurrera egiteko prozesuan, baina alderdi sozialak txertatzeko prozesuak (diagnostikoa,

1

jarduera-plana, adierazleak eta segimendua) hainbat galdera erantzun behar ditu: nola egin dezakegu prozesua?, zer dakigu gure udalerriari buruz?, nola gauzatuko dugu prozesua?, nola jakingo dugu funtzionatzen duen?1

Nola gauzatuko dugu prozesua? Gaien aurkibidea prestatu behar dugu, ikuspegiak bateratzeko eta adostasuna lortzeko, zuzenean edo zeharka prozesuan parte hartzen duten eragileen artean. Alegia, jasangarritasunaren alderdi sozialak udalerriko Tokiko Agenda 21ean sartzean, haien helmena, izaera eta gaiak zehaztu egin behar dira. — Partaidetza-metodologia zehaztea. — Eskaera berrien araberako organigrama teknikoa egokitzea. — Iraunkortasun-batzordea sortzea (politikoa eta teknikoa). — Laguntza teknikoa kontratatzea.

Zer dakigu gure udalerriari buruz? Informazioa behar bezala jasoz eta hautatuz, diagnostiko integrala egin behar da: — Datuak biltzea: informazioaren txostena.

Lehen bi gaiak 3.2 atalean (Nola hasi jarduten?) sakontasun handiagoz garatzen dira.

18 :::::::


IRAUNKORTASUNAREN ETA TOKIKO AGENDA 21EN DIMENTSIO SOZIALA

— Diagnostiko integrala egitea. — Diagnostikoaren barne- eta kanpo-azterketa.

da udalerri bakoitzak bere Tokiko Agenda 21ean sartu behar dituen alderdi sozialak hobeto zehazten laguntzen duten tresnak menderatu eta erabiltzea.

Nola gauzatuko dugu? Ekintza Integraleko Plan parte-hartzaile eta adostua diseinatu eta gauzatu behar da. Horretarako, neur daitezkeen helburu errealistak identifikatu behar dira, denbora kontuan hartuta. Halaber, iraunkortasunbatzordearen ildo estrategikoak eta ekintzak identifikatu behar dira, baita udalean martxan jarrita dauden baina Tokiko Agenda 21ean integratuta ez dauden ekintzak edo planak ere, lehendik zeuden ekintza gisa Agendara biltzeko. Aurretiko diseinuaren ondoren, ezinbestekoa da talde politikoek, udaleko adituek eta herritarrek (antolatuak edo ez) ildo estrategiko horiek onetsi eta alderatzea.

A) DIAGNOSTIKO INTEGRALA Tokiko 21 Agendetan alderdi sozialak zenbateraino txertatu diren jakiteko, diagnostiko integrala egin behar da. Txertatze-prozesuko atal indartsuak eta ahulak aztertzen, ikuspegiak ebaluatzen eta epe luzera planifikatzen laguntzeko lehen urratsa da hori. Zuzenean edo zeharka jasangarritasunaren alderdi soziala txertatzearekin zerikusia duten gai guztiak aztertu eta landu behar ditu diagnostikoak, eta udaleko eta/edo laguntza teknikoko teknikariek egin behar dute.

Nola jakingo dugu funtzionatzen duen?

Diagnostikoa egiteko, behar bezala bildu eta aukeratu behar da informazioa, udalerriaren egoera eta udalbaliabideen erabilera labur eta osoki zehazteko. Udaleko esparru guztiek hartu behar dute parte sektoreetako informazio-iturriak bilatzen Era berean, erakunde ospetsuek gomendatutako arautegi, maila edo balioen arabera egin behar da diagnostikoa, baita beste herri, eskualde eta abar batzuetako balio konparatiboen arabera ere.

Alderdi sozialak txertatzeko zikloaren azken etapa honetan, segimendu-plana prestatu eta ezarri behar da.

Diagnostiko horretan, azterketa kuantitatiboak eta kualitatiboak sartu behar dira:

Ildo estrategikoetan sartzen diren ekintzetarako segimendu-protokoloak diseinatu behar dira: kontroladierazleak, txosten-ereduak, maiztasuna, segimendubilerak, solaskideen/arduradunen identifikazioa, eta abar. Bestalde, urtero antolatu behar da kanpoko ikuskapena, baita, batez ere, konparatzeko, baliozkotzeko eta etengabe hobetzeko prozesua (politikoa, teknikoa eta hiritarra) finkatu ere.

— Azterketa kuantitatiboa egiteko, estatistikak, zenbakizko datuak eta dokumentazioa berrikusi behar dira (Tokiko Agenda 21en berezko dokumentuak eta ingurumen-diagnostikoetan, jardueraplanetan eta iraunkortasun-adierazleetan nola txertatzen diren). Horri esker, alderdi sozial guztien garrantziaren azterketa egin daiteke, Tokiko Agenda 21en etapa guztietan.

Ekintza Integraleko Plana ezarri baino lehen, hainbat gai finkatu behar dira: finantzaketa, leudekeen sinergiak, eragileak, legedia, gizarte-eskaera, lehentasuna (handia, ertaina edo txikia), epeak (luzea, ertaina edo motza) eta iraunkortasun-batzordearen ekintzetarako adierazleak.

3.2. NOLA HASI LANEAN? Bigarren atalean («Zer gizarte-alderdiri buruz ari gara?») azaldu ditugu Tokiko Agenda 21 berrikusteko hausnarketan eta ekintzetan txertatu beharreko alderdi sozial ohikoenak. Nolanahi ere, tokiko ingurunearen eta prozesuan parte hartzen duten gizarte-eragileen ekarpenen arabera, garrantzi handiagoa edo txikiagoa eman behar zaie gai batzuei. Horregatik, ezinbestekoa

— Azterketa kualitatiboa egiteko, elkarrizketak; aditu, politikari, gizarte-eragile eta herritarrentzako galdetegiak (irekiak edo itxiak) egin behar dira, ekintzen eta tokiko politiken edukia azaltzeko irizpideak eta azterketa baitakartzate. Bi azterketa-mota horien bitartez, gai garrantzitsu guztien presentzia hutsetik harago joan behar du diagnostikoak: nahitaezkoa da gai horien azterketa xehekatua egotea. Bestalde, hasieratik neurtzeko eskala ahalik eta zehatzenak eraiki behar dira, udalerriko jasangarritasunaren alderdi sozialak neurtzeko.

::::::: 19


03. METODOLOGIA

03

Halaber, iraunkortasuneko alderdi sozialak txertatzeko prozesuan zuzenean edo zeharka parte hartzen duten eragileek barne- eta kanpo-onespena eman behar dute. Era berean, dimentsio eta adierazle bakoitzerako balio desiragarri batzuk ezarri behar dira, jardueraplana prestatzeko faseari (helburu eta jarduera-ildoen identifikazioa) ekiten laguntzeko.

B) ZEHARKAKOTASUN ETA PARTAIDETZA HOBEA LORTZEKO ALDAKETAK ETA METODOLOGIA Zeharkakotasuna Zeharkakotasuna oso garrantzitsua da gizartealderdiak identifikatzeko eta integratzeko prozesuan. Antolakuntza politikorako eta teknikarientzako (administraziokoak edo kontratatuak), ezinbestekoa da gizarte-gaiei loturiko pertsonak izatea diagnostikoa, jarduera-planak eta adierazleak zehazteko. Bestalde, sailen eta zinegotzien arteko lan koordinatuak tokiko jasanagarritasunaren kontzeptua modu integralean ulertzen laguntzen du.

Lehen urrats metodologikoak — Prozesuak eskatzen duen laguntza teknikoaren profil profesionala ados jarrita definitzea. Ingurumenizaera hutsetik harago joaten dakiten aholkulariak kontratatzea, eta laguntza teknikoak teknikariak kontratatzea, garapen jasangarriak eskatzen duen osotasunaren araberako beharretara egokituak alegia.

— Jakintza-alor anitzeko eragileak eta esparru sozioekonomikoko eragile asko aukeratzea. — Ohiko zerbitzu teknikoen eta Tokiko agenda 21eko teknikarien interes eta helburuak elkarri hurbiltzea. — Organigrama teknikoa eskaera berrien arabera egokitzea, udalerriko Tokiko Agenda 21eko jasanagarritasunean alderdi sozialak txertatzeko moduan (iraunkortasun-batzordea sortzea).

Metodologia parte-hartzaile baterantz Definizio adostua lortu behar da metodologia partehartzailearen prozesuan zuzenean edo zeharka esku hartzen duten eragile guztien aldetik. Horri esker, udalerriko Tokiko Agenda 21en iraunkortasunaren alderdi sozialak adostasunez identifika daitezke. Lehenik eta behin, prozesuan zuzenean edo zeharka parte hartzen duten eragile guztiak identifikatu behar dira, ez soilik ingurumenaren edo ekologiaren esparruan, alegia, kultura, auzo, gizarte, hezkuntza eta abarretako elkarteak ere kontuan hartu behar dira. Identifikatutako eragile guztiak prozesuan modu eraginkorrean sartzeko eta horien ekarpenak jasangarritasunaren alderdi sozialaren ikuspegi bateratuan kontuan hartzeko, hainbat urrats, metodologia eta tresna gomendatzen dira: — Eragile guztiek prozesuko fase guztietan parte hartzea. — Lantaldeak eta dinamika parte-hartzaileak antolatzea, iraunkortasun-batzordeko eta/edo esperientzia eta jakintza interesgarriak dituen eragile oro barne hartuz.

Iraunkortasun-batzordea sortzea (politikoa eta teknikoa) Iraunkortasunaren alderdi sozialak udalerriko Tokiko Agenda 21ean txertatzeko prozesua koordinatzea eta dinamizatzea: — Beharrezko giza baliabideak eta baliabide teknikoak zehaztea, identifikatzea eta izendatzea, prozesua prestatu eta gauzatzeko (berezko baliabide teknikoak, kanpoko laguntza, eta abar). — Jardueren kronograma prestatzea. — Proiektua eta antolamendu-egitura ezagutarazteko ekintzak (kargu politikoei, teknikariei eta herritarrei zuzenduak) abiaraztea. — Zenbait esparrutan jarduteko, iraunkortasun-irizpideak txertatzeko mekanismoak ezartzea. — Koordinazioa erraztea eta sustatzea, udal-esparru, enpresa esleipendun eta/edo tartean diren udalaz gaindiko erakundeen parte-hartzea bermatuz.

Nola gauzatu? Alkateak, gobernu-taldeak eta udalerriko gainerako talde politikoek, udaleko teknikariek eta gaietan nahiz bizikidetzan adituak diren pertsonek ados jarri behar dute jasangarritasun-batzordearen izaera, osaketa eta eginkizunei buruz.

20 :::::::


IRAUNKORTASUNAREN ETA TOKIKO AGENDA 21EN DIMENTSIO SOZIALA

— Lehendik dauden sektorekako foroetan edo batzordeetan berrikustea diagnostikoaren edukiak. — Lehendik dauden partaidetza-prozesuak beste politika sektorialetan txertatzea (euskara, gazteria, hezkuntza, eta abar), Tokiko Agenda 21en esparruan, bakoitzaren autonomia errespetatuz, betiere. — Organigrama politikoa eta teknikoa (iraunkortasunbatzordea, herritarren partaidetzako zinegotziak, eta abar) tokiko errealitate bakoitzaren behar zehatzetara egokitzea. — Partaidetza-metodologiak erabiltzea (helburuen eta prozesuko faseen arabera), hausnarketako estrategia kolektiboak sustatze aldera (lantalde eragileak, kalitate-zirkuluak, AMIA azterketa, eta abar).

3.3. JARDUNBIDE EGOKIAK Atal honetan, ezaugarri desberdinak dituzten bi udalerriren adibideak aipatuko ditugu. Udalerri horietako Tokiko Agenda 21etan jardunbide interesgarriak daude, zeharkakotasuna, partaidetza eta alderdi sozialak txertatzeko nahiari dagokionez. Beste atal batzuetan ere adierazten den moduan, hemen ez da jardunbide egokien zerrenda sakona eskaini nahi; izan ere, estatuan nahiz Euskal Autonomia Erkidegoan adibide ugari dago, eta horiek ere argitalpen honetan azaltzeko modukoak dira. Bi kasu hauen bitartez, errealitatean errotutako dinamika batzuk aztertuko ditugu. Udalerri gehienetan Tokiko Agenda 21ak etengabe hobetzeko prozesuan planteatzen diren arrakastak, zailtasunak eta erronkak ageri dira dinamika horietan.

A) SANT BOI DE LLOBREGAT: ZEHARKAKOTASUNAREN ETA HERRITARREN PARTAIDETZAREN ALDEKO APUSTUA Sant Boi de Llobregateko (Katalunia, 80.500 biztanle) Tokiko Agenda 21ak pixkanaka ezarri ditu iraunkortasunari loturiko alderdiak. Hala, Agendako edukietan garapen orekatua, berdintasuna, kalitatea, bakea, elkartasuna, justizia soziala, partaidetza eta herritarren esku-hartzea txertatu dituzte. 1995ean eta 1997an egin ziren herritarren bi foro oinarri hartuta, Sant Boiko udala 1997ko Aalborgeko Gutunera atxiki da, eta Tokiko Agenda 21en prozesua hasi du, ingurumen-ikuskaritzarekin eta herritarren partaidetzarekin. Tokiko Agenda 21 eta Tokiko Jardueraplana bi diagnostiko-faseren emaitza dira: ingurumenalderdien eta egiturazko alderdien emaitza (2000. urtean onartutako Ingurumeneko Jarduera Plana), nahiz alderdi ekonomiko, sozial eta kulturalen emaitza (2003an onartutako Jarduera Plan Sozioekonomikoa). Fase bakoitzean 250-270 lagunek hartu zuten parte. Partaidetza-datuei behatuta, ikusten da % 8 politikariak zirela; % 25, udal-teknikariak; % 36, elkarteetako ordezkariak; % 12, partikularrak eta % 19, berriz, profesionalak. Bigarren fasea aurretiko informazio- eta prestakuntzaprozesuan oinarritu zen, baita foro birtualean eta partaidetza-batzordeetan ere. Zortzi lantalde sortu ziren, hainbat fenomeno aztertzeko: immigrazioa, jarduera ekonomikoa, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak, etxebizitza eta espazio publikoa, osasuna, gizarte-ongizatea eta balioen gaineko heziketa. Diagnostikoa eta jardueraplana prestatzeko, eztabaida-mahaiak antolatu ziren.

2. fasea.

1. fasea. Ingurumen- eta egitura-alderdiak

Alderdi sozioekonomikoak, sozialak eta kulturalak

diagnostiko sozioekonomikoa

ingurumen-diagnostikoa

ingurumen-jarduerako plana

jarduera sozioekonomikorako plana

TOKIKO JARDUERA-PLANA

TOKIKO AGENDA 21

::::::: 21


03. METODOLOGIA

03

Garapen jasangarriaren ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-alderdiak jorratu ziren horietan. Horren guztiaren ondorioz, Tokiko Jarduera Plana sortu da, kultura, eztabaida eta herritarren partaidetza sustatzeko, eta biztanleen bizi-kalitatea hobetzeko garapen arduratsua sustatzeko. Tokiko Jarduera Planak bost ildo estrategiko eta 53 helburu ditu, eta 8-10 urte bitartean garatzeko plan estrategikoa da. 2003-2010 aldirako onartu zen, eta urtero berrikusten da. Hain zuzen, 2004-2007 Udalen Jarduera PPlanean integratu da, zeharkako kudeaketarekin, eta betetze mailaren eta adierazle komunen sistemaren segimendua egin da Interneten. Tokiko Agenda 21kiko koordinazio estuan, Sant Boi de Llobregateko Udalak 2000. urteaz geroztik zeharkako kudeaketako eredu teoriko eta praktikoa jarri du martxan, Zuzendaritza Batzordearen, Zeharkakotasunaren eta Sarearen bidez. Tokiko zerbitzuak hobetzen aurrera egiteko, kontzeptuesparrua eratu da, udaleko zenbait sailetan tresna operatiboak ezartzeko.

2001-2002. urteetan diagnostikoa egin eta gero, lehen ingurumen-plana prestatu zuen (2001-2004), baita bigarren plan bat ere, udaleko sail guztiekin, 2005-2007 aldian. 2007an, 2001 eta 2006 bitarteko ekitaldi guztiak aztertzen ari dira. Bestalde, adierazleekin lan egiten hasi dira, eta herritarren partaidetza nahiz zeharkako jarduerak sustatzen. Tokiko Agenda 21 garatzeko, Legazpiko Udalak kudeaketa-estilo berria sustatu du. «GPS 21» (Kudeaketa Jasangarri eta Parte-hartzailea) deitu dio eredu berriari. Metodo horrek hiru ardatz ditu: udala, gizartea eta tokiko jarduera-plana. Azterketa-ereduaren helburua diagnostikorako tresnak sortzea da. Horiei esker, Tokiko agenda 21 Sustatzeko Planean jasota dauden esku hartzeko gune estrategiko nagusiak atzematen dira. Hortaz, udalerriaren egoera Tokiko Agenda 21en inguruan adierazi eta gero, konponbide zehatzen bitartez udal-planifikazioa eta esku-hartzea gauzatzen dira.

2004an, Sant Boik sari nagusia jaso zuen EcomedFundació Fòrum Ambiental a la Ciutat Sostenible sarien bigarren edizioan. udalerri horren engaiamendu kolektiboari eman zitzaion saria, iraunkortasunaren ikuspegi orokorra tokiko politikako gai nagusi bihuretu duelako.

Planifikazio metodologikoa du planak, eta epe jakin batean garatzen da. Haren segimendua eta ebaluazioa egiten da, eragileak elkarrekin harremanetan jarri eta bi jarduera-maila aurkezten dira (teknikoa eta politikoa). Helburu nagusia da elementu eta eragileak aktibatzea, Tokiko Agenda 21 indartzeko eta ildo estrategikoa emateko. Hauek dira planaren helburuak: atzemandako lehentasunezko faktoreak jorratzea; iraunkortasunadierazleak lortzen laguntzea; tokiko gobernuorganoetako sektore arteko lan-dinamika sustatzea; udalerriari ikuspegi komun eta banatua eskaintzea iraunkortasunaren printzipioari dagokionez; Udalaren eta gizarte-eragileen arteko harremana hobetzea, eta Tokiko Jarduera Plana udal-politikaren elementu nagusitzat ezartzea.

B) LEGAZPI: KUDEAKETA-NAHI PARTE-HARTZAILE ETA JASANGARRIA

Sustapen-plana behar bezala kudeatzeko, zuzendaritzataldea sortu da. Alkateak eta Tokiko Agenda 21en teknikariak osatzen dute taldea, eta eskumen hauek ditu:

Herri ertaina da Legazpi, 8.600 biztanlekoa. Industria-tradizio handia du, eta 1960ko eta 1970eko hamarkadetan hazkunde handia izan zuen. 1990eko hamarkadaz geroztik, berriz, jaitsi egin da hango biztanle-kopurua, pixkanaka. Desafio eta egiturazko aldaketa horien aurrean, Aalborgeko Gutunera atxiki zen Legazpi 1998an; 2000. urtean, berriz, Udaltalde 21*era, eta 2002an, Udaltalde 21 Urola Garaia ekimenera. Horrez gain, Udalsarea 21* ekimenaren sortzaileetako bat izan zen (2002), baita «Tokiko Agenda 21en alderdi soziala» ekitaldeko kide aktiboa ere.

— Legazpiko PIMAL zuzentzea. — Plana betetzen den begiratzea. — Plana koordinatzea. — Esku hartzen duten eragileei laguntzea. — Legazpiko Agenda 21eko planeko aurrerapen eta emaitza nagusiak jakinaraztea. — Informazioa, prestakuntza eta sentsibilizazioa sustatzeko jarduerak bultzatzea. — Laguntza teknikoarekin batera jardutea, prozesuaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko. — Planak zuzenean esleitzen dituen lanez arduratzea.

Partaidetzaren, inplikazioaren eta ardura partekatuaren jarraitutasuna lortuko bada, partaidetza-foro iraunkorrak, lan- eta segimendu-batzordeak eratu behar dira Tokiko Agenda 21ean, Internet erabili behar da, herritarren engaiamenduak zehaztu behar dira, ekimen eta jardueretarako diru-laguntzak eman eta jardunbide egokiak saritu.

* Izartxoarekin markatutako terminoak bukaerako glosarioan daude.

22 :::::::


IRAUNKORTASUNAREN ETA TOKIKO AGENDA 21EN DIMENTSIO SOZIALA

Legazpiko Udaleko GPS 21 azterketa-eredua.Legazpiko Udaleko GPS 21 proiektu-diagnostikoaren eredua «Kudeaketa parte-hartzaile eta jasangarriarenbidean»

AZTERKETAARDATZA

OINARRIZKO LEHEN MAILA

UDALA

GIZARTEA

TOKIKO JARDUERAPLANA (PAL)

— Ingurumen-diagnostikoa egitea

— Foroak erregularki antolatzea

— PAL, ingurumenaren aldetik iraunkorra

— Herritarren foroak eratzea

— Partaidetza-taldearen ordezkaritasuna

— Partaidetza-taldea finkatzea

— PAL: eratzea – onartzea

— PALeko ekintzak zehaztea

— Tokiko Agenda 21en prozesuaren gizartekomunikazioa

— Partaidetza-taldearen motibazioa

— Sustapen politikoa

— Tokiko Agenda 21en prozesua ezagutzea

— Hiru dimentsio jasangarri garatzea

— Jarduteko, parte hartzea

— Udal-helburu estrategiko jasangarria (OMES)

— Sustapen teknikoa BIGARREN MAILA NABARMENA

— PALen hiru egituratze maila ezartzea

— Tokiko Agenda 21en barne-komunikazioa — PAL: gauzatzea - ebaluatzea — Kudeaketa-egiturak

— Partaidetzaren emaitzak jakinaraztea — Partaidetza-helburuak eta -funtzioak ezartzea — Partaidetza-egiturak

— Gizarte-eskaerak PAL-en integratzea

— OMES kudeaketa-eremu guztiei lotzea — Jarduera guztiak PALera biltzea — PAL: udal-kudeaketaren adierazle

Iturria: Legazpiko Udala.

::::::: 23


04.

GLOSARIOA

ÂŤTOKIKO AGENDA 21n ALDERDI SOZIALAÂť EKITALDEA Udalsarea 21 ekimenean jarduten duen lantalde honek tokiko iraunkortasun-prozesuetan txertatzen ditu alderdi sozialak.

UDALSAREA 21 Euskal Autonomia Erkidegoko Udalerrien Iraunkortasunaren aldeko Sarea. Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako 138 udalek, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak/IHOBE, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta Euskal Udalerrien Elkarteak (EUDEL) osatzen dute.

UDALTALDE 21 Lantalde hau hainbat udalerrik osatzen dute, eta Tokiko Agenda 21 ezartzea du helburu, talde-lanaren onurak aprobetxatuz.

24 :::::::


Iraunkortasunaren eta Tokiko Agenda 21en dimentsio soziala  
Advertisement