Udalberriak 205

Page 7

Apirila 17 Tailerrak eta bisita gidatuak La Encartada museoak hamargarren urteurrena ospatzen jarraitzen du. Apirilerako familia osoari zuzendutako tailer baten saio berriak antolatu ditu: Zer egingo zenuke duela ehun urte fabrika batean? Datorren apirilaren 9an, igandean, 12etatik 13etara, mozorrotu zaitez eta frogatu ea orain dela mende bateko langile bihur zaitezkeen ehungintzako fabrika batean. Prezioa 3 eurokoa da (3 urtetik beherakoentzat doan). Apirilaren 23an eta 30ean, La Encartadak "Balmaseda Monumental" izeneko ibilbide gidatuak antolatuko ditu goizez txapelen fabrikatik, hiribilduko hirigune historikotik eta gazteluko muinotik. Jarduera horren prezioa 8 eurokoa da eta leku mugatuak daude. Horrenbestez, 946800778 zenbakira deitu eta lehenbailehen erreserba egitea aholkatzen dizugu, bai eta goian aipatutako tailerrean parte hartu nahi baduzu ere.

Toti Martínez de Lezearen hitzaldia San Roque Hotela hainbat jarduera antolatzen ari da Santa Clararen 350. urteurrena ospatzeko. Horien artean, datorren apirilaren 20an Toti Martínez de Lezea idazlearen hitzaldi batez gozatzeko aukera izango dugu. 19:00etan izango da, hotelean bertan, eta Totik Balmasedaren gainean hitz egingo digu, historiako bidegurutze gisa. Bertaratuko zarela baieztatu dezakezu 946102268 zenbakian.

Antzerkia: Proceso a Jesús

Apirilaren 29an antzerki-proiektu berri batez gozatzeko aukera izango dugu: Proceso a Jesús, Diego Fabbriren obraren egokitzapen batean oinarrituta dagoena. Algis Arlauskas zuzendari eta aktore lituaniarrak zuzendutako lan hau pro Ánimak ekoitzi du, eta antzezleen zerrendan Balmaberriako bi kide ditugu: Tamara Martínez eta Esther Camino. Leher edo zapart, antzerki-talde batek proposamen bat darama aurrera herriz herri eta hiriz hiri, juduek Jesus Nazaretekoaren heriotzaren errua izan ez zutela frogatzeko xedearekin. Antzerki-talde horren helburua honako hau da: judu-herriak ezin saihestu izan zuen egitate batengatik ospe txar

historikoa jasan izan duela jakitera ematea. Haiek ez ziren errudun izan, baina zigortu egin zituzten. 2.000 urte daramatzate ondorioak jasaten, deserriratzeen, guden eta holokaustoen bidez, bai eta juduen aurkako mundu mailako estigmatizazio forma hartu duen heriotza sozialaren bidez ere. Gizatalde guztietan bezala, familia guztietan bezala... eztabaidak eta sekretuak daude... Ikerketa baten bidez, ahozko epaiketa baten simulazioaren bitartez, Jesus Nazaretekoaren bizitzaren eta obraren lekuko izan zirenen testigantzak ezagutuko ditugu. 19:00etan taularatuko da Klaret Antzokian. Sarrerak dagoeneko salgai daude, 5 euroko prezioan. Egunean bertan antzerkiko leihatilan erosi ahal izango dira.

GAZTERIA

7

Laburki Keinu-hizkuntza ikastaroa BalmaZ keinu-hizkuntza ikastaro bat antolatzen ari da. 20 bat orduko iraupena izango du eta 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta egongo da. Gai honen inguruan ikasi nahi baduzu, ez ezazu bi aldiz pentsatu eta hurbil zaitez Gazteria Bulegora informazio gehiago jasotzera.

Haurrentzako eskulan-tailerrak Txikiparkak haurrentzako hiru eskulan-tailer eskainiko ditu hemendik urtearen amaierara arte. Lehenengoa maiatzaren 8an izango da, 18:00etan, eta 7, 8 eta 9 urteko haurrei zuzenduta egongo da. Toki mugatuak egongo dira, horrenbestez, parte hartzeko interesa dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute, eta kontuan hartu beharko da izena emateko ordena zorrotz beteko dela. Tailerrak doan izango dira Txikiparkeko kideentzat , baina tailerrak irauten duen denbora erabilitako ordu gisa zenbatuko da. Tailerrak dauden egunetan Txikiparkak ateak itxiko dizkio gainerako publikoari.

Gazteentzako espazio berria nolakoa izatea nahi duzu? Hemendik aurrera, gazte, auzotar eta elkarte orori dagokio parte hartzea, ordutegiei, erabilerari, apainketari, beharrizanei eta abarri buruz ideiak emanez. Ez gara ohiko Gaztetxoko baten bila ari, proiektu honetan mota guztietako gazte-ekimenak barne har daitezkeelako. Hona hemen dagoeneko kontuan izaten ari diren proposamen batzuk: erabilera anitzeko espazioak sortzea, dantzarako, talde-lanak egiteko, gazteen erakusketa artistikorako areto gisa erabiltzeko, solasaldi eta hizketaldietarako, eta abar. Ideiak proposatzeko, gogoratu 12 eta 30 urte bitarParte-hartzaile batzuk teko gazteen beharrizanei eta ardurei erantzuteko Joan den martxoaren 23an gazteek parte-hartzeko proiekideiak proposatu behar direla soilik. tuari hasiera eman zitzaion. 46 gaztek parte hartu zuten eta Apirilaren 30era arte daukazu ideia horiek guztiak Baldinamika jakin batzuen bidez euren ideiak eta ikuspuntuak maZ Gazteria Zerbitzuari helarazteko. Horretarako hainbat partekatu zituzten, Pío Bermejillo kaleko 40. zenbakian dabide dituzu erabilgarri: 946800240 telefono-zenbakia, goen lokalarekin, gazteentzako espazio berriarekin, zer Whatsappa 688806312 zenbakian, posta elektronikoa inegin erabakitzeko. fo@balmaz.org helbidean eta sare sozialak (Facebook, Bestalde, Zubi Zaharra ikastolako eta Balmaseda BHIko Twitter eta Instagram). Apirilaren hasieran gazte-talde baikasgela bana proiektu hori lantzen ari dira ingeles eta matek ideia guztiak batu eta espazio horrek nolakoa izan betematika eskoletan. Lerro hauen bidez euren lankidetza eshar duen erabakiko du. Zuen kolaborazioaren zain geratzen kertu nahi diegu. gara gazteentzako espazio bat sortzeko.

Gaztedi Enkarterri 2017 bekak 18 eta 25 urte bitarteko adina daukazu eta lan egin nahi duzu? Gaztedi Enkarterri 2017 Beketan parte hartuz ordaindutako sei hileko lana izango duzu (hilean 460 euro). Beka horiei esker azken hiru urteotan % 40ko laneratzea lortu da. Informa zaitez Elkarwork Gunean edo Gazteria Zerbitzuan eta aprobetxatu aukera hau.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.