Page 1

DOAKO ALEA - ALE KOPURUA: 4.200 - GURE UDALAREN INFORMAZIOA - 14. URTEA - EKAINA 2017 - 207. ZK.

KUDEAKETA-PLANA 2017-2019 Ekaina mota guztietako kultur ekitaldiez beteta egongo da. Ezagutu xehetasun guztiak gure orrialdeetan. 6.-8. or.

Leรณn Felipe poeta Balmasedan bizi izan zen bi urtez orain dela mende bat. Hainbat ekitaldik urteurren hori gogoraraziko dute. 8. or.

Bizkaiko Itzulia txirrindularitza probaren XXIII. edizioa Balmasedan egingo da berriro ere, uztailaren 6tik 9ra bitartean. 10. or.


2

Laburki

Udal-zergak ordaintzea 2017ko ekitaldiari dagozkion zerga hauen borondatezko ordainketa uztailaren 3ra arte egin ahalko da: toldoak, bide publikoaren okupazioa, herri-lursailak, ibi iraunkorrak, mahaiak eta aulkiak, espaloietako zeharbideak eta trakzio mekanikoko ibilgailuak. Agirien ordainketa Kutxabank, La Caixa, Laboral Kutxa edo Banco Santander erakundeen bidez egin ahalko da; horretarako, zergadunen etxeetara bidali diren inprimakiak aurkeztu beharko dira. Era berean, HAZen (Markes plaza 2) ordaindu ahalko dira, banku-txartelaz edo eskudirutan. Gogorarazi nahi dizuegu diru-sarrerak egiteko borondatezko epea igaro ondoren zorrak premiamendu-bidean eskatuko direla, % 20ko errekarguarekin, berandutze-interesekin eta, hala badagokio, eragindako kostuekin. Erroldak udalaren ediktu-taulan jarriko dira jendaurrean.

2016ko OHZ eta EJZ ordaintzea Ondasun higiezinen gaineko zerga (OHZ) edo ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ) 2016ko ekitaldiko borondatezko aldian oraindik ordaindu ez dutenek HAZen (Markes plaza 2) egin ahalko dute. Ordainketa horrek % 5eko errekargua dakar, epean ez egiteagatik. Diru-sarrera egiteko epea igaro ondoren, zorrak premiamenduprozeduraren bidez eskatuko dira, % 20ko errekarguarekin eta berandutze-interesekin.

UdalBerriak

KUDEAKETA-PLANA

2017-2019 UR KUDEAKETA-P Gobernu-taldeak datozen bi urteetarako kudeaketa-plan bat egin du, 2019ra arteko ekintza politikoa modu antolatuan planifikatzeko asmoz. Plan hori joan den ekainaren 7an aurkeztu zen, gure herriko alkateak, Ă lvaro Parrok, emandako hitzaldi batean. Horrekin batera, legegintzaldiko bigarren urtea berrikusi zuen. Balmasedak bizitzeko toki ona izaten jarrai dezan eta, gainera, bere ezaugarriei eutsita lan egiteko toki ona izan dadin, legegintzaldi honetan ekonomia-garapen egonkorra eta iraunkorra, ingurumena errespetatzen duen industria-, merkataritzaeta zerbitzu-jarduera orotan oinarritua, lortu nahi da. Gainera, ez da behar duenarekiko solidaritatea inoiz ahaztu nahi. Hori aintzat hartuta, hiru arlo handi sortu dira. Horietan, helburu estrategiko handiak erdiesteko eragin nabarmena edukiko duten jarduketak kokatzen dira.

Antolaketa Arloa Antolaketa-arloan, lau helburu estrategiko handi aurki ditzakegu: 1. Antolaketa-egitura gizarteerrealitatera eta egungo eskarietara egokitzea: horretarako, erakunde-egitura hiru eremutan erraztuko da: Herritarren eremua, Lurralde eremua eta Antolaketaren eremua. Erakunde-antolaketa berriaz eta errazagoaz baliatuz, lanpostu-zerrenda aldatu egingo da, antolaketa horretara egokitzeko. Azkenik, prestakuntza-plan bat prestatuko da; plantillaren ordezkariek zuzenean parte hartuko dute. Ekintza horietarako, 28.000 euroko aurrekontua zenbatesten da. 2. Administrazio elektronikoa ezartzea: horretarako, prozesuak sistematizatu, eta kudeatzaileari gehituko zaizkio, Biscaytikekin koordinatuta, barne-harremanen zeregina

kentze aldera. Izapide elektronikoa barne-langileek ez ezik herritar guztiek erabil dezaten, talde horientzako prestakuntzan jarriko da arreta. 10.000 euroko aurrekontua zenbatesten da. 3. Kudeaketako zorroztasuna zaintzea: aurrekontu-kudeaketa deszentralizatu egingo da, lizitazioen inbentario bat egingo da, kontratazio publikoa eraginkorragoa izateko, eta erakunde-jarduerako egutegi bat prestatuko da; hor, osoko bilkurak, batzordeak, gobernu-batzarrak eta kontratazio-mahaiak sartuko dira. Hori aurrekontuko 1.500 euro kostatuko da. 4. Herritarrekiko harremana hobetzea: HAZ irekitzeaz gain, gune deszentralizatuetako kokapen posibleak aztertuko dira, helburu horretarako lehentasunezko ekintza gisa. Era berean, gardentasun-atari berriko datuei lotutako barne-tresna bat eta jarduketa-protokolo bat ezarriko dira. Komunikazio-planari dagokionez, dauden komunikabide guztien erabilera optimizatzeko ahalegina egingo da eta daudenak aldatzeko edo berriak gehitzeko aukera ebaluatuko da. Azkenik, jardunbide egokien eskuliburua eta herritarrek parte hartzeko araudi bat egingo dira, azken urteetan burututako esperientziak aintzat hartuta. Ekintza horietarako aurrekontua 37.000 euro dira.

Herritarren arloa Administrazio-eremutik kanpo herritarrekin zerikusia duen eskumen oro dago lan-arlo edo -eremu horretan. Haiekiko harreman arina eta partaidetzazkoa lortu nahi da beti. Balmasedako Udaleko Herritarren Arloak bost helburu estrategiko handiren inguruan egituratu du kudeaketa-planeko bere partaidetza:

1. Elkarte-egitura zaindu eta babestea: horretarako, elkarteen inbentarioa egingo da, arduradunak eta jarduerak barne hartzen dituena. Elkarte-egiturari izapidetze guztia errazteko asmoz, elkarteei eratzeko, aldatzeko edo diru-laguntzak edo espazio publikoak eskatzeko balio dien gida bat egingo dugu. Azkenik, aitorpen publikoko ekitaldiak gauzatuko dira. Hori, guztira, 3.000 euro kostatuko da. 2. Instalazio publikoen erabilera optimizatzea: eraikin eta lokal publikoak aztertuko dira eta, horrela, kudeaketa-plan bat egingo da erabilera bakoitzari buruzko erabaki onenak hartu ahal izateko. Lan horiek guztiak geure baliabideez egingo dira. 3. Etengabeko eskaintzaren eta erreferentziako ekitaldien programazioa: gizarte-, kultura- eta kirol-eskaintzaren urteko egutegi bat egingo da bikoiztasunak saihesteko eta banaketa zentzuzkoago bat egiteko. Aurretiko azterketa horren bidez, ezagutzera emango da eta errepika daitezkeen kudeaketa-eredu batzuk ezarriko dira. Azkenik, erreferentziako jarduerak (adibidez, Aste Santua, Erdi Aroko azoka edo San Severi-


Ekaina 17

RTEETARAKO PLANA

no) antolatzean ukitutako pertsonen eta taldeen ahaleginak koordinatuta egoteko metodologia bat ezarriko da. Ekintza horiek, guztira, 3.000 euro kostatuko dira. 4. Turismoa garapen-palanka gisa sustatzea: udaleko gazteentzako aterpea zabalduko da, turismoari lotutako enpresak eta jarduerak bultzatzeko plan berezi bat sortuko da eta turismo-baliabide berrien balioa azpimarratuko da, finantzaketabideak lortu ahal badira. Hori aurrekontuko 50.000 euro kostatuko da. 5. Berdintasuna, solidaritatea eta euskararen erabilera sustatzea: helburu horren barruan, Genero Indarkeriako I. Plana, III. Berdintasun Plana, Euskara Sustatzeko Ekintza Plana eta II. Immigrazio Plana idatziko dira eta GLLei eta familia-ekonomietarako diru-laguntzei zuzkidura osagarria emango zaie. Hori guztira burutzeko aurrekontua 67.000 euro dira.

Lurralde-arloa Lurraldea eguneroko bizitzari eragiten dioten gai askoren euskarri fisikoa eta oinarria da. Gizarte baten eta haren bizimoduaren aldaketak lu-

rraldea aldatuz azaltzen dira eta, bestalde, lurraldearen aldaketek udalerriko biztanleen bizi-kalitatea aldatzen dute. Lurralde-arloa euskarri fisiko horren egoera zaintzeaz eta herritarren beharretara egokitzeaz arduratzen da. Bost dira arlo horretako helburu estrategiko handiak: 1. Ekonomia-jardueren eta enpleguaren garapena erraztea: Enplegu Plana egitean, enpleguari lotutako zuzkidura ekonomikoei eutsiko zaie. Era berean, ekonomia-jardueren inbentario bat egingo da eta lurzorueta instalazio-eskaintza aztertuko da. Halaber, El Pรกramo industrialdeko telekomunikazio-sarea zuntz optikoaz hobetzearen alde egin nahi da. 30.000 euroko aurrekontua aurreikusten da. 2. Ingurumen-babesa: hondakinei buruzko ordenantza bat onetsiko da, udaleko energia-jasangarritasuneko plana (EJEP) betetzeko kontrolkanpainak egingo dira eta birgaitze jasangarria sustatuko da. Ekintza horiek guztiak geure baliabideez burutuko dira. 3. Irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetzea: Haurren Hirien Sarea eta Euskadi Lagunkoia proiektu aitzindariak abian jarriko dira; horiei

esker, udalak haurren eta adinekoen eskariak eta iritziak jasoko ditu. Kaleak oinezkoentzat egiteko hirugarren fasea garatuko da, matrikulak ezagutuko dira eta trafikoari buruzko ordenantza aldatuko da. Azkenik, mugikortasuna sustatzeko hautabideak aztertuko dira. Ekintza horiek 42.000 euro kostatuko dira. 4. Zerbitzuen kalitatea hobetzea: udal-sareen eta -instalazioen inbentario bat egingo da abiapuntua jakiteko eta geure baliabideez hobetzeko eta aurrea hartzeko jarduketak ezartzeko asmoz. 5. Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzea eta birsortzea: igerilekuak erreformatuko dira, Hedegile 42 eraikina eta horren ingurua birgaituko dira eta zenbait udal-ordenantza (hondakin-kudeaketa, terrazak, apaingarri publikoa, obra txikiak, etab.) berrikusi eta egokituko dira. Era berean, udaletxearen barrualdea birgaitu, hobetu eta modernizatu egingo da eta udal-aurrekontuetan inbertsio-partida bat egongo da kirol-instalazioak hobetzeko helburuarekin. Ekintza horiek 2.030.000 euro kostatuko dira.

3

Laburki

Generoindarkeriarekin aurka Zer lor dezaket salatzen badut: tratu fisiko edo psikikoak diren jokabide guztiak salatzen ditu legeak, izaera desberdineko eta iraupen aldakorreko zigorrak ezarriz (espetxe zigorra askotan). Nola identifikatzen dut tratu txarreko egoera bat: indarkeriazko egoera gertatu baino lehen, bikotea indarkeria modu argian gertatzen ez den egoera gatazkatsuetatik pasako da (iritziak ezartzea, bizitza kontrolatzea eta abar). Lehen fasea: tentsioa metatzea edo handitzea: eraso psikikoak edo ahozkoak handitzen dira; kolpe txikiak ere egoten dira. Biktimek egoeraren errealitatea ezeztatzen dute eta erasotzaileek agresibitatea, jelosiak eta jabetza-sentimenduak handitzen dituzte; beraien jokabidea bidezkoa dela uste dute. Bigarren fasea: aktibazio edo eraso fasea: kontrolik eza edo eraso fisiko, psikologiko edota sexualak saihestezinak dira. Hirugarren fasea: lasaitasuna edo damu-fasea: erasotzailea damutzen da eta barkamena eskatzen du; indarkeria berriro ez duela erabiliko agintzen du; biktimak barkatu egiten dio, eta bere harremana idealizatzeko joera du. Gero, zikloa berriro hasten da. Denbora igarotzean tratu txarra ohikoagoa eta gogorragoa da, eta biktimak baliabide psikologiko gutxiago ditu indarkeriazko egoeratik ateratzeko. Biktimak uste du bere jokabidearekin bikotekidearen alderdi positiboak sustatu behar dituela, eta horren ondorioz, indarkeriaren erantzukizuna bere gain hartzen du. Horrez gain, errudun-usteak eta autoestimu baxua ere agertzen dira. Telefonozko arreta (900 840 111) 24 orduz Genero Indarkeriaren Biktimak diren Emakumeentzat.


4

Laburki Autoenplegurako eta kontrataziorako dirulaguntzak Zabalik dirau enpresa- eta inbertsio-proiektuak sortzeko eta abian jartzeko diru-laguntzak eskatzeko epea. 50.000 euro hedagarriko kreditua agortzen denean edo, bestela, abenduaren 29an bukatuko da. Langabeak besteren kontu kontratatzeko diru-laguntzen lerroak ere zabalik dirau. Laguntza horietarako, 60.000 euroko aurrekontuko partida dago xedatuta. Kasu horretan, eskaerak aurkezteko epea 2017ko abenduaren 30ean edo eskuragarri dagoen kreditua agortutakoan bukatuko da. Informazio gehiago nahi izanez gero, interesdunak Elkarwork Gunera (Pío Bermejillo 38) joan daitezke edo 946801002 telefono-zenbakira deitu dezakete (galdetu Irenez).

UdalBerriak

KOMUNIKAZIOA

BALMASEDA ZABALTZEN EGUNERATU DA

Paperontziak berritzea Hurrengo asteotan, paperontzi batzuk berrituko dira udalerriko hainbat gunetan. Zehazki, 60 litroko bost paperontzi jarriko dituzte hirigune historikoan, eta 80 litroko beste hamalau, paperontziak hondatuta dauden gainerako kaleetan. Irisgarritasunari buruzko legea betetzen duen eredu bat aukeratu da, erabiltzen errazagoa. Halaber, aukera egitean, kontuan hartu da ere geure paperontzi-mota desberdinak homogeneizatzeko helburua; hori dela eta, diseinu bakar baten alde egin da. Paperontziak berritzeko, guztira, 8.924,96 euro baliatu dira. Bestalde, txakurren txizak galarazteko produktu bat probatzen ari dira; izan ere, pixek paperontziak herdoiltzen dituzte. Horregatik, jabeei gomendatzen diegu saiatu daitezela animaliek horien gainean txizarik ez egiten.

Edizio honen amaieran, udala, Biscaytikekin elkarlanean, herritarrei Balmaseda Zabaltzen mugikorrerako apparen bertsio berritu bat es-

kaintzen hasi berri da. Aplikazio berriak egun gutxi daramatza abian eta tamaina guztietako iPhone eta Android telefonoetarako egokitutako in-

terfazea duen diseinu berria dauka. Gainera, azken Apple eta Google sistema eragileekin bateragarria da eta fidagarritasunari eta abiadurari dagozkion hobekuntzak ditu, baita Kalezainduren erabilerari dagokionez ere, gorabeheren bidalketa eta jarraipena are errazagoa da eta. Hobekuntza hori burutzeko, sisteman aldaketa batzuk egin behar izan dira. Hortaz, Balmaseda Zabaltzen apparen aurreko bertsioetan ezingo dira gehiago erabili Kalezainduren gorabeheren bidalketa eta abisuen jasotzea. Beraz, erabiltzaile guztiei gomendatzen zaie appa dendan erabilgarri dagoen azken bertsiora eguneratzea, zerbitzuek ekainean funtzionatzeari utzi baitiote. Balmaseda Zabaltzen etengabe hobetzen ari denez, ezer ez galtzeko eta azken funtzionaltasunak edukitzeko, ziurtatu mugikorrean eguneratze automatikoa aktibatuta daukazula. Apparen azken bertsioa dendetan deskargatzeko, GooglePlay-n edo AppStore-n “Balmaseda Zabaltzen” bilatu baino ez duzu egin behar. Hortik azken udal-albisteak irakurri ahalko dituzu, abisuak berehala jaso eta Kalezaindun sartu. Horrez gain, herrian matxura edo kalteren bat ikusten baduzu, zure telefonotik zuzenean jakinarazi ahalko diozu udalari.

MERKATARITZA

Turismo-enpresak modernizatzeko eta horien lehiakortasuna hobetzeko laguntzak (MET) Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritza Zuzendariordetzak turismo-enpresak modernizatzeko eta horien lehiakortasuna hobetzeko laguntzak (MET) abian jarri ditu berriro, 700.000 euroko aurrekontu-zuzkidurarekin. Eskaerak uztailaren 3ra arte egin ahalko dira eta jarduera EAEn gauzatzen duten turismoostatuko establezimenduek, jatetxeek, tabernek edo antzekoek, bitartekaritzako turismo-enpresek, turismo-garraiokoek, turismo aktibokoek, kongresuak antolatzen di-

tuzten profesionalek eta turismo-gidek lortu ahalko dituzte. Turismo-sektoreko ekimen berritzaileek (informazioaren eta komunikazioaren teknologietan oinarritutako irtenbideak ezartzea, Web 2.0 teknologia erabiliz merkaturatzea, hari gabeko sareak hedatzea edo hobetzea, turismoko negozio-eredu berriak sortzea edo espezializatzea, etab.) jaso ahalko dute diru-laguntza. Era berean, turismo-eskaintza erakargarriagoa egite aldera modernizatzeko inbertsioak egiteko (kategoria ge-

hitzea, energia-eraginkortasuna hobetzea, makineria, argiteria, airegirotzea, erreformak, handitzeak, etab.), turismo-establezimenduak indarrean dagoen irisgarritasun-araura egokitzeko edo kalitate-kudeaketako eta ingurumen-kudeaketako sistema ziurtagarriak ezartzeko eman daitezke. Informazio gehiago nahi izanez gero, Elkarwork Gunera (Pío Bermejillo 38) joan zaitezke edo 946801002 telefono-zenbakira deitu dezakezu (galdetu Mirenlaz).


Ekaina 17

INGURUMENA

Zubi Zaharra ikastolak Aktibatu+ programan parte hartu du

5

Laburki

Proiektuak egiteko teknikarien direktorioa

Actívate+ programan parte hartu duten ikasleek Zubi Zaharra ikastolako ikasleek Aktibatu+ programaren bosgarren edizioan parte hartu dute, jasangarritasunaren alde. Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimen horrek Eusko Jaurlaritzaren, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren, Bizkaiko Garraio Partzuergoaren, Metro Bilbaoren, Eroski Taldearen, Iberdrolaren, Obra Sozial “La Caixa”ren eta Petronorren babesa dauka. Pertsonen azturak ideia errazen eta ekintza praktikoen bidez aldatzea du xede, baliabideak erabiltzean eraginkorta-

suna hobetzeko eta planetaren gainean duten eragin negatiboa txikiagotzeko helburuarekin eta, aldi berean, etxeko eta tokiko ekonomiaren alde egiteko asmoz. Parte hartu duten 19 ikastetxeek garatutako jarduketei esker, ikasle-talde horrek, batez beste, % 18 murriztu ahal izan dute beren eskoletako energia-kontsumoa eta, halaber, hondakinen ekoizpena murriztu eta gaikako bilketa areagotzea lortu dute.

Barakaldo antzokian ospatutako ekitaldi batean, ikasleok Aktibatu+ programan parte hartu dutela egiaztatzen duen diploma bat jaso dute. Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko diputatuak, Elena Unzuetak, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumeneko zuzendariak, Unai Gangoitik, Eusko Jaurlaritzako Natura Ondareko eta Klima Aldaketako zuzendariak, Aitor Zuluetak, eta GAP Internacionalen presidenteak, Carlos Oppek, parte hartu zuten ekitaldian.

Udala jarduerako edo obra handiko lizentzia-proiektuak egiteko gaikuntza duten teknikarien direktorio bat sortzen ari da. Balmasedakoa bazara, izena ematera animatzen zaitugu, zure lana jakitera emateko. HAZen (Markes plaza 2) aurkeztu ahalko duzu eskaera, zure kide-zenbakia dakarren kidegoaren ziurtagiria erantsiz, erantzukizun zibileko asegurua bermatuta egon dadin.

Animaliak edukitzeari eta babesteari buruzko ordenantza zaintzeko kanpaina Animaliak edukitzeari eta babesteari buruzko ordenantza berria onetsita, zenbait kanpaina egin dira egiaztatzeko txakurrentzako aisiarako zonetan eta gizarte-eskaria erregistratzen den beste leku batzuetan betetzen den. Martxoaren 13tik apirilaren 23ra arte burututako zaintzakanpainan, 486 txakur kontrolatu dira guztira; horietatik 21 arriskutsuak izan zitezkeen. Ordenantza ez betetzeagatik, jabeen 23ri egin zaie errekerimendua. Horietatik 3 soilik ziren arriskutsuak izan daitezkeen animalien jabeak, eta animalia muturrekorik gabe edo aske eramateagatik egin zaie errekerimendua. Gainerakoei txakurra baimendu gabeko zo-

netan aske eramateagatik edo gorozkiak bide publikoan uzteagatik egin zaie errekerimendua. Txakurren jabeak zenbait kexa eta iradokizun aurkeztu dituzte. Hauek izan dira iradokizunak, besteak beste: Kristo kaleko aisiarako zona bidegorriarekin zedarriztatzea, Trameinsaren aurrean dagoen aisiarako zona hesitzea, El Cascajaleko eskaileren hasieran ate metaliko bat ipintzea, Enkarterri etorbidetik eta Presa Encimeratik zona berriak sortzea eta arriskutsuak izan daitezkeen txakurrentzako berariazko zona bat sortzea. Azkeneko Gobernu Batzordean hiru zehapen-espediente hasi ziren, Ordenantza horren beste arau-

hauste batzuk zirela eta: bat larria, eta beste biak, arinak. Arau-hauste arinengatik, 30,05 eta 300,51 euro bitarteko isunak ezartzen dira; larriengatik, aldiz, 300,52 eta 2.404,05 euro artekoak. Gogoan izan kanpaina hori bukatutakoan udaltzaingoak kontrola modu aleatorioagoan egiten jarraituko duela.

·Instalazioak ·Konponketak ·Aparatu sanitarioak ·Sukalde eta komunetako konponketak...

Telefonoa: 687 535 874

BALMASEDA

Pintura, burdineria, paper pintatuta, etxeko tresneria eta opariak Aldapa, 16/18 Tel. eta Faxa: 946 801 752 Balmaseda

Decoraciones Javi


6

Laburki 2017ko Udalekuari buruzko informazio-bilera Aurtengo Udalekuari buruzko informazio-bilera datorren ekainaren 20an egingo da. 18:30ean izango da, Kultur Etxean.

UdalBerriak

AGENDA

BALMASEDA MUSIKAFEST JAIAREN LEHENENGO EDIZIOA

Ekainaren 24an Balmaseda Musikafest-en lehenengo edizioa egingo da, Ostabalen eskutik. Herriko nahiz probintziako taldeek egun osoan girotuko dituzte geure kaleak, eta musikari lotutako jarduerak egingo dira: hala nola diskoen eta instrumentuen azoka, luthierrak, tailerrak etab. Hiru agertoki jarriko dira (Foru plazan, Hedegile kalean eta Millonario zubiaren ondoko plazan), baina ez da kontzertu bat baino gehiago egingo aldi berean. Musika 13:00etan hasiko da, eta bazkaltzeko atsedenaldia egongo da. Oraingoz, bederatzi taldek baieztatu dute kontzertuan arituko direla, zein baino zein desberdinago: The Binilos, Old Glasses, Bonzo, Lorelei Green, Skimales, The Hammins, Midnight Road, Black Boga eta La Colina en Llamas. Askotariko estiloak joko dira, eta abesti entzutetsuen bertsioak zein material propioa entzun ahal izango ditugu: Balmasedan eta Bizkaian gazteek egiten duten musikaren bilduma adierazgarria eskainiko da. Egun horretan “Tabernetan jan” ere egin ahal izango dugu; izan ere, geure hiribilduko ostalaritza-establezimenduek proposamen horren bigarren edizioa antolatu dute. Bada, Ostebalen bazkide diren tabernek euro baten truke eskainiko dute lehenengo edo bigarren plater baten errazioa, eta postrea 0,50 euroan. Ostalaritza-ekitaldi hori 14:00etan hasiko da, eta janaria amaitu arte iraungo du. Plan ezin hobea dugu, beraz, San Juan egunean musikaz, gure ostalarien trebeziaz eta hiribilduaz gozatzeko.

Ana Suárez Musika Eskolako entzunaldiak Ikasturtearen amaiera heltzen denean, aurten ere, Ana Suárez Musika Eskolako ikasleek Klaret Antzokian jokatuko dute. Etorkizuneko musikariok bai musika klasikoa bai modernoa interpretatuko dituzte, banaka zein taldean. Joan den ekainaren 15ean, oinarrizko mailako ikasleen trebeziaz gozatu ahal izan genuen eta, ekainaren 22an, 19:00etan, maila ertainekoekin gozatuko dugu.

Jaia La Encartadako lorategian

Uste duzuna baino gutxiagogatik

JAR EZAZU ZURE IRAGARKIA

-en Deitu 657 795 811 telefonora astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara. edo helbide honetara: nagore@balmaseda.net

La Encartada Museoaren hamargarren urteurrena dela eta, hainbat jarduera antolatu dira; besteak beste, ekainaren 17an, aire zabaleko jai bat egingo da, non fabrikaren lorategiak protagonismo osoa izango duen. Food-truck delako bat egongo da barrunbean 12:00etatik aurrera, baita bazkaldu nahiz edateko mahaiak ere; 19:00etan, berriz, gospelmusikako kontzertu bat eskainiko dute 23 kantarik eta 7 instrumentis-

tek. Sarrera librea eta doakoa izango da; horrenbestez, ez dago aitzakiarik jaialdi horretara ez joateko.

Jarduera gehiago La Encartada Museoak familia- nahiz haur-tailerren programazioa eskaintzen jarraituko du, hamargarren urteurrena ospatzeko ekitaldien artean. Igande guztietan, uztailaren 30era arte, familia guztiarekin go-

zatzeko tailerrak eskainiko dizkigute 12:00etan, eta ekainaren 27tik abuztuaren 11ra, berriz, lanegunetan, haurrentzako tailerrak egongo dira horiek eskatzen dituzten udaleku eta taldeentzat. Horretaz gain, uztailaren 1etik abuztuaren 31ra arte, industria-ondarearen argazki-erakusketa bat eskainiko da; sarrera doakoa izango da, eta bisitariei gonbidatuko zaie txapel batekin posatzera.


Ekaina 17

Euskal Ezkontza 2017 Eguzki Dantza Taldeak antolatutako ekimenetik abiatuta eta hiribilduko beste elkarte batzuen lankidetzarekin, ekainaren 17an euskal ezkontza jaiaz gozatzeko aukera izango dugu berriz ere. Senargaiaren familia 11:00etan irtengo da San Severino plazatik;12:00etan, Done Joane plazan bilduko dira, eta hamaiketakoa jango dute. Ondoren, 13:00etan, euskal ezkontza ospatuko da San Severino plazan, eta jaiak jarraituko du hiribilduko kaleetan egingo den trikipoteoarekin. Umeen bazkaria 14:15ean zerbitzatuko da; helduena, berriz, 15:00etan. Gainera, abesti herrikoiekin alaituko da bazkaria. Arratsaldean, 15:30etik aurrera, tailerrak eta haur-jolasak egongo dira eta 17:00etan, berriz, sokatiranahiz txinga-probak. Ondoren, Txan Magoak haur nahiz helduak liluratuko ditu, eta azkenik Done Joane plazan egingo den erromeriarekin emango zaio amaiera egunari. Bazkariko txartelak eskuragarri daude dagoeneko Herriko Tabernan eta La Bodega, Iturriondo nahiz Lekuona tabernetan, baita dantza-taldeen lokaletan ere. Prezioa 12 eurokoa da, eta 3 eurokoa umeentzat. Ez ezazu gal euskal ezkontza tradizionalaren birsortzea. Janzkeren gaineko zalantzak baldin badituzu, aurten gehiago ikasi ahalko duzu ohiko janzkiei buruz antolakuntzak ekainaren 14an eskainiko duen tailerrean.

Ekhi Jaia

Akelarre gaua

Beste urte batez, udako solstizioaren gauean, Balmaseda sorgin nahiz legenden toki bilakatuko da Ekhi Jaiaren ospakizunarekin. Musika, dantza, antzerkia eta ohiko txokolatada egongo dira, udako gaurik laburrena argituko duen suarekin batera. Etor zaitez gau magiko honetaz gozatzera udalpilotalekura, ekainaren 23ko ilunabarrean.

Balmadendak elkarteko establezimenduetan ekainaren 20ra arte erosketak egiten dituztenen artean zozkatuko ditu 1.000 euroko bi txeke, ekainaren 23an gastatu beharrekoak; Akelarre Gauean egingo da zozketa. Gau Zuriaren beste edizio bat izango da, eta aurten dekorazio nahiz animazio tematikoarekin ospatuko da. Nortzuk izango dira, Balmadendan erosiz, kalesan paseatuko diren zorionekoak?

takuntzako eta lan-praktiketako bekak, autoenplegurako laguntza, jarduera eta programa soziokulturalak, kultura eta sormena, garapen jasangarria eta ingurumenaren babesa edo autonomia fisiko, psikiko edo intelektualik ez duten pertsonentzako laguntza. Erakusketaz gain, parte hartzeko eta jolasteko jarduerak garatuko

Laburki

Fuensanta DĂ­ez Estudioko erakusketa Fuensanta DĂ­ez Arte Plastikoen Estudioak ikasturte osoan ikasleek egindako lanen urteko erakusketa egingo du Klaret Antzokian. Ekainaren 13tik 26ra. Ez itzazu gal lehen urratsak ematen ari dituzten artisten obrak.

Nos Unimos elkartearen erakusketa Nos Unimos elkarteak emakumeentzako tailerrarekin batera egindako erakusketa aurkeztuko digu; ekainaren 26tik 30era egongo da erakusgai, Klaret Antzokian. Erakusketa hori adierazitako elkartearen bigarren urteurrena ospatzeko jardueretako bat izango da.

BBK Gizarte Ekintzaren erakusketa Ekainaren 26tik 30era, 09:00etatik 20:00etara, BBK bere programak eta babesten dituen gizarte-balioko beste ekimen batzuk jakinarazteko asmoz eskaintzen duen doako erakusketa ibiltariaz gozatu ahalko dugu. Hauek dira Bizkaiko biztanleekin kanpaina horren bidez partekatu nahi dituen proiektuetako batzuk: pres-

7

dira. Hori guztia udal-pilotalekuaren inguruan bisitatu ahalko dugun unitate mugikor batean egingo da. Gainera, bisita gidatuak egiteko taldeak antolatzen ari dira. Horretarako, aldez aurretik erreserbatu behar da, jfrias@alegria-activity.com helbidean edo 900102208 telefono-zenbakian.

La toma de Bilbao y las Encartaciones en la prensa liburuaren aurkezpena Armada frankistak Bilbo eta Enkarterri hartu zituenetik (1937ko ekainaren amaiera) 80 urte igaro ondoren, gertaera haiek garai hartako prentsan nola jaso ziren adierazten duen lehenengo liburukia argitaratu da. Obra horren aurkezpena ekainaren 27an egingo da, 19:30ean, Kultur Etxean, Harresi Kulturalaren parte-hartzearekin.


8

Laburki Gazteakanpada 2017

UdalBerriak

KULTURA

LEÓN FELIPERI OMENALDIA

BalmaZ Gazteakanpadaren edizio berri bat antolatzen ari da uztailaren 6rako, osteguna. Mendiko jarduera basatia izango da, eta bertan naturaz gozatu, milioi izarren pean aire zabalean lo egin eta hurrengo goizean Balmasedara itzultzeko aukera egongo da. Plazak mugatuak dira. Beraz, parte hartu nahi baduzu, azkar ibili eta eman izena ahalik eta lasterren BalmaZen bulegoetan. Hor xehetasun guztien berri emango dizute.

Harrera oneko hiribildua dugu Balmaseda; horregatik, historiako hainbat pertsonaia gailen igaro dira bertatik. Besteak beste, León Felipe poeta geurean bizi izan zen bi urtez, 1916tik 1918ra zehazki. Haren egonaldiaren urteurrena dela eta, ekainaren 30ean omenaldia eskainiko zaio 18:00etan, "León Felipe poetaren plaza"ren inaugurazioan (Millonario zubi ezagunaren ondoko plaza). Ekitaldian, oroipen-plaka bat desestaliko da farmazialari aritu zen lokalean (Pío Bermejillo 13). 19:30ean, hitzaldisolasaldia emango du Klaret Antzokian Fernando Schwartz-ek, diplomazialari, Planeta sariaren irabazle eta telebistako aurkezle. Bertan, poetaren garrantzia ezagutu ahalko dugu, gaztelaniazko handienetariko bat dugu eta. León Feliperen omenez egingo diren jardunaldietatik lehena izango da, eta, beraz, ez azkenekoa. Hain zuzen, hurrengo hilabeteotan, poetaren inguruko jarduera gehiago egingo dira.

2017ko gazte trukeak

Javier María Santa Coloma Memoriala izeneko IV. Argazki-lehiaketa tematikoaren sariak

Dagoeneko hemen daude gure hiribilduko gazteek gehien espero dituzten jarduerak: 2017ko gazte trukeak! Aurreko aldietan bezala, urtean antolatutako jardueretan neurri handiagoan parte hartu izan duten gazteak izango dira esperientzia horri onura aterako diotenak. Aurten, alde batetik, Maltara eta, beste aldetik, Estonia, Letonia eta Lituaniara bidaiatuko dute. Adingabeak Maltara joango dira uztailaren 12tik 19ra bitartean. MOVE elkarteak 14 gazteri egingo die harrera, guztira. Kirol eta kultur elkarte bat da, bizi-ohitura osasungarriak, sormena eta herritartasun aktiboa, parte-hartzailea eta enpatikoa sustatzen dituena. Han haien kulturan eta gastronomian murgilduko dira, beste gazte batzuekin batera bizi izateko esperientziaz batera gozatzeko. Eta uztailaren 24tik 31ra bitartean nagusiagoen txanda izango da, eta Baltikoko herrialdeetara joango dira. Kasu horretan, zazpi izango dira Trakai open youth space (Lituania) eta MTÜ Vita Tiim (Estonia) elkarteekin batera bizi izateko esperientziari onura aterako dioten gazteak. Elkarte horiek irabaziasmorik gabe lan egiten dute beren erkidegoari laguntzen, eta gure gazteek horiekin batera lan egingo dute, haien esperientziatik ikasita. Egun hauetan zehar, eguneroko kronikak kargatuko dira sare sozialetan eta www.balmaz.org webgunean.

León Felipe

Joan den ekainaren 9an Balmasedako Gurutze-bide Biziduna Elkarteak antolatutako Javier María Santa Coloma Memoriala izeneko Argazki-lehiaketaren laugarren edizioko sariak banatu ziren Pasio Bizidunaren Interpretazio Zentroan. Hauek izan dira irabazleak: "No puedo continuar"

"Ayúdame"

Lehen saria, 1.000 €-koa: Eneko Casado Arreal (Getxo) Lana: No puedo continuar Bigarren saria, 500 €-koa: José Luis Rodríguez Morán (Zalla) Lana: Miradas Cruzadas Hirugarren saria, 300 €-koa: Natxo Etxebarria Sainz-Ezquerra (Sopuerta) Lana: Ayúdame Bertako accesita, 200 €-koa: Jesús López Sainz (Balmaseda) Lana: Descendimiento

Hauek izan dira epaimahaikideak: José María Herrera (EHUko Arte Ederren Fakultatea, Iñaki Oñate (argazkilari profesionala), Álva"Miradas cruzadas" ro Parro (Balmasedako alkatea), Mila García (Santa Coloma familia), José Ángel Ramón eta Pedro Salinas (Balmasedako Guretzebide Biziduna Elkartea). Zorionak aurtengo irabazleei. Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie lehiaketan parte hartu duten eta Memorial hau egiteko aukera ematen duten eta aurrera jarraitzen laguntzen duten pertsona guztiei. Irabazi duten eta finalistak izan diren lanak (28 guztira) urriaren 31 arte egongo dira ikusgai Interpretazio Zentroan, ateak zabaltzeko egunetan. Beraz, hilabete horietan lanak doan ikusteko aukera izango duzue. Eskerrik asko parte hartzeagatik! Zuen zain egongo gara! "Descendimiento"


Ekaina 17

BERDINTASUNA

2017/2018 Ikastaroak Emakumearen Etxean Ekainaren 19tik 30era bitartean Berdintasun Sailak datorren 2017/2018 ikasturterako antolatuko dituen ikastaro eta tailerretarako aurrematrikulak zabalik egongo dira. Matrikulazioak irailean hasiko dira. Gogoratu nahi dugu ikastaroak gizonentzat eta emakumeentzat direla, beraz, baten bat interesatzen bazaizu, ez izan zalantzarik eta eman izena lehenbailehen. Plaza kopurua mugatua da, eta izen-emateen ordena kontuan

hartuko da: - Artearen historia. - Psikologia eta norberaren garapena. - Defentsa pertsonala. - Yoga. -Pilates. -Tai Ji. - Abdominal hipopresiboa. - Ingeles praktikoa. Irailean ikastaro gehiago izango ditugu eta orduan horien berri emango dugu.

Taiji

Ur Partzuergoaren hobaria DSBE jasotzen duten pertsonentzat kontagailua izan beharko da. Hau da aurkeztu beharreko dokumentazioa: eskaera egiteko inprimakia beteta, DSBEren egiaztagiria, bizikidetzaunitatearen kide kopurua egiaztatzen duen errolda-ziurtagiria, errenta-kontratuaren fotokopia (fakturak etxebizitzaren jabearen izenean egiten ari badira), eta kontagailuaren irakurketa Ur Partzuergoak ezin izan badu lortu.

Eskaerak egiteko epea sei hilabetekoa da tasa ordaintzen denetik. Telefonoz egin daiteke, 944873187 telefono-zenbakira deituz, www.consorciodeaguas.eus web-orrian edo Bizkaiko Bezeroaren Arretarako Bulegoetan (Albia I eraikina, Done Bikendi kalea, 8 – Bilbo edo La Florida, 12 – Barakaldo).

ENKARTERRI

Enkarterri Gosariak-en seigarren edizioak transformazio digitala landu zuen

Txostengileak eskumatik ezkerrera: Pablo Ocaña (Urbegi Taldea eta BBK Fundazioa); Álex López (Vibacar); Mikel Pulgarín (debatearen dinamizatzailea), Alberto García Erauzkin (Euskaltel eta Innobasque-ren presidentea); Esther Lasa (Enkarterriko Mankomunitatearen presidentea); Andoni García (Enkarterri Group taldearen presidentea); Enrique Arrillaga (Muebles Lufe); eta Richard Coterón (Airlan). Balmasedako Convento San Roque hotelak "Enkarterri Gosariak" ekimenaren seigarren edizioa hartu zuen ekainaren 9an. Foroak Enkarterriko enpresaburuak eta erakunde or-

dezkariak bildu zituen. Topaketak Transformazio Digitala eta IKTak, enpresa aukeren lurralde berriak izenburua izan zuen, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia be-

Laburki Oporrak Emakumearen Etxean Emakumearen Etxea oporrak direla eta itxita egongo da uztailean eta abuztuan. Aholkularitza juridikoko eta masaje linfatikoko zerbitzuak irailean eskainiko dira berriro.

GIZARTE EKINTZA

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak hobari fiskal bat onetsi du diru-sarrerak bermatzeko errenta (DSBE) jasotzen duten pertsonentzat. Horrela, % 30eko hobaria emango du saneamendu-tasan etxeko kontsumoengatik. Gehienez 30 eguneko epean itzuliko du. DSBEren onuraduna izateaz gain, tasen hiruhileko likidazioak borondatezko epean ordainduta egon beharko du eta banakako

9

rriei esker eremuko enpresetarako sortzen diren negozio aukerei buruz hitz egiteko balio izan zuen, baita transformazio digitaleko testuinguru hori aprobetxatu beharrari buruzko gogoeta egiteko ere. Edizio horretako hizlari gonbidatua Alberto García Erauzkin Euskalteleko eta Innobasqueko lehendakaria izan zen, eta horrek estatuko iparraldeko telekomunikazio talde nagusiaren aurrean izandako esperientziaren berri eman zuen.

Elikagaien manipulaziorako ikastaroa Berdintasun Arloak elikagaien manipulaziorako beste ikastaro bat antolatu du Emakumearen Etxean. Ekainaren 27an izango da, 16etatik 19etara, eta 25 euroko prezioa izango du. Ikastaroa eskarien arabera antolatuko da.

Bizikidetasun kaleen itxiera Bizikidetasun kaleen itxiera aurten uztaila eta abuztua izango da. Hala ere, kale hauetan sartzeko aukera egongo da 6:00retatik zamalanen ordutegia bukatu arte (12:00etan).

Herritarrek Gazteluko Muinoari buruz iritzia ematea Ekainaren 12an Balmasedako herritarrek Gazteluko Muinoaren Paisaiarako Ekintza Planari buruz duten iritzia emateko eta parte hartzeko saio bat egin zen. Hala ere, oraindik ere zuen iritzia emateko aukera izango duzue ekainaren amaierara arte. - Sare sozialak, #PAPBalmaseda traola erabiliz. - Inkesta betetzea http://bit. ly/2sWN0yT webgunean. - Helbide elektroniko honetara iradokizunak bidaltzea: ikusmira@ikusmiraondarea.com.


10

Laburki

Saskibaloi Klubaren denboraldiamaieraren jaia Balmasedako Saskibaloi Klubak datorren ekainaren 24an ospatuko du denboraldi-amaieraren jaia. Ohikoa den bezala, udal-pilotalekuan egingo da.

Asteburua mendian Balmaseda Mendi Taldeak asteburu bat Arenas de Cabralesen (Asturias) ematera gonbidatzen zaitu. Uztailaren 1 eta 2an PeĂąa Castil (2.439 m) eta Morra de Lechugales (2.437 m) mendietara igoko gara, Europako mendietan. Informazio gehiago Mendiko Etxean eskura daiteke, edo 946800646 telefonora dei daiteke astearte eta ostegunetan, 20:00etatik 21:00etara. Mendi Taldeari mezu elektroniko bat ere bidali ahal zaio, helbide honetara: info@balmasedamenditaldea. net.

Pelotazale Sozietateko hauteskundeak Balmasedako Pelotazale Sozietateak beste hauteskunde batzuetarako deialdia egin du; datorren uztailaren 13an izango dira, udal-pilotalekuan.

Pilotari buruzko argazki zaharrak Balmasedako Pelotazale Sozietatea pilotalekuarekin eta pilota-kirolarekin zerikusia duten argazki zaharrak bilatzen ari da. Horrelakorik baduzu, zoaz haren bulegoetara kopiatu ahal izan dezaten. Kopiak egin eta berehala itzuliko dituzte argazkiak.

UdalBerriak

KIROLA

XXIII BIZKAIKO ITZULIA

Bizkaiko Itzuliaren XXIII. edizioa uztailaren 6tik 9ra egingo da. Etapaka egiten den lasterketa horrek, estatuko onena junior kategorian, helburu du oinarrizko txirrindularitza sustatzea, bai eta kirol horretan etorkizun oparoa duten pertsona guztien topagune izatea ere. Bizkaiko Itzulia orain dela 21 urte sortu zen Balmasedako Txirrindularitza Elkartearen eskutik, bizkaitar eta euskal txirrindularitza egutegiaren hutsa betetzeko helburuarekin. Bere sorrera arte ez zegoen Euskadin etapak zituen frogarik eta txirrindulari gazteen hezkuntzan garrantzizko froga bilakatu zen. Gaur egun, ezaugarri hauek dituen froga bakarra izaten jarraitzen du gure autonomia-erkidegoan, euskal korrikalari junior guztien erreferente bilakatuz, eta baita elitezko eta profesionalen taldeentzat, Bizkaiko Itzulian txirrindularitzaren etorkizunaren promesak bilatzen bait dituzte.

Bizkaiko Itzuliaren edizioetariko bat

Hurrengo BTT hitzorduak Balmasedan Balmaseda Bike Elkarteak bi BTT proba antolatu ditu uztailaren 1ean. Goizean VII. Kolitza BTT Tuto ibilaldia egingo da eta arratsaldean, Open Euskadi MTB lehiaketaren proba bat. Lehenengo lehiaketan izena emateko azken eguna ekainaren 29a izango da. Proba San Severino plazan abituko da, 09:30ean. Aldez aurretik izena ematen dutenek 10 euro ordaindu beharko dituzte, federatuta badaude, edo 22, hala egon ezean. Probaren egunean bertan ere eman ahalko da izena, 08:15etan, baina 5 euro gehiago balio izango ditu bi kasuotan. Proban, 250 pertsonek hartu ahalko dute parte gehienez; hori dela eta, animatzen zaitugu ahalik eta lasterren izena ematera. Informazio gehiago ezagutu nahi baduzu, www.balmabike.org webgunea kontsultatu dezakezu. Beste alde batetik, 17:30ean hasiko da Open Euskadi MTB lehiaketaren proba, zeina lehenengo aldiz egingo den Balmasedan. Lehiaketarako puntuagarria izango da, eta 200 partehartzaile bilduko ditu Las Laceraseko inguruetan. Probaren amaiera 19:30ean aurreikusi da.

Saskibaloiko 05 Mini Femeninoa txapeldunak izan dira hiribildu barnean zein kanpoan Balmasedako Saskibaloi Klubean albiste onak izaten jarraitzen dute. Duela gutxi, 05 Mini Femeninoak Marian San CristĂłbal oroitzapenerako den Balmaseda Herriko X. Minibasket Txapelketa irabazi du. Horretarako, txapelketa oso ona egin eta San Viator (Gasteiz) garaitu behar izan zuen final estu batean: 26-17. Txapelketa 10 urtez egin ondoren, titulua etxean mantentzea lortu duen lehenengo taldea izan da. Gainera, astebete geroago, ligako txapelketa irabazi zuen ondoz ondoko hirugarren urtez, denboraldiko azken topaketan 2. sailkatua zen Tabirako Jesuitak (Durango) garaitu ondoren: 63-55. Mini Femenino 05 taldea Zorionak, txapeldunak!


Ekaina 17

Joanai Klubaren emaitzak Benjamin eta Kimu kategorietako Taekwondo Txapelketan

11

Laburki Balmasedako Nazioarteko Futbol Campusa Ekainaren 26tik uztailaren 14ra E2k eta Balmaseda Futbol Klubak Udalaren laguntzarekin antolatutako Balmasedako Nazioarteko Futbol Campusa egingo da. Kirol erregeaz gozatzen duten 5 eta 15 urte arte neska-mutilentzat da eta 10:00etatik 13:30era jokatuko da. Oraindik plaza libreren bat geratzen da, beraz, parte hartu nahi baduzu deitu 688869390 telefonora.

Joanai Klubaren dominadunak Joan den maiatzaren 21ean Benjamin eta Kimu kategorietako Txapelketa egin zen Zorrotzan, Borroka kategorian. Guztira, Bizkaiko klubetako 130 neska-mutilek baino gehiagok parte hartu zuten. Balmasedako Joanai Taekwondo Klubak sei kirolarirekin parte hartu zuten eta emaitza onak lortu zi-

tuzten. Iñigo Romerok urrezko domina irabazi zuen 2008. urteko Benjaminen C kategorian; Markel Palaciok zilarrezko domina lortu zuen 2007. urteko E kategorian; Aitana Urquijok zilarrezko domina ekarri zuen etxera 2008. urteko A kategorian; Izaro Salazarek zilarrezko domina irabazi zuen

2008. urteko C kategorian; Larraitz Olazabalek brontzezko domina irabazi zuen 2008. urteko B kategorian eta Enaitz Leónek brontzezko domina lortu zuen 2008. urteko D kategorian. Zorionak guztioi egin duzuen lan handiarengatik!

Pelotazale Sozietatea Enkarterri Txapelketan Maiatzaren amaiera aldean Balmasedako Pelotazale Sozietateak Muskizen egindako Enkarterri Txapelketan parte hartu zuen, 13 pilotarirekin (benjamin kategoriako bi bikote, kimu kategoriako bikote bat eta haurren katego-

riako bi bikote). Balmaseda finalerdira heldu zen hiru bikoterekin, baina batek bakarrik lortu zuen finalera heltzea. Zehazki, haurren A kategoriako pilotariak izan ziren. Sestaori 2-1 irabazi zioten (10-8, 9-10 y 5-0). Parti-

du bikaina jokatu zuten lau partehartzaileek, haien artean Kemen Arias eta Mario Gabilan zeudela. Txapelketa honetan 100 mutikok parte hartu dute eta giroa ezin hobea izan da.

Ireki egin dira udako igerilekuak Joan den ekainaren 10ean hasi zen udako denboraldia udal igerilekuetan. Ordutegi berria astelehenetik igande-

ra izango da, 11:00etatik 20:00etara, irailaren 10ra arte, igandea. Kanpak eta dutxak irailaren bukaerara arte

irekita egongo dira. Orain, udal zerbitzu hau erabiltzeko tarifak gogoratuko ditugu.

Aldi baterako egonaldian León Trucios egoitzan León Trucíos egoitzak behin betiko egonaldian dauden adinekoen egoitzari zerbitzu osagarriak eskaintzen jarraitzen du. Hala, aldi baterako egonaldiez gain, lo egitera geratu gabe ere egin ahal izango dira egonaldiak. Hala, eskaintzen diren zerbitzu guztiak erabili ahal izango dira, baina soilik egunez. Informazio gehiago eskuratzeko, deitu 946 800 601 telefono-zenbakira, idatzi @fleontrucios.com helbide elektronikora edo hurbil zaitez egoitzara bertara.

AEK udan AEK-k udaldian lan egiten jarraitzen du hainbat jardueraren bidez: udako ikastaroak, bizikletazko eta oinezko barnetegi ibiltariak edo familiako barnetegiak, besteak beste. Gainera, abantaila interesgarriak ditu aldez aurretik 2017-2018ko ikasturtean matrikula egiten duten pertsonentzat, eta lehiaketa bat proposatzen digu, AEK-ko ikasleak bagara. Informa zaitez horretaz guztiaz 607594120 telefonozenbakian edo haren bulegoetan.


10

Laburki Jubilatuen Elkartearen bidaia Balmasedako Jubilatuen Elkartea Galizia eta Sabucedorako txango bat antolatzen ari da Rapa das Bestasen ikuskizuna ikusteko, baita Braga, Oporto, Baiona, Zujar, Santa Teklaren mendia, Valença do Minho, Katedralen hondartza eta Lugo bisitatzeko ere. Uztailaren 9tik 14ra bitartekoa izango da. Inskripzioa eta argibide gehiago Elkarteak Nagusien Etxean dituen lokaletan.

Azaleko minbiziaren aurkako kanpaina Ekainaren 30ean Minbiziaren aurkako Espainiako Elkarteak (AECC) Azaleko Minbizia Prebenitzeko kanpaina abiaraziko du. Ekitaldia 17:00etatik 20:00etara bitartekoa izango da, Eroski aurreko plazan. Gaixotasun hori saihesteko informazio interesgarria eskaintzeaz gain, eguzki iragazkiak oparitu, eta azal motaren analisiak egingo dira, norberak behar duen banakako babesa ezagutzeko.

UdalBerriak

HERRITARRAK SAN GABRIEL GOIAINGERUAREN IRUDIAREN ERREPRODUKZIOA SAN SEVERINON tera, San Gabriel goiaingeruaren irudia erreproduzitzeko eta berriro San Severino elizan ipintzeko proiektua abian jarri dela jakinarazteko asmoz. 2012ko irailaren 19an, goiaingeruaren pieza San Severinoko erlaitzetik jaitsi zen, BFAko Ondare Zerbitzuak aginduta, narriadura-egoeragatik arriskutsua zelako. Ia bost urte igaro dira, eta, orduz geroztik herriko jendeak egin duen aldarria jasota, parrokia abian jarri da irudia berriro ipintzeko bidea emango dion dirua biltzeko kanpaina bat egiteko. Helburu horretarako, erreprodukzioa eskatu baino lehen, aurrekontuaren % 50 eduki behar dute, 8.000 euro San Gabriel goiaingeruaren irudia inguru. Kopuru hori lortu nahi dute hilabete hauetan, Herriko auzotarren talde batek “Ar2017. urtearen amaierara arte, cángel San Gabriel” plataforma eratu goiaingeruaren erreprodukzioa egidute San Severino parrokiarekin baten hasteko, orain desmuntatuta eta

Eskerrak Pandozales auzoaren aldetik Pandozales auzoko auzokideek eskerrak eman nahi dizkiete joan den maiatzaren 15ean San Isidro jaieguna ospatzeko auzora hurbildu ziren guztiei. Udalari eta Eroskiri ere eskerrak eman nahi dizkiete Balmasedako tradizio honetan laguntzeagatik.

AECCk boluntarioak bilatzen ditu Zoritxarrez, minbizia gero eta pertsona gehiago ukitzen dituen gaixotasuna da. AECCk kalean bertan lan egiten du ukitutako pertsonei eta haien familiei ahalik eta neurri handienean laguntzeko. Horrez gain, biztanle orokorren artean prebentzio aholkuak zabaltzen ditu. Zeregin garrantzitsu horretan parte hartu nahi baduzu edo horri buruzko ideia berriak badituzu, Balmasedako AECCrekin harremanetan jar zaitezke. Elkartea gauzatzen dituen kanpainetan laguntzeko eta bere jarduerak berritzeko boluntarioak bilatzen ari da.

udalaren instalazioetan gordeta baitago. Hareharri artifizialez egingo da, barruan galbanizatuta dagoen euskarri metalikoaren gainean eta beirazuntzarekin, erresistentzia egokia lortzeko eta irudiaren iraunkortasuna bermatzeko. Irudi zaharra zegoen lekuan instalatuko da, hots, elizako erlaitzaren goialdean, gutxi gorabehera 17 metroko altueran. Guztizko aurrekontua 16.000 euro dira. Egin dezakezuen edozein ekarpen ongietorria izango da eta eskertu egingo da. Kontu-zenbakiak (idatzi “ARCANGEL” diru-sarrera egitean): Laboral Kutxa: 3035 0090 6109 0101 0902 Kutxabank: 2095 0074 6120 7400 4433 BBVA: 0182 0077 1302 0153 2847 La Caixa: 2100 2948 8001 0019 6268 Edo sakristian edo parrokia-bulegoan. (Dohaintza horiek % 20ko arinketa dakartzate PFEZn, eman frogagiria parrokian).

Izen-emateak Balmaberria elkartearen tailerretan Balmaberria Antzerki eta Zinema Elkarteak 2017/2018 ikasturterako tailerretan izena emateko epea zabaldu du. Ikastaroak irailaren 4an hasiko dira helduentzat, eta urriaren 2an haurrentzat. Antzerki tailerra neska-mutilentzat (gaztelaniaz): - A maila (4 - 6 urte): ostiraletan, 17:00etatik 18:00etara. Ikasgaia: Jolas dramatikoa. - B maila (7 - 9 urte): larunbatetan, 10:30etik 12:00etara. Ikasgaia: Interpretazioa.

Antzerki tailerra helduentzat (18 urtetik gora). - 1. taldea: asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara. Ikasgaia: Interpretazioa. - 2. taldea: ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara. Ikasgaia: Interpretazioa. - 3. taldea: astearteetan, 18:30etatik 20:00etara. Ikasgaia: Irakurketa dramatizatuak. Informazio gehiagorako eta izena emateko info@balmaberria.com helbidera idatzi edo 678339170 telefonora dei dezakezu.


Ekaina 17

Lana - Etxez etxe txatarra biltzen duen gaztea; gainera, lonjak eta kamaroteak garbitzen ditu. 618379335.

HERRITARRAK Claudio Herrerak, Balmacedakoa, hiribildua bisitatu du

Salmenta -Umeentzako ohea saltzen dut: 1,40 m luze × 97 cm zabal × 1 m altu. Koltxoia eta koskor-babesa oparitzen ditut. Egoera bikainean. Ikustera etor zaitezke. 639511791. -Etxebizitza eraiki berria salgai (BOE) Galtzada etorbidean. 3 gela, 2 bainugela, garajea eta trastelekua. Erabat altzariz hornitua, sukaldea hornituta. % 100 arte finantza daiteke. Telefonoa: 653714007 (whatsappetik ere erantzuten dut). - Salgai garaje plaza eta trastelekua. Zuhaitz lodiaren eta Foru Ogasunaren ondoan. Magdalenabarren kalea. 630880760. - Pisua salgai Kristo kaleko 22 zk.an, 3. solairua. Sukalde-jantokia, 3 gela, komuna eta balkoia. Kanpora ematen du alde guztietatik. Salneurri ona. 654571128. - Garaje-partzela itxia salgai, beilatokipean. 615740171 -Guztiz eraberritutako etxebizitza salgai San Inazio auzoan; hiru logela, sukalde-jantokia, bainugela, jaki-tokia eta balkoia. Dena kanpokoa. Aparkaleku ona eta prezio ona. 654571128. - 100 m2-ko lonja saldu edo alokatzen da Enkarterri etorbideko 56. zenbakian. 944434247. - Etxe atxikia salgai Villanueva de Menan. 4 logela, sukaldea, 2 egongela, 2 bainugela, 2 kotxe sartzeko garajea, txokoa eta lorategia. Gasolio-berogailua. 200.000 euro. 679597404.

Alokairua -Logela bilatzen da, mutil batentzat. 636555995. -Erakusketa-pabiloia alokatzen da El Páramo industrialdean. 600396942. -Garaje-plaza zabala eta sarbide onekoa alokatzen da Presa Encimera kaleko 11. zenbakian. 666777510. - Neska serioa eta fidagarria (nominarekin eta erreferentziekin) alokatzeko etxebizitza baten bila Balmasedan. 2 edo 3 gelako etxebizitza, eraikinari lotutako igogailu eta garajearekin. Errentatzaileak iraupen luzeko alokairua nahita, kontratu luzagarriak egiteko aukera. 605748997, 17etatik aurrera. - Garaje plazak alokairuan Magdalena pasealekuan (48 euro, BEZ barne). 946 800 074 -Garajea alokatzen da Erreka kalean . 637745371. -Garajea alokatzen da Graziako Andra Marian. 649608647. - Garajea alokatzen da Magdalenan, Gizarte Segurantzaren ondoan. 50 euro. 645700597.

11

Claudio Herrera, erakundearen ordezkariekin batera, Balmacedarekiko senidetze-hitzarmenaren ondoan.

Ekainaren 8an, Claudio Herrera txiletarra Balmasedan egon zen. EHUko filosofiadoktorea Balmacedan sortu zen, hau da, orain dela 20 urte geure hiribilduarekin senidetu zen Txileko herrian. Haren bisitaldia senidetze hori sendotzeko lehen urratsa izan dugu. Alkateak eta CLIko zinegotziak, Eugenio de Franciscok, egin zioten harrera, eta Claudiok esan zuen bereziki interesatzen zitzaizkiola energiaren alorreko ekarpen teknikoak.

Balmaseda nagusi izan da Ganbara argazkigintza sarietan

Balmasedako hiru pertsona izan dira Sodupeko Ganbara elkarteak antolatutako 2017ko Argazkigintza Lehiaketako irabazleak. Natxo Etxebarriak Ilusión efímera zuri-beltzeko bere obraren bidez lehenengo saria eskuratu du ondoz ondoko hirugarren urtez. Argazkian ume batek egindako xaboiburbuila bat ikus dezakegu, eta horretan Hiru irabazleak haurraren ilusioa burbuilaren izaera suntsikorrarekin kontrajartzen da. Javier Barrutiak ere bigarren postua eskuratu du berriro, oraingo honetan Alfarero obrari esker. Bertan lan egiten ari diren eta lokatzez beteta dauden esku nekatu batzuk agertu ditu. Jenifer Ariñok hirugarren saria lortu du Bosque obraren bidez. Konposizio polit hori argi kontra eta zuri-beltzean dago, eta zuhaitz baten aurrean dagoen neskatila bat erakusten du. Zalantzarik gabe, Balmasedan argazkilaritzako artisten harrobi handia daukagu. Zorionak!

Oporrak Bakean 2017

Oporrak Bakean proiektua Saharako umeekiko elkartasun ikur bat da. Ume horien adina 9 eta 12 urte bitartekoa da. Errefuxiatuen kanpamenduetan jaio eta hazi dira, eta, beren familiekin batera, erbestealdi luze bat jasaten ari dira. 1975etan mota guztietako gabeziak dituzte; horien artean, funtsezkoenak daude: elikadura, osasuna eta hezkuntza. Gainera, 50º-tik gorakoak diren tenperaturak jasan behar dituzte udan. Proiektu horri esker, beste errealitate bat ezagutzeko aukera daukate, eta munduaren beste irudi bat berenganatzen dute, beren eguneroko errealitateak ematen diena bezalakoa ez dena. Aurten aurreikusi den adingabeen kopurua 309 eta 320 artekoa izango da, eta hemen egongo dira ekainaren 24-25etik abuztuaren 29-30era. Ume bakoitzeko kostu osoa 685 eurokoa da. Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jar zaitezke Sahararen Euskadiko Ordezkaritzarekin 945252069 eta 635285982 telefono-zenbakietan edo idazkaritza.sahara. euskadi@gmail.com eta saharaeuskadi@gmail.com helbide elektronikoetan. Umeen aurtengo jaia Oiartzunen egingo da uztailaren 16an.


12

UdalBerriak

Ekaina 17

Agenda

Presentación del Plan de Gestión/ Kudeaketa-Planaren aurkezpena

Bestelakoak Udaltzaingoak aurkitutakoak Ekainaren 13an, Udaltzaingoak honako hauek aurkitu ditu: giltzak, betaurrekoak, erlojua etaeskularrua.

Ikastaro berriak KZgunean Ekainean goizez egongo da irekita KZgunea, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00era. Ikastaroak eta mintegiak: -Youtube. Bideoak ikustea baino gehiago: ekainaren 26 eta 27an, 09:00etatik 11:00etara. -Google Drive. Fitxategiak gorde eta partekatu: ekainaren 28 eta 29an, 09:00etatik 11:00etara. - Oinarrizko Internet. Ikasi nabigatzen eta mezu elektronikoak bidaltzen: uztailaren 3tik 14ra, 18:00etatik 20:00etara. -Facebook. Erabiltzaile gehien dituen gizarte-sarea: uztailaren 17tik 20ra, 18:00etatik 20:00etara.

LANDER ONDOVILLA OTEGUI -ABOKATUA-

Foru plaza, 4-3ºF 48800 BALMASEDA (Bizkaia)

Telefonoa 626 09 28 92 Faxa 94 680 16 37

kanpaina: ekainaren 30ean, 17:00etatik 20:00etara, Eroskiren aurrean. León Feliperi omenaldia: ekainaren 30ean, 18:00etan, Millonario zubiaren ondoko plazan. León Feliperi buruzko hitzaldisolasaldia: ekainaren 30ean, 19:30ean, Klaret Antzokian. Mendi Taldearen txangoa: uztailaren 1ean eta 2an, Europako mendietara. VII. Balmaseda Kolitza BTT Tuto Martxa: uztailaren 1ean, 09:30ean, San Severino plazan. Open Euskadi BTT lehiaketaren proba: uztailaren 1ean, 17:30ean, Las Lacerasen. Gazteakanpada: uztailaren 6an, BalmaZ-ak antolatuta. XXIII. Bizkaiko Itzulia: uztailaren 6tik 9ra, Balmasedako Txirrindularitza Elkarteak antolatuta. Jubilatuaren Elkartearen bidaia: uztailaren 9tik 14ra, Galizia eta Sabucedora. Pelotazale Elkartearen hauteskundeak: uztailaren 13an.

Familientzako tailerrak: igandero uztailaren 30era arte, 12:00etan, La Encartadan. Fuensanta Díez Estudioko erakusketa: ekainaren 26ra arte, Klaret Antzokian. Euskal Ezkontza 2017: ekainaren 17an, 11:00etan, hirigune historikoan. Jaia lorategian: ekainaren 17an, 12:00etan, La Encartadan. Gospel-kontzertua: ekainaren 17an, 19:00etan, La Encartadan. Berdintasunari buruzko ikastaroetarako aurrematrikula: ekainaren 19tik 30era, Emakumearen Etxean. 2017ko udalekuari buruzko informazio-bilera: ekainaren 20an, 18:30ean, Kultur Etxean. Ana Suárez Musika Eskolako entzunaldiak: ekainaren 22an, 19:00etan, Klaret Antzokian. Akelarre Gaua: ekainaren 23an, 20:00etan, Balmadendaren eskutik. Ekhi Jaia: ekainaren 23an, iluntzean, pilotalekuaren aurrean. Balmaseda Musika Fest: ekainaren 24an, 13:00etatik 23:00etara, Foru plazan, Hedegile kalean eta Millonario zubiko plazan. Tabernetan jan: ekainaren 24an, 14:00etan, Hostebalek antolatuta. Saskibaloi Klubaren denboraldi-amaierako jaia: ekainaren 24an, pilotalekuan. Nos Unimos elkartearen erakusketa: ekainaren 26tik 30era, Klaret Antzokian. BBKren Gizarte Ekintzaren erakusketa: ekainaren 26tik 30era, 09:00etatik 20:00etara, pilotalekuaren aurrean. Balmasedako Nazioarteko Futbol Campusa: ekainaren 26tik uztailaren 14ra, Salinillas zelaian. Haurrentzako tailerrak: ekainaren 27tik abuztuaren 11ra, La Encartadan. Elikagaien manipulaziorako ikastaroa: ekainaren 27an, 16:00etan, Emakumearen Etxean. La toma de Bilbao y las Encartaciones en la prensa liburuaren aurkezpena: ekainaren 27an, 19:30ean, Kultur Etxean. Azaleko minbiziaren aurkako

Profile for Balmaseda Udalberriak

Udalberriak 2017  

Balmasedako Udal Aldizkaria - Ekaina 2017

Udalberriak 2017  

Balmasedako Udal Aldizkaria - Ekaina 2017

Advertisement