Page 1

DOAKO ALEA - ALE KOPURUA: 4.200 - GURE UDALAREN INFORMAZIOA - 13. URTEA - MARTXOA 2016 - 193. ZK.

PASIO BIZIDUNA

Dagoeneko heldu dira zabor-zerbitzua berritzeko edukiontzi berriak: edukiera handiagoa dute eta gogorragoak dira. 5. orr.

Martxoaren 3ko ohiko osoko bilkuran Balmaseda Enkarterriko Mankomunitateari atxikitzea onetsi zen. 6. orr.

Martxoaren 17an Enkarterrietako Museoak Mari Dapenari eskainitako aldi baterako erakusketa inauguratuko du. 9. orr.


2

Laburki

UdalBerriak

OHITURAK

2016KO BALMASEDA

Gurutze-bide txikia Gure herriko txikien Gurutze-bidea aurten apirilaren 1ean eta 2an egingo da (larunbatean eta igandean, hurrenez hurren). Aurreko edizioetan bezala, ostiralean Baratzeko Otoitza, Azken Afaria, Atxiloketa eta Epaiketa Sanedrinaren aurrean antzeztuko dira, 21:30ean. Larunbatean, 10:30etik aurrera, Guardiaren kalejira, Judaren urkamendua, Epaiketa Pilatoren aurrean, Gurutze-bidea eta gurutziltzatzea jokatuko dira. Balmasedako kaleetan barrena ibiliko dira, Hedegile kaletik Dorre kaleraino; han amaituko da gurutziltzatzea, herriak Iturriak izenarekin ezagutzen duen kokalekuan. Parte hartu nahi duten 14 urteko eta gutxiagoko haur guztiek Pazko astelehenean (martxoak 28) 16:30etik aurrera eman ahalko dute izena Herriko Etxean (udaletxeko etxabeetan).

Beste jarduera batzuk haurren Gurutze-bidean Martxoaren 29rako, 30erako eta 31rako, entseguen ostean, haurren Gurutze-bidearen antolatzaileek aisialdiko jarduera batzuk prestatu dituzte pare bat orduan umeak jarduera desberdinetara hurbiltzeko. Multiabentura: martxoaren 29an arku-tiroa, slackline-a, RKBa, buggy-a eta multiabenturarekin zerikusia daukaten gauza gehiago egin ahalko dituzte. Txiki-Chef: martxoaren 30ean parte-hartzaileek errezeta dibertigarri bat prestatuko dute. Zirkua: martxoaren 31n zirkua egongo da; devil stick-a, pilotak, oreka-zilindroa, zapiak, kariokak, jauzilariak, trikimakoak, uztaiak, indiakak, diaboloak, globoflexia, monozikloa etab. ikusiko ditugu bertan.

Balmasedako Gurutze-bide Bizidunaren Elkarteak Nazareteko Jesusen azken orduen antzezpena antolatu du berriz ere. Tradizio horrek erlijioa gainditu du eta, balmasedarren laguntzari esker, gure hiribilduaren berezko zati bihurtu da. Jarraian, aurtengo Pasio Bizidunaren inguruko datu garrantzitsuenak argitaratuko ditugu.

Antzezpena Ostegun Santua: martxoaren 24an Azken Afaria: 21:30etik aurrera lehenengo antzezpena hasiko da San Severino plazan, elizako portalea eta udaletxeko ataripea erabiliz. Zuzien argi naturalak jazoko diren gertaldietatik aterako diren sentsazioak hautemateko giro bikaina sortuko du. Gutxi gorabehera ordubetean eszena hauek jokatuko dira: Apaizen Kontzilioa, Azken Afaria, Olibondoen Baratzeko Otoitza, Jesusen atxiloketa eta epaiketa Kaifas buru duen apaiztaldearen aurrean. Ostiral Santua: martxoaren 25ean Gurutze-bidea: Balmasedako Pa-

sioko gertaldi ezagun eta dramatikoena 09:30ean hasiko da, Mojazelain. Hiru zati izango ditu, oso desberdinduak. Pilatoren epaiketa Judaren urkamenduarekin hasiko da. Ondoren, epaiketa bera antzeztuko da, baita Jesusen zigorraldia, Barrabasen askapena eta Ecce Homo ere. Kondenatutakoan, Jesusi gurutzea, 65 kilo baino gehiagokoa, eramanaraziko diote, eta, Dimas eta Gestas lapurren laguntzaz, Gurutze-bidea hasiko du. Lehen erorikoa eta Maria Magdalenarekiko eta Andre Mariarekiko topaketak gertatuko dira. Ekitaldi guztian, Kolitza Abesbatzak Balmasedako antzinako kantak, Pasioari buruzkoak, abestuko ditu. Gurutze-bidea gune historikoko kaleetan egingo da, gurutziltzatzea antzezten den tokiraino. Ibilbidean, bigarren erorikoa eta hirugarrena gertatuko dira, Foru plaza eta San Severino plazan, hurrenez hurren. Era berean, ekitaldi horretan Jesusi gurutzea eramaten lagundu dion zirenearra atxilotuko dute eta Veronikarekiko eta emakume errukitsuekiko topaketa antzeztuko da. Azkenik, penitenteek bat egingo dute.

Kristoren kalbarioaren azken egonaldiak 50 metro zabal eta 15 metro altu den agertoki baten gainean egiten dira. Kolitza Abesbatzaren laguntza duen ekitaldi bat izango da, ikusgarritasun eta dramatismo handikoa: Jesusek, bere azken hitzak esan ondoren, azken arnasa emango du. Eraitsi egingo dute eta hilobira eramango dute. Horrela amaituko da antzezpena.

Prozesioak Ostegun Santua: martxoaren 24an Pasoen prozesioa: 19:00etatik aurrera izango da. San Severino plazatik Hedegile eta Martin Mendia kaleetarantz abiatuko dira, eta ondoren abiapuntura itzuliko dira. Erromatarrek eta penitenteek (oinutsik dabiltzanek eta txanoa eta gurutzeak daramatzatenek) lagun egingo diete pasoei. Kolitza Abesbatzak eta Azkoaga musika-taldeak ere parte hartuko dute. Ostiral Santua: martxoaren 25ean Ehorzketaren prozesioa: 19:00etan hasiko da. Aurreko egune-


Martxoa 16

AKO PASIO BIZIDUNA Sarreren salmenta

2015eko Pasio Bizidunaren irudia ko pertsonaia eta pasoekin batera, Magdalenak, Andre Mariak, Veronikak, apostoluek eta goizeko antzezpeneko beste pertsonaia batzuek desfilatuko dute. Pasoen kalitatearen eta pertsonaien egoera goibelaren artean, prozesio honi tristura sakoneko eta bildutasuneko giroa ematea erdiesten da. Ibilbidea San Severino plazan hasi, Hedegile eta Martin Mendia kaleetatik igaro eta abiapuntura itzuliko da. Isiltasunaren prozesioa: 21:30etik aurrera azken paso-prozesioa hasiko da. Guardia erromatarrak heriozko isiltasunean lagundu egingo diete Hilerriko Kristoaren eta Nahigabetuaren pasoei hilerriraino. Han, errespontsu labur baten ostean, Kristoaren pasoa bere ohiko kokapenean ipiniko da, kaperako horma batean. Nahigabetuarekin parrokia-elizara itzuliko dira. Ibilbidea San Severino plazan hasiko da, Pío Bermejillo eta Martin Mendia kaleetatik igaroko da, Millonario zubia zeharkatu eta hilerrirako bidea hartuko du. Ostegun eta Ostiral Santuetako erlijio-ofizioak 18:00etan izango dira, San Severino elizan.

Antzezpena ikusteko sarrerak erosi nahi dituztenentzat martxoaren 22ra arte salmenta plataforma digitala gaituko da http://viacrucisbalmaseda.com/ webgunean; bertan denbora errealean eskuratu ahal izango dira sarrerak, baita kokapena hautatu eta eskuratutako sarrera deskargatu ere. Hori Balmasedako Gurutze-bide Bizidunaren Elkarteak abian jarri duen beste aurrerapen bat eta teknologia berrien aldeko apustua da. Denbora guzti horretan zehar Ostiral Santurako tribuna sarrerak eskuratu ahal izango dira Enkarturreko bulegoan. Ostegun Santuan bertan ere Enkarturreko bulegoa irekiko da sarreren salmentarako (12:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:30era); Ostiral Santuan, berriz, Klaret Antzokiko txarteldegian salduko dira (08:00etatik 09:15era). Prezioak honako hauek dira: Ostegun Santua: Aulkiak: 3 euro Orokorra: doakoa Ostiral Santua: 1. ilarako aulkiak: 13 euro 2. ilarako aulkiak: 11 euro 3. ilarako aulkiak: 11 euro 4. ilarako aulkiak: 9 euro Tribuna: 7 euro Zutik: 5 euro

Herri bazkaria Salgai daude jada iaz harrera oso ona izan zuen senidetasun-bazkariko txartelak; bazkaria Balmasedako 2016ko Aste Santuan nola edo hala parte hartu dutenei zuzenduta dago: pertsonaiak, ordena publikoa, Kolitza Abesbatza, Azkoaga Banda, penitenteak, zamaketariak, etab. Bazkariak lunch tradizionala ordeztuko du, eta udal pilotalekuan egingo da datorren larunbatean, apirilak 9, 14:30etik aurrera. Txartelak apirilaren 3ra arte egongo dira salgai Hostabaleko establezimendu guztietan eta Balmasedako Caixa bulegoan, eta 10 euroan salduko dira. Bazkariaren egunean ber-

tan bost euro itzuliko zaizkie bertaratutakoei, Hostabalek iaz egin zuen lankidetzari esker. Zuen zain egongo gara!

Herritarren eta merkatarien lankidetza Aurreko urteetan bezala, lerro hauen bidez eskatzen dugu apirilaren 24ko 21:30etik 23:00etara, gutxi gorabehera, San Severino plazaren inguruko etxebizitzetako eta ostalaritza-establezimenduetako argiak itzaltzeko eta ahalik eta isiltasun handiena gordetzeko. Gogoan izan ordu eta erdi horretan debekatuta egongo dela kale hauetatik zirkulatzea: Dorre, San Domingo, Magdalena pasealekua, Magdalenabarren kalea, Aldapa kalea, Pío Bermejillo kalea eta Hedegile kalea. Halaber, arren eskatzen dugu Ostegun Santuko antzezpena hasi aurreko uneetan etxera ahalik eta modu antolatu eta taldekatuenean sartzeko eta establezimenduak 21:15etik aurrera itxita uzteko. Balmasedako Gurutze-bide Bizidunaren Elkarteak dendariei orobat eskatzen die beren erakusleihoak Aste Santuarekin zerikusia daukaten motiboez apaindu eta dekora ditzaten.

3

Laburki Gurutze-bide Gaztea Apirilaren 2an, larunbatean, 21:00ak inguruan, Santo Domingoko Gurutze-bide Gaztea hasiko da, eta gure herriko gazteek Azken Afaria eskainiko dute. Apirilaren 3an, igandean, 10:30 inguruan, Baratzeko Otoitza eta Pilatoren epaiketa hasiko dira. Herriko kaleetan zehar ibili ostean, gurutziltzaketa antzeztuko da. Aurten, aldaketa bat egongo da; izan ere, Azken Afaria eta Pilatoren epaiketa udaletxearen aurrean egingo dira eta ez Iturrietan, orain arte egin den bezala. Parte hartu nahi duten gazte guztiek izena eman ahal izango dute udaletxean, pazko-astelehenean, 17:00etan. Bestela, aldez aurretik izena eman nahi izanez gero, elkarteak Emakumearen Etxeko azken solairuan duen lokalera jo daitezke. Bete beharreko betekizun bakarrak dira gogoa izatea eta 4 eta 18 urte arteko gaztea izatea. Anima zaitez eta lagundu zure partaidetzarekin gure-gurea den ohiturari eusten.

Argibide gehiago izateko Gurutze-bide Bizidunaren Elkarteak Pasio Bizidunaren inguruko unean uneko berri guztiak emango ditu teknologia berrien bitartez. Argibide gehiagorako webgunera (www.viacrucisbalmaseda.com), facebook profilera (Asociación Vía Crucis Viviente de Balmaseda) edo twitter profilera (@VC_Balmaseda) jo dezakezu. Horrez gain, aurtengo kartelak QR kode bat izango du, horren bidez Gurutze-bidearen ibilbidea ikusi ahal izango da egun horretarako puntu interesgarriak nabarmentzen dituen mapa batean.

El Miserereren kontzertu korala Martxoaren 19an, Kolitza Abesbatzak Aste Santuko jarduerei hasiera emango die dagoeneko ohikoa bihurtu den El Miserere kontzertuarekin; 20:15ean hasiko da. Julio Lanuzaren zuzendaritzapean eta María Jesús Eguía balmasedarraren organoarekin, Martín Rodríguez Seminario jaunaren lan paregabea eskainiko dute beste behin San Severino Parrokian. El Miserere gure elizako organo-jotzailea izan zen musikariaren obrarik garrantzitsuena da.


4

Laburki Gurutze-Bide Biziduna CORREOSeko postal batean Correosek Balmasedako GurutzeBide Bizidunaren omenezko txartel postala sortu du. Martxoko hilabete honetatik aurrera, Enkarterrietako udalerri guztietako Correoseko bulegoetan erostea posible izango da. Txartel postal hauek frankeoa daramate Estatu osorako eta bere prezioa euro batekoa da.

Trenak Ostiral Santurako Balmasedako Gurutze-bidearen antzezpena dela-eta, Ostiral Santuan, martxoak 25, lanegunetan funtzionatzen ohi duten trenek zirkulatuko dute. Beraz, honako hauek izango dira ordutegiak: Bilbo-Balmaseda: 7:50, 8:20, 8:50, 9:20 eta 10:20. Balmaseda (Galtzada)-Bilbo: 12:47, 13:17, 13:47, 14:17 eta 14:47.

Tabernak ixteko ordutegia Honako hauek izango dira Aste Santuan (ostegunetik, martxoak 24tik, astelehenera arte, hilak 28) tabernak ixteko ordutegiak: -II. taldea: 04:30era arte. -III. atala: 6:00etara arte. -IV. atala: 7:00etara arte. Gogorarazi nahi dugu kanpoaldean ez dela beirazko edalontzirik erabili behar eta tabernak ixtean dena garbi utzi behar dela. Egun berezi hauetan, udalak beren aisialdi-eskaintzan musika euskalduna sartzera animatu nahi ditu ostalariak.

Balmasedako Pasioaren Interpretazio Zentroa Gogorarazi nahi dugu apirilaren 5etik aurrera Balmasedako Pasio Bizidunaren Interpretazio Zentroak, Santa Klararen elizan kokatutakoak, ateak zabalduko dituela berriro.

UdalBerriak

OHITURAK

PERTSONAIA NAGUSIAK Hauexek izango dira 2016ko Gurutze-bideko pertsonaia garrantzitsuenak hezurmamituko dituzten balmasedarrak: Jesus: Endika Montero Zirenearra: Pedro Vélez San Pedro: Julen Ibargüen San Joan: Iñigo Gómez Done Jakue Nagusia: Fernando Agustino

Done Jakue Txikia: Iñaki Sarachaga San Andres: Ramón Baños Juda: Julen Fernández Bartolome: Erik Fernández Tadeo: Raúl Peña Mateo: Juan Carlos Santibáñez Lukas: Jokin Salaberri Marko: Juan Manuel Quiroga Andre Maria: Mari Carmen Calvo Magdalena: Olatz Gutiérrez Dimas: Iker Álvarez

Gestas: Fernando Bodero Barrabas: J. Antonio Benítez Pontzio Pilato: Moisés Cabezuelo Zigorra: Unai Montero Kaifas: Tomás Maza Kleofas: José Borrajo Zerath: Jose Mª Gallarreta Jeremias: Luis Mari Torre Nikodemo: Lisardo Ehuntaria: Álvaro López

Memorial Javier María Santa Coloma izeneko II. argazki-lehiaketa tematikoa Elkarteak Memorial Javier María Santa Coloma izeneko II. argazki-lehiaketa tematikoaren hirugarren edizioa antolatu du. Argazkiak antzezpen guztian atera ahalko dira, Ostegun eta Ostiral Santuan (martxoaren 24an eta 25ean); betiere, antzezpenaren igarotze normalean eragotzi gabe. Debekatutako egongo da flasha erabiltzea. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez ere bi obra aurkeztu ahal izango ditu apirilaren 19tik maiatzaren 29ra. Jatorrizkoak eta argitaragabeak izan beharko dute. Formatua 30 x 40 cmkoa izan behar da, argazkiaren neurri bereko euskarri zorrotzean edo lumakartoian aurkeztuta egon behar dute eta atzealdean goiburu bat eta obraren izenburua agertu behar dute. Horrez gain, euskarri informatiko batean erantsi beharko dira aurkeztutako obrak, jpeg edo tiff formatuan (gehienezko bereizmena, 300 DPI) eta RGB ereduan. Artxiboaren izenak eta obraren izenburuak berdinak izan behar dute. Obrak 32. posta-kutxara (48800 BALMASEDA-BIZKAIA) bidaliko dira postaz edo aurrez aurre aurkeztuko dira Pasio Bizidunaren Interpretazio Zentroan, Mojazelaiko 1. zenbakian, 11:00etatik 14;00etara asteartetik igandera. Obrekin batera, kanpoaldean goiburua duen gutun-azal bat bidaliko da; egile berak aurkezten dituen argazki guztietarako komuna izango da. Gutun-azalaren barruan egilearen datu hauek gehituko dira: izen-abizenak, jaioteguna, helbidea, posta-kodea, udalerria, probintzia,

herrialdea, telefonoa eta helbide elektronikoa. Sari ederrak egongo dira, eta, gainera, aurten beste bat gehitu da unibertsitateko ikasleentzat: -1. saria: 1.200 € -2. saria: 800 € - Accesita bertoko obrarik onenari: 200 € - Accesita edozein unibertsitateko Komunikazio edo Arte Ederretako fakultateetako ikasleek aurkeztutako obrarik onenari: 200 €

Ekainaren 30ean izango dugu epaimahaiaren erabakiaren berri, eta sariak uztailaren 15ean banatuko dira, 20:00etan, elkartearen egoitzan. Sormenarekin eta kalitate teknikoarekin zerikusia duten irizpideak oinarri hartuta, obra finalistak aukeratuko dira erakusketa baterako, eta horien artean obra sarituak hautatuko ditu. Obra sarituak Balmasedako Gurutzebide Bizidunaren Elkartearen jabetzakoak izango dira.


Martxoa 16

HIRIGINTZA

Kolitzako aterpetxearen inaugurazioa

Kolitzako aterpetxe berria Kolitzako aterpetxe berria apirilean inauguratzea aurreikusi da. Aurreikusi bezala burutu da proiektua, osagai berritzailea bilatuz eta hainbat balio erantsirekin: inguru-

nean integratuta egoteko aukera, erabiltzeko irekia, fisikoki eta ekonomikoki bideragarria eta energetikoki jasangarria. Hala eta guztiz ere, aterpetxearen sarreran jarriko zituzten

eguzki-panelak, aldi berean aterpetxea ekintza bandalikoengandik babesten zutena, oso antiestetikoak zirela ikusi da, eta panelak ez jartzea erabaki dute; horien ordez hezi arin bat ipiniko da, animaliak sartzea galarazteko. Hori dela eta, etorkizunean Kolitzako aterpetxe berria erabiliko duten guztiei eskatu nahi diegu gizalegezko jarrera izan dezatela, aterpetxea baldintza onetan mantentzeko eta aterpetxea lehen aipatutako ateekin ixtea beharrezkoa izan ez dadin. Eraikin adierazgarri eta praktiko bat egitea izan da asmoa, eraikin argitsu bat, mendizale orok gaua igarotzeko erabil dezakeena. Kolitza mendi enblematikoaren tontorrean kokatutako kalitatezko topagune bat.

INGURUMENA

Zuhaitzak landatzea Cascajalen

Ikasle eta lan-taldea Cascajalean

Joan den otsailaren 25ean Balmaseda BHIko hogei bat ikaslek Cascajal basotzeko aukera izan zuten, gure ibai-aldeko zuhaitzak landatu baitzituzten. Hain zuzen ere, haltz eta lizar txikiak birlandatu ahal izan zituzten URA Ur Agentziaren lankidetzari esker. Axier Izarra, aipatutako erakundearen teknikaria, jarduera hau zuzentzeaz arduratu zen; gazteei ibai-aldean zuhaiztiak egotearen garrantzia azaldu zieten bi irakasle eta bost lorezainen laguntzarekin batera. Zoritxarrez, azken egunetako euritek plantazioa hondatu dute; dena den, ez dugu ikasitakoa ahaztu.

Zabor-edukiontzi berriak Zabor-zerbitzua berritzeko erabiliko diren 75 edukiontzi berrietako 66 heldu dira. Oro har, esan dezakegu aurrekoek baino edukiera handiagoa daukatela (orain 3.200 litroko edukiera daukate) eta oinpekorik gabe irekitzen direla. Horrek esan nahi du edukiontzien mantentzea hobea izango dela; izan ere, ez dago kableak biguntzeko arriskurik, edukiontzi zaharretan gertatzen zen moduan. Atzamar bakar batekin ireki daitezke. Gainera, edukiontziak fabrikatzeko errotaziozko moldaketa sistema erabili da, eta pieza bakarrean eginda daudenez gogorragoak dira.

Nabarmendu beharra dago Big Bin izeneko edukiontzi horiek Premios Dise単o D izeneko nazioarteko lehiaketako Platino saria eskuratu zutela 2013an hirialtzarien kategorian; bertan 141 nazio desberdinetako 5.000 proiektu baino gehiagok hartu zuten parte. Edukiontzi horien erosketa Formato Verde enpresari adjudikatu zaio 70.180 euroren truke (BEZa barne).

5

Laburki

Balmasedako Ertzain-Etxea

Segurtasuna Aste Santuan ere bai Aste Santuaren etorrerak, ospakizunetan egongo den jendetza dela eta, lapurretak eta bestelako delituak gertatzeko arriskua handiagotzea dakar. Hori dela eta, Balmasedako Ertzain-etxeak, arrisku egora horiek txikiagotzeko asmoz, aholku batzuk zabaldu nahi ditu: - Poltsa izatekotan, poltsak irekitzea zailtzen duen itxigailua izan beharko du. Begi bistan izan behar dugu beti; adibidez, gure gorputzaren aurreko aldean eta bere gainean esku bat jarrita. - Balio handiko objektuak poltsaren barruko konpartimentuetan banatu; horrela, poltsa irekitzen badigute gure ondasunak erraz eskuratzea saihestuko dugu. - Ez eraman diru guztia diru zorroan, zerbait ordaindu behar dugun bakoitzean diru zorroa ireki behar ez izateko. Erabili, adibidez, aurrealdeko poltsikoak. -Besteak beste, eskaerak eta dokumentuak sinatzera gonbidatzen gaituzten pertsonez mesfidati izatea; baldin eta jarduera horietan NANa diru zorrotik ateratzea beharrezkoa bada. Une hori erabili ohi dute lapurtzeko edo, gutxienez, diru zorroa non gordetzen dugun ikusteko. - Ez erakutsi sakelakoa leku jendetsuetan; izan ere, une paregabea da lapurtzeko. Orokorrean, beti egon behar dugu adi eta kontuan izan era horretako lapurretak egiten dituztenak esperientzia handiko gaizkileak direla eta, askotan, taldean egiten dutela lan. Edozein lapurreta edukiz gero: deitu larrialdietara (112), Balmasedako Ertzaintzari (946802701) edo Udaltzaingoari (657795800).


6

Laburki

UdalBerriak

OHIKO UDALBATZA

MANKOMUNITATEARI ATXIKITZEA

Zurrumurruei stop Badaude etorkinek osasun zerbitzuak betetzen dituztela eta lehen mailako zein larrialdietako zerbitzuak gehiegi erabiltzen dituztela esaten dutenak. Egia esan, etorkinak bertakoak baino % 7 gutxiago doaz familia-medikuarenera. Azken urtean Espainiako herritarren % 57,7 gutxienez behin joan da lehen mailako zerbitzuren batera, etorkinen kasuan, ostera, % 12,7 joan da. Bestalde, etorkinek, gutxi gorabehera, espainiarrek izan ohi dituzten gaixotasun kronikoen erdia izan ohi dituzte (% 27,5, % 52,3ren ordez). Beste datu nabarmen bat paziente bakoitzeko farmazia-kostua da. Bertakoen kostua 374,01 eurokoa da; etorkinei dagokionez, berriz, 73,70 eurokoa da paziente atzerritar bakoitzeko. Orokorrean, osasuneko gastu publikoaren % 6,5 erabiltzen da etorkinentzat. Laburbilduz, gazteak direnez eta osasunegoera hobea dutenez, aztertzen ari garen taldeak gutxi erabiltzen du lehen mailako zerbitzua.

Saharar herriarekin elkartasuna Otsailaren 27an Saharar errepublika arabiar demokratikoa aldarrikatu zeneko urteurrena ospatzen da. Egun horretan, independentziaren eta munduko aitorpenaren alde borrokatzen jarraitzen duen saharar herriaren bandera eseki zen beste behin udaletxeko fatxada nagusian.

Osoko bilkura martxoaren 3an egin zen, eta gizarte-zerbitzuei eta hondakinen bilketari dagokionez Balmaseda Enkarterriko Mankomunitateari atxikitzea izan zen gai nagusia. EAJren, Talde Sozialistaren eta EH Bilduren aldeko botoekin eta CLIren abstentzioarekin onetsi zen puntua. 2000ko urriaren 2an, Osoko Bilkuraren gehiengo zabalaren aldeko botoekin onetsi zen gure hiribildua Enkarterriko Mankomunitatetik borondatez banatzea. Urte horietan zehar mankomunitate barruan eskaintzen zen zerbitzu kopuru bera edo are gehiago emateko gauza izan da Balmaseda, oso baldintza onetan, gainera. Denbora horretan zehar, eta azken urtean are tematiago, hainbat interpelazio jaso ditugu gure hiribildua mankomunitateari atxikitzeko izapideak hasteko eskatuz. Kasu horietan guztietan ezezko erantzuna eman dugu. Hala eta guztiz ere, gaur egun erronkei modu koordinatuan egin

behar zaie aurre. Alde batetik, Mankomunitatearen eta Enkarterri ordezkatzen duten gainerako erakundeen berrantolaketari eta berregituratzeari dagokionez, ekonomia sustapenari lotutako gaietan bereziki, eskualdeak ahots bakar batez jardun dezan. Zentzu horretan, martxoaren 2an lan-mahaiaren lehenengo bilera egin zen. Inguruko alkate guztiak bertaratu ziren, bai eta eskualdeko erakunde-ordezkaritza duten talde politiko guztietako ordezkariak ere. Aldaketa-prozesua aurrera eramateko jarrera argia dagoen arren, hori artikulatzeko moduari buruzko iritzi desberdinak daude, bai eta adostasunetara heltzeko borondatea ere. Bestalde, udala Gizarte Zerbitzuen Legea betetzera behartuta dago, hain zuzen ere bakoitzaren egoera pertsonalaren arabera prestazio jakin batzuk jasotzeko eskubide subjektiboa ezartzen duena. Horrez gain, zerbitzu horien prestazioari dago-

TRAMEINSA TRANSFORMADORE MEKANIKO INDUSTRIALAK, S.L. Metalgintza Burdina Altzairu herdoilgaitza Letoia Aluminioa

Telefonoa: 94 680 16 16 - Faxa: 94 610 20 58 Galtzada, 40 - 48800 BALMASEDA

kionez, hurbiltasun geografikoaren premisa ezartzen da, bai eta udalerriak elkartzeko beharra ere, zerbitzu horiek herritar gehiagok eskuratu ditzaten. Horren ondorioz, Enkarterriko Udalek Meatzaldeko udalerriekin ere egin beharko dituzte akordioak. Hirugarren puntua bosgarren edukiontziaren, paperaren eta kartoiaren eta hiri-hondakin solidoen bilketa-kontratuari buruzkoa da. Osoko bilkuran argi utzi zen herritarrei zerbitzurik onena eskaini behar diela udalak, preziorik onenenean eta solidariotasunez, Enkarterriko biztanle guztientzako bilketa-zerbitzu iraunkor bat emateko. Erronka horiek hain dira garrantzitsuak, ezen Mankomunitatetik, hau da, erronka horiek zuzenduko zituen erakundetik, jorratu behar diren. Luze joko duen erronka da, dirudienez denbora asko iraungo duen prozesu baten barruan kokatuta dagoena.

路Instalazioak 路Konponketak 路Aparatu sanitarioak 路Sukalde eta komunetako konponketak...

Telefonoa: 687 535 874

BALMASEDA


Martxoa 16

Martxoko osoko bilkuraren puntuak

7

Laburki

.EUS domeinura aldatu gara

Zinegotziek osoko bilkurari amaiera emateko Emakumeak Aurrera herri-lasterketaren bigarren edizioko kamiseta jantzi zuten, berdintasunarekiko duten konpromisoaren sinbolo gisa. 2015eko urtarrilaren 14ko osoko bilkuraren akta aho batez onetsi ostean, martxoko osoko bilkuran 2015eko hirugarren hiruhilekoko berankortasun-txostena aurkeztu zen. Horren inguruan, nabarmendu beharra dago aldi horretan egindako 509 ordainketetatik % 95 epe barruan ordaindu zirela eta % 5, aldiz, epez kanpo. Ordaintzeke dauden 213 ordainketetatik % 92 epe barruan daude eta % 8 epez kanpo. Batez besteko ordainketa-aldia, araudiak adierazten dituen formulak aplikatu ostean, 27,09 egun dira. 2015eko lehenengo hiruhilekoan 440 ordainketa egin ziren (% 32,50 epe barruan eta % 67,50 epez kanpo) eta batez besteko ordainketa-aldia 24,66 egun izan ziren. Bigarren hiruhilekoari dagokionez, 472 ordainketa egin ziren (% 73,61 epe barruan eta % 26,39 epez kanpo) eta batez besteko ordainketa aldia 21,63 egun izan ziren. Datu horiek erakusten dute epe barruan egiten diren ordainketen portzentajea hobetu egin dela; zifra globalak, aldiz, txarrera egin du, nahiz eta 30 egunen barruan mantentzen den. Izan ere, arazoak egon dira faktura elektronikoarekin eta kontabilitateprogramarekin, faktura-datari edo erregistro-datari dagokionez. Dagoeneko programa berrikusten ari dira hobekuntzak egiteko.

Mankomunitateari atxikitzea onetsi ostean, 2016ko Euskara Sustatzeko Ekintza Plana onetsi zen ordezkaritza duten talde politiko guztien aldeko botoekin, EH Bilduren abstentzioa izan ezik. Aurreko urteetan bezala, Euskara Batzordearen laguntzarekin egin da plana. Ekarpen guztiak aztertu ondoren, urtarrilean 2016ko Kudeaketa Plana aurkeztu zen. Laburbilduz, esan dezakegu arrakasta izan duten edo azken edizioetan balorazio ona jaso duten jarduerak egiten jarraituko dela, besteak beste, Berbalagun proiektua, bertsolaritza o familiei zuzendutako transmisio-kanpaina. Nabarmendu beharra dago oraindik 2016rako jarduera berriak itxi gabe daudela. Azkenean barne hartutako puntuak aurrera eramateko, udalak 50.000 euroko aurrekontua dauka. Zenbateko horri eskuratzen diren Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzak gehitu behar zaizkio. Berdintasun Sailaren 2016ko Plan Operatiboa aho batez onetsi zen. Programa horrek 2015-2019 legegintzaldirako Balmasedako emakumeen eta gizonen arteko III. Berdintasun Planaren jarduketak barne hartzen ditu. Berdintasun Batzordearen laguntzarekin egindako 30 ekintzek hiru ardatz estrategiko dituzte oinarri: ahalduntze-, prestakuntza-,

eta sentsibilizazio-programak; Genero-indarkeriaren Aurkako I. Plana, eta “Gastu publikoaren programetan berdintasun-printzipioa integratzeko Plan Zuzentzailea: diru-laguntzak, kontratuak eta hitzarmenak� planean identifikatutako neurri zuzentzaileak hartzea. Udal-idazkariak Alkatetzaren 82/16 Dekretuaren nondik norakoak azaldu zituen, formazko arazo baten ondorioz Kirol-azpiegituren lehiaketaren kontratazioari buruzkoa. Dekretua osoko bilkuran berretsi zen EAJren eta Talde Sozialistaren aldeko botoekin eta CLIren eta EH Bilduren aurkako botoekin. Udal-korporazioko organoen kontrol eta fiskalizazioari buruzko atalean EH Bilduk bi eskaera eta hogeita hamar galdera egin zituen eta CLIk beste bi eskaera eta galdera bat. Osoko bilkurari amaiera emateko martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Eguneko erakundeadierazpena aho batez onetsi zen. Ekitaldi horren bidez udalak berdintasuna lortzera bideratutako politikak garatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi du; halaber, balmasedarrak animatzen ditu martxoaren 8aren inguruan antolatutako ekitaldietan modu aktiboan parte hartzera. Gogorarazten dizuegu datozen egunetan osoko bileraren bideo osoa udal-webgunean jarriko dela ikusgai.

Udalak webgunearen eta helbide elektronikoen domeinuak .EUS domeinura aldatu ditu. Orain arte erabili den domeinua (.net) .EUS domeinuarekin batera erabili da hilabete batzuetan zehar, erabat desagertu den arte. Hori dela eta, interesdunei agendak eguneratzeko eskatzen diegu. .EUS gure nortasunaren, euskara komunitatearen izaeraren eta euskal kulturaren erakusgarria da. Erabili ahal izateko nahitaezkoa da webgunearen zati bat euskaraz idatzita egotea edo komunikazioak hizkuntza horretan egitea, euskaraz hitz egiteaz eta gurea dena sustatzeaz gain. Euskararen komunitatearen domeinu nagusia da, gure hizkuntza beste hizkuntzen maila berean jartzen duena, normalizazioa sustatuz eta euskararen herriari nazioarteko aintzatespena emanez.

Eskerrik asko lehenengo 1.000 jarraitzaileei Balmasedako Udalaren Facebookeko orriak 1.000 jarraitzaile lortu zituen lehenengo aldiz otsailaren 24an. Lerro hauen bitartez, herritarren eta udalaren arteko komunikazio-kanal berri horretan jarri duzuen konfiantza eskertu nahi dizuegu. Guztion laguntzarekin orriak hazten eta hobetzen jarraituko duela espero dugu.

Hurrengo Udalbatza Hurrengo Ohiko Udalbatza maiatzaren 5ean ospatuko da, 17:00etan. Beti bezala, Udalbatza Aretoan izango da, Udaletxearen lehenengo solairuan.


8

Laburki

Liburuaren azala

Enkarterriko ermitei buruzko liburua LoArt argitaletxeak gure eskualdeko ermitei buruzko liburua argitaratu berri du. Oso liburuki bisuala da; izan ere, eraikin bakoitzaren fitxaren alboan Javier de Ibarra Zubiak egindako marrazki polit bat ikus dezakegu. Liburuak, erantsirik daukan mapari esker, paseatzera eta eraikin horiek ezagutzera animatzen du. Balmasedan 12 euroren truke eskura daiteke Poxpolin, Maruri eta Enkartur bulegoan.

San Jose azoka Datorren martxoaren 13an, igandea, Hegazti eta Gastronomia Azoka egingo da Gueñesen. Euskal Oiloaren XIV. Monografikoaz gain, Enkarterriko villano eta villanuco txakurren XXI. Monografikoa, Euskal Antzararen III. Monografikoa, eta Tokiko Aziendaren III. Erakusketa izango ditugu. Bizkaiko Txakolina eta Bodegas Txabarri dastatu ahal izango dira, eta artisautzako erakusketa egongo da.

Kafe-dastatzea Kultura Saila, Emakumearen Etxearekin elkarlanean, kafe-dastatzea antolatzen ari da martxoaren 30erako, 19:00etan. Dastatze brasildarra erabiliko da, produktu hori probatu eta sailkatzeko mundu osoan erabiltzen den oinarrizko metodoa. Herrialde desberdinetako hamar kafe mota probatuko dira, eta etxean kafe on bat egiteko moduari buruz ere hitz egingo dute. Parte hartzeko 6 euro ordaindu beharko dira, eta aldez aurretik telefono zenbaki honetara deitu behar da: 605757420.

UdalBerriak

KULTURA

Zinema Klaret Antzokian CIEN AÑOS DE PERDÓN Martxoaren 11n, 20:00etan. Martxoaren 12an, 22:30ean. Martxoaren 13an eta 14an, 19:30ean. Generoa: thrillerra/ Zuzendaritza: Daniel Calparsoro/ Gidoia: Jorge Guerricaechevarría/ Interpretazioa: Luis Tosar, José Coronado, Rodrigo de la Serna, Raúl Arévalo, Marian Álvarez, Patricia Vico/ Goiz euritsu bat da. Mozorrotutako eta armatutako sei gizon Valentziako banku baten egoitza nagusian sartu dira lapurreta egitera. Hasiera batean lapurreta garbia eta erraza izango zela zirudien arren, gauzak zaildu egingo dira, eta ezer ez da prestatu bezala irtengo. Horrek mesfidantza eta istiluak sortuko ditu taldearen bi liderren artean , "uruguaitarraren" eta "galiziarraren" artean. Baina, zer da zehazki lapurrek bilatzen dutena? ZOOTRÓPOLIS Martxoaren 12an, 19:30ean. Martxoaren 13an, 17:00etan. Generoa: animazioa, komedia, abenturak / Zuzendaritza: Byron Howard/ Gidoia: Jared Bush / Ikusle guztientzat. Zootropoliseko ugaztun metropoli modernoa hiri paregabea da zalantzarik gabe. Hainbat habitatez osatutako auzoek osatzen dute hiria: luxuzko Sahara Square eta Tundratown hiri izoztua, besteak beste. Aniztasun handiko hiria da. Ingurune desberdinetako animaliak elkarrekin bizi dira eta, bertan, ez dio axola zer zaren. Edozer gauza izan zaitezke, elefante erraldoi batetik satitsu txiki batera. Baina Judy Hopps agente baikorra hirira iristen denean konturatuko da ez dela batere erraza izango itzelezko animalia gogorrez osatutako polizia-kidego bateko lehenengo untxitxoa izatea. Baina gai dela erakutsi nahi du, hortaz, bete-betean kasu batean sartuko da, nahiz eta misterioa argitzeko Nick Wilde-ekin, azeri berritsu eta iruzurgilearekin, lan egin beharko duen.

BROOKLYN Martxoaren 18an, 20:00etan. Martxoaren 19an, 22:30ean. Martxoaren 20an eta 21ean, 19:30ean. Generoa: drama, amodioa/ Zuzendaritza: John Madden/ Gidoia: Nick Hornby; Colm Toibin idazlearen eleberrian oinarrituta/ Interpretazioa: Saoirse Ronan, Domhnall Gleeson, Emory Cohen, Jim Broadbent, Julie Walters/ Ez da egokia 7 urtetik beherakoentzat. Brooklyn filman Irlandako Eilis Lacey etorkinaren istorioa kontatzen da, berrogeita hamarreko hamarkadan Brooklynen bere tokia aurkitzen doana. Amerikak emango dion etorkizunarekin erakarrita, Eilisek Irlandatik alde egiten du, eta amaren etxea uzten du New Yorkeko kostaldeen truke. Herriminaren hasierako loturak arin lasaituko dira idilio berri batek Eilis maitasunaren aztikeria liluragarrira arrastaka eramaten duenean. Alabaina, laster, bizitasun berri hori erabat nahasita geratuko da, eta Eilisek bi herrialderen, eta bakoitzak eskaintzen dion bizitzaren, arteko hautua egin beharko du. KUNG FU PANDA 3 Martxoaren 19an, 19:30ean. Martxoaren 20an, 17:00etan. Generoa: animazioa, arte martzialak, abenturak, komedia, familia / Zuzendaritza: Jennifer Yuh Nelson/ Gidoia: Jonathan Aibel y Glenn Berger/ Ikusle guztientzat. Aspaldi galdu zen Poren aita batbatean agertzen denean, panden paradisu sekretura bidaiatuko du bikoteak . Bertan, pertsonaia berri eta dibertigarriez osatutako talde bitxi bat ezagutuko dute. Baina Kai zitala, Kung Fu maisu guztiei aurre eginez, Txina gurutzatzen hasten denean, Pok egundokoak egin beharko ditu: bere anai-arreba bihozbera eta baldarren panda-herrixka oso bat entrenatu beharko du, behin betiko Kung Fu Panda taldean bilakatzeko.

azken orduko Ikuskizunen saila dago aldaketen mende

Segurtasun arrazoiak direla eta, 10 urtetik beherako haurrak 18 urtetik gorako pertsonak lagun dituztela sartu ahal izango dira Udal zentroetara eta haien ardurapean egongo dira.


Martxoa 16

Mari Dapenari buruzko erakusketa

Inaugurazioaren kartela Datorren martxoaren 17an Enkarterri Museoak 19:00etan inauguratuko du Mari Dapena balmasedarraren obra eta irudiari eskainitako aldi baterako erakusketa. Gaur egun oso

ezaguna ez izan arren, Dapena (1924-1995) gure probintziako artistarik garrantzitsuenetakoa izan zen, bereziki, 50etik 70era bitarteko hamarkadetan. Garaiko estereotipoeta-

JUVENTUD

Belaunaldien arteko tailerretan izena eman Gizarte Ekintza eta Gazteria sailek, gure hiribilduko bi egoitzen eta Erretiratuen Klubaren laguntzaz, 12tik 17 urtera bitarteko gazteak gure adinekoekin denbora pasatzera gonbidatu dituzte belaunaldien arteko tailerretan. Apirilean egingo dira eta helburua belaunaldi batzuek beste batzuengandik ikastea da, aldi berean adin desberdinek eskaintzen dituzten ikuspuntu diferenteez gozatzen delarik. Sukaldaritza-tailerrak eta teknologia berriei zein joko tradizionalei buruzko tailerrak egongo dira, baita hiribildua ezagutzeko txangoa ere. Argibide gehiago Gazteria Bulegoan. Martxo osoan eman dezakezu izena, baina kontuan izan plazak mugatuak direla. Esperientziaz gain, trukeZ eskuratu ahal izango duzu zure parte-hartzearen truke.

tik at, artea egiten eta bidegabekerien aurka borrokatzen igaro zuen bizitza. Artista polifazetikoa izan zen; izan ere, margolari, grabatzaile, eskultore eta idazle lanetan aritu zen. Ismael Fidalgo, AgustĂ­n Ibarrola, Dionisio Blanco, Blas de Otero edo Gabriel Aresti gisako artista ezagunen adinkide eta laguna izan zen. Era berean, 1956an egindako lehenengo erakusketa ibiltarietako margolarietako bat izan zen, baita frankismoaren aurkako borrokan grabatuaren bidez artea bateratzen zuen Bizkaiko Estampa Popular taldeko kide ere. Emen taldean sartu zen lehenik, Indar taldean ondoren, eta bere galeria propioa sortu zuen azkenik. Frankismoaren aurka borrokatzeko zeukan konpromisoa dela-eta 1962 eta 1964 urteen artean kartzelaratu egin zuten. Bere garairako aurreratuta zegoen hainbat arlotan; izan ere, feminismoa eta ekologismoa babesteagatik nahiz gizartearekiko konpromiso handia izateagatik gailendu zen. Enkarterri Museoak bizitza egitekotsu hura hurreratu nahi digu erakusketa zabal honen bitartez, baita liburu monografiko eta urtean zehar egingo diren askotariko jardueren bidez ere.

Eskia eta alpinismoa Aste Santuan Martxoaren 24tik 28ra Mendi Taldea Jakara (Huesca) joango da alpinismoa edo eskia praktikatzeko. Prezioa 200 eurokoa da 12 eta 30 urte bitartekoentzat, eta 275 eurokoa gainerakoentzat; prezio horrek apartamentua, forfaiteko hiru egun, janaria pistetan eta autobus zerbitzua hartzen ditu barne. Eskiatzeko materiala ez dago prezioaren barne, derrigorrezkoa da kaskoa eramatea, eta 16 urtetik beherakoak tutorearekin batera etorri beharko dira. Arin ibil zaitez plazak mugatuak baitira. Alpinismoari dagokionez, Aspe (2.645 m) eta Anayet (2.574 m) mendien gailurrera helduko dira. 230 euroren truke (180 euro gazteentzako beherapenarekin), inskribatzen diren pertsonak bi izarreko hotel batean egongo dira mantenu-erdiko erregimenean. Horrez gain, beharrezko materiala emango zaie, eta autobus-zerbitzua ere barne egongo da. Kasu honetan, parte hartzeko ezinbestekoa da adinez nagusia izatea. Udaleko Gazteria Sailak eta Kirol Sailak jarduera honetan laguntza ematen dute; gazte bakoitzeko 75 euroko beherapena eskaintzen dute eski ikastaroetarako, eta 50 euroko deskontua alpinismoko ikastaroa aukeratzen dutenentzat. Gainera, zure trukeZ puntuak erabil ditzakezu txangoa ordaintzeko.

9

Laburki Arraza diskriminazioaren aurkako logoa egiteko lehiaketa Martxoaren 21ean, Arraza Diskriminazioaren Aurkako Eguna ospatzeko, Immigrazio Sailak eta Gazteria Zerbitzuak lehiaketa antolatuko dute logo bat sortzeko. 12 eta 30 urte bitarteko gazteek parte har dezakete eta bi trukeZ eskuratuko dituzte. Irabazleak beste zortzi trukeZ eskuratuko ditu, BalmaZen jardueren truke erabiltzeko. Logoak 7x7 cm-ko tamaina izan beharko du. Eraman ezazu Gazteria Bulegora paperean, edo bidal ezazu posta elektroniko bidez info@balmaz.org helbidera. Martxoaren 16ra arte aurkeztu ahal izango duzu zure logoa. Irabazlearen lanarekin pegatinak egingo dira, BalmaZen eta udaletxean doan banatuko direnak. Anima zaitez eta utz iezaiozu irudimenari parte hartzen!

Hezkuntza emozionalari buruzko tailerra gurasoentzat BalmaZek nerabeen gurasoak Nola hezi zure seme-alaba adimen emozionalaren bidez ikastaroan parte hartzera animatzen ditu. Martxoaren 16an izango da 18:30ean, Emakumearen Etxean. Gai hori ama batek proposatu zuen aurreko tailer batean; izugarri pozten gaitu proposamena egin izanak, familiek dituzten benetako kezkei erantzuna eman ahal diegulako. Nahitaezkoa da aurretik izena ematea BalmaZen.

BalmaZ Lanean BalmaZ Lanean udaleko Gazteria eta Enplegu Sailek martxan jarri duten zerbitzu berri bat da. Facebookeko orrialde bat da. Bertan, gure gazteei zuzendutako mota guztietako lan-eskaintzak argitaratzen dira. Ez ezazu bi aldiz pentsatu eta sakatu "atsegin dut" botoia, hala, eskaintzen dugun informazio guztia ikusi ahal izango duzu.


10

Laburki Enkarterri gosariak egitasmoaren azken edizioa Martxoaren 4an Enkarterri Gosariak ekitaldiaren laugarren edizioa egin zen San Roque hotelean. Emiliano López Atxurra, Petronorren presidentea, izan zen hizlari gonbidatua. Ehun enpresari eta erakunde-ordezkari baino gehiago bertaratu ziren garapen iraunkorra negozio-aukera gisa jorratzeko. Petronorren esperientziaz gain, Enkarterriko lau enpresa “berde”ren ikuspegiaren berri eman zen: Zabalgarbi, Laenk, Ecopavimentos Eguskiza eta Ferrovial Servicios.

Gizarte Larrialdiko Laguntzetarako (GLL) eskaerak 2016ko lehen seihilekoko Gizarte Larrialdiko Laguntzen (GLL) eskaerak aurkezteko epea apirilaren 1etik 29era izango da, biak barne. Eskatzaileei urtean zehar antolatutako diren etxeko ekonomiari buruzko ikastaro desberdinetan parte hartzeko konpromisoa hartzeko eskatuko zaie. Informazio gehiago nahi izanez gero, joan udaletxeko Gizarte Ekintza Sailera (1. solairua) edo deitu 946102491 telefono-zenbakira.

UdalBerriak

LANA

LANBIDE ENPLEGU ZENTROA BERRIZ IREKI DA 44.000 euroko diru-laguntza dela eta. Aurrekoetan bezala, erabiltzaile guztiei arreta pertsonalizatua eskainiko dien orientatzailea egongo da zentroan, laneratzeko ibilbidean eta laneratzea errazten duten tresnak erabiltzen laguntza emateko. Era berean, enplegu-bilaketari lotutako materiala eta teknoloLanbide Enplegu Zentroa gia-ekipamendua izango ditugu. Besteak beste, InJoan den otsailaren 22an berriz ireki terneteko konexioa duten ordenazen Lanbide Enplegu Zentroa, gailuak egongo dira enplegua bilaerakunde horrek Udalari emandako tzeko, curriculuma idazteko, etab. En-

GIZARTE EKINTZA

Almudena Peña Revuelta, 100 urteko gaztea

Aldi baterako egonaldiak León Trucíos Egoitzan León Trucíos Egoitzak behin betiko egonaldian dauden adinekoen egoitzari zerbitzu osagarriak eskaintzen jarraitzen du. Informazio gehiago eskuratzeko deitu 946800601 telefono zenbakira, idatzi @fleontrucios.com helbidera edo jo Kubo kaleko 9. zenbakian dagoen egoitzara.

pleguari buruzko bibliografia espezializatua, enplegu-eskaintzak, lan-merkatuari buruzko informazio eguneratua, prestakuntza-baliabideak, lan-irtenbideak etab. izango ditugu. Halaber, zentroak honako hau eskainiko du: lana bilatzeko informazioa eta aholkua, enplegua lortzeko baliabideak, hautapen probak, etab. Lantegi-eskolan dagoen zentrora etor zaitez (Martin Mendia kalea, 15, ezkerreko etxabea), astelehenetik ostegunera 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:30era, eta ostiraletan 09:00etatik 14:00etara. Argibide gehiagorako, deitu 946800477 telefono-zenbakira.

Almudena bere ahizpa eta instituzioetako ordezkariekin. Pintura, burdineria, paper pintatuta, etxeko tresneria eta opariak Aldapa, 16/18 Tel. eta Faxa: 946 801 752 Balmaseda

Decoraciones Javi

Esker onez eta urduri hartu zituen Almudena Peña Revueltak Balmasedako alkatea, Álvaro Parro, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Erakunde Jardueren eta Gizarte Proiektuen Zerbitzuko burua, José Arriola; izan ere, Las Laceras egoitzara hurbildu ziren

otsailaren 28an 100 urte bete zituen gaztea zoriontzera. Almudena Bilbon jaio zen eta 30 urtez aritu zen irakasle lanetan Santanderreko Religiosas Josefinas ikastetxean. Oso fededuna dela adierazi du. Ez zen inoiz ezkondu, baina Madrilen eta Buenos Airesen bizi diren ilobek ikaragarri maite dute. Almudena eta 92 urte dituen Laura dira sei neskak eta bi mutilek osatzen zuten familia ugari bateko ahizpa bakarrak. Mendeurrenean aitaren oroitzapen hunkigarria izan zuen. Hura ere irakaslea zen, eta gaztetan aitarekin ematen zituen paseoak gogoratu zituen. Urtebetetze-festa guztietan bezala, musika eta opariak izan zituen. Udalak orkidea zuri bat, katilu bat eta Zubi Zaharra duen zintzilikario bat oparitu zizkion. Aldundiak, ordea, loresorta eder bat eta Lizasoren Raíces margolana oparitu zizkion, ehun urteak bete dituzten bizkaitarrek soilik daukatena. Almudena ezagutu ostean, zalantzarik gabe dakigu bere bizitza-luzeraren eta osasunaren sekretua eskertasuna dela. Zorionak, Almudena!


Martxoa 16

GIZARTE EKINTZA

Gizarte Larrialdietarako Laguntzak Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) sei hilean behin eskatzen dira Balmasedan, hain zuzen ere apirilean eta urrian. Etxebizitzen oinarrizko gastuak ordaintzeko prestazio ekonomikoak dira laguntza horiek, esaterako hipoteka (soilik 12 hilabetez), alokairua, etxebizitzaren hornidurak (argia, ura, gasa…) eta lehen mailako

beharrizanak, adibidez arropa, elikagaiak, betaurrekoak edo herritarrentzat premiazkoak diren bestelako elementuak. Aurten, Eusko Jaurlaritzak esleitutako 112.421 € eta udalak berak ezarritako beste 20.000 € erabiliko dira. Egoera ekonomiko ezegonkorrean egonez gero, edo diru-sarrera gutxi

Urteko diru-sarreren muga OROKORRA Kide-kop. 1 2 % 672,67€ 863,77€ 100 8.072,04€ 10.365,24€ 50 12.108,06€ 15.547,86€ 0 12.108,07€ 15.547,87€

3 edo + 955,50€ 11.466,00€ 17.199,00€ 17.199,01€

Kide-kop. % 100 50 0

izanez gero, interesdunek udaleko gizarte langileei kontsulta egin diezaiekete, egoera aztertzeko eta kasuan kasuko herritarrak prestazioak jasotzeko eskubidea duen ala ez zehazteko. Hona hemen GLLak eskatu ahal izateko bete behar diren baldintzak:

PENTSIODUNAK 1 2 764,40€ 955,50€ 9.172,80€ 11.466,00€ 13.759,20€ 17.199,00€ 13.759,21€ 17.199,01€

3 edo + 1.031,94€ 12.383,28€ 18.574,92€ 18.574,93€

Urteko gehienezko muga OROKORRA BU kideen kopurua Genienezko diru-kopurua Diru-sar. +DBE+ELO+GLL 1 16.144,08€ 2 20.730,48€ 3 edo + 22.932,00€

PENTSIODUNAK BU kideen kopurua Genienezko diru-kopurua Diru-sar. +DBE+ELO+GLL 1 18.345,60€ 2 22.932,00€ 3 edo + 24.766,56€

Ondarearen gehienezko muga OROKORRA BU kideen kopurua Ondarearen muga 1 32.288,26€ 2 41.461,06€ 3o+ 45.864,00€

PENTSIODUNAK BU kideen kopurua Ondarearen muga 1 36.691,20€ 2 45.865,00€ 3o+ 49.533,12€

SOLIDARITATEA Diana Rivero Santamarinaren oroimenez: Amets bat egia bihurtzeko antzerkia Balmasedako Virgen Milagrosa elkarteak gutun ireki bat bidali digu Suegras Bárbara´s antzezlanagatik eskerrak emateko, Diana Rivero Santamarinaren omenez taularatu zena: "(Amets bat egia bihurtzeko antzerkia). Hori izan zen otsailaren 19an Klaret Antzokian taularatu zena. Diana Rivero Santamarinaren ametsa, egia bihurtu ahal izan ez zuena, Abróchame un Botón elkartea sortzea zen. Helburua minbizia daukaten pertsonei tratamenduak eskuratu ahal izateko laguntza ekonomikoa ematea zen; izan ere, zoritxarrez, tratamenduok oso garestiak dira eta ez daude guztion eskura. Hori dela eta, antzezlan bat taularatzeko asmoa zegoen, bildutako diruarekin elkartea martxan jartzeko.

Hori ez zen posible izan, eta besteei laguntzeko asmoz, legatu bat utzi zion Virgen Milagrosa elkarteari. Diana elkarteko kidea zen eta ez dugu inoiz ere ahaztuko. Berak eta bere familiak antzezlanaren proiektua aurrera eramatea erabaki zuten, eta bildutako dirua gure elkarteko proiektuak laguntzera bideratzea. Jakin badakizue ongintzazko elkarte apala garela eta behartsuenei laguntzeko proiektuak garatzen ditugula. Hondurasen familia batentzako etxebizitza txiki bat jartzen dugu eskura urtero eta Balmasedako Elikagaien Bankuan gure ahalegin pertsonala eskaintzen dugu egunero; bertan, hartzaileen zerrendako 600 pertsonei laguntza ematen diegu, elikagaiez gain bizimodu duin bat izateko beharrezkotzat jotzen ditugun

premiazko gaiak ere eskainiz. Proiektu horietan erabiliko dugu bildutako dirua. Ondorengoei eskerrak eman nahi dizkiegu erakutsitako eskuzabaltasunagatik: Rivero Santamarina familiari; Jan-i, Dianaren senarrari, eta bere familiari; antzezlana interpretatu zuten aktoreei, egun "berezi" hartan guk irribarre egitea eta gozatzea lortu baitzuten; gure udalari, gauzak asko erraztu baitzituen proiektuak aurrera egin zezan; bertaratu ziren guztiei eta Zero Ilaran beren ekarpena eman zutenei. Baina, batez ere, eskerrik asko Dianari, zu gabe ezinezkoa izango litzatekeelako laguntza hori lortzea. Zerutik babes gaitzazu, bertan ziur aski gure Birjinak hartu baitzaitu.

11

Laburki Zer ikasi nahi duzu merkataritzari buruz? Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoak lanari lotutako zerbait ikasteko interesa duten merkatariei dei egiten die beren iradokizunak helaraz diezazkioten. Horrela, interes gehien eragiten duten ikastaroak eskaini ahal izango dira Balmasedan. Helbide elektroniko honetara bidal ditzakezu zure iradokizunak: odc@balmaseda. net.

Azokaren azken edizioa

XII. Beherapen Azoka Joan den asteburuan, otsailaren 27an eta 28an, XII. Beherapen Azoka egin zen udal pilotalekuan. Eguraldi ezin okerragoa izan genuen, eta euriteen ondorioz une batzuetan alerta laranjako egoeran izan ginen. Hori dela eta, ezinezkoa izan zen aurreikusitako gaztelu puzgarriak jartzea. Dena den, Balmadendak, ekitaldia antolatu zuen elkarteak, oso balorazio positiboa egin du, ehunka pertsona hurbildu baitziren. Balmadendaren jirafa maitagarria ere bertan izan zen eta mota askotako produktuak prezio onean erosteko aukera izan genuen, besteak beste, arropa, zapatak, elikagaiak, opariak eta arropa-zuria. Jarduera horrek Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunerako Sailaren (Merkataritza Zuzendaritza) diru-laguntza jaso zuen.


12

Laburki Doako aholkularitza juridikoaren ordutegia Berdintasun Arloak doako aholkularitza juridikoaren zerbitzua eskainiko du Emakumearen Etxean datorren martxoaren 14an 16:30etik 19:30era. Mesedez, eskatu hitzordua aldez aurretik.

Masaje linfatikoa Masaje linfatiko batekin zeure burua zaintzeko hurrengo hitzordua martxoaren 17an izango da, 09:00etatik 13:00etara. Parte hartzeko ezinbestekoa da Emakumearen Etxean hitzordua eskatzea. Aurten ere, 32 euro balioko dute saioek. Izan ere, Berdintasun Zinegotzigoak diruz laguntzen du neurri batean.

UdalBerriak

BERDINTASUNA

TXIKI CHEF TAILERRAK BALMASEDAN

Berdintasun Sailak eta Euskara Zerbitzuak Txiki Chef tailerrak antolatuko dituzte datozen hilabeteetan Emakumearen Etxean, parte-hartzaileek sukaldean euskara praktikatu dezaten. Bi talde antolatuko dira apirilean zehar: astearteetan bat eta ostiraletan beste bat, 17:00etatik

18:30era. Tailerrak 2010etik 2012ra bitartean jaio ziren haurrentzat zuzenduta daude. Interesdunek apirilaren 5era arte eman ahal izango dute izena Emakumearen Etxean edo telefono zenbaki honetara deituz: 946103099. Maiatzean, aldiz, 2004tik 2009ra bi-

tartean jaio zirenei helduko zaie txanda. Bi talde egingo dira: tailerretako bat astearteetan egingo da, 18:00etatik 19:30era, eta bestea ostiraletan, 17:00etatik 18:30era. Maiatzaren 3ra arte eman dezakezu izena Emakumearen Etxean, bertara hurbilduz edo telefonoz deituz.

KIROLA

Txema San Miguel Romasantaren palmares aparta

Elikagaien Manipulaziorako Ikastaroa Berdintasun Sailak elikagaiak manipulatzen ikasteko beste ikastaro bat antolatu nahi du. Interesa izanez gero, Emakumearen Etxean eman dezakezu izena eta taldea sortzeko adina jende dagoenean parte-hartzaile gehienei ondo datorkien datan eta orduan egingo da. Txema San Miguel Romasanta bigarrena Berrizen ospatutako Bizkaiko Txapelketan

Elikaduraren bidezko osasunari buruzko hitzaldiak Datorren martxoaren 17an Zoko Maiteak antolatutako elikaduraren bidezko osasunari buruzko hitzaldien zikloa amaituko da. Jaten ditugun elikagaiek gure bizitasunean daukaten eraginari buruz gehiago jakin nahi baduzu ez zaitez hitzordura joan gabe gera. 17:00etan izango da, Emakumearen Etxean.

Txema San Miguel Romasanta balmasedarrak sei podium eskuratu ditu ziklo-kroseko Master 50 kategorian. Palmares oso erakargarri baten laburpena izan daiteke hori, txirrindulari profesional ohiekin batera ibiltzera eraman duena, eta lehiatu dituen ia

proba guztietan lehenengo hamarren artean egotea bezain ekintza gogoangarriak barne hartzen dituena. Egiten duen lan onari esker bigarren postuan ibili zen Torrelavegan egindako Espainiako Txapelketaren ibilbide osoan zehar. Zoritxarrez, azken

bueltan oreka galdu zuen eta ezin izan dugu merezitako zilarrezko domina ospatu. Kirolaz 50 urterekin 20 urterekin bezain beste gozatu daitekeenaren eredu argia da. Zorionak, Txema!

Balmaseda Futbol Klubeko kirol-kampusa Balmasedako Udalak lehenengo kirol-campusa antolatuko du Balmaseda Futbol Klubarekin batera martxoaren 29an, 30ean eta 31n eta apirilaren 1ean. Salinillas futbol-zelaian egingo da eta 2006tik 2008ra bitartean jaiotako gazteei zuzenduta dago, futbol-jokalari gisa hobetu nahi dutenentzat eta Aste Santuko oporren bukaeran futbolari lotutako ekintza hezigarri eta ludikoez gozatu nahi dutenentzat. Eman izena lehenbailehen, leku-kopurua mugatua baita. Horretarako bidal ezazu mezu bat balmasedafutbolclub@gmail.com helbide elektronikora edo deitu telefono zenbaki honetara: 675492575.


Martxoa 16

Lana - Margolari, igeltsero, garbitzaile, karga edo deskarga lan eta abarren lana bilatzen duen gizona. 697563466. -Gerokultore arduratsua nagusiak edo haurrak zaintzeko, gauak barne. 650312244 (Idoia) - Eskola partikularrak eskaintzen dira. DBH eta Batxilergoa: matematika, fisika, kimika eta marrazketa teknikoa. Unibertsitatea: aljebra eta kalkulua, fisika, kimika, jariakinen mekanika eta marrazketa teknikoa. 617689452/ Eneko@posteo.de - Etxez etxe txatarra biltzen duen gaztea; gainera, lonjak eta kamaroteak garbitzen ditu. 618379335.

Salmenta -Helduen paseo bizikleta salgai, Orbita Estoril III Alu. Neskena/Supercity. Berria, erabili gabea. Prezio negoziagarria. 620206244. - Garaje-partzela itxia salgai, beilatokiaren ondoan. 615740171 -Presio-eltze bat salgai butano gasa duen sukalderako edo sukalde elektrikorako. Prezioa adostu behar da. 946800707. -Guztiz eraberritutako etxebizitza salgai San Inazio auzoan; hiru logela, sukalde-jantokia, bainugela, jaki-tokia eta balkoia. Dena kanpokoa. Aparkaleku ona eta prezio ona. 654571128. -Bazkide bonua lagatzen da Bilbao Basketen denboraldi honetarako, eserlekua aldagelen tunelaren irteeraren ondoan eta Balmasedako jendez inguratuta. Ohiko denboraldia hartzen du barne, eta opari gisa, EUROCUParen lehenengo fasearen partidu guztiak. 210 euro. 667486586. - Lursaila eta txokoa dituen etxetxo bat salgai Espinosa de los Monterosetik gertu. 650312244 (Idoia) -Garaje-plaza salgai Kalbario kalean (beilatokiaren alboan). 615740171. - 100 m2-ko lonja saldu edo alokatzen da Enkarterri etorbideko 56. zenbakian. 944434247. - Etxe atxikia salgai Villanueva de Menan. 4 logela, sukaldea, 2 egongela, 2 bainugela, 2 kotxe sartzeko garajea, txokoa eta lorategia. Gasolio-berogailua. 200.000 euro. 679597404.

Alokairua -Garaje partzela irekia alokairuan, Graziako Andra Maria kalearen 18. zenbakian. 60 euro. 946800943 / 647273909 -Garajea alokatzen da Erreka kalean . 637745371. -Baster taberna alokatzen da Kalbario kalean. 656791542 /620814619 -Garajea alokatzen da Graziako Andra Maria kalean. 649608647. - Logela bateko apartamentu bat alokatzen da (40 m2) PĂ­o Bermejillo kaleko 8. zenbakian, 1. esk. Altzariz jantzia. 667263675. - Partekatzeko etxebizitza bilatzen da. 656710411. - Garajea alokatzen da Magdalenan, Gizarte Segurantzaren ondoan. 50 euro. 645700597.

KIROLA Pilota partidak Balmasedako Pelotazale Elkarteak Balmasedako udal pilotalekuan jokatuko diren hurrengo partidak bidali dizkigu: - Aurre-txikiak I: martxoak 19, eta apirilak 16 eta 30. - Aurre-txikiak II: apirilak 9 eta 23, eta maiatzak 7. - Kimuak I: apirilak 16. - Haurrak I: martxoak 19, eta apirilak 16 eta 30. - Haurrak II: martxoak 19, eta apirilak 16 eta 30.

13

Solarium Erroteranenan

Eskuragarri daude jada Errotarenako solariumera joateko bonuak. Kiroldegiko harreran eskura ditzakezu, eta 12 saioko bonuaren zenbatekoa 30 eurokoa da.

HERRITARRAK

Otsoen eskubideen aldeko manifestazioa Animaliak babesteko eta defendatzeko lan egiten duten Mary y Adam eta Asoaya elkarteek bidaia bat antolatu dute Madrilera, otsoen eskubideen aldeko manifestazioan parte-hartzeko. Martxoaren 3an egingo da joan-etorria, eta Bilboko, Enkarterriko eta Merindadeetako parte-hartzaileak hartuko ditu. Informazio gehiago jasotzeko edo autobusean leku bat gordetzeko dei ezazu telefono zenbaki honetara: 679276515.

Jagoba Santesteban World Classeko eskualde-finalean saria irabazi du World Class EspaĂąako (munduko koktellehiaketarik garrantzitsuena) iparraldeko finalean bere Regent Street koktelari esker. Aurkeztutako sorkuntzak gorazarre egin dio Artesian izeneko munduko kokteleriarik onenari, eta bainuontzi batean aurkeztu da koktela, joko musikalaren eta bisualaren bitartez. Esan beharra dago publikoaren sariaren epaimahaia sektoreko ordezkariek osatzen zutela. Zorionak, Jagoba! Astoria 7ko Javier QuiĂąoneJagoba Santesteban bere obrarekin sen A las cinco en el Astoria Jagoba Santesteban balmasedarrak Geo final horretako irabazlea izan da. Cocktail-eko koktel onenari publikoaren


14

UdalBerriak

Martxoa 16 Oihane Saratxaga Marro D Bitamina kanpainan antolatutako lehiaketako irabazlea izan da; kanpainak gurasoak eskola-jarduera hasiko duten seme-alabak D ereduan matrikulatzera animatzen ditu. Dorleta Zorrilla andreak, euskara zinegotziak, saria eman zion (umeentzako produktuak euskaraz dituen saski bat) Jorge Gómezi, irabazlearen bikotekideari. Zorionak, Oihane! Oihane Saratxaga Marro ha sido la ganadora del concurso organizado dentro de la campaña DBitamina, que busca animar a los padres y madres a matricular a sus hijos e hijas que comienzan la actividad escolar en el modelo D. Dorleta Zorrilla, la Concejala de Euskera, fue la encargada de entregar el premio, una cesta con productos en euskera para niños y niñas, a Jorge Gómez, pareja de la ganadora. Zorionak Oihane!

Bestelakoak Udaltzaingoak aurkitutakoak Otsailaren 15ean, Udaltzaingoak honako hauek aurkitu ditu: giltzak, betaurrekoak eta sakeleko telefonoa.

KZgunea ikastaroak martxoan

11:00etatik 13:00etara. - Drive: martxoaren 30ean, 11:00etatik 13:00etara. IT Txartela: Martxoaren 21ean, 09:00etatik 11:00etara. Apirilaren 11n, 18:00etatik 20:00etara.

KZguneak goizez irekiko ditu ateak martxoan, 9:00etatik 13:00etara. Ikastaroak eta mintegiak: -LibreOffice Writer: martxoaren 15ean eta 16an, 11:00etatik 13:00etara. -LibreOffice Calc: martxoaren 17an eta 18an, 11:00etatik 13:00etara. -Gmail: martxoaren 21ean eta 22an,

LANDER ONDOVILLA OTEGUI -ABOKATUA-

Foru plaza, 4-3ºF 48800 BALMASEDA (Bizkaia)

Telefonoa 626 09 28 92 Faxa 94 680 16 37

Gurutze-bidea: martxoaren 25ean, 09:30ean, Mojazelain Ehorzketaren prozesioa: martxoaren 25ean, 19:00etan, San Severino plazan Isiltasunaren prozesioa: martxoaren 25ean, 21:30ean, San Severino plazan Aisialdirako jarduerak Gurutzebide txikian: martxoaren 29an, 30ean eta 31n Balmaseda Futbol Klubeko I. kirol-campusa: martxoaren 29an, 30ean, 31n eta apirilaren 1ean, Balmaseda Futbol Klub Kafe-dastatzea: martxoaren 30ean, 19:00etan, Emakumearen Etxean Magdalenako Gurutze-bide txikia: apirilaren 1ean, 21:30ean; apirilaren 2an, 10:30ean San Domingoko Gurutze-bide gaztea: apirilaren 2an, 21:00etan; apirilaren 3an, 10:30ean Aste Santuko herri-bazkaria: apirilaren 9an, 14:30ean, pilotalekuan Memorial Javier María Santa Coloma izeneko II. argazki-lehiaketa tematikoa: apirilaren 19tik maiatzaren 29ra, Gurutze-bide Biziduna

Agenda Arraza diskriminazioaren aurkako logoaren lehiaketa: martxoaren 16ra arte, BalmaZ Belaunaldien arteko tailerrak: izen-emateak martxoan, BalmaZen Zinema, Cien años de perdón: Klaret Antzokian martxoaren 11n, 20:00etan; martxoaren 12an, 22:30ean; martxoaren 13an eta 14an, 19:30ean. Zinema, Zootrópolis: Klaret Antzokian martxoaren 12an, 19:30ean eta martxoaren 13an, 17:00etan Otsoen eskubideen aldeko manifestazioa: Martxoaren 13an, Madril Doako aholkularitza juridikoa: martxoaren 14an, 16:30etik 19:30era, Emakumearen Etxean Hezkuntza emozionalari buruzko tailerra: martxoaren 16an, 18:30ean, Emakumearen Etxean Masaje linfatikoa: martxoaren 17an, 09:00etatik 13:00etara, Emakumearen Etxean Elikaduraren bidezko osasunari buruzko hitzaldia: martxoaren 17an, 17etan, Emakumearen Etxean Mari Dapena erakusketaren inaugurazioa: martxoaren 17an, 19:00etan, Enkarterriko Museoan Zinema, Brooklyn: Klaret Antzokian martxoaren 18an, 20:00etan; martxoaren 19an, 22:30ean; martxoaren 20an eta 21ean, 19:30ean El Miserereren kontzertu korala: martxoaren 19an, 20:15ean, San Severino elizan Kung Fu Panda 3: Klaret Antzokian martxoaren 19an, 19:30ean eta martxoaren 20an, 17:00etan Pilota partidak: martxoaren 19an, apirilaren 9an, 16an, 23an eta 30ean eta maiatzaren 7an Eskia eta mendizaletasuna: martxoaren 24-28ra, Mendi Kluba. Aste Santuko erlijio-ofizioak: martxoaren 24an eta 25ean, 18:00etan, San Severino elizan Azken Afaria: martxoaren 24an, 21:30ean, San Severino plazan Pasoen prozesioa: martxoaren 24an, 19:00etan, San Severino plazan

Profile for Balmaseda Udalberriak

Udalberriak 193  

2016ko Martxoa - Balmasedako Udal Aldizkaria

Udalberriak 193  

2016ko Martxoa - Balmasedako Udal Aldizkaria

Advertisement