Page 1

DOAKO ALEA - ALE KOPURUA: 4.200 - GURE UDALAREN INFORMAZIOA - 13. URTEA - OTSAILA 2016 - 192. ZK.

2016KO AURREKONTU OROKORRAK Novia Salcedo Fundazioak Balmasedako udalean praktikak egiteko beka batzuk sortu ditu langabeentzat. 5. orr.

Berdintasun Sailak martxoaren 8ko astean Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekintzak antolatu ditu. 8. orr

Otsailaren 27an eta 28an Balmasedako saltokiek Beherapen Azokaren beste edizio bat egingo dute udal-pilotalekuan. 10. orr.


2

Laburki Zinegotzientzako esleipen ekonomikoa Otsailaren 15eko ezohiko osoko bilkuran Udal Araudi Organikoa aldatzea onartu zen, EAJ eta Talde Sozialistaren aldeko botoekin eta EH Bildu eta CLI taldeen aurkako botoekin, udaleko zinegotzien esleipen ekonomikoari dagokionez. EH Bilduk esleipenen zenbatekoak murrizteko zenbait zuzenketa aurkeztu zituen. Puntu honetan, 2007. urteko esleipenak berreskuratzea proposatu da, urteko mugak ezarriz; hala, horrela geratuko litzateke: -200 euro osoko bilkura bakoitzeko; gehienez hamabi osoko bilkura urtean. -200 euro gobernu batzar bakoitzeko; gehienez 25 urtean. -100 euro batzordeen bilera bakoitzeko; gehienez 25 bilera urtean. Zenbateko horiek EUDELen gobernagarritasunaren akordioaren barruan arrazoizkotzat jotako parametroen barruan kokatzen dira; beste udalerri batzuetakoekin alderatuz gero, ez dira salbuespenezkoak .

Ia 32.000 euroko diru-laguntza gure ondarearentzat Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetzak, euskal kulturaren ondarea babesteko eta defendatzeko diru-laguntzen barruan, 31.811 euro eman dizkio Balmasedako Udalari. Kopuru hori hiru urtetan ordainduko dio. Diru-laguntza horren helburua gure hiribilduko antzinako gazteluaren kokapena balioan jartzea da. Epea martxoaren 11n bukatuko da.

Saharar herriarekin elkartasuna Saharar errepublika arabiar demokratikoa aldarrikatu zeneko 40. urteurrena ospatuko da otsailaren 27an. Gure Elkartasuna adierazteko, egun horretan Saharar herriaren bandera jarriko da udaletxeko balkoian.

UdalBerriak

AURREKONTUAK

2016. URTERAKO AURR

Udalbatza Otsailaren 15ean 2016. urterako Aurrekontu Orokorrei hasierako onespena eman zitzaien, EAJ eta Talde Sozialistaren aldeko botoekin eta EH Bildu eta CLIren aurkako botoekin. Diru-sarrerak Aurrekontu globala 7.674.000 eurokoa da; horrek esan nahi du iazko zifra % 5,84 hazi dela. Diru-sarrerei dagokienez, aurreikuspen oso kontserbadorea eta zuhurra egin da partida guztietan, oinarritzat hartuta 2015. urteko betetze egoera eta aurtengo urterako udal zergak berdin mantentzea aurreikusi dela. Printzipioz ez da higiezinak besterentzearen ondoriozko inolako diru-sarrerarik aurreikusi; baso aprobetxamenduei dagokienez, ostera, aurreikuspen oso zuhurra egon da, 174.000 euroko aurrekontua egin baita. Udalkutxaren aurreikuspenei dagokienez, kutxa horren 2016ko argitalpena hartuko da erreferentzia gisa, baina zuzenketa bat jasoko da, 2015eko prelikidazio negatiboa dela eta. Aldizkari honen edizioa ixten den egun hauetan jakingo dira bilketaren behin betiko zifrak, eta zenbatekoak egokitu egingo dira.

Gastuak Gastuei dagokienez, gastu sabai ez finantzarioaren zifra nabarmendu behar da ekitaldi honetan ere. Zenbatekoa 7.330.000 eurokoa da, aurrekontua kalkulatzeko oinarri gisa baliatu duguna. Kapituluka Lehenengo kapituluari dagokionez, zifra osoaren % 36,50 hartzen du, eta honako berrikuntza hauek azpimarratu behar dira: 1.- Modernizazio eta produktibitate funts bat gaitzea, 18.000 eurorekin 2.- Langile publikoen 2012. urteko aparteko ordainsaria eta gehigarria berreskuratzea. 2.- 2016. urteko ekitaldirako, sektore publikoaren zerbitzura dauden langileen ordainsariak % 1 igotzea 2015eko abenduaren 31n indarrean zeudenarekin alderatuta, bi konparazio aldietarako homogeneotasunean, langileei dagokienez zein antzinatasunari dagokionez. Horrez gain, udal arkitektoaren eta BTko zuzendariaren ordainsariak ere jaso dira, bi plaza horiek laster hornitzea aurreikusi baita. Udaltzaingoaren kasuan zenbateko

gehigarri bat aurreikusi da, Eusko Jaurlaritzako agenteen poltsarekin nagusiki ekitaldietatik eratorritako ezohiko beharrizanei aurre egin ahal izateko. Bigarren kapituluari dagokionez, arlo bakoitzaren eskaerak eta gastu aurreikuspenak kontuan hartzeko ahalegina egin da. Kirol instalazioak kudeatzeko partida nabarmendu behar da, berrikuntza gisa; hornidura guztia ageri da, baina dagoeneko badakigu esleipena txikiagoa izango dela. Behin betiko onetsi eta gero, gobernu taldeak aurrekontu aldaketa bat egitea planteatu du, oposiziotik proposatutako hainbat gai lantzeko. Partida hori sortzearen ondorioz bigarren kapituluko beste batzuk murriztu egingo dira. Gizarte Ekintza arloko jardueretara bideratutako partida areagotu egingo da; horri esker, hainbat programa garatu ahalko dira, besteak beste, tupper solidarioaren programa, belaunaldien arteko programa eta ke detektagailuak instalatzeko egitasmoa. Zenbait kontratu berehala esleituko direnez, bi murrizketa egongo dira: energia elektronikoaren horniduran


Otsaila 16

REKONTU OROKORRAK % 10eko jaitsiera, eta Erdi Aroko Azokan % 33,33; 2015eko betearazpen egoeran EEL zerbitzura bideratutako zenbatekoa murriztu da. Gastu arruntaren kapituluak aurrekontu osoaren % 43,90 hartzen du. Hirugarren kapituluan maileguen interesak % 52 murriztu dira; aurrekontu osoaren % 0,32 hartzen du. Bederatzigarren kapituluari dagokionez, ez da inolako ezohiko amortizaziorik aurreikusi; hortaz, 319.000 euro amortizatuko dira, aurrekontuaren %4,16. Puntu honetara arte aurrekontuaren % 85 hartu da. Hemendik aurrera, egoera zailean dauden pertsonei arreta ematea lehenetsi da, transferentzien kapitulua areagotuz, inbertsioen atala handitu beharrean. Hala, laugarren kapituluan (aurrekontu osoaren %12,60 hartzen du) Tokiko Enplegu Plana eta Sustapen Ekonomikoko Plana programak jaso dira berriz ere, 350.000 euro eta 132.000 euroko hasierako hornidurarekin, hurrenez hurren. Zenbait partida berri jaso dira: - Balmasedactiva: 5.000 €. Eraginkortasun energetikoa gazteen lonjetan, gazteen txokoekin lortu ziren akordioak aintzat hartuz. -Oinarrizko kirola daukaten kirol entitateekin hitzarmenak -GLLren kasuetan 20.000 euroko hasierako hornidura, eskaeren lehen txandari erantzun ahal izateko. Beste partida batzuetan hornidurak areagotu dira: -Ikastolarekin dagoen hitzarmena -AECC, Aviba, Zoko Maitea, Enkartur eta hirugarren munduari laguntzeko diru-laguntzak (aurrekontu osoaren % 0,7) Iaz sartutako zenbait partidari eutsi egin zaie, esaterako León Trucíos Fundazioari zuzendutako transferentzia. Seigarren kapituluari dagokionez, esan behar da % 14 areagotu dela iazkoarekin alderatuta; hasierako jarduketa aurreikuspena nahiko soila da. Gaztezerreko lokalean zenbait lan egitea aurreikusi da, ikastetxe, kirol instalazio eta bide eta errepide publikoetarako beharrezkoa dena. Seigarren kapituluak aurrekontuaren

% 2,49 hartzen du. Lurralde Batzordea: %14,70 Herritarrekiko Harremanetarako Batzordea: %26,74 Gizarte Ekintza eta Enplegua Batzordea: %16,99 Udalbatza eta Gai Ekonomikoen Batzordea: %41,58 Kontzeptuka Gastuen aurrekontua kontzeptuka antolatzeko banaketa berriari dagokionez, Gizarte Ekintzako partidek % 5,72 hartu dute, enplegua sustatzeko partidek %5,34, eta Ekonomia Dinamizatzeko Planari dagokion %1,95 batuz gero, aurrekontu osoaren % 13k zuzenean pertsonei lotutako helburua duela ikusiko dugu. Horrez gain, kirol, kultura eta hezkuntza instalazioetako mantentze-lan, argiztapen eta garbiketako oinarrizko zerbitzuetara 1.800.000 euro inguru bideratuko dira, hau da, aurrekontu osoaren % 25. Hau da, langileak kontuan hartu gabe, aurrekontu osoaren % 38 herritarrei zerbitzuak ematera eta beharrizanak betetzera bideratuta dago. Zuzenketa partzialak EH Bilduk 74 zuzenketa partzial aurkeztu zituen ia 390.000 euroko zenbatekoan: ezabatzeko 14, aldatzeko 55 eta gehitzeko 5. Zuzenketa horietan partiden areagotzeak eta murrizketak barne hartu dira zenbateko horrengatik. Talde horrek egindako zuzenketetan Gizarte Ekintza Saileko partiden gehikuntza kontuan hartu da: - Gizarte larrialdietarako laguntzak (20.000 € gehiago). - Familia-ekonomietarako laguntzak (15.000 € gehiago); diru-laguntzak jasotzeko baremo ekonomikoetan beheranzko aldaketak egin dira eta diruz lagungarriak diren beste kontzeptu batzuk gehitu dira. - Tokiko Enplegu Plana (150.000 € gehiago); betearazpen eredua aldatu da eta zuzeneko kontratazioko beste eredu batekin ordezkatu da. - Elikagaien bankua (16.000 € gehiago).

- León Trucios Egoitza (70.000 € gehiago). Hezkuntzari dagokion partida ere handitu da, irakaskuntza-instalazioetarako eta ekipamenduetarako inbertsioak areagotzeko. Euskarari dagokionez 25. 000 euro areagotu da partida, euskara sustatzeko gastuetarako. Kulturan, Boinas La Encartada museoan jarduerak egiteko handitu da partida. Kirol arloan ere partida handitu da, kiroletarako udal-eskola martxan jartzeko. Hirigintzari dagokionez, hiria edertzeko planaren ordez lehentasuna eman zaio irisgarritasunari, bai eta aparkalekuetan zoladura jartzeari ere. Honako eskaera hauek egin dira: udal-instalazioetako kontsumo-gastua murriztea, esleitutako pleguen kopuruetara egokitzea, Enkartur edo Enkarterrialde erakundeei egiten zaien ekarpena ezabatzea, pribatizatu diren zerbitzuak berreskuratzea, udal-kostu politikoa murriztea eta zerbitzu berriak barne hartzea, esaterako, haurrentzako liburutegia eta hiri-ortuak. Herritarren parte-hartze erreala, Udalbitzari atxikitzea eta memoria historikoa nabarmendu dira. CLI taldeak, berriz, 16 zuzenketa aurkeztu ditu, sei partida murriztu eta hamar areagotzeko. Gobernu taldea hiru gairekin ados dago: Elikagaien Bankurako partida areagotzea (EH Bildu ere ados dago), hilerriaren kudeaketa hobetzeko programa informatiko bat sortzea, eta inbentarioa eguneratzeko beharra. Turismo partida, kiroldegiko kontratua, Enkarterri Groupera bideratutako ekarpena eta kargu politikoen kostua murrizteko eskatu da, besteak beste. Gai praktikoak tarteko, gobernu taldeak bi talde horiei eskatu die aurrekontua onartu arte itxaroteko, eta ados dauden puntuetan aldaketa bat egitea. Osoko Bilkuren bideoak osorik gure webgunean ikus ditzakezu: www. balmaseda.net.

3

Laburki

Nekazaritza ekologikoari buruzko ikastaroa Datorren martxoaren 7an hasiera emango zaio Enkarterrialdek (Hazi, EB eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin batera) antolatu duen nekazaritza ekologikoari buruzko ikastaroari. 330 orduko ikastaro teoriko-praktikoa da, eta tutoretza saioak egingo dira aldian behin. Ikastaro honen helburua langabezian dauden pertsonen lanbide-prestakuntza hobetzea da. Horrela, bide batez, parte-hartzaileek nekazaritza ustiapen ekologiko batean uztak jasotzen, kudeatzen, mantentzen eta produzitzen ikasiko dute. Ikastaroa amaitzean ikasleak prest egongo dira lehenengo sektorean lan egiten hasteko, modu ekologikoan. Plaza mugatuak daude. Izena emateko 946109590 telefono-zenbakira dei dezakezu.

Enkarterri solidarioa kanpaina Gure eskualdeak 4.100 euro baino gehiago bildu ditu Siriako errefuxiatuentzat, “Enkarterri Solidarioa: Euro bat, zer gutxiagorik” kanpainaren barruan. Aldizkari honen aurreko alean argitaratu genuen bezala, Balmasedak 276,65 euroko partaidetza izan du. Ekimena Gordexolako herritarren eskutik sortu zen eta lehendabizi beren udalean eta, ondoren, Elkarterri guztietan eta Alonsotegin hedatu zen. Bildutako dirua Bizkaiko Gurutze Gorriari entregatu zaio. Erakunde honek Asilo Eskatzaileen eta Errefuxiatuen Arreta Programa bat garatzen du, gure gizartean integratzea lortzeko. Horrez gain, harrera gaitasuna areagotzeko lan egiten du.


4

Laburki Gizarte Ekintzaren ordutegi aldaketa Gizarte Ekintza Sailak publikoari arreta emateko ordutegia aldatu du. Hemendik aurrera aldez aurreko hitz ordua eskatu beharko da, astelehenetan eta asteazkenetan 9:00etatik 13:30era. Aldez aurreko hitzordua eskatzeko dei ezazu telefono zenbaki honetara: 946102491.

UdalBerriak

GIZARTE EKINTZA

ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUKO LANGILEAK

Tupper solidarioa Gizarte Ekintza Zerbitzuak tupper solidarioa izeneko ekimena jarri du martxan. Ekimen honen bidez, soberan dagoen janaria banatu nahi zaie gizartean baztertuta egoteko arriskuan dauden menpeko pertsonei. Zerbitzu hori jasotzeko interesduna izan zaitezkeela uste baduzu, jarri harremanetan Gizarte Ekintzarekin, 946102491 telefono zenbakian edo udaletxeko lehen solairuko bulegoetara hurbilduta.

Aldi baterako egonaldiak León Trucíos Egoitzan León Trucíos Egoitzak behin betiko egonaldian dauden adinekoen egoitzari zerbitzu osagarriak eskaintzen jarraitzen du. Hala, aldi baterako diru sarrerak egiteaz gain, lotan geratu gabe ere lortzen dira diru sarrerak. Izan ere, eskaintzen diren zerbitzu guztiak erabili ahal dira, baina egunez soilik. Informazio gehiago eskuratzeko deitu 946800601 telefono zenbakira, idatzi @fleontrucios.com helbidera edo jo Kubo kaleko 9. zenbakian dagoen egoitzara.

ELZko langileak Piedatxu, Marta, Aroa, Maite, Lorena, Mª Carmen, Elena, Encarni eta Marisa dira Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileak, Balmasedako pertsona nagusiak eta menpekoak zaintzen dituztenak. Jakinarazi digutenez, beren esker ona adierazi nahi dute zaintzen duten pertsonen eta beren ingurukoen eskutik jasotzen duten tratu hain bero eta gozoagatik. Batzuetan, hasieran, pazienteek nolabaiteko hormak eraikitzen dituzte beren intimitatea bermatzeko, baina, laguntzeko baino ez daudela konturatzen direnean, guztiz irekitzen dira. Gogoratu dutenez, kasu batean laguntzaile batek bitarteko mekanikoak erabili behar zituen, garabi bat zehazki, eta apur bat urduri zegoen. Erabiltzaileak berak eta bere senideek, beren jarrerarekin, beharrezkoak zituen lasaitasuna eta konfiantza eman zizkioten. Beren sukaldari lana ere nabarmentzen dute. Diotenez, “kontsumitzailearen gustuko jatekoak" prestatzen dituzte, eta, beraz, erabiltzaileek nahiago dute etxean jan. “Errioxarako bidaian jartzen dizkieten errioxar erako patatak edo tabernako tortillak ez dira hain gozoak", esaten digute.

Makina bat anekdota izan dituzte. Behin, adibidez, kaletik erabiltzaile batekin zihoazela, laguntzaileak zaintzen zuen beste pertsona batekin topo egin zuen. Pertsona horrek eskutik heldu eta hitz egiteari ekin zion. Lehenak presa zutela eta joan egin behar zutela adierazi zion, eta bueltan bere alabari esan omen zion beste andreak bere zaintzailea bahitu nahi zuela eta, berak esku hartu ez balu, kendu egingo liokeela. Zahartzaroko dementzia duen beste pertsona batek, bestetik, beti gogoratzen zuen bere zaintzailea nor zen hura itzultzen zen bakoitzean, nahiz eta beti Amerika deitzen zion. Beste erabiltzaile bati azukredun edo fruitudun jogurtak erosten zizkioten. Egun batean, jogurt natural bat eraman zioten eta honakoa esan zuen: “Tira, neska, utz ezazu biharko, oraindik berde dago eta". Zaindutako pertsonari zerbitzua ematen ari zela, behin, epaitegira joateko jakinarazpen bat heldu zitzaion, bere egoera emozionala, mentala eta fisikoa ezagutu nahi baitzuten, bakarrik bizi zela kontuan hartuta. Bera zerbait gertatzen zela sumatzen hasia zen eta bere etxean ondo zegoela eta egoitza batera joan nahi ez zuela

adierazi zuen. Hitzorduaren egunean hankak minbera zituela eta oinez egin ezin zuela esan zuen. Zaintzaileak bera animatzeko ahalegina egin zuen, baita geroago iritsi zen gizarte langileak ere, baina ez zuten arrakastarik izan. Argi zeukaten ez zuela ohetik altxatu nahi, hitzordura ez joateagatik. Konbentzitzeko hainbat saiakera egin ondoren, gurbil aulkian joan zitekeela erabaki zen. Une hartan, andrea altxatu egin zen eta hobeto zegoela adierazi zuen. Bistaren ondoren, zaintzaileak bere zerbitzuarekin jarraitu zuen beste urtebetez. Zerbitzu honetako erabiltzaileak konfiantza kasu oso bitxietara iristen dira. Emakume bat, adibidez, hiru edo lau aldiz joan zen denda berera ezkontza batetarako arropa erostera. Dendako jabeak ezin izan zuen ezer erosteko konbentzitu, ez baitzuen bere burua ondo ikusten trajeetako batekin ere. Zaintzaileak berekin joatea erabaki zuen eta berehala erabaki zuen zer erosi nahi zuen. Segurtasun apur bat baino ez zitzaion falta. Lerro hauek omenaldi bihurtu nahi dute laguntza behar duten pertsonei arreta ez ezik, konpainia eta maitasuna ematen dizkieten horientzat. Eskerrik asko.


Otsaila 16

LANA

Novia Salcedo Fundazioaren bekak Udalak lankidetza-hitzarmen bat sinatuko du Novia Salcedo Fundazioarekin Balmasedako hiru gaztek praktika profesionalak egin ditzaten udalean bertan, fundazio horren bekadun gisa. Hona hemen praktika horietan parte hartzeko baldintza orokorrak: - 2015-01-01ean Balmasedan erroldatuta egotea. - 32 urte baino gutxiago izatea eta bekaren hasiera egunean langabezian egotea. - Bekaren prestakuntza-arloan esperientzia profesionalik ez izatea. - Titulazio-ikasketak bukatu izana edo, unibertsitate-ikasketen kasuan, karrerako azken urtean egotea. - Ezaugarri horietako beste hitzarmen bat jaso ez izatea. Bekak ondorengo profilei egokituko zaizkie:

- "Arkitekturan lizentziadunentzako praktika profesionalak Bulego Teknikoan". Praktikak hasteko aurreikusi den eguna 2016ko apirilaren 1a da. Bekaren zenbateko gordina: 900,00 € hilean Baldintzak: lizentziatura edo gradua arkitekturan. Euskara maila ertaina. Autocad. - "Praktika profesionalak lan arriskuen prebentzioan prestakuntza duten tituludunentzat edo arlo horretako heziketazikloa egin dutenentzat". Praktikak hasteko aurreikusi den eguna: 2016ko apirilaren 1a. Bekaren zenbateko gordina: 900,00 € hilean. Baldintzak: lan-arriskuen prebentzioan lizentziatura, gradua edo masterra, edo lan arriskuetako goi-mailako teknikaria. Euskara maila ertaina. Ofimatika.

- "Praktika profesionalak administrazioko edo informazio sistemetako erdi-mailako edo goi-mailako zikloa egin dutenentzat". Praktikak hasteko aurreikusi den eguna: 2016ko apirilaren 1a. Bekaren zenbateko gordina: 700,00 € hilean. Baldintzak: erdi-mailako edo goi-mailako gradua eta goi-mailako eta erdimailako teknikariak informatikan edo administrazioan eta kudeaketan. Euskara maila ertaina. Office. Lan-ordutegia honako hau izango da kasu guztietan: 8:00etatik 15:00etara. Izena emateko sar zaitez helbide honetan: www.noviasalcedo.es; gazteak; praktika profesionalak eta NSF eskaintzak. Izena eman ostean zure profilarekin bat datorren bekan izena eman ahal izango duzu. Epea martxoaren 11ra arte.

5

Laburki Gizarte Larrialdiko Laguntzetarako (GLL) eskaerak 2016ko lehen seihilekoko Gizarte Larrialdiko Laguntzen (GLL) eskaerak aurkezteko epea apirilaren 1etik 29era izango da, biak barne. Ez da eskaerarik onartuko ez egun horien aurretik ezta ostean ere. Informazio gehiago nahi izanez gero, joan udaletxeko Gizarte Ekintza Sailera (1. solairua) edo deitu 946102491 telefonozenbakira. Halaber, esan beharra dago eskatzaileei Gizarte Ekintza Sailak antolatutako etxeko ekonomiari buruzko ikastaro batean parte hartzeko konpromisoa hartzeko eskatuko zaiela.

Hasi dira enplegu anezkak

Isatxu Fernández Bergesek, Enplegu, Gizarte Ekintza eta Sustapen Ekonomikoko Zinegotziak, ongietorria eman zion anezkako taldeari

Abian daude foru aldundiak Santa María La Real fundazioaren laguntzarekin batera bultzatutako enpleguko eta sorkuntza solidarioko anezkak. Ratioek erakutsi dute, filosofia berri horrekin, jarduera hau abian dagoen bitartean, laneratzearen % 60 gainditzen dela. Gainera, enpresa ekimena sustatzen dutenak batuz gero % 90era helduko gara ia-ia. Anezka bakoitza langabezian dauden hogei pertsonek osatzen dute. Parte-hartzaile horiek, coach batek gidatuta, ikaskuntza- eta kolaborazio-prozesua garatuko dute bost hilez. Era horretan beren prozesuen protagonistak izango dira. Eskaintza eskualde osoko langabeei zabaldu zaien arren, Balmaseda izan da udalerririk harkorrena; izan ere, hogei parte-hartzaileetatik hamahiru gure hiribildukoak dira.

VII. Enpresa Proiektuen Lehiaketako sariak Dagoeneko baditugu VII. Behargintza-Enkartur Enpresa Proiektuen lehiaketako irabazleen izenak. Aurten, guztira, hamabi proiektu aurkeztu dira. Gazteen mailan, lehenengo saria Amare de Domi Canes enpresak eskuratu du, txakur-haztegi batek. Olatz Sánchez eta Encarna Meruelo alonsotegiarrak dira sustatzaileak. Bigarren saria Zallako Enkarterri Psikologia eta Logopedia Zentroak

eraman du. Albia Altea Lobato, Irene Velar eta Aranzazu Pérez dira bultzatzaileak. Bilbotarrak dira eta negozioa Enkarterrin kokatzearen alde egin dute. Helduen mailan, lehenengo saria Gisecok lortu du, online eta aurrez aurreko higiezinen jabetzako agenteen enpresa batek. Iñaki Peña zallarra eta Garbiñe Criado gueñestarra dira sustatzaileak. Bigarren saria Akirutek

enpresari eman diote, informatikaperitutza juridikoan lan egiten dutenak. Sortzaileak Zallako Igor Silva eta Rosa Ruiz dira. Laster bi enpresek sozietatearen egoitza ezarriko dute Gueñesko enpresa-mintegian. Zorionak sarituei. Negozio-ideia horiek loratu eta bide luzea egingo dutela espero dugu.

Enkarterri 2015 enpresa-ideien lehiaketa Enpresa Proiektuen Lehiaketarekin bat eginik, aurten Behargintza-Enkarturrek Enkarterri 2015 Enpresa Ideien Lehiaketaren lehenengo edizioa antolatu du. Eskualdeko ikastetxeetako ikasleei zuzenduta dago, eta euren izaera ekintzailea sustatzea du helburu. Guztira hogeita hiru ideia aurkeztu dira, eta Sopuertako San Viator ikastetxeko ikasleek aurkeztu dituzte lau ideia irabazleak: “Cámbiame”, haurtxoentzako oinarrizko produktuak saltzeko makinak; “Glummer” txiklea, barruan hortzetako pasta daukana; “Hada Mágica”, etxez etxeko haurtzaindegia, eta “Dreams”, enpresentzat zein partikularrentzat mota guztietako ekitaldiak antolatzen dituen enpresa.


6

Laburki

Zinema Machuca filmarekin Otsailaren 20an, larunbatean, 18:00etan, Machuca izeneko film txiletarraz gozatzeko aukera izango dugun Kultur Etxean. Ariel Sarietako hautagai izan zen 2004an, Iberoamerikako film onenaren atalean. Hirurogeita hamarreko hamarkadako Txileko diktaduraren giroa islatzen duen drama da. Gizarte-eliteko familietako ikasleen erlijio-ikastetxe irlandar bateko zuzendariak martxan jartzen duen ekimenari buruzkoa da gidoia. Zuzendariak, guraso batzuekin batera, inguruko herri bateko haurrak ikastetxean integratzen saiatuko dira, baina saiakera ideal horrek talka egingo du une horretako zatiketa larriak eta konfrontazio sozialak eragindako zailtasun sozialekin. Sarrera doakoa izango da.

UdalBerriak

KULTURA

Zinea Klaret Antzokian ALVIN Y LAS ARDILLAS 4: FIESTA SOBRE RUEDAS Otsailak 20: 19:30ean Otsailak 21: 17:00etan Generoa: animazioa, komedia/ Zuzendaritza: Walt Becker / Gidoia: Randi Mayem Singer /Ikusle guztientzat Gaizki-ulertze batzuen ondorioz, Alvin, Simon eta Theodore urtxintxek uste dute Dave-ek berarekin ezkontzeko eskatuko diola New Yorkeko neskalagun berriari... baita haietaz ahaztuko dela ere. Hiru egun dituzte lagunak proposamena egitea ekiditeko, eta, horrela, Dave ez galtzeaz gain, anaiorde izugarri bat irabaztea ekidin ahal izango dute. SPOTLIGHT Otsailak 20: 22:30ean Otsailak 21eta 22: 19:30ean. Generoa: drama/ Zuzendaritza: Tom McCarthy/ Gidoia: Tom McCarthy eta Josh Singer/ Interpretazioa: Michael Keaton, Mark Ruffalo, Rachel McAdams, Liev Schreiber, Stanley Tucci, John Slattery/ Ez da egokia 12 urtetik beherakoentzat. Spotlight filmean, Boston Globe egunkariak egin zuen eta Pulitzer Saria irabazi zuen ikerketaren benetako istorioa kontatzen da. Haren ondorioz, hiria hunkituta geratu zen, eta munduan jarraitzaile gehien zituen erakunde zaharrenetako batean krisi larria eragin zen. Spotlight ataleko kazetari-talde nekaezinak Eliza Katolikoaren barruko abusuei buruzko alegatuetan sakontzen duenean, ikerketari esker aurkitzen dute hamarkada ugaritan zehar Bostoneko erlijio-, zuzenbideeta gobernu-erakundeetako goimailetan gehiegikeria horiek ezkutatzeaz arduratu direla. Mundu osoan zehar, agerkariak eragingo dituzte. CAROL Otsailak 26: 20:00etan Otsailak 27: 22:30ean Otsailak 28 eta 29: 19:30ean Generoa: drama, amodioa/ Zuzendaritza: Todd Haynes/ Gidoia: Phyllis Nagy; Patricia Highsmith idazlearen eleberrian oinarrituta / In-

terpretazioa: Rooney Mara, Cate Blanchett, Kyle Chandler, Sarah Paulson/ Carol filma 1950eko hamarkadako New Yorkeko bi emakume oso desberdinen harremanean oinarritzen da. Teresa 20 urteko gazteak denda batean egiten du lan, eta Carol ezagutzen duenetik, bizitza beteago bat edukitzea du helburu. Carol erakargarria da eta ezkonduta dago, baina aberatsak izan arren, harreman horretan ez dago inolako maitasunik. Istorioa aurrera doan heinean, bizitzak hankaz gora jartzen hasten zaizkie, eta Carolek gero eta beldur handiagoa du banatuz gero, alabaren zaintza galtzeko. Batez ere, senarrak Abby lagun-minarekin zuen harremana deskubritzen duenean, ama izateko gaitasuna zalantzan jartzen baitio. PESADILLAS Otsailak 27: 19:30ean Otsailak 28: 17:00etan Generoa: komedia/ Zuzendaritza: Rob Letterman/ Gidoia: Darren Lemke; R. L. Stine idazleak gazteentzako idatzitako Pesadillas liburuetan oinarrituta / Interpretazioa: Jack Black, Amy Ryan, Halston Sage, Dylan Minnette, Odeya Rush, Ken Marino/ Ez da egokia 7 urtetik beherakoentzat Zach Cooper nerabeak oso gogo gutxi du familiarekin New York hiri handitik Greendale herrixkara etxez aldatzeko. Bertan, itxaropen apur bat aurkituko du etxe alboan bizi den Hannah neska ederra ezagutzean eta Champ-en adiskide egiten denean. Alabaina, Zach-ek itxaropena galduko du Hannah misteriotsuaren aita nor den dakienean: RL Stine, bestseller izan zen Hotzikarak bilduma idatzi zuen pertsona. Zach alboan bizi den familia bitxiaren inguruan ikertzen hasten da, eta berehala deskubrituko du Stine-ek sekretu ilun bat duela: ospea eman zioten istorioetako izakiak benetakoak dira, eta Stine-ek liburuen barruan gordetzen ditu irakurleak babesteko.

azken orduko Ikuskizunen saila nde dago me en aldaket


Otsaila 16

Antzerkia “El florido pensil Niñas” Klaret Antzokiak Tanttakaren El florido pensil Neskak antzezlana eskainiko du martxoaren 6an; Loli Astoreca, Gurutze Beitia, Teresa Calo, Elena Irureta eta Itziar Lazkano izango dira protagonistak, eta Fernando Bernués eta Mireia Gabilondo zuzendariak. Florido pensil berriz ere? Bai eta ez. Bai, ikastetxe berberera itzuliko garelako. Hau da, Gurutzearen Hirutasun Santua eta Caudilloaren zein José Antonioren argazkiak begira zituzten ikasgeletara itzuliko gara. Eta ez, oraingo honetan ateburuan“neskak” esaten zuen kartela grabatuta zuen atetik sartuko garelako. Bi mundu paralelo ziren, baina, aldi berean, oso hurbil eta oso urrun zeuden. Eraikin berean bi unibertso zeuden giltzaperatuta, hezkuntzari edota hezkuntza ezari dagokienez asmo oso ezberdinak zituztenak. Curriculumaren beste zatia falta zitzaigun, jolastokiaren beste aldea, alboko atetik begiratzea: nesken mundua. Askoz gehiago pairatu zuten hezkuntza eza, lehenengo ikasle gisa eta geroago emakume gisa; izan ere, etxekoandreen ekoizpena industrializatzea izan zen eskolak haiekin egin nahi izan zuena, "Etxeko lanak” edo “Etxea” bezalako ikasgaiekin. Sarrerak salgai daude jada, 10 euroan. Antzezpenaren egunean, prezioa 15 eurokoa izango da leihatilan. Hitzordua 19:30ean hasiko da. Ez galdu aukera!

Mintzodromoa itzuli da! Balmasedako Euskara Zerbitzuak eta Berbalagunek bultzatu dute jarduera arrakastatsua, eta aurtengo edizioari otsailaren 24an goizeko 10:30ean emango zaio hasiera udal pilotalekuan. Funtzionamendua oso erraza da: gaiak proposatuko dira talde euskaldunetan horiez hitz egiteko, kafe baten inguruan. Taldeak aldatzen joango dira eta pertsona bat egongo da elkarrizketa dinamizatzen, ahalik eta atseginena eta interesgarriena izan dadin. Etorri eta euskaraz gozatu. Izena emateko, deitu 671070044 zenbakira edo idatzi enkarterri@aek. org helbidera otsailaren 18a baino lehen.

"La dignidad es una corona de oro" liburuaren aurkezpena

Txangoa Gipuzkoara

Kartela

Balmasedako Gurutze Bidearen Elkartea Balmasedako Aste Santua prestatzeko lanak amaitzen ari da eta bertan nola parte hartu jakinarazi digu. Pertsonaien bilera orokorra martxoaren 2rako (asteazkena) antolatu da, 20:30ean, udal pilotalekuan. Entsegu orokorren hasiera martxoaren 3rako aurreikusi da, 20:00etan, Monjas kalean. Gogoratu erromatarren edo fariseuen bilera otsailaren 15ean izango dela, 20:30ean, Gurutze Bidearen Museoan. Bertan ezarriko da entseguen egutegia eta taldeari oharrak emango zaizkio. Albiste guztien berri izateko, jo elkartearen gizarte sareetara (faceErromatarrak book eta twitter) eta bere webgunera.

Mintzodromoaren beste edizio bat

Laburki

Nos Unimos-Unissons Nous elkarteak otsailaren 24rako hitzaldi bat antolatu du. 19etan izango da Kultur Etxean. La dignidad es una corona de oro liburuaren egilea den Fátima Daliam Salem kazetariak hainbat gai jorratuko ditu.

Aste Santuko azken prestaketak

EUSKERA

7

“Nahi dudalako” kanpaina Euskara Zerbitzuak “Nahi dudalako” (NHD) kanpainaren alde egin du berriz ere. Helburua da DBHko ikasketak euskaraz amaitu duten ikasleek hizkuntza berean ikasten jarraitzea. Kanpaina Alkarbidek koordinatu du (Bizkaiko euskara zerbitzuen bilgunea), eta 15 eta 16 urteko gazteei eta haien gurasoei zuzenduta dago. www.nahidudalako.com webgunean Bizkaian dagoen hezkuntza-eskaintzari buruzko informazio zehatza jaso ahal izango duzu eta egin nahi dituzun ikasketak non eskaintzen dituzten jakin ahalko duzu. Era berean, edizio honetan, unibertsitate-ikasketei buruzko informazioa sartu dugu, erabiltzaileek hala eskatu baitute. Ez itzazu galdu aurten zozkatuko diren sariak. Dagoeneko, informazio guztia jasotzen duen gutun bat bidali da 2000. urtean jaiotako 67 gazteren etxeetara. Halaber, kanpainari buruzko triptikoa banatu da DBHko 4. mailako ikasleen artean. NHDren laguntza gisa, martxoaren 2an Ibon Urrutiak, El Conquis programan parte hartu izanagatik oso ezaguna denak, gazteei zuzenduta dagoen hitzaldi bat emango du Kultur Etxean.

Gipuzkoako kostaldetik paseoan ibili eta sagardotegi tipiko bateko janariaz gozatu nahi duzu… euskaraz? Anima zaitez eta, 30 euroren truke, Berbalagunek martxoaren 5erako antolatu duen txangoan izena eman ezazu. AEK eta Udal Euskaltegian eman dezakezu izena. Autobusa goizeko 9etan irtengo da Balmasedatik.

San Sebastiánen omenezko meza Lerro hauen bitartez eskerrak eman nahi dizkiogu Patxi Otamendiri, San Sebastianen omenezko mezan parte hartu nahi izanagatik. Ezin izan zuen eta Kermanen ofizioa eskertu behar dugu. Beste behin, Balmasedako tradizio horrek mendizale talde joria erakarri zuen urtarrilaren 24an Kolitzako ermitara. Eguraldi ona egin zuenez, aurtengo edizioan lagun gehiago bertaratu ziren. Giro ezin hobean ospatu zen meza eta ondoren txakolina eta tortoak banatu ziren bertaratuen artean.

Zatoz patinatzera Gasteizko izotz pistarako irteera bat antolatzen ari da BalmaZ. Otsailaren 27an izango da, 12 eta 30 urte bitarteko gazteentzat. Autobusa 9etan irtengo da eta 14etan itzuli. Hori guztia, 5 eurotan, TrukeZ-ekin trukatu dezakezularik. Nahitaezkoa da eskularruak eramatea, pistako arauak betetzeko. Eman izena Gazte Bulegoan otsailaren 22a baino lehen.


8

Laburki

UdalBerriak

BERDINTASUNA

EMAKUMEAREN ASTEA Martxoak 6, igandea - 11:00etan: II. "Emakumeak Aurrera” herri-lasterketa. Izena ematean bildutako dirua (kopuru sinbolikoa: 3 € pertsona bakoitzeko) esklerosi anizkoitza ikertzeko eta horren aurka borrokatzeko erabiliko da. Parte-hartzaile bakoitzak kamiseta tekniko bat jasoko du, egun horretako oroigarri gisa. Gogoratu nahi dugu lasterketaren egun berean kartel onenari saria banatuko zaiola. Irabazlea César Núñez Álvarez izan da, Leoikoa.

Zurrumurruei stop Etorkinen kopuruari buruz hitz egiten dugunean, askotan entzun ohi dugu “gehiegi daudela”. Gure artean hedatzen ari den pertzepzioa horrek ideia faltsu bat sortzen du. Datuei begirada bat ematen badiegu, Estatuan 2014ko urtarrilaren 1ean 46.725.164 pertsona zeuden, eta horietatik 2.676.141 baino ez ziren Europar Erkidegoaren kanpotik etorritakoak, hau da, % 5,7. Etorkinak dira krisialdiaren ondoriorik larrienak jasan dituztenak. Izan ere, krisialdia hasi zenetik 751.229 pertsonek alde egitea erabaki dute. Bestalde, etorkinen presentziaren garrantzia alderdi askotan nabari da: beren gaztetasuna, indar produktiboa eta egiten duten lan mota direla-eta. Gainera, emakume etorkinen jaiotza-tasak bertako emakumeena bikoitzen du. Hori guztia oso garrantzitsua da herrialdearen etorkizunerako, esaterako, pentsio-sistemari dagokionez. Hemendik 2050. urtera etorkinik etorriko ez balitz, barne produktu gordinarekiko pentsiogastuak nabarmen egingo luke gora, denbora-horizonte horretan ia bikoiztu arte. Alderdi ekonomikoari dakarzkion onurez gain, immigrazioak gizarte plurala, aberatsa eta desberdina sortzen laguntzen digu. Etorkinen integrazioa gero eta nabarmenagoa dela begien bistan uzten duen datuetako bat ezkontza mistoen kopuruaren areagotzea da. 2013an 155.098 ezkontza egin ziren, eta horietatik 23.306 ezkontza mistoak izan ziren. Zurrumurruen beste alderdi batek dio etorkinak pateretan eta masiboki heltzen direla gurera, baina, egia esan, bide hori % 1ak baino ez du erabiltzen.

-19:30ean: Antzerkia Klaret Antzokian. El Florido Pensil. Niñas antzezlana. Gerraosteko Espainia menderatu zuen hezkuntza-sistemaren basakeria absurdo eta zentzugabeari buruzko begirada dibertigarria, askatzailea eta garaikidea eskainiko da. Aldez aurreko sarrera: 10 € / Sarrerak leihatilan: 15 €. (informazio gehiago 7. orrialdean).

Martxoak 7, astelehena -19:00etan: Gazteak eta jatorrak. Istorio hauetan sexuak eta baldintza fisikoak ez daukate garrantzirik. Inor gutxietsi ga"Emakumeak Aurrera" herri lasterketarako kartel irabazlea be ondo pasatzea baino ez da kontuan Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna oshartzen. Hamabi urtetik gorako gazteei zuzendutako jarpatzen da. Urteko egun horretan gizartean parte-hartzeduera da. Tokia: Emakumearen Etxea. ko eta gizonarekin berdintasunean pertsona gisa garatzeko emakumearen borroka gogorarazten da. Berdintasun Sailak egunero egiten du lan eginkizun hoMartxoak 8, asteartea, rren alde, baina nazioarteko egun hori aprobetxatu nahi EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO du oraindik egiteke dagoen bide luzea ikusarazteko eta, EGUNA hala, bide hori elkarrekin egin dezagun. Hori dela eta, - 17:30ean: Balmasedako Emakumeen eta Gizonen martxoaren hasieran Balmasedako Udalak EmakumeaBerdintasunerako III. Planaren aurkezpen publikoa. ren Astea antolatzen du, adin eta sexu guztietako pertsoHizlaria: Garbiñe Mendizabal nei zuzendutako jarduera anitzekin. Gizarte batek ezin du Sarrera doan da eta aurkezpenaren ostean askaria eskaibiztanleriaren erdiaren talentua alferrik galdu. niko da. Tokia: Emakumearen Etxea.

Martxoak 3, osteguna

Martxoak 9, asteazkena

- Erakunde-adierazpena. Balmasedako Udalak erakunde-adierazpena aurkeztuko du osoko bilkuran onetsi dadin, Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira.

- 17:30ean. Berdinak? Bai noski! Ipuin desberdinen eta tailer erraz baten bitartez haurrek elkarrekin bizitzen ikasiko dute. Sexuak bizitzan zehar lortu nahi dituzten helburuak eta lorpenak mugatzen ez dituela ikasiko dute. Bost urtetik gorako haurrei zuzendutako jarduera da. Tokia: Emakumearen Etxea.

Martxoak 14, ostirala - 21:15ean: afaria udal-pilotalekuan. Udaleko Berdintasun Sailak hainbat opari zozketatuko ditu afarian.

Martxoak 10, osteguna - Zoko Maitea Elkarteak antolatutako kultur txangoa Gasteizera. Informazio gehiago Emakumearen Etxean.


Otsaila 16 Doako aholkularitza Elikadura eta osasunari juridikoaren ordutegia buruzko hitzaldiak Zoko Maiteak antolatu duen elikaduraren bidezko osasunari buruzko hitzaldien ziklora gonbidatu nahi gaitu. Bertan, besteak beste, honako gai hauek jorratuko dira: oinarrizko metabolismoa, gaixotasunak ekiditeko oinarrizko elikagaiak, elikadura arazoak. Otsailaren 25ean eta martxoaren 3an eta 17an, hirurak ostegunak, egingo dira Emakumearen Etxean, 17:00etan. Berdintasun Sailak doako aholkularitza juridikoko zerbitzua eskainiko du Emakumearen Etxean, ordutegi hauetan: - Otsailak 22: 09:30etik 12:30era. - Otsailak 29: 16:30etik 19:30era. - Martxoak 4: 09:30etik 12:30era. - Martxoak 11: 16:30etik 19:30era.

Ahalduntze ikastaroa

Nos Unimos-Unissons Nous elkartea Haurralde Fundazioarekin elkarlanean aritu da martxoan Balmasedara emakumeentzako ahalduntze ikastaroa ekartzeko. Ikastaroa astean behin ematea aurreikusi da, lau astetan. Parte hartu nahi baduzu, informazio gehiago eskura dezakezu telefono hauetara deituz: 602357417, 632805619 o 946023645.

Familia-harremanei buruzko hitzaldia Ostiralean, martxoaren 11n, Emakumearen Etxean, familia-harremanei buruzko hitzaldi bat eskainiko da doan. Hitzaldiak izenburu hau izango du: "Familia-harremanetako itzalak argituz". Albanta elkartearen eskutik eskainiko da hitzaldia, eta familia-konstelazioei buruzko tailer txiki batekin emango zaio amaiera. Topaketa 18:00etan hasiko da, eta harremanak sendatzeko eta seme-alabak hezteko jarraibideak ematea izango du xede. Hori dela eta, familiei zuzenduta dago eta adingabeak ere bertaratu daitezke.

FIESTAS

Inauteriak, inauteriak 2016

Balmasitos. Sambanorteren argazkia

2016ko inauterietan euria izan dugu ustekabeko gonbidatua. Baina festa udal-pilotalekura lekualdatu ostean, gure hiribilduko giro onaz eta asmamenaz gozatu ahal izan dugu. Gainera, mozorroen maila aparta izan da. Guztira hemeretzi talde animatu ziren parte hartzera, eta hauek izan dira sariak:

Inauterietako Mozorroen XXIII. Lehiaketa: 14 urtera arte: 1.: Balmasitos 2.: Circus 3.: Efecto Domin贸 4.: BalmaKubis 14 urtetik gorakoak: 1.: Balmatxutxes 2.: Balmasedako Liburudenda

3.: Tetris 4.: Marionetak antzerkia Apaindutako lokalik onenari Balmadenda Saria: Gonzalo dekorazio-estudioa XX. Tostada Lehiaketa: 1.: Rosi Pereda 2.: Unai Pizarr铆n Zorionak sarituei eta gure eskerrik beroenak parte hartu duten guztiei.

9

Laburki

Balmasedako Ertzain-Etxea

Neguan seguru gidatzeko aholkuak Negu garaian segurtasunez eta arazorik gabe gidatzeko, aholkurik garrantzitsuenetako bat ibilgailua baldintza tekniko egokietan edukitzea da. Ezinbestekoa da izoztearen aurkako likidoa edo hozgarria berrikustea eta haizetako garbigailuen eta atzeko kristal termikoaren egoera ona dela zaintzea. Pneumatikoen egoera kontrolatu behar da eta, ahal dela, neguko gurbilak erabiltzea komeni da. Herri arteko bideetatik ibiliz gero, gomendagarria da erregai biltegia beteta izatea, bai eta kateak, mantak, karrakagailua edo antzekoa eta mugikorrerako kargadorea edukitzea ere. Gogoratu beharra dago 4 gradu baino gutxiago baldin badaude, nabarmen areagotzen dela errepidean izotz geruzak egoteko arriskua, batez ere goizeko eta gaueko lehen orduetan. Lehen euri tantak ere oso arriskutsuak dira, errepideko hautsarekin eta zikinkeriarekin nahastu eta galtzada labainkorra eragiten baitute. Jaitsi abiadura eta handitu segurtasun distantzia. Elurrik baldin badago, abiadura jaitsi: azelerazio eta desazelerazio bortitzak saihestu behar dira. Geldian abiarazi behar da motorra, ahal dela bigarren martxa sartuta, eta balaztak neurriz erabili behar dira. Halaber, elurra baldin badago, segurtasun distantzia areagotu egin behar da. Kateak jartzen badira, ibilgailuaren gurpil eragileetan instalatuko dira, eta bidea trafiko normalerako prest egon bezain laster, kendu egingo dira. Ez ahaztu argiak pizteak, beste kotxeek ikus gaitzaten.


10

Laburki Enkarterriko azokak Martxoaren 6an txarkuteria azoka egingo da Sopuertan. Oraingo honetan Txorizo eta Odolosteen XLIV . Lehiaketa eta Euskal Herriko Txerrigilerik Onena hautatzeko XIX. Lehiaketa egingo dira. Martxoaren 13an, berriz, Hegazti eta Gastronomia Azoka egingo da Gueñesen. Euskal Oiloaren XIV. Monografikoa izango dugu, Enkarterriko Villano Txakurraren XXI. Monografikoa, Euskal Antzararen III. Monografikoa, Bertako Aziendaren II. Erakusketa, Bizkaiko Txakolinaren eta Txabarri upategien dastatzea eta artisautza erakusketa.

Enkartur Fitur-en Enkartur arduratu zen gure eskualdea ordezkatzeaz, Euskadiko standaren barruan, Fitur azokan. Azoka hori Madrilen ospatu zen urtarrilaren 20tik 24ra. Nahiz eta aurten jende gutxiago hurbildu den, banan-banako kontsultak luzeagoak izan ziren eta interes handia jaso zen. Nabarmentzekoa da, era berean, Debabarrenarekin batera, Enkarterrik Euskadiko lehen ibilbide megalitikoetako bat aurkeztu zuela, Ibilbide Megalitikoen Kultura Ibilbide Europarrean sartzeko asmoz. Gure ondare megalitikoa oso nabarmena da, bai kalitate mailan, bai kantitate mailan. Turismo iraunkorraren atalean, horixe baita Basquetour-ek aurtengo ezarri zuen apustuetako bat, gure eskualdea presente egon zen. Bertan esku hartu zuen, hain zuzen ere, Irene Goikoleak, oraintsu bere diseinu ekologiko eta iraunkorragatik aitortua izan den Amalurra hotelekoak. Fitur-ek, Turismoaren Nazioarteko Azokak, azken edizio honetan marka berri bat hautsi du, 232.000 bisitarirekin.

UdalBerriak

HIRIGINTZA

XII. BEHERAPEN AZOKA Balmedendak otsailaren 27an eta 28an egingo du Beherapen Azokaren XII. edizioa. Udal-pilotalekuan izango da eta mota guztietako produktuak egongo dira: arropa, janaria, haurrentzako arropa, osagarriak, opariak, arropa zuria, zapatak, eta abar. Musikak eta haurrentzako animazioak girotuko dute azoka, eta igandean festari amaiera emateko putxera dastatzeko aukera izango dugu doan. Balmadendaren maskota den jirafak elkarteko dendetan erabiltzeko beherapen-bonuak banatuko ditu; horrez gain hainbat sari ere zozketatuko dira. Larunbatean 10:00etatik 14:30era eta 15:00etatik 20:00etara egongo da zabalik; igandean, aldiz, 11:00etatik 14:00etara. Jarduera honek Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunerako Sailaren (Merkataritza Zuzendaritza) diru-laguntza dauka.

Beherapen azoka udal pilotalekuan

NZerbitzu berriak Balmasedan

Alimentación Mata

Elur Luma janari izoztuak

Villafruta

Alimentación Mata Martin Mendia pasealekuko 13. zenbakian dagoen janari-dendak jabe berriak ditu. Alimentación Mata dendan janari, garbiketa eta higiene produktuak eskaintzen dira oraindik ere, hurbileneko arretaren zigilu nahastezinarekin. Dendan aurki daitezkeen esneki guzti-guztiak eskuz eginak eta bertakoak dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, 946800172 telefono-zenbakira dei

dezakezu, edota lokalera bertaratu astelehenetik ostiralera 08:30etik 14:00etara eta 17:30etik 20:30era eta larunbatetan goizez. Elur Luma janari izoztuak Pío Bermejillo kaleko 42. zenbakian janari izoztuen beste denda bat ireki dute, Elur Luma izena duena. Bertan, barazkiak, arraina, itsaskiak, aurrez prestatutako jakiak, izozkiak, haragia, kontserbak, ozpinetakoak, mahaspasak eta beste gauza asko aurkituko dituzu. Gainera, glutenik gabeko produktuetan, diabetikoentzako gozokietan eta kontserbagarri eta koloratzailerik gabeko gozokietan adituak dira. Etor zaitez eta saltzen dituzten ardoak, ardo apardunak eta saltsak ikusi. Astelehenetik ostiralera 09:15etik

13:30era eta 16:30etik 20:00etara dago irekita; larunbatetan 10:00etatik 14:00etara. Facebooken orri bat dute. Nahiago baduzu 667313275 telefono-zenbakira deituz egin dezakezu eskaera. Villafruta Foru plazako 3. zenbakiko fruta-dendan ere beste jabe batzuk daude. Salgaien kalitateagatik, kokapenagatik eta bertan jasoko duzun arretagatik, hurbiltzea merezi du. Etor zaitez astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara. Larunbatetan, berriz, 09:00etatik 14:00etara egongo da irekita. Edozein zalantza baduzu, 662134517 telefono-zenbakira dei dezakezu.

Pintura, burdineria, paper pintatuta, etxeko tresneria eta opariak Aldapa, 16/18 Tel. eta Faxa: 946 801 752 Balmaseda

Decoraciones Javi


Otsaila 16

KIROLA

Markel Argueso, Euskadiko Trial txapelduna Balmasedako

Markel Argueso Bizkaiko Txapeldunaren trofeoa hartzen du

Sariak oraindik banatu ez badira ere, MotoClub Kolitzako Markel Argueso Euskadiko Trial txapelduna izan dela baieztatu ahal izan dugu,gazteen mailan. Abenduan, Bizkaiko txapelketako lehen postua lortu eta gero, EAEko irabazle guztien aurretik geratu da Markel. Zorionak, Markel!

Zallako Zurkide igeriketa taldeko Héctor Oteok, Ivone Garay eta Carmen Pérez taldekideekin batera, Bizkaiko Neguko Igeriketa Txapelketan parte hartu du, horrek esan nahi duen guztiarekin. Edizio hau amaitzear dagoelarik, ez dakigu zein izan diren emaitzak, baina markarik onena lortzea opa diegu.

Mendi Klubak Alto Campooko (Kantabria) Hijar mendilerroan dagoen Cuchillón mendiaren (2.222 m) igoeran parte hartzera animatzen zaitu, antolatu duten hastapen ikastaroaren testuinguruan. Ibilaldiak 14 euro balio du, baina 15 urte baino gazteagoa bazara doan joan zaitezke. Martxoaren 24tik 28ra bidaia bat egingo dute Jakara (Huesca), mendira igotzeko edo eskiatzera joateko. Apartamentu batean lo egin eta hiru eguneko forfaitaren truke (janaria pistetan eta autobus zerbitzua barne) 12 eta 30 urte bitartekoek 200 euro ordaindu beharko dituzte, gainerakoek, aldiz, 275 euro. Eskiatzeko materiala ez da prezioan barne hartu, derrigorrezkoa da kaskoa eramatea, eta 16 urtetik beherakoak tutorearekin batera etorri beharko dira. Arin ibili, izan ere plaza mugatuak dira. Alpinismoari dagokionez, Aspe (2.645 m) eta Anayet (2.574 m) mendien gailurretara igoko dira. 230 euroren truke (180 euro gazteentzako deskontuarekin), inskribatzen diren pertsonak bi izarreko hotel batean egongo dira mantenu-erdiko erregimenean. Beharrezko materiala emango zaie, baita autobus zerbitzua ere. Parte hartzeko ezinbestekoa da adinez nagusia izatea. Informazio gehiago: info@balmasedamenditaldea. net, Mendiko Etxean edo 946800646 zenbakian astearte eta ostegunetan, 20etatik 21etara.

TRAMEINSA TRANSFORMADORE MEKANIKO INDUSTRIALAK, S.L. Metalgintza Burdina Altzairu herdoilgaitza Letoia Aluminioa

Telefonoa: 94 680 16 16 - Faxa: 94 610 20 58 Galtzada, 40 - 48800 BALMASEDA

Laburki

ordezkaritza Bizkaiko Igeriketa Txapelketan

Mendi Klubaren Retrobike Enkarterrin izena eman jarduerak

Retrobike Enkarterrin izena emateko epea ireki da. Plaza kopurua mugatua denez, arin ibili eta eman izena lehenbailehen. Informazioa guztia: http://laretrobike.com/inscripcion.

11

·Instalazioak ·Konponketak ·Aparatu sanitarioak ·Sukalde eta komunetako konponketak...

Telefonoa: 687 535 874

BALMASEDA

Udaberri esku pilota Txapelketa Pelotazale Elkarteak Balmasedako udal pilotalekuan, Udaberri txapelketaren baitan, jokatuko diren partiden berri eman digu: Senior: -Otsailaren 28an: Balmaseda Betikoak Gazteak: -Otsailaren 23an: Balmaseda Bilbo Martxoaren 4an: Balmaseda Lagun Artea

Akats-zerrenda Aldizkari honen aurreko zenbakian Balmaseda - Gurutzeta-EHU autobus linearen ordutegi okerra argitaratu genuen. Hona hemen ordutegi zuzena: -Balmaseda-Gurutzeta 6:45etik 19:45era, orduro. - Gurutzeta-Balmaseda
 8:20etik 18:20ra, orduro.
Azken zerbitzua 20:20ean. - Balmaseda-EHU
 6:45ean, 7:45ean, 11:45ean eta 13:45ean.
-EHU-Balmaseda
 13:10ean, 15:10ean, 18:10ean eta 20:20ean. Bestalde, konponketak egiteko eta etxea apaintzeko gauzak dituen Arania dendaren titularra aldatu egin dela adierazi genuen. Bada, Araniak egin duena Hedegile kaleko 9. zenbakira lekualdatzea izan da.


12

Laburki Gutun bat Kubatik Pedro C. Bravo Pérez doktoreak eta bere familiak gutun bat bidali diote Udalari Kubatik. Eguberriak zoriontzeaz gain “Balmaseda hiribildu maiteari” urte berri ona opa diote, eta bereziki zoriondu nahi izan ditu Esnal, Ulanga, Taranilla, Barcenilla eta Celaya familiak. Bukatzeko, osasuna opa digute guztioi.

UdalBerriak

HERRITARRAK IRINA ÁLVAREZEK EIO GAZTE ORKESTRAKO PLAZETAKO BAT ESKURATU DU

Irina Álvarez

EIO gazte orkestra Euskadiko musika-zentro guztietako 15 urte arteko ikasleek osatzen dute, eta urtarrilaren 23an eta 24an egin ziren sartzeko probak. Proba horietan parte hartu zuen Irina Álvarez balmasedarrak. Ana Suárez musika-eskolan biolineko gradu profesionaleko 4. maila egiten ari da, eta biolinjotzaileentzako 26 plazetako bat lortu du. Hemendik egindako lana, esfortzua eta meritua aitortu nahi dizkiogu Irinari; izan ere ez da erreza epaimahai zorrotz baten aurrean eta Bizkaia osoko musikari gazteen aurka lehiatuz proba guztiak gainditzea. Zorionak lortutako arrakastagatik, espero dugu gehiago ere lortuko dituzula.

Zubi Zaharra ikastola “Infancia en Europa” aldizkarian Karpina, Bizkaian gehien bisitatutakoen artean hirugarrena Bisitei dagokienez, Karrantzako Karpin Abenturak Bizkaiko ekipamenduen artean hirugarren postua lortu du, Bilboko Arte Ederretako Museoaren eta Guggenheim museoaren ostean. 2014. urtearekin alderatuz gero, gehikuntza oso nabarmena izan da, % 25,6koa, hain zuzen ere. 2015. urtean, guztira 58.042 pertsonek bisitatu zuten fauna babesten duen zentro hau. Inauguratu zenetik, 1995. urtean, jaso den erregistrorik onena da. Gainera, Karpinaren ereduari eta informazioa zein hezkuntza eskaintzeko egiten duten lanari esker, TripAdvisor-eko (bidaiei buruzko munduko webgunerik handiena) Bikaintasun Egiaztagiria jaso zuen iaz, bisitariek utzitako iritzietan oinarrituta. Karpin parkea 2016-2020 Jarduketa Plan baten garapenean lan egiten ari da. Plan horrek parkearen helburuei buruzko hausnarketa jasotzen du, baita fauna babesteari eta biodibertsitateari eta iraunkortasunari buruzko hezkuntza eskaintzeari dagokionez estatuan zein Europan erreferentzia zentroa izateko jasandako bilakaera ere. Horrez gain, Enkarterri eskualdeko eta Bizkaiko landa-garapenerako eta garapen ekonomikorako trakzio-elementua izan dela jasotzen du.

Zubi Zaharra ikastola albiste izan dugu “Infancia en Europa” aldizkarian. Izan ere, zentro horretako lantalde osoaren prestakuntza eta hausnarketa bateratuak aldaketak eragin ditu hainbat alderditan: antolakuntza, haurren eskura dauden materialak, irakaslearen papera, denboraren antolaketa eta eskaintzen dituzten proposamenak, besteak beste.

Orain arte ezohikoak ziren kontzeptuak, gaur egun bideragarriak dira esperientzia horri esker, besteak beste, zer egin aukeratzeko askatasuna izatea, esperimentaziorako proposamenak, gelaren dibertsitatea eta erritmoekiko errespetua; halaber, esperientzia horrek gure lurraldetik kanpoko hezkuntza-komunitateen interesa eskuratu du.

“Infancia en Europa” Europako aldizkari-sare baten bitartez zortzi hizkuntzetan aldi berean argitaratzen den aldizkaria da. Haurtzaroko hezkuntzan interesa dutenei zuzenduta dago, bai eta 0 eta 10 urte bitarteko haurrekin lan egiten dutenei ere.

Minbiziaren aurkako munduko eguna Urtero bezala, otsailean minbiziaren aurkako munduko eguna ospatzen da. Aurten, minbizia duten pertsonei eta beren senideei konpainia egiten aritzen diren boluntarioen lana azpimarratu nahi da. Bizi dugun gizarte egiturak pairatzen ari den aldaketaren ondorioz (paziente onkologiko gehiago, familiaren zatiketa, isolamendua eta bakardadea, biztanleriaren zahartzea eta abar), boluntarioaren figura ezinbestekoa da. Hori dela eta, 2016an AECCk hainbat jarduera antolatu ditu “Bakarrik zaudela uste baduzu, ez gaituzu ezagutzen” lelopean, bakarrik edo gaixo dauden pertsona guztiak elkartera laguntza

eske hurbil daitezen. Minbizia lehen mailako arazoa da, hiru gizonetik bati eta lau emakumetik bati eragingo baitie beren bizitzan zehar. Orokorrean, tumorerik ohikoenak kolon-ondestekoak dira. Gizonen kasuan, prostatakoa lehenbizi, ondoren ko-

lon-ondestea, gero birikietakoa eta azkenik puxikakoa dira minbizi nagusiak. Emakumeen artean ohikoena, aldiz, bular minbizia da, gero kolonondestea, birikiak eta umetoki lepoa. Ikerketaren eta praktika klinikora egindako sarreraren bidez lortutako aurrerapen zientifiko eta teknologikoei esker, bai eta prebentzioari eta baheketa programen orokortzeari esker ere, geroz eta sendaketa gehiago daude eta tumore jakin batzuetan bizirik irten direnen kopurua areagotu egin da. Informazio gehiago: bizkaia@aecc.es edo www.bizkaia.aecc.es.

Adingabeak etxean hartu nahi dituzten familiak bilatzen dira Bikarte elkarte ongilea udan gizarteegoera ahulean dauden Errusiako eta Bielorrusiako adingabeak etxean hartzeko prest dauden familien bila ari da. Interesik baduzu dei ezazu 605 709 019 telefono zenbakira, edo bidali mezu bat posta elektroniko honetara: bikarte@yahoo.es.

Dagoeneko adingabeak etxean hartu dituztenek, oro har, esperientzia positiboa eta aberasgarria dela uste dute. Gehienek urte batetik bestera errepikatu ohi dute, adingabea adinnagusitasunera heltzen den arte, eta maitasunezko lotura iraunkorra ezartzen da euren artean. Euskadin

egoteari esker, gure klimari eta gure elikadura aberats eta askotarikoari onura aterako diote, eta familia baten maitasuna eta arreta jasoko dute. Informazio gehiago hemen: www. balmaseda.net.


Otsaila 16

Lana - Margolari, igeltsero, garbitzaile, karga edo deskarga lan eta abarren lana bilatzen duen gizona. 697563466. -Gerokultore arduratsua nagusiak edo haurrak zaintzeko, gauak barne. 650312244 (Idoia). - Arratsaldetan haurrak zaintzeko eta lehen hezkuntzako haurrei eskola partikularrak emateko prest dagoen neska. 654323341. Arratsaldez deitu, 16:00etatik aurrera. - Eskola partikularrak ematen dira. DBH eta batxilergoa: matematika, fisika, kimika eta marrazketa teknikoa. Unibertsitatea: aljebra eta kalkulua, fisika, kimika, jariakinen mekanika eta marrazketa teknikoa. 617689452/ Eneko@posteo.de -Neska batek etxeko lanak edo garbiketa orokorrak egiteko eskaintzen du bere burua. Eskarmentuarekin. 691525763. -Gazte batek txatarra jasotzen du etxeetan, eta lonjak zein ganbarak garbitzen ditu. Seriotasuna. 618379335.

Salmenta -Helduen paseo bizikleta salgai, Orbita Estoril III Alu. Neskena/Supercity. Berria, erabili gabea. Prezio negoziagarria. 620206244. -Izozkailu horizontala saltzen dut. Neurriak: 1,02x65x83 cm. Oso garbi dago eta egoera oso onean. 60 euro. 676030502. -Presio-eltze bat salgai butano gasa duen sukalderako edo sukalde elektrikorako. Prezioa adostu behar da. 946800707. -Garaje-partzela itxia salgai, tanatorioaren ondoan. 615740171 -Enkarterriko kiwiak salgai. 946801900. -Guztiz eraberritutako etxebizitza salgai San Ignacio auzoan; hiru logela, sukalde-jantokia, bainugela, jaki-tokia eta balkoia. Dena kanpokoa.Aparkaleku ona eta prezio ona. 654571128 - Garaje-partzela irekia alokatzen da Felix de la Torre kalean (BBK atzean). Agintearekin. 639511791. -Bazkide bonua lagatzen da Bilbao Basketen denboraldi honetarako, eserleku ona, aldagelen tunelaren irteeraren ondoan eta Balmasedako jendez inguratuta. Ohiko denboraldi osoa hartzen du barne, eta opari gisa, EUROCUParen lehenengo fasearen partidu guztiak. 210 euro. 667486586. -Lursaila eta txokoa dituen etxetxo bat saldu edo alokatzen da Espinosa de los Monterosen. 650312244 (Idoia). -100 m2-ko lonja saltzen edo alokatzen da Enkarterri etorbidea 56. 944434247.

Alokairua -Garaje partzela irekia alokairuan,Virgen de Graciako 18. zenbakian. 60 euro. 946800943 / 647273909 -Garajea alokatzen da El Arroyo kalean . 637745371. -Baster taberna alokatzen da El Calvario kalean. 656791542 /620814619 -Logela errentan Balmasedako hirigunean. 656710411. -Garajea Magdalena kalean, Gizarte-segurantzatik hurbil. 50 euro. 645700597.

13

HERRITARRAK Natxo Etxebarriak hirugarren postua eskuratu du Matematika Argazki Lehiaketa Nazionalean Natxo Etxebarria Sainz-Ezquerrak beste argazki-lehiaketa bat irabazi du. Oraingoan, Beasaingo Matematika Argazki Lehiaketa Nazionaleko hirugarren saria lortu du; 80 argazki inguru aurkeztu dira bertan. Joan den urtean Natxok lehiaketa horretako bigarren saria eskuratu zuen, bere beste lanetako bati esker. Saritua izan den lanak “Izar hauskor” du izena, eta argazkian ikus dezakeIzar hauskor zue. Balmasedarrak ondo hasi du 2016. urtea sari berri horrekin. Lerro hauen bitartez gure zorionak eman nahi dizkiogu.

Erretiratuen Klubaren Jarduerak Balmasedako Erretiratuen Klubak urtero antolatzen du “Basurdearen bazkaria” izenekoa eta, aurten, martxoaren 5ean izango da, 14:30ean, udal pilotalekuan. Eserlekuen zenbakiak otsailaren 29tik martxoaren 4ra emango dira, 16:00etatik 20:00etara, Nagusien Etxean, 3 eurotan. Bertaratuko direnek beren mahai tresnak eraman beharko dituzte. Ezinbestekoa da 2016ko bazkide txartela aurkeztea. Bazkariaren ondoren, dantzaldia egongo da, eta, gainera, otzaraz gain, beste opari sorpresa bat zozketatuko da. Adin gehien duten bazkideentzako opariak ere egongo dira. Gorarazi nahi dizugu, era berean, Baños de Fitero eta Imsersorekin batera, Klubak 10 eguneko bidaia antolatu duela Fiterora, Nafarroan. Bidaia martxoaren 14tik 23ra izango da, joan-etorri egunak barne, pentsio osoan. Horrez gain, egunero hiru

tratamendu termal jaso ahalko dira. Prezioa 367 eurokoa da eta urtarrilaren 25a baino lehen eman behar da izena. Eta, apirilerako, Extremadura eta Sevillarako bidai bat antolatu da. Apirilaren 12tik 18ra izango da eta honakoak bisitatu dira: Caceres, Almendralejo eta bertako Ardoaren Museoa, Elvas, Sevilla eta bertako apirileko azoka, Olivenza, Jerez de los Caballeros eta Badajoz, besteak beste. Prezioa 525 eurokoa da eta horren barruan sartzen dira luxuzko autobusa, hiru izarreko hotela Olivenzako erdigunean, pentsio osoan, zezen finka baterako eta Ardoaren Museorako sarrera, bazkari berezia azokako etxolako lehen lerroan, zaldi auto bat taldearen eskura azokaren egun osoan zehar, gida bat eta bidaia asegurua. Izena ematean, 50 euroko fidantza ordaindu behar da.

Skylight argazki-taldearen jarduerak Skylight argazki-taldeak ilusioz ekin dio urte berriari, eta horren isla da datozen hilabeteetarako antolatu duten jarduerasorta. Hasteko, hiruhileko argazki lehiaketa bat egingo dute, gai desberdinekin. Horrez gain, udaberritik aurrera argazki-irteerak egingo dituzte mendiari eta itsasoari argazkiak ateratzeko, bai eta hirian eta gauean argazkiak ateratzeko ere. Azkenik, argazkigintzan lehenengo pausuak eman nahi dituztenek zein teknika hobetu nahi dutenek elkarteak emango duen ikastaroan parte hartu ahal izango dute. Urteko lehenengo hiruhileko honetan, hau da lehiaketarako aukeratu den gaia:

"Neguko estanpak”. Kide guztiak parte hartzera gonbidatuta daude. Bakoitzak gehienez ere hiru lan aurkeztu ahal izango ditu euskarri digitalean. Argazkiak hiruhilekoan zehar atera behar dira, koloretan edo zuri-beltzean. Argazkiak aurkezteko epea martxoaren 31n bukatuko da. Argazkiak errebelatu ahal izango dira, baina ezin izango dira aldatu. Hiru argazki onenek diploma-egiaztagiria eskuratuko dute; eta zuri-beltzean egindako argazkirik onenak diploma berezi bat jasoko du. Skylightekin zerikusirik ez duen argazki-talde batek osatuko du epaimahaia.


14

UdalBerriak

Otsaila 16

Agenda

Taller de Disfraces interculturales Kulturarteko mozorroen tailerra

Bestelakoak Udaltzaingoak aurkitutakoak Otsailaren 15ean, Udaltzaingoak honako hauek aurkitu ditu: giltzak, betaurrekoak eta sakeleko telefonoa.

KZguneko ikastaroak otsailean Otsailean, KZguneak arratsaldez zabalduko ditu ateak, 16:00etatik 20:00etara. Ikastaroak eta mintegiak: - Komunika zaitez sare sozialen bitartez: otsailaren 15etik 24ra, 18etatik 20etara. - LibreOffice Calc. Sortu zure kalkulu-

orriak: otsailaren 25ean eta 26an, 18etatik 20etara. - Oinarrizko Internet: ikasi nabigatzen eta mezu elektronikoak bidaltzen: martxoak 1etik 14ra, 9etatik 11etara. Urruneko prestakuntza - Sare sozialak: otsailaren 22tik martxoaren 23ra.

Belarritakoa galduta Urtarrilaren amaieran urre koloreko belarritako bat galdu zen La Calzada eta Le贸n Trucios Egoitzaren artean. Norbaitek belarritakoa non dagoen baldin badaki, mesedez jar dadila harremanetan Udaltzaingoarekin.

LANDER ONDOVILLA OTEGUI -ABOKATUA-

Foru plaza, 4-3潞F 48800 BALMASEDA (Bizkaia)

Telefonoa 626 09 28 92 Faxa 94 680 16 37

Antzerkia, El florido pensil Neskak: martxoaren 6an, 19:30ean, Klaret Antzokian Familia-harremanei buruzko hitzaldia: martxoaren 11n, 18:00etan, Emakumearen Etxean. Alpinismoa eta eskia Jakan: martxoaren 24tik 28ra, Mendiko Etxea

Nekazaritza ekologikoari buruzko ikastaroa: martxoaren 7an, Enkarterrialde Zinema, Machuca: otsailaren 20an, 18:00etan, Kultur Etxean Zinema, Alvin y las ardillas 4: Fiesta sobre ruedas: otsailaren 20an, 19:30ean eta otsailaren 21ean, 17:00etan, Klaret Antzokian Zinema, Spotlight: otsailaren 20an, 22:30ean; otsailaren 21ean eta 22an, 19:30ean, Klaret Antzokian Mintzodromoa: otsailaren 24an, 10:30ean, Errotarenan Udaberri txapelketa: otsailaren 23an eta 28an eta martxoaren 4an, pilotalekuan La dignidad es una corona de oro liburuaren aurkezpena: otsailaren 24an, 19:00etan, Kultur Etxean Osasunari eta elikadurari buruzko hitzaldiak: otsailaren 25ean, martxoaren 3an eta 17an, 17:00etan, Emakumearen Etxean Zinema, Carol: Klaret Antzokian otsailaren 26an, 20:00etan; otsailaren 27an, 22:30ean; otsailaren 28an eta 29an, 19:30ean Patinatzeko irteera: otsailaren 27an, 09:00etan Zinema, Pesadillas: otsailaren 27an, 19:30ean eta otsailaren 28an, 17:00etan, Klaret Antzokian XII. Beherapen Azoka: pilotalekuan otsailaren 27an 10:00etatik 14:30era eta 15:00etatik 20:00etara; otsailaren 28an, 11:00etatik 14:00etara Irteera Cuchill贸n mendira: otsailaren 28an, Mendiko Etxea Ahalduntze-ikastaroa: martxoan, asteko egun batean Aste Santuko pertsonaien batzar orokorra: martxoaren 2an, 20:30ean, pilotalekuan Emakumearen Astea: jarduerak martxoaren 3tik 10era Aste Santuko entseguen hasiera: martxoaren 3an, 20:00etan, Mojazelai kalean Basurdearen bazkaria: martxoaren 5ean, 14:30ean, pilotalekuan Txangoa Gipuzkoara: martxoaren 5ean, 09:00etan

Profile for Balmaseda Udalberriak

Udalberriak 192  

Balmasedako udal aldizkaria - 2016ko Otsaila

Udalberriak 192  

Balmasedako udal aldizkaria - 2016ko Otsaila

Advertisement