Page 1

DOAKO ALEA - ALE KOPURUA: 4.200 - GURE UDALAREN INFORMAZIOA - 13. URTEA - UZTAILA 2016 - 197. ZK.

2016KO KARMENGO JAIAK

KaleZaindu zerbitzua dagoeneko abian jarri da balmasedarrek intzidentzien berri eman ahal izateko. 5. orr.

Azken bilkuran OHZri buruzko Ordenantza Fiskala onartu zen. Amaieran, omenaldia egin zioten Tito Zugastiri. 6.-7. orr.

EAJk izan ditu boto gehien hauteskundeetan, horren atzean Elkarrekin Ahal Dugu, eta PSE-EEk 3. indarra izatea lortu du. 8. orr.


2

Laburki

UdalBerriak

JAIAK

2016KO KARM

XIX. Gastronomia Lehiaketak: marmitakoa eta patata-tortilla Patata-tortillako eta Marmitakoko XIX. Gastronomia Lehiaketak uztailaren 16an (larunbata) 10:00etan hasiko dira San Severino plazan. Izena emateko epea 11:00etan bukatuko da. Tortilla 12:00ak baino lehen aurkeztu beharko da, eta marmitakoa, berriz, 13:30ean. Bi platerak plazan bertan prestatu beharko dira. Patatatortillarako onartutako osagai bakarrak arrautza, olioa, gatza eta patata izango dira. Marmitakoari dagokionez, norberak aukeratutako ontzi batean prestatuko da. Epez kanpo aurkeztuz gero, 5 puntu galduko dira zigor gisa. Tortilla-plateretarako lehen sariak 90 euro; bigarrenak, 40 euro; eta hirugarrenak, 20 euro. Marmitakoari dagokionez, lehenak 120 irabaziko ditu; bigarrenak, 80 euro; eta hirugarren sariak, 30 euro.

Tabernak ixteko ordutegia Karmengo jaietan, honako hau izango da tabernak ixteko ordutegia: II. taldeko lokalak: -Ostiralean, uztailaren 15ean, 4:00ak arte. -Larunbatean, uztailaren 16an, 4:30era arte. III. taldeko lokalak: -Ostiralean, uztailaren 15ean, 5:30era arte. -Larunbatean, uztailaren 16an, 6:00ak arte. IV. taldeko lokalak: -Ostiralean, uztailaren 15ean, 7:00ak arte. -Larunbatean, uztailaren 16an, 7:30era arte.

Haurren jolastokia San Severino plazan.

Egitaraua Osteguna, uztailak 14 19:00: Pintxo-pote

Ostirala, uztailak 15 18:00: Herri-zekorketa 22:15: Nabanerak Txabariex taldearekin 00:00: Las Tea Party Dj

Larunbata, uztailak 16 10:00: Tortilla eta Marmitako XIX. Lehiaketa Gastronomikoa. San Severino plaza.

12:00etatik 14:00etara: Haurren jolastokia. San Severino plaza. Gazteen jolastokia. San Juan plaza. 12:00: Jatorrak txistulari taldearekin kalejira. 12:00: Rioja Express taldearekin kalejira. 13:30: Kale animazioa RockBoxekin. 14:00: Lehiaketa gastronomikoen sari banaketa. 16:30etik 19:30era: Haurren jolastokia. San Severino plaza. Gazteen jolastokia. San Juan plaza. 18:00: Zekorketa. 19:00: Kale animazioa Sugarrirekin. 19:30: XXXVII. Txalupa jaitsiera. 20:00: Txalupa jaitsieraren sari banaketa. San Severino plaza.

20:15: "La conga", kale-antzerkia Trapu Zaharraren eskutik. San Severino plaza. 21:15: "El Pacto". Kontzertua. San Severino plaza. 23:00: "Su a Feu", perkusio eta piroteknia ikuskizuna Deabru Beltzak taldearen eskutik. San Severino plaza. 00:00: Drindots. Erromeria.

Igandea, uztailak 17 11:00: Elikagaien azoka. San Severino plaza. 13:00: "Walkman", kale-antzerkia Ganso y Cia taldearekin. 19:30: "Cuarteto Trinidad". Kontzertua. San Severino plaza.


Uztaila 16

MENGO JAIAK Zekorketa eta nobillada

Zezenak aurten ere Karmengo jaietan izango dira, Balmasedako Zezenketa klubaren eskutik. Uztailaren 15ean, ostirala, zekorketa egingo da eta uztailaren 16an, larunbata, nobillada; biak 18:00etan egingo dira, ohiturari jarraituz. Honako hauek hartuko dute parte jaialdian: Oscar Higares, Cristina Hernández, Jose Luis Madrigal eta Frantziako Yannis nobillero gaztea. Zezenak Nafarroako Santa Fe Marton ganadutegiarenak izango dira.

parte hartzea eta ekitaldi honetaz gozatzea errazteko. Aurtengo edizioko berritasunak izango dira Yo quiero ser marinero habanera eta hiru bolero oso ezagunekin egindako pot-pourria: Aquellos ojos verdes, Solamente una vez eta María Elena.

goan, pertsona bakarrak erakarriko ditu begirada guztiak, showman bat, limurtzailea eta sutsua. Egiten duena pena merezi duela sinestarazten saiatuko da tentel hori. Walkman alferrikako trebetasunen erakustaldi dibertigarria da, ikusteko komedia, unibertsala eta parte hartzekoa.

La Conga

Deabru Beltzak

3

Laburki

Piroteknia-ikuskizuna

Walkman

Habanerak Uztailaren 15ean, ostirala, gaueko 22:15ean Parrokiako Huequillosen “Habanerak eta betiko kantak” ekitaldiaren XX. edizioa ospatuko da. Rioja Express Txarangaren (Txabariex) esku egongo da instrumentuekin akonpainamendua egitea, eta hitzak diapositibetan proiektatuko dituzte. Hortaz, ikusleak izango dira ahotsak jartzeaz arduratuko direnak. Ohikoan bezala, habanerak (batzuk tokiko artistek konposatuak), vals latinoak, boleroak eta beste doinu asko joko dituzte. Labur-labur, errotze handiko abestiak, belaunaldiz belaunaldi transmititutakoak, Karmengo ospakizunari itsasoz bestaldeko kutsua emango diotenak. Ekainaren hasieratik, ehun bat laguneko taldea txarangarekin buru-belarri entseatzen egon da, unea iristen denean "gurdiari tira egiteko” eta plazan dauden pertsonei kantatzea,

Larunbatean, uztailaren 16an, Deabru Beltzak taldeak musika- eta piroteknia-ikuskizuna Su a Feu egingo du gauerdiko dantzaldiaren aurretik. Aker, akelarreko deabrua, gure kaleetan zehar ibiliko da lagun-taldearekin batera. Danborrek dar-dar eta kaleek dir-dir.

La Conga eta Walkman antzerki-lanak Aurtengo jaietarako, kale-antzerkiaren aldeko apustu indartsua egin dugu eta bi antzezlan egingo dira. Lehena La Conga izango da, uztailaren 16an, larunbata, 20:15ean, Trapu Zaharraren eskutik. Virgen de los Desamparados langileen sindikatuak behea jo du eta bere kideen zenbatekoa, kuota, prestigioa eta abar handitu nahian dabil. Horretarako, sei asteko prestakuntza-tailerra antolatu du aire zabalean, eta, haren hitzetan, langabezian luze daramaten pertsonak suspertzen espezializatuta dagoen entrenatzailea kontratatu du hori egiteko. Entrenatzaile hori, ordea, apaiza da eta bat-batean dena hankaz gora jarriko du, baita sindikatuaren egitura ere. Walkman izango da bigarren antzezlana. Hori, Ganso y Cia taldearen eskutik egingo da uztailaren 17an, igandea, 13:00etan. Orain-

El Pacto

Ekin musikari, maisu! 2016ko Karmengo jaietan pop musika ez da faltako, besteak beste, El Pacto eta Cuarteto Trinidad arituko dira kontzertuan. Lehen taldeak 60ko, 70eko eta 80ko hamarkadetako musikari egingo dio tributua; uztailaren 16an entzun ahal izango dugu 21:15ean. El Cuarteto Trinidad taldearen eskutik, aldiz, soinu latinoek eta hitz dibertigarriek hots egingo dute uztailaren 17an 19:30ean jaiak amaitzeko.

Txalupa jaitsiera

XXXVII. Txalupa Jaitsiera Cadagua ibaian Aurten, giro alaiko Txalupa Jaitsiera larunbatean, uztailaren 16an, 19:30ean hasiko da. Irteera-lekuen zozketa 19:15ean izango da, eta irteera-lekua jakin baino lehen uretan dagoen ontzia deskalifikatu egingo da. Era berean, zozketaren ostean bizkarreko zenbakiak aldatzeak deskalifikazioa ekarriko du. 18:30etik 18:45era egingo da inskripzioa, irteeraren ondoan. Probaren aurreko egunetan ezingo da ibaian entrenatu. Txalupak sortzeko materiala librea izango da, baina ezin izango da kanoarik erabili. Eskifaia bakoitzeko gutxienez bi pertsona egongo dira, eta behintzat taldeko bi kide iritsi beharko dira helmugara txalupa barruan. Parte hartzeagatik 12 euroko dieta eskainiko da; Kultur Etxeko bulegoan emango da uztailaren 18tik aurrera. Hori kobratu ahal izateko, nahitaezkoa izango da txalupa eta hondarrak ibaitik kentzea hiltegian eta Magdalenan.


4

Laburki Jai herrikoiak Enkarterrian

UdalBerriak

KULTURA

MARI DAPENARI OMENALDIA 11:30ean eta 12:30ean hain zuzen.

Udaran Enkarterrian ospatuko diren jaien zerrenda argitaratu dugu, eta hauxe da:

Mari Dapenari buruzko erakusketa oraindik ikusgai

UZTAILA -Otxaran (Zalla): Done Jakue apostolua, uztailak 25 -Sopuerta: Santa Ana, uztailak 26 -Zalla: San Pantaleon, uztailak 27 -Gueñes: San Ignazio, uztailak 31 ABUZTUA -Rebollar auzoa (Artzentales): Elurretako Andra Mari, abuztuaren 5ean -Lanestosa: Elurretako Andra Mari, abuztuak 5 -Gueñes: Sodupeko jaiak, abuztuak 10 -Muskiz: Andra Mari eguna, abuztuak 15 -Azoka (Sopuerta): Andra Mari eguna, abuztuak 15 -Turtzioz: abuztuko jaiak, abuztuaren 15etik 19ra -Galdames: San Roke, abuztuaren 16an -Lanestosa: San Roke, abuztuaren 16an -Sopuerta: San Roke, abuztuak 16 -Alonsotegi: San Bartolome, abuztuak 24 -Galdames: Montellanoko jaiak, abuztuak 24 -Avellaneda (Sopuerta): San Bartolome, abuztuak 24 -Gordexola: San Joan Lepomoztua, abuztuak 29 IRAILA -Alonsotegi: San Antolin, irailak 2 -Tuetxe auzoa (Artzentales): San Antolin, irailak 2 -Galdames: San Antolin, irailak 2 -Artzentales: Traslaviñako Andra Mari, irailak 8 -Santa Cruz auzoa (Artzentales): Gurutze Santuaren gorapena, irailak 14 -Karrantza: Gertaeraren Andra Mari, irailak 18 -Gordexola: San Kosme eta San Damian, irailak 26 -San Miguel de Linares auzoa (Artzentales): San Miguel, irailaren 29an -Zalla: San Miguel, irailak 29

Enkarterrietako Museoaren ondoan udalak antolatutako Mari Dapenari omenaldia egiteko, balmasedar talde handi bat joan zen ekainaren 30ean antolatu ziren ekintzetara. Agerian geratu zen oraindik ere jende askok emakume indartsu eta konprometitu honekiko duen maitasuna, besteak beste, artea herri xeheari hurbiltzen saiatu zena. Omenaldiari hasiera emateko "María Franciska Dapena" inskripzioa daraman plaka argitara eman zen. Orain Horkasitas Jauregiko lorategiek izen hori daramate. Nabarmentzekoa izan zen Dapenaren seme batek emandako hitzaldi

hunkigarria, non omenaldia eskertu zuen eta Mari balmasedarra zela gogorarazi zuen. Ondoren, bildumagile pribatuek utzitako autore horren koadroekin sortu zuten erakusketa txikiaz gozatu ahal izan zuten bertaratu zirenek. Koadro horiek datozen asteetan Historiaren Museoan erakusgai egongo dira. Udalak ate irekien jardunaldiak antolatu ditu museo horretan urriaren 31era arte, interesa duten guztiek Mari Dapenaren obraren zati bat ezagutzera hurbiltzeko aukera izan dezaten. Bisita gidatuak ere izango ditugu. Hurrengoa uztailaren 17an,

Beste alde batetik, Enkarterrietako Museoak antolatutako Mari Dapena artista balmasedarrari buruzko erakusketa urtarrilaren 8ra arte izango da ikusgai. Ordura arte, bisita gidatuak eta grabatu-tailerrak egingo dira honako egun hauetan: - Bisita gidatuak (11:00etatik 12:30era): uztailaren 10ean eta 16an, irailaren 11n eta 17an, azaroaren 19an eta abenduaren 10ean. -Grabatu-tailerrak (11:30ean): urriaren 2an, azaroaren 13an eta abenduaren 4an. Erakusketa interesgarri honetarako erreserbak egiteko edo argibide gehiago jasotzeko, museoarekin jar zaitezke harremanetan honako hauen bitartez: enkarterrimuseoa@bizkaia. eus helbide elektronikoa edo 946504488 eta 946104815 telefonozenbakiak.

JAIAK

EUSKERA

Ostirala, uztailak 29: 20:00: Txosnak irekitzea; plantxa-zerbitzua eta bokata merkeak egongo dira. 21:00: Txokolatada eta bizkotxoak (Eroski). 22:00: "Raspu" makrodiskoa. Larunbata, uztailak 30: 11:30: Askotariko umeentzako jolasak eta gaztelu puzgarria. Play eta Wii txapelketa. 14:30: Herri-bazkaria. 16:30: Askotariko bingoak. 16:30: Museko partida azkarra. 18:00: Balmasedako Jubilatuen Elkarteko Dantza Taldearen eskutik, saloi-dantzen erakustaldia. 20:00: Nafarroako jotak Castejón herriko La Ribera Canta taldearen eskutik. 21:30: "Raspu" makrodiskoa. 23:00: Su artifizialak. 23:30: "Raspu" makrodiskoa. Igandea, uztailak 31 13:00: Santuaren omenezko meza nagusia. 14:00: Pintxo-potea Fanfarria Zortziko taldearekin 15:00: Jaien agurra.

Euskara Eskura Txartela Bizkaiko Foru Aldundiak abiarazitako ekimena da; deskontubonu pertsonal eta besterenezina da, 2015-2016 ikasturtean euskaltegi batean edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatu batean A1, A2 eta B1 mailak lehenengo deialdian gainditu dituzten ikasle bizkaitarrentzat. Gehienez ere, bonuak zenbateko hauetan emango dira: A1 maila gaindituz gero, 150 euro; A2 maila gaindituz gero, 200 euro eta B1 maila gaindituz gero, 300 euro. Txartelak uztailaren 22ra arte eskatu ahal izango dira webgune honetan: www.bizkaia. eus/euskaratxartela. Irailetik aurrera eskuragarri izango dira

Jaiak San Ignazio auzoan

Euskara Eskura Txartela deskontu-bonua webgune horretan (data iraileko lehenengo astean zehaztuko da). Orduan, Euskara Eskura Txartela programarekin bat egin duten euskaltegietan eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetan erabili ahal izango da, 2016-2017ko ikasturterako matrikula egiteko epea hasten denetik, 2016ko urriaren 14ra arte. Euskara Eskura Txartela behin bakarrik erabil daiteke; beraz, ikasleek matrikula egingo duten euskaltegian edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuan erabiltzen dutela ziurtatu beharko dute. Ezinbesteko eskakizuna izango da Bizkaian erroldatuta egotea.


Uztaila 16

KOMUNIKAZIOA

KALEZAINDU: EMAN INTZIDENTZIEN BERRI KLIK BATEKIN lore laranjarekin azaltzen dira, aldiz, oraindik konpontzeko bidean daudenak. Intzidentziaren bat atzera botatzea ere gerta daiteke; kasu horretan, ikono gorri bat agertuko da eta intzidentzia sortu duen erabiltzaileak baino ezingo du ikusi.

Intzidentziak Zabaltzen Balmaseda aplikazioaren bitartez jakinaraztea

Mapan dauden intzidentzietan edo beheko zerrendan klik eginez, informazio gehiago lortu dezakegu Dagoeneko martxan da eta erritmo ona hartu du intzidentzien berri emateko zerbitzu berriak: KaleZaindu. Aldizkariaren aurreko zenbakian azaldu genuen bezala, zerbitzu horren bitartez, balmasedarrek hiribilduan antzemandako matxuren eta akatsen berri eman ahal izango dute azkarrago eta modu eraginkorragoan, udalak horiek konpon ditzan. KaleZaindu erabili ahal izateko Internetera konektatu dagoen gailua baino ez duzu behar. Tresna berri hori erabiltzea oso erraza da. Udaleko webgune ofizialaren bitartez (www. balmaseda.eus) sartu ahal izango dira erabiltzaileak, gardentasuna/KaleZaindu atalaren bitartez, edo Zabaltzen Balmaseda izeneko aplikazioa smartphone edo gailu mugikorrean deskargatuta. Aplikazioan sartzean, tresna intuitibo bat aurkituko duzu. Horren bidez, hiribilduko herritarrekin komunikazio zuzenagoa izatea espero dugu.

Intzidentziak webgunearen bitartez jakinaraztea Udaleko webgunetik intzidentziak sortzeko, sakatu planoaren gainean eta eskuineko aldean dagoen "Intzidentzia bat jakinarazi" ikono urdina. Hori egitean, beste pantaila bat agertuko zaizu eta bertan izenburua sortu ahal izango duzu eta matxuraren, kaltearen eta abarren deskribapena eta helbidea zehaztu. Gainera, sailkatzeko aukera izango duzu eta baldin badaukazu, argazkia gehitu ahal izango duzu. Era beran, intzidentziak maparen gainean klik eginez ere jakinarazteko aukera egongo da, gertatutako lekuan sakatuta. Matxuraren kokapenaren argazkiak gehitzen badituzu, lana azkartu eta erraztu egingo duzu , horiei esker lekua aurkitzea errazago baita. Izan ere, intzidentzia batzuk konpondu barik itxi egin dira ezin izan direlako aurkitu adierazitako lekuan. Konpondu eta gero, intzidentziak kolore berdearekin azaltzen dira, eta ko-

Aplikazioa instalatu eta hizkuntza aukeratu eta gero, albisteen pantaila agertuko da Zabaltzen Balmaseda irekitzean. Pantailaren goialdeko ezkerreko izkinan agertzen den ikonoan klik eginez gero, menu bat zabalduko da. Menu horren bidez, KaleZaindu sistemara sartu ahal izango zara. Horrez gain, mapan sartu eta beste pertsona batzuek sortutako intzidentziak ere ikusi ahal izango dituzu. Horien edukia ikusteko, sakatu goialdean eskuineko izkinan dagoen ikonoa. Planoaren gainean, interesatzen zaizun puntuan, jarri lau gezi gorridun ikonoa eta egin klik “+� sinboloaren gainean. Matxura edo hausturari buruzko informazioa pantaila horretan eman ahal izango duzu. Argazkikameraren ikonoaren gainean klik eginez gero, argazkia ere erantsi ahal izango duzu. Intzidentzia bidaltzeko, sakatu goialdean eskuinean dagoen eta paperezko abioi-itxura duen ikonoa. Tresna duela aste batzuk baino ez zen martxan jarri, hala ere, erabilera-maila altua duela esan dezakegu. Hori dela eta, eskerrak eman nahi dizkizugu, denok egiten baitugu Balmaseda.

WhatsApp bidez abisuak jasotzeko zerbitzu berria Udalak duela aste gutxi abiarazitako zerbitzu berria dagoeneko 200 pertsona baino gehiagok erabiltzen dute, Whatsapp bidez abisuak jasotzeko. Zerbitzu horren bitartez, alta eman duten pertsona guztiek asteartero (eta noizean behin, berria gertatzen den unean bertan), hainbat alorreko

berriak jasotzen dituzte Whatsapp bitartez: kultura- eta kirol-jarduerak, zirkulazioa, intzidentziak eta abar. Zerbitzua eskuratu nahi baduzu, gorde 688717384 telefono-zenbakia zure sakelakoan eta bidali zenbaki horretara Whatsappeko mezu bat “alta" testuarekin.

Bide batez, gogoratu nahi dizuegu zerbitzu horrek soilik informazioa jasotzeko balio duela. Intzidentziaren bat igarriz gero (matxura, kaltea, haustura etab.), beste bitarteko batzuen bidez jakinarazi behar zaio udalari, telefonoz edo KaleZaindu tresna berria erabiliz, hain zuzen ere.

5

Laburki Txomin Etxebarriaren azken liburuaren aurkezpena Txomin Etxebarriak azken liburua aurkeztuko du uztailaren 12an Kultur Etxean: Taranco y la calzada romana de Las Encartaciones, Valle de Mena y Castro Urdiales. Hitzordua 19:00etan izango da.

San Rokeren omenezko meza Ohiturari jarraituz, abuztuaren 16an San Rokeren omenezko meza egingo da Kolitza baselizan. 12:00etan izango da eta erlijioofizioak amaitutakoan, mendizaleek opilak eta txakolina dastatzeko aukera izango dute.

Liburutegia udan ere

Liburutegia irekita egongo da abuztuan Udal liburutegia udan ere zabalik izango da. Uztailean eta abuztuan 10:00etatik 13:00etara eta astelehenetik ostiralera emango ditu zerbitzuak.

Enkarterri Fashion Box Enkarterri Fashion Box modari buruzko pop-up ibiltaria da, Bizkaiko gazte sortzaileen belaunaldi berrien lana erakusten duena. Iraunkortasuna, tokiko produkzioa eta moda ulertzeko modu berria sustatzen dute, hots, moda solidarioagoa eta gizatiarragoa, baina diseinu handikoa. 30 markek hartuko dute parte ekimen horretan. Ibilbidea Bilbon hasiko da 2016ko irailean.


6

Laburki

UdalBerriak

UDALBATZA

EKAINAREN 23KO OSOKO BILKURA

“Besarkada solidarioa", nagusiei udan lapurtzeko modua “Besarkada solidarioa� izenarekin ezaguna den lapurtzeko teknika ohikoa da udan. Eguraldi onarekin arropa gutxiago janzten dugula aprobetxatuz, lapurrek haien biktimak lokalizatzen dituzte. Izan ere, lepokoak, eskumuturrekoak eta beste bitxi batzuk ageriagoan daramatzagu eta, horrela, haiena ez dena maite duten pertsonen begiradak erakartzen ditugu. Behin helburua zehaztuta, arreta galtzeko estrategiaren bat abiarazten dute lapurrek (toki zehatz bati buruzko galderak, inkestak, kanpaina solidarioak, pertsona ezagutzearen plantak egitea...) eta esker ona eta adeitasuna agertzen saiatzen dira. Horren helburua kontaktu fisikoa bilatzea da, biktimei konturatu gabe lapurtu ahal izateko, behintzat, beranduegi den arte. Lapurreta horiek ibilgailu barrutik egin ohi dira, biktima leihora hurbil dadin, beste batzuetan, aldiz, kalean bertan egiten dituzte. Kasu gehienetan, biktimak adinez nagusiak dira, eta iruzurra egin eta gero etxera iristean konturatzen dira gertatutakoaz. Balmasedako ertzain-etxeak gomendatu du kontaktu fisiko bila hurbiltzen zaizkigunekiko mesfidati izateko. Zantzurik izatekotan edo arriskuegoeran egotekotan, deitu larrialdietarako telefono-zenbakira (112) edo jarri harremanetan ertzain-etxearekin (tel.: 946802701). Saia zaitez ahalik eta datu gehien ematen lapurrari edo lapurrei buruz.

Ekainaren 23an ezohiko osoko bilkura egin zen, uztailaren 7rako aurreikusita zegoen ohiko osoko bilkuraren ordez. Lehenik eta behin, 2016ko apirilaren 19ko eta maiatzaren 5eko eta 31ko bilkuren aktak onartu ziren. Ondoren, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) arautzen duen Ordenantza Fiskala onartu zen. EAJk, Talde Sozialistak eta CLIk horren alde bozkatu zuten, EH Bilduk, aldiz, aurka. Ordenantza osoa bozkatu aurretik, oposizioko taldeek aurkeztutako zuzenketak aztertu ziren. EH Bilduk hiru zuzenketa azaldu zituen. Lehenengo bietan Eliza Katolikoak OHZ ez ordaintzeko salbuespena indargabetzea proposatu zuten eta 8.3 artikulua aldatzea, hiri izaerako ondasun higiezinetarako bereizitako tasak ezartzeko, finka horien jabe gehiagori onura egiteko helburuarekin. EAJk horren aurka bozkatu zuen eta Talde Sozialista eta CLI abstenitu egin ziren. Hirugarren zuzenketa adostutako zuzenketa gisa gehitu zen, eta alderdi guztiek horren aldeko botoa eman zuten, EH Bilduk izan ezik; izan ere, idazkera berriak haien zuzenketaren espiritua jasotzen ez zuela uste zuen. Zuzenketa hori zergaren kuota osoari % 30eko hobaria gehitzeari buruzkoa zen, nekazaritza-, abeltzaintza- edo basogintzajarduerak lehenesten dituzten kokalekuen kasuan, Pandozalesen, Pie-

Udalbatza dran eta Arbiz-Barriosen daudenak. CLIk ere hiru zuzenketa aurkeztu zituen eta onartu egin ziren: EAJk, Talde Sozialistak eta CLIk berak horien alde bozkatu zuten, EH Bildu, aldiz, abstenitu egin zen. Beraz, kuota likidoak ez badu 6 euroko zenbatekoa gainditzen, landa- eta hiri-higiezinak zerga-salbuespen horren onuradun izango dira. Katastro-balioa gainditzen duten hiri izaerako ondasunei bereizitako tasak ezarriko zaizkie erabilera hauei dagokienez: industria-erabilera (1.000.000 euro, % 2 g.g.b.), merkataritza-erabilera (150.000 euro, % 0,35 g.g.b.) eta egoitza-erabilera (200.000 euro, % 0,35 g.g.b.). Azkenik, ostatuei, pentsioei, ostatuei eta abarrei ez zaie errekargurik aplikatuko. Honako kasu hauei ere ez zaie ezarriko: erakunde publikoen eskura dauden eta alokatzeko xedea duten higiezinak, adineko pertsonen egoitzetan dauden pertsonak erroldatuta egon izan diren eta beren jabetzakoa den azken higiezina, oinordetzan hartutako etxebizitzak (gehienez ere duela bi urte jarauntsitakoak), zergaren sortzapenaren aurreko ekitaldian transmisio-xedea zuten etxebizitzak, udalaren edo horren mende dauden erakunde publikoen etxebizitzak, ordenamenduz kanpokoak, hirigintzakudeaketapean edo erortzeko zorian daudenak, gutxieneko bizigarritasun-baldintzak betetzen ez dituzten etxebizitzak eta lana aldatzearen eta

Autonomia Erkidegotik kanpoko beste udalerri batera lekualdatzearen ondorioz hutsik geratu diren etxebizitzak. Ordenantzaren testu orokorrari dagokionez, labur esan dezakegu % 0,29ko tasa orokorra eta bereizitako tasak ezarri direla industria-, merkataritza- eta gainerako erabileretarako. Landa-ondasunei % 0,12ko tasa ezarri zaie; eta katastro-balio handiagoko ondasunei tasa gehitua ezarri zaie erabilera bakoitzeko. Salbuetsita egongo dira gizarte-jardueretarako erabiltzen diren ondasunak eta titulartasun publikoko osasunzentroen jabetzakoak direnak. Bestalde, hirigintza-enpresen jardueraren xede diren higiezinek, babes publikoko etxebizitzek eta nekazaritzakooperatiben jabetzako landa-ondasunek hobariak izango dituzte. Zuzenketen kapituluan adierazi bezala, hobariak ezarri dira honako hauentzat: nekazaritza- eta abeltzaintza-jarduerei lotutako ondasunak, Gune Historikoa Birgaitzeko Plan Berezia onartu ondoren birgaitze-obrak egin dituzten hirigune historikoko higiezinak eta Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza hutsen programarako lagatakoak. Hutsik dauden etxebizitzetarako % 50eko errekargua ere barne hartu da; hala ere, talde guztien artean adostutako salbuespenak ezarri dira. Bide batez, nabarmendu zuten udalak aldundiari eskatuko diola Balmasedan herritarrei zuzenean harrera egin ahal izateko baliabideak hornitzeko, jakinarazpen eta alegazioen aldia hasten denean. Udalbatzaren erakundeen fiskalizazioaren eta kontrolaren bigarren zatiari dagokionez, EH Bilduk 2 eskaera eta 5 galdera egin zituen, eta CLIk 5 eskaera eta galdera bakarra. Ondoren, EH Bilduk haustura hidraulikoaren aurkako mozioa aurkeztu zuen eta aho batez onartu zen. Osoko bilkura ikusleen galderekin amaitu zen, enpleguari buruzkoak. Osoko bilkura amaitutakoan, udalbatzak omenaldia egin nahi izan zion Alfonso "Tito" Zugastiri udaleko politikan 25. urte bete zituela eta.


Uztaila 16

OMENALDIA

Udalbatzak omenaldia egin dio Alfonso “Tito� Zugastiri

Omenaldiak Tito ustekabean harrapatu zuen

Alkateak urrezko putxera eman zion, balmasedar tradizio honen alde egindako lanagatik. Bere 25 urteko lana errepasatzen duen argazki-albuma ere oparitu zion.

Ekainaren 23an egindako ohiko osoko bilkura amaitzean, Udalbatzak omenaldi eskaini nahi izan zion Alfonso, "Tito", Zugastiri, tokiko politikan lan egiten dueneko 25. urteurrena ospatzeko. Horretarako, urte horietan Titoren lankide izan diren talde politikoko zein oposizioko kideak, funtzionarioak eta langileak elkartu ziren, bai eta bere lagunak eta senideak ere. Inola ere espero ez zuen sorpresak ustekabean harrapatu zuen Tito, eta alkatearen hitz gozoak eta estimuzko hainbeste pertsonek parte hartu izana hunkituta eskertu zituen. Jarraian, Lurralde Zinegotziak berak keinu hori eskertzeko idatzitako gutun irekia argitaratu dugu: "Eskerrik asko! Ez da erraza nire esker ona adierazteko hitz egokiak aurkitzea, Balmasedako hiribilduko zinegotzi izendatu nindutenetik 25 urte bete direla ospatzeko ekainaren 23an bildu zirenentzat. Ekimen hunkigarria izan zen eta giza sentimendu indartsua sentitu nuen horretan. 25 urte hauetan udalean nirekin harremanetan egon diren pertsonek sorpresa ederra eman zidaten, batzuetan ondo eta bestetan hobeto gure hiribildua aurrera egin dezan lagundu didaten pertsona horiek: idazkariak, kontu-hartzaileak, bulego teknikoko arduradunak, funtzionarioak, langileak etab. Aipatu behar ditut ere 1991ko ekainaren 15ean zinegotzi izendatu nindutenetik gobernu taldean ondo-ondoan izan ditudan hiru alkateak: JesĂşs Suso lehenik eta behin, Joseba Zorrilla ondoren eta urte gehiagotan eta gaur egungo Ă lvaro Parro, batek daki noiz arte egongo dena. Ezin ditut alde batera utzi ezta ere Eusko Alderdi Jeltzaleko kide guztiak, urte hauetan Bizkaiko lehenengo hiribildua dena elkarrekin gobernatzeko erantzukizuna izan baitugu. Jakina, ezin ditut eta ez ditut ahaztu nahi besoz beso gurekin elkarlanean izan diren alderdi eta talde politikoak. Laburbilduz, inor ez ahazteko, milesker guztioi, eta, bereziki, nire emazteari, berak laguntzen eta jasaten nauelako, nire alabari eta nire bilobei, nire familia osoari, alegia. Eskerrik asko." Zorionak Tito, zure lanarekin urte askotan jarraitzea espero dugu.

Udalbatza Aretoa bete egin zen

7

Laburki Arkitekto izateko oposizioa Balmasedako Udalak arkitekto izateko lanpostu baten lehiaketaoposizioa abiarazi du, administrazio bereziko eskalan. Eskaerak aurkezteko epea uztailaren 18an bukatuko da. Informazio gehiago ezagutzeko kontsultatu Estatuko Aldizkari Ofiziala (ekainaren 28koa) edo galdetu Balmasedako Udalaren bulego nagusietan.

Hurrengo osoko bilkura Hurrengo ohiko osoko bilkura irailaren 8an, osteguna, egingo da, 17:00etatik aurrera. Ohikoa denez, osoko bilkuren aretoan izango da, udaletxeko lehenengo solairuan.

Ortzadarraren bandera Udaletxearen fatxadan

Elkarbizitzaren aldeko sinboloa Ekainaren 28an LGTB (lesbianak, gayak, transexualak eta bisexualak) Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatu zen. Udalak ospakizunarekin bat egin nahi izan du eta udaletxeko fatxadan ostadarraren bandera eskegi zuen, pertsona guztien arteko berdintasunaren sinbolo gisa, haien sexujoera zeinahi izanik ere. Duela gutxi, baita ere, haizeak ostadarraren bandera astindu zuen udaletxeko fatxadan, Orlandon gertatutako sarraskiaren biktimen oroimenez. Ekainaren 12an gertatu zen sarraskia; 29 urteko gizon batek gay komunitatean ezaguna zen diskoteka batean zegoen jendea tirokatu zuen. AEBetako historian erregistratu den tiroketarik larriena izan da. G.B.


8

Laburki Adif enpresaren obrak Besteak beste, FEVEko trenbideen ustiapena kudeatzen duen Adif enpresa lanak egiten ari da trenbideko ezponda eusteko eta belarsastrakak garbitzeko. Lan horiek egiteko linea elektrikoaren hornidura moztu behar denez, gauez garatu behar dira obrak, eta horrek zaratak sortu ditu inguruan. Aurreikuspenen arabera, lanak uztailaren erdira aldera amaituko dira.

Elementu handien doako bilketa Udalak etxez etxeko elementu handien doako bilketa-zerbitzua eskainiko du. Altzari, koltxoi, somier edo tamaina edota pisua handiko beste edozein objektu badaukazu, deitu 665738196 telefono zenbakira eta dohainik joango dira zure etxera edo zuk esandako tokira behar duzuna batzera. Gomendagarria da horrelako elementuak ohiko hondakinak batzeko edukiontzietan ez sartzea edo horien alboan lurrean ez ustea. Izan ere, hori egitekotan ezingo dira birziklatu. Bide batez, gogorarazi nahi dizuegu era horretako objektuak kalean uztea 1.500 eurorainoko isunekin zehatzen dela.

UdalBerriak

HAUTESKUNDEAK

EKAINAREN 26KO HAUTESKUNDEEN BALMASEDAKO EMAITZAK Jarraian ekainaren 26an egindako estatu-mailako hauteskundeen Balmasedako emaitzak argitaratu ditugu:

Alderdia EAJ-PNV AHAL DUGU PSE-EE (PSOE) EH BILDU PP C´S PACMA UPYD RECORTES CERO GRUPO VERDE EB-AZ PCPE VOX

Botoak Ehunekoa

Balmasedan: PP C´S %7,62 %2,26

1.453 1.246 715 378 327 97 24 8

33,84 29,02 16,65 8,80 7,62 2,26 0,56 0,19

6 5 4 3

0,14 0,12 0,09 0,07

AHAL DUGU % 29,02

eta % 1,17k boto nulua. Aurreko hauteskundeetako datuen aldean, pasa den urteko amaieran egindakoak,

abstentzioak gora egin du (% 3,32) eta, ondorioz, parte-hartzeak behera egin du ia proportzio berean.

Balmasedan biztanleen % 72,39k bozkatu zuen, % 27,61 abstenitu ziren, % 0,65k boto zuria eman zuen

EH BILDU %8,80

EAJ/PNV % 49,86

PSE-EE (PSOE) % 16,65

INGURUMENA Balmasedako BHIko 30 ikasle inguruk parte hartu dute Udalerriko Eskolarteko Foroan

Aldi baterako egonaldiak León Trucíos Egoitzan León Trucíos Egoitzak behin betiko egonaldian dauden adinekoen egoitzari zerbitzu osagarriak eskaintzen jarraitzen du. Hala, aldi baterako diru sarrerak egiteaz gain, lotan geratu gabe ere lortzen dira diru sarrerak. Izan ere, eskaintzen diren zerbitzu guztiak erabili ahal dira, baina egunez soilik. Informazio gehiago eskuratzeko deitu 946800601 telefono zenbakira, idatzi @fleontrucios.com helbidera edo jo Kubo kaleko 9. zenbakian dagoen egoitzara.

Udalerriko Eskolarteko Foro osoa Eskolako Agenda 21 programan parte hartzen duen Balmasedako institutuko ikasleak ekainaren 3an elkartu ziren gure udalerriaren ingurumenari buruzko jardunaldi batean. Eskolako Agenda 21 ingurumenhezkuntzako programa da, eta ingurumen-arazoak konpontzeko parte hartzeko ezagutzak, gaitasunak, jarrerak, motibazioa eta konpromisoak

garatzea du xede. Proiektuan parte hartzen duten zentroek urtero landuko duten gaia aukeratzen dute; aurten, udalerriko ikasleek hondakinak aztertu dituzte. Udaletxean egindako bilera horretan, 30 ikasle inguruk parte hartu zuten. Álvaro Parro alkate jaunarekin eta Gorka Lopez Zabalbeitia udal-teknikariarekin bildu ziren beren zen-

troan hondakinen inguruan egindako jarduerak azaltzeko. Gero, ikasleek udalerria hobetzeko zituzten proposamenak aurkeztu zizkieten. Bestalde, ikasleek ingurumena zaindu eta babesteko konpromisoak hartu zituzten. Azkenik, Udalerriko Eskolarteko Foroa bukatzeko, ikasleek eurek konposatutako bertsoa abestu zuten.


Uztaila 16

INMIGRAZIOA

Kulturartekotasunaren IX. Astea Ekainaren 6tik 10era, berriz ospatu zen Kulturartekotasunaren Astea Balmasedan. Horren helburua hiribilduan elkarrekin bizi diren kulturetara hurbiltzea da. Aurten ere, antolatutako ekitaldiak zapore eta kolore exotikoz beteak egon dira. "Dibertsitate-mundu bat josten" izeneko erakusketa Klaret antzokian egon zen ikusgai aste osoan, Emakumeak Aniztasunean elkartearen eskutik. Horretan hainbat esanahi zituzten kakorratz-mandalak ikus zitezkeen. Horma batean eta bigarren solairura igotzeko eskaileretan jarri zituzten. Anistasunari buruzko photocalla Hajar Samadi eibartarra ere han

egon zen, eta mundu arabiarraren eta musulmanaren arteko desberdintasunak azaldu zituen, batez ere, emakumeei dagokienez. Euskadin bizi izandako esperientziaz ere aritu zen. Munduko ipuinei esker, hainbat herritako kondairak ezagutzeko aukera izan genuen, esaterako Laosko mitoa, eguzkiei buruzkoa. Amaitzeko, ostegunean arabiar pastak eta tea eskaini ziren Done Joane plazan eta aniztasunari buruzko photocalla egon zen. Amaiera hori biribiltzeko batukada izan genuen egun horretako pintxo-potea girotzeko.

GIZARTE EKINTZA

Sekulako antolakuntza Nagusien Egunean Joan den ekainaren 11n ospatu zen Nagusien Eguna bi hilabeteko epe laburrean ezin hobeto antolatu eta gero; punta-puntan jarri ditu berriz ere Balmasedako antolatzaileak. Bi egunetan bakarrik egin ziren dastatzeetan eta Enkartur elkarteak antolatutako bisita gidatuetan izena emateko erreserba guztiak, eta Jubilatuen Elkarteak antolatutako bazkarira 640 lagun joan ziren. Jaiaz gozatzera etorri ziren elkarte guztiek janari bikaina txalotu zuten, eta jakien artean nabarmentzekoa izan zen Zubi Zaharrarekin eta Balmasedako “b” hizkiarekin apaindutako arroz-esnea. Horrez gain, jubilatuek argi utzi zuten dantza egiteko pistako maisuak direla. Balmasedako Jubilatuen Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie egindako lanarekin hori guztia gauzatzea posible egin zuten boluntario guztiei.

Nagusiak Bizkaiko Jubilatu eta Pentsiodunen Elkartea ekitaldi honen laguntzailea da, eta presidentea den Roberto Martínez Celorriok honako esker oneko eskutitza hau bidali du: “Nagusiak elkarteko zuzendaritzak eskerrak eman nahi dizkizue eta zoriondu egin nahi zaituzte ekainaren 11n ospatutako Bizkaiko Nagusien Egunaren antolakuntza eta gauzatze onagatik. Egunean zehar jai giro aparta egon zen, eta elkarte ezberdinetako bazkideek egun ikaragarri batez gozatu zuten, eta bene-benetan espero dugu urtero antolatuko ahal izatea. Balmasedako elkarteak Domingo Martínez arduradun nagusiarekin eta Jesús Susorekin egindako elkarlana nabarmendu nahi dugu, eta nola ez, boluntario guztiek egindako lana. Enkarturren lana eta ongi egitea ere

eskertzen dugu, eta bereziki Leire Martínezen lana nabarmendu nahi dugu, antolakuntzan egin duen lanari esker dena ondo irten baita. Bukatzeko, Balmasedako Udalak, alkate den Álvaro Parroren eskutik, agertu zuen prestasuna eskertu nahi dugu. Alkatea gure ondoan egon zen une oro, eta zoriondu egin nahi dugu hain berezia den eta ondo zaindua dagoen hiribildua ordezkatzeagatik. Ezin izango dira aurten Balmasedan prestatutako babarrunen putxera eta arroz-esneak hobetu, muga goi-goian jarri dute eta. Hori bai, espero dugu oztopoa ez izatea datorren urtean beste udalerri bat antzeko egun bat antolatzera animatzeko. Zuen laguntza eskertu nahi dugu berriz ere, dena hain ondo irtetea lortu zenutelako."

“Kerik gabeko gelak´” lehiaketaren sariak riak banatu ziren ekainaren 15ean. Ekitaldi horren helburua da aipatutako kolektiboa informatzea eta sentsibilizatzea tabakoaren kontsumoak osasunean eragin ditzakeen kalteen inguruan. Herrian, irabazlea Zubi Zaharra Ikastolako DBH 1. mailako ikaslea den Paula Campano Gutiérrez izan zen. Aipamena merezi dute baita ere finalera iritsi ziren hoIrabazle instituzioen ordezkariekin nako ikasle hauek: Ander Gutiérrez (2. mailakoa), Laura Diarce Díez (2. mailakoa) eta Elia Osegui (1. mailakoa), Osakidetzak antolatzen duen eta Bizkaiko DBHko ikasleek hirurak ere Zubi Zaharra Ikastolako ikasleak. parte hartzen duten “Kerik gabeko gelak” lehiaketaren sa-

9

Laburki

Stop zurrumurruak Azken urteetan ikasle immigranteen zenbatekoak gora egin izanagatik maila akademikoa derrigorrean gutxitzen duelako ustea hedatzen ari da jendartean. Legean jasota dago hezkuntzarako eskubidea. Hori horrela, aipatu beharra dago atzerriko ikasleek Espainiako ikasle guztien % 9 baino ez direla. Gainera, ikerketek adierazitakoaren arabera, eskolaporrota atzerritik etorritako ikasleen zein ikasle espainiarren artean ematen da. Izan ere, familien estatus sozioekonomikoa da eskola-porrotean eragin handiena duen alderdietako bat, familiak atzerrikoak zein tokikoak izanik ere. Bestalde, atzerriko zenbait ikaslek beste zailtasun batzuk izaten dituzte, hala nola ikasturtea hasita dagoenean bat egin behar izatea, ikasketen hain aldekoa ez den inguruan bizitzea edota hizkuntzarekiko zailtasunak edukitzea. Hasierako oztopo horiek gainditzen dituztenean, errendimenduak hobera egiten du eta tokiko ikasleen antzeko emaitzak izaten dituzte. Beste alde batetik, ikasle atzerritarren errendimendua txikiagoa izateak ez die inola eragiten hezkuntza-kalitateari edo ikasle espainiarren ikasketa-erritmoari. Tokiko ikasleek atzerriko ikasleek beste ikasten dute, baita batez besteko nota osoak oro har behera egiten duenean ere. Aipatu beharra dago atzerriko ikasle asko dituzten zenbait zentrok batez bestekotik gaineko eskola-errendimendua dutela. Horrek ageriago uzten du uste horiek ustelak direla. Halaber, ezin da ukatu immigrazioak kultura- eta hezkuntzaekarpen handia egiten diela zentroei.


10

Laburki Lanbideren Enplegu Zentroaren udako ordutegia Lanbideren Enplegu Zentroak udako ordutegia izango du, eta irailaren 1era arte 08:00etatik 15:00ak arte irekiko ditu ateak, jendea joan dadin. Abuztuaren 1etik 26ra oporrengatik itxita egongo da.

BalmaDenda ospakizunetan Balmasedako Merkatarien Elkarteak, BalmaDendak, oso positibotzat jo du ekainaren 24an igarotako eguna. Jendearen partehartzea nabarmena izan zen antolatu zuten jaian. Mugimendu gehiago egon zen saltokietan, bezero askok ekainean eskuratutako deskontuak aprobetxatu zituztelako beherapenen aurreko erosketak egiteko.

UdalBerriak

LANA

LANKIDETZA-HITZARMENA GRADUATU SOZIALEN ELKARGOAREKIN Joan zen ekainaren 6an Balmasedako udalak hitzarmen bat sinatu zuen Graduatu Sozialen Elkargoarekin, BalmasedActiva elkarteak Balmasedako Enplegu, Dinamizazio Ekonomiko eta Gizarte Zerbitzuen Zinegotzigoari egindako eskariari erantzuteko. Lankidetza-hitzarmen bat da, non helburua lan eta Gizarte Segurantzako zuzenbidearen arloan lanaren inguruko aholkularitza eta orientazioa eskaintzeko herritarrentzako orientazio juridikoko doako zerbitzua ezartzea den, bai langabeentzat, bai lanean ari direnentzat. Orientazioa Bilboko Lan-arloko Epaitegietan egingo da, Barroeta Aldamar kaleko 10. zenbakiko 1. solairuan. Orientazioa jaso nahi du-

Hitzarmenaren sinadura Alkatea eta BartolomĂŠ Aristeguiren artean, Auditore Soziolaboralen Euskal Erakundearen Presidentea hain zuzen. tenek elkargoaren egoitzan hitzordua eskatu beharko dute aldez aurretik.

Ez dira zerbitzuaren barnean sartuko ekintza judizialak edo auzibidetik kanpoko ekintzak; soilik informaziorako eta orientaziorako zerbitzua da.

MERKATARITZA

Antonio De Francisco bitxi eta erloju dendak 100 urte bete ditu

Kontsumo ohiturei buruzko azterketa Udalak kontratatutako aholkularitza bat lanean ari da kontsumo ohiturei buruzko azterketa bat egiteko eta Balmasedako merkataritza sektorea orokorrean aztertzeko. Datozen asteetan aholkularitza horretako langileak etxeetara eta zenbait saltokietara joango dira inkestak egitera.

Udako ordutegia Merkataritza Bulegoan Elkarwork-Gunean kokatuta dagoen Merkataritza Bulegoak jendeari arreta emateko honako ordutegia izango du: uztailean eta abuztuan 8etatik 14ak arte (astelehenetik ostegunera). Asteazken arratsaldetan itxita egongo da eta ostiraletan soilik telefono bidezko arreta eskainiko da honako telefono zenbakian: 946390001.

Antonio De Francisco bitxi eta erloju dendak 100 urte bete ditu 2016an; erronka handia txikizkako saltokientzat. Antonio Balmasedara etorri zen eta berton geratu zen. Eta mende bat geroago, bere oinordekoek jarraitzen dute berak ekindako lanarekin. Pasa den uztailaren 1ean, sortzailearen ilobek ospakizun handia egin zuten eta nahi izan zuten une berezi hartan balmasedarrek eta denbora honetan egiten joan diren lagunek parte hartzea. Efemeride hau oroitzeko, erloju-dendaren fatxadan jarritako xafla bedeinkatua dago. Zorionak!

Argi: arkitektura bulego berria hiribilduan Argi Arquitectura Balmasedan jada existitzen diren zerbitzuei gehitu zaien beste zerbitzu bat da. Eraikinen Ikuskapen Teknikoan (EIT), fatxaden eta estalkien birgaitzean eta konponketetan, txosten teknikoetan eta jardueren lizentzietan espezializatutako arkitektura bulegoa da. Bulego horretan, halaber, honakoei buruzko informazioa jaso ahal izango duzu: irisgarritasun proiektuak,

igogailuak, aldamioak, segurtasun eta osasun planak, energia aurrezteko neurrien ezarpena eta abar luze bat. Argi Arquitectura merkataritza ordutegian irekita egongo da jendearentzat PĂ­o Bermejillo kaleko 38. zenbakian (Elkarwork-Gunean), edo telefono bidez ere jarri zaitezke beraiekin harremanetan, honako zenbakian: 946055126.


Uztaila 16

KIROLA

2016ko eskolen lasterketa

Bizkaiko XXII. Itzulia egin eta gero, junior kategorian estatuko probarik onena, Balmasedako Txirrindularitza Elkarteak beste lasterketa bat antolatu du helburu berarekin: oinarri-txirrindularitza sustatzea. Uztailaren

24an 10:30etik aurrera ospatuko den eskolen lasterketa da, hain zuzen ere. Oraingoan lehiakortasuna albo batera utzi eta kirol eder eta gogor honetan bakarrik jarriko da arreta, eta 9 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzenduta

Enkarterri B Txapelketaren haurlehiaketa Balmasedak irabazi du

Enkarterri B Txapelketaren irabazleak Joan den maiatzaren 28an Ortuellan egindako Enkarterri B Txapelketaren haur-kategoriako irabazleak honako hauek izan ziren: Kemen Arias, Aketza Beci eta Iker Portillo. Balmasedako Pelotazale Elkartearen haur-kategoriako kideak dira. Gogoratzeko kirol-ekintza, benetan, eta, ziur asko, ez da azkena izango. Zorionak!

dago. Ibilbidea Mendiako ikastetxeetan hasiko da, gero Kalbario kalea igoko dute, Presa Encimera kaletik jarraitu eta irteerako puntura bueltatu arte.

Merino Kortazar neba-arrebak

Eider Merino Euskadiko Txapeldun izendatua izan zen Sopelan ekainean, eta horren ostean, Alacanten Espainiako 23 urtetik beherakoen erlojupeko lehiaketa lortu du, eta aipatzekoa da ez dela modalitate honetan espezialista. Horrez gain, lineako txapelketan laugarren geratu da, eta denboraldi osoan zehar izan duen sasoi eta jarraitutasun maila ona agerian utzi ditu. Une honetan liderra da Mendiko Espainiako Kopan eta 23 urtetik beherako orokorrean. Azken proben ostean Euskalduna Txapelketako lidergoan indarra hartu du. Denboraldia ez da bukatu, oraindik Italiako Giroari aurre egitea falta zaio. Buru izaten jarraitzea opa diogu hemendik eta espero dugu inguru hauetan ere garaile izatea. Merino Kortazartarren leinua ez da hemen amaitzen. Eiderren neba zaharra, Igor, Burgos BH taldeko profesionala dena, ekainaren 23an nazioarteko panoramako txirrindulari onenekin lehiatzen aritu zen. 40 km baino gehiago dituen Espainiako Txapelketako erlojupekoa txirrindulari gutxik bezala gauzatu zuen, probaren lehenengo zatia onenen erritmo berdinean egin zuelarik. Proba bukatzean, merezimendu handiko 19. postua lortu zuen. Igande goizean ere distiratsu egon zen Espainiako Lineako Txapelketan; lehenengo taldean sartzea lortu zuen, pelotoiko txirrindulari nabarmenduenekin. Hala ere, irabazlea J. Rojas izan zen, Movistar taldekoa baita ere. Talde honetako kideak izan ziren asteburu osoan zehar menderatzaile nagusiak.

Pelotazale Elkarteak eskerrak eman nahi ditu Balmasedako Pelotazale Elkarteak gurasoei, lagunei eta bazkideei eskerrak eman nahi dizkie Garagardoaren Azokan emandako laguntzagatik, bai eta udalari ere. Azokan zozkatutako Berasaluze II.aren eta Urrutikoetxearen kamisetak Villaverde Turtziozen (Kantabria) amaitu dute, Aimar eta Asier Markina Pikasarriren izenean. Zorionak! Elkarte Pelotazalearen ikasleak Pintura, burdineria, paper pintatuta, etxeko tresneria eta opariak Aldapa, 16/18 Tel. eta Faxa: 946 801 752 Balmaseda

Decoraciones Javi

11

Laburki Igerilekuak udan Udako udal-igerilekuak irailaren 11ra arte (igandea) egongo dira irekita. 11:00etatik 20:00etara egongo dira jendearentzat zabalik, etenik gabe eta asteko egun guztietan.

Mendi Taldea Mendi Taldeak antolatu duen hurrengo irteera egun erdiko txangoa izango da, irailaren 18an, Ondarroako (Bizkaia) Tontorramendi mendira (386m ). Informazio gehiago info@balmasedamenditalea.net helbidean, Mendiko Etxean edo 946800646 telefono-zenbakian astearte eta ostegunetan, 20:00etatik 21:00etara.

XXI. Galarleiz Mendi Maratoia Iritsi da gure eskualdeko probarik enblematikoena, Galarleiz maratoi alpinoa. Aurten, uztailaren 17an egingo da. Maratoia Ordunteko mendien gailur-lerroetatik igarotzen da, hain zuzen ere Euskadi, Burgos eta Kantabriako muga naturaletik. Desnibel metatua 4.166 metrokoa da. Ibilbidean zehar 7 hornidura-gune egongo dira (5 gunetan likidoak banatuko dira eta 2 gunetan solidoak eta likidoak), Gainera, izena ematen duen partehartzaile orok jasoko du korrikalariaren poltsa helmugara iristean (kamiseta, galtzerdiak, eskuoihala, buffa eta domina edukiko ditu). Galarleizen ez da saririk dirutan emango, probaren filosofia inguru pribilegiatu batean kirolaz disfrutatzea delako. Horixe egin nahi baduzu, ez izan zalantzari eta lehenbailehen apuntatu zaitez, 1.000 parte-hartzaileetara iristean ezin izango baita izena eman. Informazio guztia eskuragarri dago www.galarleiz.org. web orrian.


12

Laburki Jubilatuen Elkartearen bidaiak Balmasedako Jubilatuen Elkarteak honako bidaia hauek antolatzen ari da: Lehenengoa uztailaren 9an egingo da, Cobarrubias eta Lermara, gereziaren jaiaz gozatzeko. Irailaren 12tik 16ra, Kixoteren ibilbidea egingo dute Mantxako lurraldeetan. Ciudad Real, Puerto Lapice, Campo de Criptana, Argamasilla de Alba, Lagunas de Ruidera, Villanueva de los Infantes, Las Tablas de Daimiel, Almagro eta Toledo bisitatuko dituzte, hain zuzen ere. Pertsona bakoitzeko prezioa, bi pertsonentzako logelan, 310 euro izango da (90 euro banakako gehigarriagatik). Bidaia-asegurua, autobusa, monumentuetarako sarrerak eta Toledoko tren turistikoa hartzen ditu barne prezioak, besteak beste. Egonaldia Ciudad Realeko erdiguneko lau izarreko hotelean izango da. Azkenik, azaroaren 4tik 14ra, Benidormeko jaiak in situ bizitzera joango dira. Informazio gehiago jaso edo izena eman nahi baduzu, elkartearen bulegoetara bertaratu zaitezke.

Errefuxiatuen aldeko bilketa Balmasedako gazteak premia biziko produktuen bilketa antolatzen ari dira, errefuxiatuen eremuetara eramateko. Laguntzeko interesa duzuenok Gaztetxokora (Pio Bermejillo 40) hurbildu zaitezkete, uztailaren 11tik 14ra, 10:00etatik 14:00etara, eta dohaintzak egin. Produktu premiazkoenak honako hauek dira: arropa, higienerako elementuak, haurrentzako osagarriak, eguzkitzako betaurrekoak etab.

UdalBerriak

LEHIAKETAK

ASTE SANTUKO ARGAZKIEN III. LEHIAKETAKO SARIAK

Obra irabazleak Hauexek dira Memorial Javier María Santa Coloma izeneko argazki-lehiaketako 3 edizioko saritutako obrak: 1.200 euroko lehenengo saria: Natxo Etxebarria (Balmaseda) Gaia: Argirantz/ Izenburua: Argi kontrako mina

800 euroko bigarren saria: Jose Antonio Romeo Mancho (Balmaseda) Gaia: Tradizioa eta sakrifizioa/ Izenburua: Erorikoa hiru zatitan 200 euroko tokiko accesita: Ane Matabuena (Balmaseda) Gaia: Pasio-egoerak/ Izenburua: Et rumorum - Abaildura Zorionak 2016ko irabazleei. Gurutze-bide Bizidunaren Elkarteak parte-hartzea eskertu nahi du, modu batean edo bestean gure tradizioari harri koskorrak ekartzen dizkiona. Sariak datorren uztailaren 15ean banatuko dira, 20:00etan, Balmasedako Pasio Bizidunaren Interpretazio Zentroan. Irabazi duten obrak eta finalera iritsi direnak aipatutako zentroan ikusgai egongo dira uztailean, abuztuan eta irailean ate irekien jardunaldietan.

Erdi Aroko Azokako argazki txapelketan saritutako lanak Balmasedako Erdi Aroko Azokako VI. argazki-txapelketaren epaimahaiaren erabakia ezagutu dugu. Honako hauek izan dira saritutakoak: 1. saria: Argazki baten meritu nagusia begietarako festa izatea da (José Pablo Perez) 2. saria: Mihi bifidoa ( Javier Barrutia )

3. saria:Ilara bete-betean ( Jose Luis Rodriguez ) Gazteen saria: Saltxitxa Erdi Aroko erara (Aimar Orrantia, 12 urte) Zorionak, artistak! Balmasedako Skylight argazki-taldeak, txapelketaren antolatzaileak, txapelketan parte hartu duten argazki guztiak jarriko ditu webgunean.

Luis María Hidalgoren Etxerako bidean argazkia irabazle El Correo egunkariak antolatutako 2016ko Begirada bat Bizkaiko Garraiobide Publikoei argazki-txapelketaren irabazlea izan da Luis María Hidalgo Skylight argazkitaldearen bazkidea “Nire bizitza garraiobideetan” kategorian. Zorionak, Luis María!

Etxebarriak irabazi du berriz ere Ganbara saria

Hiru irabazleak beren obrekin Sodupeko Ganbara Argazki Taldeak antolatzen duen Argazki Lehiaketa bigarren urtez segidan irabazi du Natxo Etxebarria balmasedarrak. Irabazi duen obran Herrerako paisaia lainotua agertzen da, eta autoreak Zigzag izena jarri dio. Sari guztiak Balmasedan geratu dira, bigarren postua Javi Barrutiak irabazi baitu erretratu batekin, eta hirugarren postua Iker Otaolak lortu du, paisaia batekin. Zorionak!

Etxerako bidean

TRAMEINSA TRANSFORMADORE MEKANIKO INDUSTRIALAK, S.L. Metalgintza Burdina Altzairu herdoilgaitza Letoia Aluminioa

Telefonoa: 94 680 16 16 - Faxa: 94 610 20 58 Galtzada, 40 - 48800 BALMASEDA

·Instalazioak ·Konponketak ·Aparatu sanitarioak ·Sukalde eta komunetako konponketak...

Telefonoa: 687 535 874

BALMASEDA


Uztaila 16

Lana - Lan bila nabilen emakumea naiz. Lan-esperientzia: sukaldaritza (pintxoak egin), garbiketa, lisaketa eta umeak eta adinekoak zaintzea. 653941462 / 618771521. - Lan bila nabil, eta etxeak garbitzeko, nagusiak zaintzeko edo lisatzeko prest nago. Esperientzia daukat (Diana). 667323011. - Lan bila nabil, eta etxeak garbitzeko, nagusiak zaintzeko edo lisatzeko prest nago. Esperientzia daukat (Daniela). 651643320. -Txirikordak egiteko prest dagoen neska. Ekonomikoa. Whatsapp bidez ere erantzungo da. 674580471. -Erizaintzako laguntzaile titulatua, Balmasedakoa, adineko pertsonak etxez etxe zaintzeko prest. Egunez edo gauez. 670227500 -Adinekoak zaintzeko eta etxeko lanak egiteko prest dagoen neska. Esperientziaduna. 691163271 (Nerea) - Etxez etxe txatarra biltzen duen gaztea; gainera, lonjak eta kamaroteak garbitzen ditu. 618379335.

Salmenta -Zurezko mahai zabalgarria eta altzari lagungarria salgai. Ezin hobeak txokoetarako. Neurriak: 85 x 145, 245era zabalgarria. Altzari lagungarria: 70 x 40 x 78. Prezioa: 300 euro. 670847487. - Apartamentua salgai Laredon, hondartza inguruan. Eraikina berriztatu berri dago, eta gutxi gorabehera 57 m2-ko azalera du. 2 logela, egongela, sukaldea eta bainugela. Terraza handia. Oso eguzkitsua. 86.000 euro. Ez deitu higiezinen agentzietatik. 635173995 (Laura). -Garaje-plaza itxia salgai Enkarterri etorbideko 20-22 zenbakietan (Plaza Gorriaren azpian). 629451979. -Zortzi urteko telebista bat salgai. Primeran ikusten da, txokoren batean jartzeko aproposa da eta merkea: 65 euro. Lurreko Telebista Digital sintonizatua opari. 667486586. - Pisua salgai Kristo kaleko 22 zk.an, 3. solairua. Sukalde-jantokia, 3 gela, komuna eta balkoia. Kanpora ematen du alde guztietatik. Salneurri ona. 654571128. - Garaje-partzela itxia salgai, beilatokipean. 615740171 -Guztiz eraberritutako etxebizitza salgai San Inazio auzoan; hiru logela, sukalde-jantokia, bainugela, jaki-tokia eta balkoia. Dena kanpokoa. Aparkaleku ona eta prezio ona. 654571128. - 100 m2-ko lonja saldu edo alokatzen da Enkarterri etorbideko 56. zenbakian. 944434247. - Etxe atxikia salgai Villanueva de Menan. 4 logela, sukaldea, 2 egongela, 2 bainugela, 2 kotxe sartzeko garajea, txokoa eta lorategia. Gasolio-berogailua. 200.000 euro. 679597404.

Alokairua - Garaje-plaza alokairuan Gizarte Segurantzaren ondoan, Magdalenan. 946102270. -Garajea alokatzen da Felix de La Torre kalean. 676917108 -Garajea alokatzen da Erreka kalean . 637745371. -Garajea alokatzen da Graziako Andra Maria kalean. 649608647. - Logela bateko apartamentu bat alokatzen da (40 m2) Pío Bermejillo kaleko 8. zenbakian, 1. esk. Altzariz jantzia. 667263675. - Garajea alokatzen da Magdalenan, Gizarte Segurantzaren ondoan. 50 euro. 645700597.

13

HERRITARRAK Etxebarria doktoreak erretiroa hartuko du

Etxebarria doktorea bere kontsultan Uztailean hartuko du erretiroa Juan Ignacio Etxebarria doktoreak, duela 34 urtetik Balmasedako osasun titularra eta burua. Etxebarria Orozkon jaio zen eta BAME izan zen Gurutzetako ospitalean, barne-medikuntzan, Gipuzkoan aldi batean lan egin

eta gero. Nazioarteko hainbat ikerketatan parte hartu du, aldizkari espezializatuetan argitaratutakoak, hala nola The Lancet, hipertentsioari buruzko Hot izeneko ikerketei esker. Gainera, orain dela sei urte lanmerituaren domina eman zioten Kordoban. Hitz batean, lanera eta jendearen zerbitzura eman zuen bizitza. Juan Ignacio txirrindularitzaren zale amorratua da eta 25 urte baino gehiagoan lagundu du gure txirrindularien elkartean, ahal izan duen guztietan. Bere aisialdi eskasa bidaiatzeko eta arterako eskaintzen du. Lerro hauen bitartez, Etxebarria doktoreak eta bere familiak eskerrak eman nahi dizkiete osasuna bere eskuetan utzi duten guztiei. Lanean jarraituko du, medikuntza pribatuan oraingoan, oraindik asko baitu egiteke.

Mójate - Busti Zaitez kanpaina Esklerosi anizkoitzaren aldeko MójateBusti Zaitez kanpainaren 19. edizioa ospatuko da uztailaren 10ean udal-igerilekuetan, Eugenia Epalza Euskadiko Fundazioak antolatuta. Kanpaina horrek helburu

du gizartea gaixotasun horretaz jabetzea, oraindik ezin baita sendatu eta pertsona gazteei kalte egiten baitie, bai eta gaixoei eskainitako errehabilitazio-zerbitzuak finantzatzeko dirua biltzea ere.

BalmaBerria elkarteak eskerrak eman nahi ditu

BalmaBerriako aktoreak. Argazkia: José Miguel San Vicente Crespo. Antzerki eta zinemaren inguruko BalmaBerria Elkarteak Las hijas de Eva antzezlanak izandako harrera oso ona eskertu nahi du, ikasleek ikasturte amaierarako antolatu zutena. Klaret Antzokia ia-ia erabat beteta zegoen, eta aktoreek jendearen maitasuna, emozioa eta esker ona jaso eta sentitu ahal izan zuten. “Eskerrik asko zuen laguntza eskuzabalagatik, jendearen inplikazioagatik, egindako ahaleginagatik eta lortu dugun maitasunagatik. Hori gabe proiektu berri hau ez zen posible izango. Orain elkarrekin sortzen, ibiltzen eta hazten jarraitu behar dugu. Eta mezu bat: “zure bihotza aske da, izan ausarta eta egiozu kasu”. Elkarteak eskerrak eman nahi dizkio Balmasedako Udalari, komunikabideei eta Sorginak Taldeari zuzeneko musika jarriz laguntzeagatik. José Miguel San Vicente Crespo argazkilariak aipamen berezia merezi du. Esker emate honetan ageri den argazkia berea da.


14

UdalBerriak

Uztaila 16

Agenda

Argazkia/Foto: Estrella Estébanez Palacios

Bestelakoak Udaltzaingoak aurkitutakoak Uztailaren 6an, Udaltzaingoak honako hauek aurkitu ditu: giltzak, betaurrekoak, neska-relojua, zorroa, umetxo zapata eta gizonezko erlojua.

KZgunea uztailean Uztailean KZguneak goizez irekiko du, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara. Ikastaroak eta mintegiak: - LibreOffice Calc. Sortu zure kalkuluorriak: uztailaren 26an eta 27an, 09:00etatik 11:00etara. -LibreOffice Impress. Sor itzazu aur-

kezpenak eta zure inguruko pertsonak harrituko dituzu: uztailaren 28an eta 29an, 09:00etatik 11:00etara. -Doako antibirusak. Babestu zure ordenagailua: irailaren 1ean, 16:00etatik 18:00etara. -LibreOffice Ofimatika-tresnak: irailaren 5etik 16ra, 18:00etatik 20:00etara.

Udalberriak oporretan Udalberriak udal-aldizkaria oporretan joango da abuztuan. Irailean itzuliko gara informazioa emateko lanari berriz ekiteko.

LANDER ONDOVILLA OTEGUI -ABOKATUA-

Foru plaza, 4-3ºF 48800 BALMASEDA (Bizkaia)

Telefonoa 626 09 28 92 Faxa 94 680 16 37

Mari Dapena eta Balmaseda erakusketa: urriaren 31era arte, Hiribilduaren Historiaren Museoan Euskara Eskura Txartela: eskaerak uztailaren 22ra arte, www.bizkaia.eus/euskaratxartela Errefuxiatuen aldeko bilketa: uztailaren 11tik 14ra, 10:00etatik 14:00etara, Gaztetxokon “Mójate-Busti Zaitez” kanpaina: uztailaren 10ean, udal-igerilekuetan “Taranco y la calzada romana de Las Encartaciones, Valle de Mena y Castro Urdiales” liburuaren aurkezpena: uztailaren 12an, 19:00etan, kultur etxean Karmengo jaiak: uztailaren 14tik 17ra "Mari Dapena eta Balmaseda" erakusketara bisita gidatuak: uztailaren 17an, 11:30ean eta 12:30ean, Historia Museoan Galarleiz mendiko XXI. maratoia: uztailaren 17an 2016ko Eskolen Karrera: uztailaren 24an, 10:30ean; irteera eta helmuga Mendia Eskolak San Inazio auzoko jaiak: uztailaren 29tik 31ra Meza San Rokeren omenez: abuztuaren 16an, 12:00etan, Kolitza ermitan “Kixoteren ibilbidea” bidaia: irailaren 12tik 16ra, Erretiratuen Kluba Ibilaldia Tontorramendira: irailaren 18an, Mendi Kluba Benidormera bidaia: irailaren 4tik 14ra, Erretiratuen Kluba

Profile for Balmaseda Udalberriak

UDALBERRIAK 197 - Uztaila 2016  

Balmasedako Udal Aldizkaria

UDALBERRIAK 197 - Uztaila 2016  

Balmasedako Udal Aldizkaria

Advertisement