Page 1

DOAKO ALEA - ALE KOPURUA: 4.200 - GURE UDALAREN INFORMAZIOA - 11. URTEA - MAIATZA 2014 - 173. ZK.

XVI. ERDI AROKO AZOKA

Maiatza kultur ekintzaz beterik iritsi da. Horietako garrantzitsuenetakoa moda eta tradizioko topaketa izango da. 7. orr.

Azken udalbatzan aurtengo maiatzaren 25ean egingo diren Europako hauteskundeetarako mahaietarako zozketa egin zen. 10. orr.

Balmasedako Udalak hitzarmena sinatu du zailtasunak dituzten kolektiboei etxebizitza erosteko erraztasunak emateko. 11. orr.


2

Laburki

UdalBerriak

XVI. ERDI AROKO AZOKA

BALMASEDAKO ERDI

Lanbideak Erdi Aroko Azoka honetan, aukera izango dugu ezagutzen diren lanbide zaharrenetako batzuen lanaren eta jardunbidearen emaitza den teknika garbiaz gozatzeko. Hala, honako artisau hauek erakutsiko digute zer-nolako lana egiten duten: saskigilea, lasto-saskigilea, artilezko irulea, kanaberazko beira-labea, harri-zulatzailea, arbela, beira-puztailea, egur zizelkatzailea, zeramikazko tornua, larruzko lanak, esentziak destilatzea, lorez eginiko diademak, ogia egiteko labea, eta urregileak.

Artisautza elikagaietan Azokaren edizio honetan aurkituko ditugun elikagai produktuen artean, hona hemen zerrenda: antxoak, karameluak, zezinak, txokolatea, kontserbak, krepeak, Galiziako gozokiak, hestebeteak, enpanadak, espeziak, fruta deshidratatua, fruitu lehorrak, garrapinatuak, sendabelarrak, urdaiazpiko errea, kebabak, madalenak, arto errea eta gaztainak, marmeladak, olibak, piku ogia, opil arabiarrak, patata erreak, pateak, pintxoak eta kuskusa, Balearretako jakiak, olagarroa, gaztak, gozogintza tradizionala, taberna, tetegia eta torta zeltiarrak. On egin!

TRAMEINSA TRANSFORMADORE MEKANIKO INDUSTRIALAK, S.L. Metalgintza Burdina Altzairu herdoilgaitza Letoia Aluminioa

Telefonoa: 94 680 16 16 - Faxa: 94 610 20 58 Galtzada, 40 - 48800 BALMASEDA

Wyrdamur musika-taldea

Espezialitatea: arkumeak eta ekoizpen propioko haragiak


Maiatza 14

AROKO XVI. AZOKA

3

Laburki

Produktuak salgai dituzten artisauak

Testa Fakirra Maiatzaren 10ean eta 11n Balmaseda berriz ere Erdi Aroko hiribildua bihurtuko da, Erdi Aroko Azokaren XVI. edizioari esker. Bi egun magiko horietan, antzinako eran eginiko elikagaien, intsentsuen, eskuz eginiko xaboien eta mota guztietako belarren lurrinak nagusituko dira giroan. Hirigune historikoa kolorez beteko da aspaldiko garai horietako zutoihalekin, jantziekin eta apaindurarekin. Gainera, artisauen postuetan euren lanbidearen fruituak ikusgai jarriko dituzte, eta zenbait txanponen truke horiek eskuratzeko aukera egongo da. Era berean, ezin ditugu ahaztu komikoak, pertso-

naia ibiltariak, izaki misteriotsuak eta magikoak, eta pikaroak, beste bisitari askoren artean.

Prentsaurrekoa Urte bezala, oso garrantzitsua izan da gure hiribilduan bisitariak etortzeko egin den sustapen lana. Pasatu den maiatzaren 6an, prentsaurrekoa egin zen Bilboko Carlton hotelean, eta bertan eman zen edizio berri honetako nobedade eta puntu garrantzitsuenetakoen berri.

Sustapena Horrela, prentsan, irratian eta telebistan ere jarraitu dute sustapen lana egiten,

Bizkaiko eta inguruko leku guztietara iristeko. Horretarako, publizitatea sartu da honako komunikabide hauetan: El Correo, Deia, Qué! Nervión, La Ría del Ocio, Berria, Radio Popular, Onda Vasca, Radio Nervión, Cadena Ser, Radio 7, Onda Cero, Tele Bilbao, Tele 7 eta Hamaika TB.

Herri antzezpena: “Gerra banderizoak” Aipamen berezia merezi du gure hiribilduko herritarrak Azokako lehen egunerako (goizerako) prestatzen ar i diren herri antzezpenak. Oraingo honetan gogora ekarriko dira

antzina Aedotarren eta De La Puentetarren artean izandako gerra banderizoak. Balmasedako bi familia aberats aurrez aurre ageri ziren, eta Gernikako korrejidorearen eskuhartzea behar izan zen borroka eteteko. Balmasedako 400 herritarrek baino gehiagok hartuko dute parte antzezpen horretan; kasu batzuetan familia osoak dira, eta oihal atzekoek ere lan handia egin dute, ikusten ez den arren. Hemendik esker onik handiena guztiei, erakutsitako inplikazioagatik eta ahaleginagatik. Horrela, bai guk bai gure bisitariek zertxobait gehiago ezagutu ahal izango dute Balmasedako historia.

Hona hemen Balmasedako Erdi Aroko XVI. Azokan ikusi eta erosi ahal izango ditugun produktuak: abanikoak, ilerako apaingarriak, aloe ekologikoa, antzinako altzariak, egurrezko artisautza, egurrezko jaiotzak, imitaziozko bitxiak, bonsaiak, forratutako botoiak, sorginak, egurrezko kaxak, kaligrafia arabiarra, itsasoko karakolak, kartoi-harria, buztinezko etxetxoak, zeramika margotua, zeramika tradizionala, larruzko gerrikoak, larruzko osagarriak, maskorrak eta haziak, lore lehorren koroak, kosmetiko ekologikoa, kremak eta xaboiak, kristala, egurrezko koilarak, ontzi usaintsuak, larrua, lorez eginiko diademak, iratxoak, koadernaketa, armarriak eta ezpatak, sutan eginiko esmalteak, esoterismoa, ispiluak, ezpatak eta armadurak, espartzua, Kordobako filigrana, lore lehorrak, nakarrean eginiko grabatuak, larruan eginiko grabatuak, maitagarriak, heraldikak, intsentsuak, xaboiak eta belakiak, bitxigintza, argitasunjokoak, egurrezko jostailuak, lanparak, letoigilea, miniaturan eginiko liburuak, makramea, olibondo-egurra, malabarismoa, maketak, txotxongiloak, marmola, mikadoak, zumea, mineralak, burdinazko miniaturak, herri mitologia, mosaikoak, urregilea, landare-urrea, mâché papera, papiroak, lurrinak, landuriko perlak, pirograbatuak, egurrezko xaflak, planeta magikoak, eskuz landutako zilarra, kiromantzia, egurrezko arrosak, gatzak eta esentziak, sandaliak, zakutxu termikoak, tarota, teila margotuak, arropa arabiarra, talismanak, zetazko oihalak, ukenduak eta kandelak.


4

Laburki Establezimendu laguntzaileak Gure hiribilduko establezimendu askok nahi izan dute Erdi Aroko Azoka honetan parte hartu. Horiek zein diren jakiteko, bila itzazu Azokaren publizitate-liburuxkako mapan. Lerro hauen bidez euren ekarpena eskertu nahi diegu.

UdalBerriak

XVI. ERDI AROKO AZOKA

XVI. ERDI AROKO AZOK

Maiatzak 10, larunbata

Espeziak

Horkasitasko lorategiak irekiko ditugu Azokarako Erdi Aroko Azoka honetan, Horkasitasko lorategiak irekiko dituzte. Parke publiko gisa prestatu dira. Horrela, jauregiaren beraren harrietako batzuk aprobetxatu dira bide batzuk egiteko eta hiri altzariak ezarri dira. Momentuz, lorategiek Erdi Aroko Azokan aurreikusita dagoen animalia erakusketarako balioko dute, eta geroago herritarrentzat irekiko dituzte. Hala, zebrak, dromedarioak, jak tibetarrak, llamak eta abar ikusi ahal izango ditugu.

San Severino plaza 11:00 Musikarien eta komikoen etorrera. Pregoia. 11:15: Kalejira azokatik 12:00: Herri antzezpena: “Gerra banderizoak” 13:00: Akrobazia eta kontortsionismoa (Marina eta Igor) 13:15: Sugeen hezitzailea (Ploma i Fusta) 13:30: Erdi Aroko istorioak (Cremallera Teatre) 14:00: Falkoneria (Malex Clariana) 17:30: Heretikoa (Cremallera Teatre) 17:45: Sugeen hezitzailea (Ploma i Fusta) 18:00: Eskaleak (Cía la que tú me haces) 18:15: Falkoneria (Malex Clariana) 18:30: Akrobazia eta kontortsionismoa (Marina eta Igor) 19:00: Drokons (Cremallera Teatre) 19:30: El rataurante de María Larguiñana (Tartaruga Teatro) 20:00: Juglare ibiltariak (Cremallera Teatro) 20:15: Falkoneria (Malex Clariana) 20:30: Agotearen ezinezko maitasunak (Cía la que tú me haces) 21:00: Magia ikuskizuna (Gennadiy) 21:15: Musika animazioa (Wyrdamur) 21:30: Gaueko argitasuna (Cremallera teatre) 22:00: Pocas palabras (Efimer) San Juan plaza 11:15: Kalejira 12:00: El rataurante de María Larguiñana (Tartaruga Teatro) 12:15: Arabiar musika eta dantzaria (Al Folk) 12:30: Gurpil alemaniarra (Gennadiy)

12:45: Sugeen hezitzailea (Ploma i Fusta) 13:00: Fakirismoa (Fakir Testa) 13:30: Embufona-2 ikuskizuna (Circo Cido) 14:00: Musika arabiarraren kontzertua (Al Folk) 17:30: El rataurante de María Larguiñana (Tartaruga Teatro) 18:00: Gurpil alemaniarra (Gennadiy) 18:15: Arabiar musikariak eta dantzaria (Al Folk) 18:30: Antzinako usadioan (Circo Cido) 19:00: Fakirismoa (Fakir Testa) 19:15: Musikari eta dantzari arabiarra (Al Folk) 19:30: Sugeen hezitzailea (Ploma i Fusta) 20:00: Akrobazia eta kontortsionismoa (Marina eta Igor) 20:15: Arabiar musikariak eta dantzaria (Al Folk) 20:30: Su ikuskizuna (Fakir Testa) 21:00: Flambé y Fundí (Circo Cido) Martin Mendia kalea 11:15: Kalejira 12:15: Musika ikuskizuna (Olta Gabhar) 13:00: Sugeen hezitzailea (Ploma i Fusta) 13:15: Musika animazioa (Olta Gabhar) 17:30: Musika animazioa (Olta Gabhar) 18:30: Musika animazioa (Olta Gabhar) 19:15: Sugeen hezitzailea (Ploma i Fusta) 19:30: Arabiar musikariak eta dantzaria (Al Folk) 20:00: Musika animazioa (Wyrdamur)

20:30: Sugeen hezitzailea (Ploma i Fusta) 21:00: Musika animazioa (Wyrdamur) Pio Bermejillo kalea 11:15: Kalejira 12:15: Erdi Aroko istorioak (Cremallera Teatre) 12:30: Arabiar musika eta dantzaria (Al Folk) 13:00: Musika animazioa (Wyrdamur) 13:45: Musika animazioa (Wyrdamur) 18:00: Sugeen hezitzailea (Ploma i Fusta) 18:30: Arabiar musikariak eta dantzaria (Al Folk) 19:15: Musika animazioa (Wyrdamur) 19:45: Musika animazioa (Olta Gabhar) 20:15: Sugeen hezitzailea (Ploma i Fusta) 20:30: Arabiar musikariak eta dantzaria (Al Folk) Dorre kalea 11:00: Lehiaketaren hasiera (Asoc. Nap. Valenciana) 12:00: Mertzenarioen borroka (Asoc. Nap. Valenciana) 12:15: Falkoneria (Malex Clariana) 12:30: Embufona-2 (Circo Cido) 13:00: Zaldun txikien eskola (Nap. Valenciana elkartea) 13:30: Sugeen hezitzailea (Ploma i Fusta) 14:00: Moraviako presoa (Nap. Valenciana elkartea) 17:30: Lehiaketaren hasiera (Asoc. Nap. Valenciana) 18:00: Mertzenarioen erronda (Nap. Valenciana elkartea) 19:00: Mertzenarioen borroka (Nap.


Maiatza 14

KAREN EKINTZEN EGITARAUA Valenciana elkartea) 19:15: Falkoneria (Malex Clariana) 20:00: Zaldun txikien eskola (Nap. Valenciana elkartea) 20:15: Juglareak bidean (Cremallera Teatre) 21:00: Zaldunen txapelketa (Asoc. Nap. Valenciana) 21:30: Lehiaketaren amaiera (Nap. Valenciana elkartea) Udaletxearen atzealdeko aparkalekuan 11:00: Haurrentzako txokoa eta haurtzaindegia irekitzea 12:00: Gentil vs Cristiana (Cía la que tú me haces) 12:30: Erdi Aroko Magia (Troupe Malabo) 12:45: Embufona-2 (Circo Cido) 13:00: Txotxongiloak: El ávaro avariento (Cía la que tu me haces) 13:30: Erdi Aroko Magia (Troupe Malabo) 14:00: Haurrentzako txokoa eta haurtzaindegia ixtea 17:30: Haurrentzako txokoa eta haurtzaindegia irekitzea 18:00: Erdi Aroko Magia (Troupe Malabo) 19:00: Erdi Aroko Magia (Troupe Malabo) 19:30: Gentil vs Cristiana (Cía la que tú me haces) 21:30: Haurrentzako txokoa eta haurtzaindegia ixtea

Maiatzak 11, igandea San Severino plaza 11:00 Musikarien eta komikoen etorrera (Cremallera) 11:30: Eskaleak (Cía la que tú me haces) 12:00: Falkoneria (Malex Clariana) 12:30: Erdi Aroko istorioak kalejira (Cremallera Teatre) 12:45: Embufona-2 (Circo Cido) 13:00: Akrobazia eta kontortsionismoa (Marina eta Igor) 13:15: Sugeen hezitzailea (Ploma i Fusta) 13:30: Juglareak bidean (Cremallera Teatre) 14:00: Falkoneria (Malex Clariana) 17:30: Heretikoa (Cremallera Teatre) 17:45: Sugeen hezitzailea (Ploma i Fusta)

18:00: Zalduna eta ezkutaria (Cia la que tú me haces) 18:15: Falkoneria 18:30: Akrobazia eta kontortsionismoa (Marina eta Igor) 19:00: Drokons (Cremallera Teatre) 19:30: El rataurante de María Larguiñana (Tartaruga Teatro) 20:00: Juglareak bidean (Cremallera) 20:15: Falkoneria (Malex Clariana) 20:30: Agotearen ezinezko maitasunak (Cía la que tú me haces) 21:00: Magia ikuskizuna (Gennadiy) 21:15: Musika animazioa (Olta Gabhar) 21:30: Kalejira eta Xoc Foc (Cremallera Teatre) 22:00: Sutearen simulazioa (Cía del Foc) San Juan plaza 12:00: El rataurante de María Larguiñana (Tartaruga Teatro) 12:15: Arabiar musika eta dantzaria (Al Folk) 12:30: Gurpil alemaniarra (Gennadiy) 12:45: Sugeen hezitzailea (Ploma i Fusta) 13:00: Fakirismoa (Fakir Testa) 13:30: Soldaduak errondan (Circo Cido) 14:00: Arabiar musikaren kontzertua (Al Folk) 17:30: El rataurante de María Larguiñana (Tartaruga Teatro) 18:00: Gurpil alemaniarra (Gennadiy) 18:15: Arabiar musikariak eta dantzaria (Al Folk) 18:30: Erremedio naturalak (Circo Cido) 19:00: Fakirismoa (Fakir Testa) 19:15: Arabiar musikariak eta dantzaria (Al Folk) 19:30: Sugeen hezitzailea (Ploma i Fusta) 20:00: Akrobazia eta kontortsionismoa (Marina eta Igor) 20:15: Arabiar musikariak eta dantzaria (Al Folk) 20:30: Su ikuskizuna (Fakir Testa) 21:00: Fantasiazko pertsonaiak (Circo Cido) Martin Mendia kalea 11:30: Musika animazioa (Wyrdamur) 13:00: Sugeen hezitzailea (Ploma i

Fusta) 13:15: Musika animazioa (Wyrdamur) 17:30: Musika animazioa (Wyrdamur) 18:30: Musika animazioa (Wyrdamur) 19:15: Sugeen hezitzailea (Ploma i Fusta) 19:30: Arabiar musikariak eta dantzaria (Al Folk) 20:00: Musika animazioa (Olta Gabhar) 20:30: Sugeen hezitzailea (Ploma i Fusta) 21:00: Musika animazioa (Olta Gabhar) Pio Bermejillo kalea 12:30: Arabiar musika eta dantzaria (Al Folk) 12:45: Musika animazioa (Olta Gabhar) 13:45: Musika animazioa (Olta Gabhar) 18:00: Sugeen hezitzailea (Ploma i Fusta) 18:30: Arabiar musikariak eta dantzaria (Al Folk) 19:15: Musika animazioa (Olta Gabhar) 19:45: Musika animazioa (Wyrdamur) 20:15: Sugeen hezitzailea (Ploma i Fusta) 20:30: Arabiar musikariak eta dantzaria (Al Folk) Dorre kalea 11:00: Lehiaketaren hasiera (Asoc. Nap. Valenciana) 11:30: Mertzenarioen erronda (Asoc. Nap. Valenciana) 12:00: Mertzenarioen borroka (Asoc.

5

Nap. Valenciana) 12:30: Embufona-2 (Circo Cido) 12:45: Falkoneria (Malex Clariana) 13:00: Zaldun txikien eskola (Asoc. Nap. Valenciana) 14:00: Moraviako presoa (Asoc. Nap. Valenciana) 17:30: kanpamentua irekitzea (Asoc. Nap. Valenciana) 18:00: Mertzenarioen erronda (Asoc. Nap. Valenciana) 19:00:Mertzenarioen borroka (Asoc. Nap. Valenciana) 19:15: Falkoneria (Malex Clariana) 20:00: Zaldun txikien eskola (Asoc. Nap. Valenciana) 20:15: Juglareak bidean (Cremallera Teatre) 21:00: Zaldunen lehiaketa (Asoc. Nap. Valenciana) 21:30: Kanpamentua ixtea (Asoc. Nap. Valenciana) Aparkalekua udaletxearen atzealdean 11:00: Haurrentzako txokoa eta haurtzaindegia irekitzea 12:30: Erdi Aroko magia (Troupe Malabo) 13:00: Gentil vs Cristiana (Cía la q .) 13:30: Erdi Aroko magia (Troupe Malabo) 14:00: Haurrentzako txokoa eta haurtzaindegia ixtea 17:30: Haurrentzako txokoa eta haurtzaindegia irekitzea 18:00: Erdi Aroko magia (Troupe Malabo) 19:00: Erdi Aroko magia (T. Malabo) 19:30: Txotxongiloak: El ávaro avariento (Cía la que tú me haces) 21:30: Haurrentzako txokoa eta haurtzaindegia ixtea


6

Laburki Haurrei bereziki zuzendutako ekintzak Erdi Aroko Azokan oso garrantzitsuak dira umeak. Hori dela eta, heziketa fabulak eta interes pedagogiko handiko hainbat ikuskizun eta antzezlan gozatzeaz gain, eurentzat bereziki prestatutako jarduerak ere egongo dira. Arestian aipatu den Erdi Aroko kanpamentuaz landa, ogibideen tailerretan ikasiko dute nola lantzen ziren zeramikazko elementuak edota saskiak, adibidez. Halaber, haurrentzako txokoa egongo da, eta bertako jolasak psikomotrizitate beharrizanak bereziki lantzera bideratuta daude. Gurasoek ere bertan egoteko aukera izango dute. Beste alde batetik, Azokako haurtzaindegian joko eta denbora-pasa gehiago egongo da, gurasoek Azokatik osteratxoa egin edo euren seme-alabekin jolasten gelditu ahal izateko.

Tren bereziak Azokarako Maiatzaren 10ean eta 11n, Renfek maizago jarriko ditu trenak Bilbo eta Balmaseda artean. Ohikoez gainera, irteera gehiago antolatuko dituzte, eta trenak ordu erdiro aterako dira jende gehien dabilen tarteetan. Maiatzaren 10ean, larunbatean, Bilbotik Balmasedara ordu erdiro irtengo dira trenak 9:50etik aurrera. Bilbora itzultzeko ere trenak maizago ibiliko dira, eta ordu erdiro izango dira trenak 10:50etik 21:50era bitartean. Balmasedatik Bilbora joateko azken trenak 22:25ean eta 23:30ean aterako dira, hau da, larunbat gaueko ordutegi berean. Maiatzaren 11n, igandean, ohiko kopurua bikoiztu egingo da, eta trenek ordu erdiro egingo dute bidea Bilbotik Balmasedara. Balmasedatik Bilbora, bestalde, 10:50etik 21:20era bitartean hogeita hamar minutuan behin irtengo dira.

UdalBerriak

XVI. erdi aroko azoka

AZOKAKO BERRITASUNAK

Erdi Aroko Kanpamentua

Circo Cido

Musika taldeak

Gaueko ikuskizuna

Azoka berritasunez beterik dator aurten. Edizio honetan, Circo Cido antzerki eta musika konpainia berriak ikusi gabeko emanaldi originalak eskainiko ditu, asteburu osoan gozatzeko. “Enbufona-2” obraren kasuan, bi bufoi zoro, ustekabe, burlati eta oso dibertigarri arituko dira, eta bertaratuko den jendeari gozaraziko diete euren malabarismo jokoen eta akrobazien bidez. “Usadio zaharrean bezala”-ren kasuan, istorio kontatu eta kantatuak lotuko dituzte, eta bideetan zehar ikasitako trebetasunetako batzuekin harrituta utziko gaituzte. “Erremedio naturalak”-en, ez egin kasu euren etxeko erremedioei, ezta izan dezakezun edozein gaitz ustez sendatuko dizuten belarrei ere; izan ere, zerbait saldu besterik ez dute nahi, eta lortzen ez badute, euren behin betiko arma erabiliko dute, “elixir” ikaragarria. Nahi izatea ahal izatea dela erakutsi eta grabitatearen legeari aurre egingo diote euren malabarismo-jokoen bidez eta lortzen ezinezkoak diren oreken bidez. Horrelaxe murgilduko gara “Antzinako zirkua”-n. Nork ez du noizbait maitagarriengan sinetsi? Nork ez du inoiz desio izan fantasiazko izaki horiek baso sakonean barrena hurreratzea? “Fantasiazko pertsonaiak” obran aukera hori izango dugu. Azkenik, “Flambé eta Fundí” gaueko ikuskizunean akrobaziaz eta umoreak izango dira nagusi.

Musika taldeen haritik, honezkero ezagun dugun Al Folk exotikoaz gain, Wyrdamur eta Olta Gabhar taldeen Erdi Aroko melodiak entzungo ditugu. 5 musikarik osatzen dute Wyrdamur taldea, karakterizazio paregabea du eta ikuskizun integrala da. Bertan, musikariek ez diote abestien joaldiari soilik erreparatzen; aitzitik, moldatu eta interpretatu egiten dituzte euren estilo berezira egokitzeko. Antzerkiko eta umorezko elementuak erabiltzen dituzte, baita elementu eszenikoak ere, esaterako, sua edo jantziak. Lau musikari dira Olta Gabharreko taldekideak, haize-instrumentuetan eta perkusioan prestakuntza dutenak, eta euren musika eskainiko dute Azokako kale zein plazetan, hala euren errepertoriokoa nola Erdi Aroko abesti tradizionalak.

Efimer taldearen eskutik datorkigu larunbat gaueko ikuskizuna, ametsez jardungo duena. “Hitz gutxi” aurtengo Azokako apustu berri eta originala da. Hitzak bukatzen zaizkigunean, irudiak besterik ez da geratzen, ametsak. Izara erraldoien itsasoan murgilduta, itzal txiki batzuk deskubrituko ditugu, gure ontzi bereziko kapitainak finkatutako erritmoan haziko direnak eta bizidun bilakatuko direnak, harik eta gure errealitatera sartzen diren arte. Ametsen mundua gogora ekarriko digute objektu erraldoiek, 10 m-rainoko ur-zurrusten efektu bereziek, xaboi-burbuilek, suak, pirotekniak, keak, 5 m-ko eskeleto batek eta eldarniozko musikak.

Pertsonaia berriak

Halaber, azpimarratzekoa da magiak toki berezia izango duela aurtengo edizioan. Gainera, nabarmendu behar da magiak leku berezia izango duela edizio honetan. Gennadiyren ilusioaren arte ikuskizunez gain, Troupe Malaboren Erdi Aroko magia ere izango dugu. Eta, azkenik, baina ez horregatik garrantzi gutxiagokoa, bereziki etxeko txikienei eskainitako Erdi Aroko kanpamentua izango dugu, eta bertan ikasi ahal izango dute zaldun izaten.

Marina eta Igor bihurrikari moldaviarrek eta Gennadiyren akrobaziek gozarazi egingo diete ikusle guztiei. Fakir berria dugu, Fakir Testaren ikuskizun harrigarriak direla eta. Ploma i Fusta izango da gure sugeen hezitzailea edizio honetan, eta Malex Clarianak ekarriko digu falkoneria, antzinako arte noblea.

Magia eta Erdi Aroko kanpamentua


Maiatza 14

kultura

Zine digitala Klareten DIVERGENTE Maiatzaren 17an: 22:30ean Maiatzaren 18an eta 19an: 19:30ean Generoa: zientzia-fikzioa / Zuzendaria: Neil Burger / Gidoia: Evan Daugherty, Veronica Rothek idatzitako eleberrian oinarritua / Aktoreak: Shailene Woodley, Theo James, Kate Winslet, Ashley Judd/ Ez da egokia 12 urtetik beherakoentzat Istorioa mundu distopiko batean gertatzen da, eta bertan lau fakziotan zatituta dago gizartea. Horietako bakoitzak bertute jakin bat lantzen du. Hamasei urte bete dituenez, Beatrice Priorek erabaki behar du zein fakzio hautatu. APRENDIZ DE GIGOLO Maiatzaren 24an: 22:30ean Maiatzaren 25ean eta 26an: 19:30ean Generoa: komedia / Zuzendaria eta gidoia: John Turturro / Aktoreak: John Turturro, Woody Allen, Vanessa Paradis, Liev Schreiber / Fioravantek gigolo bilakatzea erabakitzen du dirua lortzeko; izan ere, Murray lagunari lagundu nahi dio, sosik ez du eta. Murrayk manager-lanetan, bi lagunek laster ikusiko dute euren burua maitasuna eta diruaren sarean harrapatuta. MALÉFICA Maiatzaren 30ean: 20:00etan Ekainaren 1ean: 22:30ean Ekainaren 2an eta 3an: 19:30ean Generoa: fantasia / Zuzendaria: Robert Stromberg / Gidoia: Linda Woolverton / Aktoreak: Angelina Jolie, Elle Fanning, Sharito Copley, Imeda Staunton / Maleficent (Maléfica) Disneyko bilau maitatuenari buruz inoiz kontatu ez den istorioa da: Maléfica, 1959ko klasikoa den Loti Ederra filmeko gaiztoa. Filmak kontatzen du zein gertakarik gogortu zuten bere bihotza, Aurora txikiaren aurkako maldizioa egitera eraman zutenak.

Fuensanta Díezen ikasleen erakusketa Fuensanta Díez Pereda Arte Plastikoen Estudioko ikasleek erakusketa egingo dute Kultur Etxean. Bertan, 2013-2014 ikasturtean eginiko artelanik onenak jarriko dituzte ikusgai. Maiatzaren 30etik ekainaren 24ra bitartean egongo da ikusgai. Margolanez gain, beste arte mota bat ere ikusi ahal izango dugu, hori ere Balmasedako estudio horretan lantzen da eta.

Moda eta tradizio garaikideko lehen topaketa erakusketak, performanceak eta kontzertuak, beste jarduera batzuen artean. Aurkezpena Ekimen berri hori Klaret Antzokian aurkeztuko da maiatzaren 22an, eta sarrera librea izango da edukiera bete arte. Bertan izango dira antolatzaileak, erakundeak eta parte hartuko duten artistak, eta edizio honetako desfileen egutegia osatzen duten diseinatzaileen ikus-entzunezko lan batzuk proiektatuko dira. Aurkezpenari amaiera emateko, Olatz de Andrésen dantza konpainia bizkaitarrak Privolva Landing lana ekarriko digu; taldeak Madrid 2013 koreografia lehiaketako lehen saria irabazi zuen.

Laburki

Fuensanta Díezen ikasleen obretariko batzuk

OHARRA: Programazioan aldaketak egin daitezke.

Gure eskualdeak La Encartadaren lehen edizioa egingo du: moda eta tradizio garaikideko topaketa. Ekitaldi horren bidez, moda independentea eta kalitatekoa indartu nahi da, baita beste diziplina batzuekin duen harremana ere, esaterako, eskulturarekin, bideo-artearekin, performancearekin edo musikarekin. Euskal diseinatzaileez gain, Erresuma Batuko sortzaileak ere gurekin izango ditugu, herrialde hori delako lehen edizioko gonbidatua. Aurreikusi diren jarduera guztiak Enkarterriko kokapen enblematikoetan egingo dira, eta egunik garrantzitsuenak maiatzaren 23a eta 24a izango dira; izan ere, egitarau zabala egongo da Boinas La Encartada museoan: desfileak, showroomak,

7

Desfileak Desfileetara joan ahal izateko, e-posta bat bidali behar da laencartada@ laencartada.com helbidera. Bertan, zein desfiletara joan nahi duzun zehaztu behar duzu, baita izen-abizenak eta NANa eman ere. Hala, honako gonbidatu hauek izango ditugu La Encartadan maiatzaren 23an eta 24an: Mercedes de Miguel, María Clè Leal, María Glück, Mei Hui Liu, Maite Albéniz Zuñiga, Andrew Thomas Sauceda, Kiril Kostadinov, Carlos Díez Díez, eta Pan con Chocolate, Beletxara eta Sinpatrón markak. Era berean, hainbat erakusketa, tailer eta jarduera artistiko egongo dira ikusgai gure eskualde osoan. Informa zaitez La Encartadan.

Eskulturaren inguruko ekintzak Maiatzaren amaieran, Balmaseda artez beterik datorkigu eskulturarekin loturiko hainbat ekintzarekin. Hasteko, Euskal Herri osoko 20 eskultorek baino gehiagok jarriko dituzte ikusgai euren obretako batzuk, bai gure kaleetan, bai esparru itxietan ere (Horkasitas jauregia, Klaret Antzokiko halla edo Kultur Etxea). Gainera, mota horretako arteari buruzko ikus-entzunezkoak ere izango ditugu, eta hilero performance lanak egingo dira kalean. Horrez gain, lur gaineko eskulturak sortuko dira eta bestelako ezustekoak ere egongo dira. Ezin dituzu ekintza horiek galdu. Datozen Udalberrietan joango gara horien inguruko zehaztasun gehiago ematen, baita gure web orrialdean (www.balmaseda.net) eta sare sozialetan ere.


8

Laburki

UdalBerriak

Kultura

Opera: Don Pasquale

Kartela

Bakarrizketen gaua Bigarren bakarrizketa-sorta maiatzaren 23an helduko da Klaret Antzokira, 20:15ean. Oraingoan, Kako Forns eta Miguel Iríbar izango ditugu lagun. Lehena madrildarra da, zenbait komedialehiaketa irabazi ditu, Paramount Comedyrentzat grabatu du eta bera zentsuratzea ere lortu dute. Bestalde, gidoilari-lanak egin izan ditu zineman eta telebistan. Miguel Iríbar, bere aldetik, Sevillan hazi zen, eta bere familia erdia euskalduna da. Erredaktore eta gidoilari gisa aritu da Paramount Comedyrentzat, eta bertako bakarrizketalari ere izan da. Sarrerak Klaret Antzokiko txarteldegian, Kultur Etxean, Udalaren web orrian eta Kutxabanken zerbitzu anitzeko kutxazainetan eskura daitezke jada. Prezio bakarra dute: 8 euro.

Museoen Nazioarteko Eguna Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna izango da. Hori dela eta, Boinas La Encartadak hainbat jarduera antolatu ditu. Bertako produktuen azoka (ogia, hestebeteak, putxera, kontserbak, etab.) egingo du lorategietan maiatzaren 17an eta 18an, zenbait ekintza eta sorpresarekin. Maiatzaren 18an, bestalde, "Museoetako bildumek sortutako loturak" lelopean, azken urteotan osatutako argazki artxiboaren zati bat ikusi ahal izango da. Sarrera doakoa izango da egun horretan.

Operaren eszena

Klaret Antzokiak aurkeztuko duen hurrengo eduki digital alternatiboa Don Pasquale opera bufoa izango da. Musika Gaetano Donizettirena da, eta Sydney Opera House famatuan eginiko eszenaratzeaz gozatzeko aukera izango dugu. Maiatzaren 16an izango da, 20:30ean, soinu inguratzaile onenarekin eta 3D formatuan. Sarrerak Klaret Antzokiko txarteldegian, Kultur Etxean, Udalaren web orrian eta Kutxabanken zerbitzu anitzeko kutxazainetan eskura daitezke jada. Sarrerek prezio bakarra dute: 9 euro.

Euskera

Esku-pilotari buruzko Balmasedako bertsolaritzaren eskola erakusketa ibiltaria arteko 5. topaketa

Euskara Zerbitzuak Euskal pilota herriz herri (La pelota vasca pueblo a pueblo) erakusketa dakarkigu. Kirolaren eta kulturaren esparruko proiektua da, eta xedea da euskal pilota bere osotasunean ezagutaraztea. Bizkaiko Foru aldundiak eta Euskal Pilotako Bizkaiko Federazioak elkarlanean bultzatutako ekimena da, eta bertan modalitate bakoitzari buruzko azalpen-panelak aurki ditzakegu: jatorria, bilakabidea, frontoi ezberdinen maketak, pilotariaren erremintak, kamisetak, bibliografia eta bestelako materialak. Erakusketa irekita egongo da, arratsaldez, Kultur Etxean, apirilaren 19tik 23ra bitartean. Goizean, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek aukera izango dute erakusketa ezagutzeko eta horrekin lotutako zenbait jarduera egiteko; besteak beste, udal-frontoian sesio praktikoak egiteko.

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eta Udaleko Euskara Zerbitzuak Balmasedako bertsolaritzaren eskola arteko topaketaren bosgarren edizioa egin zuen apirilaren 7an Klaret Antzokian. Mendia ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 6. mailako eta Bigarren Hezkuntzako 1. mailako eta Balmaseda BHIko 1. mailako ikasleek bat egin zuten jai-giroarekin, eta ikasturtean zehar eginiko lana berrikusi zuten. Klaret bete egin zen eta Beñat Ugartetxea eta Jon Martínez (zallarra) bertsolari gazteek giroa berotu zuten. Ikasleek egun horretarako propio prestatutako bertsoak abestu zituzten. Halaber, zenbait kopla ere abestu zituzten Aitor Agirrerekin eta bere gitarrarekin. Topaketa horren momentu handienetako bat izan zen bertsozaletasuna sustatzea xede duen lehiaketako sarien banaketa. Honako hauek izan dira irabazleak: 1- Andrea Ibargüen (Zubi Zaharra ikastola) 2- Xabier Narbaiza (Balmaseda BHI) 3- Iñigo De la Hera (Mendia ikastetxea) Amaitzeko, oroigarri bana oparitu zieten parte hartu zuten ikastetxeei. Topaketa Aitor Arrutiak aurkeztu eta gidatu zuen. Berak gidatu du proiektu hori Balmasedan.


Maiatza 14

JAIAK

Euskal Eskola Publikoaren 23. Jaia

Euskal Eskola Publikoaren 23. Jaiko Batzordearen Eragilea egun hori berezia izan dadin guztion parte hartzea eskatzen digu gutun honetan: “Balamasedatar hori!, Dagoeneko jakingo duzuen moduan gure hirian, Balmasedan, Euskal Eskola Publikoaren 23.Jaia ospatuko dugu ekainaren 1ean (igandea). Balmasedako plazak, parkeak kaleak eta eskolak gune ezberdinak hartuko dituzte eta hiria bere osotasunean jai giroan murgiltzeko ahaleginak egingo ditugu horretarako gune bakoitzean laguntza emateko eta beharrezkoak diren lanak koordinatzeko jendea behar dugu. Lagun iezaguzu ekainaren 1ean jaia ederra egiten ordu batzuetan zure lana Euskal Eskola Publikoaren 23.Jaiari eskainiz. Zure erantzuna ona baino hobegoa izango dela jakinda, eskerrak aldez aurretik� Kontaktoak: Mendia ekola eta Institutuko IGEak; BIGE ( Irune 944169360).

Garagardo Azokaren V. edizioa Aurtengoa Garagardo Azokaren bosgarren edizioa egingo dugu jada. Ekainaren 20tik 22ra, ostiraletik igandera, Balmaseda futbol taldeak jaia antolatuko du, honezkero gure Hiribilduan sendotu dena. Oraingoan ere txerri ukondo edo saltxitxa alemaniarrez gozatzeko aukera izango duzue, San Juan plazako karpan egongo den giro ederrean. Sarrera doakoa da; beraz, anima zaitez lagunekin ondo pasatzera. Ez galdu gizarte sareetan aipatuko diren xehetasunak.

9

Laburki Kolitzako igoera Kolitzako igoera tradizionala ekainaren 7an izango da aurten, larunbatean. Eguerdian, meza bat egingo da gure deiadar-mendiko baselizan, eta ordu erdi geroago, txalokina dastatu ahal izango da, Aita Zortziko fanfarreak alaituko duen erromerian. Aurreikusi da herri-bazkaria 14:00etan egitea, eta 18:30ean sardina-jana egingo da Pandozalesen. Ordubete geroago, koadrilak bertatik jaitsiko dira, Aita Zortziko bidelagun. Jaia 20:30ean amaituko da, disc-jockey batek San Juan plazan egingo duen saioarekin.

San Isidro Urtero, maiatzaren 15ean, San Isidro laborariaren jaia egiten da. Tradizioa denez, aurten ere meza emango da 12:00etan, Pandozales baselizan, eta ondoren tortoak eta txakolina dastatuko dira.

Euskal Ezkontza

Hemen da Euskal Ezkontza 2014 Euskal Ezkontzaren 2014ko edizioa ekainaren 14an egingo da. Aspaldikoak bezalako euskal ezkontza bat berriz bizi ahal izango dugu 11:00etatik aurrera. Txalapartak ez du huts egingo, ezta senargaiaren koadrilaren kalejirak ere, eta hamaiketakoaren ondoren, San Severino plazara abiatuko dira denak batera, ezkontza zibila eta erlijiosoa egitera. Horren ondoren, aurreskua, jota, arin-arina eta taldeko argazkia egingo dira, eta jarraian, trikipoteoa, bertsolaritza eta bazkaria, musika eta abesti tradizionalak lagun. Azkenik, herri-kirolei eta erromeriari ekingo diete, jaia amaitzeko. Gonbidatuta daude ezkontza tradizionalaz gozatu nahi duten guztiak. Ez huts egin!


10

Laburki

UdalBerriak

ezohiko udalbatza

Hauteskunde-mahaiak eratzeko zozketa Pasa den apirilaren 30ean egin zen 2014ko maiatzaren 25ean egingo diren Europear hauteskundeetarako mahaiak eratzeko zozketa. Hona hemen emaitza: 1-1-A

Trakzio mekanikodun ibilgailuak

Udal zergak ordaintzea Datorren maiatzaren 5ean zabalduko da 2014ko ekitaldiari dagozkion zenbait zerga borondatez ordaintzeko epea. Honako hauek dira zerga horiek: toldoak, bide publikoak okupatzea, herri-lurrak, pasabideak, espaloi-ibilbideak, mahaiak eta aulkiak, eta trakzio mekanikodun ibilgailuak. Zenbateko uztailaren 4ra arte ordain daiteke inolako errekargurik gabe. Helbideratuta dauden ordainagiriak ekainaren 5ean kobratuko dira. Helbideratu gabeko ordainagiriak, berriz, Kutxabanken bidez ordaindu behar dira. Horretarako, zergadunek etxean jasotzen dituzten inprimakiak aurkeztu beharko dituzte. Inprimaki horiek jaso ezean edo galduz gero, kopia eskatu ahal izango da Udaleko diruzaintza bulegoan (udaletxeko 2. solairuan). Gogorarazi nahi dugu borondatez ordaintzeko epea bukatuta, zorrak premiamenduko prozeduraren bidez exijituko direla; kasu horretan gainkargua (% 20), berandutza interesak eta, hala dagokionean, sortzen diren kostuak ezarriko dira. Erroldak jendaurrean jarriko dira Udalaren iragarki-oholean.

Dorre kalea berrantolatzea Herrian Etxe Urdin gisa ezaguna zena eraitsi ondoren, duela gutxi berrantolatu da hirigintza-mailan bertako trafikoa, Dorre kalekoa. Behin-behineko aparkalekua asfaltatzeaz landa, bertako tokiak margotu dira, baita San Severino plazatik datorren oinezkoentzako bidea ere.

TITULARRAK Mahaiburua 1. Mahaikidea 2. Mahaikidea ORDEZKOAK Mahaiburua Mahaiburua 1. Mahaikidea 1. Mahaikidea 2. Mahaikidea 2. Mahaikidea TITULARRAK Mahaiburua 1. Mahaikidea 2. Mahaikidea ORDEZKOAK Mahaiburua Mahaiburua 1. Mahaikidea 1. Mahaikidea 2. Mahaikidea 2. Mahaikidea TITULARRAK Mahaiburua 1. Mahaikidea 2. Mahaikidea ORDEZKOAK Mahaiburua Mahaiburua 1. Mahaikidea 1. Mahaikidea 2. Mahaikidea 2. Mahaikidea TITULARRAK Mahaiburua 1. Mahaikidea 2. Mahaikidea ORDEZKOAK Mahaiburua Mahaiburua 1. Mahaikidea 1. Mahaikidea 2. Mahaikidea 2. Mahaikidea

1-1-B

FLORA GOMEZ ORTEGA MARIA LOURDES GARCIA MUÑOZ LUIS OSCAR DIAZ GARCIA

DIANA RUIZ DIAZ JAVIER RODRIGUEZ MENDIVIL PEDRO JESUS PEREZ RODRIGUEZ

MARIA JESUS HARO ESCOBAL NATIVIDAD GARCIA DIAZ M. DEL CARMEN FUENTES GUTIERREZ ZIHARA CARDENAL SOLAR MIGUEL FERNANDEZ LIRIA FRANCISCO JAVIER BENITEZ BLANCO 1-2-U

ALAIN TRASVIÑA FERRER GORKA SARDON RAMOS JOSE IGNACIO MARCOS SAINZ-MAZA MATILDE OSANTE ARNAIZ ITZIAR ORBEA MERINO MONICA QUINTANA MATA 1-3-U

ROBERTO REINA ALVAREZ FATIMA BERRUETA SIMAL MARIA NATIVIDAD AGIRRE ZUBIETA

JOSE ALBERTO SAINZ-MAZA PEREDA IRATXE LEDESMA FERNANDEZ ISMAEL MARTIN LUBIAN

SANTIAGO ROMAÑA RUIZ JULIAN ALEJANDRO HERNANDEZ LOPEZ MARIA ASUNCION GEREKA ZELAIA FUENSANTA DIEZ PEREDA JULIO JAVIER LOPEZ ABIA LETICIA NEGRETE ELEJALDE 1-4-U

MARIA SUSANA URBINA AMEZAGA ERIK LLANO IGLESIAS JUAN PEDRO ISUSKIZA CASCALLANA JOSE MARIA CASTAÑOS SANTIBAÑEZ ALVARO FRAILE FIERRO IKER OLABARRIETA GARCIA 2-1-A

REBECA PUENTE GONZALEZ IGNACIO OLAZABAL ORTIZ GORKA ZAMANILLO BRINGAS

MARIA ISABEL BRACERAS ARZA EGOITZ DURANA PEREZ LANDER BLANCO CANDAS

MARIA JOSEFINA SOTO LOPEZ JOSE MARIA GONZALEZ ORRANTIA ARBEKOA ESNAL ISUSI RAMON MEJIA DEL PIE YOLANDA OTAZUA OSANTE JOSE IGNACIO MATILLA GONZALEZ 2-1-B

ANA ISABEL GRESA BARCENILLA JOSE ANTONIO AGUIRRE ZUBIETA SORAYA GARCIA JOCANO MARIA PILAR GONZALEZ MARTIN FRANCISCO JAVIER AGUIRRE MUGICA DIONISIO ALVAREZ DE LA CALLE 2-2-A

ENDIKA PASCUAL URETA JORGE LAZCANO GARAY ANA MARIA LOPEZ GOLDAR

ITZIAR ALVARADO SISON DIEGO JIMENEZ GUTIERREZ ICIAR BRACERAS ANGULO

EUGENIO PLAZAS MORALES SHEILA LAZCANO GARAY JOSE JAVIER MEDRANO RIAÑO EDUARDO SANTAMARTA PEÑA MARIA LUZ MARTINEZ PEREZ MARIA PAZ RIVERO ORIO

ARKAITZ ACASUSO SILVOSA ENEKO CRESPO ASPOROSA VERONICA FERNANDEZ LAVIN FRANCISCO JAVIER IBARGUEN ETXEBARRIA IVAN HURTADO DE LA NORA BEGOÑA DIAZ SETIEN 2-2-B

TITULARRAK Mahaiburua 1. Mahaikidea 2. Mahaikidea ORDEZKOAK Mahaiburua Mahaiburua 1. Mahaikidea 1. Mahaikidea 2. Mahaikidea 2. Mahaikidea

JUAN LUIS SAN CRISTOBAL DELGADO ALVARO PUENTE BARANDA MARIA ENIS LOZANO RENJIFO CECILIA LAZCANO SANTAMARIA JONAS LLAMAZARES LOZANO CONCEPCION LOPEZ GARCIA MARGARITA PALACIO LLAGUNO CRISTIAN ALEXANDER LOPEZ BENAVIDES NEREA VELA RETES


Maiatza 14

instituzionala

Etxebizitza eskuratzeko erraztasunak Balmasedako Udalak hitzarmen bat sinatu du Nircam 2001, SL sustatzailearekin, eta horren bidez, etxebizitza eskuratzea ahalbidetu nahi zaie zailtasun bereziak dituzten kolektiboei, Etxebiden izena emanda duten 35 urtetik beherako gazteei, eta Enkarterriko herritarrei, oro har. Halatan, BOEen prezioan salduko dira 17 etxebizitza LIBRE Balmasedako Geltoki kaleko 4 zenbakian. Etxebizitzen ezagugarriei eta prezioei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi laestacion@nircam. com helbidera edo deitu 630027804 telefono-zenbakira. Hitzarmena osorik jaisteko, klikatu hemen.

2013ko aurrekontuaren likidazioa 2013ko ekitaldiari dagokion aurrekontuaren likidazioa onetsi ondoren, apirilaren 3an, talde politikoei aurkeztu zitzaien 2013. urteko Kontu Orokorra, baita aurrekontuaren likidaziotik ateratako datu nagusiak ere. Hala, 2013. urtea ixteko unean, gastuen bukaerako aurrekontua 7.874.726,61 €-koa zen, eta, kopuru horretatik, Udalaren eguneroko jarduerari ekiteko gastu arrunten % 94,94 egikaritu zen azkenean. Dirusarreren amaierako aurrekontuari dagokionez, 8.261.103,84 €-koa izan zen. Diru-sarrera arruntak % 104,04koak izan ziren; horrek esan nahi du egindako aurreikuspenak gainditu egin zirela, zehazki, % 4,04. 2013ko aurrekontuaren likidaziotik ateratako emaitza nagusien artean, nabarmentzekoa da aurrezki gordin positiboa dagoela, zehazki, 1.477.742,31 €-koa. Hau da, urtean zehar lortu diren diru-sarrera arruntek funtzionamenduko gastu guztiak finantzatzea ahalbidetu dute, bai eta aurrezki-poltsa bat sortzea ere. Aurrezki-poltsa horretatik erakundearen finantza zorretik eratorritako betebeharrak kenduz gero, aurrezki

·Instalazioak ·Konponketak ·Aparatu sanitarioak ·Sukalde eta komunetako konponketak...

Telefonoa: 687 535 874

BALMASEDA

garbiaren aldagaia lortzen da. Hori ere positiboa da, guztira 1.096.433,60 €-koa. Beraz, inbertsioak finantzatzea ahalbidetzen duen diru-sarreren tartea dago. Era berean, nabarmentzekoa da bi aldagaiek ibilbide positiboa izan dutela 2012. urteari dagokionez, % 6,36 eta % 7,10 areagotu baitira, hurrenez hurren. Ekitaldiko aurrekontuaren emaitza ere positiboa izan da, 997.286,11 €-koa. Hala, kasu honetan nabarmentzekoa da aurreko urteekin alderatuta izan duen bilakaera. Gastuen aurrekontuetan eginiko doitzeek munta hau lehengoratzea ahalbidetu dute; izan ere, azken urteetan seinale negatiboa izan zuen. Likideziaren azterketari dagokionez, aurrekontuan eginiko dagozkion doitzeen bidez jada aurreko urteetako datu negatiboak xurgatuta, gastu orokorretarako diruzaintzako soberakina 737.638,21 €-koa da. Egoera sanotu horrek ekitaldian gastu berriak finantzatzea ahalbidetuko du. Udalak itunduta duen finantza-zorraren azterketatik ondorioztatzen da 2013ko ekitaldia ixtean, Balmase-

dako Udalak 3.505.575,58 €-ko zor bizia duela, zehazki, Errotarena kiroldegia eraikitzetik eratorria. Bada, zor hori ordaintzeak ekarri du ekitaldian zehar interes eta amortizazio gisa izandako finantza karga 380.128,54 €-koa izatea, hots, urtean zehar izandako diru-sarrera arrunt guztien % 4,91. Halaber, aipatzekoa da, zerga presioa, hau da, Balmasedako biztanle bakoitzeko lortzen diren zerga edo tasen ondoriozko diru-sarrerak honako hauek direla: 323,84 €/biztanle. Bizkaiko Foru Aldunditik lortutako datuen arabera, populazio maila bera duten lurraldeko udalerrien batez besteko zerga presioa 459,48 €/ biztanle izan zen 2012an. Hartara, Bizkaiko toki erakunde guztien kasuan, batez besteko zerga presioa 461,54 €-koa izan zen. Azkenik, aipatu behar da 2013 ekitaldiko likidazioa ikusita, bete egin direla arlo horretan indarrean dauden legeek aurrekontu egonkortasunaren eta zor mailaren inguruan exijitutako helburuak.

Pintura, burdineria, paper pintatuta, etxeko tresneria eta opariak Aldapa, 16/18 Tel. eta Faxa: 946 801 752 Balmaseda

Decoraciones Javi

11

Laburki Bideoforuma: “Generación Robada” Maiatzaren 15ean doan emango da “Generación Robada” filma. Emakumearen Etxean izango da, 17:00etan. “Generación Robada” filmak Molly Craigen benetako istorioa kontatzen du. Neska aborigena da, bere ahizpa txikia eta lehengusina berarekin eramaten dituena, gobernuko erakunde batetik ihes egitean. Filmaren ostean askaria emango da doan Emakumearen Etxeko sukaldean.

Masaje linfatikoa Berdintasun Zinegotzigoak hilez hil eskaintzen dituen masaje linfatikoaren saioak maiatzaren 16an emango dira. Parte hartzeko, nahitaezkoa da aldez aurretik txanda eskatzea Emakumearen Etxean. Saioon prezioa 32 eurokoa da; izan ere, Zinegotzigoak diru-laguntza ematen du, zati bat ordaintzeko.

“Egin barre gogoz” tailerra Zientifikoki frogatuta dago benetako barreak onura asko dakartzala. Barreak gure aldartea aldatzen du. Normalean, gainera, aldartea estresak jota egon ohi da gizartearen eskakizunak direla eta. Animatu eta parte hartu barreterapiaren doako tailerrean. Emakumearen Etxean egingo da maiatzaren 29an, 16:30etik aurrera. Eman izena maiatzaren 23ra arte.

Azokak Enkarterrin Datorren maiatzaren 18an Ardo Egunaren (Día del Vino) XXIV. edizioa egingo da Zallan. Bertako ekoizleen hainbat ardoren erakusketak, dastatzeak eta probatzeak egongo dira, hori dena pintxoekin eta giro euskaldunarekin batera. Ekainaren 1ean Andra Mari azoka egingo da Alonsotegin. Nekazaritzaren eta abeltzaintzaren hitzordua, bertan ikusgai egongo dira baserriko animaliak eta produktuak, hestebeteak eta kontserbak, baita txahal-dastatzea ere.


12

Laburki Q sukarraren agerraldia Azken egunotan Q sukarraren agerraldia atzeman da Bilbon. Gaixotasun hori, nagusiki, behi-, ardi- eta ahuntz-ganaduan dagoen bakterio batek sortzen du. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gogorarazi du hiltegia dela bermerik onena kutsatutako animaliak, erraiak edo ehunak atzeman eta suntsitzeko; izan ere, Q sukarra (eta beste gaixotasun batzuk) pertsonen edo ganaduaren artean hedatzea saihesten du. Era berean, azpimarratu du ez dela legezkoa arestian aipatutako espezieak etxean hiltzea, nahiz eta haragi horiek jabeak berak kontsumitzekoak izan.

Betelgeuse Astronomia Taldeak Eguzkia, Kolitza eta Ilso lerrokatu ditu Enkarterriko “Betelgeuse� Astronomia taldeak hainbat argazki eta bideo egin zituen apirilean Eguzkiaren, Kolitza mendiaren (Balmaseda) eta Ilso inguruaren (Zalla) lerrokadura dela eta. Gertaera hori urtean bitan baino ez da izaten toki berean, eta elkarteak aipatzen digunaren arabera "faktore asko hartu behar dira kontuan hori lortzeko; esate baterako, Eguzkia zein posiziotik sartzen den erabaki, Kolitza mendiaren zein argazkia egiteko lekuaren altitudea eta, jakina, klimatologia bera�. Une hori hain da sentibera non lerrokadura lortzeko erabakigarria den egun bat gehiago edo gutxiago edota iparraldera eta hegoaldera 20 metro gehiagoko aldaera, eta kalkuluek akats-tarte txikia zuten, baina zertxobait doitua nahi den helburua lortzeko. Enkarterriko elkarte hau 2010. urtean sortu zen, eta jada kide asko daude elkartean. Bazkideentzako barne ekintzak zein jendearentzat oro har kanpoko ekintzak antolatzen ditu.Parte hartzera eta elkarteko kide izatera animatu nahi zaituztegu. Jarraitu Facebooken edo bestela euren web orrialdean (www.aaebetelgeuse.org).

UdalBerriak

ingurumena

Farolak berritzea

Farola berriak. Argazkia: DĂ­ez Villaluenga Duela gutxi amaitu dituzte gune historikoko, Martin Mendia pasealekuko eta Magdalenako herri-argiteria berritzeko lanak. LED sistema darabilten 270 luminaria berri jarri dituzte, 35 watt kontsumitzen dituztenak; aurrekoek, aldiz, 170 watt behar zituzten. Hori eginda, farolen kopuru bikoitza piztu ahal izan da, eta horrez gain, aurrezpen ekonomiko eta energetikoko helburuak beteko dira. Horren haritik, zenbatetsi egin da farola berriak jarri

izanak zer ekar dezakeen 2014an. Argindarraren iazko tarifak kontuan hartuta, 20.600 euro eta 134.850 kW/h inguru aurreztu ahal izango dira urtean. Argindarraren tarifak gora egiten badu datozen hileotan (hori gertatuko dela dirudi), aurrezpen ekonomikoa are handiagoa izango da. Halaber, aintzat hartu behar da argikutsadura txikiagoa izatea onuragarria dela, eta hori farola horien proiektore-motaren ondorio da. Hala, argi-

sortak bidea besterik ez du argiztatzen, eta ez du argi sarkina eragiten, ez etxebizitzetan, ez zeruan. Koloreari dagokionez, 3.000 k tonu beroa hautatu da: argi hori ez da guztiz zuria, baina aurreko farolek baino askoz gehiago argiztatzen du. Proiektuaren kostu osoa 99.264 eurokoa izan da, eta Bizkaiko Foru Aldundiak 69.484,80 euroko diru-laguntza eman du.

lana

Beste bi udal kontratazio Duela gutxi, beste bi pertsona kontratatu dituzte, interes publikoko lanak egiteko. Tokiko Enplegu Planeko beste jarduketa bat da, plan horren xedea Balmasedako langabezia arintzea baita. Pertsona horietako batek parkeak eta hirialtzariak garbitu eta mantentzeko lanak egingo ditu. Bestea ingurumen-zaindari gisa arituko da, zenbait udal-ordenantza bete daitezen: garbiketaren eta apainduraren ingurukoa, etxeko animaliak edukitzeari buruzkoa, etab. Bi langile berri horiek sei hilabeteko kontratua dute.

Langabeak kontratatzeko diru-laguntzak Gogorarazi nahi dugu Udalak diru-laguntzen lerro bat zabaldu duela, enpresek hiribilduko langabetuak errazago kontrata ditzaten. Diruz lagundu ahal izango dira urtarrilaren 1etik irailaren 30era bitartean hasitako kontratazioak, baldin eta langabeek Lanbiden izena emanda badute eta, gutxienez, urtebeteko antzinatasuna badute Balmasedako erroldan. Kontratuen lanaldia ezin da izan aldera daitekeen lanaldi oso baten % 50etik beherakoa. Laguntza eskatzeko epea irailaren 30ean amaituko da. Oinarri osoak udaletxeko Erregistro Nagusian (1. solairua) edo www.balmaseda.net web orrian eskura daitezke.


Maiatza 14

lana

Balmasedan aurkeztu zuten Gazte Job Maisutasunezkotzat jo daiteke Balmasedako Alfonso Santiagoren azalpena. Last Tour International arrakastatsua sortu du berak. Urratsez urrats azaldu zuen enpresa horrek ekarri duen bidaia luzea. Etengabe ari da bilakatzen, eta beti dabil kulturaren etorkizunari begira. Hastapenek ere zerikusia dute bere pasioarekin: musika. Azkenik, Julian Iantzi aurkezle ospetsuak kontatu zigun zer ondorio izan dituen telebistan aritzeak, baita hortik kanpo zenbait lan eta ideia jorratzeak ere. Bere ustez, prestakuntza funtsezkoa da, baina hobe gogokoen duzun horren ingurukoa izatea. Ideiak eta aukerak eskura daudela uste du, horietaz jabetzea eta lanari ekitea besterik ez da behar. Jardunaldi horretan, Gaztedi Enkarterri 2014 bekak ere aurkeztu zituzten. Gure eskualdeko 18 eta 25 urte bitarteko gazteentzako 30 beka dira, eta prestakuntzaz gain, hemengo enpresetan lan egiÁlvaro Parrok lan gazteari buruzko jardunaldi hau tea ere badakarte, 6 hilabetez. Modu ona da enaurkeztu zuen presen munduarekin lehen harremanak ezartzeko. Beka horiei buruzko informazioa nahi dutenak Balmalanekin jar daitezke harremanetan, 946801002 teleJoan den apirilaren 10ean, Gazte Job proiektua aurkeztu fono-zenbakira deituta (hitz egin Irenerekin). zuten Klaret Antzokian. Ekintzailetzari buruzko jardunaldi Gazte Job proiektuaren aurkezpena amaitzeko, hainbat sabat da eta gazteei zuzenduta dago bereziki. Bertan, zenrrera zozketatu zituzten, hurrengo BBK Live jaialdiaz gobait ekintzailek euren ikuspegia adierazi zuten, enpresa zatzeko. Orobat, azpimarratzekoa da Enkarterriko alkate propioa sortzeak dakarrenari buruz; orobat, giltzarri batzuk ekitaldira bertaratu zirela (adibidez, Álvaro Parro) batzuk eman zituzten, enpresa bizimodu bihurtzeko. Hala, eta hitz egiteko aukera ere izan zuen. Era berean, Izaskun Cervezas Laugar Brewvery enpresako gazteek taldean egiArtetxe García Berrikuntzako eta Ekonomia Sustatzeko foniko esperientziaren berri eman ziguten: hasieran hobbya ru-diputatuak Gaztebizz proiektua aurkeztu zuten. Horren bazen ere, oso kontu serio bihurtu da, eta espero dute helburua da enplegua eta ekintzailetza babestea gure proogibidea ere izatea. Mónica Larrinaga balmasedarrak Voy por ti bere enpresa txikia aurkeztu zuen, eta hasiera batean bintziako gazteen artean. Human Managementes Systems enpresako Alberto Barrios arduratu zen jardunaldirako auez du ia inbertsiorik behar izan. Larrinagak ekitera gonbirreikusitako motibazio-hitzaldia emateaz. datu zituen gazteak, eta esan zuenez, erakundeak inoiz baino laguntza gehiago ematen ari dira. Hortaz, bere ustez, etekin handiena atera behar zaie.

merkataritza

Badator berriz ere Gau Zuria

Joan den urteko arrakastaren ondoren, Balmadenda Gau Zuriaren bigarren edizioa prestatzen ari da. Maiatzean, zozketan parte hartzeko txartelak jaso ahal izango dira. Saria 2.000 eurokoa izango da, elkarteko saltokietan gastatzeko. Ekainaren 6an izango da, eta promozio eta beherapen bereziez gain, askoz ere ezusteko gehiago egongo dira.

13

Laburki Merkataritza ekimena: DOY aplikazioa Erabiltzen al duzu tokiko merkataritza, konfiantza eta kalitatea ematen dizkizuna? Gogokoen dituzun dendei fidel zaien horietakoa zara? Ez ezazu gehiago itxaron, eta deskargatu DOY aplikazioa. Bertan, Balmasedako tokiko merkataritza topatuko duzu, hau da, egunero fideltasun eskaintzak, produktuak, kalitateko zerbitzuak, prezio onak eta deskontuak eskaintzen dizkizuten dendak eta tabernak. Ekimen hau sortu berri den enpresa teknologiko bizkaitar bati esker gauzatu da, eta bertan jarduera ugari jaso dira: aisialdia, edariak, shoppinga, sukaldaritza eta abentura. Appa doan deskarga dezakezu sakelako telefonoan, eta berehala has zaitezke eskaintzen duen guztiaz gozatzen. Parte hartzeko interesa duten saltokiek www.doydescuentos.com web orrira jo dezakete alta emateko, doan eta erraz. Gaurdaino, hauexek dira Balmasedan alta eman duten establezimenduak: Boutique Lola, Iraia Lorandenda, Sastrería Andrade, Lekuona, Euskocerámica, Los Gemelos, Arania, Pastelería Los Arcos eta Txiki Parka ere bai.

Merkataritzarako ikastaroak Balmadendak eta Balmasedako Udalak beste bi ikastaro eskainiko dituzte gure hiribilduko merkatarientzat. Ekainaren 2tik 10era, 14:30etik 16:30era, izango dira “Merchandising e Interiorismo Comercial” izeneko prestakuntza praktikoak. Maiatzaren 26an, ordu berean, “Neuromarketing: cómo dominar el inconsciente del cliente o clienta” mintegia egingo da. Biak izango dira Kultur Etxean. Parte hartu nahi dutenek informazio gehiago eska dezakete Balmasedako MDBn (Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoa), 946801002 telefono-zenbakiaren bidez edo bestela odc@balmaseda.net helbidean.

Kultura arteko panpina eta pertsonaien tailerra

Dekorazioa komertzioan

Immigrazio Arloak euskarazko tailerra antolatu du 5 eta 10 urte bitarteko haurrentzat, kultura arteko panpinak eta pertsonaiak egin ahal izateko. Maiatzaren 22an izango da, 17:00etatik 19:00etara, Gaztetxokoan. Izena eman daiteke maiatzaren 16ra arte, Emakumearen Etxean. Tailerra doakoa da eta leku kopuru mugatua dago.


14

Laburki Margolaritzako erakusketa kolektiboa Gogorarazten dizuegu maiatzaren 18ra arte egongo dela ikusgai Balmasedako margolarien erakusketa kolektiboa, Klaret Antzokiko erakusketa aretoan. Obrak egiteko, Balmaseda futbol taldea omentzea izan dute oinarri, euren mendeurrena dela eta. Ez huts egin, eta gozatu gure Hiribilduko pintore onenez eta Balma FC handiaz.

1958ko kinta Iritsi da jada 58ko kintaren bazkaria. Aurten Gernikara joango dira maiatzaren 31n, eta Zimela jatetxean bazkalduko dute. Bertaratu nahi dutenek, jada 55 euro sar ditzakete maiatzaren 28a baino lehen BBKn (Kutxabank) duen 2095-0275-80-9111205009 kontuan.

UdalBerriak

kirola

Samu Sánchez EnkarTour 2014 Maiatzaren 24an SAMU SÁNCHEZ – EnkarTour martxa zikloturistaren edizio berria egingo da, urtero egiten baita Enkarterri (Bizkaia) eskualdean Olinpiadetako gure txapelduna omentzeko. Aurten, Balmasedan hasiko da, 08:30ean. Balmaseda eta Zallako txirrindularitza elkarteek antolatu dute, eta ehunka zikloturistek gozatuko dute zikloturismo egun zoragarriaz, Bizkaia (Enkarterri), Araba (Aiara Harana) eta Burgosko lurretan zehar egingo den ibilbide oso orekatua da eta. Aurten, Balmasedan hasiko da, 08:30ean. Antolatzaileek http://lasamu.enkarterri.biz web orria prestatu dute, probari buruzko informazio guztia eskura izan dezazuen (izen-ematea, ordutegiak, babesleak, etab.). Halaber, parte-hartzaileek bertan eman dezakete izena on line.

Saskibaloiko nesken kadete taldea Minibasketeko Maila Berezira igo da txapelketa

Balmasedako saskibaloiko nesken kadete taldeak Maila Berezira igortzea lortu du, itzulerako partidan egindako gainditze ikusgarriaren ostean. Halatan, maiatzaren 4an Mungiaren aurka La Caixaren Balmasedako sukurtsaleko zuzendariak liburu bat eman dio kultur teknikariari, udal liburutegiari eginiko dohaintzaren irudi sinboliko gisa.

Apirilaren 26an eta 27an egin zuten Errotarena kiroldegian Balmaseda Hiribildua Minibasketeko VII. txapelketa. Gizonezkoen kategoria larunbatean izan zen, eta emakumezkoena, berriz, igandean, “Marian San Cristobal memoriala” izenpean. Gizonezkoei dagokienez, Iraurgi suertatu zen txapeldun, San Bartoloméren aurrean final estuan garaitu ondoren. Balmasedak zazpigarren amaitu zuen. Saskibaloiko nesken kadete taldea Aitzitik, emakumezkoen kategoriaren harira, Loiola Indautxuk irabazi zuen; fijokatu zuten partida 58 eta 40 irabazi nala Tabirakoren aurka jokatu zuen, eta zuten, joaneko partida 52 eta 60 gal- azken segundora arte iraun zuen lehiak, jaurtiketa libreetan erabaki baitzen du ostean. emaitza. Balmasedak zortzigarren posZorionak neskak!! tua lortu zuen.

Emakumeen futbol ligako irabazleak

La Caixako liburuak dohaintzan ematea Apirilaren 10ean, La Caixak hainbat liburu eman zizkion gure hiribilduko udal liburutegiari, Euskadiko banketxe honek gauzatzen duen boluntarioen proiektu baten baitan. Proiektuaren xedea izan da La Caixako langileen artean liburuak biltzea, ondoren elkarte eta liburutegietan banatzeko.

Idatzi lasamusanchez@gmail.com e-posta helbidera martxaren inguruko informazio gehiago behar baduzue.

Enkarterriko emakumeen futbol taldea ospakizun betean dago, kadeteen kategoriako ligan txapelduna izan baita. Talde horretan Irene Menéndez eta Amaia Diéz balmasedarrek hartzen dute parte. Aupa Enkarterriko neskak!


Maiatza 14

Lana -Mota guztietako garraio-lanak egiten dira furgonetarekin (altzariak, etxetresna elektrikoak, etxe aldaketak…). Seriotasuna eta prezio doituak. 679276515. -Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eskola partikularrak. 678956986 -Aleman-irakaslea banakako klaseak emateko prest. Eskarmentu handia. Maila guztiak. 659051962. -Gazte nazionala altzarigintzan, obretan, etxe aldaketetan eta abarretan lan egiteko prest. 650571995. -Balmasedako mutila tabernari edo sukaldeko laguntzaile gisa lan egiteko prest. Eskarmentuduna. 662429364. -Nazioko klinikako laguntzaileak bere burua eskaintzen du adinekoak eta umeak zaintzeko. Baita sukaldari gisa ere. Eskarmentuduna. 660357757. -Mota guztietako garraiatzeak egiten dira furgonetarekin (altzariak, etxetresna elektrikoak eta behar duzun guztia). Seriotasuna eta prezio doituak. 679276515. -Gazte batek txatarra jasotzen du etxeetan, eta lonjak zein ganbarak garbitzen ditu. Seriotasuna. 618379335. - Tituludun irakasleak klase partikularrak ematen ditu, 8 eta 15 urte bitarteko haurrei. Lokal propioarekin.Arkaitz - 665738777.

HERRITARRAK Pasadizoak gogoan Nagusien Etxean Maiatzaren 13an, 18:00etan, DVD bat aurkeztuko dute Nagusien Etxean. DVD horretan, balmasedarrek gure hiribilduan aspaldi jazotako gertakariei buruz azaldutako pasadizoak, istorioak eta lekukotzak bildu dira. Gizarte Ekintza zinegotzigoak antolatu du jarduera.

Batxilergoko matrikula Balmaseda BHIn Balmaseda BHIk maiatzaren 15ean itxiko du datorren ikasturtean matrikulatzeko aurre-inskripzioaren data. Ekainaren 23tik uztailaren 4ra bitartekoa izango da matrikula egiteko epea, eta astelehenetik ostiralera egin ahal izango da, 10:00etatik 14:00etara. Balmaseda BHIk Batxilergo zientifiko-teknologikoa eta humanitate eta zientzietakoak eskaintzen ditu A ereduan 2. mailan eta D ereduan maila guztietan. Matrikula zaitez unibertsitatean sartzeko proban esperientzia handiena eta emaitza onenak dituen zentroan, modalitateko eta aukerako ikasgaien eskaintza zabalarekin.

Mendi Taldearen irteerak Hona hemen Balmasedako Mendi Taldea datozen asteetarako prestatzen ari den irteerak eta jarduerak: -Mendi Astea: *Astelehena, maiatzaren 26a: Alberto Iñurrategiren hitzaldia. *Asteazkena, maiatzaren 28a: José Carlos Tamalloren hitzaldia. *Osteguna, maiatzaren 29a: Carlos Suárezen hitzaldia. Halaber, hitzaldiak eta ikus-entzunezkoak egingo dira Mendiko Etxean. -Bazkideen herri-bazkaria: maiatzaren 31n, larunbatean, udal-frontoian. -Irteera Toloñora: ekainaren 8an, igandean, Toloñora igoko dira, upeltegi bat bisitatu dute eta bazkaria izango dute. -Irteera Ganekogortara: ekainaren 15ean, igandean, deiadar-mendiak Ganekogortan.

15

Salmenta -Moto-aitzurra erosi nahi dut. 626166439. -Neskarentzat jaunartzeko soinekoa salgai: El Corte Inglésen erosia, osagai guztiak barne. Erdi prezioan. 946800407. -Camping gaseko botila urdin handiak salgai. Hobiko argizarizko burruntzali profesionala ere bai. 946800707. -Programagailua behar da FLC-512 markako Zanussi garbigailu baterako, edo bestela garbigailu hau bera saltzen da (programagailua apurtuta du). Gainerako pieza guztiak berri daude. 626166439. -Bikientzako Bogaboo donkey beltz eta marfil kolorekoa, 2 kapazu (oinak estaltzekoarekin, bogaboo marfil kolorekoa) 2 aulki, 2 maxi cosi, kapazurako 2 lo-zaku, aulkirako 2 lo-zaku eta maxi cosirako 2 lo-zaku. Maxi cosirako egokigailu bikoitza eta banakoa (badaezpada, adin ezberdinetako anai-arrebak diren kasuetarako). Euritarako burbuilak eta marfil koloreko eguzkitakoak. Prezioa: 1200 euro. 607857493 -Hormako pianoa salgai. Marka: Nieer. 678956986. -Garaje-partzela itxia salgai, Enkarterri etorbidea, 57 helbidean. Kanpora ematen duen leihoa, argia eta ura ditu. Erreminta-bankua eta bizikletak garbitzeko tutu malgua ditu. Oso merkea. 615744423. -Garaje-partzela salgai Pío Bermejillo kalean, Markesaren Etxearen alboan. 625786429 – 665026859. -Pisua salgai. Merkea, erdigunean bertan (Hedegile kalea 57, 2), igogailuarekin. 4 logela (hormetan sartutako armairuak), 2 bainugela, egongela-jantokia, altzariz jantzitako sukaldea, halla, trasteleku zabala (patiora begira dagoen leihoa) eta berogailua. 605719788. -Lursaila salgai Balmasedan, fruta-arbolak, etxea, txokoa eta apeoekin. 4850 m2. 946102258. -100 m2-ko lonja saltzen edo alokatzen da Enkarterri etorbidea 56. 944434247. -Etxebizitza atxikia salgai Villanueva de Menan. 4 logela, sukaldea, 2 egongela, 2 bainugela, 2 ibilgailurako garajea, txokoa eta lorategia. Gasolio berogailua. 200.000 euro. 679597404.

Alokairua -Garaje partzela alokairuan San Severino zeharkalean. 946800228. -Garaje partzela alokairuan Ateneo eraikinean. 50 euro hilabetero. 946800756. -Txokoa alokairuan Pandozalesen: 2 tximinia, egur-labea eta lursail txikia. 605768366. -Baster taberna alokairuan (Kalbario kalea). 620814619 -Garaje partzela alokairuan Graziako Andra Maria kalean. 649608647 -Garajea alokairuan Félix de la Torre kalean. 676917108 -Etxebizitza alokatzen da. Erdialdean. 635742209. -Logela errentan Balmasedako hirigunean. 656710411. -Garajea Magdalena kalean, Gizarte-segurantzatik hurbil. 50 euro. 645700597.


16

UdalBerriak

Maiatza 14

Agenda

Bestelakoak Udaltzaingoak aurkitutakoak

KZgunea maiatzean

Maiatzaren 5ean, Udaltzaingoak honako hauek aurkitu ditu: giltza anitz, usb bat, eraztuna, belarritakoa eta eskumuturrekoa.

Maiatzean, goizez egongo da zabalik KZgunea, 09:00etatik 13:00etara, astelehenetik ostiralera. Ikastaroak eta mintegiak: -Google Apps: maiatzaren 5etik 16ra, 11:00etatik 13:00etara. -Openoffice Writer: maiatzaren 29tik 30era, 09:00etatik 11:00etara. Beste zenbait zerbitzuren artean, KZguneak zure elkartearen web orria sortzeko aukera ematen dizu, doan. Zatoz zure KZgunera, Martin Mendia, 15 helbidera, edo deitu 944033317 telefono-zenbakira.

LANDER ONDOVILLA OTEGUI -ABOKATUA-

Foru plaza, 4-3ºF 48800 BALMASEDA (Bizkaia)

Telefonoa 626 09 28 92 Faxa 94 680 16 37

Eskulturaren inguruko ekitaldiak: maiatzaren amaiera aldera, hiribilduko kale eta eraikinetan. Euskal Eskola Publikoaren 23. jaia: ekainaren 1ean, Balmasedan. Ikastaroa: Merkataritzako Merchandisinga eta barne-diseinua / Merchandising e Interiorismo Comercial. Ekainaren 2tik 10era, 14:30ean, Kultur Etxean. Gau Zuria: ekainaren 6an. Kolitzara igoera: ekainaren 7an, 22:30ean, San Juan plazan. Euskal Ezkontza 2014: ekainaren 14an, 11:00etan, hiribilduko kaleetan. V. Garagardo Azoka ekainaren 20tik 22ra, San Juan plazan. Ziena: Maléfica. maiatzaren 30ean, 20:00etan; ekainaren 2an eta 3an, 19:30ean; Klaret Antzokian.

FC Balmasedaren mendeurrenaren inguruko pintura-erakusketa: maiatzaren 18ra bitartean, Klaret Antzokian. Erdi Aroko XVI. Azoka: maiatzaren 10ean eta 11n. Pasadizoak gogoratzen: maiatzaren 13an, 18:00etan, Nagusien Etxean. San Isidro: maiatzaren 15ean, 12:00etan, Pandozalesen. Bideo-foruma: Generación robada. Maiatzaren 15ean, 17:00etan, Emakumearen Etxean. Masaje linfatikoa: maiatzaren 16an, Emakumearen Etxean. Opera: Don Pasquale. Maiatzaren16an, 20:30ean Klaret Antzokian. Zinea: Divergente. Maiatzaren 17an, 22:30ean; eta maiatzaren 18an eta 19an, 19:30ean; Klaret Antzokian. Museoen Nazioarteko Eguna: maiatzaren 17an eta 18an, Boinas La Encartada museoan. Erakusketa: Euskal pilota herriz herri. Maiatzaren 19tik 23ra bitartean, Kultur Etxean. Kultura arteko panpinei eta pertsonaiei buruzko tailerra: maiatzaren 22an, 17:00etan, Gaztetxokon. Moda eta tradizio garaikidearen inguruko topaketa: aurkezpena maiatzaren 22an, Klaret Antzokian. Desfileak maiatzaren 23an eta 24an, Boinas La Encartada museoan. Bakarrizketen gaua: maiatzaren23an, 20:15ean, Klaret Antzokian. La Samu Sánchez-EnkarTour 2014: maiatzaren 24an, 8:30ean, Balmasedan. Ziena: Aprendiz de Gigoló. Maiatzaren 24an, 22:30ean; maiatzaren 25ean eta 26an, 19:30ean; Klaret Antzokian. Mintegia: Neuromarketina. Maiatzaren 26an, 14:30ean, Kultur Etxean. Tailerra: Egin barre gogoz / Ríete con ganas. Maiatzaren 29an, 16:30ean, Emakumearen Etxean. F. Díezeko ikasleen erakusketa: maiatzaren 30etik ekainaren 24ra, Kultur Etxean.

Udalberriak 173 euskera  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you