Mugikortasun jasangarriko udal-planak egiteko gida praktikoa

Page 22

2. P

L A N A

E G I T E K O

M E T O D O L O G I A

O R O K O R R A

• Batzorde tekniko aholkulari bat edo gehiago, arazo edota esparru espezifikoekin lan egiten duten elkarte, erakunde eta entitateetako teknikari eta ordezkariek osatuak. Udalerri txikietan (10.000 biztanle baino gutxiago), nahikoa izan daiteke horrelako batzorde bakar bat. Tamaina edo konplexutasun handiagoko udalerrietan, batzordeen kopurua handiagotu egin daiteke, arazoaren garrantziaren arabera edota elkarte nahiz entitate espezifikorik badagoen kontuan izanda.

Edozein delarik ere batzorde horien kopurua, osaera edota egitekoa, garrantzitsuena da berehala ekitea lanari. Ahal izanez gero, lanak hasiko direla iragartzen den unean, kontrol-organoa eratu dela jakinarazi beharko litzateke, eta, hala badagokio, aholku-batzordeak eta batzorde teknikoak eratu direla ere. Horretarako, beharrezkoa da aldez aurretik elkarte edo erakunde garrantzitsuenekin lan egitea. Hartara, plana egiteko fasea abiarazteko –hain zuzen, programa eta fase nagusiak diseinatuz lanak prestatzeko–, lanak hasi aurretik beharrezkoa da udal-ordezkariak harremanetan jartzea elkarte eta erakundeekin, ideiak aurkeztea, iradokizunak eskatzea, eta elkarte eta erakunde horiekin talderen bat eratzea. MIUP bat abiarazteko ekimen eta ekintzen hurrenkera hau izan daiteke: 1) Udalak edota zinegotzien lan-taldeak MIUP bat egiteko ideia izatea.

2) Hasierako lan-taldeak harremanak ezartzea elkarte eta erakunde nagusietako ordezkariekin, ideiak azaltzea eta eztabaidatzea, harik eta plana egiteko lan-programa, partaidetza-moduak eta prozesurako kontrol- eta aholkularitza-organoak zehaztu arte. 3) Lan-taldeak, adierazitako ordezkariekin batera, udalak talde teknikoa hautatzeko deituko duen lehiaketaren oinarriak egitea, eta planeko kontrol- eta aholkularitza-batzordeak –udalak onartu beharko ditu– osatzea. 4) Udalak lehiaketa eta kontrol-organoak onartzea. 5) Lan-taldeak, behar dituen aholkularitzekin, lehenengo jakinarazpena egitea, eduki hauek jasotzen dituena: planaren esanahia, lortu nahi diren edukien mota, plana egiteko eta partaidetzako prozesuak eta herritarrek, informazioa jaso nahiz iradokizun eta ideiak eskaintzeko, erabil ditzaketen harreman-mekanismoak. Jakinarazpen hori teknikarien taldea kontratatu aurretik egin daiteke, edo, bestela, aste batzuk igarotakoan, teknikarien taldearen laguntzarekin. Aldi berean, lan-taldeak MIUPa egiteko baliagarri izan daitezkeen dokumentuak jasotzen joan behar du: planak, proiektuak, ikerketak, kartografia... 6) Data zehatz batean (behar bezala iragarria), kontrol-organoak eratzen dira, teknikarien taldea aurkezten da, eta lehenengo jakinarazpena aurkezten da.

MUGIKORTASUN-PLANETAKO KUDEAKETA- ETA SEGIMENDU-BATZORDEETAKO ADIBIDEAK Derby-ko toki-garraioko plana, Britainia Handia Zuzendaritza-talde bateratuan gauzatzen diren baterako laneko erabakiak deskribatzen ditu planak. Talde horretan, Derby hiriko eta konderriko ordezkariak, barrutietako agintariak, garraioko langileak eta hornitzaileak, toki-polizia, osasun-agintariak eta funtsezko erabaki-eragileak sartzen dira. Nabarmentzekoa da tokienpresetako talde handienetako batek eta merkataritzaganberak parte hartzen dutela. Bi azpitalde planaren garapen-estrategiaz eta plana gauzatzeaz arduratzen dira. Taldea lau hilean behin elkartzen da, Tokiko Garraio Planaren garapenari eragiten dioten gai estrategikoak eztabaidatzeko. Taldearen egitekoa da erabakiak hartzen diren esparruan toki-eragile nagusien interesak bermatzea, eta hiriaren ikuspegia definitzea. Hori garrantzitsua da, izan ere partaide gehienek Tokiko Garraio Planaren helburuetan lagun dezaketen gaiak erabakitzeko ahalmena dute, edota egiteko operatiboa dute garraio-sisteman. Udal- eta barruti-erakundeek gehiengoa dute erabaki-organoetan. ITURRIA: DoT, 2000.

20

Bidaiak murrizteko Estatu Batuetako programa edo ordenantzetako lan-taldeen osaera Pima County, Arizona – Enpresa handien artean aukeratutako 10 ordezkari. – Herritarren elkarteen artean aukeratutako 2. – Industriako nahiz zerbitzuetako merkataritzazentroetako 3 jabe. – Eragindako administrazio bakoitzeko ordezkari 1 (5 hiri). – Programaren zuzendaria, hitzarekin baina boto gabe. Pleasanton, Kalifornia – 100 langile edo gehiagoko enpresa bakoitzeko ordezkari 1. – Garraio publikoetako ordezkari 1. – Barruti nagusiko koordinatzailea. – Pleasanton-go garraio-koordinatzailea. ITURRIA: Deakin, 1986 eta CDT, 1988.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.