Page 1

DOAKO ALEA - ALE KOPURUA: 4.200 - GURE UDALAREN INFORMAZIOA - 13. URTEA - APIRILA 2016 - 194. ZK.

KOLITZAKO ATERPETXEA

Udalak 140.500 euro banatuko ditu diru-laguntzetan: tokiko elkarteentzat, kontratazioarentzat eta autoenpleguarentzat. 4.-5. orr.

Zanguango Teatro konpainiaren AquĂ­ va a pasar algo antzezlana Klaret Antzokira helduko da datorren apirilaren 24an. 7. orr.

Apirilaren 15ean Moda Desfilearen beste edizio berri bat ospatuko daaurten etortzear dauden joera guztiekin. 11. orr.


2

Laburki

UdalBerriak

HIRIGINTZA

KOLITZAKO ATERPETXE

Hiri hondakin solidoen edukiontzi berriak

Hiri hondakin solidoen edukiontziak eta 5. edukiontzia aldatzea Bosgarren edukiontziko zabor-ontziak jarrita daude dagoeneko. Hedegile kalean bat jartzea besterik ez da falta, Maruri liburu-dendaren aurrealdean. Laster jarriko da. Zabor-ontzien kokaleku zehatza zein den jakiteko, OrganikoaBalmaseda.com orrian sar zaitezke. Era berean, apirilaren hasieran hiriko hondakin solidoen edukiontziak aldatzen hasi ziren, eta Big Bin eredu berriak jarri dira. Laster bukatuko da instalazioa. Auzokideek usain txarrak eta eragozpenak izan ez ditzaten, gogorarazi nahi dugu zaborra botatzeko ordutegi zehatza dagoela. Neguan 18:00etatik eta udan 20:00etatik hasita, kasu biotan bilketa-unera arte.

Ordenantza berria, animaliak edukitzeari eta babesteari buruz Udala animaliak edukitzeari eta babesteari buruzko ordenantza berri bat prestatzen hasi da. Horretarako, iradokizunak jasotzeko epe bat ireki du; epe hori apirilaren 29an amaituko da. Joan den martxoaren 16an bilera bat egin zen txakurren jabeekin eta bertan, zenbait ekarpen egin ziren. Horrela, txakurrak solte ibili ahal izateko gaitu ahal diren guneei buruz hitz egin zen; gainera, txakurrei oldarkortasunaren araberako kolore desberdinetako lazoak jartzeko ekimenari buruz eta adibidetzat har daitezkeen beste eredu batzuei buruz aritu ziren. Horrez gain, gogorarazi zen arriskutsua dela bide publikoan elikagaiak uztea; izan ere, horiek pozoiarekin nahas daitezke.

Datorren apirilaren 22an, 12:30ean, ofizialki inauguratuko da Kolitzako Aterpetxea. Eraikin berri honekin, leku praktiko eta bizigarri bat sortzen saiatu da, paisaian integratuta, bai irudiari bai erabilitako materialei dagokienez. Horrez gain, energia-kontsumoa gutxitzen eta energia iturri berriztagarriak inplementatzen saiatu da. Aterpetxean egongela nagusi bat dago, tximiniaren inguruan; bertan, mahaiak eta bankuak daude. Hegoekialdeko fatxadara ematen du; hori estalitako portxe batera irekitzen da, aterpetxerako sarrera, hain zuzen ere. Beste aldeko fatxadan, ipar-mendebaldera ematen duenean, zerbitzurako espazioak jarri dira. Sukaldea egurrezkoa da eta bisualki espazio nagusira irekitzen da, espazioaren jarraitutasuna lortzeko. Sukaldearen alboetan, erabilera-exijentziengatik banatutako bi espazio bakar daude; egokitutako komun bat eta egur-biltegi bat. Guztira, azalera

erabilgarria 85 m2 ingurukoa da. Eraikinaren kokapen berezia kontuan hartuta, Kolitzako baselizatik hurbil, eta mendizaletasunak inguru naturala ezagutzarekin eta mantentzearekin duen lotura aintzat hartuta, ekologikoki eraginkorra den aterpetxe bat eraiki da. Aterpetxeak eraikuntza-material eta metodo iraunkorrak erabiltzen ditu eta diseinu bioklimatikoa dauka. Diseinu horrek errekerimendu energetikoa gutxitzen du eta energia berriztagarria sortzeko sistemak hartzen ditu barne: ariketa-bizikleta elektrizitatea sortzeko eta eguzki-panelak. Eraikuntza 164.995,39 euroan adjudikatu da eta Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Sailak 60.000 euroko ekarpena egin du eta Eusko Jaurlaritzak beste 97.347,28 euro. Proiektu hau abiarazteko ideia 2013an sortu zen; orduan, ikusi zen aterpetxe zaharra gutxi erabiltzen zela eta eraikina ez zela praktikoa, horren berezko ezaugarriengatik (egongela txikia, sarbide eta ebakua-

zio zailarekin, etab.). Higiezin zaharrak beharko zuen birgaitze osoa ikusita, bere gabeziekin batera, beste aukera bat bilatu behar izan zen. Horrela, energetikoki iraunkorra izango den eraikin bat sortzeko ideia agertu zen, EHUren ikerkuntza-proiektu aitzindari batean oinarrituta; eraikin hori Balmasedako gune ospetsu bat izatea lortu nahi da. Proiektu hau zenbait jarduketa bukatzeko motorra izan da; jarduketa horiek ditugun baliabide naturalen balioa azpimarratzera bideratuta daude. Era berean, Kolitzarako bidea seinaleztatu da, mahai panoramiko bat jarri da, izozkailua konpondu da, eta mendiibiltaritza, nordic walking eta btt egiteko ibilbideak zein mapa toponimiko bat argitaratu dira, besteak beste. Horrela, Kolitzako aterpetxe berriak gure baliabide naturalei balioa ematea espero da eta interes turistikoa sortzea, gure hiribilduan aberastasun gehiago sortuz.


Apirila 16

EAREN INAUGURAZIOA

3

Laburki

Hitzaldia

Itsas Hondakin Plastikoen arazoari buruzko hitzaldia

Arkupeak

Ikasturte honetan, Balmaseda BHI Eskolako Agenda 21 programan Hondakinak lantzen ari da. Hori dela eta, martxoaren 10ean ikastetxean hitzaldi bat egon zen horren inguruan, plastikoek itsasoan eragindako ondorio kaltegarriei buruz, hain zuzen ere. Hizlaria Inaxio Gonzalo izan zen, biologoa eta ingurumen hezitzailea dena. Plastikoek itsasoan eragiten dituzten arazoak azaldu zituen eta hori guztion ardura dela azpimarratu zuen. 2004-2005 ikasturtean, Balmaseda BHI Eskolako Agenda 21 programan parte hartzen hasi zenetik, hainbat gai landu ditu; ura, hondakinak, bioaniztasuna, kontsumo arduratsua, energia, besteak beste. Ikasturte honetan berriro hondakinen gaia aztertuko du, materia organikoa biltzeko edukiontziena batez ere, zerbitzu hau Udalak orain dela gutxi martxan jarri duela aprobetxatuz.

Geltoki berriak BalmasedaGurutzetako linean

Aldeetariko bat

Herriak hala eskatuta, geltoki gehiago dituzte hemendik aurrera gure hiribilduan BalmasedaGurutzetako linea egiten duten Bizkaibuseko autobusek. Martxoaren erdialdetik hasita, autobusean igo daiteke Mojazelain, Enkarterri etorbideko 20 zk.an eta Penilla kalean.


4

Laburki 375.000 euro baino gehiago dirulaguntzetan Balmasedako Udalak urtarrilean eta otsailean 376.445,57 euro jaso ditu diru-laguntzetan, hainbat kontzepturengatik. Eusko Jaurlaritzak 112.421 euro eman dizkigu 2016ko Gizarte Larrialdietarako Laguntzetarako, 2.118 euro droga-mendekotasunak prebenitzeko programetarako, 44.000 euro Lanbide Enplegu Zentroa martxan jartzeko, 1.664 euro udal-liburutegirako ordenagailuak erosteko, beste 3.269 euro funts bibliografikoak erosteko, 9.639 euro euskara sustatzeko gastuetarako, 97.347,28 euro Kolitzako aterpetxea eraikitzeko, eta 31.811 euro Cerro del Castillo birmoldatzeko. Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiak bi diru-laguntza eman dizkio udalari: 14.445,74 euro, bideetan obrak egiteko, eta beste 59.730,55 euro, basoberritzeko.

Hurrengo osoko bilkura Gogorarazi nahi dugu hurrengo ohiko osoko bilkura maiatzaren 5ean izango dela, ostegunean, arratsaldeko 17:00etan. Ohikoa denez, osoko bilkuren aretoan izango da, udaletxeko lehenengo solairuan.

Enpleguari buruzko tailerrak Balmasedako Lanbide Enplegu Zentroak honako tailer hauek eskainiko ditu, enplegua aurkitzeko dauden tresnak hobetzeko: -CV Espress: apirilaren 21a, 16:00etatik 19:00etara. maiatzaren 9a, 10:00etatik 13:00etara.

UdalBerriak

DIRU-LAGUNTZAK

DIRU-LAGUNTZAK BALMASEDAKO KIROL- ETA KULTURA-ELKARTEEI

Kultur Etxea Balmasedako Udalak epea ireki du gure hiribilduko kirol- eta kultura-elkarteentzako diru-laguntzetarako eskabideak jasotzeko. Lehenengoetarako banatzeko gehieneko kopurua 11.500 euro izango da eta, bigarrenetarako, 12.000. Helburua da taldekatze horiek eginiko jardueren jarraitutasunean laguntzea eta, horretarako, Udalak berak egiten duen kirol- eta kultura-eskaintza zabaltzea eta osatzea. Elkarte onuradunek irabazi-asmorik gabeko erakundeak izan beharko dute, Eusko Jaurla-

ritzaren Elkarteen Erregistroan inskribatuta egon eta egoitza soziala edo etengabeko establezimendua gure hiribilduan izan beharko dute edo diru-laguntzaren helburu den jarduera bertan garatu. Eskabideak Udalaren Erregistroan aurkeztu ahalko dira, apirilaren 29ra arte. Beste irizpide batzuen artean, jardueraren jarraitutasuna eta horiek betetzean erakutsitako kaudimena hartuko dira kontuan, bai eta proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa, zuzeneko onuradunen kopurua, Bal-

masedaren irudiaren zabalkundea, beste bide batzuetatik finantzaketa eskuratzeko aukera edo proiektuei genero-berdintasunaren, euskararen, immigrazioaren eta gazteriaren arloetan zeharkako gaietan proiektuei emandako tratamendua ere. Jardueretatik ezingo da bakarrik atera onura Elkarteko kideentzat. Eskatuko den diru-laguntza bakarrik izango da 2016an garatutako jardueretarako, ez aldien arabera. Elkartearen izenean emandako faktura orijinalen bidez justifikatu be-

TRAMEINSA TRANSFORMADORE MEKANIKO INDUSTRIALAK, S.L. Metalgintza Burdina Altzairu herdoilgaitza Letoia Aluminioa

Telefonoa: 94 680 16 16 - Faxa: 94 610 20 58 Galtzada, 40 - 48800 BALMASEDA

harko dira, eta eskatutako diru-laguntzaren guztizkoaren ordainagirien bidez, ez emandako zenbatekoarenaren bidez. Justifikazio hori 2017ko urtarrilaren 31 baino lehen egin beharko da Udalaren Erregistroan. Informazio hori zabaltzeko, interesdunek kultur etxeko bulegora ere jo dezakete. Oinarri horietatik erabat salbuetsita daude Gurasoen Elkarteak; Hezkuntza Zinegotzigoak ad hoc sortutako diru-laguntzek arautzen dituzte.

路Instalazioak 路Konponketak 路Aparatu sanitarioak 路Sukalde eta komunetako konponketak...

Telefonoa: 687 535 874

BALMASEDA


Apirilak 16

Enpresaproiektuetarako dirulaguntzak

Udalak 2016an egin diren enpresa-proiektuak eta inbertsio-proiektuak sortzeko eta abiarazteko diru-laguntzen deialdia ireki du. 39.000 euroko kreditua (kreditua handitu egin daiteke) agortutakoan bukatuko da eskabideak aurkezteko epea, eta dena dela, aurtengo abenduaren 30ean. Sarrerako ordena zorrotzaren arabera emango zaie erantzuna eskabideei, betiere behar bezala beteta daudela egiaztatu ondoren. Enpresa-proiektuaren sustatzaileetako batek gutxienez Balmasedan egon behar du erroldatuta urtebeteko antzinatasunarekin gutxienez, eta langabezian eta Lanbiden egon behar du izena emanda Jarduera Ekonomikoen Zergan alta eman baino hilabete lehenago gutxienez. Era berean, ez pertsona horrek ez bigarren gradurainoko odolkidetasuna duten pertsonek edo bizitza-unitate berekoak diren pertsonek ezin izan dute egin talde bereko jarduerarik aurreko urte eta erdian. Gehienez 3.000 euroko laguntza emango da enpresaproiektu bakoitzeko, eta inbertsioaren % 75 gehienez erabiliko da enpresak abiarazteko edo enpresetan inbertitzeko jarritako gastuak diruz laguntzeko. 25 urtetik beherakoak, emakumeak, 55 urtetik gorakoak, iraupen luzeko langabetuak edo DBEren titularrak badira, % 15 gehituko dira aipaturiko diru-kopuru horiek. Kooperatiba edo irabazteko asmorik gabeko elkartea bada sortu dena, % 15 handituko da diruz lagundu beharreko zenbatekoa. Horiek ehuneko guztiak % 30eraino meta daitezke kontratazio bakoitzeko. Eskabideak udaletxeko Erregistro Nagusian aurkeztu beharko dira (1. solairuan). Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 946801002 telefono zenbakira eta Irenegatik galdetu.

Langabetuak kontratatzeko diru-laguntzak abian

Balmasedan erroldaturiko langabetuak kontratatzeko laguntzak eman nahi ditu udalak eta, horretarako, 78.000 euroko aurrekontua duten diru-laguntzen lerroa ireki du. Baldin eta enpresek, dendek eta ostalaritza zerbitzuek, sozietate egoitza edo egoitza fiskala edozein izanik, gure hiribilduan erroldaturiko pertsonen kontratuak gauzatzen badituzte, onuradunak izan daitezke, betiere, arau-hausteren bat egin izanagatik, laneko egitarauaren etekinak eskuratzetik baztertuak izan ez badira, kontratu mugagabeak desegin ez bazaizkie diru-laguntza eskatzeko kontratua izenpetu aurreko hamabi hileetan, Laneko Arriskuen Prebentziorako Plana antolatu eta indarrean ez badute, jarduera egiteko beharrezko lizentziak ez badituzte edo zorrak badituzte administrazioarekin. Diru-laguntzak ezin izango dira baliatu zerbitzu publiko pribatizatuen prestazioak kontratatzeko, eta birmoldaketa-planak dituzten enpresek ere ezin izango dituzte eskatu. Kontratuen gutxieneko iraupena 6 hilekoa izango da, lanaldi osoan edo partzialean, gutxienez lanaldiaren % 50arekin. Baldin eta kontrataturiko pertsonak ez badu gainditzen proba-aldia edo langileari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik iraitzi behar bada, ordeztu egin beharko da. 18.000 euroko muga ezarri da, enplegatzaile bakarrak jaso beharrekoa. Gehienez 3.000 euroko laguntza emango da lanaldi osoko 6 hileko kontratu bakoitzeko; 4.500 euro 12 hilabeterengatik eta 6.000 euro lanaldi osoko kontratu mugagabeagatik (gutxienez bi urteko lanaldia enpresan). Enpresak jaso beharreko laguntzaren azken diru-kopuruak ezin izango du gainditu kontrataturiko pertsonen soldaten eta gizarte segurantzaren kostuen % 75a. Lanaldi partzialean kontratatzeko, lan egindako lanaldiarekiko proportzionala izango da diru-laguntza. Diru-kopuru horiek % 15 handituko dira 25 urtetik beherakoak, emakumeak edo 55 urtetik gorakoak, iraupen luzeko langabetuak eta, DBEren titularrak kontratatuz gero, edota unibertsitate ikasketak bukatu eta ikasketa horiekin loturiko lehen lana eskuratu dituztenak kontratatuz gero ere. Enpresa kontratugilea kooperatiba edo irabazteko asmorik gabeko elkartea bada, zenbatekoa % 15 handituko da. Ehunekoak gehienez % 30 metatuko dira kontratazio bakoitzeko. Eskabideak udaletxeko Erregistro Nagusian aurkeztu beharko dira (1. solairuan). Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 946801002 telefono zenbakira eta Irenegatik galdetu.

5

Laburki

Balmasedako Ertzain-Etxea

Alpify aplikazioa Oraingoan, Alpify aplikazioari buruz hitz egiten digu Ertzaintzak, oso gomendagarria baita mendiko segurtasunean, esaterako. Eusko Jaurlaritzak telefono mugikorretarako doako app-a sartzea erabaki du, pertsonak bilatzeko eta erreskatatzeko erantzunean denbora laburtzeko. Segurtasun Sailak indartu egiten ditu SOS Deiak Koordinazio zentroa eta larrialdietarako 112 telefono zenbakia, GPS, 3G/Gprs dgz eta GSM teknologian oinarrituriko geolokalizazio tresna berri honen bidez. Izan ere, aldi berean konektatuta dauden 40.000 pertsonari zerbitzua emateko gai da Euskal Autonomia Erkidegoan. Alpify aplikazioari esker, beren kokapena eta larrialdi zerbitzuekin harremanetan jarri arte eginiko ibilbidea erakuts ditzakete erabiltzaileek. Hala, balizko erreskatean emandako denbora labur daiteke. Gainera, SOS Deiak-i alarma-seinalea igor dakioke benetako arriskuan egonez gero. SOS Deiak-eko pertsonak jaso eta kudeatuko ditu tresna berriak emandako datuak, kontrol-panela erabiliz horretarako. Baldin eta Interneten sartzerik ez badago, erabiltzailek SMS bat bidali ahal izango du bere posizioarekin edo zuzenean 112 zenbakira deitu. App-ak larrialdi batean parte hartzen duten pertsonen datu baliagarriak ematen dizkie agintariei, hala nola izen-abizenak, larrialdietan harremanetan jartzeko pertsona, horren telefono zenbakia eta GPS kokapena, etab. Doan jaitsi daiteke zure sakelakorako aplikazioa.


6

Laburki

Aguirre musikaestudioaren entzunaldia Datorren apirilaren 23an, larunbata, Aguirre musika-estudioaren entzunaldiaz gozatu ahal izango dugu oinarrizko mailako eta erdi mailako ikasleekin. 18:30ean izango da, Klaret Antzokian. Sarrerak jada eros daitezke, 2 euroan.

UdalBerriak

KULTURA

Zinema Klaret Antzokian KIKI, EL AMOR SE HACE sukartsu batean. Protagonistek goApirilak 15, 20:00etan zamena lortzeko modu berezi Apirilak 16, 19:30ean- 22:30ean batzuk ezagutzen dituzte, esaterako, Apirilak 17 eta 18, 19:30ean dafrifilia, elefilia, somnofilia eta harGeneroa: Komedia/ Zuzendaritza paxofilia. Baina horietaz gozatzeko, eta gidoia: Paco León/ Interpretaberen bizitzetan nola integratu ahal zioa: Álex García, Natalia De Molidituzten erabaki beharko dute. Bena, Paco León, Alexandra Jiménez, ren sentimenduak, beldurrak eta, Belén Cuesta, Ana Katz, Candela Pebatez ere, sexualitatea aldatzen diña, Luis Bermejo, Mari Paz Sayago/ ra, tabuak hautsiz eta etapa berri Ez da egokia 16 urtetik behebatean sartuz; etapa hori hunkigarakoentzat rria eta askea izango da eta ez dituzMaitasunezko eta joera sexual bite gozamena eta maitasuna ukatxiei buruzko bost istorio dibertigatuko. rrik bat egiten dute Madrilgo uda n Segurtasun arrazoiak direla eta, 10 urIkuskizunen saila azke e nd me n ete ak ald tetik beherako haurrak 18 urtetik goorduko dago

Mari Dapenari buruzko erakusketa

Balmaseda Euskal Herriko 16 herririk politenen artean TripAdvisor-Niumbak, munduko bidaia-webgunerik handienak, Balmaseda aukeratu du Euskal Herriko herririk politenen artean. Artikuluan gure natura- eta monumentu-ondare aberatsa aipatzen da, zubi zaharra, San Severino plaza eta bertako eliza eta putxera. Era berean, Lekeitio, Elantxobe, Guardia edo Hondarribia dira zerrendan aurki ditzakegun udalerri batzuk.

rako pertsonak lagun dituztela sartu ahal izango dira udal zentroetara eta haien ardurapean egongo dira.

Gaizka, Dapenaren obreetariko bat

Mari Dapena balmasedarra (1924-1995) oso emakume ezaguna izan zen eta bere garaian ospe handia izan zuen, batetik, bere lan artistikoarengatik eta, bestetik, frankismoaren kontra borrokatzeagatik. XX. mendeko Bizkaiko artistarik aipagarrienetarikoa izan zela esan daiteke. Artista polifazetikoa zen. Hala, pintura, grabaketa, eskultura eta idazketa landu zituen, beste diziplina batzuen artean. Abangoardia artistikoan egon zen eta 1956. urtean lehenengo erakusketa ibiltarietan parte hartu zuen bere pinturekin. Halaber, Bizkaiko Herri Irudiaren kide izan zen. Nolanahi ere, horrek grabaketaren bitartez artea eta frankismoaren kontrako borroka elkartzen zituen. Emen taldean sartu zen, geroago, Indarren, bere galeria eratzen amaitu arte. Bere konpromisozko alderdiari dagokionez, frankismoaren kontrako borrokak espetxera eraman zuen 1962. urtetik 1964. urtera (bere senarrarekin batera). Baina, gainera, bere garaira aurreratu zen bere feminismo, ekologismo eta gizarte-konpromiso sakonarengatik. Enkarterriko Museoak emakume hau omenduko du eta, xede horrez, bere artea eta bere gizarte-konpromisoa elkartuko ditu erakusketa batean. Jendearentzat irekia egongo da datorren urteko urtarrilaren 8ra arte. Ez galdu balmasedar ospetsu hau ezagutzeko aukera.

Musika sefardiari buruzko kontzertua Susana Zabaco soprano eta Sylvia Gutiérrez gitarra-jolearen eskutik, musika sefardia ezagutuko dugu, gaiaren inguruko hitzaldi eta ondorengo kontzertuari esker. Maiatzaren 5ean izango da Klaret Antzokian. Egitarauaren barruan hurrengo kantuak entzun ahal izango ditugu: Una matica de ruda, Una hija tiene el rey, Morena me llaman, Madrigal, Penas de amores, linda de mi corasón, Nani, Pequeña serenata, Romance eta Nana.


Apirila 16

“Aquí va a pasar algo” antzezlana Apirilaren 24an, igandean, 19:30ean, Klaret Antzokiak Zanguango Teatro-ren “Aquí va a pasar algo” antzezlana eskainiko du. Bi pertsonak, Txubio Fernández de Jáureguik (ezaguna da Vaya Semanitan parte hartzen zuelako eta antzerkigintzan ibilbide luzea duelako) eta Miguel Garcés-ek, memoria, oroitzapenak, historia, nortasuna galdu dute. Nor ziren ziurtatzen zieten ziurtapen guztiak amildegian behera erori dira. Orain berrasmatu egin behar dira, une

bakoitzean nortasun bat eraiki behar dute, nor diren jakiteko zantzuen bilaketan, beren bizitzen ardatz den jolasaren irudikapen- eta aldarrikapenariketa batean. “Aquí va a pasar algo” ikuskizun komikoa eta poetikoa da; emozionatu egiten du eta ikusleek egoera barregarriak bizi dituzte; egoera horiekin identifikatuta sentitzen dira. Sarrerak salgai daude. Aurretik erosiz gero, 5 euro. Antzezlanaren egunean, 10 euro.

animatu proiektu honetan parte hartzera; proiektuaren helburua da mundu osoa liburutegi bilakatzea. Jarraibideak oso sinpleak dira. Irakurri liburu bat, erregistratu bookcrossing.com-en eta liberatu. Nahi duzun lekuan utzi dezakezu: parke batean,

Laburki

Irakurri Gozatu Oparitu kanpaina bueltan da

BookCrossing liburutegian

BookCrossing (liburuak trukatzen) liburuen klub globala da, denbora eta espazioa zeharkatzen dituena, muga geografikorik ezagutzen ez duen irakurketa-taldea. Zure liburu gogokoenak mundu osoan zehar “bidaiatzeko” ideia atsegin baduzu,

7

tren batean, kafetegi batean… BookCrossing liburu bat aurkitzen baduzu, erabili BCIDa edo apuntatuta duen zenbakia, eta sartu aipatutako webetan. Horren bidez, liburuaren bidaia-egunkarira sartuko zara; jakingo duzu nondik bidaiatu den eta nork irakurri duen, egunkarira sartu ahalko zara eta azaldu non aurkitu duzun eta libururako zer plan duzun. Liburuaren Eguna ospatzeko, datorren apirilaren 22an, 35 liburu liberatuko dira gure kale eta plazetatik edo intereseko beste edozein lekutan. Aurkitzen badituzu, irakurri eta liberatu, beren bidaia jarraitzeko.

Balmasedako Udalak, aurten, berriz ere hartuko du parte Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpainan, liburutegi publikoetako zerbitzuak erabiliz euskaraz irakurtzea sustatzen duena. Apirilaren 1etik maiatzaren 31ra garatuko da, eta hainbat berritasun izango ditu; besteak beste, Patxi Zubizarreta idazleak gomendatutako 50 liburuk osatutako zerrenda. Lehenengo urratsa irakurtzean datza: udal-liburutegira hurbiltzea, euskarazko edozein liburu maileguan hartzea eta irakurtzea. Bigarren urratsa gozatzea da. Liburua liburutegira itzultzean, irakurritakoari buruzko fitxa sinple bat bete beharko da. Liburuzainak erosketa-txeke bat emango du liburu-denda batean erabiltzeko. Balmasedaren kasuan Maruri liburutegiarekin adostu da hori. Txekearekin euskarazko edozein libururen prezioaren % 35 ordaindu ahal izango dugu; ezin izango zaie hiztegi eta gramatikari buruzko liburuei aplikatu. Haurren kasuan, liburua haurrentzako edo gazteentzako literatura sortatik hartu beharko dute. Azken urratsa oparitzean datza: lagun edo senide bati oparitzea, baita norbere buruari ere. Nabarmendu behar da erosketatxartelak erabiltzeko epea ekainaren 11n amaituko dela. Kanpainak iraungo duen bi hilabeteetan, halaber, programarekin zerikusia duten jarduerak antolatuko dira. Unean-unean emango dugu jarduera horien berri. Informazio gehiago nahi baduzu, proiektuaren webguneari begirada bota diezaiokezu: www.topagunea.eus/irakurri.


8

Laburki Masaje linfatikoa Hurrengo hitzordua masaje linfatiko baten bidez zaintzeko apirilaren 21ean izango da, 09:00etatik 13:00etara. Parte hartu nahi baduzu, aurretik hitzordua eskatu behar duzu, Emakumearen Etxean. Saioen prezioak jarraitzen du 32 euro izaten; izan ere, zati batean Berdintasun Zinegotzigoak diruz laguntzen ditu.

UdalBerriak

BERDINTASUNA

EMAKUMEAREN ASTEA

Helmugara heltzen

Elikagaien manipulaziorako ikastaroa Berdintasun Arloak berriz ere antolatu du elikagaien manipulaziorako ikastaroa. Apirilaren 26an izango da, 16:00etatik 19:00etara, Emakumearen Etxean. Inskripzioaren kuotak gora egin du, 25 eurora, eta Emakumearen Etxean bertan egin daiteke edo 946103099 telefono-zenbakira deituz. Ikastaroa jasotako eskariaren arabera egingo da.

Doako aholkularitza juridikoa Berdintasun Sailak doako aholkularitza juridikoko zerbitzua eskainiko du Emakumearen Etxean ordu hauetan: -Apirilak 18: 09:30etik 12:30era. -Apirilak 25: 16:30etik 19:30era. -Maiatzak 9: 16:30etik 19:30era. -Maiatzak 16: 09:30etik 12:30era. -Maiatzak 23: 16:30etik 19:30era. -Maiatzak 30: 09:30etik 12:30era. Aurretik hitzordua eskatu behar da.

Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen zenez, Berdintasun Arloak berriz ere antolatu zituen emakumeari eta berdintasunari lotutako zenbait ekintza. Aurten ere, erantzuna oso ona izan da eta parte-hartzeari buruzko datuak oso interesgarriak izan dira. Zalantzarik gabe, "Emakumeak aurrera" herri-lasterketaren bigarren edizioa izan zen ekintzarik arrakastatsuena; izan ere, ia 1.200 pertsonek eman zuten izena. Hau da, partehartzea aurreko urtean baino % 50 inguru handiagoa izan da. Gizonak, emakumeak eta familiak antolatu-

tako ibilbidea egitera animatu ziren, eta berdintasunaren aldeko marea berde bat lortu zen. Parte-hartze handiari esker, 3.500 euro baino gehiago bildu dira Esklerosi Anizkoitzaren aurkako Fundazioarentzat. 80 emakume inguruk gozatu zuten pilotalekuan egin zen ahizpatasunafariaz; 30 pertsona baino gehiago hurbildu ziren Balmasedako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Planaren berri izatera, GarbiĂąe Mendizabalek aurkeztutakoa; 20 gazte inguruk hartu zuten parte "Gazteak eta Jatorrak" jardueran, eta 11 neska-mutilek ondo pasatu

zuten "Berdinak? Bai Noski" tailerrean berdintasun-balioei buruz ikasten zuten bitartean. Gainera, 40 emakume baino gehiago Gasteizerako kultura-irteerara joan ziren. Eskerrak eman nahi dizkiegu ekintza hauek egiteko parte hartu duzuen eta lagundu diguzuen pertsona guztioi. Oraindik lan asko dago egiteko; izan ere, beharrezkoa da gogoraraztea gizon eta emakumeak baldintza-berdintasunean bizi behar garela gizarte hobeago bat lortzeko. Guztion artean, hori lortzetik hurbilago gaude.

INMIGRAZIOA

Arrazagatiko diskriminazioaren aurkako egunaren lehiaketako irabazlea Martxoaren 21ean ospatu zen arrazagatiko diskriminazioaren aurkako eguna dela eta, Immigrazio Arloak eta Gazteria Zerbitzuak, BalmaZek, lehiaketa bat antolatu zuten; logotipo bat egin behar zen. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi; izan ere, 22 gazteren sormen handiko logotipoak jaso ditugu. Obra guztien artean, irabazlea Maitane Camporen logoa izan da; “Ezberdintasunean dago Berdintasuna� lema erabili du, fuksia koloreko atzealdearekin. Saria da, batetik, aurtengo logoaren artista izatea, zeina nornahik batu ahalko duen pegatina formatuan BalmaZen edo udaletxean, eta 10 TrukeZ, Gazteria Zerbitzuko jardueretan trukatu ahal izango dituena. Zorionak, Maitane!


Apirila 16

ENKARTERRI

Enkarterri Hoberantz XII. Saria

9

Laburki

Stop zurrumurruak

Vibacar enpresaren ordezkaria, beste enpresa eta administrazio ordezkarien artean Vibacar izan da aurten Enkarterri Hoberantz Sarian esker ona jaso zuen enpresa; sariaren XII. edizioa izan da. Gordexolan dago Vibacar enpresa. Soluzio integralak eskaintzen ditu logistikarako, besteak beste: mantenurako ekipoen salmenta eta alokairua, biltegien eta hornikuntza-kateen kudeaketa-proiektuen ezarpena… Horretarako, makina eta teknologia berri-berriak erabiltzen ditu. Enkarterrietan jartzea, berrikuntza teknologikoarekiko konpromisoa eta lanki-

detzaren eta aliantzen aldeko apustua izan dira enpresak saria jasotzeko motiboak. Ekitaldia Loizaga Dorrean izan zen. Nagore Orellak aurkeztu zuen eta Imanol Pradales, Ekonomiaren Garapen eta Lurralde sailburua, izan zen buru. Ohikoa den bezala, hitzaldi bat egon zen: “Ekonomiaren eta gizartearen arteko hitzarmen berri baterako behar diren aldaketak”, Guillermo Dorronsoro Artaberen, Deustuko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpre-

sa Zientzien Fakultateko dekanoaren, eskutik. Enkarterri Hoberantz Sariaren helburua da gure eskualdearen aldeko ahaleginak batzea eta, horretarako, Enkarterriren garapenean enpresek duten zeregin garrantzitsua nabarmentzea. Horretarako, enplegua sortzeko ahalegina, kalitatearen aldeko apustua, berrikuntza teknologikoa eta etengabeko prestakuntzagatiko konpromisoa saritzen dira, besteak beste.

GIZARTE EKINTZA Kontsumoari buruzko tailerra erretiratuen klubean Kontsumobidek, Kontsumoko Euskal Institutuak, tailer praktiko bat eta beste teoriko bat eskainiko ditu, adinekoei zuzenduta, apirilaren 25ean eta 27an. 18:00etan izango dira, Erretiratuen Klubean, eta bakoitza ordu eta erdikoa izango da. -Elektrizitateari eta Gasari buruzko tailer praktikoa: apirilaren 25a. Energia-aurrezpena, ordainagiriak, erreklamazioa… landuko dira. -Produktuen bermeari eta Laguntza Teknikoaren Zerbitzuari (LTZ) buruzko tailer teorikoa: apirilaren 27a. Hainbat gai landuko dira, besteak beste: bermeepeak, produktu akastuna eta aipatutako Laguntza Teknikoaren Zerbitzua.

Aldi baterako egonaldiak León Trucíos Egoitzan

Jarraitzen dugu immigrazioari buruzko zurrumurruak datuen luparen pean jartzen. Horrela, oraingoan oso hedatuta dagoen zurrumurru bati buruz hitz egin nahi dugu, alegia, etorkinek beste kolektibo batzuek baino laguntza publiko gehiago jasotzen dituztelako zurrumurruari buruz. Datuak eztabaidaezinak dira: gizarte-zerbitzuen erabiltzaileen % 3,50 Europar Batasuneko herritarra da; % 13,04, Europar Batasunetik kanpokoa eta % 83,46, bertakoa. Izan ere, araudiek gizarte-laguntzak emateko pertsonaren edo horien familia hartzailearen egoera berezietan oinarritzen diren irizpideak hartzen dituzte kontuan, eta ez horien nazionalitatea. Pentsioen onuradun diren pertsonen % 1 baino gutxiago atzerritarra da, eta horietatik erdia baino gehiago Europar Batasuneko herritar dira. Ez da ahaztu behar KPIaren hazkuntzaren % 30 1996tik 2006ra immigrazio-prozesuari esleitu dakiokeela. Halaber, nabarmendu behar da milioi bat eta erdi atzerritar baino gehiago Gizarte Segurantzan daudela afiliatuta, 2014. urtetik; horrek esan nahi du beste edozein pertsona afiliaturen ekarpen bera egiten dutela.

Gizarte Larrialdietako Laguntzetarako eskabideak (GLL) Egoitza León Trucíos Egoitzak behin betiko egonaldian dauden adinekoen egoitzari zerbitzu osagarriak eskaintzen jarraitzen du. Hala, aldi baterako diru sarrerak egiteaz gain, lotan geratu gabe ere lortzen dira diru sarrerak. Izan ere, eskaintzen diren zerbitzu guztiak erabili ahal dira, baina egunez soilik. Informazio gehiago eskuratzeko deitu 946800601 telefono zenbakira, idatzi @fleontrucios.com helbidera edo jo Kubo kaleko 9. zenbakian dagoen egoitzara.

2016ko lehen seihilekoko Gizarte Larrialdietako Laguntzak (GLL) eskuratzeko eskabideak aurkezteko azken eguna 2016ko apirilaren 29a izango da. Eskatzaileei eskatuko zaie urtean zehar eskainiko diren etxeko ekonomiari buruzko ikastaroetan parte hartzeko konpromisoa. Argibide gehiagorako, Udalaren Gizarte Ekintza Sailera jo dezakezu (udaletxeko 1. solairua) edo 946102491 zenbakira deitu.


10

Laburki Merkataritza- eta industria-lokalen errolda Ba al daukazu industria-pabilioirik edo merkataritza-lokalik hutsik eta alokatu nahi duzu? Sarritan, Balmasedan sortu edo jarri nahi diren enpresa berrietarako Udalean galdetzen dute zer lokal dagoen udalerrian. Enplegu eta Dinamizazio Ekonomikoaren Arloak lokal hutsen errolda egin nahi du, informazio hori egiazkotasunez eta zehatz eskaini ahal izateko. Zure lokalari buruzko informazioa bidal diezagukezu (kokapena, metro koadroak, etab.) edo informazioa jaso dezakezu hemen: balmalan@ balmaseda.eus.

Zer ikasi nahi duzu merkataritzari buruz? Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak lanari lotutako zerbait ikasteko interesa duten merkatariei dei egiten die beren iradokizunak helaraz diezazkioten. Horrela, interes gehien eragiten duten ikastaroak eskaini ahal izango dira Balmasedan. Helbide elektroniko honetara bidal ditzakezu zure iradokizunak: odc@balmaseda.net.

UdalBerriak

MERKATARITZA

MERKATARITZA-ESTABLEZIMENDUAK MODERNIZATZEN LAGUNTZEKO PROGRAMA (MEM) Eusko Jaurlaritzaren Ekonomi Garapenaren eta Lehiakortasunaren Sailak merkataritza-establezimenduak modernizatzen (MEM) laguntzeko programa jarri du martxan. Diru-laguntza honen enpresa hartzaileak beren establezimenduak modernizatzeko, beren irudia berritzeko eta saltokien erakargarritasuna areagotzeko edo beren kudeaketa-tresnak hobetzeko ahalegina egin duten merkataritzako ETEak dira. Eskabideak aurkezteko azken eguna uztailaren 15a da, 12:00ak arte, eta diru-laguntza ezingo da izan, inolaz ere, 12.000 eurotik gorakoa, establezimenduko eta urteko. Merkataritza-jarduera eta haren elementuak (barnekoak eta kanpokoak, merkataritza-errotuluak barne) garatzeko behar diren lokala, altzariak eta ekipamenduak erreformatzeko eta modernizatzeko inbertsioa egin duten enpresen kasuan, inbertsio onargarriaren % 15eko itzuli beharrik

gabeko diru-laguntza eskuratu ahalko dute. Salgaien, ekipo informatikoen, horien aplikazio eta osagarrien balantza elektronikoetako inbertsioa dela eta, betiere merkaturatze-prozesuetan integratuta badaude edo enpresa-kudeaketara bideratuta, inbertsio onargarriaren % 20ko itzuli beharrik gabeko diru-laguntza eskuratu ahalko dute. Diru-laguntzen portzentajeak areagotu egin daitezke, gehienez, % 25, eskatzaileak UNE 175001 edo beste bitarteko bikaintasun-ziurtapen batzuk dituen kasuetan, Saltokitik Enpresara programan parte hartu duen kasuetan, Emakunderen aitorpena duenean emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunean erakunde laguntzaile gisa, Berriz Enpresa programan parte hartu duen kasuetan edo titular edo enplegatu batek merkataritza-sektorearekin lotutako titulazioa duela egiaztatzen duenean.

Establezimendu bakoitzeko onartutako gutxieneko inbertsioa 3000 eurokoa izango da lokala erreformatzeko eta modernizatzeko, eta 900 eurokoa, kudeaketa-prozesuetan modernizatzeko kasuetan. Diruz laguntzeko kategoria batera baino ezingo da jo, zehazki onartutako gutxieneko inbertsio-kopurua betetzen duenera. Onartutako fakturak 2015eko irailaren 16aren eta 2016ko uztailaren 15aren artekoak dira. Inbertsiorako elementuek erabilera berrikoak izan beharko dute eta ez zaizkie laga behar izango hirugarrenei, eta ez dira izango enpresa hartzaileek fabrikatutakoak. Aktiboek establezimenduan gutxienez 3 urtez egon beharko dute. Argibide gehiagorako: www.euskadi. net edo 946801002 telefono-zenbakia, astelehenetik ostegunera eta 946390001 zenbakia, ostiraletan (eskatu Mirenlarekin hitz egiteko).

Balmadendaren omenezko bazkaria

Euskadi Lagunkoia Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak hezkuntza-kanpaina berria ezagutarazi digu, eta kanpaina horretan, aholkuak eskainiz, kostu txikiko edo zero kostuko jardunak ematen ditu, enpresei adin nagusiagoko bezeroak erakartzen laguntzeko. Euskadi Lagunkoia deritzo, eta haren web orrian izena emate hutsarekin (euskadilagunkoia.net) lagundu egingo dizute zure dena lagunkoiagoa izan dadin bezeroentzat. Eusko Jaurlaritzaren kanpaina da. Pintura, burdineria, paper pintatuta, etxeko tresneria eta opariak Aldapa, 16/18 Tel. eta Faxa: 946 801 752 Balmaseda

Decoraciones Javi

Omenduek bere opariak erakusten dizkigute Pasa den martxoaren 11n, Balmadenratu dira, urte asko egunero lokaletako dak, Balmasedako Merkatarien Elkarateak irekitzen eta gure kaleak biziz teak, oso bazkari berezia egin nahi betetzen egon ondoren. 30 saltokik izan zuen. Bertan, bazkideetako hitzordura bertaratu nahi izan zuten batzuk omendu ziren, gure hiribilduko eta omenduekin batera egon ziren merkataritzan egindako lanagatik esdespedidan. Eskerrik asko beraiei eta kerrak emateko. BegoĂąa Beraza, Pilar Balmasedaren alde beren saltokiak Orrantia, BelĂŠn MartĂ­n, Pilar Hierro eta irekitzeko apustua egin duten pertsoMari Carmen Abascal oraintsu erretina guztiei.


Apirila 16

2016ko moda-desfilea Balmadendak, Balmasedako Udalaren laguntzarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailaren babesarekin batera (Merkataritza Zuzendaritza), moda-desfilea antolatu du berriro, eta horrek joerak erakutsiko dizkigu eta udaberri-uda honetan eramango den guztia. Ekitaldia apirilaren 15ean izango da, ostiralean, 20:30ean. Aurten pase bakarra egongo da; izan ere, horretarako aukeratutako lekuak, udal-pilotalekuak, 900 pertsonaren edukiera du, gutxi gorabehera. Sarrerak bi eurokoak dira, eta Balmadendak erabaki du batzen den diru hori CĂĄritas Bizkaiari bideratzea.

Aurten, desfilean, moda ikusteaz gainera, “Balmakoa izateko,‌â€? ere aurkeztuko da. Oso udalerri gutxitan martxan jarri den ekimena da, eta Balmaseda sustatzeko bideoa da; bertan, gure hiribilduko kaleetan herritarrei bat-batean eginiko elkarrizketak ikusiko ditugu; horien bidez, gure espiritua islatu nahi izan da. Izan ere, balmasedarrak dira egokienak munduari esateko nola bizi den eta nola arnasten den gure udalerrian. Aurreko edizioetan bezala, Balmadendak zenbait opari zozketatuko ditu bertaratzen direnen artean. Ezin duzu galdu!

Terapias Shian Apirilaren hasieran Terapias Shian denda berria ireki da, energia- eta emozio-ongizaterako. Terapias Shian izenekoan, Joana ekialdeko terapietan kiromasajista eta estetizista adituak honakoak eskaintzen dizkizu: aurpegirako trata-

Balmasedako Mendi Taldeak mendiari eta naturari buruz antolatzen dituen lehiaketetan parte hartzera gonbidatzen zaitu. Maiatzaren 19an bukatuko da lanak aurkezteko epea. Aurtengo lehiaketak 2014ko eta 2015eko lehiaketekin taldekatuko dira, eta sariak maiatzaren 21ean emango dira, Mendi Taldeak antolaturiko herri bazkariaren ostean.

Terapias Shian Hedegile kaleko 48. zenbakian dago eta aldez aurretik hitzordua eska daiteke honako telefono-zenbakietara deituz: 663770067 edo 660800277. Jendeari arreta eskaintzeko ordutegia 10:00etatik 13:30era eta 15:30etik 20:30era da. Gozopolina Gozopolina gozokien dendak kokapena aldatu du eta aurreko lokalaren ondoan, Pio Bermejillo kaleko 42. zenbakiaren etxabean, jarri da. Helbidea bera da, eta harremanetarako telefonoak 650 67 32 07 izaten jarraitzen du.

KIROLA XV. Balmasedako Emakumeen Saria Premio Kolitza

Igandean, apirilaren 24an, XV. Balmasedako Emakumeen Saria, emakumeen kategoria guztietarako lasterketa,

gauzatuko da. Elite kategoriako korrikalariek Gobeo eta Otxaran gailurretan zehar 3 bira emango dituzte eta Abellaneda

Laburki

Mendiari buruzko lehiaketak

Terapien eta estetikaren zerbitzu berria menduak (diamantearekin hidratazioa, larruazalaren garbiketa, adinaren kontrakoa, nekearen aurkakoa, etab.), masajeak (erlaxatzeko, zirkulaziorako, bizkorgarria, zona zehatzetan, erreduktorea, oinetarako, etab.), ekialdeko masajeak (harri bolkanikoekin, banbu kanaberarekin, erreflexologia, aromaterapia, thailandiarra, shiatsu), gorputz-tratamenduak (esfoliazioa, lokatz-bainuak, parafina, sabel leuna, hanka nekatuak) eta jarrera berriz hezteko klaseak. Halaber, presoterapiaren saioak izan ditzakezu. Ezagutu bere promozioak eta jarraitu berriak Facebooken. Hemendik gutxira aholku eta promozioekin bloga izango du.

11

eta La Herbosako gailurretatik igaro ondoren, ibilbidearen 74 km-ak burutuko dituzte. Juniorrek Gobeo eta Otxaran aldi bat gutxiago pasako dute, ibilbidearen 60 kmak egiteko eta kadeteek bakarrik bi bira emango dizkiete Gobeo eta Otxaran mendiei. Lasterketa 10:45ean hasiko da eta urtero bezala Estatuko ia erkidego guztietako partaideak egongo dira.

Beste urte batez, Balmasedana Txirrindularien Elkartea Kolitza saria antolatzen ari da kadeteen kategoriarako, hau da, 14 eta 15 urte bitarteko txirrindularientzat. Apirilaren 23an egingo da eta 11:30ean hasiko da San Severino plazan. Partaideek Gobeo eta Otxaran gailurrei hiru bira eman beharko dizkiete 42 km-ak betetzeko eta gutxi gorabehera 13:00etan amaitzeko. Beste edizio batzuetan bezala, gure hiribilduan Bizkaiko, Arabako eta Gaztela eta Leongo partaideak bilduko dira.

Jon Galindez XI. Narrazio Lehiaketa Partaide bakoitzak gehienez bi narrazio aurkeztu ahal izango ditu, originalak betiere. Argazkiak, marrazkiak, mapa, etab. sartzea hartuko da aintzat. CD eta paper formatuetan aurkeztu beharko dira lanak. Jokoan 60 euroko saria dago. Miguel Angel Ondovilla XV. Argazki Lehiaketa Gehienez 4 argazki aurkeztu ahal izango ditu bakoitzak, CD batean eta jpg/jpeg formatuetan. Ukituak egin daitezke, baina argazkiaren funtsa aldarazten ez badute. Galarazita dago edozein elementu kentzea edo gehitzea. Bi sari emango dira, lehenbizikoa 120 eurokoa eta bigarrena 60 eurokoa. Miguel Angel Ondovilla XV. Haurrentzako Argazki Lehiaketa Kasu honetan, hala nahi duten 14 urtetik beherako ume guztiek (14 urtekoak barne) har dezakete parte. Partaide bakoitzak 4 argazki aurkeztu ahal izango ditu, CD batean eta jpg/jpeg formatuan. Beren-beregi dago galarazita edozein elementu kentzea, eta ukituak egin daitezke, baina lanaren funtsa aldarazten ez badute. Partaide guztiek sari bana jasoko dute.


12

Laburki

UdalBerriak

JAIAK

NOLA BIZI DUZU GURUTZE BIDEA?

Pilota partidak Balmasedako Pelotazale Elkarteak gure hiribilduko udal pilotalekuan izango diren hurrengo pilota partiden berri ematen du: -Benjamin aurrekoa, infantil I eta II: apirilak 16 eta 30. -Benjamin aurrekoa II: apirilak 23 eta maiatzak 7. -Alebin I: apirilak 16.

Jubilatuen Taldearen txangoa Apirilaren 28an, Balmasedako Jubilatuen Taldeak Getariara joateko sustapen txangoa eskainiko du. Irtenaldiaren prezioa 12 eurokoa da, eta bezperara arte eman dezakezu izena Nagusien Etxean.

Animalien aldeko merkatu txikia Animaliak babesteko Apa Puppy Bilbao elkarteak eskulanen eta hainbat produkturen merkatu txikia antolatu du apirilaren 23rako, goizeko hamaiketatik iluntzeko zortziak arte. Milioidunaren Zubiaren ondoko plazatxoan izango da, eta bildutako dirua Bilboko txakurtegiko animalien albaitarien gastuak ordaintzeko erabiliko da.

Bravo Pérez familiaren dolumina Pedro Carlos Bravo Pérez medikuak Kubatik idatzi digu bere eta familiaren dolumina erakusteko Esnal, Ullanga, Taranilla eta Barcenilla familiei 2015eko uztailaren 28an Ana Mari Esnal Ullanga lehengusinaren heriotzagatik. Adierazi digunez, heriotzaren berri berandu izan badu ere, maite dituzte eta gogoan dituzte, eta Jainkoari eskatzen diote bere ondoan izan dezala.

Gurutze Bidea Aste Santuaren ondoren, Balmasedako Gurutze Bide Biziak antzezpenak nola bizi zenituen ezagutu nahi du. Horregatik, lehiaketa jarri du abian eta ondorengo iruzkinetan zure esperientzia kontatzea besterik ez duzu. Izan ere, hori elkartearen web orrian aurkituko duzu: http://viacrucisbalmaseda.com/vivido-via-crucisbalmaseda-2016/. Egin maiatzaren 14an amaitu baino lehen eta liburuen sorta nahiz Gurutze Bideko 2016. edizioari dagokion DVDa irabazi ahal izango dituzu. Irabazlea maiatzaren 15ean ezagutuko dugu. Beste urte batez Nazareteko Jesusen biziari buruzko azkeneko orduen

antzezpenek hiribildura jende ugari erakarri dute. Argentina, Alemania, Italia, Ingalaterra, Frantzia, Asturias, Katalunia, Madril eta abar luzetik bisitariak iritsi dira eta antzezpenez gozatu dute. Balmasedakoen lan handiari, natur agertokiei eta gure arkitektura ondareari esker, gure Gurutze Bide Bizia esperientzia bakar bihurtzen da. Eskualdean, Aste Santuak hotelen okupazioaren % 90etik gorakoa lortu du, % 100 gure hiribilduan eta inguruko herrietan. Aste batzuk lehenago “beteta” kartela zintzilikatu zen. Balmasedako Pasio Bizia Enkarterri guztirako turismo erreferentzia dela adierazten duen beste lekuko

GAZTERIA

bat. Pertsona askok, gure Guretze Bideak erakarrita, gure ingurunea hobe ezagutzeko aprobetxatzen du eta guneko turismo puntu interesgarriek ere beren bisita-ehunekoa gehitzen dute. Era berean, Enkarturrek jakinarazitakoaren arabera, bisita gidatuei erreparatuz, eskualdeak jada urteko garai honetarako % 50eko hazkundea izan du. Beraz, 2016. urtea amaitzen denean errekorra izango dugula iragar daiteke. Aurrekoari eutsiz, lerro hauek aprobetxatu nahi ditugu beste urtebetez Balmaseda Aste Santuan munduan erreferentzia izatea ahalbidetu duten pertsona guztiei eskertzeko.

Donejakue bideari Giza eskubide eta buruzko hitzaldia gatazkei buruzko

Gazte-Trukeak hasten dira

Donejakueko bidea egin nahi al duzu? Apirilaren 21ean 18:00etan, hitzaldi lantegi bat izango da gai honi buruz Gaztetxokoan. Aitziber Fraile, Eneko Corral eta Mikel Hormatxea balmasedarrek zuzenean bidaia honetan beren esperientziak kontatuko dizkigute eta aholku praktikoak eskaini ere bai, halako bidaiari ekiteko, bai oinez, bai bizikletaz. Jarduera honekin 5 trukeZ lor ditzakezu.

Aurtengo gazteen arteko trukeetan parte hartzea gustuko al zenuke? 1985. eta 2001. urteen artean jaio bazara eta Balmasedan erroldatua bazaude, pasa zaitez BalmaZren bulegotik eta informa zaitez izena emateko egin beharrekoaz. Oraingoz trukeak uztailean egingo direla aurrera dezakegu. Esperientzia bizitzeko prest al zaude?

lantegia

Maiatzaren 2an, 19:00etan, “Bake&Arte” izenburupeko lantegia egingo da. Jarduera honetan literaturaren, argazkiaren eta marrazkiaren bitartez gatazken eta giza eskubideen gaia landuko da modu dibertigarri eta dinamikoan. Gaztetxokoan izango da 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat. Jarduera honekin 5 trukeZ lor ditzakezu.


Apirila 16

Lana - Etxez etxe txatarra biltzen duen gaztea; gainera, lonjak eta kamaroteak garbitzen ditu. 618379335.

Salmenta -IPHONE 4S salgai, ia erabili gabea, garbi-garbia, kaxa, berme-faktura, ATHLETICen karkasa zurruna. Pantaila estaltzeko kristala ere badu, jarria izateko prest, eta IOS 9ren azken bertsioan eguneratua. Salneurria: 250 €. 667486586. - Pisua salgai Kristo kaleko 22 zk.an, 3. solairua. Sukalde-jantokia, 3 gela, komuna eta balkoia. Kanpora ematen du alde guztietatik. Salneurri ona. 654571128. -Finka salgai, fruitu-arbolekin. Ekipoa, txokoa eta lur-neurketak. 946102258. -1,05eko ohe artikulatua, garabia eta gurpil-aulkia salgai. 649763648. -Helduen paseo bizikleta salgai, Orbita Estoril III Alu. Neskena/Supercity. Berria, erabili gabea. Prezio negoziagarria. 620206244. - Garaje-partzela itxia salgai, beilatokiaren ondoan. 615740171 -Guztiz eraberritutako etxebizitza salgai San Inazio auzoan; hiru logela, sukalde-jantokia, bainugela, jaki-tokia eta balkoia. Dena kanpokoa. Aparkaleku ona eta prezio ona. 654571128. - 100 m2-ko lonja saldu edo alokatzen da Enkarterri etorbideko 56. zenbakian. 944434247. - Etxe atxikia salgai Villanueva de Menan. 4 logela, sukaldea, 2 egongela, 2 bainugela, 2 kotxe sartzeko garajea, txokoa eta lorategia. Gasolio-berogailua. 200.000 euro. 679597404.

13

HERRITARRAK

Esker ona Balmasedako Hiribilduari

Moisés Cabezuelo

Martxotik aurrera ez dugu Moisés Cabezuelo Correoseko bulegoan lanean ikusiko berriro, erretiratu berri da-eta. Eta bere erretiroa aprobetxatuz, gure Hiribilduari eta bereziki gure herritarrei orain dela 30 urte izan zuen harrera ederra eskertu nahi die, bere familiarekin heldu zenean, hain zuzen. Bere hitzetan, lana oso erraza eta atsegina egin zaio eta beste lekuetan bizi izan arren, balmasedarra sentitzen dela esaten digu. "Heltzen zarenean, ezinezkoa da joatea" esaten du, "Balmasedak zerbait daukalako, arima dauka". Zorionak, Moises, zure estreinatutako erretiroagatik.

“Balmaseda kantoi artean” ekimen berria

Alokairua -Garaje-partzela alokairuan, Gizarte Segurantzako anbulatorioaren ondoan. 616376804. -Garaje-partzela zabala alokairuan, El Calvario auzoan. Prezioa hitzartzeko. 645726479/ 946800607. -Garaje partzela irekia alokairuan, Graziako Andra Maria kalearen 18. zenbakian. 60 euro. 946800943 / 647273909 -Garajea alokatzen da Erreka kalean . 637745371. -Garajea alokatzen da Graziako Andra Maria kalean. 649608647. - Logela bateko apartamentu bat alokatzen da (40 m2) Pío Bermejillo kaleko 8. zenbakian, 1. esk. Altzariz jantzia. 667263675. - Garajea alokatzen da Magdalenan, Gizarte Segurantzaren ondoan. 50 euro. 645700597.

Balmasda entre cantones web orrialdea “Balmaseda kantoi artean” ekimen berria da, eta gure hiribildua ikuspuntu original batetik erakutsi nahi du, balmasedarren ikuspuntutik. Gure web orrian (entrecantones.wix.com) gure historiari eta gure kulturari buruzko erreportajeak, gure artisten lanak eta gure jendeari eginiko elkarrizketak aurkituko dituzu, baita gure argazkilariek beren ikuspuntutik hiribilduari buruz eginiko irudiak ere. Gainera, Face-

book aktiboa dute (@Balmaseda, entre cantones), eta bertan jartzen dira argitaratzen dituzten edo argitaratu nahi dituzten lan guztiak. Dudarik gabe, talentu handia dugu Balmasedan, eta ekimen handia da talentu hori Balmasedako kaleetan zehar ibiltzen garenon ekarpenekin munduari irekita dagoen proiektuan islatzea. Arrakastarik handiena opa diogu, beraz.


14

UdalBerriak

Apirila 16

Agenda

Bestelakoak Udaltzaingoak aurkitutakoak Apirilaren 11an, Udaltzaingoak honako hauek aurkitu ditu: giltzak.

KZgunea apirilean Aurtengo apirilean, KZguneak arratsaldez irekiko ditu ateak, astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 20:00etara. Ikastaroak eta mintegiak: -Google aplikazioak zure kudeaketa pertsonalerako: apirilaren 18tik 27ra, 18:00etatik 20:00etara. -Instagram, hartu eta partekatu zure une onenak: apirilaren 18tik 27ra

(urruneko prestakuntza). -Erosketa seguruak Internetetik: apirilaren 28an, 16:00etatik 20:00etara. -Ofimatikako tresnak, LibreOffice: maiatzaren 2tik 13ra, 09:00etatik 11:00etara. -Lortu enplegu bat: maiatzaren 16a, 09:00etatik 11:00etara.

LANDER ONDOVILLA OTEGUI -ABOKATUA-

Foru plaza, 4-3ºF 48800 BALMASEDA (Bizkaia)

Telefonoa 626 09 28 92 Faxa 94 680 16 37

Aurrerantzean .EUS Aldizkari honen aurreko zenbakian esan bezala, Udalak bere posta elektronikoen eta bere web-orriaren domeinu a aldatu eta orain .EUS erabiltzen du. Hilabete batzuetan, orain arte erabili dugun domeinua (.net) . EUS-ekin batera erabiliko dugu, harik eta orain artekoa guztiz desagertu arte. Hori dela eta, komeni da interesdunek beren agendak eguneratzea. Abian jartzeko lehen asteetan, zuzendu diren zenbait akats antzeman dira.

Elikagaiak Manipulatzeko Ikastaroa: apirilaren 26an, 16:00etatik 19:00etara, Emakumearen Etxean. Produktuen Berme eta LTZari buruzko lantegi teorikoa: apirilaren 27an, 18:00etan, Nagusien Etxean. Giza eskubide eta gatazkei buruzko lantegia: maiatzaren 2an, 19:00etan, Gaztetxokoan. Musika sefardiari buruzko kontzertua: maiatzaren 5ean.

Mari Dapenaren erakusketa: 2017ko urtarrilaren 8ra arte, Enkarterriko Museoan. Irakurri, Gozatu, Oparitu: maiatzaren 31ra arte, udal-liburutegian. Mendiari buruzko lehiaketak: maiatzaren 19ra arte, Mendiko Etxean. Moda desfilea: apirilaren 15ean, 20:30ean, pilotalekuan. Kiki, el amor se hace filma: apirilaren 15ean, 20:00etan; apirilaren 16an, 19:30ean eta 22:30ean; apirilaren 17 eta 18an, 19:30ean, Klaret Antzokian. Pilota-partidak: apirilaren 16an, 23an eta 30ean eta maiatzaren 7an, pilotalekuan. Doako lege-aholkularitza: apirilaren 18an, maiatzairen 16an eta maiatz. 30ean, 09:30etik 12:30era; apirilaren 25ean eta maiatzaren 9an eta 23an, 16:30etik 19:30era, Emakumearen Etxean. Masaje linfatikoa: apirilaren 21ean, 09:00etatik 13:00etara, Emakumearen Etxean. “CV express” enplegu-lantegia: apirilaren 21ean, 16:00etatik 19:00etara, eta maiatzaren 9an, 10:00etatik 13:00etara, Lanbide Enplegu Zentroan. Donejakue bideari buruzko hitzaldia: apirilaren 21ean, 18:00etan, Gaztetxokoan. BookCrossinga: apirilaren 22an, Balmasedako edozein tokitan. Kolitzako aterpetxea inauguratzea: apirilaren 22an, 12:30ean. Apa Puppy Bilbao azoka: apirilaren 23an, 11:00etatik 20:00etara, Millonario zubiaren ondoan. Kolitza saria: apirilaren 23an, 11:30ean, San Severino plazan. Aguirre Musika Estudioaren entzunaldia: apirilaren 23an, 18:30ean, Klaret antzokian. XV. Balmasedako Emakumeen Saria: apirilaren 24an, 10:45ean, San Severino plazan. Aquí va a pasar algo antzezlana: apirilaren 24an, 19:30ean, Klaret Antzokian. Elektrizitatea eta gasari buruzko lantegi praktikoa: apirilaren 25ean, 18:00etan, Nagusien Etxean.

Profile for Balmaseda Udalberriak

Udalberriak 194 - Apirila  

Balmasedako Udal Aldizkaria

Udalberriak 194 - Apirila  

Balmasedako Udal Aldizkaria

Advertisement