Page 1

DOAKO ALEA - ALE KOPURUA: 4.200 - GURE UDALAREN INFORMAZIOA - 11. URTEA - URTARRILA 2014 - 169. ZK.

Ă LVARO PARRO, ALKATE BERRIA 2014ko Aurrekontu Orokorretan bi plan onetsi dituzte, Balmasedako ekonomia suspertzera bideratuta, hain zuzen. 4.-5. orr.

"Errotarena" kiroldegiak urtarrilaren 25ean egingo du Fitness Dayren lehen edizioa, kirolzale guztientzat. 10. orr.

Balmasedako Udalak poltsen euskarriak doan banatuko ditu, gure hiribilduko txakurren gorozkiak errazago batzeko. 12. orr.


2

Laburki Sakelako egutegia Udalak hiribilduko etxeen postontzietan sakelako egutegia sartu du, eta bertan askotariko informazioa agertzen da: ditugun garraiobideen ordutegiak, herriko jaiak eta telefono-zenbaki erabilgarriak. ALSAren eta Bizkaibusen kasuan, datorren urteko ordutegiak aldatzea aurreikusi da, baina oraindik ez dugu aldaketa horien berri. Dena den, egutegiok udal eraikinetan ere eskuragarri daude.

UdalBerriak

alkate berria

Balmasedako alkatea

Lanak Dorre kalean

Espaloi berria Dorre kalean Joan den abenduan, herrian "Eraikin urdin" izenez ezaguna dena eraitsi ondoren, handitu egin da Dorre kaleko aldi baterako aparkalekua. Era berean, espaloi berria eraiki da galtzada zabaltzeko. Obra hori Construcciones y Reformas J y T eta IAM enpresei esleitu zaie, 9.900 euroko aurrekontuarekin (gehi BEZa). Aste eta erdi eskasean obra amaitu ahal izan dute. Asfaltatu ondoren, oraindik errepidea margotzeko dago, eta bertako fatxadan gaur egun duen eragina arintzeko panela ezartzea falta da.

路Instalazioak 路Konponketak 路Aparatu sanitarioak 路Sukalde eta komunetako konponketak...

Telefonoa: 687 535 874

BALMASEDA

TRAMEINSA TRANSFORMADORE MEKANIKO INDUSTRIALAK, S.L. Metalgintza Burdina Altzairu herdoilgaitza Letoia Aluminioa

Telefonoa: 94 680 16 16 - Faxa: 94 610 20 58 Galtzada, 40 - 48800 BALMASEDA

Pintura, burdineria, paper pintatuta, etxeko tresneria eta opariak Aldapa, 16/18 Tel. eta Faxa: 946 801 752 Balmaseda

Decoraciones Javi

Espezialitatea: arkumeak eta ekoizpen propioko haragiak


Urtarrila 14

alkatea aldatzea

Álvaro Parroren lehenengo Udalbatza Alkate gisa Joan den abenduaren 26an, Joseba M. Zorrilla Ibáñez jaunak makila eman zion gure hiribilduko lehen alkateorde Álvaro Parro Betanzos jaunari. Horrela, Udalaren postu gorenaren ondorengotza egin zen, Joseba kargu honetan 14 urte eta erdi egon ondoren. Botereen eskualdaketa egin zen ezohiko bilera baten harira, eta aurreko ekitaldietakoak bezain murriztaileak ez ziren aurrekontu orokor batzuk onetsi ondoren. Álvaro Parrok 40 urte ditu eta Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da eta 10 urte baino gehiagoko eskarmentua du zinegotzi gisa. Zehazki, Hezkuntza, Euskara, Gazteria, Kultura, Jaiak eta Kirol arloak izan ditu bere kargu. Bestalde, Joseba Zorrilla jaunak Udala utziko du Eusko Legebiltzarran EAJko legebiltzarkide gisa duen lanpostu berrian aritzeko. 2013. urte hasieran dagoeneko orain alkate ohia denak adierazi zuen lanpostua uzteko asmoa zuela berariaz legebiltzarrean lan egin ahal izateko. Bada, aldaketa hori gauzatzeko une egokia ia 12 hi-

labete ondoren iritsi da, zenbait proiektu estrategiko bideratu ondoren, besteak beste, Fabio Murga tailerrak Arla poligonora lekualdatzea. Zorrilla 1995. urtean iritsi zen Udalera, 28 urte zituela. Kultura, Kirolak eta Jaiak arloko zinegotzi aritu zen, Jesús Susoren gidaritzapean. Balmaseda hiribilduaren 800. urteurrena zela-eta eginiko ekitaldiak (1999an) diseinatu zituen batzordeko idazkari izendatu zuten, eta horixe izan zen, hain zuzen ere, Balmasedako urteko ospakizun garrantzienetako baten hazia: Erdi Aroko azoka. Urte hartan bertan jabetu zen alkatetzaz, gutxiengoan zegoen gobernuarekin. 2003an, ordea, gehiengoa lortu zuen, eta hura izan zen bere sasoi onena, gauzatutako jardueren kopurua ikusita. Horrela, bere agintaldian, besteak beste, honako azpiegitura hauek inauguratu dira: Hiribilduko Historiaren Museoa, Pasio Bizidunaren Interpretazio Zentroa, Emakumearen Etxea, Klaret Antzokia, Kultur Etxea, "La Encartada" Txapel Museoa edo Errotarena kiroldegia.

Horiez gain, aipatzekoak dira hirigune historikoa oinezkoentzat bihurtzeko edota Enkarterri Etorbidea berritzeko obrak eta Etorbidearen oinezkoentzako bi pasaguneak. Josebaren hitzetan, bere herriko alkatea izatea ohore handia eta benetan harro egotekoa izan da, eta uste du arlo profesionalean ez dela egongo beste hori bezain lanpostu hoberik eta suspergarririk. Agur esateko egin zuen hitzaldian, Zorrillak ezin zuen ahaztu bere alderdia, Balmasedako herritarrak, Udaleko langileak, bere taldeko zein oposizioko zinegotziak, bere betiko lagunak eta bere familia. Horrez gain, gogorarazi zuen ametsak amestearen bidez baino ezin daitezkeela egia bihurtu. Álvaro Parroren esku geratzen da orain EAJk bere gobernuko programan nabarmentzen dituen erronkak lortzea: Foru plazako gasolindegia Balmasedaren kanpoaldera eramatea eta trenbidearen trazatua aldatzea.

3

Laburki Ezkontzei eskainitako eguna San Roque hotelean Gutxi barru ezkontzeko asmoa duten 500 ezkongaik baino gehiagok hartu zuten parte joan den abenduaren 15ean San Roque hotelean eginiko ate irekien jardunaldian, eta egindako aurreikuspen guztiak gainditu zituzten. Egunean zehar, hoteleko langileek (ekitaldiaren antolatzaileak) ezkontzako banketeen arloan dauden azken joeren berri eman zien bikoteei, baita ospakizun honekin loturiko zerbitzuen, ezkontzako menuen ezaugarrien, zeremonia zibilen protokoloen eta bestelakoen berri ere. Ezkontzetarako zerbitzuetan eta ekipamenduetan espezializatutako hogei bat enpresak hartu zuten parte nork bere eskaintza erakusteko: emaztegaien jantzien diseinua eta salmenta, bitxigintza, argazki erreportajeak egitea, ile-apaindegiak, lentzeria, kortseak eta osagarriak, ezkongaiak garai bateko autoetan eramatea, dekorazioa eta bidaiak. Arratsaldez, “EntreMarfiles" firmaren desfileak itxi zuen jardunaldia. Azken joerak erakutsi zituzten zeremonietako soineko eta trajeetan edota emaztegaientzako osagarrietan.

Negu Gazte Abentura Gazteria Zerbitzuak abian jarri ditu otsailerako eta martxorako eskiatzeko irteerak "Negu Gazte Abentura" programaren baitan. Otsailaren 7tik 9ra La Mongiera joko dute, Frantziako Pirinioetara. Eta martxoaren 28an eta 30ean, berriz, Formigalera egingo da irteera. Prezioa oraindik zehazteko dago, baina bidaia, ostatua, bi egunetarako forfaita, bazkariak eta afariak hartuko ditu barne. Kontsulta itzazu Trukezi esker lor ditzakezun beherapenak www. balmaz.org web orrian. Informazio gehiago Gaztezerren.


4

udalbatzak

2014KO AURREKONTU OROKO

2014ko Aurrekontu Orokorren Udalbatza Abenduaren 26an bi ezohiko bilera egin ziren. Horietako lehenengo bileran, gure Udaleko Joseba Zorrilla alkate-udalburuak karguaren uko-egitea aurkezteaz gain, aldez aurretik onetsi egin ziren 2014rako aurrekontu orokorrak, EAJren aldeko botoekin, alderdi sozialistaren kontrako botoarekin eta CLIren eta Bilduren abstentzioekin. Beheranzko joera izan duten zenbait ekitaldiren ondoren, oraingo honetan 7.456.873,67 euroko zenbatekodun aurrekontua aurkeztu da. Horrek esan nahi du % 10,79ko areagotzea egon dela aurreko ekitaldiarekin alderatuta. Aurrekontu horrek aurrekontu egonkortasunaren eta finantza iraunkortasunaren helburuak betetzen baditu ere, ez du gastuaren muga betetzen; beraz, plan ekonomiko finantzarioa egin beharko da aipatutako gastuaren edo helburuen araua bete ahal izateko urte baten buruan. Nabarmentzekoa da azken 15 urteetan egin den diru-sarreren aurrekontu erreal eta zuhurrena dela; izan ere, horien % 100 diru-sarrera arruntei dagozkie eta bermatuta dago berau betetzea onesten den unetik bertatik.

Ekonomia berpizteko planak Ekitaldi honetarako, bi plan nabarmendu dira, eta horietarako 750.000 euro bideratuko dira Balmasedako ekonomia maila guztietan lehengo-

ratzeko. Egoera sozio-ekonomikoak eta langabezia tasa altuak bultzatuta, inbertsio handiak alde batera utzi dira, eta pertsonen aldeko apustua egin da. Alde batetik, 500.000 euro Tokiko Enplegu Planerako (erakunde ezberdinek kontratazio berrietarako eman ahal dituzten gainerako diru-laguntza guztiei gehitu behar zaie). Beste alde batetik, 250.000 euro Tokiko Ekonomia Suspertzeko Planerako, jarduera ekonomikoa sortzeko, kontratazioak egiteko eta garai latzenak igarotzen ari diren enpresei laguntzak ematera bideratzeko (merkataritzari eta ostalaritzari laguntzak, enpresei kontratuetarako diru-laguntzak emateko, garai bateko Gazte-Txokon bi enpresa mintegi, TAZ, Udal Gaztedi eta abar sortzeko).

Diru-sarrerak: 7.456.873,67 euro 1. kapituluan (zerga zuzenak), 1.489.000 euro atzeman da, hau da, aurrekontuaren % 19,97. Hori nagusiki 2013ko ordenantzetan eta aurrekontu exekuzioaren egoeran onetsitako % 2,2 areagotu izanari zor zaio. 2. kapituluan (zeharkako zergak), 2013. urteko zenbateko berbera finkatu da, hau da, 50.000 euro. 3. kapituluan (tasak eta beste dirusarrera batzuk), 1.030.760 euro ezarri dira. Horiek diru-sarreren % 13,82 dakarte, hau da, ordenantza fiskaletan adostutakoa baino zertxobait gehia-

go, nagusiki 2013ko aurrekontu exekuzio egokiaren ondorioz. 4. kapitulua (transferentzia arruntak), % 17,19 areagotu da 2013. urtekoarekin alderatuta, eta aurrekontuaren % 65,02ra iritsi da, 4.848.713,67 eurorekin. Hori guztia nagusiki Udalkutxaren Foru Funtsa hobetu izanaren ondorioa da. 5. kapitulua (ondare arloko dirusarrerak), 38.400 eurorekin, % 86,48 jaitsi da, ez baita hasiera batean dirusarrerarik aurreikusten baso aprobetxamenduengatik. Azkenik, 6. kapitulua (inbertsioak besterentzea) ezer gabe utzi da, baina baliteke udal lokalen eta garajeen salmentaren bat egotea urtean zehar.

Gastuak: 7.456.873,67 euro Gastu publikoa murrizteko eta eusteko ahaleginean dihardugu, bereziki gastu arruntari dagokionez, betiere zerbitzuaren kalitateari eutsiz. Guztiarekin ere, % 10,79ko igoera erregistratu da, 2013ko eta 2012ko beherakadekin alderatuta, % 9,60 eta % 29, hurrenez hurren. 1. kapituluak (langileen gastuak) % 33,20 dakar kopuru osoaren gainean, hau da, 2.475.499,02 euro, eta 2010. urtean hasitako joerari heltzen zaio, % 4,27ko murriztapenarekin, aurreko urtearekin alderatuta. 2. kapituluan (ondasunen eta zer-

bitzu arrunten gastua), 2.949.116,81 eurorekin (aurrekontuaren % 39,55 dakar), % 3,71 murriztu da aurreko ekitaldiarekin alderatuta. 4. kapituluan (transferentzia arruntak), % 180,39ko igoera dugu, guztira 1.113.157,84 euro. Horren arrazoia da arestian aipatu ditugun Enplegu planetara eta Tokiko Ekonomia Berpiztera 750.000 euro bideratu direla. 6. kapituluan (inbertsio errealak), % 87,90eko igoera aurreikusi da, zehazki, 532.800 euro, hau da, aurrekontu osoaren % 7,15. Horrek inbertitzeko ahalegina (dirusarrera arruntak lehengoratzeak ahalbidetuta) lehengoratzea dakar, Udalkutxak aurreko urteetako likidazio negatiboak itzuli ondoren. Hona hemen inbertsio aipagarrienak: 100.000 euro martxan jartzeko Hiria Edertzeko Plana, 100.000 euro udal frontoia eraberritzeko, 100.000 euro PAESerako (80.000 euroko inbertsioa igerilekuetarako eta 20.000 euro argiteria publikoa hobetzen jarraitzeko), 90.000 euro Hedegile 42 helbideko lorategiaren urbanizaziorako, 60.000 euro Kolitza aterpetxe berrirako, 35.000 euro Irisgarritasunerako Udal Plan berria idazteko, 34.000 euro ikastetxe publikoen inbertsio eta ekipamendurako, 24.000 euro bideak eta herri bideak egokitzeko eta partida txikiagoak. Guztira, 532.000 euroko inbertsioa.

Arloka Zor publikoa, maileguen amortizazioari eta interesei dagokienez, 383.300 eurokoa da. % 3,52 jaitsi da, eta aurrekontuaren % 5,14 dakar. Gobernuaren zuzendaritza nagusi eta organoetarako 137.392,96 euro. Horrek aurrekontuaren % 1,84 dakar, % 1,92 jaitsierarekin, 2013. urtearekin alderatuta. Administrazio Nagusia ere jaitsi egin da % 8,03, guztira 1.033.466,68 euro (% 13,86). Gizarte Ekintza % 7,37 murriztu da, kontratu berriaren ondorioz eta Etxeko Laguntza Zerbitzuaren urteko errealitatearen ondorioz. 621.050,72 eurorekin, % 8,33 dakar. Behartsuen funtsari eutsi egin zaio, eta zenbatekoa 65.000


Urtarrila 14

ORRAK

handitu da. Horrek % 4,84ko hobekuntza dakar. Beharrizan gehien duten herrialdeekin gauzatzen diren proiektu solidarioetarako % 0,7ko laguntzari ere eutsi zaio, eta aurreikusita dago ikastola zaharra egokitzea premiazko beharrizan sozialei aurre egiteko (hala ere, ez da aurrekontu partidarik aurreikusi, bertako langileekin egingo baita Enplegu Planaren bidez). Gizarte Sustapenari dagokionez, partida % 607,73 igo da, Tokiko Enplegu Planaren 500.000 euroko zenbatekoa dela eta. Hezkuntza % 1,94 igo da, eta aurrekontuaren % 2,46 dakar, nagusiki 2.000 euro areagotu izanagatik Zubi Zaharra Ikastolako hitzarmenean. Etxebizitza eta Hirigintza arloek, 1.297.518,05 eurorekin, % 17,40 hartzen dute, % 11,61eko areagotzearekin, nagusiki Irisgarritasunerako Plan berria idazteko partidak, Hiria Edertzeko Plana eta parke eta lorategietan aurreikusitako inbertsioak direla eta. Ongizate Komunitarioa aurrekontu honetako partida garrantzitsuetako bat da: 1.049.248,18 euro (aurrekontuaren %14,07). Kultura eta Kirolak % 10,41 igo da, 1.225.970,35 eurorekin, funtsean Udaleko zenbait instalazioetan inbertitzeko ahalegina egiteagatik, besteak beste, igerilekuetan energia eraginkortasuna hobetzeko aurreikusitakoak, frontoiaren estalkia, aldagelak eta kanpoko komunak edota Kolitza aterpetxe berria hobetzeko aurreikusitakoak. Turismoari dagokion partida % 29,48 areagotu gastuaren 30,66ko jaitsierarekin, baina beste inbertsio partida batzuetan horien aldeko apustua egin da (Kolitzaren aterpea, fatxadak egokitzea, etab.).

Zorrak Zor bizia 2013ko abenduaren 31n 3.505.800,14 eurokoa da (gehiena kiroldegia eraikitzearen ondorioz). Gutxienez, urtebete geroago 3.186.383,22 eurokoa izango da, eta horrek % 5,13ko finantza-karga dakar.

gizarte ekintza

Alzheimer gaixotasunaren inguruko esperientziak

Hitzaldiaren uneetariko bat Abenduaren 30an, Guillermo Nagore izan genuen Kultur Etxean. Nagorek Finisterretik Jerusalemeraino bidaiatu du Alzheimer gaixotasunaren inguruko istorioak biltzeko. Iosune Sainz Alejandre Gizarte Ekintzako zinegotziak Nagore bera eta bere lana aurkeztu ondoren, gonbidatuak bidaiaren berri eman zuen, eta gaixotasuna dutenen senideen pasadizoak eta lekukotasunak kontatu zituen. Alzheimer gaixotasunerako Estatu mailako politika aldarrikatu eta nabarmendu zuen lagun askok pairatzen dutela, eta zaintzaileentzako babesa eta informazioa garrantzitsuak direla.

5

Laburki Gizatek, minusbaliotasuna edo mendetasun egoeran dauden pertsonentzat Gizatek zerbitzu publikoa da, minusbaliotasuna duten edo mendetasuna egoeran dauden eta herritarren partaidetzarako jardueretan mugak edo murriztapenak dituzten adin guztietako pertsonen orientaziora, gizarteratzera eta autonomia sustatzera bideratuta dagoena, betiere aipatu murriztapenak askotariko produktuak eta metodo teknologikoak ezartzearen bidez konpentsatu edo arindu ahal badira. Hartara, Gizatekek aholkuak ematen dizkizu, besteak beste, jaso ditzakezun prestazioen inguruan edo laguntzako produktuak erosteko zein maileguan hartzeko diru-laguntzen inguruan.Informazio gehiago udaletxeko Gizarte Ekintza Sailean (1. solairua).

Gizarte Larrialdietako Laguntzen banaketa 2013an Elikagaien Bankurako eskaerak

GLLek gizarte baztertze egoerak sahiesten edo arintzen laguntzen dute 2013. urtean, Balmasedako Udalak 99.199,05 euro banatu zituen Gizarte Larrialdietako Laguntzen bidez (GLL). Diruaren % 87 etxebizitzarekin lotutako gastuak (argindarra, ura, alokairua, etab.) ordaintzeko banatu zen, eta gainerako % 13 eskatzaileen oinarrizko beharretara bideratu zen (janaria, jantziak, etab.). Nabarmendu egin behar dugu urteko bigarren seihilekoan

67.705,54 euro banatu direla, ohi dena baino askoz gehiago. Hori posible izan da, alde batetik, Eusko Jaurlaritzaren 8.528 euroko aparteko ekarpenari esker; bestalde, Udalak ere 22.000 euroko aparteko ekarpena egin du. Azken zenbateko hori Beharrizana duten Pertsonentzako poltsatik 2013an sobera gelditutakoa da.

Elikagaien eskaera egina duten guztiek ez dute eskaera zertan berritu, betiere abenduko azken banaketan elikagaiak jaso badituzte. Edozein arrazoi tarteko, azken banaketan bilketa egin ez duten eta oraindik interesa duten guztiek udaletxeko Gizarte Ekintza Sailean berritu beharko dute. Balmasedako Gizarte Ekintzak Eroskiri eskerrak eman nahi dizkio urte osoan eman duen laguntzagatik. Izan ere, sobera zeuden elikagaiak eman dituzte eta horri esker familia askori lagundu diete. Beste alde batetik, La Milagrosa elkarteari ere eskerrak eman nahi dizkio elikagaiak hilero batzen egiten ari den lanagatik, bai eta erretiratuen elkarteko boluntarioei ere, Udalarekin zuzenean lankidetzan aritu dira eta.


6

Laburki Udal Gaztedi hitzarmena Udal Gaztedi hitzarmenaren helburua da gazteen enplegua bultzatzea gure eskualdean, langabezia arazo larri bihurtu den sasoi honetan. Jardueretako batzuk martxan jarri dira,hala nola, Enkarterriko enpresa-proiektuen urteroko lehiaketan gazteen kategoria sartzea. Alabaina, beste batzuk ere aurreikusi dira: ekintzaileen kulturaren inguruko sentsibilizazio-jardunaldiak egitea, zenbait enpresa-haztegi abantailekin okupatzeko aukera ematea edo funts galdurako dirulaguntzak ematea, enpresa berrien lehenbiziko jarduera-urteko inbertsio- edo funtzionamendugastuak ordaintzeko. Besteen menpeko enplegua sustatzeari dagokionez, gazteentzako beka ordainduak sortzeko aukera aztertuko da, eta enpresa pribatuen eta erakunde publikoen prospekzio bat egingo da, bekadunak har ditzaten. Horretarako, gehien eskatutako profilak zein diren aztertuko da. Jarduera horiek gure eskualdeko udalerri guztien, enpresa pribatuen, ikastetxeen eta erakunde publikoen konpromisoa eta lankidetza eskatzen dute.

udalbatza

Urtarrilaren 10eko osoko bilkura

Izaskun Cantera Mateos, Hezkuntza, Euskara eta Gazteriako zinegotzi berria Urtarrilaren 10ean egin zen 2014. urte hasiberri honetako lehenengo ohiko osoko bilkura. Joseba Zorrilla alkate eta zinegotziak uko egin ondoren, Izaskun Cantera Mateos (EAJ) andreak kargua hartu zuen Hezkuntza, Euskara eta Gazteria zinegotzi gisa osoko bilkuraren lehengo puntuan. Aurretik 2013ko urriaren 30eko akta onetsi zuten. Jarraian, EAJren aldeko botoekin eta gainerako taldeen kontrako botoekin onetsi egin zuten Udalaz gaindiko organoen ordezkaritza aldatzea. Horrela, Josebaren uko egiteak ekarri duen aldaketaren ondorioz, erreleboa proposatu zen Izaskunen eta Álvaro Parro oraingo alkatearen arduraldi eta erantzukizunetan. Hortaz, Parrok ordezkatu egingo du Joseba Udalaz gaindiko zenbait organotako or-

dezkari gisa, eta Canterak Parro ordezkatuko du. Bi salbuespen besterik ez da egongo: León Trucíos egoitzak berdin jarraituko du eta Canterak hartuko du Iosune Sainzen erreleboa Euskaltegiko Batzordean Euskara zinegotzi berri gisa. Horrez gain, onetsi egin zen, oraingo honetan EAJren eta alderdi sozialistaren aldeko botoez eta Bilduren eta CLIren kontrako botoez, zinegotzien arduraldi partzialaren aldaketa. Alkatetzan erreleboa egin ondoren, berriz ere heldu zaio legealdi hasierako egoerari, eta horrek Alfonso Zugasti eta Garbiñe Santamarina arduraldi partzialera (% 20) itzultzea eta Kepa Intxaurbek % 30eko arduraldiari uko egitea dakar. Bildu eta CLI taldeen abstentzioarekin eta alderdi sozialistaren eta EAJren aldeko botoekin, hasiera batean onetsi zen Etxeko Laguntza Zerbitzuaren (ELZ) Udal Ordenantza. ELZ gizarte mailako zerbitzu publikoa da, eta xedea da etxean bertan arreta zuzena, pertsonala eta etxekoa ematea euren autonomia pertsonalean mugak dituzten pertsonei eta familiei. Horrela, erraztu egiten da euren ohiko inguruan jarraitzea eta integratzea ahalik eta kalitate handienarekin. Onespen horren bidez, honako hau lortu nahi da: ELZaren onuradun izan nahi dutenei behin betiko elementu argiak, operatiboak eta euren eskubideak eta betebeharrak ulertzen lagunduko dietenak eskaintzea. Osoko bilkuraren lehenengo zatia

amaitzeko, onetsi egin zen II Gazte Plana, Bilduren kontrako botoekin eta gainerako taldeen aldeko botoarekin. Legealdiaren hasieran, Gazte Plana (2004ko azaroan onetsi zen) eguneratzeko konpromisoa hartu zen. Hasiera batean, Gazteria Zerbitzuaren berezko baliabideekin egin zen, eta hainbat galdeketa egin dira udalerriko jende gaztearen ikuspuntua ezagutzeko. Datu horiekin guztiekin eta “Euskadiko III. Gazte Plana 2020ko esparru orokor”-aren laguntzarekin, egiaztatu ahal izan da Balmasedako gazteen lehenengo kezka enplegua dela. Ildo horretan, Plan honek proiektu bateratuak (adibidez, Udal Gaztedi) eta berezkoak hartuko ditu oinarri, eta CLIk eginiko ekarpen bat gaineratuko da, ekintzaileentzako guneen sarea sortzearekin loturikoa. Etxebizitzarekin loturiko gaietan, ahaleginduko dira Balmazer eskuragarri dagoen informazio guztia emateko espazioa izan dadin, eta ikusi da nola gara daitekeen CLIk alokairu gaztearen inguruan eginiko ekarpena. Sustatu egingo da lan koordinatua gainerako arloekin, besteak beste, honako gai hauetan: euskara, prebentzioa edo immigrazioa, eta balorazio gehien izan duten jarduerak egokitu egingo dira Planaren oinarri diren balioetara (parte-hartzea, nazioartekotasuna eta abar). Osoko bilkura amaitzeko, Alkatetza dekretuen eta galdera eta eskakizunen berri eman zen.

turismoa

Balmasedako promozio produktu berriak Pintadak Martín Mendia ikastetxean

Pintadak Martín Mendia ikastetxean Abenduaren amaieran, zenbait pintada agertu ziren Martín Mendia ikastetxeko patioan. Jokabide gizalegegabeaz gain, gogorarazi nahi dugu horrelako ekintzak arau-hauste larritzat jotzen direla eta 750 eurotik 1.500 eurora bitarteko isuna eragin dezaketela.

Softshell txaketak, txaketa, kirol-jertse eta polarrez gain, dagoeneko iritsi dira Enkarturrera eta Hiribilduko hiru museoetara Balmaseda sustatzeko produktu berriak. Koilaratxodun kikarak (5 euro), bi motatako erabilera anitzeko labanak (10 euro eta 12 euro dagozkien kutxekin) eta billete zorroa (12 euro).Hurbil zaitez hori guztia ezagutzera eta oparitu Balmaseda, baita Gabon garaietatik kanpo ere.

Kikarak, labanak eta billete zorro berriak heldu dira Balmasedara


Urtarrila 14

merkataritza

Bi sari Balmasedara Bizkaiko Erakusleihoen XXX. Lehiaketan

7

Laburki

Beherapenen IX. Azoka

Irabazleak sariak hartzen dituzte Urtarrilaren 8an Erakusleihoen XXX. Lehiaketako gala egin zen Euskalduna Jauregian, sariok urtero ematen baititu Bilboko Merkataritza Ganberak. Balmasedako bi dendak lortu dute saria. Batetik, Serafín Palazón Fotógraf@s saltokiak Bizkaiko Argazkilari Profesionalen Elkarteko sektore saria jaso zuen. Eta bestetik, tokiko

saria Los Arcos gozodendarentzat izan zen. Aurten ere, saria putxera tradizionala izan zen, eta hiribilduko alkate Álvaro Parrok eman zien. Orrialde hauek baliatu nahi ditugu garaile suertatu diren dendak zoriontzeko, eta horrez gain, eskerrak emateko edizio honetan parte hartu duten guztiei, gure merkataritza sormenez bete dute eta.

Markina-Xemeingo Arriaga Euskal Artisautzak Bizkaiko lehen saria jaso zuen, eta hurrengoak Zallako Mascotas eta Barakaldoko Bide Onera dendak izan ziren. Guztira 184 saltokik hartu dute parte azken edizioan, gure probintziako 33 udalerritan daudenek.

Taberna berria: Antzokia Kafe

Antzokia Kafe taberna Markes plazako 12. zenbakian eta askotariko bezeroei bideratuta dago. Alde batetik, asteburuetan frijitu barietate handia, anoak, txibi maziak eta ganbak zerbitzatuko dituzte; bestalde, pintxoak egunero izango dituzte. Hil bakoitzeko azken larunbatean kontzertuak antolatuko dituzte, eta argazki nahiz margo erakusketak ere egingo dira bertan. Astebururo pop-rock musika tematikoak izango dira, eta, jakina, Athleticen partiduak ikusteko aukera eta wifi eremua ere bai. Asteartetik igandera, 10:00etatik 15:00etara eta 18:00etatik Antzokia Kafearen barrukaldea aurrera. Informazio gehiago: 946103174.

Diru laguntzak Balmasedako merkataritza eta ostalaritzarako Beste urte batez, Balmasedako Udalak hiribilduko merkataritza eta ostalaritza babestearen alde egin du, sektore horietarako diru laguntzen bidez. Laguntzon xedea da merkataritza eta zerbitzuetako establezimendu berriak zabaltzea erraztea, abian direnak berritu eta modernizatzea, eta martxan diren lehen urteko alokairua diruz laguntzea titularrak 30 urtetik beherakoak direnean. Laguntzak emateko, hainbat alderdi hartuko dira kontuan, besteak beste, Merkatarien Elkartekoa izatea, egindako inbertsioa zenbatekoa izan den,

negozioaren antzinatasuna, abuztuan zabaltzen den ala ez edo gune historikoan asetzen ez diren premia komertzialak betetzen diren ala ez. 2013ko deialdian, hiru diru laguntza eman dira eta, guztira, honela banatu dira 15.000 €: -Batetik, 13.650 € 2013an eginiko obretarako erabili dira. Hain zuzen, gune historikoko merkataritza lokalak txukundu eta berritu dira horien bidez. Bi eskaera lagundu dira diruz kontzeptu horien pean. Onuradun bakoitzak aurkeztutako inbertsioaren zenbatekoa aintzat hartuta, % 35 eta

% 40 bitartean jasoko dute. -Beste alde batetik, 1.350 € eman dira gune historikoko merkataritza lokalak errentan hartzeko laguntza gisa; zehazki, 30 urtetik beherakoei. Kontzeptu horren pean eskaera bakarra egin da. Diru laguntzak urteko deialdian argitaratzen dira; beraz, zure negozioa abiarazteko eta martxan duzuna hobetzeko ideiaren bat baduzu, informa zaitez Enkartur-Behargintza eraikineko 3. solairuan edo deitu 946801002 telefono zenbakira (hitz egin Nagorerekin).

Neguko Beherapenen IX. Azoka aurten zertxobait lehenago egingo da, otsailaren 8an, 10:00etatik 20:00etara, San Juan plazan. Balmadenda Balmasedako Merkatarien Elkarteak antolatu du, honako hauen laguntzarekin: Balmasedako Udala, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Lehiakortasun Saila, eta Enkartur. Bi egun horietan, saltokiek prezio interesgarriak eskainiko dituzte produktu mota guztietan. Jantziak, oinetakoak, oparitzeko gaiak, dekoraziokoak eta askoz gehiago eskuratu ahal izango dira prezio bikainen truke. Halaber, animazioa eta sorpresak egongo dira, eta Balmadendako maskotak, jirafa dibertigarriak, ez du huts egingo.

Enpresa Egitasmoen inguruko 5. Lehiaketa Ba al dago urtea hasteko modu hoberik zure ametsa egia bihurtzea baino? BehargintzaEnkarturrek zure negozioari ekiteko aukera eskaintzen dizu Enpresa Egitasmoen inguruko 5. Lehiaketari esker. Bi maila sortu dira: helduena eta gazteena. Bi horientzako lehenengo saria 1.500 euro (esku-dirutan) eta Enkarterriko enpresa mintegietako bateko lokal bat hiru urtez doan erabiltzea izango dira. Bigarren saria, berriz, 1.000 eurokoa izango da helduentzat eta gazteen kategorian lokal bat hiru urtez doan erabiltzea gaineratu da. Egitasmoak Gueñesko Behargintza-Enkarturren (Enkarterri kalea, 2, 1. solairua) aurkeztu beharko dira. Aurkezteko epea otsailaren 28an amaituko da. Informa zaitez 946690877 telefono-zenbakian edo behargintza-enkarterri.net helbidean.


8

Laburki Go-Enkarterri Kilimanjaro 2013 egitasmoa Unai Llantadak Go Enkarterri Elbrus 2012-Kilimanjaro 2013 egitasmoan izandako esperientziari buruzko hitzaldia emango du urtarrilaren 24an. 20:00etan izango da, Kultur Etxean.

San Sebastianen omenezko meza Egia da urtarrilaren 20a dela San Sebastian eguna, baina Balmasedan hurrengo igandean, urtarrilaren 26an, ospatzen dugu, ohiturarekin bat. 12:00etan izango da Kolitzako baselizan, eta mezaren ondoren tortoak eta txakolina dastatu ahal izango dira.

"Uraren zikloa, bizitzaren zikloa" Enkarterrialdek, Unesco Etxeak, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak eta Laenk-ek abian jarri dituzte urari eta horrek duen garrantziari buruzko zenbait jarduera, Uraren Nazioarteko Urtea dela eta. Horietako bat izango da “Uraren zikloa, bizitzaren zikloa" izeneko erakusketa. Kultur Etxean ikusi ahal izango dugu urtarrilaren 31ra bitartean. Erakusketan 20 argazki egongo dira, eta urak bizitzarako duen garrantzia goraipatzen da.

Kolitza abesbatza Agate Deunaren omenaldian Urtero legez, Kolitza abesbatza kalera aterako da Agate Deunaren oroimenez. Hala, egun horretako ohiko kantuak eta makilen soinua gailenduko dira. Otsailaren 1ean izango da, 10:00etatik aurrera. Tradizioz otsailaren 4ko gauean egin izan bada ere, abesbatzak larunbatean egin ohi du, jende gehiagok jardueraz gozatzeko aukera izan dezan. Espero dezagun oraingo honetan eguraldia lagun izatea eta joan den urteko hotza eta elurra jasan behar ez izatea.

UdalBerriak

KULTURA

Zine digitala Klareten

U rtarrila EL MÉDICO Urtarrilaren 17an: 20:00etan. Urtarrilaren 18an: 22:30ean. Urtarrilaren 19an eta 20an: 19:30ean. Generoa: Drama / Zuzendaria: Philipp Stölzl/ Gidoia: Jan Berger; Noah Gordonen eleberrian oinarrituta / Interpretazioa: Ben Kingsley, Tom Payne, Emma Rigby, Stellan Skarsgård, Olivier Martínez eta Michael Jibson. Rob J. Cole, bederatzi urteko mutiko umezurtza, bizargin batek adoptatzen du eta bere lanbidea erakusten dio. Hainbat urtetan Ingalaterran barrena ibili ziren publikoa erakartzeko ikuskizunak eginez, harik eta adoptatu duen aita hiltzen den arte. FUTBOLÍN Urtarrilaren 18an: 19:30ean. Urtarrilaren 19an. 17:00etan. Generoa: animazioa, komedia, familiarra / Zuzendaria: Juan José Campanella / Gidoia: Juan José Campanella, Gastón Gorali eta Eduardo Sacheri; Roberto Fontanarrosaren “Memorias de un wing derecho" ipuinean oinarrituta / Adin guztietarako egokia. Amadeo mutiko lotsati baina bertutez bertutetsuarena, Futbol kantxa batean areriorik beldurgarrienari aurre egin beharko dio: ‘El Crack’. LA LADRONA DE LIBROS Urtarrilaren 24an: 20:00etan. Urtarrilaren 25ean: 22:30ean. Urtarrilaren 26an eta 27an: 19:30ean. Generoa: Drama, belikoa / Zuzendaria: Brian Percival / Gidoia: Michael Petroni; Markus Zusak-en nobelan oinarrituta / Interpretazioa: Geoffrey Rush, Emily Watson, Sophie Nélisse, Ben Schnetzer eta Nico Liersch. Markus Zusak-en eleberrian oinarrituta dago eta Bigarren Mundu Gerra amaitu arte familia batek hartu duen emakume gazte baten istorioa kontatzen du. Familiakoek etxean judu bat ezkutatzen dute eta irakurtzen irakasten diote. CAMINANDO ENTRE DINOSAURIOS: LA PELÍCULA Urtarrilaren 25ean: 19:30ean. (3D) Urtarrilaren 26an. 17:00etan. Generoa: Abenturak, familiarra / Zuzendaritza: Bary Cook eta Neil Nightingale/ Gidoia: John Collee Filma"-k historia aurreko Alaskara eramaten gaitu. Bertan, Patch ezagutuko dugu, dinosauro atsegina eta arretaduna, baita bere familia ere. Patch taldeko txikiena da, eta inork ez du espero oso urrun iristea. EL LOBO DE WALL STREET Otsailaren 1ean: 20:00etan. Otsailaren 2an eta 3an: 19:30ean. Generoa: Biopic, drama / Zuzendaria: Martin Scorsese / Gidoia: Terence Winter; Jordan Belforten eleberrian oinarrituta / Interpretazioa: Leonardo DiCaprio, Jonah Hill, Matthew McConaughey, Kyle Chandler, Jean Dujardin, Margot Robbie, Jon Favreau. Amets amerikarretik hasita laurogeiko hamarkadaren amaierako korporazioko diru-gosera iritsi arte, Belfortek espekulaziozko ekintzetatik eta zintzotasunetik enpresak burtsara bidegabeki jaurtitzera eta ustelkeriara jotzen du.


Urtarrila 14

Antzerkia: El juicio de Dayton

Obraren kartela

Bertram T. Cates izeneko irakasle gazteak epaiketa batean amaitu du Tennessee estatuko lege bat hausteagatik. Leporatzen zaion delitua da Darwinen eboluzioaren teoria irakatsi izana bigarren hezkuntzako ikasle talde bati. Prentsak eta komunikabideek jarraipena egingo diote erlijioa eta zientzia elkarren aurka jartzen dituen eztabaida horri. Stanley Krameren "Heredarás el viento" filmean inspiratuta dago eta Max 2013 sarietarako finalista izan da, errebelazioko ikuskizun onenaren obra gisa. Bada, Teatro Azar antzerki taldeak Klaret Antzokira ekarriko digu zientzia eta erlijioak talka egiten duten antzezlan hori. Urtarrilaren 31n izango da, 20:15ean. Sarreraren prezioa 6 eurokoa izango da.

GABONAK

Parte-hartze handia Gabonetako jardueretan

"Gabonak zenbait kulturaren ikuspuntutik" II. Lehiaketan saridunak izan ziren haurrak, Inmigrazio zinegotzi eta teknikariarekin Oraingo honetan, Gabonetako programazioa bereziki trinkoa izan da, eta gustu zein adin guztietarako ekintzak egon dira. Oso parte-hartze handia egon da ia ekintza guztietan, GHPn barne. Besteak beste, honako ikuskizun hauek egon dira: Kolitza abesbatzaren Gabonetako kontzertua Azkoaga Banda eta Kolitza Gazterekin batera, Eguzki Dantza Taldeko "Egunbeteko Eguzki", "Munduko Ipuinak" ipuin kontalaria, Rioja Express txarangak eginiko kalejira eta “Katilukadak”. Gabonetako artisautza azoka, komentuko gozokien salmenta (3.800 euro eman ziren, bildutako diru eta gozokien artean, Elikagaien Bankura bideratzeko) eta Bigarren Eskuko Gabonetako azoka txikia ere nabarmentzekoak dira, giroa ezin hobea eta Balmasedako jen-

de mordoa bertaratu baitzen. Eta zer esanik ez ikazkin ezagunenaren eta ekialdeko hiru erregeen bisitak ondo baino hobeto ospatu zituztela haur eta familiek. Publikoak, gainera, asko gozatu zuen frontoian jarritako GHPko askotariko atrakzio berrietan. Programazioaren baitan lehiaketak ere egon ziren. Horietako bat “Gabonak zenbait kulturaren ikuspuntutik” izan zen (bigarren edizioa) eta bestea dagoeneko aski ezaguna dugun Gabonetako mahai-zentroena. Gabonetako mahai-zentroen lehiaketari eta erakusketari dagokionez (AECC antolatuta), hona hemen XV. edizioko irabazleak: 1: Estela Otaola 2: Blanca López 3: Rosi Villa

4: Itziar Osante 5: Chema Parra 6: Rosi Pereda AECCk eskerrak eman nahi dizkie sariak eman dituzten enpresei eta parte hartu dutenei eta boluntarioei, ekitaldi honetarako emandako laguntzagatik. Amaitzeko, hona hemen “Gabonak zenbait kulturaren ikuspuntutik” II. lehiaketako sarituen zerrenda: Marrazketa: Lehen Hezkuntzako 1. maila: 1-Lexuri Diez 2-Oier Lehen Hezkuntzako 2. maila: 1-Enaitz Ruiz Santamaría 2-Ibai Salazar Martín Lehen Hezkuntzako 3. maila: 1-Maider Zorrilla Pérez 2-Jagoba Leicegui Martínez Lehen Hezkuntzako 4. maila: 1-Aitor Diaz Ruiz 2-Izaro Santos Fernández Ipuinak Lehen Hezkuntzako 5. maila: 1-Yago Cearra Serrano 2-Carmen Louise Pérez Dary Lehen Hezkuntzako 6. maila: 1-Ainhoa Torre 2-Iñigo De la Hera Otaola. Zorionak guztioi eta urte berri on!

9

Laburki Ludoteka euskalduna larunbatero Oraindik lekua dago 4 eta 10 urte bitarteko umeei zuzendutako ludoteka euskaldunerako. Zubi Zaharra ikastolan egiten da larunbatetan, 10:30etik 13:00etara. Gainera, doako ludoteka da, nahiz eta fidantza ordaindu behar den. Fidantza hori ekainean itzuliko da, jarduera amaitutakoan. Informa zaitez Euskara Zerbitzuan (hitz egin Mirenekin).

D ereduaren aldeko kanpaina Balmaseda “D bitamina, Aberastu bere heziketa!” informazio kanpaina abian jarri duten Bizkaiko udalerrietako bat da (“Vitamina D, ¡Enriquece su educación!”). Xedea da seme-alabak lehen aldiz ikastetxeetan matrikulatuko dituzten gurasoei D ereduari buruzko informazioa ematea eta azpimarratzea eredu hori aukeratzeko arrazoiak. Balmasedako alkateak sinatutako informazio gutunaz gain, opari bat igorriko da eskolan hasiko diren 2 eta 3 urteko haurrentzat, baita galdeketa bat ere gurasoen zalantzak eta iritziak ezagutzeko. Galdeketa hori aurkezten duten guztiek euskarazko produktuen zozketa batean hartuko dute parte.

Beharsarea zabaldu egin da Euskaraz lana bilatzeko ataria, Beharsarea.net, Bizkaiko beste 7 udalerritara eta 2 mankomunitatetara hedatu da. Guztira, 56 udalerrik dute erabilgarri plataforma. Doako zerbitzua da, eta tresna erraza eta eraginkorra da euskarazko lan eskaintzak zein eskaerak jartzeko. Lanak kategorien arabera sailkatuta daude, baina Beharsareak edozein lan motaren iragarkia jartzea ahalbidetzen du, betiere euskaraz egiten bada eta baldintza duinak tartean daudenean. Gainera, lan partzialak edo profesionalak eskaini zein eskatzeko aukera ere badago web orrialde honetan.


10

Laburki Balmasedak arrakasta lortu du Enkarterriko Eskupilota txapelketan Enkarterriko Eskupilota Txapelketaren lehenengo fasea amaituta, Balmasedako Eskolako pilotariek taldeko lehenak izatea lortu dute kadete eta senior kategorietan. Era berean, final laurdenetarako sailkatu dira gazteen kategorian. Gutxi barru jokatuko dira final laurdenak, eta orrialde hauen bidez, eskolari opa nahi diogu Balmasedarako garaipenak lortzen jarraitu ahal izatea.

UdalBerriak

kirola

I. Fitness Day "errotarena" kiroldegian Errotarena kiroldegiak Fitness Dayren lehen edizioan parte hartzera gonbidatzen gaitu. Urtarrilaren 25ean izango da, larunbatean. Sarrera doakoa da, eta bazkide direnentzat zein ez direnentzat irekita dago. Parte hartu nahi izanez gero, deitu 664529055 telefono zenbakira urtarrilaren 20tik aurrera. Egun horretan kirola izango da nagusi, eta saio hauek egingo

Ordaintzeko modu berriak kiroldegian Urte berria hastearekin batera, kiroldegian ordaintzeko moduak ere aldatu egin dira. Orain, urteko kuota hiru modutan ordaintzeko aukera dago: urtarrilean ordainketa bakarra eginez, bi kuotatan ordainduz (bat urtarrilean eta bestea ekainean) edota lau kuotatan ordainduz (urtarrilean, martxoan, maiatzean eta ekainean). Gainera, hileko txartela egiteko aukera ere badago. 18 urtetik beherako pertsonek, familia unitate berean 2, 3 edo 4 kidek izena ematen badute, beherapen interesgarriak eskura ditzakete.

dira: spinningeko eskola magistrala (09:30etik 11:00etara), GAP eta body pumpeko saioak (11:00etatik 11:30era), crossfit (11:30etik 12:00etara), eta zumba nahiz sabel ariketak egiteko eskola magistrala (12:00etatik 13:30era). Ez ezazu galdu sasoian egoteko bide berriak deskubritu eta gozatzeko aukera, eman izena!

Emakumeen saskibaloiko kadeteak taldeko txapeldun suertatu dira

21.000 euro baino gehiagoko dirulaguntza berdintasunerako Emakundek, Eusko Jaurlaritzaren mendeko erakundeak, gure Udalari diru-laguntza eman dio berdintasunarekin loturiko bi kontzepturengatik. Alde batetik, 14.062,50 euro jaso ditugu Balmasedako Gizon eta Emakumeen arteko Berdintasunerako III. Plana 2014-2018 egiteko. Beste alde batetik, beste 7.031,25 euro diagnostikoa eta plan nagusia egitera bideratuko dira, berdintasun printzipioa txertatzeko gastu publikoaren programetan: Balmasedako diru-laguntzak, kontratuak eta hitzarmenak.

Emakumeen Balmasedako Saskibaloi Kadeteen taldea Emakumeen Balmasedako saskibaloi kadeteek taldeko txapeldunen kopa lortu dute 2. mailan. Ekintza gogoangarria izan da, eta berau erdiesteko, guztira izandako 10 partidak irabazi

behar izan dituzte. Oraingoan 1. mailara igotzea dago jokoan. Hurrengo partidan Bedarbideren kontra jardungo dute, zehazki, urtarrilaren 17an izango da (ostiralean),19:30ean, Ur-

du単an; bestalde, itzulerakoa hilaren 18an izango da (larunbatean), 12:00etan, Errotarena kiroldegian. Zorionak, neskak, arrakastagatik. Ziur ez dela azkena izango!


Urtarrila 14

II. Ibilaldi Neurtua Balmasedan

11

Laburki Masaje linfatikoa Urtarrilaren 24an izango dira Berdintasun Zinegotzigoak hilero eskaintzen dituen masaje linfatikoaren saioak. Parte hartzeko, ezinbestekoa da hitzordua eskatzea Emakumearen Etxean.

Haurrentzako Sukaldaritza Ikastaroa

Antolatzaileek anoa-postua eskaini zuten Kolitzako aterpetxean Abenduaren 15ean egin zen Balmasedako II. Ibilbide Neurtua, gure hiribilduko mendi taldearen eskutik. Izen-ematea doakoa izan zen eta naturan murgilduta tarte atsegina igarotzeko gogoa zuten pertsona guztiei irekita. Ekitaldiko parte-hartzea bikaina izan zen, 200 pertsonak eman baitzuten izena, gutxi gorabehera erdia Balmasedatik kanpokoak. Eguna haizetsua

baina oskarbi etorri zen, ikusgarritasun handiarekin, eta hori lagungarri suertatu zen dena ezin hobeto ateratzeko. Giroa aparta izan zen ibilbide osoan, eta besteak beste, Haitz Zuriak, Espaldaseca, Trasmosomos, Arbalitza, Sabugal edo Kolitza gailur ezagunetan zehar ibili ziren. Azken mendi horretako aterpetxean, antolatzaileek anoa-postu bat antolatuta zuten, eta bertan, txorizoa sagardo

erara, odolostea eta salda eman zuten (dena beroa). Horrek asko animatu zituen parte-hartzaileak. Inor kanpoan ez uzteko, mendiko ekintza horrek bi ibilbide izan zituen, horietako bat laburragoa eta haurrei zuzenduta. Oro har, ez zen ia inor alde batean geratu ibilaldia amaitu baino lehen, eta dena aurreikusita zegoen bezala atera zen.

Euskal Motoziklismoaren 2013ko Gala Balmasedan egin zen

Berdintasun Sailak "Nos lo pasamos bien cocinando" izeneko Sukaldaritza Ikastaroa eskaintzen dizu doan. Tailerra 7tik 10 urte bitarteko haurrentzat prestatuta dago, etxean erantzunkizuna sustatzeko asmoz. Otsaileko ostegunetan izango da, 17:30etik 19:30era, Emakumearen Etxean. Tokiak mugatuak dira. Informazioa eta izen ematea Emakumearen Etxean, urtarrilaren 20tik 31ara bitartean.

Bideoforuma: "El exótico hotel Marigold" Datorren urtarrilaren 30ean, Emakumearen Etxean urteko lehen bideoforuma egingo da El exótico hotel Marigold filmarekin. Obra horrek Ingalaterrako edadetuen talde baten gorabeherak kontatzen ditu. Edadetu horiek euren erretiroa Bangaloren ematea erabaki dute, Indiako herri exotiko batean. Jarduera doakoa da, eta filmaren ostean askaria eskainiko da Emakumearen Etxean, filmari buruz eztabaidatzeko. Hitzordua 17:00etan izango da.

Pintxo ikastaroa

Balmasedako Motoclub Kolitza arduratu zen, joan den abenduaren 28an, Euskal Motoziklismoaren gala antolatzeaz. Ohore eta erantzukizun betea izan zen Euskal Motoziklismo Federazioak emandakoa. Guztira 200 motor zale baino gehiago bildu ziren gure hiribilduan.

Trial-erakusketa sari-banaketaren ondoren Pablo Leonet eta Juan Paredes goHitzordua Federazioko presidente Imanol Taramonak zuzendu zuen, eta goan izateko: iaz hil ziren, biak aipagure alkatea, Álvaro Parro, bertan ze- tutako federazioko zutabe garrantzitsu izanik. goela banatu ziren Euskadiko Klaret Antzokiko sari-banaketa ixtehainbat txapelketatako 2013ko sako, San Juan plazan trial-erakusketa riak. egin zen, bertan batutako ororen goEkitaldian zehar, bestalde, saria zamenerako. eman zitzaion Euskal Motoziklismo Selekzioari, eta denbora egon zen

Berdintasun zinegotzigoak pintxo ikastaroa egingo du Emakumearen Etxean. Hiru hilabete iraungo du, eta eskolak astelehenetan izango dira, 16:30etik 18:30era bitartean. Ikastaroaren prezioa 130 eurokoa da, behar diren material eta osagai guztiak barne. Oraindik ez da zehaztu hasteko eguna, eta ikastaroa lagun kopuru nahikoa badago egingo da . Informa zaitez Emakumearen Etxean.


12

Laburki Natxo Robles, zezenketa taldeko zozketaren irabazlea Balmasedako zezenketa taldeak Natxo Robles Herrerori, Banco Santander-eko bulegoaren egungo zuzendariari, eman dio San Severino zozketaren saria. Zozketa ONCEko konbinazioarekin egin zen urriaren 23an, eta 2233 zenbakia izan zen sariduna. Bada, sarituak honako opari sorta hau jaso du zezenketa taldeak emanda: berariazko diseinua duen trenbideko putxera, 2 pertsonentzako afaria Yosoan txokolategian, Gabonetako loteria dezimoa eta kaxa bat Vila Real Errioxako ardo ondu.

Zoko Maiteak antolatutako hitzaldiak Zoko Maiteak hainbat hitzaldi prestatu ditu “Conociendo el País Vasco” egitasmoaren barruan. Gure inguruari eta horren historiari buruzko kontuak ikasiko ditugu, eta emakumeen zereginaren eta beren ekarpenen garrantziaren berri izango dugu. Hitzaldiak 17:30ean izango dira, Emakumearen Etxean: - "Los vascos: Forma de un carácter": urtarrilaren 23an. (Dorretxeak, baserriak, foruak). -"Tipos y tradiciones": otsailaren 6an. (Mitologia). -"Lengua, música y deporte": otsailaren 13an.

Mendi Taldearen irteerak Hona hemen Balmasedako mendi taldeak datozen asteotarako aurreikusita dituen ekintzak: -Kolitza (874 m): egun erdiko irteera, urtarrilaren 19an, San Sebastián festa ospatzeko. -Burgoa (452 m) Bermeon, Matxitxakoko lurmuturra eta Gaztelugatxeko Doniene: egun erdiko irteera, urtarrilaren 26an. -Alpinismo eta elur-erraketa ikastaroa Lagunas de Neilan (Quintanar de la Sierra, Burgos): otsailaren 8an eta 9an.

UdalBerriak

lana

Txakurren gorozkiak batzeko poltsen euskarria Balmasedako Udalak poltsen euskarriak jarriko ditu txakurren gorozkiak batzeko. Doakoak izateaz gain, behin eta berriz karga daitezke; beraz, epe mugagaberako erabil daitezke. Gainera, Balmasedako "b" letraren diseinua dute. Horietako bat lortzeko, udaletxeko Bulego Teknikoan (2. solairua) eskatu besterik ez duzu egin behar, otsailaren 20tik aurrera. Poltsen euskarria

Gogorarazi nahi dugu animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen udal ordenantzak xedatzen duela 601,01 euro arteko isuna jartzea gorozkiak ez batzeagatik. Higieneagatik eta gizalegeagatik soilik bada ere, berriz ere arren eskatzen diegu txakurren jabeei euren animalien gorozkiak dagozkien edukiontzietan utz ditzaten. Orain askoz ere errazagoa da, euskarri horiei esker.

HERRITARRAK

Balmasedako Virgen Milagrosa elkartearen esker ona Joan den azaroaren 29an eta 30ean bildu ziren Bizkaiko Elikagaien Bankuko elikagaiak. Gure hiribilduan, Balmasedako Virgen Milagrosa elkarteak (ASVIMI) koordinatu zuen. Emaitzak uste baino askoz hobeak izan dira. Beraz, elkarteak Balmaseda herri osoari zorionak eta eskerrak eman nahi dizkio modu eskuzabalean laguntza emateagatik. 5.000 kg elikagai inguru jaso dira, baina datuak ez dira behin betikoak, oraindik ere kutxak iristen ari direlako aldizkari honen edizio amaieran. Horrez gain, aipamen berezia egin na-

hi die proiektu honetan lagundu duten boluntarioei, eskaini duten denbora, jarrera eta irribarreagatik: Satur, Celsa, Itziar, Asier, Isatxu, Elena, Oiana, Javi R., Lorea, Carlos, Javi E., Tere, Almudena, Piedad, Angelines, Maribel, Oscar, Maitane eta Aitor. Eskerrik asko zuon laguntzagatik, luxua da zuek bezalako pertsonekin aritzea! Era berean, ASVIMIk eskerrak eman nahi dizkio Udalari eta establezimendu laguntzaileei (Eroski, Ercoreca-BM eta Ametsa fruta-denda), euren laguntzari eta adeitasunari esker gauza asko erraztu baitituzte.

Balmasedako Erretiratuen Elkartearen albisteak Balmasedako Erretiratuen Elkarteak datorren otsailaren 6an (osteguna) egingo du bere Asanblada Orokorra, Klaret Antzokian, 17:00etan eta 17:30ean (lehenengo eta bigarren deialdiak, hurrenez hurren). Asanbladan zenbait gai landuko dira: kontuen egoera eta hasi berri den 2014 honetan egin beharreko jarduerak. Otsailaren 14an amaituko da egungo Elkarte Batzaren mandatua; beraz, hautagaiak aurkezteko epea zabalik egongo da urtarrilaren 25etik otsailaren 10era bitartean (biak barne). Hautagaitza bakoitzeko kideen kopuruak bakoitia izan behar du: kopuru ideala zazpi da. Hautagaitzak itxiak izango dira eta Elkartearen Bulegoan bikoiztuta aurkeztu beharko dira. Azkenik, azaldu digute hurrengo bidaia antolatua Valentziako Fallak gozatzeko izango dela; zehazki, martxoaren 17tik 22ra bitartean. Jaso itzazu xehetasun guztiak Elkartearen egoitzan.

Virgen Milagrosa elkarteak, bide batez, eskerrak eman nahi dizkio Udalari eta Enkarturri, abenduaren 14an eta 15ean komentuko gozokiak saltzen laguntzeagatik. Horiek saltzean jaso duten dirua oinarrizko elikagaiak erosteko erabiliko da, ondoren hilero banatzeko. Sarritan, Bizkaiko Elikagaien Bankuak ez du haurrentzako elikagai edo material nahikorik izaten (besteak beste, esnea, pixoihalak, frutak eta abar), eta dohaintzan emandako horiek, ahal den neurrian, mota horietako egoerak arintzen lagunduko dute.

Tailerra: zirkua familian Datorren igandean (urtarrilaren 19a) Errotarena kiroldegian zirku-tailer bat egingo da, familiarekin gozatzeko. 4 urtetik gorako pertsona guztiek, txiki zein nagusiek, izango dute zirkuko jarduerak egiten ikasteko aukera (hala nola, malabarismoak), 11:30etik 13:30era bitartean egingo den tailerrean. Jardueraren prezioa 15 euro dira, eta beharrezkoa da asistentzia ziurtatzea, 646026457 telefono-zenbakira deituta edo eulaliacaracas@hotmail.com helbide elektronikora idatzita.


Urtarrila 14

Lana -Frantses diplomaduna frantses eskolak emateko prest. 610292796. -Telekomunikazio ingeniaritzako ikaslea banaka edo talde txikietan eskola partikularrak emateko prest. Etxean bertan edo nire txokoan eskolak emateko aukera. Lehen eta Bigarren Hezkuntza (euskaraz eta gaztelaniaz). 685722864. -Neska goizez lan egiteko prest: haurrak edota adinekoak zaintzen, garbiketa lanak egiten edo sukaldari laguntzaile gisa. 688633382. -Balmasedako emakumea lan egiteko prest: garbiketa lanak, umeak edo nagusiak zaindu, eta abar. Eskarmentuduna. 677391618. -Pertsona arduratsuak adinekoak zainduko lituzke. Eskarmentua egoitzetan eta sozio-sanitario tituluarekin. 650312244. -Neska arduratsua eta eskarmentuduna lan bila, adinekoak edo haurrak zaindu, edo garbiketa egiteko. 632937553. -Mota guztietako garraiatzeak egiten dira furgonetarekin (altzariak, etxetresna elektrikoak eta behar duzun guztia). Seriotasuna eta prezio doituak. 679276515. -Mota guztietako garraiatzeak egiten dira furgonetarekin (altzariak, etxetresna elektrikoak eta behar duzun guztia). Seriotasuna eta prezio doituak. 679276515. -Gazte batek txatarra jasotzen du etxeetan, eta lonjak zein ganbarak garbitzen ditu. Seriotasuna. 618379335. - Tituludun irakasleak klase partikularrak ematen ditu, 8 eta 15 urte bitarteko haurrei. Lokal propioarekin.Arkaitz - 665738777

Matrikulazioa Zubi Zaharra ikastolan

Zubi Zaharra ikastolak matrikulak egiteko epea ireki du. Otsailaren 3tik 14ra bitartean izango da. Ikastetxe hau gurasoen kooperatiba gisa hasi zen, Balmasedan kalitatezko hezkuntza integrala eskaintzeko. Horrela, euskara eta euskal kultura dira ardatz nagusiak. Informazio gehiago nahi baduzu, jo ezazu ikastetxera bertara.

DBHrako matrikula Balmaseda BHIn

13

Salmenta -19´´-ko plasmako telebista saltzen dut. Merkea. 663701802. -Garaje partzela salgai Pío Bermejillo kalean, “Markesaren etxe”-aren ondoan. 625786429 /665026859. - Bultaco serco 2.9 trialeko motorra salgai, 2000. urtekoa, egoera bikainean. Pasieran ibiltzeko bakarrik erabilita. 656704764 (Joseba). -Lursaildun etxea salgai, Espinosa de los Monterosen. 2 solairu, 3 logela, 2 bainugela, egongela-sukaldea eta txokoa. 650312244. -Garaje partzela salgai edo alokairuan Kalbarioan, beilatokiaren ondoan. 615740171. -123 m2-ko lonja salgai, 50 m2-ko sotoa barne. Hilerriko bidea, 8. Prezioa adosteko. 946801300. Hitz egin Luisekin. -Pisu ia berria, dotorea, San Severino plazaren ondoan (Ateneo eraikina, Ercorecako ataria). 4. solairuan, 130 m2-ko azalera.Trastelekua ere badu (10 m2), eta garaje zabal-zabala (hautazkoa), etxebizitzara zuzenean doazenak. 32 m2-ko saloia, 16 m2-ko sukaldea, 3 logela, 2 komun. Horma-armairuak.Alokairuan ere har daiteke, erosteko aukerarekin. Ikusi egin behar da nahitaez. 268.000 €. 654140222. -Etxebizitza atxikia salgai Villanueva de menan. 4 logela, sukaldea, 2 egongela, 2 bainugela, 2 ibilgailurako garajea, txokoa eta lorategia. Gasolio berogailua. 200.000 euro. 679597404.

Alokairua -Hainbat partzela itxi alokairuan (auto, karabana eta bestelakoetarako). Balmasedatik 4 km-ra, Santecilla de Menan. 675708318 (Sergio). -La Union taberna alokairuan edo salgai, Enkarterri etorbidea 65 helbidean. 608487950 /649417911. - 104 m2-ko lonja alokatzen da. Graziako Andra Mari kalea. 656704764 -Garaje plaza zabala alokairuan Kalbario kaleko 2. zenbakian. Prezioa adosteko. 946800607 / 645726479. -Garaje plazak alokairuan.Anbulatorioaren parean. 55 euro. 675708482. -Pisua alokairuan. 3 logela, bainugela, egongela eta sukaldea. Merkea. Gaztelu kalea. 657773933 (Mª José) -Pisu handi eta berria alokairuan. 3 logela, egongela handia, 2 bainugela, jaki-tokia eta arropak esekitzekoa. Denak kanpoaldera ematen du. Kalbario kalea. 657773933 (Mª José). -Logela errentan Balmasedako hirigunean. 656710411. -Garajea alokatzen da Magdalena kalean, Gizarte-segurantzatik hurbil. 50 euro. 645700597.

Oparitu -Euskal artzain txakurkumeak oparitzen dira, abenduaren 11n jaiotakoak. 679276515.

Balmaseda BHI Otsailaren 3an hasiko da Balmaseda BHIn izena emateko epea, eta otsailaren 14an bukatuko da. Interesa dutenak Institutuko Idazkaritzara hurbil daitezke astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara. Balmaseda BHIn “A” eta “D” ereduetan ikas daiteke maila guztietan, “B” ereduan 4. mailan eta eredu “hirueledunean” 1., 2. eta 3. mailan. Halaber, modalitate irakasgaien eta bigarren atzerriko hizkuntzen eskaintza zabala da, eta irakasleak espezializatuak izateaz gainera, eskarmentu handia dute eta etengabe ari dira prestakuntza jasotzen.


14

UdalBerriak

Urtarrila 14

Agenda

AECCak antolatutako XV. Gabonetako mahai-zentroen Lehiaketaren irabazleak, Berdintasun, Osasun eta Inmigrazio zinegotziarekin, Garbiñe Santamarina / Ganadoras y ganador del XV Concurso de Centros de Mesa Navideños de la AECC, junto a la Concejala de Igualdad, Sanidad e Inmigración, Garbiñe Santamarina

Bestelakoak Udaltzaingoak aurkitutakoak Urtarrilaren 15ean, Udaltzaingoak honako hauek aurkitu ditu: mota desberdinetako giltzak eta telefono gorri bat.

KZgunea urtarrilean

Ikastaro eta mintegiak: -Google Apps-i buruzko ikastaroa: urtarrilaren 20tik 31ra, 09:00etatik 11:00etara. -Oinarrizko internet ikastaroa: urtarrilaren 20tik 31ra, 11:00etatik 13:00etara.

Urtarrilean, KZguneak 09:00etatik 13:00etara irekiko ditu ateak, astelehenetik ostiralera.

LANDER ONDOVILLA OTEGUI -ABOKATUA-

Foru plaza, 4-3ºF 48800 BALMASEDA (Bizkaia)

Telefonoa 626 09 28 92 Faxa 94 680 16 37

kaleetan. Zinea: "El lobo de Wall Street": otsailaren 1ean, 20:00etan; otsailaren 2an eta 3an, 19:30ean. Klaret Antzokian Haurrentzako Sukaldaritza Ikastaroa: otsaileko ostegunak, 17:30etik 19:30era, Emakumearen Etxean Negu Gazte Abentura: otsailaren 7tik 9ra (La Mongie), Gaztezer Alpinismo eta Erraketa ikastaroa: otsailaren 8an eta 9an, Lagunas de Neilan. Beherapenen IX. Azoka: otsailaren 8an, 10:00etatik 20:00etara, San Juan plazan Negu Gazte Abentura: Martxoaren 28tik 30era (Formigal), Gaztezer Pintxo-lehiaketa: astelehenetan, 16:30etik 18:30era, Emakumearen Etxean

Ludoteka euskalduna: larunbatetan, 10:30etik 13:00etara, Zubi Zaharra ikastolan Erakusketa: "Uraren zikloa, bizitzaren zikloa": urtarrilaren 31ra arte, Kultur Etxean. Enpresa Egitasmoen inguruko 5. Lehiaketa: otsailaren 28ra arte, Gueñesko BehargintzaEnkarturren. Zinea: "El Médico": urtarrilaren 17an, 20:00etan; urtarrilaren 18an, 22:30ean; urtarrilaren 19an eta 20an, 19:30ean. Klaret Antzokian. Zinea: "Futbolín": urtarrilaren 18an, 19:30ean; urtarrilaren 19an, 17:00etan. Klaret Antzokian. Irteera Kolitzara: urtarrilaren 19an Zirku-tailerra: urtarrilaren 19an, 11:30ean, "Errotarena" kiroldegian. Zoko Maitearen hitzaldiak: urtarrilaren 23an eta otsailaren 6an eta 13an, Emakumearen Etxean Masaje linfatikoa: urtarrilaren 24an, goizean, Emakumearen Etxean Zinea: "La ladrona de libros": urtarrilaren 24an, 20:00etan; urtarrilaren 25ean, 22:30ean; urtarrilaren 26an eta 27an, 19:30ean. Klaret Antzokian. I. Fitness Day: urtarrilaren 25ean, 09:30ean, "Errotarena" kiroldegian. Zinea: "Caminando entre dinosaurios: la película" 3D: urtarrilaren 25ean, 19:30ean eta urtarrilaren 26an, 17:00etan. Klaret Antzokian. San Sebastianen omenezko meza: urtarrilaren 26an, 12:00etan, Kolitza ermitan. Irteera Burgoara (Bermeo): urtarrilaren 26an Bideo-foruma: "El exótico hotel Marigold": urtarrilaren 30ean, 17:00etan, Emakumearen Etxean Antzerkia: "El juicio de Dayton": urtarrilaren 31n, 20:15ean, Klaret Antzokian. Santa Ageda, Kolitza Abesbatzaren eskutik: otsailaren 1ean, 10:00etatik aurrera, hiribilduko

Udalberriak Urtarrila 2014 Eusk  

Udalberriak Balmasedako Udal Aldizkaria

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you