Page 1

DOAKO ALEA - ALE KOPURUA: 4.200 - GURE UDALAREN INFORMAZIOA - 13. URTEA - EKAINA 2016 - 196. ZK.

NAGUSIEN EGUNA

Ekainaren 18an, 11etatik aurrera, hainbat elkartek antolaturiko euskal ezkontzaz gozatzeko aukera izango dugu. 4. orr.

Zenbaki honetan, Udalaren azken bi osoko bilkurak laburbildu ditugu eta hauteskunde mahaien zozketa argitaratu dugu . 8-9 orr.

Uztailaren 7tik 9ra Bizkaiko Itzuliaren XXII. edizioa egingo da, etapaka egiten den Estatuko junior probarik onena. 10. orr.


2

Laburki

UdalBerriak

NAGUSIEN EGUNA

NAGUSIEN EGUNA: LEH BALMASEDAN IZANGO

Segurtasuna oporretan Jarraian, Ertzaintzak opor seguruak izateko egindako iradokizun batzuk argitaratuko ditugu: Lapurretak etxebizitzetan - Atea beti giltzaz itxi, eta jendaurrean ez aipatu oporraldien datak. - Etxebizitzan norbait bizi denaren itxurak egin (norbaitek gutunak hartzea, telefono finkoa sakelakora desbideratzea, pertsiana batzuk erdi irekita uztea, etab.). - Balio handiko objektuak babestuta eta identifikaturik gordetzea (guztien argazkiak gorde eta marka, modeloa eta serie-zenbakia idatzi). - Itzultzean lapurrak sartu direla ikustekotan, ez sartu etxebizitzan. Bidaian - Dirua eta dokumentazioa bereizita eroan, toki desberdinetan. - Ez eraman diru-kopuru handiak soinean eta leku seguru batean larrialdietarako diru-kopuru jakin bat bereizi. - Aireportu eta geltokietan ez galdu gauzak begien bistatik eta fakturatzerakoan arreta jarri inguruan dauden pertsonengan. - Errepidean, atsedena hartzeko orduan, ez joan jende gutxi dagoen lekuetara. Ibilgailuen barruan, ez utzi balio handiko objektuak begien bistan. Arreta handiz jokatu ibilgailua geratzeko keinuak egiten badizkizute. Oporretara joateko lekuak - Ibilgailua hotelaren alboan aparkatu, jendea igarotzen den tokietan. - Norberaren gauzak ondo gorde eta segurtasun-kutxa erabili. - Hondartza, igerileku eta jolas-tokietan norberaren gauzak ondo zaindu eta ez utzi pertsona ezezagunei. - Arreta berezia jarri jende ugari dagoenean gerta daitezkeen lapurretei.

Balmasedako Jubilatuen Elkartea datorren ekainaren 11n izango den Nagusien Egunaren lehen edizioko anfitrioia izango da. Adineko jendearen arteko topaketa jardunaldi hau gure hiribilduan egitea erabaki da, hain zuzen ere, urte osoan zehar elkarteak agertzen duen jardun biziarengatik.

Egitaraua Egun osorako egitarauak gure adinekoak protagonista izango dituen ekintza desberdinak biltzen ditu. Gozatzeko eta familiarekin konpartitzeko eguna izango da. -09:30-10:00: Harrera autobusei udal pilotalekuan. -10:00-14:30: Enkarterri Gastronomikoa gure eskualdeko nekazaritza-

elikagaiekin, San Severino plazan. -10:00-14:30: Eskulanen erakusketa. Done Joane plazan. -10:30-14:00: Bisita turistikoak hiribilduaren gune historikora. -11:00: Moda desfilea hirugarren adinekoentzat. Done Joane plazan. -11:00: Harrera Bizkaiko klubei agintarien eskutik, San Severino plazan. -12:00-14:00: Txakolin eta gazta dastatzeak San Severino plazan. -12:00-14:00: "Zuk balio duzu, aitite edo amama" Klaret Antzokian. Nahi duten guztiek musika, txiste, olerki, magia, dantza emankizunak zein dakiten beste edozein jarduera egiteko aukera izango dute. Gehienez 5 minutuz jardun ahal izango dira, eta epaimahaia 7tik 12ra urte bitarteko bilobek osatuko dute. -15:00: Herri-bazkaria: babarrun

eltzekaria sakramentu guztiekin, arroz-esnea, ardoa, ura, kafea eta txupitoa. Guztia 10 eurorengatik. Udal pilotalekuan. -17:00: Dantzaldia gorputzak eutsi artean. -20:00: Itxiera jardunaldia Horrez gainera, goiz osoan zehar musikak hiribilduko kaleak girotuko ditu. Gogoan izan herri-bazkarirako, eskulanen erakusketarako, moda desfilerako, dastatzeetarako eta bisita turistikoetarako aurretik izena eman behar dela.

Datu demografikoak Gaur egun, 65 urte baino gehiagoko biztanleriaren kopurua % 20tik hurbil dago, eta egungo joera demografikoek aurrera eginez gero, zifra ho-


Ekaina 16

HEN EDIZIOA O DA

Balmasedako Jubilatuen Elkartearen egoitza rrek gora egingo du datozen urteetan. Mendebaldeko gure kulturan, zahartzaroa ez da desiragarri. Beste kultura batzuetan, aldiz, estatusaren adierazgarri da zahartzaroa, zenbat eta eskarmentu handiagoa izan orduan eta handiagoa baita jakintza. Argi utzi behar da hori baino ez direla estereotipo mota horiek, pertsona bakoitzak, bere ingurunea, kultura, motibazioa eta desioak ezberdinak direla aintzat hartzen ez duten aldez aurretik sortutako ideiak, alegia. Mentalitate aldaketei esker, zahartzaro aktiboak gero eta garrantzi handiagoa du gizartearentzat, eta horrenbestez, ahalik eta zahartzaro osasungarrienaren alde egiten ari da apustu, ez bakarrik alderdi fisikoari dagokionez, baizik eta baita alderdi psikologikoari, afektiboari eta sozialari dagokionez ere. Behin 65 urte igarota, bizitza luzea egiteko dago oraindik. Urriaren 1ean izango den Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna kulturan jazotzen ari den eta gero eta nabarmenagoa den aldaketa horren isla da. Eta edozein adinetan ondo pasatzearen eta sozializatzearen garrantzia gogorarazten digun beste jardunaldi bat da Nagusien Eguna. Enkartur, Nagusia (Bizkaiko Jubilatuen eta Pentsiodunen Elkartea), Bizkaiko Foru Aldundia eta Balmasedako Udala arduratu dira Adineko Pertsonen Eguna antolatzeaz.

KOMUNIKAZIOA

Intzidentzien berri eman klik batekin: KaleZaindu

Udalak intzidentzien zerbitzu berri bat jarri du martxan. Horren bidez, Balmasedarrok matxuren eta narriaduren berri eman ahal izango dugu modu azkarrago eta eraginkorragoan. Sistema horrek KaleZaindu du izena, eta Internetera konektatutako edozein gailuren bidez posible da sisteman sartzea. Tresna berri hori erabiltzea oso erraza da. Udalaren webgunearen bitartez (balmaseda.eus, Gardentasuna-Kalezaindu atalean) edota smartphone edo gailu mugikor batean Zabaltzen Balmaseda aplikazioa deskargatuz erabil daiteke. Erabiltzaileek udalak jakin beharreko edozein matxura, kalte, pitzadura edo intzidentzia jakinarazi ahal izango dute. Horrela, udala arazoa konpontzeaz arduratuko da. Aplikazioari dagokionez, instalazioa egin eta hizkuntza hautatu ondoren irekitzen den lehenengo leihoan berriak agertuko dira. Pantailaren goialdeko ezkerreko izkinan agertzen den ikonoan klik eginez gero menua zabalduko da, Kalezaindun sartzeko. Mapan sartu eta beste pertsona batzuek sortutako intzidentziak ere ikus ditzakegu. Berde kolorea dutenak dagoeneko konpondu diren intzidentziak dira. Urdin kolorekoak, aldiz, erabiltzaileak jakinarazi dituen baina oraindik publikoak ez diren intzidentziak dira. Berri bat atzera botatzen bada, ikono gorri bat agertuko da, intzidentzia sortu duen erabiltzaileak soilik ikusi ahal izango duena. Ikonoaren gainean klik eginez gero intzidentzia bakoitzaren edukia ikus dezakegu. Eskumako goiko ertzean dagoen ikonoan klik eginez harpidetu egin gaitezke. Nola sortzen dira intzidentziak? Planoaren gainean, interesatzen zaigun puntuan, lau gezi gorridun ikonoa jarriko dugu eta + sinboloaren gainean klik egingo dugu. Horrela, intzidentziari buruzko informazioa sartzeko pantaila bat irekiko zaigu. Argazki-kameraren ikonoan argazki bat ere erantsi daiteke. Intzidentzia bidaltzeko, egin klik goian, eskuinaldean, aurkituko duzun paperezko hegazkina dirudien ikonoaren gainean.

3

Laburki WhatsApp bidez abisuak emateko zerbitzu berria Udalak WhatsApp bidez informazioa helarazteko zerbitzu berri bat jarri du abian, SMS bidezko abisuetatik aurrerapauso bat eginez. Kultura eta kirol jarduerei, zirkulazioari eta bestelako gorabeherei buruzko albisteak jaso nahi dituzten pertsona guztiek alta eman dezakete zerbitzu honetan. Horretarako, sakelako telefonoaren agendan 688717384 zenbakia gorde eta whatsapp bat bidali behar duzu "Alta" hitzarekin. Zerbitzu honekin komunikazio zuzenagoa izan ahalko da hiribilduko herritarrekin.

Hobekuntzak hirigintzan Azken hilabetean zehar, udaleko obra-lantaldeak gure hiribilduko galtzada-harriak konpontzeko kanpaina bat burutu du. Bestalde, San Ignazion arrapala bat jarri da, suhiltzaileak auzoan errazago sar daitezen. Horrela, larrialdiren bat egotekotan, kidego horrek bere lana egiteko izango lukeen azkartasuna handitu da. Ekainaren amaieran amaituko dira hiribilduko haurrentzako parkeen garbiketa-eta egokitze-lanak. Obra-lantaldea lurreko kautxuak garbitzen, parkeetako elementuak margotzen eta bestelako lanak burutzen ari da, udako hilabeteetarako prest egon daitezen. Azkenik, Bizkaiko Foru Aldundiarekin akordio batera iritsi dira, La Balugarako sarreran dagoen zebra-bidea egokitzeko. Segurtasun-elementu hori aipatutako erakundearen eta udalaren artean egin da.


4

Laburki Udaleku irekiei buruzko informaziobilera

UdalBerriak

KULTURA ETA EUSKERA

EUSKAL EZKONTZA 2016 Ekainaren 18an, larunbata, euskal ezkontzaren beste edizio bat ospatuko da Balmasedan, gure hiribilduko hainbat kultura-elkartek antolatutakoa. San Severino plazan hasiko gara 11:00etan, senargaiaren familiari laguntzeko. Eguerdian emaztegaiarekin elkartuko gara, Done Joane plazan egingo den hamaiketakoan. Euskal ezkontza, berez, San Severino plazan izango da, 13:00etan, eta 13:45ean trikipoteoa egongo da hiribilduko kaleetatik. Umeek 14:15ean bazkalduko dute eta 15:00etan, berriz, kanta-bazkaria egongo da. Jolasak 15:30etik aurrera hasiko dira, lehenengo txikienentzako eta 18:00etatik aurrera, ordea, sokatira eta txingak. Done Joane plazan amaituko dugu 19:00etan euskal erromeria batekin. Bazkarian parte hartzeko txartelek 9 euro balio dute, eta haurrentzako txartelek, berriz, 3 euro. Honako saltoki hauetan eskura ditzakezu: La Bodega, Musutxu, Lekuona, Herriko Taberna eta dantza-taldearen lokalean.

Euskara Zerbitzuak informaziohitzaldia eskainiko du uztailaren 1etik 15era bitartean antolatu dituen udaleku irekiei buruz. Ekainaren 21ean izango da, 18:30ean, Kultur Etxean. Bertan, gurasoek horren inguruan dituzten zalantza guztiak argituko dira.

Gerra Balmasedan hitzaldi-solasaldia Ekainaren 29an, Txomin Etxebarria Mironesek Gerra Balmasedan hitzaldia-solasaldia eskainiko du, gure hiribildua hartu izanaren 79. urteurrenean. 19:00etan izango da kultur etxean, eta La Guerra Civil en Balmaseda 1936-1939 liburuaren berrargitalpena aurkeztuko da.

Grabatuen tailerrak eta bisita gidatuak Mari Dapena erakusketara

Surf egingo dugu udan?

Zer egingo dugu udan? Mutil, neska‌ zer egin nahi duzu aurtengo udan? Surf egitera joango gara? Gustatzen zaizun beste jardueraren bat antolatuko dugu? BalmaZetik, Balmasedako Gazte Informazio Bulegotik, pasa zaitez eta jarduera, elkartruke, trukeZ eta bestelako gauza askori buruzko azken berriak izango dituzu.

Aldizkari honen aurreko zenbakian argitaratu genuen bezala, Enkarterrietako Museoak zenbait jarduera antolatu ditu Mari Dapena balmasedarraren inguruan Biltzar Etxean urtarrilaren 8ra arte eskaintzen den erakusketari buruz. Datozen hileotan, bisita gidatuak izango ditugu (11:00etatik 12:30era) eta grabatuen tailerrak helduentzat (11:30ean). -Bisitaldi gidatuak: ekainaren 4an eta 25ean; uztailaren 10ean eta 16an; irailaren 11n eta 17an; azaroaren 19an eta abenduaren 10ean. -Grabatuen tailerrak: ekainaren 19an, urriaren 2an, azaroaren 13an eta abenduaren 4an. Erreserbak egiteko edo argibide gehiagorako, Museoarekin jar zaitezke harremanetan: enkarterrimuseoa@bizkaia. eus edo 946504488 eta 946104815.


Ekaina 16

Ekhi jaia San Joanen San Joan gau magikoan -ekainaren 23tik 24rakoa- udako solstizioa (egiazki, hil horren 21ean jazotzen da ipar hemisferioan) ospatuko dugu jada orain dela urte batzuk egiten hasi zen errituaren bidez. Urteko gau laburrenaren eta bere sinbologiaren ohorez Errota Zahar Kultur Elkarteak eta Ekintza Gazte Asanbladak antolatutako Ekhi jaia edo Eguzkiaren Jaiaz ari gara. Jaia 22:30ean abiatuko da pilotalekuan antzinako errituetan eta mitologietan oinarritutako emanaldi batekin eta, jarraian, su-garbitzailearen inguruan dantzatuko da. Amaitzeko, txokolate-jatea izango da.

Bertsolaritzaren jai handia Apirilaren 29an, Klaret Antzokian bertso-topaketa egin zen; bertan, hiribilduko hiru ikastetxeetako 150 ikasle batu ziren. Josu Landeta eta Peru Vidal bertsolaritzako irakasleen gidaritzapean, gazteek abesti zaharrak eta berriak abestu zituzten, Lorea Zulaikaren gitarra-doinuaz. Jakina, ikasgeletan landutako bertsoak erakutsi zituzten eta Ander Ucelay eta Paule Loizaga bertsolarien bat-batekotasunak entzun zituzten. Gure hiribilduko bertsolaritzako jai erraldoi hura amaitzeko, jendaurrean jakinarazi zen bertso-txapelketako irabazleen izena. Aurten, lehen saria Ander Garcíarentzat izan da (Mendia ikastetxea, DBHko 6. maila). Elia Oseguik (Zubi Zaharra ikastetxea, DBHko 1. maila) bigarren postua lortu du, eta, hirugarrena, Gorka Urietak (Balmasedako BHIko 1C gela). Zorionak!

Euskarazko Zinegotzia, Dorleta Zorrilla, irabazlearekin, Irune Leicea

Laburki

Fuensanta Díezen ikasleak

Fuensanta Díezko ikasleen erakusketa Fuensanta Díez Pereda Arte Plastikoen Estudioko ikasleek 2015/2016 ikasturtean egindako lanak ikusgai ditugu iragan ekainaren 3an inauguratu zen erakusketan. Ekainaren 19ra arte gozatu ahalko dugu mutil eta neska horien artelanez Klaret Antzokiko atondoan. Erakusketaren ordutegia hauxe izango da: astelehenetik ostiralera 19:00etatik 20:00etara eta larunbat eta igandeetan 12:00etatik 14:00etara.

Ana Suárez Musika Eskolaren entzunaldiak Ana Suárez Musika Eskolak ikasturte amaierako entzunaldiak eskainiko dizkigu ekainaren 10ean, ostirala, 19etan, eta ekainaren 12an, igandea, 12etan. Guztiak zaudete gonbidatuta etorkizun oparoa izan dezaketen gazte hauek ezagutzera.

Irabazleak Klaret Antzokian Bertso-topaketan

Irakurri, Gozatu, Oparitu kanpainako lehen irabazlea Maiatzaren 10ean, Irakurri, Gozatu, Oparitu kanpainako lehen zozketaren irabazlea ezagutu genuen. Irune Leicea Torices izan zen; 30 euro lortu zituen, haurrentzako edo gazteentzako euskarazko edozein liburu erosteko. Zorionak Irune eta eskerrik asko parte hartzeagatik. Irakurri ondoren, gozamena dator. Beharbada, Irunek libururen bat oparitu nahiko dio hurbileko pertsona bati, edo euskaraz irakurtzen jarraitu nahi du, txeke honi esker. Eta zu, zeren zain zaude? Hurbildu zaitez udal-liburutegira, eta eskatu edo-

5

zein liburu euskaraz. Irakurri ondoren, bete fitxa eta galdetu Marurin erabiltzeko erosketa-txekeari buruz. Horren bidez, euskarako edozein libururen prezioaren % 35 ordaindu ahalko duzu (hiztegiak eta gramatikari buruzko liburuak salbu). Umeen kasuan, liburuak haurrentzako edo gazteentzako literaturakoa izan beharko du. Azken urratsa da lagun bati, familiarteko bati edota nork bere buruari oparitzea. Gogorarazten dizuegu erosketa-txartelak erabiltzeko azken eguna ekainaren 11 dela.

Andra Mari Azoka Alonsotegin Alonsotegik ekainaren 5ean Andra Mariko nekazaritzako eta abeltzaintzako azoka ospatuko du. Behi-, ardi-, zaldi- eta ahuntzaziendaz gainera, nekazaritzako produktuak ere salduko dira.

Galzorian diren bertako arrazen azoka Datorren ekainaren 11n, Karrantzak Bertako Arrazen Azokaren 11. edizioa ospatuko du. Anbasaguas auzoan izango da eta egun osoan zehar ekintzak izango dira, Euskal Herriko iruleen topaketa barne.


6

Laburki Kale-argiak berriztatzeko 18.600 euro baino gehiago Udalak Bizkaiko Foru Aldundiaren Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailaren 18.620,69 euroko diru-laguntza jaso du. Galtzada etorbideko, Presa Encimera kaleko eta inguruko zonetako 110 argi aldatzea aurreikusi duen proiektuaren aurrekontu osoaren % 55 da. Zehazki, 170 W-ko hirurogei kale-argi aldatu eta 60 W ko LED argiak jarriko dituzte. Halaber, 270 W-ko berrogeita hamar argi kendu eta 120 W-ko LED argiak jarriko dira. Horri esker, urtean 61.758 Kw/h aurreztea espero da, potentzia 23.700 W-tik 9.700 W-ra jaitsiz. Adjudikazioaren ostean, irailean hasiko da kale-argien aldaketa.

UdalBerriak

INGURUMENA

BIRGAITZE PROIEKTUA

MartĂ­n Mendia 23 Udaleko Ingurumen Sailak birgaitze iraunkorreko proiektu pilotu bat burutu berri du herritarren laguntzarekin, Martin Mendia kaleko 23. eta 25. atarietan eta Done Laurenti kaleko 1.ean. Eraikinen Ikuskapen Teknikorako egindako lana oinarri hartuta, haratago joan nahi izan da, aipatutako eraikinen azterketa integrala eginez. Hala, bada, hainbat alderdi aztertu dira: isolamendua, irisgarritasuna, instala-

zio orokorren berrikusketa, etxebizitza bakoitzaren fakturazio elektrikoa eta abar. Azterketa sakon horren helburua etxeen irisgarritasuna eta eraginkortasun energetikoa hobetzeko proposamen batzuk aurkeztea izan da, legez ezarritakoa gainditzen duten hobekuntzak egite aldera. Orain, herritarrak izango dira etxebizitzak hobetu eta euren balioa handitzeko proposamenak egika-

ritzeko erabakia hartuko dutenak; hala, etorkizunean, diru asko aurreztuko lukete faktura energetikoari dagokionez. Halaber, obra horiek egiteko finantzaketak laguntza izango luke, diru-laguntza lerroak eta finantzaketa pribatua bilatu baitira. Proiektuak finkak kudeatzen dituzten pertsonen eta gremioen prestakuntzarako fase bat ere izan du, atera diren ondorioak aurkezteko. Horrela, profesionalek eraginkortasun eta irisgarritasun hobea eskaintzen duten lanak egiteko beharrezko informazio guztia izango dute. Jabeen erkidegoek etekina atera ahal izango diote burututako azterlanari, proiektuaren xehetasunak ezagutuz. Horretarako, udaletxean galdetzea baino ez dute. Proiektuak 44.770 euroko aurrekontua izan du, IHOBEk diruz lagundu du 19.057,50 euroko zenbatekoa emanez.

Balmasedako BHIko ikasleek Kadaguako ura aztertu dute Estalki blokeatuta

Edukiontzi berrien erabilera Duela gutxi gure kaleetan jarri ditugun edukiontzi berriek erabilera-arazo batzuk eragin dituzte. Hori dela eta, argitu behar dugu edukiontzia ez dela bi aldeetatik irekitzen, alde bakar batetik baizik. Deskargarako estalkia blokeatuta dago eta irudian ikus dezakezuen pegatina dauka itsatsita. Alde horretatik egiten du deskarga zabor-bilketako kamioiak. Higiene arrazoiengatik, beraz, ezin da estalkia ireki, hortaz, erabiltzaileek beste aldeko estalkia baino ezin dute ireki.

Oinezkoentzako kaleak ixtea Hirigune historikoan oinezkoak eta ibilgailuak batera ibiltzeko dauden kaleetako zirkulazioa itxi egingo da ekainaren 20an, eta irailaren 5ean berriz ere irekiko dira.

Apirilaren 12an, Balmasedako BHIko batxilergoko 1. mailako ikasleek Kadaguako tarte bateko, Zalla eta Balmaseda artean, uraren analisi batzuk egin zituzten. Institutuak aktiboki parte hartzen du Agenda 21 programan; hezkuntzaelkartearen programa bat da, ikastetxeko eta inguruneko gizartea eta ingurumena hobetzeko. Kasu honetan, proposamena ingurumenhezkuntzako beste proiektu batekin, Ibaialderekin, koordinazioan sartu zen; horren bidez, ibai-ekosistemen

ezaugarrien eta arazoen berri ematen da, urak bizitzarako duen garrantziaz kontzientziatzeko eta ibai eta erriberen kontserbazioaz sentsibilizatzeko. Irteera aberasgarriaren ondoren, ikasleek txosten laburra egin zuten uraren kalitateari buruz (tenperatura, PHa, uhertasuna, bakteria batzuen presentzia edo gabezia etab.), bai eta gizakiaren eraginez dagoen zaborrari, ingurunean dagoen biodibertsitateari eta zuzentzeko edo hobetzeko proposamen batzuei buruz ere.

Edukiontzi egokituak 5. edukiontziaren Desgaitasunen bat edo lehenengo datuak mugikortasun urritua duten pertsonentzat egokitutako hainbat edukiontzi instalatu berri dira. Pedal bat eta helduleku bat dute, edukiontzia irekitzea errazagoa izan dadin. Zakarrontzi berri horiek toki hauetan jarri dira: BM supermerkatuaren ondoan, pilotalekuko plazaren parean, Kalbario kalean San Roque hotelaren ondoan eta Enkarterri etorbideko 42. zenbakian. Laster, beste bat jarriko da gasolindegiaren ondoan.

Maiatzaren 1etik 15era bitartean etxeko bio-hondakinen 2,080 tona bildu dira ezarri berri den bosgarren edukiontziari esker. Konpost bihurtuko den hondakin mota hori kudeatzeko kostua hiri-hondakin solidoa kudeatzeak balio duenaren erdia da. Lerro hauen bidez, proiektu horretan parte hartzen ari direnei eskerrak eman nahi dizkiegu, ingurumenarekiko konpromisoa eta esfortzua erakutsi baitute. Bosgarren edukiontzia erabili nahi dutenek udaletxean izena eman behar dute (Gorkaz galdetu). Guztion artean hondakinen kudeaketan aurreztea lor dezakegu, aldi berean naturari lagunduz.


Ekaina 16

MERKATARITZA

Balmadenda jaietan Balmadendak zur eta lur utzi gaitu beste behin, ekainean egindako erosketak saritzea helburu duen kanpaina batekin. "Balmadenda, jaietan" lelopean, ekainean zehar milaka deskontu-txartel banatuko dira kide diren saltokietan erosketak egiten dituztenen artean. % 5etik % 20ra bitarteko deskontuak izango dira eta

egun handian erabili beharko dira, ekainaren 24an, kanpainari amaiera emango zaion egunean, hain zuzen. Berrogei saltokik baino gehiagok parte hartuko dute ekimen horretan. Horri esker, ekainean gure hiribilduan egiten diren erosketek saria izango dute. Beste behin, Balmasedako merkatari eta ostalarien elkarteak

bezeroei balio erantsia eskainiko die, hurbiltasuna, aholkularitza pertsonalizatua eta profesionaltasuna bezalako balioekin batera hiribilduan erostea esperientzia bakan eta paregabe bilakatzen dutenak. Jarduera honek Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailaren babesa dauka.

Saltoki eta zerbitzu berriak hiribilduan

Baiw, Alboan eta Bea Olazabal Fisioterapia Zentroa Baiw Baiw higiezinen sustatzaileak bulegoa zabaldu du San Severino plazako 13. zenbakian, behean. Tren geltokiaren aurrean eraikitzen ari diren etxebizitzen ardura du. Etxebizitza horietako baten jabe egin zaitezke 18.000 euroko sarrera txiki eta abalatu bat ordainduz, giltza emateko unea iritsi arte (datorren urteko udan ematea dago aurreikusia). Horrez gainera, Baiw-k herentziekin lotutako gai judizialak lantzen ditu, banketxearekin hipotekak adosten laguntzen dizu eta arreta berezia ipintzen du etxebizitzen esklusibotasunean, beste zerbitzu berri batzuen artean. Eskaintza guztiak baiw. es webgunean topatuko dituzu. Etxebizitzaren bat erosteko asmoz bazabiltza, bertara zaitez Baiw-ren bulegora merkataritza-ordutegian edo deitu 670230767 edo 946801629 telefo-

noetara. Informazioa info@baiw.es helbidera idatziz ere eskura dezakezu. Alboan Alboan Enkarterri Turismo Zerbitzuak Balmasedan edo gure eskualdeko beste edozein tokitan barna bisita gidatu batez gozatzeko enpresa ezin hobea da. Mendian barnako ibilbideak eta gastronomia kulturarekin eta naturarekin uztartzen dituzten ekintzak antolatzen dituzte, bai eta Enkarterri barruan behar izango duzun guztia ere. Enkarterriko ekoizleen enpresak sustatzen dituzte eta zure ekitaldia Enkarterrinantolatzen dute. Bertara zaitez hilean behin eskaintzen dituzten mendi igoeretara -4 euro baino ez- eta goza ezazu beren jardun onaz. Informa zaitez Facebook-en (Alboan Enkarterri Servicios TurĂ­sticos), alboanjgb@gmail.com webgunean edo 605757420 telefonoan.

Bea Olazabal Fisioterapia Zentroa Bea Olazabal Fisioterapia Zentroa kokagunez aldatu da. Apiriletik, helbide honetan aurkituko duzu Bea: Felix de la Torre, 6, behea. Fisioterapeuta tituluduna da Beatriz eta pelbis-zorua eta haurdunak dira haren espezialitatea, baina fisioterapia orokorrean ere bada aditua. Hitzordua aurretik eska dezakezu 657711780 telefonoan. Informazio gehiago beaolazabalo@ gmail.com webgunean edo Facebookeko bere profilean (Bea Olazabal Fisioterapia zentroa). 100 urte Antonio de Francisco bitxi- eta erlojudendak 100 urte bete ditu 2016an. Lerro hauen bidez, gure zorionak eman nahi dizkiogu balmasedarren bizitzan partaide izaten hainbeste urte daramatzan dendari. Zorionak!

BalmasedActivak kudeatutako Lorezaintza Zentroa

BalmasedActiva, langabezian diren pertsonentzako elkartea, Graziako Andra Maria kaleko 17. zenbakian dagoen Lorezaintza Zentroaren kudeaketaz ari da arduratzen apirilaren

amaieratik, Enkarterri Zerbitzuekin horretarako adostutako hitzarmenaren bidez. Bere aktibo garrantzitsuena diren bazkideen laguntzarekin, proiektu desberdinak ari da proposatzen elkartea parte-hartzaileen gehiengoaren profilarekin bat datozen lanpostuak sortze aldera. Lorezaintza Zentroak baditu askotariko landareak, loreak, arbolak, lore-

zaintzarako materiala‌ Lorategien mantentze-lanetarako zerbitzua eskaintzen du, enkarguak jaso eta etxera eramaten ditu (aurretik kontsultatu). BalmasedActivak eta Lorezaintza Zentroak pilotalekuaren aurreko parkean larunbatetan egiten den azokan parte hartuko dute ekainetik aurrera. Zentroaren ordutegia hauxe da: astelehenetik ostiralera goizez 10etatik 13:30era eta 17etatik 19:30era arratsaldez.

7

Laburki

Merkataritza interneten

Merkatarientzako prestakuntza Merkataritza Bulego Teknikoak, Balmadendaren laguntzarekin, prestakuntza-proposamen bat egin du, Balmasedako merkataritzan antzemandako beharrak oinarri hartuta. Ikastaroen gaiak hautatzeko, merkataritza-establezimenduetako titular batzuek aurkeztutako eskaerak eta iradokizunak kontuan hartu dira. Jardunaldia: Internet bidez bezeroak erakartzeko moduak. 3 ordu. Jardunaldi honen bidez, transformazio digitalaren prozesuak egungo negozioentzako (bereziki merkataritza eta zerbitzuei dagokienez) duen garrantzia eta irismena jakitera emango dira. Gai horretan adituak direnek informazio adierazgarriagoa eskainiko dute, arrakasta-adibideak, esaterako. Ikastaroak: - Internet bidez saltzeko moduak. 20 ordu - Branding-a: marka irudi bat eraikitzea. 20 ordu - Bezero gehiagorekin harremanetan jartzeko moduak, bezeroen kopurua handitzeko. 20 ordu - Ekonomia- eta finantza-ratioak nola erabili. 20 ordu - Irudi aholkularitza era Personal Shopper-a(zehaztu gabe) - Motibazioa (zehaztu gabe) Ikastaroak antolatu ahal izateko, beharrezkoa da parte-hartzaileen gutxieneko kopuru batera heltzea; hortaz, ikastaroren bat egiteko asmoa baduzu, jakinaraz iezaguzu ahal bezain laster. Horretarako, dei ezazu astelehenetik ostegunera 946801002 telefono-zenbakira eta ostiraletan 946390001 zenbakira edo bidali zure mezua helbide elektroniko honetara: odc@balmaseda.eus (Mirenlaz galdetu).


8

Laburki

Stop zurrumurruak Ez dira gutxi premia gehien duten pertsonen artean egiten den elikaduraren banaketaren inguruko zurrumurruak. Kasu hauetan gertatzen den bezala, asko puzten da kontua eta gutxi ezagutzen da. Balmasedan (eta leku gehienetan), hartzaileen jatorria nahiko banatuta dago beste leku batzuetatik etorritako eta bertoko jendearen artean. % 40, gutxi gorabehera, % 60ren aldean. Nahiz eta ezin den saihestu pertsonaren batek egoera hori aprobetxatzea, ez da erraza hala gertatzea, irizpideak baitaude, eta horiek sarri kontrolatzen dira. Eta edukiontziren baten ondoan jatekoa agertzeari dagokionez, zenbait azalpen daude eta ez daukate zerikusirik premiarik ezarekin. Kasu batzuetan, eta ez gutxitan, familia batzuek sasoi batzuetan ez dute baliabiderik gasa eta mikrouhin bateko elektrizitatea ordaintzeko, eta horrek esan nahi du ezin dutela jatekoa prestatu. Beste batzuetan, elikagai galkorren kalkulua behar dena baino handiagoa da, edo jende gutxiago doa haren bila, edo iraungitzear dauden gauzen kopuru handiagoa ematen da, eta, hori dela eta, jendeak behar baino gehiago batzen du eta ezin du kontsumitu. Beste kasu batzuetan, pertsona batzuek ez dituzte gure kulturako elikagaiak ezagutzen eta ez dute asmatzen horiek prestatzen, edo uste dute ematen dietena onartzen ez badute gero ez dutela beste inolako laguntzarik izango etab. Nolanahi ere, gehienek kulturagatik, mediku-arazoengatik, gehiegi edukitzeagatik… kontsumitu ezin duten jatekoari uko egiten diote. Edonola ere, gezurtapen egokiena izango litzateke arratsalde bat ematea boluntario-lanetan elkarte horietako batean. Animatzen zara?

UdalBerriak

UDALBATZA

MAIATZAREN 5EKO OHIKO OSOKO BILKURA Maiatzaren 5ean, ohiko osoko bilkura egin zen; bertan, 2016ko otsailaren 15eko eta martxoaren 3ko saioetako aktak onetsi ziren, aho batez. Jarraian, EAJren, talde sozialistaren eta CLIren aldeko botoen eta EH Bilduren abstentzioaren bidez, “El Juque-Kolitza” 126 zenbakiko onura publikoko mendiko 11 zenbakiko lur-zatia ematea onetsi zen, Oscar Urrutia Pérez jaunaren izenean. Bizkaiko Foru Aldundiaren Mendien Zuzendaritzak txostena eman zuen, eta lur-zati horri baja eman zitzaion, erabilera desegokia ematen ari baitzitzaion, eta une horretatik esleitu gabe zegoen. Kontu berezia da, abeltzaintzako lursaila baita, eta es-

katzaileen zerrendan ez dago emakida proposatzen zaion beste pertsonarik aurretik. Gainera, Sailak ezartzen dituen baldintzak zuzenean eramango dira baldintza-agirietara eta ganaduaren titulartasuna egiaztatu beharko da. Udalbatzako organoen kontrol eta fiskalizazioaren bigarren zatian, EH Bilduk 17 eskari eta 14 galdera aurkeztu zituen eta CLIK, 10 eskaera eta 3 galdera. Jarraian, aho batez onetsi zen EH Bilduk errefuxiatuei buruz aurkeztu zuen erakunde-adierazpena. Bertan adierazten da Udalak gaitzetsi egiten duela Europar Batasuneko estatuen eta Turkiaren artean hartutako

akordioa eta EBri exijitzen dio premiazko erantzun humanitarioa emateko krisi honi. Halaber, euskal eta estatu mailako erakundeei eskatzen zaie beharrezko eginbideak jartzeko martxan, pertsona horiek hartzeko. EH Bilduk mozio bat aurkeztu zuen azken orduan, eta haren premiazko izaera ezetsi egin zen, EAJren eta talde sozialistaren kontrako botoen eta CLIren aldeko botoen bidez. Haren bidez, Aldundiari eskatzen zitzaion baliabideak eta denbora emateko udalei horiek katastroko balioen eguneratzeari buruzko Foru Arauari buruzko ponentziak egin ahal izateko, herritarrekin ere egiaztatu ahal izateko.

Maiatzaren 31ko ezohiko osoko bilkura Maiatzaren 31n ezohiko osoko bilkura egin zen, eta datozen hauteskundeetarako hauteskunde-mahaiak zozketatu ziren. Horrez gain, beste lau gai jorratu ziren. Lehenengo puntuan 2015eko Kontu Orokorra jorratu zuten eta EAJren eta Talde Sozialistaren aldeko botoekin, CLIren abstentzioarekin eta EH Bilduren aurkako botoarekin onetsi zen. 2015eko aurrekontuaren likidaziotik eratorritako emaitza nagusien artean, azpimarra daiteke aurrezki gordina eta aurrezki garbia positiboak izan direla,

1.967.240,81 euro eta 1.340.497,42 eurokoak, hurrenez hurren. Zor bizia Foru Arauak zehazten duena baino guztiz txikiagoa da, eta murrizteko ahalegin handia egin da (% 15,11). Zerga-presioa 350 €/biztanle inguru da. Kopuru hori Bizkaiko batez bestekotik (ia 445 €/biztanle) oso urrun dago. Enkarterriko Mankomunitateko udal-ordezkariak aho batez izendatu ziren: EAJko hiru zinegotzi, CLIko zinegotzi bat EH Bilduko beste bat. Batzar Orokorretako ordezkari gisa

Álvaro Parro (EAJ), Garbiñe Santamarina (EAJ), Isatxu Fernández (Talde Sozialista), Aitor Larrinaga (CLI) eta Aitor Llano (EH Bildu) izendatu zuten. Batzorde Iraunkorrerako, aldiz, Álvaro Parro alkatea izendatu zuten. Aho batez onesti zen baita ere Julian Llano Álava jaunaren erabilera publikoko 127. mendiko 1. lursailari uko egitea, zaindu ezin duelako. Horrez gain, 2017ko urriaren 23a (astelehena) tokiko jaiegun izendatu zuten datorren urterako.

INMIGRAZIOA

Kulturartekotasunaren IX. Astea Udaleko Immigrazio Sailak, Kulturartekotasunaren Asteko bederatzigarren edizioa antolatu du, kulturak lotzea eta elkarrengandik ikastea helburu duten zapore exotikoko jarduerekin. Ekainaren 6tik 10era izango da eta kultura-desberdintasunengandik ikasi nahi duten pertsona guztiak parte hartzera gonbidatuta daude. Aste osoan zehar "Dibertsitate-mundu bat josten" erakusketa izango dugu Klaret Antzokiaren atondoan, nazionalitate desberdinetako emakumeen egindako mandalekin.

Asteartean hitzaldi-solasaldi bat izango dugu: "Ni ez naiz bestelakoa, zuek bezalakoa naiz: emakume musulmanak ezagutzen". Solasaldia 18:30ean izango da Kultur Etxean. Hizlaria, Hajar Samadi, Bidaya elkarteko kide da eta lehenengo pertsonan hitz egingo digu gai polemiko horri buruz. Asteazkenean, ekainaren 8an, adin guztiei zuzendutako munduko ipuinen kontalaria izango dugu Raquel Sanzen, Wayra emakumeen elkarteko kidearen, eskutik. Ostegunean,

17:30ean, pasta arabiarrak eta tea banatuko dira Done Joane plazan. Horrez gain, dibertsitatearen aldeko photocall bat jarriko da, nahi duten guztiek argazkiak atera eta sarera igo ahal izan ditzaten, #BalmasedaIntercultural traola erabiliz. Lerro hauen bitartez, parte hartzera eta munduko kultura desberdinei babesa ematera animatu nahi zaituztegu. Egunari amaiera emateko hiribilduko kaleetan zehar dibertsitatearen kalejira izango dugu Batukaleren eskutik.


Ekaina 16

Hauteskunde-mahaien zozketa Joan den maiatzaren 31an, datorren 2016eko ekainaren 26an egingo diren hauteskundeetarako hauteskunde-mahaietan egongo diren pertsonen zozketa egin zen. Hauxe izan da emaitza: 1-1-A TITULARRAK Mahaiburua 1. Mahaikidea 2. Mahaikidea ORDEZKOAK Mahaiburua Mahaiburua 1. Mahaikidea 1. Mahaikidea 2. Mahaikidea 2. Mahaikidea TITULARRAK Mahaiburua 1. Mahaikidea 2. Mahaikidea ORDEZKOAK Mahaiburua Mahaiburua 1. Mahaikidea 1. Mahaikidea 2. Mahaikidea 2. Mahaikidea TITULARRAK Mahaiburua 1. Mahaikidea 2. Mahaikidea ORDEZKOAK Mahaiburua Mahaiburua 1. Mahaikidea 1. Mahaikidea 2. Mahaikidea 2. Mahaikidea TITULARRAK Mahaiburua 1. Mahaikidea 2. Mahaikidea ORDEZKOAK Mahaiburua Mahaiburua 1. Mahaikidea 1. Mahaikidea 2. Mahaikidea 2. Mahaikidea

1-1-B

BRIGIDA CEBERINO ALCANTARA MARIA ELENA HERRERO TARANILLA FRANCISCO JAVIER GALLO VILLALAIN

JESUS MARIA ZORRILLA RUIZ ANTONIO LOPEZ SANCHEZ EGOITZ SOLA MACHIO

M. TERESA FDEZ. DE QUINCOCES EIZAGUIRRE RAFAEL ESNAOLA ACASUSO SERGIO LUIS CANTELI FORES ANGEL CIRION LOPEZ MARIA PAZ BRACERAS ARZA MARIA DOLORES GARAGORRI VALLE 1-2-U

MANUEL SALAZAR URQUIJO MARIA OLGA TELLECHEA RODRIGUEZ JOSE MARIA OTEO GUTIERREZ MIGUEL SALAZAR URQUIJO IRATXE MENA HURTADO SANDRA PEÑA CAÑADAS 1-3-U

PEDRO EUGENIO MACIAS ESNAOLA MAITANE CAMPO SAINZ JON ZUBIAUR GONZALEZ

JOSE HERMENEGILDO FRESNO LOPEZ ESTHER SEDANO FERNANDEZ MARIA ARIÑO CUESTA

AMAIA CORINO RAMON PILAR FERNANDEZ ORTUÑEZ MIREN MARTINEZ PEREZ ESTIBALIZ ALBERDI SALTERAIN LUIS IGLESIAS VILLACORTA JOSE MANUEL GARCIA BRINGAS 1-4-U

OSCAR ARROYO FERNANDEZ AIDA ANGULO VILLA ESTIBALIZ VILLA FERNANDEZ MARCELO BERCIANO ALTAMIRA MARIA BEGOÑA GOMEZ RASINES PEDRO MIGUEL TARANILLA SANTISTEBAN 2-1-A

ANA HOSPITAL BRINGAS ANGELES CRUZ ORTIZ DE VALLEJUELO UGARTE SIRENA DIEZ INORIZA

JANIRE CRUZ PEREZ IRANTZU FERNANDEZ CUEVAS ROSANA CAMPOS MEDINA

JESUS MARIA MIGUEL DE BARCENA DANIEL DIEZ CABAREDA ALICIA BELEN CABEZAS VILLEGAS JOSE MARIA MATEOS ROBLEDO MARIA SOL LASO PEREZ JULIO IGNACIO LOPEZ SOBRADO 2-1-B

CRISTINA HIERRO JIMENEZ LORNA GONZALEZ VADILLO LEIRE GARCIA DE ANDOIN MARTIN ENRIQUE GARCIA SANTIAGO KEPA IGLESIAS INCHAURRAGA ESTIBALIZ GIL FERNANDEZ 2-2-A

MARIA ANGELES SILVOSA ARISQUETA IDOIA SIMAL GARCIA CARLIZIA MOURA DE CORDEIRO

JOSUNE CALVO ABAD LORENA JIMENEZ HERNANDEZ ALBERTO ALVARADO GUTIERREZ

DAVID PEREDA SAN VICENTE CRISTINA SANCHEZ SANCHEZ JOSE RAMON LABRADOR GOMEZ JON URTUNSAUSTEGUI AROSTEGUI MIKEL JOSEBA SEPTIEN HERNANDEZ SANTIAGO LOPEZ MAESTRE

MERCEDES CORTAZAR UBIETA IRATXE FERNANDEZ VIVANCO LAURA FERNANDEZ FERNANDEZ LUZ MARIA GARCIA RODRIGUEZ SONIA BERGANZA LLANO M. LUISA GUTIERREZ BUGEDO 2-2-B

TITULARRAK Mahaiburua 1. Mahaikidea 2. Mahaikidea ORDEZKOAK Mahaiburua Mahaiburua 1. Mahaikidea 1. Mahaikidea 2. Mahaikidea 2. Mahaikidea

MONICA LABRADOR GOMEZ ALFREDO MARTINEZ ORIO MARIA ANGELES ULANGA GARAY CARLOS UMARAN SAENZ MARIA RITA RODRIGUEZ SANDINO FRANCISCO JAVIER PULIDO GARCIA FRANCISCO JAVIER RODRIGUEZ OTERO MARIA PAZ ULANGA GARAY ALMUDENA OLIVERA PEREZ

9

Laburki Hurrengo osoko bilkura Hurrengo ohiko osoko bilkura ekainaren 23an, ostegunean, egingo da, 17:00etatik aurrera. Aurreratuz gero, aparteko izaera izango du. Udaletxeko lehenengo solairuko osoko bilkuren aretoan izango da.

Legegintzaldiaren lehenengo urteari buruzko hitzaldia Álvaro Parro Balmasedako alkateak, legegintzaldiaren lehenengo urteari buruzko hitzaldi bat eskainiko du. Ekainaren 8an, asteazkenean, izango da, 19:00etan, Kultur Etxean.

Espaloien zeharbideek udalzergak ordaindu behar dituzte

Udal-zergak ordaintzea Udal-zergen ordainketa epea zabaldu da. Abuztuaren 16an, 2016ko ekitaldiko zerga hauek borondatez ordaintzeko epea amaituko da: toldoak, bide publikoaren okupazioa, herri-lurrak, ibi iraunkorrak, espaloien zeharbideak, mahaiak eta aulkiak eta trakzio mekanikoko ibilgailuak. Helbideratutako agiriak uztailaren 15ean kobratuko dira. Helbideratuta ez dauden agirien ordainketa Kutxabanken bidez egingo da; horretarako, zergadunen etxeetara bidaliko diren inprimakiak aurkeztu beharko dira. Inprimaki-sorta jaso ezean edo galduz gero, ordainketa Udal Diruzaintzako Bulegoan (udaletxeko 2. solairua) egin ahalko da. Gogorarazi nahi dizuegu, diru-sarreren epea igaro ondoren, zorrak premiamendu-bidean galdegingo direla, % 20ko gainordainarekin gehi berandutze-interesekin eta, hala badagokio, eragindako kostuekin. Erroldak jendaurrean jarriko dira udalaren iragarki-taulan.


10

Laburki

Torre Cerredo

Asteburua Europako mendietara Balmasedako Mendi Kluba ibilaldia prestatzen ari da asteburu pasa joateko uztailaren 2an, 3an eta 4an. Careseko Ibilbidearen zati bat egingo da, Cabronesko aterpetxeraino eta Torre Cerredoraino (2.650 m), Europako mendien erdialdeko mendigunean. Turismoa egiteko denbora ere egongo da, Arenas de Cabralesen eta inguruetan, Asturiasko probintzian. Argibide gehiagorako, jo Mendiko Etxea-ra, edo deitu 946800646 zenbakira, astearte eta ostegunetan, 20:00etatik 21:00etara, edo idatzi info@balmasedamenditaldea.net helbidera. Klubak jakinarazi digu, bestalde, Dei-adar Mendien Eguna irailaren 11n izango dela.

Aldi baterako egonaldiak León Trucíos Egoitzan León Trucíos Egoitzak behin betiko egonaldian dauden adinekoen egoitzari zerbitzu osagarriak eskaintzen jarraitzen du. Hala, aldi baterako diru sarrerak egiteaz gain, lotan geratu gabe ere lortzen dira diru sarrerak. Izan ere, eskaintzen diren zerbitzu guztiak erabili ahal dira, baina egunez soilik. Informazio gehiago eskuratzeko deitu 946800601 telefono zenbakira, idatzi @fleontrucios.com helbidera edo jo Kubo kaleko 9. zenbakian dagoen egoitzara.

UdalBerriak

KIROLA

XXII. BIZKAIKO ITZULIA Bizkaiko Itzuliaren XXII. edizioa uztailaren 7tik 10era egingo da. Etapaka egiten den proba hori junior kategoriako Estatuko onena da eta harrobi-txirrindularitza sustatzea du helburu, bai eta kirol horretan etorkizun oparoa duten pertsona guztien topaleku izatea ere. Ohi bezala, Balmasedako Txirrindularitza Elkarteak estatuko talderik onenak biltzea lortu du, besteak beste, Samu Sánchezen talde asturiarra, MMR, Víctor Sastre fundazioa edota Alberto Contador fundazioa. Horrez gain, atzerriko txirrindulariak ere izango ditugu (Frantziatik, Erresuma Batutik, Belgikatik eta Portugaletik iritsitakoak). Horrenbestez, Bizkaiko Itzulian dagoneko ohikoa den maila altua bermatuta egongo da.

Lasterketan. Sociedad Ciclista Balmasedana elkartearen argazkia

Balmaseda futbol-taldea garaipenetik pausu batera geratu zen Maiatzaren 22an La Balugan izandako berdinketaren ostean, ametsak oso gutxigatik egin zien ihes joan den maiatzaren 29an, Águilasko El Rubial futbol-zelaian. Balmaseda FC hasi zen partidua irabazten, eta lehenengo zatia bukatu zenean Lambarriren gola zekarren markagailuak. Baina Águilas FC taldeak aurrea hartu zuen, eta bigarren b mailara

igotzeko play-off partida 2 eta 1 irabazi zuen. Nolanahi ere, gure taldeak lan asko, partidu ona eta denboraldi aparta

egitea lortu du. Eskerrik asko amets egiten uzteagatik. Balmaseda trakatra!

XXI. Galarleiz Mendi Maratoia Aurtengo Galarleiz Mendi Maratoiaren edizioa uztailaren 17an egingo da. Izena emateko kuota 40 eurokoa izango da, eta probaren webgunean eman dezakezu izena (galarleiz.org). Edizio guztietan bezala, aurreko urteetan parte hartu duten lasterkariek ez dute ordaindu beharko, beren

leialtasuna saritu aldera. Ekainaren 15a baino lehen 40 euroak itzuli ahal izango dira, betiere, lasterketan parte hartzeko ezintasunen bat justifikatzen bada. Izen-emateko aukera 1.000 parte-hartzailera iristean itxiko dira.

Enkarterriko futbol mistoko nazioarteko campusa Futbola topagunea izanik, Balmaseda FC taldeak, E2 (Educación y Eventos) erakundeak eta Balmasedako Udalak abian jarri dute Enkarterriko futbol mistoko nazioarteko campusa. Ekainaren 27tik aurrera egingo da, 10:00etatik 13:30era; 5 eta 15 urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Aste bat, bi, hiru edo lau aste egitea aukeratu ahal izango da eta, entrena-

menduko kitaz gain, bi ordu emango dira entrenatzen eta ordu erdi eguneko txapelketa eginez. Halaber, talde txikietan atezainentzako berariazko programak eskainiko dira, baita nazioarteko zein tokiko entrenatzaileek emandako heziketa-hitzaldiak ere, haurrak beste hizkuntza batzuetan jardun daitezen. Parte-hartzaileak Salinillasera (cam-

pusa egingo den tokira) hurbiltzeko garraio-zerbitzu bat antolatzea aurreikusi da, Enkarterriko beste herrietako haurrak etortzea errazteko asmoarekin. Parte hartu nahi duten eta baliabide ekonomiko mugatuak dituzten familiek Gizarte Ekintza Sailean galde ditzakete baldintzak. Informazioa jaso eta izena emateko: 688869390.


Ekaina 16

LANA

Produktu fitosanitarioak aplikatzeko ikastaroa Enkarterrialde produktu fitosanitarioak aplikatzeko oinarrizko ikastaroa prestatzen ari da, mota horretako produktuak aplikatzen dituzten nekazaritzako, abeltzaintzako, lorezaintzako profesionalei bideratuta. Ikastaro teoriko-praktikoa izango da; bertan, horiek oker aplikatzeak aplikatzen di-

tuen pertsonaren osasunean, osasun publikoan eta ingurumenean dakartzan arazoak aztertuko dira. Zazpi egun izango dira ekainean; ordua eta lekua adostu egingo dira, ikasleen jatorriaren arabera. Ikastaroa 36 euro izango da, eta nekazari profesionalaren txartelaren bidez

(txartel berdea) egiaztatu beharko da. Argibide gehiagorako, jo Enkarterrialdera, 946109590 telefono-zenbakiaren edo enkarterrialde@enkarterrialde.eus helbide elektronikoaren bidez. Toki-kopuru mugatua.

Bizkaiko Anezken III. Topaketa

Anezken Topaketa La Encartada Txapel museoan Joan den maiatzaren 23an Bizkaiko Enplegu Anezkek hirugarren topaketa egin zuten Boinas La Encartada museoan. Zubilan16, Enkarterriko Enpleguko eta Ekintzailetza Solidarioko I.

Anezka, izan zen ekitaldiko anfitrioia. Bertan izan ziren Ezkerraldean eta Bilbon garatzen ari diren beste bi anezka: A-Neska eta Lanza2.0, hurrenez hurren.

Topaketa horien helburua hiru taldeen arteko kohesioa indartzea da, guztiek partekatzen dituzten proiektuen alde lan egin ahal izateko. Topaketari amaiera emateko Gorka Goikoetxeak hitzaldi bat eskaini zuen. Online marketineko profesionala da bera, bai eta marka pertsonalari eta marketinari buruzko enganchadoainternet.com blogaren autorea ere. Horrez gain, bisita gidatu bat egin zuten Boinas museora. Izaera solidario, dinamiko eta konprometituko langabeen talde heterogeneo bat lana lortzeko asmoarekin biltzeko balio izan duen programa hilaren amaieran bukatuko da.

GIZARTE EKINTZA

11

Laburki Enplegua aurkitzeko ikastaroak Lanbide Enplegu Zentroak ikastaro hauek eskainiko ditu: -Berdintasuna eta enplegua: ekainaren 14an, 10:00etatik 14:00etara -ABLEetan izena eman: bi tailer izango dira, 3 ordukoa bakoitza, eta goizeko edo arratsaldeko ordutegia aukeratu ahal izango da. Horietako bat ekainaren 20an izango da, 16:00etatik aurrera, eta bestea uztailaren 7an 10:00etatik aurrera. -Enplegu webguneak eta atariak: berriz ere, bi egun izango dira hautatzeko eta, egun bakoitzeko, 3 orduko tailerrak izango dira. Bat, ekainaren 23an 16:00etan eta bestea uztailaren 14an 10:00etan. Izena aurretik eman behar da.

Ordu-aldaketa Lanbide Enplegu Zentroan Ekainaren 27tik irailaren 2ra, Lanbide Enplegu Zentroak, Tailer Eskolan dagoenak, goizez baino ez du zabalduko, 08:00etatik 15:00etara. Abuztuaren 1etik 26ra, biak barne, itxita egongo da.

Balmaseda Osasun Sarean

GLLen lehen hiruhilekoa

Euskadiko 2013-2020 Osasun Planaren arabera, herri batek duen osasuna eta gizarte-taldeen arteko osasunaren banaketa hertsiki lotuta daude. Edo gauza bera dena: osasunmaila eta horren berdintasuna txanpon beraren bi aldeak dira. Hori dela eta, tokiko eragile desberdinen parte-hartzea bilatzen ari dira, gai horretan ere herritarren partehartzea indartzeko asmoarekin. Joan den azaroaren 25ean, Balmasedako Osasun Sarearen Talde Sustatzailea sortu zen. Ondorengoek

Balmasedako Udalak 132.421 euroko aurrekontua (112.421â‚Ź Eusko Jaurlaritzak emanak eta 20.000â‚Ź Udalak) du 2016rako Gizarte Larrialdietarako Laguntzetarako. 2016ko lehen seihilekoan 76.023,16 euro banatu dira jada (% 88 etxebizitzarako eta gainerakoa lehentasunezko beharretarako). Dagoen aurrekontua ez da nahikoa izan eskatutako guztiari erantzuteko eta, horrenbestez, etxebizitza eta mantentze-lanen gastuei eman zaie lehentasuna.

eratzen dute taldea: udaleko Ingurumen eta Gizarte Ekintza Saileko teknikariak, Osasun Zentroko pertsonal sanitarioa, Etorkintza, EnkarterriEzkerraldea eskualdeko Osasun Publikoaren Saila eta EzkerraldeaEnkarterri-Gurutzeta ESIko laguntzarako programak koordinatzen dituen arloaren arduraduna. Balmasedako Osasun Sareak gure hiribilduko gizarte-eragile desberdinen topaketa-foro bat izatea du helburu, hala, herritarren ahalduntzearen eta parte-hartzearen bitartez,

Pintura, burdineria, paper pintatuta, etxeko tresneria eta opariak Aldapa, 16/18 Tel. eta Faxa: 946 801 752 Balmaseda

Decoraciones Javi

osasuna hobetu eta osasunaren mugatzaileen aldaketa sustatzeko. Helburu horiek lortze aldera, bilerak egiten ari dira parte-hartze hori elkarte, enpresari eta ikastetxeetara zabaltzeko. Horrez gain, inkesten eta beste metodoen bidez informazioa biltzen ari dira, gai horren inguruan gure udalerriak bizi duen errealitatea ezagutzeko. Osasun Sarea edozein ekarpen, ideia edo iradokizun jasotzeko prest dago. Parte hartu nahi baduzu, udaletxera jotzea baino ez duzu.


12

Laburki Elikagaien manipulaziorako ikastaroa Ekainaren 15ean Elikagaien Manipulaziorako ikastaroa eskainiko da Emakumearen Etxean, 16:00etatik 19:00etara. Parte hartzeko prezioa 25 euro izango da, eta ikastaroa jasotzen den eskariaren arabera egingo da. Eman izena ahalik eta lasterren Emakumearen Etxean, plazak mugatuak dira eta.

Masaje linfatikoa Masaje linfatikoak organismoari hobeto babesten eta naturaltasunez sortzen dituen hondakinak eraginkorrago ezabatzen laguntzen dio, beste onura batzuen artean. Zatoz probatzera Emakumearen Etxera ekainaren 16an, ostegunean. Saioen prezioa 32 euro da; izan ere, zati batean Berdintasun Zinegotzigoak diruz laguntzen ditu. Eskatu hitzordua eta ezagutu onura guztiak.

Doako aholkularitza juridikoa Legezko zalantzak dituzu gairen baten inguruan, besteak beste, dibortzioaren edo seme-alaben zaintzaren inguruan? Berdintasun Arloak doako Aholkularitza Juridikoko Zerbitzua eskaintzen dizu Emakumearen Etxean, zalantza guztiak argitu ahal izateko. Eskatu hitzordua ordutegi hauetako baterako: -Ekainak 6: 16:30etik 19:30era. -Ekainak 13: 09:30etik 12:30era. Irailaren 19an bueltatuko da.

Oporrak Emakumearen Etxean eta Txiki Parkean Oporrak direla eta, uztailean eta abuztuan herritarrentzat itxita egongo da Emakumearen Etxea. Bestalde, Txiki Parkea ere itxi egingo da ekainaren 7tik aurrera, atsedena hartze aldera. Urriaren 1ean berriz irekiko ditu ateak. Barkatu eragozpenak.

UdalBerriak

BERDINTASUNA

AURREMATRIKULA BERDINTASUNARI BURUZKO IKASTAROETARAKO Berdintasun Sailak 20162017 ikasturterako antolatu dituen tailer eta ikastaroetan izena emateko aurrematrikula egiteko epea irekiko da Emakumearen Etxean, ekainaren 15etik 30era. Matrikulazioak irailean egingo dira. Gogorarazi nahi dizuegu ikastaroak gizon zein emakumeei zuzenduta daudela; beraz, interesatuta bal-

din bazaude, ez ezazu bi aldiz pentsatu eta eman izena lehenbailehen. Leku mugatuak daude eta izen-emateen ordena kontua hartuko da: - Artearen historia - Filosofia - Psikologia eta garapen pertsonala - Defentsa pertsonala - Yoga - Pilates - Abdominal hipopresiboa Irailean ikastaro gehiago izango ditugu, eta behar bezala emango dizuegu horien berri.

HERRITARRAK

Balmasedako BHIko ikasleen dohaintza

Dohaintza ekitaldian parte hartu zutenak Musika-ikasleek maiatzaren 20an Klaret Antzokian antolatu zuten Kontzertu Solidarioaren sarrerengatik jasotako dirua Virgen Milagrosa elkarte eta elikagaien bankuari eman zioten maiatzaren 31n Balmaseda BHIko DBH 2. mailako ikasleek. Guztira 370 euro jaso zituzten, eta gure udalerrian bizi diren familia behartsuenei laguntzeko erabiliko dira. Ekitaldira honako hauek bertaratu ziren: ikasleak, musika-irakaslea, elkarteko Mariví Benéitez, Pili Rodet eta Juan Luis eta institutuko zuzendaritzako kideak. Elkarteak eskerrak eman zituen eta burutzen dituen lanetan parte hartzera gonbidatu zituen gazteak. Horrez gain, jasotako dirua zehatz-mehatz zertan erabiliko den azaldu zien.

Landabaso Eskola Aktiboa Landabaso Eskola Aktiboa Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako haurrentzako (3 urtetik 12 urtera) eskola aktiboa da eta La Herrerako eskoletan kokatuta dago. EJko Hezkuntza Sailak Bizkaian homologatzen duen mota honetako lehenengo eskola izan nahi dute. Eskola aktiboetan, haurra da bere ikaskuntza-prozesuko protagonista, eta irakasleak garapen-prozesuetako laguntzaileak baino ez dira. Ez dago ez ikasgela ez irakasgairik, ikaskuntza-inguruneak baizik. Zeharkako gaitasunak, ikasten ikastea, elkarrekin bizitzen ikastea, norbera izaten ikastea eta ekimen pertsonala dira hezkuntza mota berri honen oinarriak. Landabasok dagoeneko ireki du izena emateko epea. Informazioa: 652273292 zenbakira deituz, eskolaktiboa@ gmail.com helbidera mezu bat bidaliz edo https://eskolaktiboa.wordpress.com/.

Matrikulazioa Balmaseda BHIn Urtero bezala, laster irekiko da Balmaseda BHIn batxilergoa egiteko matrikulazio-epea. Aurten, ekainaren 20tik uztailaren 6ra bitartean eman ahal izango da izena (biak barne).

TRAMEINSA TRANSFORMADORE MEKANIKO INDUSTRIALAK, S.L. Metalgintza Burdina Altzairu herdoilgaitza Letoia Aluminioa

Telefonoa: 94 680 16 16 - Faxa: 94 610 20 58 Galtzada, 40 - 48800 BALMASEDA

·Instalazioak ·Konponketak ·Aparatu sanitarioak ·Sukalde eta komunetako konponketak...

Telefonoa: 687 535 874

BALMASEDA


Ekaina 16

Lana -Erizaintzako laguntzaile titulatua, Balmasedakoa, adineko pertsonak etxez etxe zaintzeko prest. Egunez edo gauez. 670227500 -Adinekoak zaintzeko eta etxeko lanak egiteko prest dagoen neska. Esperientziaduna. 691163271 (Nerea) - Etxez etxe txatarra biltzen duen gaztea; gainera, lonjak eta kamaroteak garbitzen ditu. 618379335.

Salmenta - Apartamentua salgai Laredon, hondartza inguruan. Eraikina berriztatu berri dago, eta gutxi gorabehera 57 m2-ko azalera du. 2 logela, egongela, sukaldea eta bainugela. Terraza handia. Oso eguzkitsua. 86.000 euro. Ez deitu higiezinen agentzietatik. 635173995 (Laura). -Garaje-plaza itxia salgai Enkarterri etorbideko 20-22 zenbakietan (Plaza Gorriaren azpian). 629451979. -Zortzi urteko telebista bat salgai. Primeran ikusten da, txokoren batean jartzeko aproposa da eta merkea: 65 euro. Lurreko Telebista Digital sintonizatua opari. 667486586. -IPHONE 4S salgai, ia erabili gabea, garbi-garbia, kaxa, bermefaktura, ATHLETICen karkasa zurruna. Pantaila estaltzeko kristala ere badu, jarria izateko prest, eta IOS 9ren azken bertsioan eguneratua. Salneurria: 250 €. 667486586. - Pisua salgai Kristo kaleko 22 zk.an, 3. solairua. Sukalde-jantokia, 3 gela, komuna eta balkoia. Kanpora ematen du alde guztietatik. Salneurri ona. 654571128. -Finka salgai, fruitu-arbolekin. Ekipoa, txokoa eta lur-neurketak. 946102258. -1,05eko ohe artikulatua, garabia eta gurpil-aulkia. 649763648. - Garaje-partzela itxia salgai, beilatokipean. 615740171 -Guztiz eraberritutako etxebizitza salgai San Inazio auzoan; hiru logela, sukalde-jantokia, bainugela, jaki-tokia eta balkoia. Dena kanpokoa. Aparkaleku ona eta prezio ona. 654571128. - 100 m2-ko lonja saldu edo alokatzen da Enkarterri etorbideko 56. zenbakian. 944434247. - Etxe atxikia salgai Villanueva de Menan. 4 logela, sukaldea, 2 egongela, 2 bainugela, 2 kotxe sartzeko garajea, txokoa eta lorategia. Gasolio-berogailua. 200.000 euro. 679597404.

Alokairua -Garajea alokatzen da Felix de La Torre kalean. 676917108 -Garaje-partzela alokairuan, Gizarte Segurantzako anbulatorioaren ondoan. 616376804. -Garaje-partzela zabala alokairuan, El Calvario auzoan. Prezioa hitzartzeko. 645726479/ 946800607. -Garajea alokatzen da Erreka kalean . 637745371. -Garajea alokatzen da Graziako Andra Maria kalean. 649608647. - Logela bateko apartamentu bat alokatzen da (40 m2) Pío Bermejillo kaleko 8. zenbakian, 1. esk. Altzariz jantzia. 667263675. - Garajea alokatzen da Magdalenan, Gizarte Segurantzaren ondoan. 50 euro. 645700597.

Zoko Maitearen ikasturte amaiera Zoko Maiteak ikasturteari amaiera emango dio ekainaren 30ean, 17:00etan. Ekitaldia Emakumearen Etxean egingo da. Elkarteak ikastaro berriak antolatuko ditu, baina irailetik aurrera emango dizuegu horien berri.

13

HERRITARRAK Epelde Etxaniz familiaren esker ona Margarita Epelde Etxanizen familiak, hemendik, eskerrak eman nahi dizkie León Trucíos egoitzako langile guztiei, “berari eta bere familiari eskainitako zaintza, arreta eta, batez ere, maitasun guztiagatik. Etxean bezala sentitu gara, batez ere bere bizitzako azken egunetan. Eskerrik asko zaintzeagatik eta zeuon amama izango balitz bezala mimatzeagatik.

Eskerrak Arselí Gonzálezen familiaren partez

Arselí Gonzálezen familiako kideek bizi berri dituzten une tristeetan jaso dituzten doluminak eta maitasun-adierazpenak eskertu nahi dituzte.

Azaleko minbiziaren aurkako kanpaina AECCek oraintsu tabakoaren aurka egindako kanpainaren ondoren, uztailaren 5ean elkarte horrek martxan jarriko du azaleko minbiziaren prebentzio-kanpaina. 16:00etatik 20:00etara izango da, Eroski

aurreko plazan. Minbizi-mota hori saihesteko informazio interesgarriaz gainera, eguzki-iragazkiak oparituko dira, eta azalmotaren analisiak egingo dira, behar duzun babes indibidualizatua ezagutzeko.

Aurretiko izen-emateak BalmaBerriako tailerretan

Antzerki eta Zinema BalmaBerria Elkarteak ekainaren 1etik 23ra aurretik izena emateko epea irekiko du, urritik aurrera garatzen jarraituko diren tailerretan izena emateko. Hona hemen tailerrak: -Gidoiaren hastapenei buruzko ikastaroa, pertsona helduentzat: astelehenetan, 18:30etik 20:00etara. -Irakurketa dramatizatuko tailerrak gazte eta helduentzat (18 urtetik aurrera): astearteetan, 18:30etik 20:00etara. -Antzerki tailerrak (aurreratua eta 18 urtetik aurrera): asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara. -Antzerki tailerrak gazteentzat (13 eta 17 urte bitartean): ostegunetan, 17:00etatik 18:30era. -Antzerki tailerrak (18 urtetik aurrera): ostegunetan, 19:00etatik 21:00etara. -Antzerki tailerrak umeentzat (7 eta 12 urte bitartean): ostiraletan, 18:30etik 20:00etara Izena emateko, hurbildu Emakumearen Etxera, deitu 678339170 telefono-zenbakira edo idatzi info@balmaberria.com helbidera.

BalmaBerriaren ikaskurte-amaierako jaia Ekainaren 25ean, BalmaBerria Elkarteak antzezlana eskainiko digu, Las hijas de Eva, ikasturte-amaierako jai gisa; bertan, ikasturte honetako tailerretako ikasleek parte hartuko dute. Musika zuzenean izango da, Balmasedako Sorginak taldearen eskutik. Historia batera eratu dute; Erdi Aroko mendebaldeak XI. eta XIV. mendeen artean bizi izandako gizarte- eta kultura-, ekonomia- eta espiritu-izaerako eraldaketa liluragarriez hitz egiten digu. Zehazki, Beginen mugimenduan zentratzen da; horien bizimodua eta mundua ulertzeko modua azkar zabalduko da Europako iparraldera eta hegoaldera, Flandesetik. Beginek historiako emakumezkoaren bizitzaren esperientzia libreenetako bat adierazten dute. Emakume horiek, ahaidetasun patriarkalaren sistema gorabehera, ezarritako mugak hausteko eremua partekatzen zuten. Antzezlanaren ondoren, bat-batekotasuna landuko da; horretarako, beren egitekoa publikoarekin partekatu nahi duten pertsona guztiak eszenatokira igotzeko gonbita egingo da. Klaret Antzokian izango da, 19:00etan, Balmasedako Udalaren lankidetzaz.


14

UdalBerriak

Ekaina16

Agenda

Bestelakoak Udaltzaingoak aurkitutakoak Ekainaren 1ean, Udaltzaingoak honako hauek aurkitu ditu: giltzak.

KZgunea ekainean Ekainan, KZguneak arratsaldez irekiko ditu ateak, 16:00etatik 20:00etara bitartean, astelehenetik ostiralera. Ikastaro eta mintegiak: -Interneten hasteko ikastaroa: ekainaren 14tik 24ra, 16:00etatik 18:00etara. -Erosketa seguruak Internet bidez: ekainak 27, 18:00etatik 20:00etara. -Google Drive. Bildu eta partekatu fi-

txategiak: ekainak 28, 16:00etatik 18:00etara. -Skype: ekainak 29, 16:00etatik 18:00etara. -Youtube: ekainak 30, 16:00etatik 18:00etara.

Jaka bat galdu da Jaka bat galdu da; larruzkoa, beltza, Jack&Jones-ena, apirilaren hasieran, Alde Zaharrean. Baten batek ikusi badu, Udaltzaingoarekin jar dadila harremanetan.

LANDER ONDOVILLA OTEGUI -ABOKATUA-

Foru plaza, 4-3ÂşF 48800 BALMASEDA (Bizkaia)

Telefonoa 626 09 28 92 Faxa 94 680 16 37

Balmadendaren jaia: ekainaren 24an, Balmasedako saltoki eta kaleetan. BalmaBerriaren ikaskurte amaierako jaia: ekainaren 25ean, 19:00etan, Klaret Antzokian. Bisita gidatuak Mari Dapenaren erakusketara: ekainaren 25ean; uztailaren 10ean eta 16an; irailaren 11n eta 17an, eta azaroaren 10ean, Enkarterrietako Museoan. Enkarterriko futbol mistoko nazioarteko campusa: ekainaren 27tik aurrera, Salinillasen. Gerra Balmasedan hitzaldi-solasaldia: ekainaren 29an, 19:00etan, Kultur Etxean. Azaleko minbiziaren aurkako kanpaina: uztailaren 5ean, arratsaldean, Eroskiren aurrean ABLEetan izena emateko ikastaroa: uztailaren 7an, 10:00etan, Lanbide Enplegu Zentroan. XXII. Bizkaiko Itzulia: uztailaren 7tik 10era, Balmasedako Txirrindularitza Elkartea. Enplegurako atari eta webguneen ikastaroa: uztailaren 14an, 10:00etan, Lanbide Enplegu Zentroan.

Fuensanta DĂ­ez-eko ikasleen erakusketa: ekainaren 19ra arte, astelehenetik ostiralera, 19:00etatik 20:00etara, eta larunbat eta igandetan, 12:00etatik 14:00etara, Klaret Antzokiko atondoan. Aurretiko izen-emateak BalmaBerrian: ekainaren 23ra arte. Produktu fitosanitarioak aplikatzeko ikastaroa: ekainean, Enkarterrialden. Kulturartekotasunaren IX. Astea: ekainaren 6tik 10era. Legegintzaldiari buruzko hitzaldia: ekainaren 8an, 19:00etan, Kultur Etxean. Ana SuĂĄrez Musika Eskolako entzunaldiak: ekainaren 10ean, 19:00etan; ekainaren 12an, 12:00etan, Klaret Antzokian. Nagusien Eguna: ekainaren 11n, 09:30etik 20:00etara. Doako lege-aholkularitza: ekainaren 13an, 09:30etik 12:30era, Emakumearen Etxean. Berdintasunari eta enpleguari buruzko ikastaroa: ekainaren 14an, 10:00etatik 14:00etara, Lanbide Enplegu Zentroan Elikagaiak manipulatzeko ikastaroa: ekainaren 15ean, 16:00etatik 19:00etara, Emakumearen Etxean. Aurrematrikula berdintasunari buruzko ikastaroetan: ekainaren 15etik 30era, Emakumearen Etxean. Masaje linfatikoa: ekainaren 16an, Emakumearen Etxean. Euskal Ezkontza: ekainaren 18an, 11:00etatik 19:00etara. Grabatuen tailerra: ekainaren 19an, urriaren 2an, azaroaren 13an eta abenduaren 4an, Enkarterrietako Museoan. ABLEetan izena emateko ikastaroa: ekainaren 20an, 16:00etan, Lanbide Enplegu Zentroan. Udaleku irekiei buruzko informazio-bilera: ekainaren 21ean, 18:30ean, Kultur Etxean. Enplegurako atari eta webguneen ikastaroa: ekainaren 23an, 16:00etan, Lanbide Enplegu Zentroan. Ekhi jaia: ekainaren 23an, 22:30ean, pilotalekuan.

Profile for Balmaseda Udalberriak

Udalberriak 196 - Ekaina 2016  

Balmasedako Udal Aldizkaria

Udalberriak 196 - Ekaina 2016  

Balmasedako Udal Aldizkaria

Advertisement