Page 1

DOAKO ALEA - ALE KOPURUA 4.200 UNIDADES - GURE UDALAREN INFORMAZIOA - 16. URTEA - APIRILA 2019 - 227. ZK.

PASIO BIZIDUNA Alboan enpresak Pasio Bizidunaren tradizioa, historia eta antzeztokiak ezagutzeko aukera eskaintzen du. 2. orr

Apirilaren 2an, ezohiko bilkura egin zen eta 4 puntu eztabaidatu ziren. 5. orr

Maiatzaren 4an, 10:00etatik 15:00etara, Martin Mendia kalean bigarren eskuko azoka bat egingo da. Anima zaitez! 9. orr.


2

Laburki Bisita gidatuak Alboan enpresak Pasio Bizidunaren tradizioa, historia eta antzeztokiak ezagutzeko aukera eskaintzen du gidari turistikoaren bitartez, Ostegun Santua hasi baino ordu batzuk lehenago. Bisita gidatuaz gozatu nahi baduzu, erreserba egin dezakezu 605757420 zenbakira deituta edo alboanjgb@gmail.com helbide elektronikora idatzita. Bisiten ordutegia 12:00etatik 19:00etara bitartekoa da, eta, topalekua, San Severino plaza. Izena emateko prezioa 5 eurokoa da.

Correosek Pasio Bizidunari buruzko zigilua igorri du 320.000 ale igorri dituzte, eta Balmasedako Pasio Biziduna oroituko dute. Urtero Javier MarĂ­a Santa Colomaren omenez antolatzen den argazki-lehiaketako irabazlearen irudia aukeratu dute, eta 320.000 ale igorriko dituzte 60 zentimoko prezioan.

UdalBerriak

ASTE SANTUA

2019KO BALMASEDA

Dagoeneko iritsi da Aste Santua, eta, horrekin batera, Balmasedako Pasio Biziduna. Tradizio honek agerian uzten du hiriaren arima, kultura-gertakari garrantzitsu hori antolatu eta bizitzen duena. Apirilaren 18an eta 19an danborren burrunbak entzungo ditugu udalerrian zehar, eta Balmasedako herritarrak hilabeteetan zehar egin duten lana egongo da ikusgai. Joan den apirilaren 11n, urteroko prentsaurrekoa antolatu zen Carlton hotelean, egitarauaren berri emateko helburuarekin.

Egitaraua

OSTEGUN SANTUA, APIRILAK 18 19:00etan: Pausoen prozesioa. Irteera-puntua San Severino plaza izango da, eta bertatik Hedegile eta Martin Mendia kaleetarantz abiatuko dira. Azkenik, irteera-puntura itzuliko dira berriro ere. Erromatarrek

eta penitenteek hartuko dute parte pausoetan; azken horiek txanoarekin, oinutsik eta gurutzeak bizkarrean dituztela. Kolitza abesbatzak eta Azkoaga musika-taldeak ere parte hartuko dute. 21:30ean: Azken Afaria. Ostegun Santu gauean hasiko da San Severino plazan. Ekitaldiak ordubete iraungo du gutxi gorabehera, eta honako eszena hauek antzeztuko dira: Apaizen Kontzilioa, Azken Afaria, Olibondoen Baratzeko Otoitza, Jesusen Atxiloketa eta Kaifasek gidatutako apaizen aurreko epaiketa. Eszena horrekin emango zaio amaiera ostegun gauari, eta hurrengo goizean jarraituko dute antzezpenekin.

OSTIRAL SANTUA, APIRILAK 19 9:30ean: Pilatoren Epaiketa. Judasen Urkatzea, Jesusen Epaiketa Pontzio Pilatoren eskutik, Jesusen zigorkatzea, Barrabasen askapena eta Ecce Homoa antzeztuko dira. Ekitaldi horretan Pilatosengan eragin nahi duten apaiz eta pertsonek hartuko dute parte, Jesus kondenatzeko helburuarekin. Behin kondenatuta, 65 kiloko gurutzea jarriko diote bizkarrean, eta bi lapurren konpainia izango du: Dimas eta Gestas. Jesusek hasiera emango dio gurutze-bideari, eta, lehen erorketaz gain, topaketak izango ditu Maria Magdalenarekin eta Ama Birjinarekin. 10:30ean: Gurutze-bidea. Balmasedako hiriguneko kaleetan zehar antzeztuko da, gurutziltzaketaren antzeztokira iritsi arte. Ibilaldian zehar, bigarren eta hirugarren erorketak


Apirila 19

3

Laburki

AKO PASIO BIZIDUNA gertatuko dira San Severino plazan eta Martin Mendia kalean (San Juan del Moral eliza), hurrenez hurren. Honako ekitaldi hauek ere ospatuko dira gurutze-bidean zehar: Jesusi gurutzea eramaten laguntzen dion zirinearraren atxiloketa, Veronicarekin topaketa eta, bigarren erorketaren ostean, Jerusalengo emakume errukitsuekin topaketa. 50 metro zabaleko eta 15 metro altuko antzeztokian antzeztuko dira Kristoren gurutze-bidearen azken gertakariak. Ikusgarritasun eta dramatismo handiko ekitaldia da, eta, bere azken hitzak ahoskatu ondoren, Jesus hilobira eramango dute. Horrela emango zaio amaiera ikuskizunari. 19:00etan: Ehorzketako prozesioa. Aurreko eguneko pertsonaia eta pausoekin batera, Magdalenak, Ama Birjinak, Veronicak, Apostoluek eta goizeko ekitaldiko pertsonaiek hartuko dute parte desfilean. Pausoen kalitateari eta pertsonaien iluntasunari esker, prozesioari tristura- eta baitaratze-ukituak ematen dizkiote. Ibilbidea San Severino plazan hasiko da, eta Hedegile eta Martin Mendia kaleetarantz abiatuko da. Azkenik, irteera-puntura itzuliko dira berriro ere. 21:30ean: Isiltasunaren prozesioa. Ostiral Santu gauen hasiera emango zaio azken pauso-prozesioari. Erromako Guardiak Hilerriko Kristoari eta Andre Maria nahigabeturi emango die eskolta isiltasunean, eta, hilerrira iristean, Kristoren pausoa betiko tokian ipiniko da, hilerriko kaperaren hormetako batean. Ondoren, parrokia-elizara itzuliko dira Nahigabetuarekin. Ibilbidea San Severino plazan hasiko da, eta Pío Bermejillo eta Martin Mendia kaleetatik igaroko da. Ondoren, El Millonario zubia gurutzatu eta hilerrirantz abiatuko da.

Sarreren salmenta Joan den martxoaren 10ean, Gurutze-bide Biziduna Elkarteak hasiera eman zion sarreren salmentari bi antzezlanetarako: Azken Afaria, Ostegun Santuan (apirilaren 18a) ospatuko dena 21:30ean, eta Pilatoren Epaiketa, Ostiral Santuan (apirilaren 19a) ospatuko dena 9:30ean. Enkartur turismo-bulegoan eskura daitezke sarrerak (Martin Mendia kalea 2), ohiko ordutegian. Gainera, Ostegun Santuan bertan bulegoa irekiko dute sarrerak saltzeko: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Ostiral Santuan, berriz, Klaret Antzokiko txartel-leihatilan erosi ahal izango dira sarrerak, 8:00etatik 9:15era. Gogorarazten dizuegu Internet bidez ere eros daitezkeela sarrerak: (www. viacrucisbalmaseda.com). Sarrerak azken unean ez erostea gomendatzen dizuegu, beharrezkoak ez diren ilarak ekiditeko. Honako hauek dira sarreren prezioak: OSTEGUN SANTUA – AZKEN AFARIA -Eserleku zenbakidunak: 4 € -Zutik: DOAKOA OSTIRAL SANTUA – PILATOREN EPAIKETA -Lehenengo ilarako eserlekuak (1-10 / 101-110): 11 € -Bigarren ilarako eserlekuak (11-30 / 61-100): 13 € -Lehenengo ilarako eserlekuak (3160): 15 € -Bigarren ilarako eserlekuak (1-10 / 101-110): 10 € -Bigarren ilarako eserlekuak (11-30 / 61-100): 11 € -Bigarren ilarako eserlekuak (31-60): 13€ -Hirugarren ilarako eserlekuak (1-10 / 101-110): 10 € -Hirugarren ilarako eserlekuak (11-30 / 61-100): 11 € -Hirugarren ilarako eserlekuak (3160): 13 €

-Laugarren ilarako eserlekuak (1-10 / 101-110): 8 € -Laugarren ilarako eserlekuak (11-30 / 61-100): 9 € -Laugarren ilarako eserlekuak (3160): 10 € Zenbakirik gabe: -Zutik: 5 € -Tribuna: 8 €

Herritarren eta merkatarien lankidetza Urtero bezala, apirilaren 18ko (Ostegun Santua) 21:30etik 23:00etara bitartean, San Severino plazaren inguruko etxebizitza eta saltoki guztietako argiak itzaltzeko eskatzen dizuegu, baita ahalik eta isilen egoteko ere. Gogorarazten dugu denbora-tarte horretan zehar ez dela trafikorik egongo Dorre, San Domingo, Magdalena, Magdalenabarren, Aldapa, Pío Bermejillo eta Hedegile kaleetan. Horrez gain, eskatzen dugu etxeetan ahalik eta modurik ordenatuenean sartzeko Ostegun Santuko antzezpena baino lehen. Balmasedako Gurutze-bide Biziduna Elkarteak saltokietan Aste Santuarekin lotutako apaingarriak ipintzea gomendatzen die merkatariei. Bestalde, ikusleei puntualak izateko eskatzen diegu; izan ere, ikuskizuna hasi baino 15 minutu lehenago sarrera guztiak itxiko dira pertsona guztiak beren tokietan jartzeko. Ikuskizuna hasi ondoren ezingo da aretora sartu, nahiz eta sarrera eduki. Gogorarazten dugu debekatuta dagoela erretzea ekitaldian zehar, eta telefono mugikorrak itzali egin beharko direla. Azkenik, isilik eta errespetuz egoteko eskatzen dizuegu.

Informazio gehiago Gurutze-bide Biziduna Elkarteak Pasio Bizidunarekin lotutako berriak argitaratzen ditu sare sozialetan. Informazio gehiagorako, kontsultatu webgunea (www.viacrucisbalmaseda. com), Facebook kontua (Asociación Vía Crucis Viviente de Balmaseda) eta Twitter kontua (@VC_Balmaseda).

Ostiral Santurako tren bereziak Balmasedako Gurutze Bidearen antzezpena dela eta, Ostiral Santuan (apirilak 19), lanegunetan funtzionatu ohi duten trenak ibiliko dira, eta plazak bikoiztuko dira norabide guztietan. Horrela, honako hauek izango dira ordutegiak: Bilbo-Balmaseda: 7:45, 8:20, 8:50, 9:20 eta 10:20. Balmaseda-Bilbo: 12:40, 13:10, 13:45, 14:15 eta 14:45.

Pasio Bizidunaren Interpretazio Zentroa itxita Gogorarazten dizuegu Balmasedako Pasio Bizidunaren Interpretazio Zentroa itxita egongo dela apirilaren 30era arte. Museoa Santa Clara elizan dago eta antzezpenari dagozkion jantzi, pauso, objektu, irudi eta soinuen erakusketa iraunkorra jasotzen du. Horrez gain, tailerretarako lekua ere badu, eta Balmasedako Gurutze-bide Bizidunaren Elkartearen egoitza ofiziala da.

Tabernak ixteko ordutegia Apirilaren 18tik (osteguna) apirilaren 22ra (astelehena) tabernek honako itxiera-ordutegi hauek izango dituzte: II. taldea: 4:30ak arte. III. taldea: 6:00ak arte. IV. taldea: 7:00ak arte. Gogorarazi nahi da kanpoaldean ez direla beirazko edalontziak erabili behar, eta dena garbi utzi behar dela tabernak ixtean.


4

Laburki Magdalenako haurren prozesioa Hiribilduko txikinenen Gurutze Bidea apirilaren 26an eta 27an (ostirala eta larunbata, hurrenez hurren) egingo da. Aurreko edizioetan bezala, ostiraleko 21:30ean, Azken Afaria, Olibondoen Baratzeko Otoitza, Jesusen Atxiloketa eta apaizen aurreko Epaiketa antzeztuko dituzte. Larunbatean, Pilatoren Epaiketarekin batera, berritasun bat egongo da: Herodesen Epaiketa. 10:30etatik aurrera, Erromako Guardiaren kalejira, Judasen Urkatzea, Gurutze Bidea eta, geroago, Gurutziltzaketa ikusi ahalko dira. Balmasedako kaleetan ibiliko dira; Hedegile kalean hasi, eta Dorre kalean egingo dute Gurutziltzaketa. Parte hartu nahi duten 14 urtera arteko haur guztiek Pazko Astelehenean (apirilak 22) eman ahalko dute izena udaletxean, 16:30etik aurrera.

Santo Domingoko Gurutze Bidea Apirilaren 27an, larunbatean, 21:00ak inguruan, Santo Domingoko Gurutze Bide Gaztea hasiko da, hiribilduko harrobiaren eskuko Azken Afariaren antzezpenarekin. Apirilaren 28an, igandean, 10:30ak inguruan, Olibondoen Baratzeko Otoitza eta Pilatoren Epaiketarekin hasiko dira. Hiribilduko kaleetan ibili ondoren, Gurutziltzaketa egingo dute. Udaletxearen aurrean antzeztuko dituzte bai Azken Afaria, bai Pilatoren Epaiketa. Parte hartu nahi duten gazte guztiek udaletxean eman ahalko dute izena Pazko Astelehenean (apirilaren 22an), 17:00etan. Era berean, izena eman daiteke aste horretako edozein egunetan elkarteak Emakumearen Etxeko azken solairuan duen lokalean. Eskakizun bakarra gogoa jartzea eta 14-18 urte izatea da. Aitor Herrera izango da Jesus egingo duena. Animatu eta lagundu zure laguntzarekin hain gurea den gure tradizio honi eusten.

UdalBerriak

ASTE SANTUA

PERTSONAIA NAGUSIAK Jarraian adierazitako hauek izango dira 2018ko gurutze-bideko pertsonaia ezagunenak: Jesús: Gonzalo Menéndez Cirineo: Antonio Clemente San Pedro: Txintxo Rivero San Juan: Carlos Menéndez Judas: Jorge Acebes

Santiago MY: José Mari Vallejo Virgen María: Fabiola Menéndez Magdalena: Rebeca Puente Verónica: Leticia Agustino Dimas: Iñaki Lezama Gestas: Asier Trueba Barrabás: Martín Horna Flagelo: Aitor Campo

Poncio Pilato: Juan Carlos Santibáñez Caifás: Juan Carlos Ibargüen Cleofás: Oskar Martínez Zerath: Aberto Alvarado Jeremías: Isaac Puente Nicodemo: Josu de la Hera Centurión: Aitor Ibargüen

Argazkilaritza Tematikoaren VI. lehiaketa Balmasedako Gurutze-bide Biziduna Javier Santa Coloma Memoriala Ezin zitekeenez bestela izan, aurten berriro egingo da argazkilaritza lehiaketa Javier María Santa Colomaren oroimenez. Sariak esanguratsuak dira, txapelketako irabazleak 1.000 euro irabaziko baititu, bigarren saria 500 eurokoa izango da eta hirugarrena 300 eurokoa. Horrez gainera, 200 euroko accesita emango zaio tokiko lan onenari. Edozeinek parte hartu dezake; lehiaketatik kanpo geratuko dira elkarteko kideak, epaimahaikideak eta ekitaldirako kreditatutako pertsonak, prentsa esaterako. Argazkien gaiak “Balmasedako Gurutzebide Bizidunaren antzezpena” izango dute ardatz eta antzezpen osoan zehar egin ahalko dira, Ostegun Santuan zein Ostiral Santuan (2019ko apirilaren 18an eta 19an); betiere, antzezpenaren garapenean eragin gabe, pertsonaien atentzioa deitu gabe eta flasha erabili gabe. Parte-hartzaile bakoitzak lau lan aurkeztu ahalko ditu gehienez, 300 ppp-ko 30 x 40 zentimetroko formatuan soilik. RGB eta jpg formatua 10eko bereizmenarekin. Argazki bakoitzak izenburua izan beharko du eta “Lanak” izena daraman karpeta baten barruan egon beharko da. Beste karpeta batek “Datuak” izena izango du, eta bertan parte-hartzailearen datuak jasoko dira: izen-abizenak, jaiotze data, helbidea, posta kodea, udalerria, probintzia, herrialdea, telefonoa eta helbide elektronikoa. Bi karpetak egilearen izena eraman beharko duen beste karpeta nagusi batean sartuko dira eta fotograficoviacrucisbalmaseda@gmail.com helbidera bidaliko da.

Lanak aurkezteko epea 2019ko apirilaren 29tik maiatzaren 19ra arte egongo da irekita. Epaimahaiaren epaia maiatzaren 31n gauzatuko da eta antolatzaileek jakinaraziko diete sarituei. Era berean, komunikabideetan zabalduko da informazio hau, webgunean eta egokiak deritzen bideetan. Sariak ekainaren 14an banatuko dira, 20:00etan, Elkartearen egoitzan (interpretazio Zentroa)

edo erakusketa dagoen lekuan. Lehiaketako oina rriak Balmasedako Gurutze-bide Bizidunaren Elkartearen webgunean kontsulta daitezke. Edozein zalantza edo azalpenetarako batzordearekin harremanetan jartzeko aukera izango da, fotograficoviacrucisbalmaseda@ gmail.com helbidean.


Apirila 19

HIRIGINTZA

Argiztapen berriak eta hainbat lan

5

Laburki Zerga-egutegia Gogorarazten dizuegu, pasa den aldizkarian argitaratu genuen bezala, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga (TMIZ), Aparkalekua Gordetzeagatiko Tasa (ibia), Bide Publikoa Okupatzeagatiko Tasa eta Udalaren Jabari Publikoa Okupatzeagatiko Tasa (loreontziak eta eguzkitakoak, markesinak, terrazak, olanak eta herri-lurrak) ordaintzeko borondatezko epea ekainaren 3an bukatzen da. Helbideratutako kobrantza maiatzaren 2an egingo da.

Argiztapen berria Paramon eta Institutuan. Argiak berriztatzeari dagokionez, nabarmendu behar da Paramo industrialdean aldatu direla, baita Institutu inguruan ere. Geltokiko aparkaleku berriko argien optometria eta norabidea ere aldatu da. Paramon 65 watteko 22 LED argi jarri dira eta Institutuan 40 watteko 9 LED kale-argi berri daude orain, inguruari argi beroa ematen diotenak.

Olioa biltzeko kanpaina ostalaritzan

Asfaltatze-lanak Graziako Andra Maria kalean Amaitu dira dagoeneko martxoaren 20an hasitako asfaltatze-lanak Graziako Andra Maria kalean.

Udaleko Ingurumen Sailak ostalaritza-establezimenduetan olioa biltzeko zerbitzua eskaintzen du. Interesa baduzu, deitu udaletxera eta galdetu Gorkagatik.

Hobekuntzak udal-pilotalekuan

Hurrengo osoko bilkura

Aurreko hilabetean zenbait hobekuntza-lan egin ziren udal-pilotalekuan. Alde batetik, barruko eta kanpoko barandak margotu dituzte, eta arotzeria konpondu da. Bestetik, seinaleak hobetu eta biniloak jarri dira: batean, “Balmasedako Udal Pilotalekua� irakur daiteke, eta beste batzuk irudiak dira, esku-pilotako partidenak eta euskal dantzak egiten ari diren haurrenak. Hobekuntza horiez gain, pilotalekuko kanpoaldeko saskibaloikantxa konpondu eta kanpoko pilotalekua margotuko dute.

Hurrengo ohiko ezohiko bilkura apirilaren 30ean (asteartea) egingo da udaletxeko bilkura-aretoan, 8:00etatik aurrera.

UDALBATZA

Apirileko ezohiko bilkura Apirilaren 2an, ezohiko bilkura egin zen eta 4 puntu eztabaidatu ziren. Jasangarritasunari buruzko txostenaren berri eman zen hasieran. Jarraian, kredituak judizioz kanpo aitortzeari buruzko puntua jorratu zuten. EAJk eta Talde Sozialistak aldeko botoa eman zuten, EH Bilduk kontrakoa

eta CLI abstenitu egin zen. Aztergaien zerrendako hirugarren puntua ur partzuergoko estatutuak aldatzearen onespena izan zen. Aurreko puntuan bezala, EH Bilduk kontrako botoa eman zuen, CLI abstenitu egin zen eta EAJk eta Talde Sozialistak aldeko botoa eman zuten.

Azkenik, 2019ko apirilaren 28an egingo diren Hauteskunde Orokorretarako hauteskunde-mahaiak eratuko dituzten kideen zozketa egin zen.


6

Laburki Gizalegearen kontrako ekintzak bide publikoan Gure hiribilduaren irudia narrastu eta inguru hori behar bezala erabili nahi duten bizilagunei molestatzen dien gizalegearen kontrako ekintza baten aurrean gaude. Txakurrentzako egokitutako gune bat dela gogorarazten dugu eta, ondorioz, egoera onean egon behar da, Balmasedako gainerako inguruak bezala. Lerro hauen bitartez gogorarazi nahi dugu gune publikoak pertsonen arteko elkarguneak direla. Honenbestez, garrantzitsua da horiek behar bezala mantentzea.

Zainketa Fabio Murgan Martxoaren 12an, Udaltzaingoak, Ertzaintzak, Bulego Teknikoak eta Balmasedako Udaleko lantaldeak Fabio Murgako antzinako instalazioak bisitatu zituzten, enpresa titularrak, instalazioak mantentzeko arduradunak direnak, laguntzeko; izan ere, orain haien esku dago zainketa pribatuaren ordainketa. Bitartean, Udala San Ignacio auzoko segurtasuna bermatzeaz arduratu da gehien bat, baina baita gainontzeko udalerriarena ere. Gainera, nabarmendu behar da Udaltzaingoa eta Ertzaintza beti bertaratu direla fabrikaren barneko egoerari buruz ohartarazteko deiren bat jaso dutenean.

UdalBerriak

INSTITUZIONALA

BALMACEDAREKIN EZARRITAKO SENIDETZEA BERRESTEA Martxoaren 18an, gure hiribilduaren eta Balmaceda herriaren (Txile) arteko senidetzea berresteko akta sinatu zen Balmasedako Udalean. Ekitaldira Claudio Herrera doktorea bertaratu zen, Txileko Unibertsitate Teknologikoko (Inacap) irakaslea eta ikertzailea dena Coyhaiquen. Balmacedarekin eratutako senidetzearen hasiera kokatzeko, oroitarazi behar da balmasedar talde batek egin zuen bidaia instituzionala, baita Eugenio De Francisco Maízekin sinatutako lankidetza-hitzarmena ere. Elkarlana hiru alderen artean adostu da: Coyhaique, Inacap eta Balmaseda. Horren helburua da elkarri buruz gehiago jaki-

tea eta udalaren kudeaketa publikoan, ingurugiroan eta kulturarteko heziketan elkarri laguntzea.

Hitzarmen berria ikastolarekin

Joan den martxoaren 15ean, Udalak eta Zubi Zaharra ikastolak hitzarmen berria sinatu zuten 2019. urterako.

Hala, Udalak hitz eman du 45.000 euro arteko ekarpena egingo duela hezkuntza-itunaren modulu bidez

finantzatuta ez dauden ikastolaren gastuak finantzatzeko. Ikastolak, bere aldetik, euskara sustatu eta indartuko duela hitz eman du, bai ikastolan bertan, bai Udalak xede horrekin bultzatzen dituen proiektuetan,; bereziki, Euskararen Erabilera Plan Orokorra gauzatzen eta garatzen lagunduko du ikastolak, modu aktiboan. Halaber, Udalak ikastetxearen instalazioak erabili ahalko ditu, eskuragarri dauden heinean.

SEGURTASUNA

2019ko Eskualdeko Koordinazio Batzordea Eskualdeko Koordinazio Batzordea joan den martxoaren 27an bildu zen, Balmasedako Udalaren osoko bilkuren aretoan. Bilera horretan, eskualdeko udalerrietako udal- eta polizia-ordezkariak izan ziren, baita Ertzain-etxeko agintariak ere, Bizkaiko burua barne. Aipatu beharra dago bileran adierazi zela arau-hauste penalen kopurua mantendu egin dela. Horrez gain, esan zuten udaltzaingoen eta Ertzaintzaren arteko koordinazioa ona dela. Aurkeztu zen balantzea kontuan hartuta, 2018an artatu ziren arauhauste gehienak ondarearen aurkako delituak izan ziren, lesio-delituak atzetik zituztela.

Beste hainbat gairen artean, “etxeko lapurretak” eta “espazio itxietako lapurretak” artatzeko martxan dauden planei buruz hitz egin zuten.

Oro har, Ertzain-etxearen mugapeko arau-hauste penalen kopurua berdin mantendu da: 1245 2017an, eta 1243 2018an.


Apirila 19

ZERBITZUAK

Haur-eskolako matrikulazioa

Batxilergorako prematrikulazioa Hurrengo maiatzaren 2an hasten da batxilergorako prematrikulazio epea. Maiatzaren 14ra arte egin ahal izango da. Bestetik, matrikulazioa ekainaren 19tik uztailaren 5era izango da. Matrikulazioak egiteko ordutegia hurrengoa da: goizeko 9:00etatik 14:00ak arte. IES Balmaseda BHI ezagutu nahi baduzu 946800236 zenbakira deitu dezakezu.

7

Laburki Doako aholkularitza juridikoa Emakumearen Etxeko doako aholkularitza juridikoa hurrengo asteetan eskainiko da, honako ordutegi hauetan: - 9:30etik 12:30era: maiatzaren 6an eta 20an. - 16:30etik 19:30era: apirilaren 29an, maiatzaren 13an eta 27an. Aurretiko zita eskatu behar da 946103099 telefonoan.

Balmadendaren kanpainetan parte hartu nahi duzu?

Enkarterriko Udal Euskaltegia Udal euskaltegiak ondoko ikastaro trinkoak antolatu ditu ekain, uztail eta irailerako. Ekainean: C1 maila prestatzeko (batez ere Batxilergoko Datorren ikasturtean haur-eskolan izena emateko aldia maiatzaren 2tik 10era izango da. Bertako zerbitzuak eza- ikasleei zuzendua). Ekainaren 3tik 27ra; astelehenetik gutu nahi dituztenek ateak zabaltzeko egunera joan aha- ostegunera, 9:00etatik 14:00etara. Uztailean eta irailean: maila guztiak; astelehenetik ostelko dira, apirilaren 10ean eta maiatzaren 22an, 16:30etik 18:00etara. Haur-eskola Presa Encimera 7 helbidean dago. gunera, 9:000etatik 1:etara. Ikastaroak 120€-ko prezioa dute. Informazio gehiago Informazio gehiago hemen: 946800762. 946670902.

TURISMOA

Turista gehiago 2019ko lehen hiruhilekoan Alboan Turismo Zerbitzuak eskainitako datuen arabera, aterpetxeetako (Garbea eta Ikastola Zaharra) okupazio datuek, 2019ko lehen hiruhileko datuekin alderatuta, hobekuntza bat adierazten dutela esan dezakegu. Garbeak guztira 108 turistaren okupazio osoa izan du eta Ikastola Zaharrak 57koa. Horrez gainera, Mari Dapenaren erakusketa dela eta, Pasio Bizidunaren Interpretazio Zentroan bisitari kopurua areagotu egin da azken

·Instalazioak ·Konponketak ·Aparatu sanitarioak ·Sukalde eta komunetako konponketak...

Telefonoa: 687 535 874

BALMASEDA

hilabete hauetan. Urtarrilean 239 izan ziren, otsailean 503 eta 704 bisitari martxoan. Arte erakusketa honek ikastetxeak, emakumeen elkarteak, historialariak, etab. erakarri ditu. 27 izan dira guztira gauzatu diren bisita gidatuak. Datuek hobekuntza erakusten dute bi kasuetan; aterpetxeetan eta Pasioaren Zentroan.

Balmadenda elkarteak hainbat kanpaina antolatzen ditu urtean zehar, tokiko merkataritza berpizteko helburua dutenak. Bazkide ez den saltzailea bazara, baina interesgarria iruditzen bazaizu kanpaina horietako batean edo batzuetan parte hartzea, orain egin dezakezu. Lortu informazioa 94680078 telefonora deituta (Juan Antonio, Andrade jostundegia).

Azoka Turtziozen Maiatzaren 1ean Turtziozeko nekazaritza eta abeltzaintza azokaren txanda izango da. Bertan, Enkarterriko billano txakurraren V. lehiaketa monografikoa ospatuko da. Gainera, azienda-arrazen erakusketa (behiak, zaldiak, ardiak eta hegaztiak) eta talo, txorizo eta ogiko postuak egongo dira.

Zure enpresaren berri eman UdalBerrian

Pintura, burdineria, paper pintatuta, etxeko tresneria eta opariak Aldapa, 16/18 Tel. eta Faxa: 946 801 752 Balmaseda

Decoraciones Javi

Zure enpresa UdalBerrian agertu ahal da. Gogoratzen dizuegu aldizkaria hilabetero banatzen dela etxe guztietatik, baita ere tren geltokian eta leku estrategikoetan. Informazio gehiago eskuratzeko 657795811 zenbakira deitu dezakezu.


8

Laburki La forza del destino La forza del destino operak euren onena eskatzen die abeslariei musika indartsurako, eta antzerkitratamendu zorrotza kontakizunerako. Ekoizpen hori ikusi nahi baduzue, apirilaren 26an duzue hitzordua, 20:00etan, Klaret Antzokian. Sarreraren prezioa 5 eurokoa izango da.

UdalBerriak

KULTURA

ZINEMA KLARET ANTZOKIAN DOLOR Y GLORIA

EL NIÑO QUE PUDO SER REY

Apirilak 26: 20:00 Apirilak 27: 22:30 Apirilak 28 eta 29: 19:30. Generoa: drama. Zuzendaritza: Pedro Almodóvar; Gidoia: Pedro Almodóvar; Aktoreak: Antonio Banderas, Asier Etxeandia, Penélope Cruz, Leonardo Sbaraglia, Julieta Serrano, Nora Navas, Cecilia Roth, Raúl Arévalo. Salvador Mallo gainbeheran dagoen zinema-zuzendari laudatua da. Memoriak haurtzaroraino eramango du, Valentziako Paterna herrira, 60ko hamarkadan, gurasoekin batera, lehen maitasunak, lehen desira, ama, hilkortasuna, bere lehen maitasun heldua 80 hamarkadako Madrilen, maitasun horren hausturaren mina oraindik bizirik eta taupakari dagoela, idaztea ahaztu ezin dena ahazteko terapia bakartzat, zinemaren deskubrimendu goiztiarra, eta hutsunea, filmatzen jarraitzeko ezintasunaren aurreko hutsune neurtezina.

Apirilak 27: 19:30. Apirilak 28: 17:00. Generoa: familia, fantasia, abentura; Zuzendaritza: Joe Cornish; Gidoia: Joe Cornish; Aktoreak: Louis Serkis, Rebecca Ferguson, Patrick Stewart, Tom Taylor, Dean Chaumoo, Rhianna Dorris, Angus Imrie, Denise Gough. Erdi Aroko istorio bat XXI. mendeko Londresen. Alexek uste du mutil normal bat dela, ustekabean arrokan sartutako Excálibur ezpata mitikoa aurkitzen duen arte. Orduan, Alexek bere lagun eta etsaiak bildu beharko ditu zaldun-talde batean, eta Merlín azti legendarioaren laguntzarekin, Morgana sorgin madarikatua garaitu, mundua bukatu nahi baitu. Etorkizuna haien mende dagoenez, inoiz izatea amestu ere egin ez zuen lider handi bilakatu beharko du Alexek, mundu modernoko abentura epiko eta Erdi Aroko batean.

Gospel gaua San Severino elizan Apirilaren 25ean, osteguna, góspel konztertu bat egongo da San Severino elizan. 5 gazte, hainbat sari internazional diuztenak, gau honetako protagonistak izango dira. Ezin duzu kontzertu berezi hau galdu. Sarrera dohainik da.

Antzerki ikastaroak Balmasedan


Apirila 19

9

Laburki

BERDINTASUNA

Martxoaren 8ko greba Alde batetik, Balmasedako M8ko Greba Asanbladak, aurreko Udalberriaken argitaratutako M8ko berriaren harira, azalpen bat eman nahi dugu. Asanblada hau, Balmasedan M8ko greba antolatzeko asmoarekin elkartu garen emakume anitzez osatuta dago. Hauetako batzuk, Balmasedako beste elkarte batzuetako kide gara, beste batzuk ez. Mariorratz Talde Feminista, talde feminista den aldetik, oso inplikatuta ibili da grebaren prestaketan baina ez da Balmasedako M8ko Greba Asanbladak parte hartu duen talde bakarra. Nos unimos edo Balmasedako sahararren elkarteko kide batzuk ere, oso aktibo egon baitira lanean. Bestetik, M8a modu batean edo bestean posible egin zenuten guztioi, ZORIONAK! Guztion artean martxoaren 8, aldarrikapen, ekintza eta elkartasun feministaz bete genuen. Grebak jarraipen masiboa izan zuen, ez dago zifrarik martxoaren 8an gertatutakoa jasoko duenik. Urrats handia eman dugu baina urrun gaude gure helburuetatik. Tinko gaude, eta ez gaituzue geldituko!”

Bigarren eskuko azoka Maiatzaren 4an, 10:00etatik 15:00etara, Martin Mendia kalean bigarren eskuko azoka bat egingo da. Honenbestez, erabiltzen ez dituzun gauzak izatekotan eta horiek saldu nahi badituzu, ez izan izen-emateko zalantzarik eta idatzi alboanjgb@gmail.com helbidera edo deitu 605757420 telefonora. Goiza alaitzeko zuzeneko musika ere izango da 13:00etan. Animatu parte hartzera!

EUSKARA Korrikaren 21. edizioak “Klika” egitera gonbidatzen gaitu Euskal Herriko kaleak bete egin dira berriro ere apirilaren 4tik 14ra euskararen lekukoa eta aldarria txoko guztietan zehar eramateko. 2.000 kilometro baino gehiago izan dira Euskadi, Nafarroa eta Iparraldean barrena. Apirilaren 4an hasi zen ibilbidea Garesen, apirilaren 14an Gasteizera heltzeko. Aurtengo aldarria, “Klika”, laburra izan da, baina mezu zuzen batekin: euskararen aukera hautatzea eta gure hizkuntzak bizi duen garai berrira batzea. Horregatik, Korrikaren 21.

edizio honek “Klika” egitera gonbidatu nahi izan gaitu. Hori bera adierazten du aurten Fermin Muguruzak konposatu duen abestiak. Trap eta dancehall doinuen konbinazio horretan, txistu eta danbolinaren doinu tradizionalarekin batera, Mad Muasel eta La Furiak ere parte hartu dute. Atzera begiratuz, esan dezakegu ekimen hau euskara bultzatzeko ekimen nagusienetako gisa finkatu dela bere lehen ediziotik, 1980an ospatua. Ia lau hamarkada geroago, indar

Gurasolagunen azken jarduerak Oraindik zaudete garaiz Gurasolagun pasaportearen proiektuaren azken jardueran parte hartzeko. Apirilaren 26an, 17:30ean, disko festa egingo da Sodupeko pilotalekuan. Oroitarazten dizuegu urte amaieran pasaportean zigilu gehien dituenak sari eder bat jasoko duela. Horrega-

tik, apuntatu data zuen agendetan eta ez ahaztu pasaportea; izan ere, ateak irekitzen dizkio familian dastatzeko eta euskara erabiltzeko helburuak dituen bidaia zirraragarri bati. Familia askok dagoeneko ikusi dute orain arte egindako tailerretan. Orain zure txanda da!

gehiago hartzen joan da gizarte-sektore gehiagoren parte-hartzearekin. Honekin batera, pasa den martxoaren 29an Klaret Antzokian egin zen aurkezpen-ekitaldia gogorarazteko aprobetxatu nahi dugu; Korrika apirilaren 11n Balmasedako kaleetatik igaro baino lehen eginikoa. Oso jai dibertigarria izan zen, bertsoak, rapa, aurreko edizioetako abestiak eta dantzak ere izan ziren.

Jarduerak La Encartadan Martxoaren 27an, La Encartadan, “Manuel de Gotor 30 Aniversario, Más que Piel” inauguratu zen. Aurten lehengo gizonezko lentzeria desfilearen 30. urteurrena izango denez, La Encartadak esposizio hori hartuko du ekainaren 9 arte. Zatozten guztiek 30 urte hauetan diseinatzaileak egindako argazki paregabeak eta ezezagunak ikusteko aukera izango duzue. Horien artean, honako hauek aurki ditzakezue: kanpainarik harrigarrienak, desfileak eta modaren munduko argazkilaririk esanguratsuenetako batzuek egindako argitalpenak. Ez ezazue galdu!


10

Laburki Gaztedi Enkarterri 2019 bekak Gaztedi Enkarterri bekak lanbideheziketako, erdi- edo goi-mailako graduko edo unibertsitateko titulua duten 18 eta 29 urte arteko pertsonentzat dira. Gainera, beka jasotzeko beharrezkoa da hiru hilabeteko lan-esperientzia izatea egindako ikasketen alorrean. Beka honetan parte hartzen duten gazteek lanekoak ez diren praktikak egingo dituzte Enkarterriko enpresa batean 8 hilabetez. Horren helburua lehenengo lan esperientzia eskaintzea da, eta, ondorioz, lan-merkatura sartzeko bidea erraztea. Nabarmendu beharra dago beka hauen emaitzak azken urteotan oso onak izan direla; izan ere, azken bost urteotako txertaketamaila % 40koa izan da. Aurten 5 beka prestatu dira, eta, horiei esker, bekadunek 560 € jasoko dituzte hilero. Bekak jasotzeko aukera izateko, izena eman behar da Gazteentzako Berme Sisteman. Horretarako, nahikoa da Lanbiden izena ematea. Informazio gehiago Balmazen (Pío Bermejillo 19; info@balmaz.org; 946800240) edo Balmalanen (Pío Bermejillo 38; balmalan@balmaseda.eus; 946801002).

UdalBerriak

GAZTERIA

HURRENGO GAZTE - TRUKEAK 2019an, BalmaZk bi gazte-truke egingo ditu, azken urteetan bezalaxe. Kasu honetan, 16 urtetik gorako gazte talde bat Bulgariara joango da, hain zuzen ere Plovdid hirira, uztaileko bigarren astean (datak ez dira oraindik zehaztu). Beste gazte-trukean, kanpoko gazteei egingo zaie harrera, eta 14 eta 16 urte arteko Balmasedako gazteek parte hartu ahal izango dute. Truke hori uztailaren 22tik 28ra izango da. Truke horren bidez, Frantziako (Aki-

tania Berria) gazte talde bat Balmasedara etorriko da. Bi herrialdetako gazteek askotariko kirol- eta kulturajarduerak egingo dituzte, baita jokoak ere. Gainera, bisitaldiak egingo dituzte Balmasedan, Enkarterrin eta Bizkaian. Era horretan, gure hiribildura iristen diren gazteek gure ingurunea eta gazteen bizimodua ezagutu ahalko dituzte. Trukeren batean parte hartu nahi baduzu, zatoz BalmaZra aurretiko izenematea egin eta informazio gehiago

jasotzeko. Gogorarazten dizugu TrukeZ gehien dituztenek aukera handiagoa izango dutela trukeetan parte hartzeko. Dena den, gainerako pertsonek ere parte hartzeko aukera izango dute; beraz, ezin egin zalantzarik eta eman izena. Izena emateko epea apirilaren 24ra arte (asteazkena) egongo da zabalik.

LGTBIQfobiaren aurkako eguneko tailerra

Maiatzaren 17an (Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna), gaztetxokoan 14 urtetik gorako gazteei zuzenduriko tailer bat egingo da; bertan, gizarteko sinboloak, esanahiaren eraikuntza eta horiei ematen zaien interpre-

tazioa aztertuko ditugu, neska edo mutila izateak zer esan nahi duen hausnartuko dugu eta gizartea alda dadila eskatzen duten pertsonekiko enpatia-ariketa bat egingo dugu. Ikuspegi analitiko eta sentsibilizatzaile batetik abiatuta, transek eta

homosexualek bizi dituzten egoeren konplexutasunari buruz hitz egingo dugu, baita egunez egun euren errealitatean aurkitzen dituzten zailtasunei buruz ere.

"BalmaZ boluntarioak" Balmasedako Udaleko Gazteria Zerbitzua berriz ere elkarlanean arituko da León Trucios egoitzarekin. Proiektuaren helburua da gazte talde batek dinamizazio-lanak egitea, harremanak eta lankidetza hobetzeko eta hainbat adinetako pertsonen artean esperientziak eta ezagutzak trukatu ahal izateko. “BalmaZ Boluntarioak” bi kolektiboentzat onuragarria den proiektua da, beraz: adinekoek bizitasuna eta

autoestimua hobetuko dituzte; gazteek, berriz, adinekoei buruz duten iritzi positiboagoa garatuko dute. Joan den urtean, hogeita hamar neska-mutilek hartu zuten parte “boluntariotza eta asoziazionismo” programan; hain zuzen ere, zenbait arratsalde dinamizatu zituzten egoitzan. 2019an, dagoeneko 4 neska boluntario ditugu. Lerro hauen bidez proiektuan parte hartzera animatu nahi zaitugu; ziur enpatia lant-

zeko eta desberdina denarekiko tolerantzia hobetzeko lagungarri izango zaizula. Guztiok zaudete gonbidatuta; dena den, aurretik BalmaZtik igaro beharko duzue izena emateko. Informazio gehiago: 946800240 eta Whatsapp bidez: 688806312.


Apirila 19

KIROLA

¡Zorionak txapeldunak! Martxoaren 31n, Balmaseda Hiribilduko 2013ko Aurrebenjaminen I. Txapelketa egin zen Salinillasen. Antolatzaileak aho bete hortz geratu ziren Salinillasera txikiak ikustera hurbildu zen jende-multzoarekin. Taldeak ilaran jaitsi ziren zelaira, ordezkatzen zuten taldearen bandera eskutan. Balmaseda futbol-klubak lortu zuen txapeldunaren garaikurra, parte hartu zuten lau taldetan (Santurtzi, Retuerto, Ortuella eta Balmaseda) onena izan baitzen. Neska eta mutil guztiak poz-pozik geratu ziren, sailkapenean lortu zuten postua gorabehera. Pozik joan ziren etxera euren garaikurrarekin, dominekin, Menesa okindegiko txoripanak jan ondoren. Txapelketako antolatzaileek egindako ahaleginak merezi izan zuen neska-mutilen poz-aurpegia ikusteagatik. Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiogu berriro laguntzaileei, euren laguntzarik gabe ezinezkoa izango baitzen txapelketa antolatzea. Datorren urtera arte!

11

Laburki Mendi Taldearen hurrengo irteerak Balmasedako Mendi Taldeak Aste Santuan (apirilaren 18tik 22ra) txango bat antolatu du Malagako mendietatik: Maroma (2.069 m), Caminito del Rey eta Torcal de Antequera (1.335 m). Bidaia honek izan duen eskari handiaren ondorioz, ez da lekurik geratzen. Hala ere, itxarote-zerrenda bat ireki dute lekuren bat geratzen bada, joateko aukera izateko. Bestalde, maiatzaren 19an irtenaldi bat egingo da Umión mendira(1. 434 m), Orbañanosen (Burgos). Informazio gehiago 946800646 telefonoan edo posta elektroniko bidez: info@balmasedamenditaldea.net. Bestela, taldearen webgunea ere kontsula dezakezu: www.balmasedamenditaldea.net.

Pilota-egutegia Aurrebenjaminak: maiatzaren 4an Sestaoren contra eta Santurtziren kontra. Benjamin B: maiatzaren 11n Gallartaren kontra. Alebin A: maiatzaren 4an Santurtziren kontra. Alebin B: maiatzaren 4an Sestaoren kontra.

HEZKUNTZA

Ikastolan euskara aldarrikatuz Urtero lez, Euskal Astea ospatu dugu ikastolan egitarauko gonbidatu nagusi gisa KORRIKA izan dugularik. Aste osoan zehar ekintza desberdinak izan ditugu, gurea soilik den altxor bakanetakoa euskal astearen bidez omendu eta gure ohituretan KLIKA egiteko asmoarekin. Ekintza hauetan familiaren parte hartzea sustatu nahi izan da KORRIKAN haiekin batera joanez edota gurasoak ipuin kontalari bilakatuz. Astean zehar herri kirolak, ipuinak eta euskaldun baten esperientziaren inguruko hitzaldia izan genuen bes-

teak beste. Gainera, aste santuko opor aurreko egunean giza kate bat eratu genuen, gure hizkuntzak ezinbesteko duen elkartasuna sinbo-

lizatu eta berau indartu nahian. EUSKARAZ BIZI NAHI DUGULAKO, IKA-IKA-IKA…!!

Ohi den bezala, apirilaren 27an (larunbata), Alberto Barcenilla memorialean, gizonezkoen partidak jokatuko dira, eta apirilaren 28an (igandea) emakumeek jokatuko dute, Marian San Cristóbalen oroimenez.


12

Laburki Erretiratuen Elkartearen hurrengo jarduerak Erretiratuen Elkarteak antolatu dituzten hurrengo jardueren berri eman digu. Maiatzaren 8tik 14ra, Andaluziara egingo dute bidaia. Sevilla, Jerez, Cádiz, Puerto de Santa María, Vejer de la Frontera, Conil, Sanlúcar, Zaldiaren Azoka eta herri zuriak bisitatuko dituzte. Bidaiaren prezioa 598 eurokoa izango da pertsona bakoitzeko, eta honako hauek hartuko ditu barne: -Bilbo - Sevilla / Jerez - Bilbo hegaldiak. -Autobusa ibilbide osoan zehar. -7 gaueko egonaldia. -Ibilbidearen araberako erregimena. -Edariak barne (ura/ardoa) bazkari eta afarietan. -Gidari laguntzailea helmugan zirkuitu osoan zehar. -Bazkari hitzartua jatetxean (herri zuriak). -Gidari ofiziala Sevillan. -Gidari ofiziala Cádizen. -Ardo-bodega baterako sarrera, Puerto de Santa Marían. -Zaldi Artearen Errege Eskolarako sarrera. -Tío Pepe bodegarako sarrera. -Bazkaria Jerez de la Fronteran. -Bidaia-asegurua. -Aireportu-tasa. Bidaiaren egitaraua zehaztu edo zalantzak argitzea nahi baduzu, Elkartearen lokaletara hurbil zaitezke (Magdalena 3). Animatu eta erreserba ezazu lekua!

Feria del Caballo

UdalBerriak

GIZARTE EKINTZA

GIZA ESKUBIDEEN DEFENTSAN Hilabete berezia izan da martxoa, beste herrialde batzuetatik Balmasedara emigratu zuten pertsona guztiei eskainia, horiek integra daitezen, jendearekin parte hartzeko eta hitz egiteko, dantzatzeko eta askotariko jarduerak gauzatzeko espazioa partekatu dezaten. Oscar, Marlene, Ignacio eta Clementine izan dira martxoan zehar argitaratutako bideoen protagonistak. Beren esperientziak eta iritziak kontatu dituzte mito faltsuak eraitsi eta herri honetan oso ondo sentitzen direla erakusteko. Balmasedako Udaleko Immigrazio Sailak bultzatutako ekimen berezi honetaz gain, jarduera gehiago antolatu dira Arrazagatiko Bereizkeria Deuseztatzeko Nazioarteko Egunaren (martxoak 21) inguruan. Munduko idunekoen tailerra, kartel eta eslogan lehiaketa, artibismoa eta magia, edo “Ciudadanía en Movimiento” kanpainaren kaleko jarduerak izan dira hilabete honetan burututako proiektuak. Honekin batera, Eneko Corral zoriontzeko aprobetxatu nahi ditugu lerro hauek; kartel eta eslogan lehiaketaren irabazlea izan baita, “TOLERARTE, Dale color a tu mundo” goiburuarekin. Zorionak Eneko!

Emilio Cayónek 100 urte bete ditu Apirilaren 4an, Emilio Cayón Gómezek ehun urte bete zituen. Mendeurrenaren ospakizun-ekitaldian, senideek eta Balmasedako Las Laceras egoitzako lagunek eta langileek lagundu zuten; gaur egun, egoitza horretan bizi baita. Kasu hauetan gertatu ohi den moduan, Balmasedako alkatearen eta Bizkaiko Foru Aldundiko teknikari baten bisita ere jaso zuen, eta hainbat opari egin zizkioten. “Zorionak zuri” abestu ondoren, kandelak itzali eta opari gehiago ireki zituen; oraingoan, senideenak. Trenei buruzko liburu bat oparitu zioten eta izugarri gustatu zitzaion; izan ere, Emilio trenbideetako langilea izan zen, eta seguru oparia ilusio handiz jaso zuela.


Apirila19

Alokairua

13

Salmenta

-40 bat urteko emakumea, Balmaseda edo inguruetan pisu bila. 669244675. -Lonja alokairuan Matin Mendia pasealekuan. 669811831.

- Artikulatutako ohea salgai, egurrezko 5 planoz osatua (90x180). Elektrikoa da eta mandoa dauka; gainera, ez da iaia erabili. 200 â‚Ź eta koltxoia opari. Zelako pagotxa! 676030502. - Pisua salgai Espinosa de los Monterosen. Oso argitsua, 80 -Mendekotasuna duen pertsonak oinarrizko zaintza (garbitu eta jantzi) behar du aste- m2, 2 komun, 3 logela, sukaldea eta egongela. Altzariak buru eta jai egunetan: 10:30-11:30, 16:30-17:00 eta 21:00-22:00 gutxi gora behera. dauzka. 650312244. Ahal izanez gero, erreferentziak dituen pertsona eta Balmasedakoa. 655690025. - Garajeko partzela saldu edo alokatzen da. Partzela itxia, ar-Barneko neska eskaintzen da adineko pertsonak zaintzeko. Esperientzia zabala. gia eta urarekin, eta sabai-gaina jartzeko aukerarekin. Felix 622286166. de la Torre kalea. 609448432/ 686899526. -Agureak zaintzeko neska eskaintzen da. Titulazioarekin eta esperientziarekin egoit- -Artikulatutako oheak stocken. Ekonomikoak. 669811831. zetan. 650312244. -Etxe adosatua saltzen da Villanueva de Mena herrian. 4 loge-Garbiketan, haurren edo adineko pertsonen zainketan lana bilatzen duen neska. Bai- la, sukaldea, 2 egongela, 2 komun, 2 autorentzako garajea, ta manikura, pedikura edo ileapaindegian ere. 688633382. txokoa eta lorategia. Gasolio-berogailua. 200.000 euro. -Gizonezkoei doan ilea mozteko eskaintzen den neska 663414108 (Ione). 679597404.

Lana

HERRITARRAK Balmasedako gazteluari buruzko herritarren parte-hartze programaren 1. saioa

Joan den martxoaren 21ean, Balmasedako gazteluari buruz hitz egiteko herritarren lehen parte-hartze tailerra egin zen. Bilera hori Gaztetxokoan egin zen, eta bertan Balmasedako hainbat herritarrek parte hartu zuten. Esperientziak, ideiak eta beharrak plazaratu zituzten. Gaztelura iristeko eskaileraren proiektu teknikoa egingo duen arkitekto eta ingeniari taldeak, Under Lab Projectek, dinamizatu zuen tailerra. Saioan, lursailaren eta eskaileraren ezaugarrien aurkezpen txikia egin zen. Gero, hiru dinamika parte-hartzaile egin zituzten, gaztelu hori herritarrentzat zeinen garrantzitsua den ulertu ahal izateko. Ondoren, bertaratu guztiek jarduketen lehentasunak zehaztu zituzten. Parte-hartzaile gehienek adierazi zuten lehentasun nagusia eskailera gaitu eta erabilgarri jartzea zela, gaztelura iritsi eta kultura-ondare horretaz gozatu ahal izateko. Gainera, baranda bat jartzeko beharra ere aztertu zen, bertaratzen diren herritarrak modu seguruagoan igo eta jaitsi daitezen. Horrez gain, bertaratu ziren herritarrek adierazi zuten garrantzitsua zela mailak sakon garbitzea. Bukatzeko, hurrengo faseetan eskaileren drainatzea hobetzeko aukera ere aipatu zen.

San Severino jaien diseinurako deialdia Putxeraren Kofradiak eta Balmasedako Udalak deialdi hau luzatu dute San Severino jaiak, bere garaikurrak eta lehiaketa honen izen-ematearen dirubilketaren xedea diseinatzeko deialdi honetan parte hartu nahi duten pertsona guztientzat. - Jaietarako kartelaren proposamena norberak eginiko diseinu originalarekin, kartelak, flyerrak, egunkariko iragarkiak eta zeregin hauetarako beharrezkoa den iragarki sorta osoa serigrafiatzeko formatu egokietan. - Garaikur ezberdinen lau linea. Alde batetik, lehengo, bigarren eta hirugarren sariak. Bestetik, laugarrenetik hamargarren sailkatura arteko sariak. Ondoren, hamaikagarren eta hogeigarren sailkatuaren arteko sariak. Eta azkenik, tokiko lehen hiru sariak. Guzti horiek diseinu eta aurrekontu egokia izan beharko dute. - Izen-ematearen bilketaren xedea: Putxeren Nazioarteko Lehiaketako izenemateen dohaina jasoko duen elkarte edo pertsonaren gaineko proposamenak jasoko dira. Proposamen guztiak posta elektroniko bidez bidali beharko dira honako helbide honetara: cofradiadelaputxera@gmail.com. Chuchi eta Rosik eskerrak eman nahi dizkio Las Laceras egoitzari "Bertako langileek pazientzia eta maitasun handiz tratatzen dituzte gaixoak eta senideak; horrek dena errazten du. Mila esker bihotz-bihotzez."Chuchi eta Rosi. Ioseba Andoni Javier Cuetosek Balmasedaren sorreraren VIII. mendeurreneko ekitaldien grabazio originalak eta baliabide-irudiak eman dizkigu; ikusentzuneko material guztia Betacam sisteman dago. Jakin dadin eta esker ona adierazteko esan dugu.


14

UdalBerriak

Apirila 19

Agenda - Pausoen prozesioa Ostegun

Viernes Santo 2018

Bestelakoak Udaltzaingoak aurkitutakoak Apirilaren 12an, Udaltzaingoak honako hauek aurkitu ditu: betaurrekoak, belarritako bat, bi giltza eta kirola egiteko eskumuturrekoa.

Hurrengo asteak KZgunean Balmasedako KZguneak goizeko ordutegia izango du apirilean (astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara). Maiatzean arratsaldeko ordutegia izango du (16:00etatik 20:00etara). Kurtsoak: - Facebook. Erabiltzaile gehien

duen sare soziala: apirilaren 23tik 26ra, 11:00etatik 13:00etara. - Instagram: apirilaren 29an eta 30ean, 11:00etatik 13:00etara. - Enplegua lortu: maiatzaren 2an eta 3an, 18:00etatik 20:00etara. - PCa, teklatua eta arratoia zerotik erabiltzen ikasi: maiatzaren 15etik 17ra, 18:00etatik 20:00etara. - Trena Ofimatikoak – LibreOffice: maiatzaren 20tik 31ra, 18:00etatik 20:00etara. Urruneko ikastaroak honako helbide honetan kontsulta ditzakezu: www.kzgunea.eus

LANDER ONDOVILLA OTEGUI -ABOKATUA-

Foru plaza, 4-3ºF 48800 BALMASEDA (Bizkaia)

Telefonoa 626 09 28 92 Faxa 94 680 16 37

- Zinema“El niño que pudo ser rey”: apirilaren 27an, 19:30ean; apirilaren 28an, 17:00etan. - Bigarren eskuko azoka: maiatzaren 4an 10:00etatik 15:00ak arte, Martín Mendia kalean. - “Manuel de Gotor 30 aniversario, Más que piel”: ekainaren 9ra arte, La Encartadan. - LGTBIQfobiaren aurkako tailerra: maiatzaren 17an, Gaztetxokoan. - XII Torneo Minibasket Villa de Balmaseda: apirilaren 27an, Errotarena Kiroldegian.

Santua, apririlak 18, 19:00etan San Severino plazan. - Azken afaria: Ostegun Santua, apirilak 18, 21:30 ean, San Severino plazan. - Pilatoren epaiketa: Ostiral Santua, apirilak 19, 9:30ean,. - Gurutze-bidea: Ostiral Santua, apirilak 19, 10:30 ean, Balmasedako kaleetatik. - Ehorzketako prozesioa: Ostiral Santua, apirilak 19, San Severino plazan. - Isiltasunaren prozesio: Ostiral Santua, apirilak 19, San Severino plazan. - Bisita gidatuak Alboan: Ostegun Santua, 12:00 y 19:00etan. San Severino plazan. - Magdalenako haurren prozesioa: apirilak 26, 21:30ean; apirilak 27, 10:30ean, udaletxe azpian - Santo Domingoko gurutze bidea: apirilak 27, 21:00etan; apirilak 28, 10:30ean , Udaletxe azpian - Haurreskolako matrikulzaioa: maiatzaren 2tik 10era - Ate irekiak haurreskolan: maiatzaren 22an, 16:30 ean eta 18:00etan, Presa Encimera 7. - Batxilergorako prematrikulazioa: maiatzaren 2tik 14ra, 9:00etatik 14:00ak arte. - Doako aholkularitza juridikoa: 9:30etik 12:30era: maiatzaren 6an eta 20an. 16:30etik 19:30era: apirilaren 29an, maiatzaren 13an eta 27an. - Azoka Turtziosen: maiatzaren 1ean. - La forza del destino: apirilaren 26an, 20:00etan, Klaret Anztokian. - Gospel gaua: apirilaren 25ean , 20:00etan, San Severino elizan. - Zinema “Dolor y gloria”: apirilaren 26an, 20:00 etan; apirilaren 27an, 22:30ean ; apirilaren 28 y 29an, 19:30ean, Klaret Antzokian.

Profile for Balmaseda Udalberriak

Udalberriak 227 (Euskara)  

Balmasedako Udal Aldizkaria Apirila 2019

Udalberriak 227 (Euskara)  

Balmasedako Udal Aldizkaria Apirila 2019

Advertisement