Page 1

DOAKO ALEA - ALE KOPURUA: 4.200 - GURE UDALAREN INFORMAZIOA - 15. URTEA - ABENDUA 2017 - 212. ZK.


2

Laburki

UdalBerriak

GABONAK

UGP ETA GABONETAK 2018ko Gabonetako Haur Parkea

Eguberrietako zuhaitz bizien bilketa Familia askok ez daki zer egin bere zuhaitz biziarekin Eguberriak igaro ondoren. Hori bada zure kasua, Ingurumen Arloak bilketa-gune bat jarri du horiek birziklatzeko. Urtarrilaren 15era arte utzi ahal izango dira udaletxean. Informazio gehiago nahi baduzu, deitu 946 80 00 00 telefonora eta galdetu Gorkaz.

Zoko Maitearen zorion-agurra Zoko Maiteak Gabon eta urte berri zoriontsuak opa dizkie Balmasedako herritar guztiei, bereziki elkarteko kideei. Zorionak eta urte berri on!

Erretiratuen Elkartearen zorionagurra Balmasedako Erretiratuen Elkarteak 2018 zoragarria opa nahi die bere bazkideei, eta goraintzi eta zorionik beroena eman nahi die gure hiribilduko herritar guztiei.

Aurtengo Gabonetan ere, urte berria heldu dela ospatzeko, haur-parkea izango dugu Balmasedan urtarrilaren 2tik 5era, 11:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara bitartean. Hilaren 5ean goizez baino ez da egongo zabalik. Ahalegina egin dugu jarduera hezigarri gehiago, teknologia berrien inguruko jarduerak eta 14 urtera arteko haurrengan balio moralak sustatzen dituzten taldekako jarduerak antolatzeko. Aurten, udal-pilotalekua Erdi Aroko gotorleku bilakatuko da, eta garai hartako abentura eta jolas guztiak bilduko dituen gune magikoa izango da. Hala, aisialdi-gune horretaz familian gozatzera gonbidatzen zaituztegu. Denetarik egongo da: bola-igerilekua, psikomotrizitatea txikienentzat, zenbait puzgarri, ludoteka bat hainbat txokorekin (jolas erraldoiak, har handia, koloreztatzeko txokoa‌), zutoin eraislea, game zonea bideo-jokoekin, ohe elastikoak, familian egiteko kirol-jolasak, makillajea, eskulanen tailerrak‌ Bestalde, urtarrilaren 3an, 18:30ean, Pinilla magoaren ikuskizunaz gozatuko dugu; hilaren 4an txokolate-jana egingo da 19:00etan; eta azken egunean, 12:30ean, Partymanek haur-parkea girotuko du aurtengo edizioari bukaera emateko.

Gabonetako mahai erdiko apaingarrien lehiaketa eta erakusketa AECCk Gabonetako Mahai Erdiko Apaingarrien XIX. Lehiaketan parte hartzera gonbidatzen zaitu. Doan eman daiteke izena, eta erabilitako materialek ezingo dute 18 eurotik gorako kostua izan. Gorostia baldin badute, kanpoan geratuko dira. Izena emateko egunak abenduaren 19a (18:00etatik 20:00etara) eta abenduaren 20a dira (11:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 17:00etara), Klaret Antzokian. Epaimahaiaren erabakia abenduaren 20an bertan ja-

kinaraziko da, 18:00etan, eta hobekien sailkatutako lau mahai-erdiak sarituko dira. Gainera, sari gehiago ere badaude, eta sariak banatzeko ekitaldian dauden parte-hartzaile guztien artean zozkatuko dira. Aurkeztutako lanak Klaret Antzokian erakusgai jarriko dira, abenduaren 21ean eta 22an, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

kanta ezagun batzuk ere ez. San Severinoko elizan izango da 20:15ean.

Olentzero Balmasedan Olentzero ez da faltako urtero Balmasedako haurrekin izaten duen hitzordura. Ohi bezala datorren abenduaren 24an iritsiko da, 18:30ak aldera, bere lagun magikoekin batera. San Severino plazan jasoko du txikien nahi eta eskaeren berri eta gero Hedegile eta Martin Mendia kaleak ibiliko ditu.

Kultura-arteko Eguberri apaingarrien haur-tailerra

"Goa!zen" Gazteenen artean arrakasta handia bildu duen telesaila Klaret Antzokira iritsi da antzerki gisa. Abenduaren 22an egingo da, eta eskari handia dagoenez bi saio programatu dira. Lehenengo saioa 17:00etan izango da, eta bigarrena 19:00etan. Basabakabi kanpamentuko pertsonaien abenturez gozatu nahi baduzu, joan laster txartelak erostera, oso gutxi geratzen baitira. Prezioa 7 euro da.

Jakin nahi duzu nola ospatzen dituzten Gabonak munduko beste leku batzuetan? Abenduaren 27an eta 28an kultura-arteko Eguberri apaingarriei buruzko haur-tailer bat egingo da, ikasi eta ondo pasatzeko. Lehenengo eguna 5 eta 8 urte arteko haurrentzat izango da; bigarrena, aldiz, 9 eta 11 urte artekoentzat. Emakumearen Etxean egingo da, 11:00etatik 12:30era. Doako tailerra bada ere, aurrez izena eman behar da Emakumearen Etxean bertan.

Eguberriko kontzertua Kolitzak abesbatzak abenduaren 23an (larunbata) emango du Eguberriko kontzertu tradizionala. Azkoaga bandarekin eta Kolitza Gazte taldearekin batera arituko dira, eta prestatzen ari diren albumerako zuzenean grabatzeko baliatuko dute aukera. Errepertorioan ez dira faltako Madinaren Aita Gurea, Verdiren Vergine degli Angeli, Cantique de Noel (Adam), Gloria (J. Lanza), Pueri Concinite (H.Von Hereck) eta Aurtxoa Seaskan (G. Olaizola), ezta beste Gabon-

“Aztikeriak� haurantzerkia Txoborro eta Tor magoak sekulako aztikeriak prestatu dizkigute Gabon hauetarako. Sekulako ilusioak, eskapismoa eta umore handia, familian gozatzeko, datorren abenduaren


Abendua 17

KO PROGRAMAZIOA 27an 18:00etan Klaret Antzokian. Hori guztia, publikoak ikuskizun itzelagoan konplize izatea eta parte hartzea bilatuz betiere. Ez duzu sinetsiko zure begiek ikusten dutena! Sarrerak dagoeneko ohiko tokietan salgai daude 4 euroan.

Errege Magoen desfilea

“Futbolariak eta Printzesak” haurantzerkia Eta hurrengo egunean, abenduaren 28an, familia osoarentzako beste proposamen bat ordu eta toki berean, Eidabe Ekimen Kulturalaken eskutik. Odei eta Lur besteen aldean desberdinak direla sentitzen dute, ez dituztelako bete nahi ezartzen dizkieten arauak. Lurrek Lur izan nahi du, eta Odeik Odei, eta ez dute nahi inork nola portatu behar duten esatea. Eszena laburrez osatutako komedia azkar honetan hautsi egiten dira topiko sexistak, eta umorea jartzen zaie berdintasuna zailtzen duten eguneroko egoerei. Gogoan izan: 18:00etan Klaret Antzokian. Lortu zure sarrerak 4 euroko prezio bakarrean ohiko guneetan.

“Oliver Twist” musikala Let’s Dance konpainia artistikoak, bere ekoizpenen hamargarren urtemugan, “Oliver Twist” musikal zoragarria aurkeztuko du, Charles Dickensen klasikoaren egokitzapen ederra.

Londres viktoriarreko Oliver umezurtzak abentura liluragarriak bizi ditu askotariko pertsonaien artean, abesti eta dantza artean biziko ditugun pasadizo zirraragarriekin. Eszenan, 80 pertsonaia baino gehiagok hezurmamitzen dute magiaz eta abenturaz betetako istorio bat, bihotz oneko ume bakarti horren kontakizun ederrean barrena. Kantua, dantza, misterioa, abenturak… Ez ezazu galdu emankizun ikusgarri hau, Klaret Antzokian, abenduaren 29an 19:00etan. Sarrera-txartelak, 10 euroan, dagoeneko salgai daude Kutxabanken eta antzokiko txarteldegian.

Gabonetako koroen tailerra Abenduaren 29an, bi orduz, Gabonetako koroak egiten ikasi ahal izango dugu, atean edo nahiago dugun lekuan zintzilikatzeko. Doan irakatsiko da, Emakumearen Etxean, 11:00etatik aurrera. Izena eman lehenbailehen han bertan. Helduentzako tailer bat da.

Errege Magoek Balmasedara etorriko direla baieztatu dute. Urtarrilaren 5ean etorriko dira, arratsalde eta gau magikoak baitira. Zuzenean iritsiko dira Ekialdetik, haur guztiak hartu eta Gabon hauetarako zer nahi duten jakiteko. 18:30ak aldera San Severino plazan izango dira, karrozekin Enkarterriko etorbidean eta Alde Zaharrean zehar desfilatuko du ondoren.

3

Laburki Gabonetako saskien zozketa Aurten ere, Udala berriz arituko da Erretirodunen Elkartearekin elkarlanean Gabonetako saskien ohiko zozketan. Oraingo honetan, 50 saski jarri dira, eta abenduaren 21ean zozketatuko dira, 17:00etan, elkarteko bazkideen artean.

Sakelako egutegia Datozen egunotan, 2018. urterako egutegia duen sakela-triptikoa banatuko du Udalak. Ohikoa den moduan, gure udalerriko garraio publikoaren ordutegia eta hainbat telefono-zenbaki interesgarri jaso dira bertan.

Euskarazko produktuen katalogoa Garai hau bereziki egokia da liburuak, musika, jolasak eta kultura- eta jolas-produktuen zerrenda luzea erosteko. Zergatik ez euskaraz? Urtero bezala, nobedadez beteta iritsi zaigu euskarazko produktuen katalogo berria. Ezagut itzazu katalogoa.eus web-orrian, proiektu horren web-helbidean. Etengabe berritzen da 0 eta 12 urte arteko haurrei onena eskaintzeko, eta gurasoentzako atal bat du, halaber. Pintura, burdineria, paper pintatuta, etxeko tresneria eta opariak Aldapa, 16/18 Tel. eta Faxa: 946 801 752 Balmaseda

Decoraciones Javi


4

Laburki Gabonetako apaingarriak egiteko tailerrak La Encartadan Boinas La Encartada Museoak tailerren programarekin jarraituko du Gabonetako oporraldian. Egunero eta urtarrilaren 5era arte, apaingarriak egiteko bi tailer eskainiko dira, adinaren araberakoak. Pertsona bakoitzak euro bateko prezioa ordaindu beharko du. Tailerrak 12:00etan hasiko dira eta ordu eta erdi iraungo dute. 5 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzentzen zaizkie. Nahitaezkoa da erreserba egitea. Horretarako, deitu 946800778 telefono-zenbakira edo idatzi laencartada@bizkaia.eus helbidera.

La Roblako trenbideari buruzko erakusketa San Roque hotelean La Roblako trenbidearen 125. urteurrenari buruzko argazki-erakusketa egongo da ikusgai urtarrilaren 21era arte. Euskotren enpresa publikoaren jabetzako Burdinbidearen Euskal Museoak egin du erakusketa, La Roblako trenbidearen lehen atala, Balmasedaren eta Espinosa de los Monterosen artekoa, duela mende eta laurden zerbitzua ematen hasi zela gogora ekartzeko. Denborak aurrera egin ahala, Europako bide metrikoko linea luzeena bihurtu zen.

Zinemari buruzko hitzaldia Fina Salegi ekoizleak eta Fernando López Castillo zinemagileak zinemari buruzko hitzaldia emango dute datorren urtarrilaren 27an (larunbata), 18:00etatik 20:00etara, Kultur Etxean. Zehazki, zazpigarren artearen ekoizpen eta zuzendaritzari buruz arituko dira euskal zinemagintzan eskarmentu handia duten bi profesional horiek. Argigarri gisa, Fernandok zuzendutako dokumental laburra proiektatuko dute.

KULTURA

Zinema Klaret Antzokian SUBURBICON Urtarrilak 6, 7 eta 8: 19:30ean. Generoa: krimena, komedia. Zuzendaria: George Clooney. Aktoreak: Matt Damon, Julianne Moore, Noah Jupe, Glenn Fleshler. Ez da gomendagarria 16 urtetik beherakoentzat. 50. hamarkadaren amaiera. Kanpoaldeko auzo aberats batean, non etxeak oso antzekoak eta handiak diren, bizitza perfektua dela dirudi eta lasaitasun-giroan bizi dira denak. Baina tokiko harmonia hautsi egingo da familia afro-amerikar bat auzora iristen denean. PERFECTOS DESCONOCIDOS Urtarrilak 12: 20:00etan. Urtarrilak 13: 19:30ean eta 22:30ean. Urtarrilak 14 eta 15: 19:30ean. Generoa: komedia dramatikoa. Zuzendaria: Álex de la Iglesia. Aktoreak: Belén Rueda, Eduardo Noriega, Dafne Fernández, Juana Acosta, Ernesto Alterio, Eduard Fernández eta Pepón Nieto. Ez da gomendagarria 12 urtetik beherakoentzat. Ilargi-eklipse batek hiria sorgindu duela dirudi eta gure protagonistengan eragin handia du. Afaltzeko elkartu diren lagun-taldea dira. Dena doa behar bezala, ideia bat burura etortzen zaien arte. Zer gertatuko litzakete telefono guztiak mahaiaren gainean utziko balituzte, beste guztien eskura? QUE BAJE DIOS Y LO VEA Urtarrilak 19: 20:00etan. Urtarrilak 20: 22:30ean. Urtarrilak 21 eta 22: 19:30ean. Generoa: komedia. Zuzendaria: Curro Velázquez. Aktoreak: Karra Elejalde, Alain Hernández, El Langui, Joel Bosqued. Ez da gomendagarria 7 urtetik beherakoentzat. Porrot egiteko zorian dagoen monasterio bat salbatzeko aukera bakarra Europa mailako "Champion Clerum” futbol-txapelketan parte hartzea da.

Segurtasun arrazoiak direla eta, 10 urtetik beherako haurrak 18 urtetik gorako pertsonak lagun dituztela

Erlijiosoek besterik ezin dute izena eman. Saria lortuta monasterioa luxuzko hotela bilakatzea saihestuko lukete. Arazo bakarra dago: monasterioan batek ere ez daki futbolean jokatzen. PADDINGTON 2 Urtarrilak 20: 19:30ean. Urtarrilak 21: 17:00etan. Generoa: animazioa, komedia. Zuzendaria: Paul King. Egokia da 6 urtetik gorako haurrentzat. Gruber jaunaren antzinako gauzen dendan, Paddington hartzak pop-up liburu liluragarria aurkituko du. Izeba Lucy-ri bere mendeurrenean emateko opari bikaina da. Baina liburua erosi ahal izateko, Paddingtonek lan bitxi batzuk egin beharko ditu. Dena nahasiko da liburua lapurtzen dutenean. Orduan, Paddingtonek lapurra harrapatu beharko du, Brown familiaren laguntzarekin. THE DISASTER ARTIST Urtarrilak 27: 19:30ean eta 22:30ean. Urtarrilak 28 eta 29: 19:30ean. Generoa: drama, komedia, biografia. Zuzendaria: James Franco. Aktoreak: James Franco, Dave Franco, Seth Rogen, Alison Brie. The disaster artist filmak Tommy Wiseau eta Greg Sestero aktoreen arteko harremanaren hasiera kontatzen du. Wiseau aktorea, idazlea eta The Room (2003) kultuzko filmaren zuzendaria da. Citizen Kane filmaren maila duela diote, baina film txarren artean. Era berean, filmean bi pertsonaiek euren ibilbideetan bizi zituzten arazoetan sakontzen da, bai eta ondoren eginiko filmekin lortu zuten arrakastan ere.

ko ila azken ordu Ikuskizunen sa go da de aldaketen men

sartu ahal izango dira udal zentroetara eta haien ardurapean egongo dira.


Abendua 17

Euskadiko sarean ditugun museoak Gure museoen kalitatea bikaina da, eta horren erakusgarri da duela gutxi Euskadiko Museoen Sarean sartu direla hiribilduko Historia Museoa eta Balmasedako Pasio Bizidunaren In-

terpretazio Zentroa. Lehenengoak % 97,34ko nota lortu du, eta bigarrenak % 97,77koa. Bikain! Sare horretan sartu ahal izateko, Basquetour-ek ebaluatzen dituen bal-

5

Laburki

dintza sorta bat bete behar da. Eta horiek ebaluatzeko modua da ezkutuko bisitari batek bisitatzen duen zentroaren kalitatea balioztatzea. Zorionak biei, sarean sartzeagatik.

BERDINTASUNA

A25, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako ekintza bateratua Eskerrak eman nahi dizkiegu azaroaren 25a, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira antolatutako jardueretan parte hartu zuten guztiei. Udaleko Berdintasun sailak eguneroko borrokan jarraitzen du, gizarte-gaitz

hori ezabatzeko, elkarte, polizia eta gizarte-eragileen eskutik. Baina guztion borroka da hori. Era berean, gogorarazi nahi dugu etxeko tratu txarrak jasotzen dituzten emakumeentzako arreta-telefono bat dagoela (900840111), bai eta

genero-indarkeriari buruzko informazioa eta aholkularitza jasotzeko beste bat ere (016). "Ez nazazu horrenbeste maite eta maite nazazu hobeto�.

Ikastaroak Emakumearen Etxean Doako zerbitzu

Urtarrilean Berdintasun Arloak diruz lagundutako bi ikastaro jarriko dira martxan. Emakumearen Etxean irakatsiko dira. Oraindik lekua dago; beraz, gizon nahiz emakume izan, ez izan zalantzarik eta eman izena: - Psikologia eta Garapen Pertsonaleko ikastaroa: erabateko diru-laguntzarekin, otsailaren 5tik maiatza-

ren 7ra bitarte irakatsiko da, astelehenetan, 16:30etik 18:30era. - Ingeles praktikoko ikastaroa: asteazkenetan, 18:00etatik 19:30era, urtarrilaren 10etik martxoaren 21era. Partzialki diruz lagundua, hiru hilekoak 45 euroko prezioa izango du. -Emakumeak zinemaren bidez ahalduntzeko ikastaroa: erabat diruz lagunduta. Asteazkenetan eskainiko da, apirilaren 11tik maiatzaren 30era bitartean, 10:00etatik 12:00etara.

juridikoa

Berdintasun Arloak doako aholkularitza juridikoa jasotzeko zerbitzua jartzen du zure esku, legearen inguruan dituzun zalantzekin laguntzeko. Hitzordua eskatu behar da: -08:00etatik 12:30era. Abenduaren 11n, eta urtarrilaren 8an eta 22an. -16:30etik 19:30era. Abenduaren 18an, urtarrilaren 15ean eta 29an.

Masaje linfatikoa Datorren abenduaren 21ean, goizean, etor zaitez Emakumearen Etxera masaje linfatikoaren onurak probatzera. Saioek 32 euroko prezioa dute; izan ere, Berdintasun Arloak diruz lagundu ditu hein batean. Ezinbestekoa da aurrez hitzordua eskatzea.

Ikasteko tekniken tailerra Udalaren Gazteria Zerbitzua, BalmaZ, ikasteko teknikei buruzko tailer bat prestatzen ari da DBHko 1., 2., 3. eta 4. mailako ikasleentzat, Zubi Zaharra ikastolarekin eta Balmasedako BHIarekin elkarlanean. Bi orduko hiru saiotan, eskolako emaitzak hobetu ahal izateko funtsezkoak diren alderdiak landuko dira: motibazioko eta autoestimuko ariketak, azpimarratzeko teknikak, eskema eta laburpenak prestatzea, gaiaren arabera ikasteko modu egokia, eta abar. Tailerra urtarrilaren 2, 3 eta 4an irakatsiko da, 10:00etatik 12:00etara, Emakumearen Etxean. Lortu informazioa BalmaZ-en. Plaza mugatuak dira.

Oporrak Emakumearen Etxean Abenduaren 26tik 29ra bitartean Emakumearen Etxea goizez irekiko da bakarrik, zehazki 09:00etatik 13:00etara. Eta urtarrilaren 2tik 5era bitartean itxita egongo da, Gabonetako oporraldia dela eta. Barkatu eragozpenak.


6

Laburki

Informatikako aholkuak Eguberrietan Eguberri hauetan produktuak erostean, egiaztatu erosketa “https� web seguruetan egiten dela. Online denda arraroetan produktuak erosteak ez du zertan arriskutsua izan. Kontuz produktu oso merkeekin eta behar besteko informazioa ematen ez duten saltzaileekin. Egin zure erosketa modu seguruan. Eta ez baduzu zure kreditutxartelaren zenbakia eman nahi, hobe beste ordainketa-modu batzuk aukeratzen badituzu; adibidez, PayPal bidez ordaintzea. Zure mugikorretik Google Play edo iTunes bidez erosten baduzu, babestu zure erosketak pasahitzarekin (ezarpenen atalean egin dezakezu hori). Babestu produktu teknologikoak. Eguberrietan opari teknologikoak, ordenagailuak, telefono mugikorrak eta abar erosten dira. Ez baduzu teknologia berriak erabiltzen ohitura handirik, kontsultatu nola babes dezakezun zure ordenagailua, sortu pasahitz seguruak eta instalatu antibirus bat. Phising-a. Phisinga ziberdelinkuentzia mota bat da. Mezu elektroniko bat bidaltzen dizute zure bankukoa delako itxurak eginez, eta banku-datuak eskatzen dizkizute, baita PINa ere. Kontuz: zure bankuaren logotipoa eta antzeko posta-zerbitzari bat erabiltzen dute, baina egiaz ez dira zure bankukoak. Ezein bankuk ez dizkizu datu konfidentzialak Internetez eskatuko. Ez fidatu eta hartu neurriak. Orri batzuetan leihoak irekitzen dira, eta zure ordenagailuak nolabaiteko birusen bat duela esaten dizute. Leiho horretan klik egiten baduzu, orri batera bidaltzen zaituzte eta euren antibirusa erosteko. Eragiketa hori iruzurra da (scareware); infektatuta zaudela esaten dizute, baina benetan ez da horrela.

UdalBerriak

LANA

BIZKAIKO FORU ALDUNDIAK DIRUZLAGUNTZEN DITU LAN BERRI IKASTAROAK Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak 21.264 euroko dirulaguntza eman dio Balmasedako Udalari, zortzi ikastaro antolatzeko pertsona hauek lan-merkatu arruntean sar daitezen: 45 uretik gorako langabeak, denbora luzez lanik gabe egon diren pertsonak eta ezgaitasunen bat duten edo gizartetik baztertuak izateko arriskua duten pertsonak, baldin eta Bizkaian erroldatuta eta lan-eskatzaile gisa izena emanda badaude. Hauek dira ikastaroak:

Zortzi ikastaroak independenteak dira. Lehen sei ikastaroetan, ordea, logistikako prestakuntza integrala emate aldera, lehentasuna izango dute seietan izena ematen dutenek. Plazak libre geldituz gero sartu ahal izango dira ikastaro horietako batean parte hartu nahi dutenak. Parte hartu nahi duten langabeek bete beharreko baldintzak: -45 urte baino gehiago izatea. -31 urtetik gorakoa izatea eta lanik gabe denbora luzez egotea.

-% 33ko edo hortik gorako ezgaitasuna izatea. -Gizartetik baztertua izateko arriskuan egotea. -Bizkaian erroldatuta eta enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea. Abenduaren 18an irekiko da izena emateko epea. Interesdunek udaletxeko HAZen eman dezakete izena (Markes plaza 2). Han eskaera bete beharko dute, eta behar diren agiriak aurkeztu:

-NANaren fotokopia. -Lan-bizitza. -Gizartetik baztertua izateko arriskuan dagoela adierazten duen egiaztagiria. -Curriculum vitaea. Izena emateko epea urriaren 19an amaituko da. Informazio gehiago: Balmasedako Udaletxearen HAZ bulegoak. Markes plaza, 2. Telefonoa 946800000, ayto@balmaseda.eus.

Enkarterri Suspertzeko 2018-2019ko Plana Enkarterriko udalek, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak 12 neurri abiaraziko dituzte gure eskualdeko arazo zehatzei erantzuteko. Modu horretan, bultzada emango zaie gure lehiakortasunari, sektore-egiturari eta enpresa-inguruneari. Aldundiak 3,6 milioi euro jarriko ditu planari ekiteko. Enkarterri Suspertzeko 2018-2019ko Planaren barruan, honako neurri hauek jarriko dira martxan 2018ko urtarrilean: Enkarterrin enpresa-inbertsioa babesteko programa bat sustatuko da, Europar Batasunak onetsitakoa. Eskualdeko industria-sarea indartzeko, lehiakortasuna hobetzeko eta lanpostu berriak sortzeko proiektua abia-

tuko da. Ekintzailetza aurreratuko programa landuko da, enpresa- eta enpleguproiektu berriei bide emateko, bereziki gazteak eta emakumeak ardatz hartuta. Eskualdeko baso-baliabideak sozioekonomikoki aprobetxatzeko jarduerak egingo dira. Abeltzaintzako ustiategien errentagarritasuna hobetzeko eta nekazaritza-sektorera ekoizle berriak ekartzeko neurriak ezarriko dira. Eskualdeko industria-lurren katalogoa eguneratuko da, egungo industria-arloak garatuko dira eta industria-lurrean beste jarduera batzuk egingo dira. Langabeei (bereziki EEEtatik eta es-

kualdean itxitako enpresetatik datozenei) enplegu-eskaintza duten sektoreetarako prestakuntza emateko proiektua abiatuko da. BI630 errepidea hobetuko da, eta premiaz esku hartuko da Balmaseda-Malabrigo tartean. Enkarterriko trenbide-konexio eta -instalazioak hobetzeko plana landuko da. Banda zabala hedatuko da, jarduera ekonomikoko guneetan eta biztanleguneetan Interneterako konexioa dagoela bermatzeko. Eskualdeko Bizkaibusen lineak egokituko dira. Bizkaiko Foru Aldundiaren arreta integralerako bulego bat irekiko da Enkarterrin.


Abendua 17

Enpresa Proiektuen 9. Lehiaketa Iaz Balmasedak eskuratu zituen Enpresa Proiektuen Lehiaketak urtero antolatzen duen Enpresa Proiektuen Lehiaketako bi sari. Bederatzigarren edizio honetan, beste behin ere, enplegua eta oparotasuna sorrarazi nahi dira, aurreko lehiaketako irabazleek bezala esku artean enpresa-proiektu bat daukaten eta proiektua gauzatzeko gogo handia duten ekintzaileei lagunduz. Hori bada zure kasua eta zure ametsak egia bihurtu nahi badituzu, aurkez ezazu zure proiektua Behargintza-Enkarturreko bulegoan abenduaren 31 baino lehen, eta lehia zaitez lau sarietako bat lortzeko: Helduen kategoria: -1. saria: 1.500 euro eskudirutan eta Enkarterriko enpresa-mintegietako batean hiru urtez lokal bat doan erabiltzeko aukera. -2. saria: 1.000 euro eskudirutan. Gazteen kategoria: -1. saria: 2.000 euro eskudirutan eta Enkarterriko enpresa-mintegietako batean hiru urtez lokal bat doan erabiltzeko aukera. -2. saria: 1.000 euro eskudirutan eta lokal bat okupatzeko lehen saridunaren erraztasun berberak. Enkarterrin zure enpresa sortzeko leku bat dago. BehargintzaEnkarturrek, autoenplegu-zerbitzuaren bidez, prozesu guztian gidatuko zaitu. Informazio gehiago lortzeko, jo ezazu Behargintza-Enkarturrera (Enkarterri kalea 2, 1. solairua, Gueñes) edo Balmasedako Elkarwork-Gunera (Pío Bermejillo, 38).

MERKATARITZA Kaitxo jaio da, espezialitateko kafea eta Bean to Bar Inauguratu berri da Kaitxo, Balmasedako zerbitzu berria: espezialitateko kafeen (Bizkaian erregistratu den bakarra), txokolateen eta Bean to Bar tableten (estatu mailan oso gutxi aritzen dira honetan) mikrotxigorgailua da. Horrez gain, baina, askoz gehiago eskaintzen du; esate baterako, “Basic Txokolate espress” ikastaroa, bai enpresa zein honekin gozatu dezakeen edozein pertsonari zuzenduta. Obratzaile honetan (ez da denda), bere lokalak erakutsiko dizute pozez eta kafe zein txokolate dastatzea egiteko aukera ere izango duzu. Espezialitateko kafea izenak kafe-ale esklusibo batzuei egiten dio erreferentzia. Klima ezin hobean landatu izanda, bere usain gozo eta zapore paregabea delaeta desberdintzen da. Gaur egun definizio estandarra izan ez arren, berezitasun batzuk nabarmendu daitezke: Speciality Coffee Association of America (SCAA) elkartearen arabera, 100 punturen artean 80 edo gehiago ematen zaion kafeari espezialitate-

ko kafea kontsideratzen da. Etxean egindako produkzioaren bitartez lortzen da, parte hartzen duten guztiekin adeitsua da, ez dauka akatsik eta bere usaina, zaporea eta pertsonalitatea bikainak dira. Bestalde, Bean to Bar kontzeptua Ipar Amerikan sortzen da orain dela urte gutxi, eta etxean, modu finean, egindako barrako txokolateaz hitz egiten digu. Kafearen munduan espezialitateko kafea izango litzatekeena da. Parametrorik edo araurik ez badaude ere, bi edo hiru osagaiekin egindako barrako txokolatea dela esan dezakegu eta bere kakaoaleek prozesatze aldi laburra dutela, baina lan handia dago honen atzetik. Hori eta askoz gehiago aurki dezakezu Kaitxon (Enkarterri etorbidea 72). Harremanetan jartzeko, 657034266 telefonozenbakira deitu edota kaitxo2017@gmail.com helbide elektronikora idatz dezakezu.

7

Laburki Zure 20 euroek 30 balioko dute orain Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak txikizkako saltokietako salmentak sustatzeko Eguberri Kanpaina bat abiarazi du, 10+ Merkataritza Bonua izenpean. Adinez nagusiak diren eta Euskadin bizi diren guztiek bi 10+ Merkataritza Bonu erosi ahal izango dituzte, eta kanpainarekin bat egin duen Euskadiko edozein dendatan erabili, urtarrilaren 5era arte. Bonu horiek 20 euroko prezioa baina 30 euroko balio nominala dute; 10 euro gehiago, erosketa bakar batean gastatzeko. Bilatu kanpainaren seinalea Euskadiko dendetan eta eskura itzazu. Hurbileko saltokietan erabiltzeko dira soilik; hau da, betidanik hor, gure auzo, herri eta hirietan egon direnetan. Nahi duzun establezimenduan erabili ahal izango dituzu, eta baldintza bakarra da bonu bakoitza erosketa bakarrerako izatea. Bonu mugatuak dira; izan ere, 250.000 atera dira EAE osorako. Saltokia bazara eta kanpainarekin bat egin nahi baduzu, abenduaren 22ra arte duzu aukera. Informazio gehiago Merkataritzako Bulego Teknikoan (Pío Bermejillo 38).

Erakusleihoen Lehiaketa Abian da Bizkaiko aurtengo Erakusleihoen Lehiaketa, Bilboko Merkataritza Ganberak urtero antolatua. “Konekta zaitez komertzioarekin" lelopean, komunikazio-teknologien erabilera sustatu nahi da merkataritzako banaketaren eta ostalaritzaren sektorean. Abenduaren 31ra arte gure merkatarien sormenaz gozatu ahal izango dugu, eta 2018 hasieran jakingo dugu irabazleak nor diren. Gure herribilduan hainbat sari eskuratu dira honezkero; horregatik, aurtengo lehiaketan gutxiago ez izatea espero dugu.


8

Laburki Hurrengo ohiko osoko bilkura Hurrengo ohiko osoko bilkura 2018ko urtarrilaren 4an, osteguna, hain zuzen, izango da. Beti bezala, udaleteko bilkura-aretoan, 17:00etan izango da.

UdalBerriak

UDALBATZA

Abenduaren 15eko ezohiko bilera

Beira biltzeko edukiontziak ostalarientzat Udalaren Ingurumen Arloak beira birziklatzeko edukiontziak jarri ditu, ostalariek erabiltzeko. 90 litroko edukiera dute eta gurpilak dituzte. Interesdunek 946 80 00 00 telefono-zenbakian eska ditzakete (Gorkaz galdetu).

LeĂłn TrucĂ­os egoitza

Tabernetako olioa biltzea Ostalaritzako establezimenduetako olioa biltzeko zerbitzua emateko aukera aztertzen ari gara. Interesik baduzu, jakinarazi iezaguzu Udalera deituz (946 80 00 00) eta Gorkaz galdetuz. Eskaria behar adinakoa bada, zerbitzua abian jar daiteke.

Doako konpostontziak Zure etxeko hondakinekin konposta egin nahi baduzu, Udalak erabilera pribatuko konpost-ontzi bat jarriko du zure eskura. Eskabideak Herritarren Arreta Zerbitzuan eskuratu daitezke (Markes Plaza, 2).

Joan den abenduaren 15ean, Udalbatzak ezohiko bilera egin zuen premiaz. Lehenik eta behin, kasuotan gertatzen den bezala, Udalbatzan ordezkaritza duten talde guztiek saioa premiaz egin behar zen ala ez eztabaidatu zuten. Aho batez erabaki zuten saioa egitea, Leon Trucios Fundazioari ezohiko partida bat emateko beharrak bultzatuta. Horixe izan zen, hain zuzen ere, bigarren puntua. EAJren, Alderdi Sozialistaren eta EH Bilduren aldeko botoekin eta CLIren abstentzioarekin, onartu egin zuten 9/2017 aurrekontu-aldaketa. Leon Trucios Fundazioa ataka larrian dagoela ikusirik, erabaki da aukera mugatuen artean neurri ausart batzuk hartzea fundazio horren jardunari eutsi ahal izateko. Gogoan izan egoitzan 50 bat pertsonak lan egiten dutela eta 70 bat lagunek erabiltzen dituztela egoitzak ematen dituen profesionaltasun eta kalitate handiko zerbitzuak. Aurrerantzean ere zerbitzu hori emateko eta egoitzak berezkoa duen kalitateari eusteko, behar-beharrezkoa da hango hartzekodun eta langileekin

konpromiso ekonomikoak hartzea. Alde horretatik, eta ezer egiteko aukera handirik ez dagoela kontuan hartuta, alde batetik fundazioko patronatua negoziaziotan dabil beste kudeatzaile batzuekin, haiek beren gain har ditzaten kudeaketa, lanpostuak eta lanbaldintzak, administrazioarekin eta zuzendaritzarekin lotutako kontuak izan ezik. Honekin Udalaren inplikaziorako behar diren baldintzak mantentzen dira: jardueraren jarraipena, lanpostuak kontserbatzea eta egoiliarrei emandako zerbitzuaren kalitatea mantentzea. Egoitzaren lana interes handikoa denez gizarterako, Udala laguntzeko prest dago, jakinik helburua jarduerari eustea dela eta zerbitzua ezin dela etengabe eman. Kontua da unean uneko arazo bat konpontzea, konpromiso irmoa hartuta eta betiko iraun ezin duela aintzat hartuta. Lana, ordea, ez da hor amaituko: hartzen diren erabakien gaineko jarraipena egin behar da, eta fundazioaren xedea mantentzen dela zaindu. Udalbatzan talde politiko guztien erantzunkizuna eskatu zen, bai bo-

zketan bai geroago egingo den informazioaren tratamenduan. Erabaki hauek konplexuak, gogorrak eta zailak dira. Gainera traszendentzia pertsonala eta laborala dituzte. Jarraian, boto kopuru berberarekin, onartu egin zen 10/2017 aurrekontu-aldaketa. Horrela, Horkasitas Jauregia erabilera askoko gune gisa egokitzeko bide emango duen partida esleituko da. Duela gutxi, espazio hori egokitzeko proiektua jaso da, eta, gainera, azaroan, Eusko Jaurlaritzak kultur ondareari balioa emateko diru-laguntzen agindu bat argitaratu zuen. Horkasitaseko proiektua diru-laguntza horien barruan sartuko litzateke, baina, horretarako, aurrekontu-konpromiso bat behar da. Laugarren puntua Leon Trucios Fundazioarekin eginiko hitzarmena onartzeari buruzkoa izan zen. 2.puntuko aurrekontu-aldaketa onartu ondoren, eta haren osagarri eta euskarri gisa, ekarpen horien eta jarduera horren interes publikoaren oinarri den hitzarmena onartu zen. Berme juridikoa areagotzeko, kanpo-txosten bat aurkeztu zen, bai eta Udaleko Idazkaritzaren aldeko iritzia ere. Kasu honetan ere, CLI abstenitu egin zen, eta gainerako taldeek aldeko botoa eman zuten, bi zinegotzik eta alkateak izan ezik; botoa ematean abstenitu egin ziren, egoitzako langileen artean familiartekoak dituztelako. Osoko bilera horretako bosgarren eta azken puntuan, aho batez onartu zen 2018-2022ko Euskararen Plan Estrategikoa. Plan hori azaroaren 30eko informazio-batzordean azaldu zen. Ohiko prozesuari jarraitu zaio, hau da, hainbat gizarte-eragilek (besteak beste, talde politikoek) parte hartu dute, eta kasu honetan, baita aholkulari talde batek ere. Udalak eskerrak eman nahi dizkie lan-saioetan parte hartu duten pertsona guztiei, eginiko lanagatik eta jarritako ahalegin eta denboragatik.


Abendua 17

INSTITUZIONALA

Frankismoaren krimenen aurkako kereilarako testigantzen bilketa

Balmasedako Udalak Argentinako kereila izeneko auziarekin bat egitea erabaki du. Nazioarteko epaimahai baten bidez, Espainian 1936ko uztailaren 17tik 1977ko ekainaren 15era arte egindako genozidio eta/edo gizateriaren aurkako delituak (adibidez, atxiloketa bidegabeak, auzitegi militarretan egindako epaiketak, fusilamenduak, desagerrarazteak, espetxeratzeak, erbesteratzeak, tortura, purga bidegabeak edo ondare-kalteak, eta abar) ikertzea da kereilaren helburua. Oinarrizko eskubideen urraketak salatu nahi dituzten interesdunek, esate baterako, biktimek, biktimen senideek eta bertako historialariek, beren testigantza jakinarazi eta hura oinarritzeko probak eman ahal izango dituzte, prozedura judizialetan sar ditzaten.

Emakumearen Etxean eremu bat gaituko da salatutako krimenen inputazioa osatuko duten testigantzak biltzeko. Arreta-gunearen ordutegia asteazkenero izango da, 16:00etatik 19:00etara, 2018ko urtarrilaren 20tik martxoaren 7ra. Udalak badaki gai labaina dela, beraz, langile espezializatuak jarriko ditu giro atsegin eta begirunetsua bermatu, eta pertsona guztiek askatasunez azal ahal izan dezaten zer urraketa jasan dituzten. Kasu guztietan biktimen baimen pertsonala bilduko da testigantzak prozedura judizialetan sartzeko; krimen frankisten aurkako euskal plataformak emandako inprimakiak erabiliko dira eta sistematizatutako informazioa salaketak egin dituzten pertsonekin egiaztatuko da, informazioa behar bezala jaso dela ziurtatze-

ko. Era berean, prozedura judizialetan sartzea nahi ez badute ere, inork bere testigantzen, ezagutzen edo datu dokumentalen berri eman nahi badu, hala egiteko aukera izango du; hartara, Balmasedako memoria historikoa berreskuratzeko oinarri dokumentala aberastu eta etorkizunean alor horretan proiektuak garatu ahal izango dira. Prozesuari buruzko informazio gehiago emateko, Udalak herritar guztientzako informazio-saio bat antolatuko du zerbitzua ireki aurreko astean. Herritar guztiak animatu nahi ditugu prozesuarekin bat egitera, helburu bakarra baitu: egia, justizia eta frankismoaren biktima guztien erreparaziorako eskubideak bermatzea.

HAZen lehen seihilekoari buruzko balorazioa Abian jarri eta lehen sei hilabete hauetan, HAZ herritarrentzako erreferente bilakatu da udalarekin dituzten harremanetarako, datuek erakusten duten moduan. HAZaren bulegoak Guztira, 8.331 txanda artatu dira; Joan den maiatzaren 2an, Balmasehau da, sei hilabete hauetan, 8.331 dako Udalak martxan jarri zuen Herriherritarrek izapideren bat egin dute tarren Arreta Zerbitzua, HAZ, herritaUdalarekin HAZen. Kontuan harturik rrei arreta integrala emateko bulegoa, Balmasedak 7.600 herritar inguru diSan Severino plazako etxabe batean. tuela, nabarmentzekoa da erantzun-

HIRIGINTZA Hobekuntzak argiteria publikoan 2018ko urtearen hasieran argiteria hobetzeko lanak egingo dira San Ignacio auzoan. Argiak led teknologiazko beste batzuekin ordezkatuko dira. Guztira, 27 kale-argi eta bolazko 17 aldatuko dira. Hemendik aurrera argi neutroa izango dute, eta, hortaz, ikusmen-pertzepzioa hobetuko da. Gainera, aldaketari esker, eraginkorragoak izango gara; izan ere, kontsumoa nabarmen murriztuko da (150etik 36 kw-ra), eta, ondorioz, argiteriaren faktura ere bai. Bestalde, probak egingo ditugu eguzki-energia bidezko kale-argiekin. Esperientzia pilotu horren bidez, argiteria hobetu nahi da urrunen dauden eta biztanle gutxien dituzten herriguneetan. Kale-argi horiek autonomoak eta eraginkorragoak dira, eguzki-plaka propioa baitute.

dako eskarien kopurua. Kontsulta gehien ekainean egin zen, eta gutxien abuztuan (1.708 eta 751, hurrenez hurren). Sei hilabete hauetako batezbestekoa aterata, egunean 70 bat eskari erantzun dira. Orduei erreparatuta, garbi ikus daiteke 9:00etatik 13:00etara bitartean aurkeztu direla eskari gehienak. Emandako erantzunaren arabera, honako hauek izan dira kontsulta nagusiak: biztanleen udal-errolda (2.247); zergak, tasak eta prezio publikoak (2.195); eta beste prozedura batzuk (1.153).

9

Laburki

Hondakinak edukiontzien alboan

Hondakinak edukiontzien alboan Aspaldi hauteman dugu gero eta gehiago direla edukiontzien alboan uzten diren hondakinak. Hortaz, gogorarazi nahi dugu jarrera hori gizabidearen kontrakoa izateaz gain, zigorra jasotzeko arrazoia dela. Zaborra botatzeko edukiontzi bat bilatzeko eskatzen dizuegu eta gogoratu tamaina handiko tresnak jasotzeko doako zerbitzua ere badugula. 665738196 telefono-zenbakira deitu eta langileek hartuko dute tresna hori Gabigunera eramateko ardura.

·Instalazioak ·Konponketak ·Aparatu sanitarioak ·Sukalde eta komunetako konponketak...

Telefonoa: 687 535 874

BALMASEDA

Profesor 10 Irakasle bat guztietarako, talde txikiak, ikaskuntza materiala dohainik. Hezkuntzak ikasleak motibatzea du helburu.

MATEMATIKA, FISIKA, KIMIKA, MARRAZKI TEKNIKOA, ALJEBRA, KALKULUA, ESTATISTIKA, FLUIDOEN MEKANIKA Bulegoa: Correría Kalea19. 4. D. Tel. 617689452 (Eneko)


10

Laburki Mendi Elkartearen irteera Balmasedako Mendi Elkarteak egun erdiko txango bat egingo du Ogoñora (305 m), Elantxobera, urtarrilaren 14an. Animatu parte hartzera eta urtea naturaz gozatuz hastera.

Hurrengo pilotapartidak Pilotazale Klubak hurrengo pilotapartiden berri eman digu; besteak beste, Bizkaiko Kluben Txapelketakoak: Finalerdiak: abenduaren 16an, 17:00etan. Eskuz binakako bi, kadeteak, 3. maila Eskuz binakako bi, 22 azpitik Finalak: abenduaren 23an, 17:00etan. Eskuz binakako gazteak, 2.maila Eskuz binaka, 22 azpitik Eskuz binakako seniorrak, 4. maila Eskola-egutegiaren barruan: Umetxoak A: urtarrilaren 13an eta otsailaren 3an. Umetxoak B: urtarrilaren 13an eta otsailaren 27an. Umeak B: urtarrilaren 13an eta otsailaren 3an. Gaztetxoak B: urtarrilaren 20an eta otsailaren 3an. Enkarterri Lehiaketa, federatu seniorrak: abenduaren 16an. Enkarterriko finalak: urtarrilaren 27an, Balmasedan. Elkarretaratzea antolatzen ari dira Bizkaiko Kluben Txapelketan parte hartzen ez duten binakako federatuentzat, 2018ko abenduaren 27rako, Balmasedan jokatzeko.

Ogi Eguna Galdamesen Ogi Eguna puntu-puntuan iritsiko da datorren abenduaren 24an Galdameseko San Pedro plazara. Aurten Artisau Ogiaren XXX. Azoka egingo da, eta okintzako produktuak erakutsi eta salduko dira. Horrez gain, jaki xume baina gozo horren lehiaketa egingo da eta artisautzako produktuak erakutsi eta salduko dira.

UdalBerriak

GIZARTE EKINTZA

MARTÍN CORTAZAR GUDARIAK 100 URTE BETE DITU

Martín Cortazar Izagirrek arte iraun zien. mende bat bete zuen Mendeurrenaren ospakizuazaroaren 19an Bilbon nean haren arreba Simona jaio zen, baina gazteeta ilobak izan ziren, baita gaztetan Balmasedara Balmasedako Leon Trucios etorri zen, bertakoa egoitzako kide eta lankideak baitzuen ama, eta hemen ere, han bizi baita orain. bizi izan da bizi osoan. Kasu hauetan gertatu ohi Gudaria izan zen gerra ziden moduan, Balmasedako bilean, mendian zerratealkatearen eta Bizkaiko Foru gietan lan egin zuen eta Aldundiko teknikari baten La Roblako trenbidearen bisita ere jaso zuen, eta mantentze-lanak egiten hainbat opari egin zizkioten. zituen enpresa baten arMartín gizon urduria da, eta duraduna izan zen. Bilgerrako istorioak kontatzea boko hiri-finka bateko gustatzen zaio. Futbola ere atezain gisa erretiratu Martín Cortazarrek lore-sorta jasotzen du gustatzen zaio; Athleticen zen. Álvaro Parrok emanda, Udalaren izenean. zale amorratua izan da bizi Diotenez, asko zaintzen osoan. Arratsaldean briskan zuen Águeda, bere emaztea zena. Seme-alabarik ez zuten ibiltzea ere atsegin du, baina, hori bai, dirurik jokatu gaizan, baina elkarrenganako maitasunak azken urteetara be.

HERRITARRAK Ilitia ileapaindegiak theQhair agiria jaso du TheQhair estatu-mailako ile-apaindegien kalitatearen Q ziurtagiria da; ziurtagiri horrek bermatzen du bertan ematen den zerbitzua kalitate onekoa, profesionala eta segurua dela. Eta ziurtagiri horixe jaso du, hain zuzen ere, Balmasedako Ilitia ile-apaindegiak. Abenduaren 17an ile-apaindegiak titulu horren plaka jaso zuen, Balmasedako alkate Álvaro Parroren eskutik, San Roque hotelean egin zen ekitaldian.

Urrezko saria Balmasedako Babes Zibilarentzat Babes Zibileko Boluntario Talde eta Elkarteen Espainiako Elkarteak merezimenduaren plaka eman dio, urrezko kategorian, Balmasedako Babes Zibileko Boluntarioen Elkarteari. Estatuko sari ohoragarri nagusia da, eta egindako lanagatik eta haien eginkizunak betetzean erakutsitako profesionaltasunagatik lortu dute. Balmasedako elkarteak duela gutxi Madrilen egin den ekitaldi batean jaso zuen bere plaka. Bertan, besteak beste, barne-ministroa izan zen. Zorionak merezitako sari horrengatik!

Natxo Etxebarria, Balmaseda BHIk saritua Zallako A25a ospatu du Biodibertsitate Balmaseda BHIko DBH eta batxilergoko ikasleek zuzenean ezagutu eta Natura ahal izan zuten genero-indarkeriako Lehiaketan biktimen esperientzia azaroaren Balmasedako Natxo Etxebarria Sainz-Ezquerrak argazkigintzako bigarren saria eta floraren argazkirik onenaren saria irabazi ditu Zallako Biodibertsitate eta Natura Lehiaketan. 2. sariak, “Tensión superficial” (Gainazaleko tentsioa), zapatari bat erakusten du ibaiaren gainean, eta Floraren argazkirik onenak, “Abuelito” (Aitonatxoa), txikoria-belar bat zuri-beltzean. Zorionak! Saritutako lanak hemen ikus daitezke: http://bit.ly/2ogMptH.

25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean. Gainera, Klaret Antzokian “Volar” dokumenala ikusi ahal izan zen, eta dokumentaleko bi protagonistek, Inmak eta Ainhoak, hitzaldi bat eman zuten eta ikasleen galderei erantzun zieten. Balmaseda BHIk duela zenbait urtetatik jarduerak antolatzen ditu ikasleak gizarteko gaitz horren inguruan kontzientziatzeko, A25ean nahiz urteko gainerako egunetan.


Abendua 17

Lana - Etxez etxe txatarra biltzen duen gaztea; gainera, lonjak eta kamaroteak garbitzen ditu. 618379335.

11

HERRITARRAK

Balmaberriaren eskertza

Salmenta -Dutxako txorrota osoa eta 1,70 metro zabal den manpara saltzen ditut. 666777510. -Argazki kamera analogikoa salgai. CANON EOS 300 markakoa da, 28-90 mm-ko objektiboarekin. Erabat berria da. Poltsa eta erabilera-eskuliburua barne. 150 euro. 675701474. -Lerroko irristailu zuri-gorriak saltzen dira, 29-32 neurrikoak. Egoera bikaina, osagarri guztiekin datoz. 18 â‚Ź. 36-37 neurriko lerroko irristailuak ere saltzen dira. 9 â‚Ź. 696950355. -Fruitu-arboladun finka saltzen dut. 4.850 m2, ekipoa, txokoa eta zurkaitzak. Balmasedan. 946102258. -Etxebizitza eraiki berria salgai (BOE) Galtzada etorbidean. 3 gela, 2 bainugela, garajea eta trastelekua. Hornitua. % 100 arte finantza daiteke. 653714007 (whatsapp ere bai). - Salgai garaje plaza eta trastelekua. Zuhaitz lodiaren eta Foru Ogasunaren ondoan. Magdalenabarren kalea. 630880760. - Pisua salgai Kristo kaleko 22 zk.an, 3. solairua. Sukalde-jantokia, 3 gela, komuna eta balkoia. Kanpora ematen du alde guztietatik. Salneurri ona. 654571128. - Garaje-partzela itxia salgai, beilatokipean. 615740171 -Guztiz eraberritutako etxebizitza salgai San Inazio auzoan; hiru logela, sukalde-jantokia, bainugela, jaki-tokia eta balkoia. Dena kanpokoa. Aparkaleku ona eta prezio ona. 654571128. - 100 m2-ko lonja saldu edo alokatzen da Enkarterri etorbideko 56. zenbakian. 944434247. - Etxe atxikia salgai Villanueva de Menan. 4 logela, sukaldea, 2 egongela, 2 bainugela, 2 kotxe sartzeko garajea, txokoa eta lorategia. Gasolio-berogailua. 200.000 euro. 679597404.

Alokairua -2 plaza itxiko garaje-partzela alokatzen da. Graziako Andra Mari kalea 18. 605749757. -Garajea alokatzen da Erreka kalean . 637745371. -Garajea alokatzen da Graziako Andra Marian. 649608647.

#UmeBatLiburuBat proiektu solidarioa Urteak aurrera egin ahala gida gisa balio izan dizun libururik? Javi Etxebarria balmasedarrak uste du haurtzaroko libururen bat pizgarria izan daitekeela helduaroan. Ideia hori buruan abiarazi du #UmeBatLiburuBat proiektu solidarioa. Xedea da zientziari , historiari , naturari, espazioari eta abarri buruzko haurrentzako liburuak oparitzea baliabide urriak dituzten familiei. Etxebarriak ongi baino hobeto ezagutzen ditu gai horiek, twiterren duen kontuan (La puerta de Tannhauser) horiez eztabaidatzen baitu. Ekitaldi honen amaieran ekimena osatuta dago jada, Virgen Milagrosa (elikagaien bankua) eta Nos Unimos elkarteen laguntzari esker. Zorionak ideia solidario honengatik.

Eskerrik asko Balmaseda, sekulako hotza egin arren, eguraldiari aurre egin genion eta hantxe zeundeten, publiko leiala. Eskerrik asko, ALBOAN, gure "Migrantes" kale-antzerkiarekiarekin Balmasedako II. Azoka Kulturalaren parte izatea utzi zenigutelako. Eskerrik asko, Sambi, erreportari berritsuena, une hauek zure kamararekin betikotzeagatik. Eskerrik asko BALMABERRIA aurrera jarraitzea posible egiten duzuen guztiei. Eskerrik asko sinisteagatik, sortzeagatik, amesteagatik eta antzerkiaren ilusio eta magia mantentzeagatik.

Ekintzak Erretiratuen Elkartean Balmasedako Erretiratuen Elkarteak hainbat ekintza prestatu ditu Eguberri hauetarako eta 2018ko lehen asteetarako. Udalak dohaintzan eman dituen saskiak zozkatu dituzte, eta abenduaren 21, 22 eta 23an 85 urtetik gorakoen artean banatzen jarraituko dute. Zure kasua hori bada, zoaz elkartera eta eskatu zure oparia. Bestalde, Errege Egunean (urtarrilak 6), 17:00etatik aurrera, bazkide guztiek elkartearen egoitzan txokolatea edo kafea eta txupitoa har dezakete. Ondoren dantzaldia egingo da alaienentzat, zuzeneko musikarekin. Elkartearen Batzar Orokorra datorren urtarrilaren 25ean egingo da, 18:00etan, Nagusien Etxean. Orain arte egindakoaren eta etorkizuneko planen kontu emango da. Eta plan horietako bat Potes, Llanes, Ribadesella eta Santo Toribio de LiĂŠbanarako txangoa izango da, urtarrilaren 15, 16 eta 17an. Parte hartzeko interesik baduzu, informa zaitez Klubean.


12

UdalBerriak

Abendua 17

Agenda

Bestelakoak Udaltzaingoak aurkitutakoak Abenduaren 18an, Udaltzaingoak honako hauek aurkitu ditu: gizonezko erlojua, giltzak eta betaurrekoak.

Zorionak Orri hauen bidez, Balmasedako Udalak zorionak eman nahi dizkie balmasedar guztiei. Jai zoriontsuak eta 2018. urte berri oparoa opa dizkizuegu.

KZgunea abenduan Abenduan, KZgunea goizez egongo da irekita, 09:00etatik 13:00etara, eta urtarrilean, berriz, arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara. Ikastaroak eta mintegiak: -Google Maps: abenduaren 22an, 09:00etatik 11:00etara. -Gmail: abenduaren 26an eta 27an, 09:00etatik 11:00etara. -GoogleDrive: abenduaren 28an eta 29an, 09:00etatik 11:00etara. -PCa erabiltzen ikasi: urtarrilaren 2tik 4ra, 18:00etatik 20:00etara. -Oinarrizko Internet: urtarrilaren 8tik 19ra, 18:00etatik 20:00etara.

LANDER ONDOVILLA OTEGUI -ABOKATUA-

Foru plaza, 4-3ºF 48800 BALMASEDA (Bizkaia)

Telefonoa 626 09 28 92 Faxa 94 680 16 37

11:30etik 14:00etara, udal-pilotalekuan. Zinema: “Suburbicon”: urtarrilaren 6an, 7an eta 8an, 19:30ean, Klaret Antzokian. Zinema: “Perfectos desconocidos”: urtarrilaren 12an, 20:00etan; urtarrilaren 13an, 19:30ean eta 22:30ean; urtarrilaren 14an eta 15ean, 19:30ean, Klaret Antzokian. Zinema: “Que baje Dios y lo vea”: urtarrilaren 19an, 20:00etan; urtarrilaren 20an, 22:30ean; urtarrilaren 21ean eta 22an, 19:30ean, Klaret Antzokian. Zinema: “Paddington2”: urtarrilaren 20an, 19:30ean, eta urtarrilaren 21ean, 17:00etan, Klaret Antzokian. Zinemari buruzko hitzaldia: urtarrilaren 27an, 18:00etan, Kultur Etxean. Zinema: “The disaster artista”: urtarrilaren 27an, 19:30ean eta 22:30ean; urtarrilaren 28an eta 29an, 19:30ean, Klaret Antzokian.

Enpresa Egitasmoen IX. Lehiaketa: abenduaren 31ra arte, Behargintza-Enkarturren. Gabonetako apaingarrien tailerra: urtarrilaren 5era arte, 12:00etan, La Encartada Museoan. 10+ Merkataritza Bonua kanpaina: urtarrilaren 5era arte. Lan Berri ikastaroetan izena ematea: urtarrilaren 19era arte, HAZen. La Roblako trenbideari buruzko erakusketa: urtarrilaren 21era arte, San Roque hotelean. Gabonetako mahai erdikoen lehiaketa: abenduaren 20an, 18:00etan, Klaret Antzokian. Masaje linfatikoa: abenduaren 21ean, goizez, Emakumearen Etxean. Gabonetako mahai erdikoen erakusketa: abenduaren 21ean eta 22an, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara, Klaret Antzokian. Goa!zen: abenduaren 22an, 17:00etan eta 19:00etan, Klaret Antzokian. Gabonetako kontzertua: abenduaren 23an, 20:15ean, San Severino elizan. Olentzero: abenduaren 24an, 18:30ean, San Severino plazan. Gabonetako nazioarteko apaingarrien haurrentzako tailerra: abenduaren 27an eta 28an, 11:00etan, Emakumearen Etxean. Haurrentzako antzerkia: “Aztikeriak”: abenduaren 27an, 18:00etan, Klaret Antzokian. Haurrentzako antzerkia: “Futbolariak eta Printzesak”: abenduaren 28an, 18:00etan, Klaret Antzokian. Gabonetako koroen tailerra: abenduaren 29an, 11:00etan, Emakumearen Etxean. Errege Magoen desfilea: urtarrilaren 5ean, 18:30ean, San Severino plazan. Oliver Twist musikala: abenduaren 29an, 19:00etan, Klaret Antzokian. Ikasketa-tekniken tailerra: urtarrilaren 2an, 3an eta 4an, 10:00etan, Emakumearen Etxean. 2018 GHP: urtarrilaren 2tik 4ra, 11:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara; urtarrilaren 5ean,

Profile for Balmaseda Udalberriak

Udalberriak 212  

Abendua 2017 - Balmasedako Udal Aldizkaria

Udalberriak 212  

Abendua 2017 - Balmasedako Udal Aldizkaria

Advertisement