Page 1

DOAKO ALEA - ALE KOPURUA: 4.200 - GURE UDALAREN INFORMAZIOA - 13. URTEA - MAIATZA 2016 - 195. ZK.

XVIII. ERDI AROKO AZOKA

Apirilaren 22an Kolitzako Aterpetxe berria modu ofizialean inauguratu zen. Handik bi egunera ireki zen. 8. orr.

Datozen asteetan Kolitzara Igoera ekimena eta Garagardoaren VII. Azoka ospatuko dira, beste gauzan artean. 9. orr.

Apirilak 19 ezohiko osoko bilkura egin zen; bertan HAZ arautzeko ordenantza onartu zen, besteak beste. 10. orr.


2

Laburki

UdalBerriak

XVIII. ERDI AROKO AZOKA

BALMASEDAKO XVIII.

Artisautza

Antzinako lanbideak erakusteko lantegiak Erakusketa-lantegiak dituzten artisauak San Severino plazan bilduko dira. Aurten, honako lantegi hauek egongo dira: hargina, bozelketa, arbela, beira puztea, zeta, zur-lanketa, inprimaketa, beira-labea eta erremintaritza.

Tabernen ordutegia jaietan Erdi Aroko Azoka eta Kolitzako Igoeran zehar, tabernek itxiera ordutegi zabalagoa izango dute: II. taldea: -Maiatzak 7: biharamuneko 04:30era arte. -Maiatzak 8: biharamuneko 05:00etara arte. -Maiatzak 13: biharamuneko 04:30era arte. -Maiatzak 14: biharamuneko 05:00etara arte. III. taldea: -Maiatzak 7: biharamuneko 06:00etara arte. -Maiatzak 8: biharamuneko 06:30era arte. -Maiatzak 13: biharamuneko 06:00etara arte. -Maiatzak 14: biharamuneko 06:30era arte. IV. taldea: -Maiatzak 7: biharamuneko 07:00etara arte. -Maiatzak 8: biharamuneko 08:00etara arte. -Maiatzak 13: biharamuneko 07:00etara arte. -Maiatzak 14: biharamuneko 08:00etara arte.

Balmasedarrentzako hain berezia den Aste Santuaren ostean, gure hiribilduko atrakzio garrantzitsuenetako bat antolatuko dugu berriro ere: Erdi Aroko Azoka. XVIII. edizioa maiatzaren 7an eta 8an egingo da, eta hamaika arrazoi eskainiko dizkigu familiarekin eta lagunekin kalera paseatzera eta gozatzera ateratzeko. Zalantzarik gabe, azoka honen arrakastaren gakoa balmasedarren inplikazioa da. Hortaz, eskerrak ematen dizkiegu era batean edo bestean parte hartzen duten pertsona guztiei (jantziz, negozioak apainduz edo soilik pazientziaz eragozpenak jasaten dituztenei, batez ere, ibilbidean bizi diren herritarrei). Eskerrak ematen dizkiegu apaintzen laguntzeagatik, euren estandarteak jarriz zein fatxadetan enpresa antolatzailearen estandarteak instalatzeko baimena emanez.

Guneak Horkasitas Jauregian haurrentzako txokoa aurkituko dugu, bai eta gaikako erakusketak eta txanpon historikoak ere. Hainbat tailer egongo dira: txanpongintza, ezkutu heraldikoak, eskrima eta arku-tiroa. Horrez gain, zaldunen eskola eta Erdi Aroko hainbat joko izango ditugu, besteak beste, justak, LARP borrokaldiak eta aurpegiak margotzea. Medieval Marketa ere jauregian kokatuko da. Dorre kalean Erdi Aroko borrokaldiak eta justak izango ditugu, bai eta atrakzioak (noria, txalupa eta ahulki hegalariak, esaterako), animalien landetxea eta Centauro ekitazio-eskola ere. Horrez gain, eremu honetan gaikako erakusketak egongo dira: ludoteka historikoa, kaligrafia eta kartografia, antzinako zientzia, armak eta armadurak eta eguneroko bizitza. San Severino plazako txokoan he-

gazti harraparien erakusketa ikusteko aukera izango dugu. Mundu osotik ekarritako hegazti paregabeek aireko akrobaziak egiteko duten berezko dohainekin zur eta lur utziko gaituzte. Etxeko txikienak inplikatzeko eta haiekin jolasteko erakusketa-hegaldiak egingo dira, hegaztiekiko lilura eta naturarekiko errespetua sustatzeko. Gainera, artisauak San Severino plazan bilduko dira erakusketa tailerrekin. San Juan plazan zoko arabiarra izango dugu jaimekin, tetegiekin, arabiar pastekin, kuskusarekin, espezieekin, eta abar. Foru plazan juduen eremua topatuko dugu. Ohi bezala, ibilbide guztian zehar elikagai-postuak eta tabernak egongo dira.


Maiatza 16

. ERDI AROKO AZOKA Herri-antzezpena Judutarrak Balmasedatik kanporatu zituztenekoa izenburuarekin, larunbatean 12:00etatik aurrera herriantzezlana egingo da San Severino plazan, gure hiribilduko historiako pasarteetako bat azaltzeko. Aurten gertaera horren 530. urteurrena ospatuko dugu. Orduan, Balmaseda izan zen juduak kanporatu zituen estatuko lehenengo udalerria. Horrez gain, antzezpen horren bitartez kristauak eta juduak nola bizi ziren ezagutuko dugu, eta ezkontza judutar batez eta ondoko jaiaz gozatu ahal izango dugu. Ondoren, Erdi Aroko borroka antzeztuko da.

Berrikuntzak Eremuak zabaltzeak iaz izan zuen harrera ona ikusita, ibilbidearen barruan sartu dira Hedegile kalea eta Foru plaza. Edizio honetan, azokan gurekin batera egongo diren antzerki- eta musika-taldeak ia-ia bikoiztu egin dira. 35 baino gehiago izango dira eta guztiek eskainiko dizkigute beren emankizunik onenak. Berrikuntza gisa, Erdi Aroko justen eta borrokaldien eremu berria nabarmendu behar da, non zaldunek armak, lantzak edo ezpatak hartu eta hil arte borrokatuko duten ordezkatzen duten ezkutuaren alde. Hiru eremu atonduko dira: judutarra, arabiarra eta kristaua. Horietan, ordezkatzen duten kulturaren arabera antolatuko dira dekorazioa eta jarduerak. Hala, bada, Shabbat ospakizuna edota Jund AndalusĂ­ ospakizuna egingo dira, besteak beste. Horrez gain, benetan ikusgarriak izango dira formatu handiko jarduera hauek: Troula Teatro taldearen herratuak, Irurtzunetik heldutako pertsonaia mitologikoak edo conxuro de queimada, bertaratutakoek doan dastatu ahal izango dutena. Bestalde, berritutako Haurrentzako Txokoa ere izango dugu; bertan, Horkasitas Jauregiaren lorategietan, Erdi Aroko atrakzioak eta jolasak , txotxongiloak Bihar taldearekin, haurrentzako Erdi Aroko justa, ezkutarien eskola, ipuin-kontalaria, aur-

pegiak margotzea, dantzak, magia, tailerrak eta beste gauza asko egongo dira. Laburbilduz, familian gozatzeko espazio berezi bat egongo da. Indarrak berritu behar izanez gero, Horkasitas Jauregiko lorategietan hartu ahalko dugu atseden. Gainera, zenbait gune gaitu dira, mahai eta bankuekin. Beti bezala, taberna eta jatetxeen guneak ere izango ditugu.

Gaueko ikuskizunak Azokak iraungo duen bi egunetan, eta eguzkiak uzten digunean, beste giro mota batez gozatu ahal izango dugu gune historikoko kaleetan zehar. Aurten berrikuntzekin datozen gaueko ikuskizunak ikusteko aprobetxatuko dugu. Larunbatean, Toniton konpainiak Alkimista eskainiko digu. Ikuskizun honek aire-akrobazien emanaldiak, suzko elementuen maneiatzea eta piroteknia konbinatzen ditu ikusleekin elkarrekintzan arituko diren antzerki-pertsonaiekin. Ikuskizunaren ardatz nagusia Erdi Aroko alkimista izango da, araoen bidez askotariko pertsonaiak aurkeztuko dituena. Igandean, Astondoa pirotekniak Xarma ikuskizuna eskainiko digu. Balmasedarentzat espresuki prestatutako musikaz lagundutako piroteknia-ikuskizun horretan ezin hobeki bateratuko dira lau elementu: antzinako suzko lanak, musika, udaletxearen piroteknia-iluminazioa eta zeruko bizitza.

Medieval Market Horkasitas Jauregiaren barrualdea gure merkataritzak eskaintzen duena ikusgai jartzeko erakusleiho bikaina izango da. Eraikin berezi honetan, hainbat saltokik beren artikuluak erakutsiko dituzte; gainera, bi egun horietan zenbait jarduera antolatuko dituzte. Zehazki saltoki hauek izango dira bertan: Andrade jostundegia, Gonzalo dekorazio-estudioa, SerafĂ­n PalazĂłn argazki-estudioa eta La Balanza, Budha eta Le..Mont moda-dendak.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailari esker egingo da Medieval Marketa.

Trafikoaren arauketa Aurten Dorre kalea zirkulaziorako itxita egongo da, Erdi Aroko azokaren ondorioz. San Domingo, Dorre eta Erreka kaleak zirkulazioari itxita egongo dira larunbateko (maiatzak 7) 11:00etatik igandeko (maiatzak 8) 23:00ak arte. Salbuespenez, Zokoko pistatik sartzeko aukera egongo da, baina arren eskatzen dizuegu ibilgailuak ahalik eta gutxien erabiltzeko. Iaz bezala, bi semaforo jarriko dira Erreka kaletik Portillora, zirkulazioa bi norabideetan antolatzeko. Aurreko edizioetan bezala, merkatuaren ibilbidearen barruko kaleetan bandoak jarriko dira, aparkalekuak husteko, ixteko eta mozteko ordutegiak adierazteko.

Garraio publikoa Renfek Bilbo eta Balmaseda arteko tren-zerbitzua indartu egingo du datozen maiatzaren 7an eta 8an. Aldizkako zirkulazioei irteera gehiago gehituko dizkio, eta trenak ordu erdiro irtengo dira puntako orduetan. Bilbotik Balmasedara, larunbatean, maiatzak 7, hogeita hamar minutuan behin irtengo dira trenak 09:50etik aurrera. Bilbora itzultzeko ere handituko da maiztasuna; hain zuzen ere, ordu erdiro tren bat jarriko da abian, 10:50etik 21:50era arte. Balmasedatik Bilborantz irtengo diren azken trenek larunbat gaueko ohiko ordutegiari eutsiko diote, alegia, 22:25ean eta 23:30ean irtengo dira. Igandean, maiatzaren 8an, aldizkako irteeren maiztasuna ia bikoitza izango da, eta Bilbotik Balmasedarako trenak ordu erdiro irtengo dira. Aurkako noranzkoan, 10:50etik 21:20ra arteko tartean ere 30 minutuan behin igaroko dira. Bestalde, Bizkaibusek ohiko ordutegiari eutsiko dio, baina Mojazelai kaleko geralekua Penillara lekualdatuko da.

3

Laburki Artisautza salgai Azokan 270 artisau baino gehiago egongo dira eta askotariko produktuak eskainiko dituzte, hala nola landareetako esentzia-olio puruak, aromaterapia, imitaziozko bitxiak, koroak, lurrinak eta kosmetika naturala aloearekin, larrua, pirograbatua metal-nakarrean, zurezko animaliak, zurezko kutxak, sandaliak, orgonitak, zapiak, kristala, zilarra eta harri naturalak, soinean gurutzatzeko poltsak, imitaziozko bitxiak, eztainuzko eta oihalezko osagarriak, grabatuak larruan, tailla fosilak, artisautza tibetarra, mineralak, erretxinazko irudiak, kanaberazko jostailuak eta musika-instrumentuak, intsentsua eta panpinakaxatxoak, bainugelarako bonbak, makramea, artisau-zilargintza eta miniaturak, erreprodukzio arkeologikoak, jolas historiko eta tradizionalak, sorginak, giltzak eta hontzak, iratxoak, imitaziozko bitxi isabeldarrak, urregintza, olibondo-zura, alanbrezko imitaziozko bitxiak, larrua eta babutxak, zakutxo termikoak, eskuz margotutako artisautza, eztia, belusezko mandalak eta lanparak, etab.

Era berean, beste batzuetan bezala, San Juan plaza arabiar azoka bihurtuko da eta jaimak zein janari-postuak edukiko ditu. Tetegi tradizionala, pasta arabiarrak, kebaba, pintxoak eta kuskusa, espeziak, Marokoko askotariko artisautza eta abar egongo dira. Habaler, tabernak eta sukaldaritzapostuak egongo dira San Severino plazako txokoetariko batean (antzinako taxi-geralekuan), Dorre kalean, Millonario zubiaren alboko plazan, San Juan plazan eta MartĂ­n Mendia kalean. Ibilbide osoan hestebeteak, gaztak, txokolatea, karameluak eta bestelako jaki ugari saltzen dituzten postuak aurkitu ahalko ditugu.


4

Laburki

UdalBerriak

XVIII. ERDI AROKO AZOKA

ERDI AROKO AZOKAN IZAN MAIATZAK 7, LARUNBATA

Erdi Aroko Azokako VI. Argazki Lehiaketa Foto SkyLight argazkilaritzaklubak, udalarekin elkarlanean, Erdi Aroko Azokako Argazki Lehiaketaren seigarren edizioa antolatu du. Parte hartzen duten argazkiek gure azokaren edizio honetakoak izan beharko dute, eta partehartzaile bakoitzak gehienez bi obra aurkeztu ahalko ditu. Kamera digital batez egin eta jpg formatuan aurkeztu beharko dira. Antolatzaileek jatorrizko RAW artxiboa eskatu ahalko dute zalantzarik egonez gero. Aurkeztutako argazkien EXIF datuak ezingo dira ez aldatu ez ezabatu, eta gehienezko tamaina 45 × 30 cm eta 10 Mb izango da. Emateko epea maiatzaren 27an bukatuko da, eta posta elektronikoz egin ahalko da, “Concurso de fotografía Mercado medieval de Balmaseda 2016” gaia duen mezua fotobalmaseda@gmail.com helbidera bidaliz. Datu hauek erantsi beharko dira: egilearen izen-abizenak, argazkiaren izenburua, egilea bizi den herria, telefono-zenbakia eta jaiotza-data. Era berean, argazkiak CD formatuan eman ahalko dira Kultur Etxean. Kasu horretan, bi gutunazal itxitan joan beharko dute. Batean CDa bera sartuko da, eta bestean, arestian aipaturiko datuak. Gutun-azalaren kanpoaldean goiburua ipini beharko da. Argazkiak Skylight argazkilaritzataldearen webgunean (https://fotoskylight.wordpress.com) jarriko dira ikusgai, eta 35 argazki, saritutako 4ak barne, hautatuko dira Kultur Etxean erakusteko. Epaimahaiaren ebaluazio-irizpideak sormena eta argazki-kalitatea izango dira. Lehen saria 200 euro eta diploma izango da; bigarren saria, 120 euro eta diploma; eta hirugarrena, 80 euro eta diploma. BalmaZek gazteen saria emanez lagundu du: HD kirol-kamera bat, 100 euroko balio duena, eta diploma bat.

SAN SEVERINO PLAZA 11:00 Inaugurazio ofiziala 11:30 Kanoi-salbak eta arkabuzak 12:00 Balmasedako Herri-antzerkia 13:00 Forzas da Terra 13:30 San Jorgeren legenda 14:00 Erdi Aroko musika 17:30 Kanoi-salbak eta arkabuzak 18:00 Pelayo maisuaren komedien erretaula handia 19:00 Erdi Aroko exekuzioa 19:30 Gobernatzailearen alaba 20:00 Ying-Yang 20:30 Ondasungabeen gurdia 21:00 Forzas Do Lume 21:30 Hegazti harraparien hegadaerakusketa 22:00 Folk musika 22:30 ALKIMISTA piroteknia-ikuskizuna SAN SEVERINO TXOKOA 11:00 Musika arabiarra 11:30 Autofedea 12:00 Hegazti harraparien hegadaerakusketa 12:30 Metamorfosia 13:00 Erdi Aroko musika 13:30 Zirkua: Katapulta 14:00 Folk musika kontzertua 17:30 Kordoi-koplatxoak eta koplak 18:00 Konkordunak 18:30 Hegazti harraparien hegadaerakusketa 19:00 Komentua eta mertzenarioak 19:30 Orkoak eta zaldunak 20:00 Ametsak 20:30 Zirkua 21:00 Faunoak eta suaren borroka 21:30 Dantza eta musika arabiarra tradizionala DORRE KALEA (ERDI AROKO JUSTEN EREMUA) 11:30 Erdi Aroko musika 12:00 Erdi Aroko torneoa 12:30 Antzaren pasealdia 13:00 Suge-hezitzailea 13:30 Zaldunen borrokaldi handia 17:00 Suge-hezitzailea 17:30 Musika arabiarra 18:00 Erdi Aroko torneoa 18:30 Antzaren pasealdia 19:00 Suge-hezitzailea 19:30 Zaldunen borrokaldi handia 20:00 Musika sefardia 20:30 Erdi Aroko torneoa

21:00 Suge-hezitzailea 21:30 Formatu erdiko Dibbuk kalejira 22:00 Zaldunen borrokaldi handia HAURREN TXOKOA (HORCASITAS JAUREGIA) 11:00 Ezkutu heraldikoen tailerra 11:30 Godofredo eta zaldun gorria 12:00 Ipuin kontalaria 12:30 Haurrentzako txanpongintza 13:00 Zaldun txikien eskola 13:30 Carolino, printzesa eta herensugearen burua 15:00 LARP borrokaldia 16:00 Zaldun txikien eskola 17:30 Erdi Aroko printzesaren kutxa 18:00 Romeo eta Julieta 18:30 Arku-tiro tailerra 19:00 Haurren Erdi Aroko justa 19:30 Ipuin kontalaria 20:00 Aurpegi-margotzailea 20:30 Eskrima-tailerra 21:00 Carolino Printzesaren bahiketan 21:30 LARP borrokaldia 22:00 Zaldun txikien eskola FORU PLAZA (JUDUEN EREMUA) Sabbath ospakizuna Orduak: 13:00 22:00 DONE JOANE PLAZA (EREMU ARABIARRA) 11:00 Ekialdetik etorriak 11:30 Fakirismoa, iltze-ohea, ezpata-irenstea... 12:00 Zaldun musulmana janzten 12:30 Kalejira osagai arabiarrekin 13:00 Jund Andalusíaren ospakizuna 13:30 Farralisen erritua 14:00 Kontzertu arabiarra 17:30 Forzas do Ar 18:00 El Levantamiento de la Leva 18:30 Ikuskizun arabiarra 19:00 Ekialdetik etorriak 19:30 Fakirismoa, iltze-ohea, ezpata-irenstea... 20:00 Zaldun musulmana janzten 20:30 Negar-kantari mairuak 21:00 Saladino Handia 21:30 A quemarropa 22:00 Kontzertu arabiarra 22:30 Conxuro de Queimada HEDEGILE KALEA (IBILTARIA) 11:00 Musika sefardia 11:30 Sasimedikuen gurdia 11:45 Zirkua gurdian 12:00 Bercio, saltokiko artista 12:15 Erdi Aroko musika

12:30 Centaurus 13:00 Alalá 13:30 Hortz-ateratzailea 14:00 Komikoen bojiganga 15:00 Erdi Aroko musika 16:00 Tabernariaren atxiloketa 15:00 Raíz iratxoa 17:00 Maskarada 17:15 Dantza tradizionalak 17:30 Normandiarren lehorreratzea 18:00 Komikoak eta juglareak 18:30 Kale-garbitzaileak 19:00 Argana sorgina 19:15 Folk musika 19:30 Aire iratxoa 20:00 Autofedea 20:15 Musika sefardia 20:30 Etilio 21:00 Euskal mitologia 21:30 Miseria osabaren gurdia 22:00 Su motelean 22:15 Errantes 22:15 Erdi Aroko musika PIO BERMEJILLO KALEA 11:00 Nibelungoak 11:15 Folk musika 11:30 Barataria uharteko gortea 12:00 Kondearen mahats-zapaltzaileak 12:30 Birlibirloque 13:00 Txotxongiloak 13:30 Musika sefardia: Elfoak 14:00 Sintesia 15:00 Antzaren pasealdia 16:00 Konkordunak 17:00 Arlekinak 17:15 Erdi Aroko musika 17:30 Lurrin-saltzailea 18:00 Maria Larguiñanaren jatetxea 18:30 Musika arabiarra: 19:00 Juglarea eta bere erromantzeak 19:30 Sasimedikuen gurdia 19:45 Dantza tradizionalak 20:00 Basoko izakiak 20:30 Komedianteak 21:00 Musika arabiarra 21:15 Zeruko sua 21:30 Kattikeyya jainkoa 21:45 Errantes 22:00 Txotxongiloak 22:15 Munduko gizonik indartsuena 22:15 Erdi Aroko musika MARTIN MENDIA KALEA 11:00 Komedianteak 11:15 Dantza tradizionalak 11:30 Fabián jaunaren seme-alabak


Maiatza 16

5

NGO DITUGUN EKINTZEN EGITARAUA 12:00 Argana sorgina 12:30 Maria Larguiñanaren jatetxea 13:00 Kordoi-koplatxoak eta koplak 13:30 Ipotxen ihesaldia 14:00 Sorginak, heriotzaren edabea 15:00 Erdi Aroko musika 16:00 Tabernariaren atxiloketa 17:00 Arlekinak 17:15 Folk musika 17:30 Faunoa 17:45 Maskarada 18:00 Komentua eta mertzenarioak 18:30 Erdi Aroko musika 19:00 Bercio, saltokiko artista 19:30 Erdi Aroko musika 20:00 Mitologia 20:30 Santxo Panza 21:00 Errantes 21:30 Locus, stulfitera Navis 22:00 Scroon eta bere hezitzaileak 22:15 Siwa gudari bereberea

MAIATZAK 8, IGANDEA SAN SEVERINO PLAZA 11:00 Kanoi-salbak eta arkabuzak 11:30 Eguneko pregoia 12:00 Forzas da Terra 13:00 San Jorgeren legenda 14:00 Kontzertua: folk musika 17:30 Kanoi-salbak eta arkabuzak 18:00 Pelayo maisuaren komedien erretaula handia 19:00 Erdi Aroko exekuzioa 19:30 Gobernatzailearen alaba 20:00 Ying-Yang 20:30 Ondasungabeen gurdia 21:00 Forzas Do Lume 21:30 Hegazti harraparien hegadaerakusketa 22:00 Dantza eta musika arabiarra tradizionala 22:30 XARMA piroteknia-ikuskizuna SAN SEVERINO TXOKOA 11:00 Musika arabiarra

11:30 Autofedea 12:00 Hegazti harraparien hegadaerakusketa 12:30 Ametsak 13:00 Zirkua: Katapulta 13:30 Erdi Aroko musika 14:00 Erdi Aroko musika 17:30 Kordoi-koplatxoak eta koplak 18:00 Konkordunak 18:30 Hegazti harraparien hegadaerakusketa 19:00 Komentua eta mertzenarioak 19:30 Orkoak eta zaldunak 20:00 Metamorfosia 20:30 Zirkua: Katapulta 21:00 Faunoak eta suaren borroka 21:30 Kontzertua: Erdi Aroko musika DORREA (ERDI AROKO JUSTEN EREMUA) 11:30 Erdi Aroko musika 11:30 Suge-hezitzailea 12:00 Erdi Aroko torneoa 12:30 Antzaren pasealdia 13:00 Suge-hezitzailea 13:30 Zaldunen borrokaldi handia 17:00 Suge-hezitzailea 17:30 Musika arabiarra 18:00 Erdi Aroko torneoa 18:30 Antzaren pasealdia 19:00 Suge-hezitzailea 19:30 Zaldunen borrokaldi handia 20:00 Musika sefardia 20:30 Erdi Aroko torneoa 21:00 Suge-hezitzailea 21:30 Formatu erdiko Dibbuk kalejira 22:00 Zaldunen borrokaldi handia HAURREN TXOKOA ( HORCASITAS JAUREGIA) 11:00 Ezkutu heraldikoen tailerra 11:30 Godofredo eta zaldun gorria 12:00 Ipuin kontalaria Euskaraz 12:30 Haurrentzako txanpongintza 13:00 Zaldun txikien eskola 13:30 Carolino, printzesa eta herensugearen burua

15:00 LARP borrokaldia 16:00 Zaldun txikien eskola 17:30 Erdi Aroko printzesaren kutxa 18:00 Romeo eta Julieta 18:30 Arku-tiro tailerra 19:00 Haurren Erdi Aroko justa 19:30 Ipuin kontalaria 20:00 Aurpegi-margotzailea 20:30 Eskrima-tailerra 21:00 Carolino Printzesaren bahiketan 21:30 LARP borrokaldia 22:00 Zaldun txikien eskola FORU PLAZA (JUDUEN EREMUA) Sabbath ospakizuna Orduak: 13:00 22:00 DONE JUANE PLAZA 11:00 Ekialdetik etorriak 11:30 Fakirismoa, iltze-ohea, ezpata-irenstea... 12:00 Zaldun musulmana janzten 12:30 Kalejira osagai arabiarrekin 13:00 Jund Andalusíaren ospakizuna 13:30 Saladino Handia 14:00 Kontzertu arabiarra 17:30 Forzas do Ar 18:00 El Levantamiento de la Leva 18:30 Ikuskizun arabiarra 19:00 Ekialdetik etorriak 19:30 Fakirismoa, iltze-ohea, ezpata-irenstea... 20:00 Zaldun musulmana janzten 20:30 Negar-kantari mairuak 21:30 A quemarropa 22:00 Kontzertu arabiarra 22:30 Conxuro de Queimada HEDEGILE KALEA (IBILTARIA) 11:00 Musika sefardia 11:30 Sasimedikuen gurdia 12:00 Bercio, saltokiko artista 12:15 Erdi Aroko musika 12:30 Centaurus 13:00 Alalá 13:30 Hortz-ateratzailea 14:00 Komikoen bojiganga 17:00 Zirkua gurdian 17:15 Dantza eta musika arabiarra tradizionala 17:30 Normandiarren lehorreratzea 18:00 Komikoak eta juglareak 18:30 Kale-garbitzaileak 19:00 Argana sorgina 19:15 Folk musika 19:30 Aire iratxoa 20:00 Autofedea

20:15 Musika sefardia 20:30 Etilio 21:30 Miseria osabaren gurdia 22:00 Su motelean 22:15 Erdi Aroko musika PIO BERMEJILLO KALEA 11:00 Nibelungoak 11:15 Folk musika 11:30 Barataria uharteko gortea 12:00 Kondearen mahats-zapaltzaileak 12:30 Birlibirloque 13:00 Txotxongiloak 13:30 Elfoak 14:00 Sintesia 15:00 Antzaren pasealdia 16:00 Konkordunak 17:00 Arlekinak 17:15 Erdi Aroko musika 17:30 Lurrin-saltzailea 18:00 Maria Larguiñanaren jatetxea 18:30 Musika arabiarra 19:00 Juglarea eta bere erromantzeak 19:30 Sasimedikuen gurdia 19:45 Dantza tradizionalak 20:00 Basoko izakiak 20:30 Komedianteak 21:00 Musika arabiarra 21:30 Kattikeyya jainkoa 22:00 Txotxongiloak 22:00 Munduko gizonik indartsuena 22:15 Erdi Aroko musika MARTIN MENDIA KALEA 11:00 Komedianteak 11:15 Dantza eta musika arabiarra tradizionala 11:30 Fabián jaunaren seme-alabak 12:00 Argana sorgina 12:30 Maria Larguiñanaren jatetxea 13:00 Kordoi-koplatxoak eta koplak 13:30 Ipotxen ihesaldia 14:00 Sorginak, heriotzaren edabea 17:00 Arlekinak 17:15 Folk musika 17:30 Faunoa 18:00 Komentua eta mertzenarioak 18:30 Erdi Aroko musika 19:00 Bercio, saltokiko artista 19:30 Erdi Aroko musika 20:00 Zeruko sua 20:30 Tabernariaren atxiloketa 21:00 Santxo Panza 21:30 Locus, stulfitera Navis 22:00 Scroon eta bere hezitzaileak 22:15 Siwa gudari bereberea


6

Laburki Oporretan ere euskaraz Euskara Zerbitzuak zure seme-alabei udaleku ireki eta guztiz euskaldunez gozatzeko aukera ematen die, hori guztia, gainera, gure hiribilduan. Aurtengo udalekuak 2004tik 2010era bitartean jaiotako haurrentzat pentsatuta daude. 2011n jaiotakoek itxarote-zerrendan izena eman ahal izango dute, eta lekuak geratuz gero parte hartu ahal izango dute. Udalekuak uztailaren 1etik 15era egingo dira, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era. Haur bakoitzeko inskripzioak 35 euro balio ditu (bi anai-arreba baino gehiagok izena ematen badute % 30eko deskontua aplikatuko da). Bi anai-arrebentzako prezioa 49 eurokoa izango da, hiru anai-arrebena, aldiz, 73,50 eurokoa. Leku mugatuak daude, beraz, interesatuta baldin bazaude eman izena lehenbailehen. Maiatzaren 23tik 30era eman ahal izango duzu izena Balmasedako udaletxean. Horretarako, eraman izena emateko orria beteta eta dirua ordaindu izanaren banku-ziurtagiria (Laboral Kutxan egin behar da ordainketa, eta "Oporretan Euskaraz" zehaztu beharko da, bai eta parte-hartzaileen izenak ere).

BookCrossing liburuak Apirilaren 22an udal-liburutegiak 35 liburu "askatu" zituen gure kale eta plazetan barrena. Foruliburutegiak dohaintzan emandako ale horietakoren bat aurkitzen baduzu, jakizu BookCrossing liburuak direla. Liburu mota horiek erabiltzeko jarraibideak erraz-errazak dira: liburua irakurri, bookcrossing.com webgunean erregistratu eta liburua askatu. Utzi liburua parkeko banku baten gainean, trenean, kafetegi batean… Hala, http://www.bookcrossing.es webgunean sartu eta BCID kodea edo liburuaren zenbakia sartuz gero, liburua non egon den eta nondik bidaiatu den jakin ahal izango duzu.

UdalBerriak

KULTURA

Zinema denboraldiaren amaiera TINI: EL GRAN CAMBIO DE VIOLETTA Maiatzak 13, 20:00etan Maiatzak 15, 17:00etan eta 19:30ean Maiatzak 16, 19:30ean Generoa: Musikala, erromantikoa/ Zuzendaria: Juan Pablo Buscarini/ Gidoia: Ramón Salazar/ Interpretazioa: Martina Stoessel, Jorge Blanco, Ángela Molina, Ridder Van Kooten, Mercedes Lambre, Sofía Carson, Clara Alonso, Diego Ramos. Filmean benetako Tini sortuko da; jatorrizko serieak deskribatzen duen mundua atzean utziko du Tinik. Uda luze batean, abentura berri bati ekingo dio; bere izaera definituko du, eta bertatik artista berri bat sortuko da, bere buruaz askoz seguruago egongo dena. EL OLIVO Maiatzak 20, 20:00etan Maiatzak 21, 22:30ean Maiatzak 22 eta 23, 19:30ean Generoa: Komedia dramatikoa / Zuzendaria: Icíar Bollaín/ Gidoia: Paul Laverty/ Interpretazioa: Anna Castillo, Javier Gutiérrez, Pep Ambrós. Almak 20 urte ditu eta oilaskoen abeletxe batean egiten du lan, Castelló probintziako barnealdeko herri batean. Almarentzat bere aitona da munduko pertsonarik garrantzitsuena; duela urte batzuk aitonak hitz egiteari utzi zion. Orain, Almak aitona egoera naturalera "bueltarazteko" bide bakarra familiak duela 12 en n saila azk Ikuskizune de n e aketen m orduko ald o dag

urte eta aitonaren borondatearen aurka saldutako milaka urteko olibondoa berreskuratzea izango da. ANGRY BIRDS: LA PELÍCULA Maiatzak 21, 19:30ean Maiatzak 22, 17:00etan Generoa: Animazioa, komedia / Zuzendaria: Clay Kaytis eta Fergal Reilly/ Gidoia: Jon Vitti/ Ikusle guztientzat Animaziozko film honetan txoriak horren haserre egoteko arrazoia deskubrituko dugu. Istorioak uharte batera eramango gaitu; bertan hegan egiten ez duten hegazti zoriontsuak baino ez dira bizi… edo hala dirudi. ALICIA A TRAVÉS DEL ESPEJO (3D) Ekainak 3, 20:00etan Ekainak 4, 19:30ean eta 22:30ean. Ekainak 5, 17:00etan eta 19:30ean. Ekainak 6, 19:30ean Generoa: Abenturak, fantasia/Zuzendaria: James Bobin/ Gidoia: Linda Woolverton/ Interpretazioa: Johnny Depp, Mia Wasikowska, Helena Bonham Carter, Anne Hathaway, Sacha Baron Cohen. Atal berri honetan ere Johnny Depp, Anne Hathaway, Mia Wasikowska eta Helena Bonham Carter herrialde miresgarrian aurkituko ditugu; pertsonaia berri bat ere ezagutuko dugu, Tiempo izenekoa; Sacha Baron Cohenek interpretatzen du.

Segurtasun arrazoiak direla eta, 10 urtetik beherako haurrak 18 urtetik gorako pertsonak lagun dituztela sartu

ahal izango dira udal zentroetara eta haien ardurapean egongo dira.

Grabatu-tailerra eta bisita gidatuak Mari Dapenaren erakusketara Enkarterriko Museoan dagoeneko ikusgai dagoen Mari Dapenaren erakusketaren testuinguruan hainbat jarduera antolatu dira datozen hilabeteetarako, besteak bete, bisita gidatuak eta grabatu-tailerrak. Bisita gidatuak 11:00etatik 12:30era egingo dira maiatzaren 29an, ekainaren 4an eta 25ean, uztailaren 10ean eta 16an, irailaren 11n eta 17an, azaroaren 19ean eta aben-

duaren 10ean. Grabatu-tailerrak, aldiz, egun hauetan egingo dira: maiatzaren 14an, ekainaren 19an, urriaren 2an, azaroaren 13an eta abenduaren 4an. Helduei zuzenduta daude eta 11:30ean hasiko dira. Erreserbak egiteko edo informazio gehiago jasotzeko hona hemen enkarterrimuseoa@bizkaia.eus helbidea eta 946504488 eta 946104815 telefono-zenbakiak.

Horrez gain, aurreratu diezazuekegu Museoen Nazioarteko Egunean artista balmasedarraren jatorri artistikoak ezagutzeko bisita egingo dela. Bere bizitzako toki enblematikoak bisitatuko dira, besteak beste, Dapenaren lehenengo maisua izan zen Rodeten estudioa. Gero erakusketa bisitatuko da. Maiatzaren 15ean eta 22an izango da hori.


Maiatza 16 Gazteluko Muinorako eta La Encartadarako bisitaldi gidatuak

Maiatzean Gazteluko Muinorako eta Boinas La Encartada museorako bisitaldi gidatuak eskaintzen jarraituko dugu. Balmaseda osoa ikusten den mendixkan, Gazteluko Muinoa delakoan, eraikitako defentsa-dorrearen hondar eskasak geratzen diren arren,

multzoa kultura-interesekotzat jo da. Mendixka horretatik hirigune historikoa ixten zuen harresia ere sortzen zen; gure arbasoen babesteko modua zen. Bisitaldi gidatuak Historia Museotik abiatzen dira, han eremu hori erreproduzitzen duen maketa ikus daitekeelako. Dorrearen Erdi Aroko

egiturak aldaketak izan zituen Lehen Gerra Karlistan eraiki zen eta Isabel II.aren erreinaldian hondatuz joan zen gotorlekua dela-eta, eta gure historiaren zati bat eguraldiaren eta elementuen menpe utzi zuen. 2010ean, udalak birgaitzeko proiektu bat aurkeztu zuen, eta baliabide nahikoak erdiesten direnean bete beharreko helburua da. Une horretara arte, Gazteluko Muinoaren balioa azpimarratzeko parte hartu nahi dugu, honen moduko jarduketa txikiagoen bidez. Bisitaldiak doakoak dira, baina plazak mugatuta daude; hori dela-eta, ibilbideekin bat egiteko, aldez aurretik izena eman behar da Boinas La Encartada museoan (946800778). Hauxe da Gazteluko Muinorako xedatutako jardueren egutegia: -Maiatzak 7 eta 8: 11:00etan, Correoseko bulegotik. -Maiatzak 14 eta 15: 11:00etan, San Joan elizatik (Historia Museoa). -Maiatzak 18: 12:00etan, San Joan elizatik (Historia Museoa). Boinas La Encartada museorako bisitaldi gidatuak: -Egun osoan, maiatzaren 14an, 15ean eta 18an.

Nagusien Egunaren 1go edizioa Balmasedan izango da Balmasedako Nagusien Etxea arduratuko da Nagusien Egunaren lehen edizioa antolatzeaz, Bizkaiko erretirodunen eta pentsiodunen elkarte guztiak gure herrian elkartuko baititu. Ekainaren 11 hautatu da probintziako gertakari honetarako, eta jarduerak 10:00etatik 20:00etara eskainiko dira. Jarduera hauek gauzatuko dira: herri-bazkaria, 10 eurotan, eskulan-erakusketa, hirugarren adi-

nekoen moda-desfilea, txakolin- eta gazta-dastaketa, Balmasedarako bisitaldi turistiko gidatuak eta “Tú sí que vales aitite o amama” programa, musika-emanaldiekin, poesiarekin, txisteekin, magiarekin, dantzarekin eta abarrekin (7 urtetik 12 urtera arteko ilobek epaituko dituzte). Horrez gain, dantza egongo da, baita Enkarterriko nekazaritzako elikagaien azoka ere, eta musika ugari hiriko

TRAMEINSA TRANSFORMADORE MEKANIKO INDUSTRIALAK, S.L. Metalgintza Burdina Altzairu herdoilgaitza Letoia Aluminioa

Telefonoa: 94 680 16 16 - Faxa: 94 610 20 58 Galtzada, 40 - 48800 BALMASEDA

kaleetan. Gure adinekoentzako jaia ezer baino lehen, Enkarturren, Nagusiak-en, foru-aldundiaren eta udalaren laguntzarekin. Izena emateko azken eguna maiatzaren 26a izango da; Nagusiak-en bulegoetan egin behar da (Pilota 10, 3. solairua, Bilbo; telefonoa: 944169674; nagusiak@euskalnet.net).

·Instalazioak ·Konponketak ·Aparatu sanitarioak ·Sukalde eta komunetako konponketak...

Telefonoa: 687 535 874

BALMASEDA

7

Laburki Balmaseda BHIren kontzertu solidarioa Balmaseda BHIko 2. DBHko Musika eta Hiritartasun ikasleek kontzertu solidario bat antolatu dute, Klaret Antzokian emango dena datorren maiatzaren 20an, 18:00etan. Sarreraren prezioa 2 eurokoa da eta osorik emango zaio Balmasedako Virgen La Milagrosa Elkarteari. Ikasleek zenbait abesti prestatu dituzte, hizkuntza desberdinetan, ahots-armoniak probatuz eta batzuetan txirula erabiliz laguntzeko, errezital hau eskaini ahal izateko. Gehienek solfeoa ez dakiten arren, badakite abesten eta solidarioak izaten. Sarrerak betiko lekuetan eskuratzeko aukera izango duzu.

Euskadiko eta Nafarroako Porsche Klubaren bisita Datorren maiatzaren 15ean, igandean, Balmasedak Euskadiko eta Nafarroako Porsche Klubeko hamabost bat Porscheren bisita jasoko du. Eguerdian, 13:00etara arte ikusi ahalko ditugu auto horiek San Severino plazan; ordu horretan, Boinas museora joango dira, antzinako fabrika ezagutzeko. Automobil eder horietaz gozatzeko aukera.

2016ko gazteen trukea 2016ko gazteen trukean izena emateko bideoa aurkezteko epea jada amaitu den arren, baliteke oraindik plazarik geratzea. Esperientzia honetan parte hartu nahi baduzu, zoaz BalmaZen bulegora informazioa jasotzera eta lortu zure lekua.

Margolaritzaerakusketa Maiatzaren 16tik 23ra Zoko Maiteak Emakumearen Etxean ematen duen margolaritza-lantegiko ikasleen obrez gozatzeko aukera edukiko dugu. Klaret Antzokiaren sarreran izango da.


8

Laburki

UdalBerriak

INAUGURAZIOA

KOLITZAKO ATERPEA, INAUGURATUTA

Ertzainak Udaletxeekin segurtasun zerbitzuak sendotu eta indartu nahi ditu gure eskualdean

Ertzaintzak Enkarterriko udalekiko elkarlana sendotu du Joan den apirilaren 14an, Ertzaintzaren, udaltzainen eta udalen arteko koordinazio-batzordea bildu egin zen, iazko kriminaltasunari buruzko datuak ebaluatzeko eta jarduketa berriak planifikatzeko. Gure alkatea, Álvaro Parro, batzordeburu hautatu dute berriro ere. Lantalde horretan guztira 35.000 biztanle daude ordezkatuta. Delituen inguruko datuei dagokienez, Balmaseda mugapeko kopuruetan ikusten da arau-hauste penalak % 15,1 jaitsi direla 2015ean. Genero- eta familia-indarkeriari dagokionez, udaletako zinegotziei egiten den lana sakonago ezagutzea proposatu zieten, prebentzioaren arloan ez ezik (eskoletan hitzaldiak ematea etab.) biktimari arreta ematearen arloan ere (biktimarekin aldizka harremanetan egotea etab.). Era berean, udaltzaingoekiko koordinazioaz hitz egin zen; hain zuzen, hilero bilerak egiten dira 2014. urtearen amaieratik. Bestalde, Landa Inguruneari Arreta Emateko Proiektua Ertzaintzan ezartzeaz hitz egin zen eta proiektuaren zeregina eta eskumenak azaldu ziren. Helburu nagusia baserritarrengana hurbiltzea eta haien babesa hobetzea da. Halaber, aipatu zen delitu jakin batzuetan salaketak patrullek berek eramandako inprimakietan jaso daitezkeela eta aurretiko hitzordua eska daitekeela atzerapenak saihesteko.

Instituzioen ordezkariak eta apaiza bendeinkazioan Joan den apirilaren 22an, Lurraren Nazioarteko Eguna ospatzeko, Kolitzako aterpe berria inauguratu genuen. Hogeita hamar bat balmasedar etorri ziren ekitaldira, baita tokiagintariak, Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko diputatua (Elena Unzueta) eta Eusko Jaurlaritzako Landaren Garapeneko zuzendaria (Elena Gutiérrez) ere. Aterpe berri hori Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Balmasedako Udalaren laguntzari esker egin ahal izan da, eta material eta metodo iraunkorrak erabiliz eraiki da, energia-beharra minimizatzen duen diseinu bioklimatikoarekin eta bizikleta estatikoen eta eguzki-panelen bidez energia berriztagarria sortzeko sistemekin. Luis Mari Vega Castresana parrokoak bedeinkatu ostean, bertaratu zirenak aterpean sartu ziren, tximiniaren epelean, gela nagusiko protagonista izan baitzen. Alkateak, Álvaro Parrok, foru-aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza eskertu nahi izan zuen, proiektua posible egin baitute, eta bultzatzaileak, Kepa Intxaurbe zinegotzi ohia eta Joseba Zorrilla (au-

rreko alkatea), gogora ekarri zituen. Eraikin honetan, udalak proiektu iraunkorra, enblematikoa egin nahi izan du, modernotasunean kokatzen gaituena eta beste herri batzuentzako eredua dena. Alkateak ekonomia zirkularreko proiektu gisa definitu zuen; izan ere, herrialdeko zur ziurtatua erabili da eta tokiko enpresek egin dituzte zapata, hornikuntzak eta zurgin-lanak. Udaleko obra-lantaldeak ere bere harri-koskorra ekarri du. Orain aprobetxatu, gozatu eta zaindu besterik ez dugu egin behar. Elena Gutiérrezek lekua “luxua” dela esan zuen eta eskerrak eman zituen mota horretako proiektuetan parte hartzeko aukeragatik, denek gozatu ahal baitugu. Elena Unzuetak, berriz, aldundiak garapen iraunkorrarekin eta ingurune naturalaren balioa azpimarratzearekin duen konpromisoa azpimarratu zuen. Diputatuaren arabera, aterpeak plus bat ematen dio Kolitzari, berez enblematikoa baita, Bizkaiko Foru Aldundiak azken urteetan aisialdiaren ikuspegitik eta udalarekin koordinatutako mendiaren

erabilera publikoaren ikuspuntutik bultzatu dituen gainerako proiektuen antzera. Azkenik, alkateak arkitektoari eman zion hitza; hark aterpean tokiko zura erabiltzeari buruz hitz egin zuen eta nabarmendu zuen inoiz erabili ez diren hiru patente berritzaile konbinatu direla: lurreko zurezko eraikuntza modularreko sistema, eguzki energia biltzen duten eta disoluzio berezi bat daukaten leihoak eta energia ekoizteko bizikleta estatikoak. Tartean dauden erakundeek proiektua burutzeko izan duten pentsamolde ireki eta ekintzailea eskertu zuen. Kolitzako aterpe berriak egoteko eremu zentral bat dauka, tximiniaren inguruan, mahai eta bankuekin, hego-mendebaldeko fatxadarantz orientatua eta aterpean sartzeko portxe estali bati begira. Aurkako fatxadan, ipar-ekialdean, zerbitzu-guneak kokatu dira: sukaldea (egurrezkoa), espazio zentralera irekia, komun egokitu bat eta egurrerako biltegi bat. Guztira, azalera erabilgarria 85 metro karratu dira, gutxi gorabehera.


Maiatza 16

JAIAK

Kolitzarako igoeraren edizio berria

Kolitzarako igoeraren edizio zaharra

Aurten, Kolitzarako igoera Erdi Aroko azokaren osteko asteburuan izango da, zehatz-mehatz, maiatzaren 14an. Hauxe da egun horretarako jardueraprogramazioa: 12:00: Meza Kolitzako baselizan 12:30: Txakolina dastatzea Erromesaldia "Aita Zortziko" fanfarrearekin 14:00: Herri-bazkaria Kolitzan 19:00: Sardina jatea Pandozalesen 20:00: Kuadrillak Pandozalesetik "Aita Zortziko" fanfarrearekin jaistea Kalejira "Aita Zortziko" fanfarrearekin 21:00: Diskojaia San Juan plazan

Garagardoaren VII. Azoka

Azokaren azken egunean bi kamiseta hauek zozketatuko dira

Aurten, Balmasedako Pilotazale Klubak antolatuko du Garagardoaren Azoka. Gure hiribilduan finkatzen hasia den ospakizuna maiatzaren 26tik 29ra ospatuko da. Beti bezala, karpa Donibane plazan egongo da eta bertara hurbiltzen diren pertsona guztiek gozatuko dute ospakizun bavariar horien ohiko giroaz, saltxitxak eta ukondoa dastatuz; hori guztia, lau egunetan zehar eskainiko diren garagardo mota desberdinekin lagunduz. Azokari amaiera emateko, bi kamiseta zozkatuko dira, Mikel Urrutikoetxearena, 2015eko Banakako Eskulari txapelduna eta 2016ko Binakako txapelduna, eta Pablo Berasaluce “Pablito�rena, 2013 LEPM binakako txapeldunordea eta 1999ko 1. Euskal Herriko binakako txapeldunordea. Zozketan sartu nahi baduzu, zure txartelak erosi besterik ez duzu egin behar; dagoeneko salgai daude, euro bateko prezioan. Zenbaki irabazlea maiatzaren 29ko ONCEren zozketako zenbakien azkeneko hiru zenbakiekin bat datorrena izango da. Ez ezazu aukera paregabe hau galdu eta parte hartu. Pilotazale Klubak esan digu ahalik eta laguntza gehiena behar duela azoka antolatzeko; beraz, laguntzeko prest dauden bazkideak eta hiribilduko gainerako herritarrak animatzen ditu udal pilotalekura joatera izena emateko, astearte eta ostegun arratsaldetan. Lerro hauetatik, guztiok animatzen zaituztegu ordu batzuk gordetzera familiarekin edo lagunekin Garagardoaren VII. Azokaz gozatzeko.

9

Laburki San Isidro Maiatzak 15 San Isidro Nekazariaren jaieguna ospatzen da. Tradizioari jarraiki, aurten ere meza bat emango da 12:00etan Pandozaleseko baselizan, eta ondoren tortoak eta txakolina dastatuko dira.

Apunta zaitez 5. Edukiontzira Balmasedak badauka 5. edukiontzia, edukiontzi marroia. Zerbitzu horrek hondakin organikoak bereizten ditu sortzen ditugun gainerako hondakinetatik. Birziklapen honek zenbait abantaila ditu. Batetik, hondakin bat baliabide bat bihurtzen da, konposta; zabortegira bidaltzen diren hondakinen kopurua murrizten da. Beraz, tratamendu-kostuak aurrezten dira. Zer bota daiteke edukiontzi hauetan? Barazkiak, frutak, haziak, fruitu lehorrak, zerealak eta beste hondakin begetal batzuk, ogia eta opilak, sukaldeko papera, ahozapiak, infusio-poltsak, kafearen hondarrak, botilen kortxoak, inausketa- eta belar-hondakinak. Zer ezin da bota? Haragia, arraina eta itsaskiak, olioak eta esnekiak, arrautza-oskolak, erabili eta botatzeko haur-oihalak, erabilitako paper-zapiak, gorotzak, lorategiko edo etxeko produktu kimikoak eta bilketa espezifikoko edukiontzia duten hondakinak. Parte hartzen baduzu zure birziklapen-kita jasoko duzu: edukiontzia zabaltzeko giltza, 10 litroko etxeko ontzia eta poltsa konpostagarriak. Informazioa eta izena ematea 946800000 zenbakian, www.organikoabalmaseda. com edo organikoabalmaseda@ gmail.com helbideetan.

Haur Eskolan matrikulatzea Maiatzaren 11ra arte, Haur Eskolan matrikula egin daiteke hurrengo ikasturterako. Zerbitzu hori Presa Encimera kaleko 7an dago. Informazioa jaso dezakezu 946800762 telefonora deituz.


10

Laburki Hurrengo osoko bilkura Gogorarazi nahi dugu hurrengo ohiko osoko bilkura uztailaren 7an izango dela, ostegunean, arratsaldeko 17:00etan. Ohikoa denez, osoko bilkuren aretoan izango da.

Itzulpeneko zerbitzua Apirilaren amaieratik, udaleko Immigrazio Sailak aldi bereko itzulpeneko zerbitzua dauka; telefonoz egiten da eta 51 hizkuntza atzerritar hartzen ditu barne. Sailean kontsulta bat egin behar duen eta gaztelaniaz ez dakien edozein pertsona sistema horren bidez komunikatu ahalko da, 160 udalerritan baino gehiagotan egiten den moduan. Urte amaieran ez baditugu esleitutako minutuak agortu, parte hartu duten gainerako udalerrien artean banatuko dira.

IAT egiteko zerbitzua Balmasedan Ibilgailuen Azterketa Teknikoa egiteko Trapagako zerbitzua azterketa egiteko Balmasedara etortzeko prest agertu da; maiatzaren 17an eta 18an izango da, betiere interesatutako gutxieneko ibilgailu kopurua lortzen bada. Ibilgailu horiek gehienez 125 cc-ko ziklomotoreak izan beharko dira, obra edo nekazaritzako makineria ibilgailuak edo VE matrikuladunak, hau da: autobideetatik ibili ezin den ibilgailu oro. Horrela, makina horien jabeek ez dute lekuz aldatu beharko. Izena emateko azken eguna maiatzaren 13a izango da, ostirala, bulego nagusietan. Talde bat sortuz gero, zerbitzua datozen urteetan ere eskainiko da.

UdalBerriak

UDALBATZA

APIRILAREN 19KO EZOHIKO OSOKO BILKURA Apirilaren 19an ezohiko osoko bilkura egin zen, eta gai-zerrendako lau gai jorratu ziren. Lehenengo gaia, Lanpostuen Zerrendaren aldaketa, aho batez onetsi zen. Zehazki, derrigortasun-datak ezarri ziren lau lanpostutan: kontu-hartzailea, administrari-laguntzailea eta bi udaltzain-plaza. Aldaketa horren ondorioz, derrigortasun-data daukaten hamazortzi lanpostu daude. Kopuru hori erreferentziatzat hartutako estatistikaren (2008) gainetik dago, izan ere, estatistika horrek hamalau lanpostu izan behar direla adierazten du. CLI eta EH Bilduren abstentzioarekin eta EAJ eta Talde Sozialistaren aldeko botoekin, udalaren eta Fabio Murga tailerren arteko hitzarmenaren aldaketa onetsi zen. Joan den urteko

abenduan, Balmasedako Udalak guztiz urbanizatutako lurzatia eman zion enpresari; orain, aldiz, itzulpenepea luzatzeko proposamena egin da. Hain zuzen ere, 2017ko irailaren 30erako utzi dira 6 milioi euroen erdia, eta gainerakoa (beste 3 milioi) apirilean itzultzeko erabaki zen. Dena den, osoko bilkuran baieztatu zen itzulpen hori dagoeneko burutu egin zela. Aho batez adostu zen baita ere Herritarren Arretarako Zerbitzua arautzeko ordenantza hasieran onestea, CLIk aurkeztutako zuzenketa ia guztiak barne hartzen dituena. Ordenantza horren bidez zerbitzua antolatzea da asmoa. Herritarrei arreta emateko zerbitzua hobetzeko oso garrantzitsua izango da, bai eta udalbatza-

ren barruko lana antolatzeko ere. Azkenik, guztira 4.968,19 euroko bost faktura judizioz kanpo onartzea erabaki zen; 2015ean egindako zerbitzuen ondoriozko fakturak ziren, baina 2016an heldu ziren. Nabarmendu beharra dago, faktura horietako batek ia kopuru guztia hartzen duela, 4.500 euro inguru hain zuzen ere. Puntu hori EAJren eta Talde Sozialistaren aldeko botoekin eta EH Bilduren eta CLIren abstentzioarekin onetsi zen. Nabarmentzekoa da osoko bilkura honetara ez zela Dorleta Zorrilla (EAJ) zinegotzia bertaratu, eta berdinketak daudenean Alkatearen botoak kalitatezko botoaren izaera duela. Udalbatza osoaren bideoak web orrialdea eskegiko ditugu laster.

BERDINTASUNA Doako aholkularitza Elikagaien manipulazio ikastaroa juridikoa Berdintasun Arloak berriz ere antolatuko du elikagaien manipulaziorako ikastaroa. Maiatzaren 31n izango da, 16:00etatik 19:00etara, Emakumearen Etxean. Prezioa 25 eurokoa da, eta unean-unean dagoen eskariaren arabera egingo da. Izena emateko jo ezazu Emakumearen Etxera.

Bideo-foruma: Pride Homofobia, Lesbofobia eta Transfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna (maiatzak 17) ospatzearekin batera, datorren maiatzaren 26an Emakumearen Etxeak bideo-forum bat eskainiko du Pride filmarekin. 1984ko uda. Londreseko 1984ko Gay Harrotasunaren aldeko manifestazioan, lesbiana eta gay talde batek funtsak biltzen ditu greban dauden meatzarien familiak laguntzeko. Pintura, burdineria, paper pintatuta, etxeko tresneria eta opariak Aldapa, 16/18 Tel. eta Faxa: 946 801 752 Balmaseda

Decoraciones Javi

Berdintasun Sailak doako aholkularitza juridikoko zerbitzua eskainiko du Emakumearen Etxean ordu hauetan: -Maiatzaren 9an eta 23an, 16:30etik 19:30era. -Maiatzaren 16an eta 30ean, 09:30etik 12:30era. Aurretik hitzordua eskatu behar da.

Masaje linfatikoa Masaje linfatiko baten bidez zaintzeko hurrengo hitzordua maiatzaren 19an izango da, 9etatik 13etara. Parte hartu nahi baduzu, aurretik hitzordua eskatu behar duzu, Emakumearen Etxean. Saioen prezioak 32 euro dira; zati batean Berdintasun Zinegotzigoak diruz laguntzen ditu.

Minbiziak dakartzan behar emozionalei buruzko hitzaldia Udaleko Berdintasun Sailak, Enkarterri Psikologia eta Logopedia Zentroarekin elkarlanean, paziente minbizidunen behar emozionalei eta familian dakarren eraginari buruzko hitzaldira gonbidatzen zaitu. Datorren maiatzaren 19an izango da, 17:30etik 19:00etara, Emakumearen Etxea, eta Irene Ovelar Zubiaga psikologoa izango da txostengilea. Gaiari buruzko sarrera egiteaz gain, joaten direnek beren zalantzak eta esperientziak partekatzeko aukera edukiko dute, nahi izanez gero.


Maiatza 16

MERKATARITZA

Balmaseda Fashion Day 2016 ekitaldia bete zen eta inprobisazioz beterik; izan ere, modeloek dantza egiten zuten edo lore-sortekin jolasten zuten, indigenaz jantzita osagarriak erakusteko, etab. Aurkezleak ere, La Balanza eta Le..Monteko janBalmaseda Fashion Day aurkezten. tziekin, puPalazón Fotógraf@s blikoarekin hitz egitera animatu Joan den apirilaren 15ean, hiribilduko ziren. Arratsaldeari amaiera emateko, 10 saltokik udaberri-udako moda “Ez zara Balmasedakoa ez badujoera berriak erakutsi zizkiguten. Kozu…” bideoa jarri zuten. Balmadenlore alaiak eta soineko luzeak izan zidaren proiektu bat da, Eusko Jaurlaren Balmaseda Fashion Day desberdin ritzaren lankidetzarekin egindakoa. horretako protagonistak. Desberdina Bideoan, balmasedarrei kaletik galizan zela esaten dugu desfileak sordetzen zaie zerk egiten duen pertsona menez blai egon zirelako, gozamenez bat gure hiribildukoa izatea.

Oso bideo dibertigarri eta espontaneoa da eta udalaren Facebookean ikus daiteke (Balmasedako Udala). Eskerrak eman nahi dizkiegu egun horretan modelo lana egin zutenei, hiribilduko modeloei, Balmaseda FC klubari, Esmeralda eta Amaiari, antolakuntzan parte hartu duten merkatariei, José Miguel San Vicenteri, egindako lan dokumentalagatik eta Juan Antonio Andraderi; izan ere, arrazoi pertsonalengatik ezin izan zuen desfilean parte hartu, baina bere gain hartu du antolakuntzaren zati handi bat. Balmaseda Fashion Day ekitaldiak 1.100 euro baino gehiago bildu ditu, Cáritasen gizarte-obrara bideratuko direnak. Hori guztia posible izan da Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren babesari esker.

Laguntzak Enpresa Turistikoentzat Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak argitaratu berri du Enpresa Turistikoen Lehiakortasuna eta Hobekuntzarako Laguntzen 2016ko Programa (MET). Enpresa hartzaileak tabernak, jatetxeak eta kafetegiak izango dira, honako honetan inbertitu dutenak: sektoreko ekimen berritzaileetan; eskaintza turistikoaren moderniza-

zioan, erakargarriagoa izan dadin; establezimendua irisgarritasuneko indarreko araudira egokitzean, edo kalitatearen eta ingurumenaren kudeaketa sistema ziurtagarrien ezarpenean. Gainera, laguntzak jaso ditzakete ostatu turistikoek, bidaia-agentziek, garraio turistikoko enpresek, turismo aktiboko enpresek, kongresuak anto-

latzen dituzten enpresa profesionalek eta gida turistikoek. Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 13an amaituko da, 12:00etan. Izapideak hasteko laguntzea nahi baduzu edo informazio gehiago eskatu nahi izatekotan, Elkarworkgunera hurbil zaitezke (Pío Bermejillo, 38) edo 946801002 telefonora deitu (Mirenlarekin hitz egin).

KIROLA

Enkarterriko futbol mistoko nazioarteko campusa E2 (Educación y Eventos) entitatea eta Balmaseda F. C. taldea, Udalaren lankidetzarekin, futbol mistoko nazioarteko campus bat antolatzen dira; uztailean izango da, Salinillas futbol zelaian. 5 eta 15 urte arteko gazteentzat izango da, eta astebete, bi, hiru edo lau asteko egonaldiak egiteko aukera egongo da. Ekainaren 27an hastea aurreikusi da, eta ordutegia 10:00etatik 13:30era artekoa izango da. Antolakuntzak entrenamendu kit bat, bi orduko entrenamendua eta ordu erdiko lehiaketa eskainiko ditu egu-

nero. Talde txikiak izango dira, nazioarteko zein tokiko entrenatzaileekin. Horrez gain, atezainentzako programa berezi bat eta hezkuntza hitzaldiak egongo dira, betiere dagokien istripu polizarekin. Parte hartzaileak Salinillasera eramateko garraio zerbitzu bat antolatzea ere aurreikusi da; zerbitzuak Enkarterriko beste udalerrietako parte hartzaileak ere barne hartuko ditu. Aukera ezin hobea da neskatoek eta

mutikoek beste leku batzuetako futbol teknikak ikas ditzaten, aldi berean hizkuntzak praktikatuz. Informazioa jaso eta izena emateko: 688869390. Baliabide gutxiko familiek Gizarte Ekintza Sailean galdetu dezakete.

11

Laburki

Stop zurrumurruak Pertsona askok uste eta komentatzen dute, etorkinek ghettoetan eta patera-pisuetan bizitzea nahiago dutela, ez dutelako integratu nahi edo hemen egin nahi duten gauza bakarra aurreztea delako, horrela, beren jatorrizko herrialdeetara dirua bidaltzeko. Bada, berriro ere, zurrumurru horien kontrako datuak nabarmenak direla adierazi behar dugu. Patera-pisuei dagokienez, Estatistikako Institutu Nazionalak egiaztatu du lau pertsona edo gehiago bizi diren pisu gehienetan bertakoak bizi direla; atzerritarrak, aldiz, gutxiengoa dira (% 83,25 eta % 7,5 hurrenez hurren). Etorkinak jatorrizko herritarren etxebizitzek baino gutxiago balio duten etxeetan bizi ohi diren arren, gastu horiek ahalegin-ratio handiagoa eskatzen diete etorkinei. Etxebizitzarik ez izateak edo etxebizitza galtzeak bizi-baldintzen narriadura itzela dakar; ondorioz, etxe eta familia-egitura berriak sortzea, gazteak emantzipatzea eta mugikortasun geografikoa zailagotzen dira. Are gehiago, azken buruan, gizarte-bazterkeria egoerak eragin ditzake. Gainera, etxebizitzarik ez izateak asko zailtzen du lan-merkaturako sarrera eta horrek dakarren integrazio soziala. Ostatu duin eta egonkorra ezinbesteko premisa da gure herrialdeko etorkinak gizartean integratu daitezen, baina etorkinek bertakoek baino baldintza gehiago bete behar izaten dituzte etxebizitza bat eskuratu ahal izateko. Etorkinek eta minoriek, askotan, etxebizitza-baldintza oso txarrak jasan behar izaten dituzte, zati batean baztertze-prozesuak direlaeta. Etorkinak, bertakoak baino neurri handiago batean, azpiegitura eskasak dituzten pisu txikietan bizi ohi dira, eraikin hobeagoak eskuratzeko dituzten zailtasun ekonomiko eta sozialen ondorioz.


12

Laburki Enkarterriko azokak Ekainaren 5ean, Alonsotegik nekazaritzaren eta abeltzaintzaren Andra Mari azokara gonbidatuko gaitu. Behi-, ardi-, zaldi- eta ahuntzaziendak egongo dira, eta nekazaritza-produktuak ere salduko dira.

Pilota partidak Maiatzaren 21ean Enkarterriko Txapelketako bigarren faseko finalaurrekoak jokatuko dira Balmasedako pilotalekuan. Benjamin aurreko, benjamin, alebin, infantil eta kadete kategorietako partidak jokatuko dira.

UdalBerriak

KIROLA

2016KO MENDIAREN ASTEA

ble” telebista-programaren zuzendaria izan dena. Gaur egun As kirolegunkariko zutabegilea da eta abenturari eta arrisku handiko kirolei buruzko atal bat dauka Cadena Ser-eko “El larguero” irrati-programan. Haren dokumentalek sari garrantzitsuak lortu César Pérez de Tudelak aurtengo dituzte, eta Mendiaren Astean hartuko du parte 2006an Kirol Sari Balmasedako Mendi Taldeak MendiaNazionala irabazi ren Astearen edizio berri bat antolatu zuen. du, galdu behar ez dituzun hitzaldi inAsteazkenean, maiatzak 25, Anselteresgarriekin. Astelehenean, mo Vidal “Avigamo”-k kide den GREImaiatzak 23, Sebastián Álvaro etoMari buruz hitz egingo digu. Mendian rriko da, 27 urtez “Al filo de lo imposiErreskatatzeko eta Esku Hartzeko Tal-

deak (GREIM) Guardia Zibileko unitate bereziak dira, antzinako eskiatzaile-eskalatzaile taldeen oinordekoak; 1981ean sortu ziren lan horiek iristeko zailak diren tokietan, batez ere mendi-eremuetan, egiteko. Azkenik, ostegunean, maiatzak 26, César Pérez de Tudela, estatuko alpinista ezagunenetako bat, etorriko da. Mendizaletasunaren dibulgatzaile nagusietako bat izan da 60ko hamarkadatik, eta bere hitzaldietan eskalatzaileek gizarteari ekartzen dizkioten hobekuntzan, ahaleginetan eta ilusioan jartzen du arreta. Bizitza osoa eskaini dio mendiari, eta trebetasun handiaz eman du bere bizipenen berri. Hitzaldi guztiak 20:00etan izango dira, Kultur Etxean. Gozatzeko aukera kirol hau atsegin duten guztientzat.

Mendi Taldearen Mendi Taldearen txangoa herri-bazkaria Zatoz sorosleprestakuntza jasotzera Euskal Salbamendu eta Sorospen Zentroak, Balmasedako Udalarekin elkarlanean, Ur-instalazioetako Sorosle ikastaro bat antolatuko du ekainean, maiatzaren 27tik ekainaren 26ra, hain zuzen ere. Udalerrian erroldatuta dauden pertsona guztiek % 10eko deskontua izango dute izena ematean. Plazak mugatuak dira!

Datorren maiatzaren 21ean, larunbatean, Mendi Taldeko kideen herri-bazkaria egingo da. Udal-frontoian izango da, eta bertan elkarteak antolatutako narrazio- eta argazkilehiaketetako sariak emango dira. Informazioa jasotzeko eta izena emateko, zoaz Mendiko Etxera.

Balmasedako Mendi Klubak Maza de Bezanarako (1.165 m) txango bat antolatu du maiatzaren 15erako, iganderako. Egun erdiko irteera izango da, Puentedeyn eta Ojoguareñan (Burgos).

Txirrindularitza hitzorduak: RetroBike eta La Samu

Avibaren txangoa Balmasedako alargunen elkartea, Aviba, Albaola museorako eta Pasaia eta Donostiarako txango bat antolatzen ari da. Ekainaren 8an izango da, eta parte hartzeko prezioa 20 € izango dira (35 € elkarteko kide izan ezean). Interesatuta daudenek, izena emateko, Avibak Laboral Kutxan duen kontuan (3035 0090 65 0901039697) sartu behar dute dirua, maiatzaren 27a baino lehen.

Maiatzean, hain zuzen ere 27an, 28an eta 29an, Euskadi Bike Fest azoka egingo da Zallako Longar auzoan. Txirrindularitzaren munduko hitzordu handi horretan prestatutako programazioaren barruan Balmasedako Txirrindularitza Elkarteak antolatutako bi ibilaldi jaso dira. RetroBike Enkarterri ibilaldiarekin hasiko gara maiatzaren 28an, larunbata. Garaiko txirrindularitza proba bat

da. Kendu iezaiozu hautsa zure bizikleta zaharrari eta zatoz egun horretarako diseinatu diren bi zirkuituetako batean parte hartzera. Ibilbide laburra 40 km ingurukoa izango da, eta bestea, aldiz, luzeagoa, 73 km ingurukoa. Eman izena Txirrindularitza Elkarteak horretarako sortu duen webgunean: http://laretrobike.com/inscripcion. Bestalde, maiatzaren 29an La SAMU Sánchez Txirrindularitza Martxa ospatuko da. Kasu honetan, ekimena gure eskualdearentzat harro sentitzeko moduko paraje ederrak erakusteko data bat berreskuratzeko ilusioarekin sortu zen, eta pixkanaka-pixkanaka txirrindularitzaren egutegian finkatzen ari da. Oraingo honetan ere bi ibilaldi izango dira, batak 123 km izango ditu, eta besteak 108 km. Eman izena elkartearen eta enpresa kolaboratzaileen webgunean. Txirrindularitzaren hurrengo hitzordua ekainaren 7tik 10era izango da, Bizkaiko Itzuliarekin; kirol honetan etorkizun handia daukaten gazteak bilduko dira bertan.


Maiatza 16

Lana -Adinekoak zaintzeko eta etxeko lanak egiteko prest dagoen neska. Esperientziaduna. 691163271 (Nerea) - Etxez etxe txatarra biltzen duen gaztea; gainera, lonjak eta kamaroteak garbitzen ditu. 618379335.

Salmenta -Garaje-plaza itxia salgai Enkarterri etorbideko 20-22 zenbakietan (Plaza Gorriaren azpian). 629451979. -Zortzi urteko telebista bat salgai. Primeran ikusten da, txokoren batean jartzeko aproposa da eta merkea: 65 euro. Lurreko Telebista Digital sintonizatua opari. 667486586. -IPHONE 4S salgai, ia erabili gabea, garbi-garbia, kaxa, berme-faktura, ATHLETICen karkasa zurruna. Pantaila estaltzeko kristala ere badu, jarria izateko prest, eta IOS 9ren azken bertsioan eguneratua. Salneurria: 250 €. 667486586. - Pisua salgai Kristo kaleko 22 zk.an, 3. solairua. Sukalde-jantokia, 3 gela, komuna eta balkoia. Kanpora ematen du alde guztietatik. Salneurri ona. 654571128. -Finka salgai, fruitu-arbolekin. Ekipoa, txokoa eta lur-neurketak. 946102258. -1,05eko ohe artikulatua, garabia eta gurpil-aulkia. 649763648. - Garaje-partzela itxia salgai, beilatokipean. 615740171 -Guztiz eraberritutako etxebizitza salgai San Inazio auzoan; hiru logela, sukalde-jantokia, bainugela, jaki-tokia eta balkoia. Dena kanpokoa. Aparkaleku ona eta prezio ona. 654571128. - 100 m2-ko lonja saldu edo alokatzen da Enkarterri etorbideko 56. zenbakian. 944434247. - Etxe atxikia salgai Villanueva de Menan. 4 logela, sukaldea, 2 egongela, 2 bainugela, 2 kotxe sartzeko garajea, txokoa eta lorategia. Gasolio-berogailua. 200.000 euro. 679597404.

Alokairua -Garajea alokatzen da Felix de La Torre kalean. 676917108 -Garaje-partzela alokairuan, Gizarte Segurantzako anbulatorioaren ondoan. 616376804. -Garaje-partzela zabala alokairuan, El Calvario auzoan. Prezioa hitzartzeko. 645726479/ 946800607. -Garajea alokatzen da Erreka kalean . 637745371. -Garajea alokatzen da Graziako Andra Maria kalean. 649608647. - Logela bateko apartamentu bat alokatzen da (40 m2) Pío Bermejillo kaleko 8. zenbakian, 1. esk. Altzariz jantzia. 667263675. - Garajea alokatzen da Magdalenan, Gizarte Segurantzaren ondoan. 50 euro. 645700597.

Bikarteren Itxaropen Habiak Apirilaren bukaeran, Bikarte elkarteak Txernobyl eta Fukushima gabeko etorkizuna lortzeko Europako Ekintza Astearen amaiera antolatu zuen Donostian; ekitaldi horren helburua herritarrak hondamendi nuklear horietaz sentsibilizatzen jarraitzea da. Ekintza-aste horren barruan, Bielorrusiarentzako “Itxaropen Habiak” proiekturako funtsak bildu ziren. Modulu bat erosi nahi da gaixo minbizidun adingabeek behin-behinean Minskeko ospitaletik hurbil bizi daitezen eta tratamendu medikoa burutu ahal izan dezaten. Ekimen horrek Europako Parlamentuaren babesa dauka. Informazio gehiago jaso nahi baduzu, deitu 605709022 telefonora edo idatzi bikarte@yahoo.es helbidera.

13

KIROLA

José Ángel Santiago, Euskadiko txapelduna Joan den apirilaren 10ean, José Ángel Santiago Euskadiko txapeldun bihurtu zen Taekwondo Txapelketan; Barakaldoko Lasesarre kiroldegian izan zen. Euskadiko klub guztietako ehun kirolarik baino gehiagok parte hartu zuten proban, eta lan bikaina egin zuen. Zorionak, José Ángel!

José Ángel Santiago lehena podioan

HERRITARRAK

Luisa Pérez Alvaradoren familiaren esker ona Luisa Pérez Alvaradoren familiak gutun ireki hau argitaratzea nahi du, Osasun Zentroen lana eskertze aldera: “Orain urte batzuk gure amari dementzia senila diagnostikatu zioten. Ez genekien oso ondo zeri egingo genion aurre. Pixkanaka ikusten zoaz zure amak berak ez zaituela ezagutzen, izenak ahazten dituela eta bere burua kaltetu dezaketen gauzak egiten dituela. Okerrena da ezin dizkiozula eman behar dituen zainketak ezta arretak ere. Oso une larria izan zen Osasun Zentroan sartu behar izan genuenean. Pentsatzen duzu abandonatzen duzula, bere ongizateagatik egiten duzula jakin arren. Zortea izan genuen zentroa gure etxeetatik hurbil dagoelako: Balmasedako Las Laceras Egoitza.

Hilabeteak eman genituen bere presentziaz gozatzen, bere bizitza itzaltzen ari zela ikusten ari ginen arren. Gaur, bera hil ostean, hauxe adierazi nahi dugu publikoki: Eusko Jaurlaritzari, Aldundiari eta gainerako erakundeei eskatzen diegu behar beste bitartekoak emateko bere bizitzaren amaieran dauden pertsona behartsuak zaindu eta laguntzen dituzten zentro horiei guztiei. Ez dago dirua erabiltzeko modu hoberik. Baina azpimarratu beharrekoa da zentro horietan lan egiten duten pertsonen lana, egunero gaixoekin bizi direnak. Horregatik, Luisa Pérez Alvaradoren familiak beti eskertuko die bihotz-bihotzez Balmasedako Las Laceras Egoitzako langileei gure amari eta guri emandako tratua, maitasuna eta arretak. Besarkada handi bat.”

Desberdintasun kulturalei buruzko hitzaldia Nos unimos – Unissons nous Elkartea hitzaldi ireki bat antolatzen ari da balmasedarren eta kanpotarren artean dauden desberdintasun kulturalak eta ohiturak ezagutu nahi dituzten pertsonentzat. Batzuetan, euskaldunoi guztiz normala iruditzen zaigun ekitaldi bat ez da ondo ikusten beste kultura batean eta alderantziz. Hitzaldia Balmasedako historiarekin ha-

siko da eta gure usadio ohikoenetariko batzuen deskribapenarekin. Geroago, elkarteak idatzitako gutun bat irakurriko da, immigranteen ikuspuntuarekin eta eskeronarekin. Maiatzaren 25ean izango da, 18:00etatik 20:00etara Emakumearen Etxean. Aukera bat integrazioa bultzatzeko eta kultura desberdinak ikasteko.


14

UdalBerriak

Maiatza 16

Agenda

Balmaseda Fashion Day 2016. Palazón Fotógraf@s

Bestelakoak Udaltzaingoak aurkitutakoak Maiatzaren 2an, Udaltzaingoak honako hauek aurkitu ditu: giltzak.

KZgunea maiatzean Apirilean KZgunea goizez irekiko da, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara. Ikastaroak eta mintegiak: -Lortu enplegu bat: maiatzaren 16a, 09:00etatik 11:00etara -Erosketa seguruak Internet bidez: maiatzaren 17a, 09:00etatik 11:00etara -Google Drive. Gorde eta parteka itza-

zu dokumentuak: maiatzaren 18a, 09:00etatik 11:00etara -Facebooka. Erabiltzaile gehien dituen sare soziala: maiatzaren 23tik 26ra, 09:00etatik 11:00etara IT Txartelaren azterketak: maiatzaren 17an eta 20an: 11:00etatik 13:00etara

LANDER ONDOVILLA OTEGUI -ABOKATUA-

Foru plaza, 4-3ºF 48800 BALMASEDA (Bizkaia)

Telefonoa 626 09 28 92 Faxa 94 680 16 37

Kultura desberdintasunei buruzko hitzaldia: maiatzaren 25ean, 18:00etan, Emakumearen Etxean. “Pride” bideo foruma: maiatzaren 26an, 17:00etan, Emakumearen Etxean. Garagardoaren VII. Azoka: maiatzaren 26tik 29ra, San Juan. Sorosle ikastaroa: maiatzaren 27tik ekainaren 26ra. RetroBike: maiatzaren 28an. Bisita gidatuak Mari Dapena erakusketa: maiatzaren 29an, ekainaren 4an eta 5ean, 11:00etatik 12:30era, Enkarterrietako Museoan. La SAMU Sánchez: maiatzaren 29an. Elikagaiak manipulatzeko ikastaroa: maiatzaren 31an, 16:00etan, Emakumearen Etxean. “Alicia a través del espejo” 3D zinema: ekainaren 3an, 20:00etan; ekainaren 4an, 19:30ean eta 22:30ean; ekainaren 5ean, 17:00etan eta 19:30ean; ekainaren 6an 19:30ean, Klaret Antzokian. I. Nagusien Eguna: ekainaren 11n, 10:00etatik 20:00etara. Futboleko nazioarteko campusa: ekainaren 27an, Salinillasen.

Erdi Aroko Azoka: maiatzaren 7an eta 8an Bisita gidatuak Gazteluko Muinora: maiatzaren 7an, 8an, 14an, 15ean eta 18an. Aholkularitza juridikoa: maiatzaren 9an eta 23an, 16:30ean; maiatzaren 16an eta 30ean, 09:30ean. “Tini: el gran cambio de Violetta” zinema: maiatzaren 13an, 20:00etan; maiatzaren 15ean, 17:00etan eta 19:30ean; maiatzaren 16an, 19:30ean, Klaret Antzokian. Kolitzara igoera: maiatzaren 14an. Doako bisita gidatuak Boinas La Encartada Museora: maiatzaren 14an, 15ean eta 18an, egun osoan zehar. Grabatuen tailerrak: maiatzaren 14an, ekainaren 19an, 11:30ean Enkarterrietako Museoa. Club Porsche Vasco Navarro: maiatzaren 15ean, 12:00etan, San Severino plazan. San Isidro: maiatzaren 15ean, 12:00etan, Pandozalesen. Maza de Bezana irteera: maiatzaren 15ean, mendi taldea. Bisita gidatua Mari Dapenaren bizitzan zehar: maiatzaren 15ean eta 22an, Balmasedan. Pintura erakusketa: maiatzaren 16tik 23ra, Klaret Antzokian. Masaje linfatikoa: maiatzaren 19an, Emakumearen Etxean. Minbiziari buruzko hitzaldia: maiatzaren 19an, 17:30ean, Emakumearen Etxean. IES Balmasedako kontzertu solidarioa: maiatzaren 20an, 18:00etan, Klaret Antzokian. “El Olivo” zinema: maiatzaren 20an, 20:00etan; maiatzaren 21ean, 22:30ean; maiatzaren 22an eta 23an 19:30ean. Klaret Antzokian. Mendi Taldearen bazkaria: maiatzaren 21ean, pilotalekuan “Angry Birds: La película” zinema: maiatzaren 21ean, 19:30ean eta maiatzaren 22an, 17:00etan, Klaret Antzokian. Mendi Astea: maiatzaren 23an, 25ean eta 26an, 20:00etan, Kultur Etxean.

Profile for Balmaseda Udalberriak

Udalberriak 195 - Maiatza 2016  

Balmasedako Udal Aldizkaria

Udalberriak 195 - Maiatza 2016  

Balmasedako Udal Aldizkaria

Advertisement